Uxue alberdi

Page 6

ZENBAIT KRITIKA 

...“Gertakariak

kostaldeko herri imajinario batean kokatzen dira, baina herri hori edozein herri izan liteke, pertsonaien tragedia hura belaunaldi oso batena izan baitzen, adineko jendeari entzunda edonor kontura daitekeen bezala. Bestalde, aipagarriak dira testuan ikusten ditugun narratzaile-aldaketak, teknika horren bidez emakume bakoitzak bere ikuspuntua eskaini baitezake. Liburua batzuetan xamurra da, besteetan gogorra, baina beti interesgarria, idazleak istorioari dagokion tonua aurkitzen asmatu baitu.”: Javier Rojo (El Correo) …“Garai hartako familiaren, gizartearen edo gerra sasoian gertatutakoen azalpen sakonik ez badago ere, egileak horiek islatzeko ahaleginean asmatu duelakoan nago. Bereziki aipagarriak dira gerra eta gerraostekoak azaltzen dituzten pasadizoak. Narrazioak, gogoetak, esaldiak, hitzak, ñabardurak… tartekatzen eta josten ditu hasieratik bukaerara Uxue Alberdik irakurtzeko erraza eta gustagarria den bere lehen eleberrian.”: Igor Elordui (Aizu!) …“Orainalditik iraganera eginiko jauzietan, Teresa, Martiña eta Eulaliren haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak tartekatzen dira, narratzaileen ahotsetan ere jauzi nabarmenak eginaz. Kontakizun asko, gainera, fantasia ukituz biribilduta daude, eta, horrela, are bereziagoak bihurtzen dira gertaerak. Baina, agian, biribildu beharraren beharrez, zenbait pasartek baina batzuk badituztela esango nuke.(...) Nolanahi ere, eta baina guztiak gaindituz, gustura eta erraz bezain erruz irakurtzen den zein ahots eta ikuspuntu bereziak biltzen dituen liburua da.”: Mikel Ayerbe (Berria)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.