Page 1

EGUNERO BERRI GEHIAGO

AURKIBIDEA


AURKIBIDEA..............................................................................................................................................1 ALBISTEAK................................................................................................................................................2 ERREPORTAJEA.......................................................................................................................................5 ELKARRIZKETA.......................................................................................................................................6 4. ZURE SEME ALABEK BA AL DUTE AFIZIORIK SOFBOLEAN? ..............................................7 IRITZI ARTIKULUAK..............................................................................................................................8 OROSKOPOA............................................................................................................................................10 EGURALDIA.............................................................................................................................................11 SUDOKUAK..............................................................................................................................................12

ALBISTEAK Albistea 1 Emakume bat hil dute bere etxean bere semearekin zegoen bitartean Semea eta ama etxean zeuden bitartean ama tiro batez hil egin dute. Gaur eguardian, Oviedoko San Martin kaleko etxe batean,emakume bat hil dute bere semearekin zegoen bitartean, emakumea bananduta zegoela jakin da eta semeak 6 urte zeuzkala.


Semea eta ama ikastolatik etorri direnean, txirrina jo omen diete eta ama tiro batez hil egin omen dute, semeak oso ausart mugikorra hartu du eta poliziari deitzen hasi denean konturatzerako, bere ama hil duen gizonak etxetik alde egin du. Aitak hil duela susmo handia dago, Bartzelonan bizi zelako eta larunbatean Oviedora joan behar zelako bere semea bisitatzera. Polizia aitari galdera susmagarriak egiten ari da, semea amonarekin dagoen bitartean. Semeak esaten duenez, aitak beti semearekin egon nahi zuen eta Bartzelonara bizitzera eman nahi zuen, baina amak ez zion uzten semea eramaten ;amak esaten zuenez aita ez zegoen oso ondo burutik eta ero etxe batean egon zen.

Albistea 2 Bale bat azaldu da Donostiako kontxa hondartzan Gaur gauean, bale bat azaldu omen da Donostiako kontxa hondartzaren itsasertzean. Ikusi dutenak esan dute zauri asko zituela eta hil zorian zegoela. Oraindik kontxako itsasertzen jarraitzen du ballatua eta poliziaren bijilantziaz, honek turista asko ekarri ditu Donosti ikustera, turista horiei esker Donostian izugarriko festa egongo da gaur gauean parte zaharrean eta Donostiako edertasun guztia ikusiko dute. Esaten denez, balearen zauriak arrantzale batzuk egin zituzten beraien sareak botaz, uste zutelako arrain oso handi bat izango zela, baina baleak alde egin zuen. Beste batzuk esaten dutenez, oso zaharra zen eta gaixorik zegoela esaten dute, dagoeneko 6 urte omen zituen. Balea hiltzen denean Donostiako aquarium-ean jarri behar omen dute, baina haragirik gabe, haragia kentzeko


aquariumeko jabeak enpresa bat kontratatu du lan horiek egiten dituztena, balea hondartzatik eramateko garabi oso handi bat beharko dela esaten da eta esposizioan egongo da nahi duenak ikusi dezan.

Albistea 3 Sute ikaragarria Bermeon Gaur, goizeko sei terdietan, sute handi bat egon da Bermeon, bizi lagun batek gasaren leherketa bat erretzean bere bizilagunen komunitate osoa erre du. Lanera joateko prestatzen ari zenean, gasa lehertzen hasi zaio, urarekin saiatu da sua itzaltzen, baina ez da izan nahikoa, ezin zuenean etxetik ahal duen azkarrena atera da, orduan, suhiltzaileei deitu die eta suhiltzaileak ahal duten azkarrena etorri dira, su guztia itzaldu dute. Nahiz eta, komunitateko ia etxe guztiak erre diren. Komunitateko jende guztia oso damututa dago. Gainera, etxe hauek ez ziren oso zaharrak bi urte zituzten gehienez. Nahiz eta gobernuak ordainduko dizkieten hautsitako gauzak, gizon honek isunak jasoko ditu bere bizilagunen bidez. Orain bizi


lagun hauek hoteletan eta beraien sendiaren etxean daude alojatuak. Horrelako sute ikaragarririk gehiago ez gertatzeko, etxe edo komunitate guztietako gasaren eskapeak babestuta egongo dira hemendik aurrera, inor zautituta eta etxerik erreta ez dezan egon.

ERREPORTAJEA ERLEAK: Erleak beraien eztiagatik ezagunak dira.Gehienok jan dugu noizbait eztia.Erlea, taldean bizi den animalia bat da eta erlauntza guztietan erregina bat egoten da, erregina hil geroz, erle guztiak zure atzetik joaten dira.Erle bati zirikatzen badiozu, berehala zizta egiten dizu, ez da izaten oso atsegina. Erleak beltzak eta horiak izaten dira, tamaina txikikoak dira, erregina da handiena. Erleak ez dute bizileku finkorik, beti erlauntza batetik bestera ibiltzen dira,hor eztia egiten


dute. Erlauntzan hiru erle mota bizi da: erlamandoak, erle langileak eta erregina. Erlauntzan geratu direnak erregina jaioberriaren esanetara jartzen dira eta erreginak lehen sortuak hil egiten ditu lehiakide izan daitezkeenak Erleen 9 familiatan sailkatutako 20.000 espezieinguru ezagutzen dira gaur egun, nahiz eta, ikerle batzuen ustez, benetako espezie kopurua askoz handiagoa den. Erleak alderdi txarrak bezala ere onak dituzte, landareei polinizazioa egiten diete, hori landareentzak oso ona da. Baita ere, eztia ekartzen digute eta argizaria.

ELKARRIZKETA Jose Luis Martinez Lantigua, Softbaleko entrenadorea 1. Noiztik zabiltz beisbolean jolasean? Txikitatik daukagu gure herrian kirol honengatik interesa, zortzi urte nituenetik jolasten dut kirol hau eta oso gustoko dut. 2. Zenbat ekipo entrenatzen dituzu? Hiru ekipo entrenatzen ditut, Lazkaoko eta Beasaingo kadeteak eta Ordiziko jubenilak. 3. Zaila al da hainbeste ekipo entrenatzea astean zehar? Bai, azkenean pisutsua egiten da baina oso atsegina da neska hauekin entrenatzea.


4. Zure seme alabek ba al dute afiziorik sofbolean? Bai, nik txikitatik erakutsi diet kirol honetan ibiltzen kirol hau galdu ez dezan eta jende gehiagok jolastu dezan. 5. Ikastoletara joaten ahal zara kirol hau erakustera? Bai, dagoeneko hiru eskoletara joan naiz, Jakintzara, Loinazpera eta horain lazkaoko San Benito Ikastolan nago. 6. Ze edadetako jendeari erakusten diozu kirol hau ikastoletan? Edade askotako jendeari erakusten ari naiz, baina gehienbat hamabi hamabost bitartekoei erakusten ari naiz.


IRITZI ARTIKULUAK Iritzi artikulua 1 Festetan seme alaben ordutegia Gurasoak esaten dute festetan ordu biak etxera joateko ordu ederra dela, baina gazteok pentsatzen dugu hortxe hasten dela festa guztia. Nire ustez lau terdiak edo bostak arte utzi beharko ligukete. Ordu biak arte guraso eta ume guztiak bakarrik egoten dira, eta ez dago jende gazterik. Ordubi terdietan hasten dira gazteak plazetara eta tabernetara etortzen eta hortxe hasten da dena.


Baita ere, ordu horietan kontzertu guztiak hasten dira, eta bestela festetako kontzertu guztiak galtzen ditugu. Aurten ere, ordubietan hasten zen Bizardunak taldearen kontzertua. Gainera, beste herrietako jendea, juerga egitera etortzen dena, ordubietan etortzen da, ordu horiek izaten dira jende gehiena ibiltzen den orduak. Lagunekin egoteko, jendea ezagutzeko, barraketan ibiltzeko ere denbora behar da eta hori dena egiteko ez du ematen denbora gau batean afaldu eta gero. Eman ditudan arrazoiak esanda, nire ustez ordubiak baino zertxobait gehiago utzi beharko ziguten, jakinda gure edadean jende gehiengoa zintzoa dela eta konfiatu daitekela guregan.

Iritzi artikulua 2 Ikastoletan uniformea bai ala ez? Ikastola batzuetan uniformea eramatea derrigorrezkoa da eta badaude ikastola batzuk uste dutela beste ikastoletako haurrek ere uniformea eraman beharko zutela. Ni uniformea eramatearen kontra nago. Batzuk esaten deut uniformea ematea ez ematea baino obea dela, ez egoteko inbidirik eta denak berdin joateko baina nire


ustez, uniforme gabe bakoitzak bere pertsonalitatea erakusten du. Gainera, erropa berria erosten baduzu ezin duzu astean zehar jantzi eta zure ingurukoei erautsi, bakarrik aste buruan zehar jantzi dezakezu, uniformearen erruz. Eta gainera bestela beti erropa berdinarekin joaten zara ikastolara. Batzutan ere, komeriak izaten dira uniformea garbitzerako momentuan. adibidez, aurreko egunean zikintzen baduzu, batzuetan ez da egoten garbia urrengo egunean janzteko, horregatik da hobea ez edukitzea uniformea. Eman ditudan arrazoiak emanda, nire ustez ez zen beharrezko izan beharko uniformea eramatea ikastoletan, bakoitzak ez du bere pertsonalatitatea erakusten uniformearekin, eta aldiz bere erroparekin bai.

OROSKOPOA


EGURALDIA


SUDOKUAK


Aurkibidea  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you