Issuu on Google+

1. Zein da ikasketaren, ikaste-taldearen eta heziketaren funtsa? Haurrek oinarrizko hezkuntza bat izatea behar-beharrezkoa da, baina oinarrizko hezkuntza horretara ez gara mugatu behar. Klase desberdinak eman beharko lirateke. Lehen hezkuntzako haurrek eta DBHko ikasleek irakasgaiak beste ikuspuntu batetik ikastea komenigarria izango litzateke. Ez bakarrik alde teorikoan, baita praktiko edo esperimentala ere. Bai, egia da irteerak egiten direla, baina, haur guztien beharrak asetzen dituzte? Haur guztien gogokoak dira? Ba al dago aniztasunik? Ateak ireki behar dizkiegu haurrei, beraien kabuz eraiki dezaten haien etorkizuna. Baina, gaur egungo hezkuntza-sistemetan posiblea al da? Gehienetan aukera mugatuak egon ohi dira: zientziak edo letrak esate baterako. Eta, norbaitek arte ederrak egin nahi baditu? Beste ikastetxe batera joan beharko litzateke. Gainera, arte ederrak ikastea ez da pertsona azkarrek ikasten dutena, beraz, ingeniaritza karrera atera beharko du, BAI edo BAI.

2. Zer ideiak balio digute ikasten jarraitzeko, bilatzen eta ikasten jarraitzeko, jakingurari eusteko? Ideia nagusiena MOTIBAZIOA izango litzateke, bai bakoitzak bere buruari ematen dizkion animoak, bai kanpo motibazioa, gurasoek nahiz irakasleak. Aurrerantz garatzen joateko grina sortu behar zaie haurrei, ikaste horrek dituen alde positiboak erakutsi eta egunerokotasunean balioko dien kontzeptu bezala adieraziz. Egia da irakasgai guztiek ez dutela egunerokotasunarekin zerikusirik, baina irakasgai hori gertutasunez azalduz gero adibide praktiko eta ulerterraza erabiliz jakinmina sustatuko dezakegu. Gaur egungo irakasleek duten alderdi negatiboenetako “gaizki” eta “ondo”, “balio” edo “ez balio” kontzeptuak erabiltzen dituztela da. Adibide gisa, azaltzea errazagoa da egoera hau: haur batek matematikako azterketa ez du gainditu eta irakasleak “gaizki” idatzi du gorriz paperaren izkinan. Haur horrek egin duen lan ikaragarria eta gero izugarrizko etsipena sentituko du. Matematikako klasean ere zatiketak egiterako garaian ikasgelako motelenetakoa da, eta irakasleak altuan “ez duzu behar bezain azkar egiten, txarra zara honetan”. Autoestimua eta batez ere matematiketarako gogoa lur zoruraino jaitsiko da. Haurrak matematiketarako “ez duela balio” esango dio bere buruari behin eta berriro, hurrengo azterketarako saiatu ere egin gabe. Haur hori “matematiketan txarra den haurra” bezala geratuko da, hurrengo urteetarako irakasleei ideia bat emanez, haur horrengandik zer espero dezaten.


Bideoaren gogoeta