Issuu on Google+

TEKNOLOGIAK ETA HEZKUNTZA

XX. mendearen bukaeran 3.iraultza industriala deitzen zaiona gertatu zen eta honek aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen ekonomian, bizimoduan eta kulturan eta baita erlazio sozialetan ere. Hala ere, gizarteko trantsizioan faktore askok izan dute eragina. Teknologia digitalaz aparte, globalizazioa, informazioaren merkantilizazioa, superpopulazioa‌ ere agertu ziren. Informazioaren

digitalizazioa,

informatikaren teknologiaren erabilpenean

oinarrituta dago eta gaur egungo iraultza tekniko kulturala da. Horregatik, lau diskurtso edo informazioaren gizartea ulertzeko moduak berezi ditzakegu: -

Diskurtso

merkantilista:

Informazioaren

gizartea,

ekonomiaren

hazkunderako merkatua da. -

Diskurtso kritiko-politikoa: Teknologia digitalak, garapen sozial eta gizartearen zerbitzuan egon behar dira.

-

Diskurtso teknozentrista: Teknologia digitala gizartearen onerako da.

-

Diskurtso apokaliptikoa: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ez da bat etortzen bakoitzaren pentsaerarekin, modernitatearekin eta kultura humanistarekin.

Teknologiaren mundu honek ere bere alde onak eta txarrak ditu: Teknologiaren alde onak: -

Pertsonen arteko komunikazioa errazten dute.

-

Espazio-denboraren barrerak apurtzen dituzte pertsonen interakzioa errazten, bai hitz eginez, bai idatziz eta bai forma audiobisualean.

-

Informazio asko gure esku dago etengabe.

-

Zerbitzu kalitatearen hobekuntza.

-

Lanaren mundua ere aldatu egin dute, lanaren patroi tradizionalak aldatuz.

-

Ezagutza kulturala ere asko igo da teknologiarekin.


Teknologiaren alde txarrak: -

Gure sozietatea makinak gabe ez du funtzionatzen.

-

Fallo informatikoei edo birus-ei beldurra diegu.

-

Uniformismo eta enfrentamendu kulturalak ekartzen ditu borroketan bihurtuz.

-

Desberdintasun kulturalak eta ekonomikoak sortzen ditu herrien artean. Bretxa digitala.

-

Pribazitatearen galtzea.

Informatika gure bizitzan sartu da, forma kulturalak, lan beharrezko formak eta forma komunikatiboak aldatuz. Teknologia berrien agerpenak esfortzu hezigarri handia egitera behartzen gaitu, hauen erabilpenerako beharrezkoak diren konpetentzia instrumental, kognitibo eta jarrerazkoak bereganatzearren. Beraz, gaur egun, alfabetizazio teknologikoa derrigorrezko baldintza bilakatu da. Teknologietara egokitzen ez bagara analfabeto digitalak izatera pasatzen gara. Hala ere, eskoletan oraindik ez daude teknologiak guztiz integraturik, beraz, aldaketak jasan beharko dituzte teknologiak geletan sartuz. Horregatik, honako hau egin behar dute sozietatearekin bat joan nahi badute:

-

Teknologia berriak ikastetxeko sisteman eta kulturan sartu: honek inbertsio ekonomiko izugarria suposatuko du.

-

Hezkuntzaren helburuak eta metodoak berridatzi egin behar dira. Rol berriak ikasle eta irakasleentzako: ikasten ikasi.

-

Formakuntza ordenagailuen sareen bitartez hedatu: sare berriak sortu eta hezkuntzara sartzeko ahalmena.

-

Teknologia berriek inposatutako eskakizun soziolaboralak: o Langileak teknologia berrien erabilpenerako prestatu. o Irakasleek teknologia berrien aurrean duten zeregina sostengatu. o Telelana eta sortuko diren lanpostu berrietarako formazio tailerrak eskaini. o Sare telematikoen sorrera.


-

Hezkuntza ez formala hedatu: teknologiaren alfabetizazioa.

Beraz, ikasleak honako hau egin behar dute:

-

Edozein teknologiaren maneiu teknikoa dominatu.

-

Ezagutza eta gaitasun espezifikoak eduki.

-

Teknologien inguruan jarrera egoki bat hartzea.

-

Teknologiaren erabilpena egunerokotasunean erabili, bai komunikatzeko eta bai kontsumorako.

HEZKUNTZAREN TEKNOLOGIA DISZIPLINA PEDAGOGIKO GISA.

1- Hezkuntza teknologiaren eraikuntza XX. Mendean

HEZKUNTZAREN TEKNOLOGIAREN GARAPENA DISZIPLINA BAT BEZALA

Diziplinaren jatorria

Iparramerikako formazio militarra 40ko hamarkadan

50ko eta 60ko hamarkadak

Audiobisualenganako lilura eta konduktismoaren influentzia

70ko hamarkada

Ikuspegi tekno - arrazionala irakaskuntzaren diseinurako eta ebaluaketarako

80ko eta 90eko hamarkadak

Irakaskuntzaren inguruko perspektiba teknokrataren krisia. Teknologia digitalen aplikazioen interesa


2- Irakaskuntza teknologiaren birkontzeptualizazioa, gizarte-zientzien diziplinan eta kritikan oinarrituz.

Teknologiarekin erlazionatutako arazo kulturalak

Gizartearen alfabetizazioa

Ordenagailuen erabilpena hezkuntza textuinguruetan

IRAKASKUNTZA TEKNOLOGIA KRITIKOAREN TOPIKOAK

Fundamentazio epistemologikoa

Ikerketa-ekintza ikaskuntza metodo gisa

Hezkuntzaren teknologia erabileraren dimentsio morala eta etikoa

Ingurune berrien lenguaiaren analisia eta diskurtsoak


3- Hezkuntza teknologikoa Espainian

IKTak eskolako irakaskuntzan -Irakaslegoaren formazioa IKTetan. -Eskola integrazioa eta berrikuntza pedagogikoa IKTekin -IKTen aplikazio didaktikoak geletan -Eskola organizazioa eta IKTak

IKTak unibertsitateko irakaskuntzan

IKTak hezkuntza ez formalean

-Kanpus birtualak -Internet irakaskuntza presentzialean -Irakaskuntza ezpresentzialerako programen diseinua, garapena eta ebaluaketa

-Formazio okupazional ezpresentziala -Helduentzako irakaskuntza eta IKTak -IKTak libutegietan, museoetan eta bestelako saresozialetan eta kulturaoletan

HEZKUNTZA TEKNOLOGIEN INGURUAN BURUTZEN ARI DIREN LANAK

Material didaktikoaren eta irakaskuntza softwarearen garapena -Irakaskuntza multimedia -Kolaborazio inguruneak urrun -Hezkuntza Web-ak -On line kurtsoak -N.E.E.-dun pertsonentzako softwarea

Hezkuntza, teknologiak eta kultura -Kultura digitalaren aurrean, haur eta gazteei zuzendutako cultura forma eta praktika berriak -IKTen eragin soziokulturalak -Informazioaren gizarteko hezkuntza erronkak eta arazoak

Giza komunikaziorako eta hezkuntzarako medioak -Irakaskuntza telebista -Irakaskuntza audiobisuala -Prentsa eskolan -Telebista, haurtzaroa eta gaztetasuna


ESKOLAN IKT-ARI BURUZKO EUROPAKO POLITIKAK

Instrukzio publikoaren prozesuak interesa piztu zuten XXI. Mendearen amaieran estatu garaikidearen genesirako. Hauen emaitza eskolaratzea derrigorrezkoa izan behar zela izan zen 50ko hamarkadaren amaieran Europako lurralde gehienetan, eta Espainian 20 urte beranduago jarri zuten. Honekin batera, hezkuntzan krisiaren agerpena jaso zen, non sistemen orokortze arazoa eta hauen urritasunak ziren. Ordenagailuen ezagutza oso errealitate berria da. 70.hamarkadaren erdialdean ordenagailu pertsonalak kalifikatu daitezkeen dispositiboak existitzen ziren baina PC-a ez zen 1980. urtera arte atera eta honekin aldaketa izugarria informazioaren trataeran aurreikusten zen. Lehenengo saiakera instituzionala eskoletan IKT-a sartzeko Erresuma Batuan izan zen eta 1986. urtean Espainian programa esperimental bat funtzionamenduan jartzen dute. 80. eta 90. urte bitartean, Europan egon ziren politika nazionalak, eskoletan errekurtso teknologikoak sartu zituzten. 25 urte bitartean, ikerketak egin ondoren, politika hauek agindutako curriculum-era sartu ziren, eskola publikoan aurrerapen handia izanik. Eskolak mundu berri honetara sartzeko animatuz, web 2.0 sortzen da, hala ere, IKT-ak eskoletan sartzea garestia da.

INFORMAZIOAREN

ETA

KOMUNIKAZIOAREN

TEKNOLOGIATIK

BALIABIDE

HEZITZAILEETARA

Teknologiek interesen egitura aldatzen dute (guk pentsatzen ditugun gauzak), sinboloen izaera aldatzen dute (pentsatzeko erabiltzen ditugun gauzak) eta komunitatearen izaera aldatzen dute (pentsamendua garatzen den arloa edo esparrua). Ordenagailua eta berari atxikiriko teknologiak, batez ere internet, mekanismo edo bitarteko harrigarri gisa konfiguratu edo gauzatu dira. Irakaskuntza hobetu, ikasleria motibatu edo elkarlanerako sareak sortzen ditu teknologiak. Hortik teknologia horiek irakasle askorengan sortu duen lilura.


Zaila da informazioaren eta komunikazioaren teknologiek egungo munduan izandako aldaketen eragina ukatzea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia dibertsifikatuak hezkuntzara gehitzean aldaketak beharrezkoak direla ikusi da. Eskolan nagusi den irakaskuntzaereduaren zentroa irakaslea da. Beraz, hauek aldaketetara moldatzea ezinbestekoa da, ikaslea ezagutzaren gizarterako hezteak beharrezkoa baita. IKT-ak erabilita hezkuntza berritzeko eta hobetzeko kezka duten irakasleek euren burua preso ikusten dute, beraz, lasai hartuz, pixkanaka- pixkanaka egoera berrietara moldatzen hastea. IKT-en hezkuntza-potentziala garatzeko oztoporik nagusietakoa eskolaren antolakuntza eta kultura tradizionala dira. Ordenagailuak erabiltzen dituzten irakasleek zailtasunak dituzte euren irakaskuntza-praktikak aldatzeko eta ikasleen inguruan dituzten aurreikuspenak aldatzeko. IKT-tik haratago joanez, eskolaren bilakaera nahi da, horretarako, irakasleriari trebakuntza-ikastaroak

eskaintzea

aplikazio

jakin

batzuk

erabiltzen

ikasteko

beharrezkoa ikusten da. Horrek esan nahi du, IKT horiek eskolan sartzeak irakasteko eta ikasteko era desberdinak daudela. Horrela, guzti hau ikasleen onerako izango da.

IKT berrikuntza pedagogikoetara egokitzeko, hainbat puntu kontuan hartzea ezinbestekoa da: -Azpiegitura teknologiko egokia: Ezinbestekoa da ikasgela guztietan

banda

zabalerako(WAN) abiadura handiko konexioa izatea sare lokalaren bitartez (LAN).

-Bitarteko berrien erabilera irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan: Eskolak bitarteko berri guztiak gehitu behar ditu ikasle guztientzat curriculumaren alderdi guztiak hartuz.

-Kudeaketaren ikuspegi konstruktibista: Eskolan bitarteko berrien erabilera ez da izan behar

administrazioaren

inposizioa,

laguntza-sistema

baten ondorioa

baizik,

kudeaketaren ikuspegi konstruktibistaren arabera, irakasleriaren ekimenei erantzungo diena.


-Inbertsioa ikaslearen gaitasunean nork bere hezkuntza har dezan: Ikastetxeek bitarteko teknologikoen erabilera diseinatu behar dute ikaslearen gaitasunean egiten den inbertsio gisa, hau da, ikasle bakoitzak bere heziketa izan dezan egiten inbertsio gisa diseinatu behar dituzte.

-Irakaskuntzaren emaitzak aurreikusterik ez: Hezitzaileek ahaztu beharra daukate aldez aurretik duten uste bat, hauxe: hezkuntza-esperientzia baten ondorioz, ikasle on batek zer ikasi behar duen aldez aurretik esateko gaitasuna edo jakiteko gaitasuna.

-Irakasle interakzioaren kontzeptua zabaltzea: Ikasgelak irakasleek eta ikasleek era interaktiboan komunikatzeko gune izango dira, bai euren artean komunikatzeko bai leku guztietako lankideekin eta adituekin komunikatzeko.

-Sen on pedagogikoa ezbaian jartzea: Ezinbestekoa da ikasteko “adin egokia� zein den eta zein ez den usteen inguruan dauden sinesmen pedagogikoak sakon berraztertzea, horrek hautu pedagogiko balidoak egitea eskatzen du eta hezkuntza-prozesuaren kontrolak nola funtzionatu behar duen esaten.

IKT-en erabilerak hezkuntzan aldaketa ekar dezan, gauza asko eta asko aldatu beharko dira. Horietako asko irakasleen esku daude, gaurko eskolan duten zeregina eta ardura birplanteatuko dutenak. Beste asko eta asko ez daude euren jardueragaitasunean eta eurek ez dute erabakiak hartzeko ahalmenik, eta zuzendaritzan, administrazioan eta gizartean bertan izan beharko dute erantzuna.

HEZKUNTZATEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIKO BATEAN

Teknologiaz hitz egiten dugunean, aparatuak etortzen zaizkigu burura, arazoak konpontzeko balio dizkigutenak. Beste era batera esanda, gizakien arazoak konpontzeko egiten diren esfortzuak. Teknologiari buruzko dugun ikuspuntu hau hezkuntzarako ez du balio. Esan bezala, teknologia aipatzean, hobekuntza baten ideia


datorkigu burura, eta honek modu tradizionala deuseztatzea dakar. Hori dela eta, argi izan behar dugu zer den teknologia eta kontzeptu honen inguruan teoria desberdinak aurki ditzakegu. Admiral Hymann-en hitzetan, teknologia ekintza da eta zientzia, berriz, pentsamendua. Alvarez eta beste batzuek, ordea, teknologia zientzien aplikazioa dela diote. Teknologia kontzeptuaren inguruan sortu daitezkeen zailtasunei aurre egiteko, teknologiaren hainbat figura sortu zituzten: -Teknologia artefaktualak: hauen dimentsio objektualak unitate identifikagarri bat ematen die, materialezko osagaiz osatua daude eta giza eragileen independentzia dute beraien ariketak egin ahal izateko. - Teknologia antolatzaileak: Ez dira horren hautemangarriak. Keinuen segida teknikak dira eta gizakien ekintzarako arauak jartzen dituzte. - Teknologia sinbolikoa: zeinuen, sinboloen, erritualen, geometria eta topografiaren irudikapen, etab-en bitartez ezagutzen dira. Gauzak zeinu bihurtzen dituzte edo alderantziz, eta zeinuen arteko propietate eta erlazioak eraikitzen dituzte. Teknologiaren figura hauek hezkuntzan sortu daitezkeen arazoen irtenbideak hobeto ulertzeko balio dute: - Teknologia artefaktualak: Heziketa Teknologikoaren perspektiban jartzen uzten digu, informazio eta komunikazio teknologiaren tresneriak erabili ahal izateko. - Teknologia antolatzailea: teknologia artefaktualaren ideiatik abiatuz, aparatu eta makinek sekulako aldaketa egingo dutenaren ideietan ez jaustea dakar. - Teknologia sinbolikoa: sinboloek hizkuntzen ezaugarrien ikastea aberasten dute, gaur egun gero eta sinbolo gehiago erabiltzen baitira informazio eta komunikazio teknologiaren

munduan,

eta

honek,

multialfabetizazioaren munduan sartzea

dakarkigu. - Bioteknologiak: Jarrera eta ikaskuntzaren azterketa.

Hezkuntzaren historian, Hezkuntzarako Teknologia terminoa osatzen duten kontzeptu eta ikuspuntuen multzoen agerpena XX. mendearen hasieran kokatzen da, Estatu Batuetan. Hala ere, ikaskuntza alorrean eta diziplina akademikoan osatzen 40. hamarkadan hasi zen. Esan beharra dago, HT-rekiko lehen erreferentzia ez zela


hezkuntza munduan eman, Bigarren Mundu Gerran instrumentu audiobisualetan espezialista ziren militarren kurtsoetan baizik. Dena

den,

hezkuntzaren munduan "Educaci贸n Audiovisual" Indianako

Unibertsitatean curriculuko gai bezala sartu zen lehendabiziko aldiz. Teknologia artefaktuala figuran oinarritua zegoen, nahiz eta pixkana beste figurek garrantzia hartzen joan. Hezkuntzarako Teknologia kontzeptuak esanahi desberdina du pertsona bakoitzerako, horregatik bere definizio zehatz bat ematea oso konplexua da.

HT-ren inguruan eginiko ikerketetatik, kritikak direla medio, honako hau esan daiteke kontzeptu honi buruz: - Irakaskuntza formalean garrantzitsuak dira informazioaren biltegiratzea, trataera eta behar den informaziora iristea. Guzti hau ezinbestekoa da sozializazio mundurako. - Errekurtso desberdinak izatea hezkuntzan eta ikaskuntzan subjektuaren garapen integrala nahi izanez gero. - Komunikabideen eragina hezkuntza eta ikaskuntza prozesuan azter daiteke, bere erabilpena aztertzen bada.

Gai honi buruz eginiko ikerketetatik honako hau atera daiteke: - Garrantzitsua da plangintza bat egitea lortu nahi diren helburuen arabera. - Materialak erabiltzea ikaskuntzarako. - Ikasleen aurretiko jarrera bat beharrezkoa da ikasterako garaian, irakaskuntza prozesuan rol garrantzitsua dute eta. - Ebaluazioa ezinbestekoa izango da ikasleari bere prozesua nola doan azaltzeko.

Teknologia digitalek eragina dute guregan eta aldaketa asko izan ditugu hauek gure bizitzan sartu direnetik. Oso erakargarriak iruditzen zaizkigu, baina hauek eraginez, gure interesak nahasten dira. Gure pentsatzeko eran aldaketak sortzen dizkigute, komunitatearen ingurunean aldaketak sortu dituzte,... Hala ere, IKT-ekin


informazioa toki berri, interaktibo eta indartsuetatik lortzen hasi gara, nahiz eta Alfred North Whitehead-ek "hezkuntza onena aparatu sinpleetatik ahal den informazio gehiena hartuz lortzen dela" esan. IKT-ek hezkuntza eragina dute, abantaila asko dituzte baina baita desabantailak ere. IKT-en ondorioz, perspektiba historikoa galtzen dugu, testuinguruaren galera ere izaten dugu,

erredukzionismoa,

etengabeko porrota

eta

azkenik,

antsietate

teknologikoa. Bukatzeko esan, teknologiaren munduan sartu garenetik, bertan jarraitu dugula eta ezinezkoa egiten zaigula hauek gabe bizitzea. Badakigu bere alde txarrak ere badituela eta beti edukiko duela gustatzen ez zaigun zerbait, baina ikaragarri la guntzen digute. Horregatik, arazoei aurre egiten saiatu behar gara teknologia gabe ezingo ginateke eta bizi bestela.

MEDIO ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIEN ANTOLAKETA HEZKUNTZA Heziketa zentroak, ikasten duten erakundeak izan behar dute, aldaketa teknologikoari erantzuna emateko kapazitatea eta teknologia berrien onura lortu behar dute. Talde zuzentzaileek, kontziente izan behar dira, irakasleen alfabetizazio teknologikoak duen garrantziaz eta nola lagun dezaketen ikastolen hobekuntzan. Ikt-en modelo antolatzaileak hezkuntzan

Baloreak

BUROKRATIKOA

SISTEMA SOZIALA

KOMUNITATEA

Eraginkortasuna,

Holistikoa.

Balore

Erlazionaturiko

banatuak.

kontrola

Antolaketa

Ikuskera

eta

komun

eta

gainbegiratzea,

elementuen

maiztasuna.

konplexutasuna.

Espezializazioa

Disziplinen integrazioa.

Disziplinen integrazioa.

Kooperazioa.

Kooperazioa.

hierarkia.

Arazoen irtenbideak epe

Ardura banatuak.

Irakasle bat, ikasgela

luze nahiz laburrean. Lan

bat,

egiteko

Definituriko

irakasgai

bat.

Programazio uniformea.

proiektuko.

taldeak, Kurrikulu

transdisziplinarra.


Interakzioa

eta

feedback-a Teknologia

Prespektiba

tekniko

instrumentala.

Prespektiba

Ikaskuntza sareak.

komunikatiboa

eta

didaktiko-kurrikularra. Garapen Aukerak

Aldaketari

uko egiten

Aldaketara irekia.

Pro-aktiboak.

diona.

Heziketa zentroen kudeaketak lau osagai ditu: Konpetentzien antolaketaz hornitua, antolaketen estrategiaz, beren erlazioak estatuko administrazioarekin;

eskualdeko administrazio

eta

eta, azkenik, eskolaz kanpoko agenteen erlazioen

kudeaketa antolakuntza berriak zehazten du. EREDU ORGANIZATIBOAK

EZAUGARRIAK

Adopzio teknologikoaren eredua

Ez dago hezkuntza zentroaren ikuskera eta helburua argi eta garbi definitzen duten eskola edo kultura usadiorik. Irakaskuntzaren eraginkortasunean egondako hobekuntzak eta ikasleen IKT konpetentzien barneratzea hezkuntza zentroetan IKTen integrazioa eman dadin bete beharreko ekintza nagusi gisa ulertuak dira. Zuzendaritza taldea da aldaketa agente nagusia Maiz IKT konpetentziak eskuratzeko helmuga espezifikoak ezartzen dira, ikasgelan zuzenki ebaluatuak izan daitezkeenak

Katalitiko integrazio eredua

Bisioa duen lidergoa eta zentroa erreforma jarraia egitera konprometitzen duen hezkuntza proiektu bat ditu. Prozesu honetan irakaslegoaren partehartzeak, ikaskuntza komunitate bateko kide bihurtzen ditu. IKTen erabilera deliberatua da eta zentroaren hezkuntza proiektuarekiko koherentea den kurrikuluaren zati integrala izateko diseinaturik dago. Zuzendaritza taldea ikuspegi oso argia duen aldaketaren klabea da. Garapen estrategikorako plana du, zeina irakaslegoaren formakuntza profesionalean oinarritzen den berrikuntza didaktikorako eta kurrikulua zentroaren kontestura adaptatzea lortzeko.

Integrazio kulturalaren eredua

Ikaslegoarentzat onuragarria den tradizio indartsua du hezkuntza zentro bezala. Izan ere, honek hezkuntzaren ikuspegi partikularra ematen dio. Hezkuntza organizazioa ongi banatuta dago; zentroaren esperientzian eta erlazio intergenerazional egoki batean oinarritzen da Potentzialitate indibidualak, autoikaskuntza eta etengabeko ikaskuntza jasotzeko gaitasunean oinarritutako garapen maximoak sustatzen dira IKTak ikasleen eta irakasleen etengabeko hobekuntzarako erraminta gisa ulertzen dira.


IKTek ikaskuntza-komunitateen eraikuntzan lau estilo ezberdin dituzte: -Lider instruktiboa: eredu papera betetzen du, hezkuntza proiektua eta proiektu kurrikularrak koordinatzen ditu. - Lider eraldatzailea: hezkuntza zentroaren hobekuntza sustatzen du eta kooperazio eta garapen profesionalaren bitartez honen berrikuntza eta problemen irtenbideetan eraginkortasuna. -Lider integratzailea: langilegoaren, hezkuntza jardueraren eta baliabide ekonomikoen gestioen ikuspegiak konbinatzen ditu. -Lider kooperatiboa: Hezkuntza zentro guztiaren partaideek konpartitzen duten ardura gisa ulertzen da lidergoa.

Hezkuntza zentro guztiek hiru eremu ezberdinetan bideratutako IKT proiektuak egin beharko lituzkete: 1.-errekurtso didaktiko bezala 2.- komunikabide bezala 3.-antolaketa, kudeaketa eta eskoletako administratzaile errekurtso bezala. Ikerketa ezberdinen ondoren, hezkuntza aldaketa posible dela ikusi da nahiz eta prozesu motela izan. Beraz, garrantzitsuak dira lau dimentsio hauek kontuan hartzea ikaskuntza osoa emateko. a) Konfidantza eta kolaborazio giroa. b) Iniziatibak eta arriskuak hartzea. c) Partekatu egiten den eta kontrola duen zeregina. d) Garapen profesionala.

IKT-ek hezkuntza zentro ezberdinak konektatzeko erreminta gisa funtziona ditzakete eta informazioaren elkartruke azkarrerako aukerak eskaintzen dituzte baita ere. Interesgarria suertatuko litzateke, aurretik aipatutako erraztasunez gain, aukera berriak integratuko balituzte; hala nola, irakasleagoaren ezagutzak eta formakuntza profesionalak sortzeko, konpartitzeko eta hedatzeko aukera egotea.


IKT-ekin lan egiteko, ikasgelak egokitu behar dira. Ikasgela teknologikoak ondorengo ezaugarriak kontuan hartu beharko lituzke:  On-line baliabidetara sarbidea izatea.  Ikasleriari ikasgela barruan zein kanpoan irakasteko aukera ematen dioten teknologien eskuragarritasuna.

 Ikasleriari norberaren ikaskuntza estilo ezberdinak erabiltzeko askatasuna ematen dioten teknologiak.

 Kurrikulu pertsonalizatuetara sarbidea.  Ezagutzaren esparru ezberdinen interdisziplinarizazioa errazten duten teknologien eskuragarritasuna.

 Antolakuntza-mailako ikuspuntutik malguagoak diren espazioak.  Imajinen proiekzio sistemak.  Sare baliabideetara sarrera indibidualizatua.

Eskola baten zerbitzuen barnean kokatu izan da liburutegia tradizionalki. Dena den, IKTen inkorporazioa eta ezagutzaren gizartearen sorrera direla eta, aldaketa nabariak egon dira kontzeptu honen definizio tradizionalean. Unibertsitate sailan Centro de Recursos para el Aprendizaje y la Investigación kontzeptuagatik ordezkatua izan da. Giza-errekurtsoak

era

kontuan

hartu

behar

dira

IKTen

hezkuntza

organizaziorako, hemen direkzio ekipoak hartu behar dira kontuan. Lidergo lanak etorkizuneko

erabakietan

eta

estrategietan

eta

orainaldiko

motibazioaren

ikuspuntuetan paper garrantzitsua betetzen du. Ikasgeletan IKTak integratu nahian, ezinbestekoak

dira

aurre

hartzea,

sustapenerako,

estrukturazioak

egiteko

konpetentziak menperatzen baitituzte. Irakasleei IKTen erabilerari eta hauen dinamizazioari buruzko aholkuak ematea da koordinatzaile baten funtzioa eta hauen presentzia oso estrategia eraginkorra dela frogatu da. Informatika teknikariak, ekipamenduen eta baliabide teknologikoen mantenua burutzeko ardura beregain hartzen du. IKT Koordinatzailearekin koordinazioan egin behar du lan, irakasleriak IKT bidez baliabide didaktikoetara sarbide ziurra izan dezan uneoro.


BLOGA Interneteko idazketarako gunea da. Tresna hau kronologikoki antolatua dago eta bere osagai nagusiak bi dira: sarrera eta iruzkinak. Blogean pertsona batek edo gehiagok har dezakete parte eta bertan nahi dutena argitaratzeko aukera dute. Hala ere, esan beharra dago, blogak hainbat elementuren bitartez aukera gehigarriak eskaintzen dituela; hala nola, edukiak indexatzea,... Tresna hau adierazteko eta partekatzeko modu berri da eta dohainik gainera. Erabiltzeko erraza da eta denon eskura dago. Honek elkarrekintzarako aukera handia ematen du. Blogean esan bezala, edozer gauza idatzi ahal da, betiere modu egoki batean. Eskola komunitateko komunikazio- tresnatzat erabil daiteke eta bertan irakasleek, ikasleek, gurasoek, eta abarrek har dezakete parte. Dena den, beste funtzio batzuetarako ere erabil daiteke, adibidez, gai jakin baterako, proiektu baterako,... Blogean zerbait idazten dugunean, kontuan izan behar dugu informazioa ondo erabili dela eta baita informazio iturriak ere. Kontuan izan beharreko beste datu bat, honako hau da, bloga erabiltzen dutenak adingabeak badira, gurasoen edo legezko tutoreen baimena izan behar dute.


Bigarren txostena