Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

IZENA:

Irakurketa-galderak Monereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó. • Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. • Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. • Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu. 1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez) 1.- Gaur egun oso garrantzitsua da, informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea hiru arrazoi hauengatik: •

Informazioa bilatzen ari den pertsona bere burua hezitzeko gai izango da eta behar duen informazioa behar duen momentuan lortu ahal izango du.

Informazioa berritzen doan heinean informazio bilatzailea adikor egon behar da edozein aldaketa gertatuz gero.

Informazio bilatzaileak informazioa jasotzeko daukan grina asetzeko beharrezkoa dauka informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzea, hau da, bere behar intelektual eta prestakuntzetan buru-hornitzea .

1


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado hipermedia” bezala? 2.- Euskarri hipertestuala, testuak beste testu batera joateko aukera ematen dizun hori da. Interneten badaude mila dokumentu beraien artean konektatzen direnak, horiek dira, hipertestualak. Internet “hipermercado hipermedia” ezizena hartzen du, bakar batean testu, argazki, soinu, bideo, animazio, etab… jasotzen dituelako. Horrek egiten du testu bat era erakargarri batez aurkeztea.

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da arrisku handiena? 3.- Interneten informazio gehiegi dago, eta informazio guztia ez da fidagarria. Izan ere, gaur egun, etxe guztietan dago sarera sartzeko aukera, eta jendeak edozer gauza idazten du. Adibide gisa, wikipedia bezalako webgunetan, edonor idatzi dezakeen webgune horretan, jasotzen duzun informazioa ez dakigunez nork idatzi duen, asmatua edo ez izan daiteke. Ondorioz, internetek daukan informazio guztia ez da sinesgarria.

2


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira? 4.- Bilatu nahi den informazioak badu muga bat, edo esparru konkretu bat, horregatik, hauek kontutan hartzekoak dira. Bestalde, bakoitzaren ezaugarriak bukaeran jasoko duen informazioaren faktore dira. Azkenik, mugitzen garen inguruak ere, eragina dauka informazioa era estrategikoan erabiltzeko orduan.

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede compensar la falta de conocimientos temáticos previos”? 5.- Ez baldinba dakizu bilatzaile bat erabiltzen, ezta zer bilatu nahi duzun, estrategia bat erabiliz gero, bilatu duzun informazioa egokia den ala ez jakiteko gai izango zara. Hori dela eta, garrantzitsua da bilatu aurretik informazioa planifikatu, gero errebisatu, erregulatu eta antolatzea.

3


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da. Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure ustez zergatik egiten dituzun. 6.- Bilatzaileak ematen digun lehenengo aukerara jotzen dugu, arrazoia erreztasuna edo denbora gehiago dedikatu nahi ez diogulako da. Beste kasu bat, askotan hitz klabeekin ez dugula asmatzen, eta ez dugunez aurkitzen amore ematen dugu eta bilaketa bukatzen dugu. Azkenik, sarritan aurkitu dugun informazio guztia irakurri eta aztertu beharrean, testu osoa kopiatzen dugu eta ez dugu informazioaren aukeraketarik egiten.

7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo el proceso hasta concluir en una selecciĂłn critica de la informaciĂłn encontradaâ€?? 7.- Alde batetik, bilaketa bat egiten dugula, eta ez garela konturatzen agian beste bilatzaile edo iturri bat erabiliaz informazio hori ez litzatekeela berdina izango. Bestalde, bilaketa bat baina gehiago egitean, informazio berarekin egiten dugu topo.

4


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

8.

Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones” atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?

8.•

Demanda: kontutan hartu behar dela, zer den eskatu digutena, edo bilatu nahi duguna.

Sujeto: bilatzailearen ezaugarrien eraginez informazio bat edo beste aurkituko dugula.

9.

Entorno: inguruak baduela azken emaitzean eragin handia.

Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio behar duzun? Zergatik?

9.- Internetek gaineinformazioa eskeintzen du, eta zuk ez badiozu muga bat jartzen, askotan ez da mesedegarrikoa izango. Ondorioz, hobe da hasieratik aurkitutako informazioa aztertzea eta bakarrik behar duzun horrekin lan egitea.

5


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio eta ze kalitateko informazioa behar duzun? 10.- Jakiteko non, nola eta zer aurkitu. Honek lana erraztuko du eta estrategia konkretu bat finkatuko du. Bestela, informazio iturri oso handi baten aurrean aurkituko zara eta ez duzu jakingo zer egin, galduta aurkituko zara.

11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo” artean? “Aprendiz permanente” bere bizitza osoan ikasten dabilen hori da eta aldaketa teknologikoei moldatu beharra dauka, eta “aprendiz autonomo”-ak aldiz bere kabuz ikasten du baina ez du teknologia berrietara moldatu beharrik.

12. Ze erlazio dago informazioan-konpetente izatea eta “aprendiz estrategico” artean?

6


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

“Aprendiz estrategikoa� da ematen dioten helburuaren arabera mugitzen den hori, eta honek eramaten dio erabaki

zailak hartzera. Aldiz, informazioan

konpetente dena, erabaki zailak hartzen ditu baina ez beharra daukalako baizik erraztasuna daukalako horretarako.

7

aprender a buscar  

informazioa bilatzeari buruzko galderen erantzuna

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you