Page 1

DIGESTIO APARATUA


Elikagaien digestioa egiten da Helburua: gizakiak behar duen energia ematea. Faseak: - Irentsitako elikagaien degradazioa - Elikagaien garraioa - Beharrezkoak diren produktuen xurgapena - Hondakinen kanporaketa. Prozesu horietatik lehenengoa eta azkena dira gurazkoak.


Parte hartzen duten organoak: Ahoa, hestegorria, urdaila, heste meharra, are exokrinoa, behazun xixkua eta heste lodia.


DIGESTIO MOTAK DIGESTIO MEKANIKOA • Janaria mastekatzeko eta digestio-hodian zehar eramateko prozesua da. • Eraldaketa fisikoa da.

DIGESTIO KIMIKOA • Elikagaien molekula kimikoak eraldatzen dira, konposatu sinpleagotan deskonposatuz. • Eraldaketa kimikoa da.


DIGESTIOA AHOAN • Ahoan bi ekintza nagusi burutzen dira: – Murtxikapen prozesua: elikagaiak ebaki egiten dira listuarekin nahasketa errazteko eta digestio mekanikoa egiteko. – Listutzea: elikagaiak eta listua nahasten dira boloa ekoizteko. Listua listu-guruinetan ekoizten eta aho-barrunbera jariatzen da.

• Boloa eratu ondoren, irensketa prozesua hasten da. Horrela, boloa faringetik pasatuko da eta handik hestegorrira. Horretarako, laringea ixten da, boloa zintzurrestean sar ez dadin.


DIGESTIOA HESTEGORRIAN • Hestegorrian behera labaindu behar du boloak eta mugimendua errazteko, hestegorriaren epitelioak mukia jariatzen du. • Bestalde, hestegorriaren muskulu leuna uzkurdura aktiboak mugituko ditu, boloa urdailera sar dadin. Mugimendu horiei peristaltismo deritze. • Hestegorriaren beheko esfinterretik boloa urdailera sartuko da. Honek urdailaren edukia hestegorrira bueltatzea eragozten du.


DIGESTIOA URDAILEAN • Urdailaren jariakina beharrezkoa da janariaren digestioa burutzeko. • Urdailean digestio mekanikoak jarraitzen du, janaria txikituz eta kimoa eratuz. • Bestalde, bakterioak igarotzea eragozten du PH azidoaren bidez. • Urdailean ere uzkurdura peristaltikoak burutzen dira. • Urdaileko urin gastrikoen jariapena gastrina hormonaren bidez areagotzen da. Bestalde, nerbio sistema parasinpatiko eta sinpatikoak ere jariapena kontrolatzen dute. • Piloroak urdailean ekoizten den kimoaren bidea kontrolatzen du. Pilorotik partikula txikiak duodenora pasako dira eta handiak urdailera itzuliko dira.


DIGESTIOA HESTE MEHARREAN • Heste meharrean mugimenduak sortzen dira kimoaren nahasketa eta propultsioa errazteko. • Duodenoan urdailetik ateratzen den kimo azidoaren neutralizazioa ere lortzen da eta elikagaien digestioak jarraitzen du heste meharraren xurgapena posible izan dadin. • Neutralizazioa eta elikagaien digestioa bi organo jariatzaileri esker lortzen dira: area eta gibela (behazun xixkuan zehar). Hauek bere edukia duodenora bideratzen dute. • Heste meharraren jariakina hormona eta nerbio sistemaren bidez kontrolatzen da. • Duodenoaren mukosak bi hormona ekoizten ditu: sekretina eta kolezistokinina.


http://3.bp.blogspot.com/wKOU27L5f3w/UKTnXzH n1dI/AAAAAAAABQo/1E kNpZxBWbs/s1600/diges tion+copia.jpg


XURGAPENA http://www.youtube.com/watch?v=NmcLCpXVTrY


DIGESTIOA HESTE LODIAN • Elikagaiak balbula ileozekalean zehar heltzen dira heste lodira. Balbula hau ia itxirik egoten da, ileonaren bat bateko hustea eragotziz. Bere egituragatik, elikagaiak ezin dira berriz pasa ileonara. • Kolonak ia ur guztia xurgatzen du gorotzak solidifikatzeko. Bertan ez da ia entzimarik ekoizten, baina zelula kaliziformeak agertzen dira eta hauek muki-jariakina jariatzen dute. • Muki-jariakina gorotzen bidea erraztu eta kolonaren glukosak babesten dute. • Mugimendu geldoak ditu, ileonarenak bezalakoak baina mugimendu peristaltiko bortitzak dira eta hauei esker aurrera egiten dute gorotzak.


GOROTZEN IRAIZKETA • Uzkia esfinter bikoitza da: barnekoa, muskulu leunezkoa eta kanpokoa, muskulu eskeletikoa. • Lehenengoa nerbio sistema autonomoaren kontrolpean dago, hau da, ez da boluntarioa, eta bigarrena, nerbio sistema zentralaren bidez kontrolatzen da, boluntarioa. • Gorotzak ondestera iristean bertako hormak zabaltzea egiten du. • Estimulu hau bizkarrezur-muinera transmititzen da eta handik erreflexu eragilea abiatzen da, barne esfinterra lasaitzeko eta muskulu abdominal batzuk uzkurtzeko, sabelustea efektiboa izan dadin. • Kanpoko esfinterra boluntarioa denez, gorotzen kanporaketa saihestu dezakegu. Orduan, sabelusteko gogoa desagertu egiten da.


http://www.youtube.com/watch?v=pnXYUA3AtU&feature=player_embedded


PATOLOGIAK


ZIRROSIA •Zirrosia gibelaren zona handiak ondo zikatrizaturik ez daudenean gertatzen da. •Luzaroan izandako gaixotasun askoren emaitza izan daiteke, hala nola, hepatitisa eta jaiotzetiko beste gaixotasun batzuk. •Zirrosiaren arrazoiak droga eta alkoholaren kontsumoa, eta behazun xixkuaren blokeoa ere izan daitezke.


SINTOMAK • • • • • • •

Gose falta Pisua galtzea Likidoen erretentzioa Nekea Urdaileko mina Azalaren kolorea zati batzuetan iluntzea Begiaren esklerotika horitzea


PREBENTZIOAK • Ez dago prebentzio ziurrik. • Hala ere, gure esku daude zenbait ohitura lagungarri: – alkohola saihestea – drogak saihestea – dieta osasuntsu bat eramatea


HEPATITIS C • Gibelean eragiten duen gaixotasuna da, hepatitis honek gibelaren tamaina handiarazten du. • Infekziosoa, immunologikoa ala toxikoa izan daiteke eta sexu-transmisiozko gaixotasun bezala hartzen da.


SINTOMAK • Ez dira sintoma berezirik izaten, gripe baten antzekoak izan ohi dira. • - Nekea - Nauseak - Gose falta - Abdominaletako mina - Kolore horixka begietan - Gernuaren kolorea iluntzea


PREBENTZIOAK • Bakoitzak bere orratza erabiltzea odola bidezko transmisioa egiterakoan. • Hilekoa edukitzean harreman sexualak saihestu. • Odol tantak garbitu. • Norberak bere higienerako tresnak izatea.


http://www.youtube.com/watch?v=gx1d-YvdeVY


Maddalen Otaegi Maria Ceballos


DIGESTIO APARATUA  

Digestio aparatuko organoak aipamena eta haien funtzioaren azalpena.

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you