Issuu on Google+

ZUHATZA 2011KO EKAINAK 6, Astelehena Goizean euria, euria eta euria egin zuen. Gu poz-pozik ginen. Motxilak autobusean sartu eta… Zuhatzara! 9 :00 autobusa hartu genuen Astigarragan eta 10:30 Zuhatzara iritsi ginen. Autobuseko bidaian abestuz joan ginen: “Maitek kaka egin du kola kauen botean…” Hamaiketan iritsi ginen Zuhatzara. Txalupa handia batean sartu ginen eta titau batean iritsi ginen. Han, Goxo gure zain zegoen. Irlaren funtzionamendua , arauak eta etxolak erakutsi zizkigun.

11:15tan utzi genituen maletak. Kanpamenduan jolasa egin genuen: oihukatuz.

hamaiketakoa

Ondoren, Pista Amerikarrak jarraituz irla ezagutu genuen.

egin genuen eta “ bai-ez”


Ordubietan bazkaldu genuen jangela handi batean. Hiru arduradunek mahaiak zerbitzatzen eta garbitzen zituzten. Lehenengo eguneko bazkaria: lentejak, oilaskoa entsaladarekin eta yogurt naturala.

Arratsaldeko 16:00tan lehenengo ekintza: arrauna.


Bi taldetan ginen: Joselu eta Urtzi izan ziren begiraleak. Hotz handia pasa genuen. Euri asko egin zuen. 17:30 bukatu genuen, meriendatu. eta batzuk bainatzera joan ziren. 18:00 dutxatu ginen. Ondoren, 20:30tan, afaltzera joan ginen; makarroiak, solomoa eta natilak jan genituen. Gero, arduradunek dena jaso eta besteak jolastu egin genuen bitartean. Zazpigarren kanpalekura iristean , Maiterekin abesten egon ginen. Azkenik, 22:00tan, txisteak kontatu eta ohera! 24:00tan txaboletan isiltasuna egon behar zen.

2011KO EKAINAK 7, Asteartea Asteartean 8:00etan esnatu ginen eta pixka bat jolastu ondoren 8:45etan Gosaltzera joan ginen. Gosaltzeko :zerealak, donutsak, zukua eta cola caoa zegoen eta dena oso goxoa zegoen,. Gosaldu ondoren ekintzak egiten genituen. Gure gelan 2 talde egin genituen (batzuk pedaloak eta beste batzuk piraguismoa egin zuten). Piraguismo laugarren mailakoekin egin zuten eta pedaloak beste ikastola bateko ikasleekin, Bergarakoekin. Pedalo eta piraguismo bukatzerakoan, dutxatu egin ginen.

Ordubietan bazkaldu egin genuen eta bazkaltzeko: barbantzuak eta hanburgesa patatekin zegoen. Ondoren, berriro ekintzak egin genituen. Bi talde egin genituen berriro ere.Talde bat frontoira joan zen eta bestea pedaloetara. Pedalo eta frontoia egin bukatzerakoan, dutxatu eta arropa aldatu ondoren, jolastu eta batzuk maleta prestatu zuten. Gero, pixka bat jolastu ginen.


Gero, txorizo bokadiloa meriendatu genuen. Zortziak eta erdietan afaldu egin genuen eta afaltzeko: purea eta patata tortilla zegoen. Gauean txisteak kontatu eta kantatu egin genuen. Hortzak garbitu eta oheratu egin ginen. 12:00ak arte zain egon ginen Irati zoriontzeko asmoz eta hamabiak iritsi zirenean bere txabolara joan ginen kantatzera. Eta gero ohera joan ginen. 00:00tan isiltasun osoa egon behar zen.

2011KO EKAINAK , Asteazkena 8:15etan esnatu ginen . Esnatu eta gero, 9:00etan, gosaldu genuen. Arduradunek 8:45etan mahaiak prestatu eta janaria banatzen zuten. Gero, etxoletara joan eta maletak prestatu genituen. Maletak prestatu, eta itsasontzia hartu genuen.

Aldapa igo, autobusa hartu eta Astigarragara itzuli ginen. Maletak utzi, piknikak jaso eta igerilekura joan ginen bazkaltzera.


Gero, batzuk igerilekuan bainatu ziren. Bukatzeko etxera joan ginen.

HAU IZAN DA GURE AURTENGO IRTEERA!!!


Zuatza