Issuu on Google+

TXOKOAK Ikasgelako antolaketa

MAIDER AIZPURUA CUESTA PRAKTIKUM I “Irungo La Salle” [2012]


TXOKOAK Aurreko atalean, “Hezkuntza Komunitatea”n alegia, ikasgelako espazioaren antolaketa nolakoa den erakusteko bideo bat atxiki dut, beraz, txokoak gelan nola banatuta eta antolatuta dauden bertan ikus daiteke. Dokumentu honetan, euskara eta gaztelera ikasgeletan dauden txokoak nola antolatu eta garatzen diren zehaztuko dut, hau da, txoko bakoitzean landutako helburuak eta jarduerak. Esan bezala, ikasgela bakoitzean hizkuntza bat lantzen da, euskara eta gaztelera. Hauetako bakoitzean 5 txoko daude eta arlo desberdinak lantzen dira teknika eta material desberdinak jarraituta. Txoko batean, egiten den jardueraren arabera, curriculumeko eduki desberdinen helburuak landu daitezke aldi berean, hauetan guztietan, ikasleen inplikazioa eta ikaskuntza bilatzen delarik.

IKASGELAKO ANTOLAKETA Ikasgela bakoitzean jarraitzen den txokoen antolaketa ondorengoa da:

EUSKARA IKASGELA 1. INGURUNE TXOKOA Helburua:“Ingurunearen ezaguera” arloko edukien helburuak lantzen dira. Jarduerak: gaiak klase magistraletan lantzen dira, azalpen, joko edota abestien bitartez. Jarraian ikasle bakoitzak dagokion fitxa lantzen du txokoan. Tarteka, gaiak osatu eta sendotzeko , irteerak egiten dira. Aurten adibidez, Pagoetara egin dute bisitaldia Pagoeta parkeko BIDEOA 2. HIZKUNTZA TXOKOA Helburua: “Euskara” arloko helburuak lantzen dira txoko honetan. Jarduerak: hizkuntza lantzeko eta sakontzeko beharrezkoak diren berezko alderdiak lantzen dira, hala nola, hiztegia, aditzak, ortografia, diktaketak, ulermena, testuen kopiatzea, deskribapenak, laburpenak, irakurketak...Alderdi hauek guztiak lantzeko, txoko hau 5 zatitan banatzen da: Jokoak/Entzuketak/Gelako liburutegia/Idazmena/Fitxen lanketa. 3. ANTZERKI TXOKOA Helburua:ahozko hizkuntza, egitura berrien asimilazio eta memorizazioa eta gorputzidatzizko-ahozko espresioaren garapena lantzea. Txoko honetan euskarako Unitate Didaktikoen helburuak ipuin baten bidez indartzen dira. Jarduerak: antzerkia lantzeko ondorengo pausuak ematen dira: -Hiruhilabeteko bakoitzean antzerki bat lantzen da. -Ipuina ikasten dute. -Ipuina margotzen dute. -Pertsonaiak ezagutu bertsoen bitartez. Adibidez: Antzerkiko pertsonaiak bertsotan -Irakurketa ulergarria indartzen da, talde saioetan ipuinaren hiztegi eta egiturak lantzen dira. -Interpretazio arauak lantzen dira. - Antzezlekua margotu eta prestatu, ipuina prestatu eta antzeztu egiten da.


4. TXOTXONGILO TXOKOA Helburua: euskararen ahozko garapenean aurreratzea, egitura eta hiztegi berria lantzea eta garapen artistikoa garatzea. Txoko honetan, euskara eta arte hezkuntzako Unitate Didaktikoen helburuak ipuin baten bidez indartzen dira. Jarduerak: txotxongilo ipuina lantzeko ondorengo pausuak jarraitzen dira: -Ipuina kazetaren bidez ikasi (entzuketa eta pertsonaiak barneratuz) -Ipuinarekin erlazionatutako galderak erantzutea eta helburuak sendotzeko fitxa osagarriak. -Txotxongilo panpinak teknika ezberdinez egin. Adibidez; Txotxongiloak egiten -Interpretazio arauak, irakurketa ulergarria eta laburpenak egiteko gaitasunak lantzen dira. -Bakoitzak bere pertsonaia ikasi ondoren, taldeka ipuinaren antzezpena prestatzen da. -Ipuina antzeztu. Adibidez ikasleek antzeztutako obra: Mamulandia txotxongilo antzerkia

5. MARGOTEGI TXOKOA Helburua:sormena eta espresio plastikoa landu. Arte Hezkuntza eta Musikako Unitate Didaktikoak landuz. Jarduerak: Teknika desberdinak lantzen dira: puntzoia, gometsak, txotxak...Ingurunen lantzen diren gaien inguruko plastilina erakusketak egiten dira. Adibidez, Herria-Hiriak gaia landu zenean egindako lana: Irun Hiria plastilina erakusketa


GAZTELERA IKASGELA 1. TXOKO MATEMÁTICA Helburua: matematika ikasgaiaren edukiak lantzen dira dagokion Unitate Didaktikoaren helburuen arabera. Jarduera: liburuko ariketak

2. TXOKO ESCRITURA Helburua: Espresio idatziaren garapena. Jarduera: Koadernoa erabiliko da, bertan deskribapenak, diktaketak, ipuinak, testuen kopiatzea, laburpenak...landuz. 3. TXOKO PROBLEMAS Helburua: grafiko eta ariketa matematikoak ebazteko estrategia ezberdinen lantzea. Jarduera: ariketak fitxen bitartez landuko dira eta hilabetean behin, ikasleak grafiko bat betetzen joanen dira datu desberdinekin: beraien pisua, altuera, gelako tenperatura... 4. TXOKO CALIGRAFIA Helburua: idazmena landu gaztelerako edukien osagarri moduan. Jarduerak: koadernoan idazmena garatu. 5. TXOKO LENGUAJE Helburua: “Lengua Castellana” arloko helburuak landu. Jarduera: liburuko ariketak.


Ikasgelako antolaketa