Page 1

Gai honetan dekretu batzuk aztertu behar genituen eta horretarako hainbat multzo eta azpimultzoetan sailkatu ditugu dekretuei buruzko galderak. Gaitasunaren inguruan definizio ugari aurkitu ditzakegu, baina Haur Hezkuntzako Curriculumari dagokionez, zera esan dezakegu: Haur Hezkuntzan ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua. Haur Hezkuntzako gaitasunak hezkuntzako gaitasun orokorrak kontuan hartuta zehazten dira. Hezkuntzako gaitasun orokorrak berberak dira hezkuntza-etapa guztietan. Hona hemen zein diren: Arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikasten. Haur Hezkuntzan hainbat arlo daude, horien barne hizkuntza, jakintza, esperientzia eta hezkuntza. Hizkuntzari dagokionez, Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortu ahal izateko, ikastetxeek atzerriko hizkuntzak ikasi eta erabiltzeko indartze-neurriak ezarriko dituzte Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik aurrera, eta bermatu egingo dute bete egiten direla bi hizkuntza ofizialetarako xedatutako gaitasun-mailak. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua: hizkuntzak irakasteari eta erabiltzeari loturiko alderdi guztien plangintza, ikastetxe bakoitzak bere esparruan gauzatzeko egiten duena. Hizkuntza-proiektuak hezkuntza-proiektuan jasotako ikaskuntza-prozesuan hizkuntzak nola irakatsiko eta erabiliko diren finkatuko du, eta zehaztu egingo du zer-nolako trataera izango duten hizkuntzek curriculum-proiektuan. Hizkuntza-proiektuan jasotako erabakiek eragin zuzena izango dute ikastetxearen beste agiri batzuetan ere: barne-araudian, urteko plangintzan, barne- eta kanpo-harremanak arautuko dituzten oinarrietan, eta abarretan. Horien bidez gauzatuko dira hizkuntzaproiektuan adostutako printzipioak.


Esperientzia dagokionez, Esperientzia-eremuak, haurrak, hezkuntzako esku-hartzearen laguntzarekin eta pixkanaka, bere buruari buruz barneratzen duen ezagutza guztia lortzea bilatzen du. Bestalde, hauek Esperientzia Eremu bakoitzeko atalak: bi ziklotan banatuta dago. Lehenengo zikloan nortasun pertsonala sortzea eta ongizate pertsonala eta egunerokotasuna blokeak sartzen dira. Bigarren zikloan, gorputz eta norberaren irudia, jolasa eta mugimendua, jarduera eta egunerokotasuna eta norberaren zaintza eta osasuna blokeak daude. Hezkuntzari dagokionez, hiru hezkuntza-esparru daude: norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, ingurunearen ezagutza, hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena. Metodologiaren inguruan aniztasunaren trataera oinarrizko hezkuntzairizpidea da. Hezkuntzako esku-hartzea jaso behar du, horrela bermatzen baita bai haur guztien garapena, bai eta arreta pertsonalizatua ere, haurraren heltzeprozesuaren, interesen, erritmoen eta ikasteko estiloa kontuan hartuta. Zenbait jarduera-eremu antolatu beharko dira, haurrek zer egin, nola egin eta norekin egin nahi duten aukeratu ahal izan dezaten. Horrela, ekimena eta autonomia garatzen lagunduko da. Funtsezkoa da espazioa ulertzeko modu dinamikoa eta esanguratsua

izatea,

eta

norbanako

bakoitzaren

esperientziekin

eta

ekarpenekin eraikitzen eta bilakatzen joatea espazio hori. Zenbait jardueraeremu antolatu beharko dira, haurrek zer egin, nola egin eta norekin egin nahi duten aukeratu ahal izan dezaten. Horrela, ekimena eta autonomia garatzen lagunduko da. Funtsezkoa da espazioa ulertzeko modu dinamikoa eta esanguratsua

izatea,

eta

norbanako

bakoitzaren

esperientziekin

eta

ekarpenekin eraikitzen eta bilakatzen joatea espazio hori. Zenbait jardueraeremu antolatu beharko dira, haurrek zer egin, nola egin eta norekin egin nahi duten aukeratu ahal izan dezaten. Horrela, ekimena eta autonomia garatzen lagunduko da. Funtsezkoa da espazioa ulertzeko modu dinamikoa eta esanguratsua

izatea,

eta

norbanako

bakoitzaren

ekarpenekin eraikitzen eta bilakatzen joatea espazio hori.

esperientziekin

eta


Dekretu honexek araututako curriculumak ikastetxe bakoitzean duen zehaztapena da curriculum-proiektua. ICPren atalak hauexek dira: helburuak eta edukiak ikasleen beharrei egokitzea. Ebaluazio eta gaitasunen gutxieneko garapen mailak, pedagogia-irizpideak eta irizpide didaktikoak, Tutoretzaekintzarako eta hezkuntza-orientazioa garatzeko irizpideak eta Ikastetxearen Hizkuntza

Proiektuko

curriculum-alderdiak

zehaztea.

Hezkuntza-laguntza

sustatzea. Hezkuntza-etapa bat baino gehiago irakasten dituzten ikastetxeetako curriculum-proiektuek

zehaztu

egin

beharko

dituzte

hezkuntza-etapa

bakoitzaren ezaugarriak, haien arteko koherentzia zainduz. Ikastetxeek dagozkien curriculum-proiektuek ikastetxean ematen diren maila eta etapa guztietan koherentzia eta jarraitutasuna izan dezaten lagunduko dute, eta koordinazio-lana egingo dute maila-aldaketak direla-eta ikasleak jasotzen dituzten edo ematen dizkieten ikastetxeekin. HHko etaparen ordutegiaren berezitasunak aipatzekotan, lehenik esan beharko genuke, Haur-eskolek, zero eta hiru urte arteko tartean, zerbitzu zabala eman beharko dute, gurasoei familia-bizitza eta lan-bizitza batera ditzaten errazte aldera. Hala ere, oro har, haurrek ezingo dute eskolan egunean zortzi orduz baino gehiagoz egon. Bigarrenik, Etapa guztian, eskolako ordutegia ikusmolde globala izanda antolatuko da eta haurrei hainbat mota eta erritmotako jarduerak eta atsedena txandakatzeko aukera emango dieten jarduerak sartuko dira. eta hirugarrenik, haurrak pixkanaka-pixkanaka sartuko dira eskolara lehenengo aldian: egokitze-aldia izango da. Hauxe da egokitzeko aldiaren xedea: familia-esparruaren eta eskolaren artean jarraitutasuna izan dadin laguntzea, eta haurrei eskolara pixkanaka egokitzeko aukera ematea. Aldi hori antolatzean, kontuan izango da haur bakoitzaren hasierako egoera, bai eta eskolatu aurretik izan dituzten esperientziak ere. Aniztasunaren trataerako planteamenduari dagokionez, esan beharra dago hezkuntza-irizpidea dela. Hezkuntzako esku-hartzea jaso behar du, horrela

bermatzen

baita

bai

haur guztien

garapena,

bai

eta

arreta

pertsonalizatua ere, haurraren heltze-prozesuaren, interesen, erritmoen eta ikasteko estiloa kontuan hartuta. Ikasle guztien aniztasunaren trataera kontuan izateko, malguak izango dira etapako helburu orokorrak betetzeko neurriak, eta


horrela,

etorkizunean

oinarrizko

gaitasunak

garatzen

lagunduko

zaie.

Ikaskuntzan zailtasunak egotekotan, curriculum eta antolakuntzan esku hartu beharko da, hala nola, taldekatze malguak egitea, laguntza ematea, curriulumaren egokitzapenak‌ zailtasunei aurre egiteko, zenbat erakundeek , deseginaraztekotan jarduera batzuk planteatuko dituzte. Ikasleen trataerari dagokionez printzipio batzuk aurkitu ditzakegu hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekiko, hau da, ikastetxeek egiten dituzten curriculum-proiektuek nahiko malguak izan beharko dute, haur bakoitzaren

ezaugarrietara,

ikasteko

erritmoetara

eta

berezitasunetara

egokitutako banakako zehaztapenak egiteko aukera izan dadin. Helburua da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen trataerarako berezkoak diren bi printzipio bete ahal izatea: hezkuntzazko inklusioa eta indibidualizazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustatuko du ikastetxeek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza eta hezkuntzaarretarako neurriak abian jar ditzaten. Tutoretzari dagokionez, esan beharra dago tutoretza dela iksle talde jakin bateko hezkuntza-ekintza oro dinamizatzeko, osatzeko eta koordinatzeko elementua, eta ekintza horietan esku hartzen dutenak barean hartzen ditu. Tutoretza nahitaezkoa da ikasleen hezkuntza-prozesua pertsonalizatu bat izateko. Tutoretza-ekintzak ikasturte osoan egiten dira; bertan maisuak, maistrak, hezitzaileak‌ hartzen dute parte. Tutoreak harreman estua izango du familiarekin. Saioak, familiei haien seme-alaben garapenaren jakinaren gainean egotea ahalbideratzen du. Baita informazio aldaketak egiteko ere egokia da (guraso eta ikasleen artean). Tutoretza-ekintzak berekin dakar hezkuntzaekintza osoaren plangintza orokorra, sistematikoa eta jarraitua egitea. Ebaluazioari dagokionez, esan beharra dago jarraitua, orokorra eta prestakuntzazkoa dela. Irakasleek haurrek gaitasunak eskuratu edo ez dituzten ebaluatuko dituzte. Ebaluazioa, familiek haien seme-alaben ikas-irakas prozesuari dagokion informazioa eskuratzeko balioko du.


Esanak esan, curriculumak, ICP, ordutegia, aniztasunaren tratamendua, ikasleen trataerari buruzko printzipioak, tutoretza eta ebaluazioari buruzko zenbait irizpide jasotzen dituela konturatzen gara.

Dekretuen laburpena  

Gure lana

Advertisement