Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

23. ekarpena. Albisteak kudeatzen: Google News, http://news.google.es Izena, banaka: Maialen Torres Ekarpenaren helburua: •

Albisteak kudeatzeko Google News tresna ezagutu eta erabiltzea.

Acerca de Google noticias irakurri eta azaldu zer egiten duen Google Newsek. Zergatik da interesgarria? Google news webgunean era guztietako albisteak aurkitu ditzakegu, baina ez da medio independente bat.Izan ere, medioetako gai bati buruzko albiste guztiak biltzen ditu automatikoki, gero guk nahi ditugun bezala kudeatzeko. Nire ustez, horrexegatik da interesgarria. Bestela, hedabide bakoitza aztertu beharko genuke banan banan nahi dugun gai jakin horri buruzko albiste ezberdinak (eta ikuspuntu ezberdinak) irakurri ahal izateko. Gainera, era honetan, denbora asko aurreztu dezakegu. Deskribatu labur-labur eskaintzen dituen lau funtzioak. •

Webguneak eskainitako albiste aukera bakoitzak bere interesen arabera pertsonalizatu dezake, nahi ditugun albisteen aukeraketa egiteko.

Geure intereseko albisteak gertatzean korreoz jaso dezakegu horren abisua.

Mugikor bidez ere kontsultatu daiteke webgunearen edizio berezi bat.

Erregistratuz gero, RSS bidezko laburpen modukoak jaso daitezke.

Hasierako orrira joan eta Googlen kontuarekin sartuta ( Gmail posta elektronikoa) Editar página agertuko zaizu eskuin aldean, goian. Sartu eta kendu Espectaculos atala eta gehitu atal berri bat Nekazaritza deitzen dena. Zenbat albiste agertu zaizkizu atal horretan? Ze beste atal sortuko zenuke zuk, zerren inguruan? 20 albistez osatutako orrialdea agertu zait, baina, era berean, albiste horiek beste link batzuk ere badituzte horiekin erlazionatutako albisteak erakusten dituztenak, hortaz, funtsean 20 albiste izan arren gehiago ere badaude.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Atal berriari dagokionez, “Urretxu� gako hitza duen saila sortuko nuke. Era horretan, nire herriko albiste nagusien berri izango nukeelako. Zumaiako herri komunikabide batean lan egiten duzu eta Zumaiaren inguruan sortzen diren albiste guztiak jaso nahi dituzu zure posta elektronikoan. Azaldu nola egingo zenukeen hau (pantailak txertatu hurrengo koadroan, Imp Pant teklaren bidez)


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Lehenik, sail berezi bat sortuko nuke postaz gain webgunean bertan ere Zumaiako albisteak errazago bilatzeko.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Ondoren, bilaketa kutxan “Zumaia� jarri eta bilaketen emaitzen pantailaren behekaldean dagoen linkean klikatu dut (crear una alerta). Azkenik, datuak bete eta zuzenean postaz jasoko ditut nahi ditudan albisteak. Bilaketa aurreratuan, nola bilatuko zenuke Lakua-ren inguruan Gara egunkariak pasa den astean ateratako artikuluak? Azaldu prozesua eta emaitza. lehenik, gako hitzak txertatu ditut:

Gero, albisteak noizkoa izan behar duen zehaztu dut: Azkenik, iturria zehaztu dut:


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Jasotako emaitzak 47 izan dira.

Busqueda en el archivo de Google Noticias atalean sartu: Zenbat albiste egon dira Ibarretxeren inguruan? Ze urte eta ze hilabetetan egon zen albiste gehien Ibarretxeren inguruan? Guztira 6290 albiste ageri zaizkigu emaitzetan eta horietatik gehienak 2009ko abuztukoak dira. Busqueda en el archivo de Google Noticias atalean jarraituz: Azken bi hilabete hauek kenduta, Aminatu Haidar noiz izan da albiste eta zergatik? 2005eko ekainetik urtarrilera arte izan zuen garrantzia medioetan. Beste saharar aktibista batzuekin batera, 2005eko ekainaren 17an manifestazio bat prestatzen ari ziren, atxilotu zutenean. Ondoren, Carcel Negra delako presondegira eraman zuten eta bertan tratu txarrak jaso zituela salatu zuen.


google news  

webgune honi buruzko xehetasunak aztertzeko egindako ariketa da hau

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you