Page 1

BERREIBAR IKERKETA PROIEKTUA

BERREIBAR ERAIKIN INDUSTRIALEN BERRERABILTZE PROAKTIBOA EIBARREN


EGILEAK M-ETXEA Ezekiel Collantes, Itsaso Goñi, Ibone Arreche, Nagore Goñi, Michela Lamedica, Joseba Salbide, Ana Almandoz, Diego Grisaleña, Aitor Leceta, Maria Elorriaga (Gaizka Altuna, Ander Barandiaran, Iñigo Cantero, José Miguel Martínez, Jon Begiristain, Asier Ochoa, Irati Otamendi)

IKERKETA PROIEKTUA

BERREIBAR ERAIKIN INDUSTRIALEN BERRERABILTZE PROAKTIBOA EIBARREN

KOLABORATZAILEAK giza analisian eta erabiltzaile posibleen bilaketan MONO-D Estudio (soziologia) KOLABORATZAILEAK proiektu generikoaren definizioan ARKITEKTURA ESKOLAKO IKASLEAK Teresa Garai, Idurre Iriondo, Nestor Leunda, Irati Narbaiza, Daniel Olabarri, Milia Zabala

Metxea ikerketa taldea 1


BERREIBAR SARRERA EIBAR AZTERTZEN EIBAR BERRERAIKITZEN

3 31 75

2


SARRERA TESTUINGURUA:

Industrializazioa Egungo gizartea Egungo hiriak

BERREIBAR:

eibar Helburuak eta betebeharrak Metodologia

BIRMOLDATZE EREDUAK:

ile de NANTES BUREAU BROEDPLAATSEN LX FACTORY csi toronto la caldereria ASTRA nou ivanow

4 4 5 6 8 9 12 15 17 19 23 27 29

3


TESTUINGURUA INDUSTRIALIZAZIOA XIX.mendetik aurrera, Euskal Herriko bailarek hainbat industria jasoaz joan ziren. Metalgintza, papergintza eta metaletik eratorritako produktuen produkzioa izan ziren ekimen industrial hauen esparru nagusiak. Beste herrialdetan baino dezente beranduago eman zen industrializazioa Euskal Herrian, prozesua oso azkarra izan zen ordea. Paisaian eta gizartean eduki zuen eragina sekulakoa izan zen: gizartea modernitaterantz egingo bazuen ere, baliabide naturalek kalte ikaragarriak jasoko zituzten. Kanpoko eta bertako kapitalak sustatu zituzten hasierako industriak. Ondoren (XIX.mende bukaeran eta XX hasieran), bertako hainbat eta hainbat pertsonek sustatu zituzten industria txikiak. Ekintzaile berri gehienak nekazal guneetan hazitako gizasemeak ziren, eta elkarkidetzan oinarrituta (familiaenpresak edo 2/3 lagunek osatutako enpresak) ondoren garrantzia edukiko zuten enpresak sustatu zituzten. Batez ere Bizkaian sortutako industri haundiez gain beste industria txiki mordoa sortuz joan zen ere, Deba bailarako eredua izanik esanguratsuena. Tailer edo enpresa txikiz osatutako sare bat konsolidatzen joan zen, eta beste lurraldetako fabrika handiekin lehiatzeko ahalmena izan zuten. Tailer txiki hauek askotan, hiri-bilbean txertatuta egon ohi ziren, etxebizitza eta lana erabat nahastuaz, baserrietako antolaketaren ereduari eutsiz nolabait. Hasierako tailer txiki haiek enpresa garrantzitsutan bilakatu ziren. Hazkunde ekonomikoak biztanleriaren hazkunde bizkorra eragin zuen, eta ondorioz gizarte eta paisaiaren eraldaketa. 70.hamarkadan Europa osoan jo zuen krisialdia gurera iritsi zen, eta hainbat enpresek itxi behar izan zuten. Euskal ekonomiak sekulako birmoldaketa izan du azken hamarkadetan, izan ere industria garbi eta berritzaileak garai bateko industria astunak ordezkatu ditu. Gaur egungo krisialdiak ekimen eta ekonomia berriak sortzera behartzen gaitu.

EGUNGO GIZARTEA Gaur egun, gure gizarteak sekulako langabetu tasa du. Paradoxikoa bada ere, lurralde honek izan duen belaunaldi prestatuena dugu, profesional eta unibertsitario kopurua oso handia izanik. Lurraldeko gazte berritzaile eta ekintzaileok ekimen berriak sortzeko sostengu eskasa izaten dute ordea. Giza baliabide guzti hori xahutzen ari gara beste lurralde batzuen mesederako. Krisialdiak egoera zail batean jarri gaitu, baino aukera ugari eskaintzen dizkigu aldi berean. Aurretik

4


TESTUINGURUA ere egin izan zen bezala, gure lurraldeak ekonomia berri bat sustatu beharko du. Ekonomia berri hau berdea (baliabideen erabilera iraunkorra erabiliaz), soziala (giza-kohesioa eraginez) eta saretua (antolaketa sistema berriak eratuz) izan beharko luke. Ekonomia berria habian jartzeko, enabling systems edo sistema aktibatzaileak sortu behar ditugu, non pertsonak diseinatzailekide eta ekoizlekide izango diren; gizarte aktibo bat sustatzearen aldekoak gara beraz.

EGUNGO HIRIAK Euskal ipar isurialdeko topografia dela eta, gure hiri-bilbeek hazteko sekulako arazoak dituzte. Lur eraikigarria baliabide eskasa da gurean. XX.mendeko hirigintza, hiriaren hazkundean oinarriturik dago (esanguratsua da bere metodologia), gaur egun dugun arazoa hiri-bilbeen barnealdean dugu ordea: erabilerarik gabeko eraikinak. Aktibitate berriak (bai ekonomikoak, baino baita politikoak ere) hirietatik kanpo kokatuz joan gara, hirien hustuketa eta lurralde barneko garraioaren gorakada eraginez (iraunkortasunaren kontran doan politika). Arazo hau, bereziki esanguratsua da industriaren kasuan, azken hamarkadetako aktibitate galeraren ondorioz, lantegi hutsez jositako hiri-eremuak baititugu.

ak: balio historikoa (eta arkeologikoa), balio arkitektonikoa, eta giza-esangura. Bestetik, industriaren arkitektura moldagarritasunean oinarritzen denez egitura zahar hauek erabilera berriak jasotzeko gaitasun ikaragarria dute. Eraikin hauek guztiak eraistea sekulako zarrastelkeria izango litzateke ondare, ekonomia eta ekologiaren ikuspuntutik.

Gure aroko arkitektura eta hirigintzaren erronka handienetakoa, hiri-bilbeetan ditugun hutsune eta erabilerarik gabeko azpiegitura zaharrak berreskuratzean datza. XX.mendeko hirigintza antzua azaldu zaigu arazo berri hauen aurrean, eta hainbat adituk bestelako hirigintza bat egiteko beharra azaldu dute. Planteamendu berri hauek aintzakotzat dute hiriaren iragankortasuna, eta behin-behineko erabilerak jasotzeko beharra, baita berezkotasuna ere. Hirigintza planifikatzailea baztertu gabe, hirigintza taktikoa egitearen aldekoak dira. Honen arabera, gure artean ditugun eraikin industrial hutsak hiri-egitura katalizatzaile bilakatu daitezke, hiriguneetan dinamika berriak sorrarazteko ahalmena duten artefaktoak. Hirian ekiteko modua, goitik beherakoa ez ezik (top-down), behetik gorakoa (bottom-up) izan beharko luke, biztaleek sustatutako ekimenak burutuz, gizartean errotuta dauden arkitekturak sortuz. Maiz, eraikin industrialek gure historiaren testigantza fisikoa osatzen dute, baita gure paisaiaren ikonoak ere. Arkitektura-ondareak bete behar dituen hiru ezaugarriak betetzen ditu ondare industrial-

5


BERREIBAR EIBAR Eibar da errealitate gogor hau modu argienean erakusten duen herria, horregatik kokatu dugu proiektu piloto hau bertan. Hala ere, ez gara arazo puntual batetaz hitz egiten ari, baizik eta eskualde ezberdinetan errepikatzen eta hedatzen den arazo orokor batetaz. Eibarko herria/udala arazoaz konsziente den bezala dagoeneko inguruko herriak ere honetaz jabetu dira (Oñati, Tolosa, Urretxu,…). XVII.mendetik aurrera Debako bailarak metalgintzan ziarduten hainbat gune industrial jasoaz joan zen (burdinolak, sutegiak,...), beti ere Soraluzen kokatuta zegoen Errege Arma Fabrikaren itzalean. Eibarko armagintza tailerrak bidertuz joan ziren XIX.mendeko bigarren erdialdetik aurrera arma produkzioa azoka zibilera zuzendu baitzen. Tailer txiki ugariz gain, handiak izatera iritsi ziren hainbat enpresa sortu ziren: Orbea Hermanos (1840); Garate, Anitua y Cía (G.A.C.) (1860); Anitua y Charola (1883); edo Sarasqueta, Cortabarría y Cía (1899) besteak beste. Tailer eta enpresa guzti hauek Eibarko “distrito industriala” sortu zuten. Enpresa hauek guztiak, langile espezializatuz osatuta zeuden, eta beraien artean saretutak. Garai hartako Eibarren, baserriko hainbat mutikok ikasle gisa aritzen ziren tailer haietan hasieran, gero denboraz tailer propioa sortu ohi zuten. XX.mende hasierako tailer gehienak langile gutxi batzuez osatuta zeuden, baino baziren ere 20/30 langile zuten enpresa ertainak, baita Orbea bezalako enpresa handiagoak ere. Ego bailararen estutasuna zela eta, tailer hauek etxebizitzekin nahastuz joan ziren, benetako hiri hibridoa sortuaz. Batzuetan etxeen alboan kokatzen ziren tailerrak, bestetan ordea eraikin berean uztartzen ziren etxebizitzak eta lantokia. Horrela, apurka-apurka, Eibar haziz joan zen, ez lautada batean kokatuta dagoen hiri baten moduan, baizik eta inguru malkartsuari egokituz, logika propioa duen organismo bizi baten antzera. Hiri-paisai harek itxura kaotikoa izan arren, bazuen hazkunde lege propioa, hainbat aldagaiei (produkzioa, etxebizitza, ekonomia saretua, topografia,...) modu logikoan erantzuten ziona. Guda Zibilaren ondoren, armagintzan ez ezik, bestelako gaietan lanean aritu ziren Eibarko hainbat enpresak: bizikletak (B.H., Orbea, G.A.C.), josteko makinak (ALFA), grapagailuak (El Casco),... Sekulako gorakada izan zuen Eibarko ekonomiak, eta horrekin hiri eta populazio hazkunde ikaragarria. Zenbait enpresa herria utziz joan baziren ere, 60.hamarkadan enpresa handi mordoa zegoen Eibarren. Hazkunde azkar honi erantzuna emateko asmoz, auzo berriak sortuz joan ziren.

6


BERREIBAR Hirigintza berriak ordea, Eibarko izaera hibridoa baztertu, eta gaur egun ezagutzen dugun “zonakatzea� hartu zuen eredu gisa. 60.hamarkadatik aurrera industria guneak herriko kanpoaldean kokatuz joan ziren, Txonta, Matsaria eta Otaola bezalako guneetan. 70 eta 80.hamarkadako krisialdiak jota, hainbat enpresa itxiz joan ziren. Honen ondorioz, Eibarko hiri-bilbean zeuden tailer eraikin hutsen kopurua handituz joan zen. Ondare industriala ziren hainbat eraikin desagertuz joan ziren XXI.mende hasierako eztanda inmobiliarioa zela eta. Hala ere, gaur egun, ugari dira Eibarko hiri-bilbean hutsik jarraitzen duten eraikin industrialak. Errealitate honen aurrean bi aukera ditugu: ondare industrial hori deuseztea (gaur egun arte gehien ezagutu den eredua) edo ondare hori berreskuratzea. M-etxeatik ondare industrial hori deuseztea akats bat dela uste dugu, eta herriaren identitatea errespetatzen duen birmoldaketa iraunkorrago baten aldeko apostua egiten dugu (merkeagoa, jasangarriagoa, bertako identitate-sinuen aldekoa).

7


BERREIBAR HELBURUAK ETA BETEBEHARRAK Gure asmoa eraikin industrial zehatz baten birmoldaketa proaktiboa burutzea da, gure lurraldean dauden beste fabriken birmoldaketen eredu bilakatu daiteken prozesu esperimentala habian jarriaz. Birmoldaketa proaktiboaren bidez, ohikoak diren birmoldaketa garestiak alde batera utzi, eta hainbat agenteren parte-hartzeaz eta eraikinaren erabileraz eraikin bat berreskuratuko genuke. Gure proiektua ez da produktu amaitua, aldiz, hiri-birsorkuntza habian jarriko lukeen prozesu esperimentala ; bertan ezagutza-arlo desberdinen sinergiaz partehartze prozesu bat sortuko genuke. Gure proiektua, beste hainbat proiektuen sortzaile izan nahi du, sustapena, inplikazio- eta berrikuntzasoziala oinarrizkoak izanik. Hiriaren bilakaera eta moldaketan parte hartzen duen gizarte sortzaile eta proposatzaile baten beharra sumatzen dugu. Oinarri nagusiak, giza eragileak saretzea eta habitataren eraikuntza kolektiboan eragitea da. “Habitat” hori izate konplexua duela onartzen dugu, alderdi konstruktibo, paisajistiko, sozial, kultural, ekonomiko eta teknologikoek diziplinarteko ikuspegi anitz eta zabala eskaintzen digute bertan. Komunikazioa, eztabaida eta lankidetzak, proposamenen hobekuntza dakarrela uste dugu. Bestalde, gizarte zabal, administrazio eta erakundeentzat eredu izan daiteke kooperazio eta komunikazio bide hau. Eraikin industrialaren berrerabiltzeak honako parametro hauek bete beharko ditu: . Produkziorako gune bat izango da, fisiko zein intelektuala. . Osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak ez diren aktibitateak burutuko dira. . Eibarren XX.mendera arte ohikoa zen etxebizitza-lantoki binomioa birplanteatuko da. . Eraikinak, ekosistema sozial konplexu baten onurak bilatuko ditu (elkarte kultural eta aktibitate ekonomikoen arteko sinergiak adibidez). . Produkzio gunea administrazioak eta erabiltzaileak ko-kudeatuta izan behar da. . Agente desberdinen (instituzio, erabiltzaile, eraikinen jabe,…) partehartze aktiboaz burutuko da eraikinaren berrerabiltzea. . Ekonomia lokal, txiki, ireki eta saretu bat sustatuko da. . Hiru agente multzo nagusien arteko akordio legalak bilatuko dira (Instituzio – Erabiltzaile – Jabeak). . Eraikinaren kudeatze-sistema partehartzaileak bilatuko dira (patronato bat adibidez). . Autoeraikuntza-sistemak eta protokoloak garatuko dira, erabiltzaileak bere habitata eraldatu dezan. . Erakundeen dirulagunta hasierako urteetara mugatuta egongo da. Epe horren ondoren espazioa berak kudeatu beharko ditu bere baliabideak. 8


BERREIBAR METODOLOGIA Proiektu honen bitartez gaur egun erabilerarik ez duen eraikin baten birmoldaketa proaktiboa egingo dugu. Arazoa ordea, ez da puntuala, ezta aurrera eramango dugun proiektua ere ez. Ikerketa prozesu esperimental eta tailerrak habian jarriaz birmoldaketa proaktiboa egiteko ekimen protokolo bat definitzea dugu helburu. Behin ekimen protokoloa definituta dagoelarik kasu konkretu baten birmoldaketa proaktiboa egingo dugu, gure lurraldean dauden beste fabriken birmoldaketen eredu bilakatu daitekeena.

Ikerketa prozesua Proiektuaren 0Fasea izango da, non helburu nagusia informazio bilketa garrantzitsu bat egitea izango den. Ikerketa honek lan ildo ezberdinak jorratuko ditu, hauetako batzuk oso orokorrak izanik eta besteak aldiz zehatzagoak izanik, etorkizunean landuko diren tailerrei begira.

. Legediaren aztertzea: eraikin industrial baten birmoldaketa egiterako orduan eragina izan dezaketen eta indarrean dauden legeen azterketa. . Azterketa ekonomikoa: erabilerarik gabeko eraikin industrialen nahiz gerora eraikin hauek izango duten aktibitatearen bideragarritasun ekonomikoa. . Kudeaketa moduak: eraikinaren erabileran inplikatuak dauden agenteen partehartzea errazten duten kudeaketa eredu ezberdinen analisia eta gizarte ekintzailea sustatzen duten estrategien planteamendua. . Autoeraikuntza sistemak eta protokoloa: Gure kasura aplikagarriak izan daitezkeen autoeraikuntza sistema posibleen definitzea. Autoeraikuntza protokolo baten erredakzioa, zehaztuz profesionala ez den pertsona batek egin ditzazkeen lanak eta honetarako hartu beharreko segurtasun neurriak.

. Tailerren diseinua: etorkizunean emango diren tailerren diseinua, hauen metodologia, dinamika, antolaketa, gogoeta-mahaiak eta difusio moduak definituz. . Proiektu generikoa: Eraikin industrialen birmoldaketarako proiektu arkitektoniko generiko baten definizioa, tokiko ohiko tipologian oinarritua (Eibarko kasuan alturan garatutako tailer-etxebizitza eraikina, 6-10 metro bitarteko egitura-tarteekin). Proiektu koordinatzaile eta kolaboratzaileek planteatutako programa hartuko da oinarritzat, aurrerago definituz eraikinaren programa zehatza (1.tailerrean). . Gizarte analisia: asoziazio-sarearen analisia non besteak beste Eibarko elkarteen erregistroaren azterketa, informe klabeen lokalizatzea eta soziogramaren eratzea landuko diren. Kontextu soziokultural eta hirigintza eta azpiegituren analisia. . Ereduen bilduma: Etorkizuneko birmoldaketarako baliagarriak izan daitezkeen ereduen biltzea, proiektuan landuko diren bost esparruetan (programatikoa, juridikoa, ekonomikoa, kudeaketa eta eraikuntza) esanguratsuenak direnak aztertuz. . Erabiltzaile posibleen bilatzea: Eraikinaren erabiltzaile potentzial identifikatzea; hala nola unibertsitateak, FP eskolak, lan-poltsak, ekimen ekintzaileak bultzatzen dituzten instituzioak,‌ . Eraikin eta jabeen inbentarioa: Erabilerarik gabeko eraikin industrialen identifikazioa. Eraikin industrialen jabeen identifikazioa. 9


BERREIBAR Tailerrak

Birmoldaketa proaktiboa

Tailerren oinarrizko helburuak hiru izango dira:

Nahiz eta emaitza prozesu luze baten ondorio izango den ezinbestekoa da abiapuntu bezala proiektuaren irudi bat egitea. Irudi hortan erabilera ezberdinak konbinatzen dituen eraikin bat imaginatzen dugu, bide batez hainbat eskualdetan hain tradizionalak izan diren etxebizitza-tailer eraikin hibridoak berreskuratuz. Bestalde erabilerarik gabeko eraikin industrialen birmoldaketaren sarearen abiapuntu bezala ere ikusten dugu proiektu pilotu hau, hedakorra den prozesu indefinitu bat abian jarriz (herri mailako sarea - eskualde mailako sarea - mugaz gaindiko sarea - ‌). Garrantzitsua da irudi mental hauek egiterakoan ditugun aukera guztiak kontutan hartzea; gerora bidean aurkituko ditugun arazo eta oztopoen bitartez joango gara irudi hori definitzen eta errealago bihurtzen.

1. Landuko diren bost esparruetan gida-lerro edo ekimen protokolo batzuk finkatzea. 2. Aukeratutako eraikina martxan jartzen joatea tailerrak bertan burutzeko. 3. Etorkizuneko espazioa kudeatuko duten agenteen arteko erlazioa sustatu. Tailer bakoitzaren iraupena 2-3 egunetakoa izango da. Tailerretan lan praktikoa eta diziplina anitzetako (ekonomilariak, arkitektoak, soziologoak, abokatuak,...) hitzaldi irekiak tartekatuko ditugu. Tailerren dinamika, kooperazioan eta parte-hartzean oinarrituko da, garrantzitsua baita etorkizunean eraikin birmoldatuen erabiltzaile izango direnak prozesuaren zati izatea. Tailerrek gai hauek izango dituzte: . Tailer programatikoa: Helburua: aukeratutako eraikinak jaso ditzazkeen erabilerak aztertuko ditugu, baita eskeintzen dituen aukerak ere. Gaiak: erabilera beharrak aztertu / esperientzia antzekoen kasuak aztertu / erabilera proposamen zehatza proposatu. . Tailer juridikoa: Helburua: hutsik dauden eraikin industrialen berrerabilpena egiteko, jabego, administrazio eta erabiltzaileen arteko akordio legalak bilatu. Gaiak: eraikinaren lagapen bideak ikertu / legediaren azterketa. . Tailer ekonomikoa: Helburua: hutsik dauden eraikin industrialen bideragarritasun ekonomikoa aztertu. Gaiak: eraikinaren gaiberritze kostua / espazioaren finantziazioa. . Giza kudeaketa tailerra: Helburuak: espazioko barne kudeaketa antolatu. Gaiak: giza-ekintza sustapena / ekintzaile-agenteen saretzea / ezagutza hartu-emana/ hiritarren partehartzea. . Eraikuntza tailerra: Helburuak: hutsik dagoen espazioaren gaiberritze progresiboa egiteko eraikuntza soluzioak bilatu, eta birmoldatze prozesuan ager daitezkeen arazoak aztertu. Gaiak: autoeraikuntza / energia berriztagarriak / teknologia berrien aplikazioa.

1o


birmoldatze ereduak csi toronto ile de nantes

Bureau

Broedplaatsen

La

Nou

ivanow

ria

caldere

lx ory t c fa

astra

11


ILE DE NANTES

ZONALDE INDUSTRIALAREN BIRMOLDAKETA Deskribapena Kokapena: Nantes (Frantzia) Hasiera: 1998 Kudeatzailea: Nantes-eko udaletxea Birmoltutako azalera gaur egun: 337 hektarea

Testuingurua Ondarea berreskuratzearen garrantzia Hiri industrialen kasuan, ondareak esanahi berezia hartzen du, non hiriaren historia berreskuratu ahal izateko beharrezkoa den elementuen berreskurapena, hots fabrikak, makinak, gabiak… eta baita aztarnen berreskurapena ere. Hauek, etorkizuneko planteamenduetarako garrantzia handia bait dute. Era honetan, historian zehar, hiriaren motorea izan dena, industria, urteen buruan jasandako gainbeherari aurre egin diezaioke, langileei ere bizitzeko aukera berriak ezarriz. XVIII.mende bitartean, Nantes irlan (Frantzia), batik bat ehungintzarekin lotutako produkzioa jorratzen zen. Urteak aurrera egin zutenean, itsas eraikuntzarekin lotura zuzena zuen bilbe industriala ezarri zen, Loira ibaiaren ertzean; zein XIX.mende hasierarako, Nantes hiriari era bateko izaera industriala ezarri zitzaion.

1970.urteko krisia, konpetentziaren areagotzeak, Nantes hiriaren espazio industrialak gainbehera batean murgildu ziren eta baita langabezia ere ezarri zen. Era berean, azken eraikin industrialaren isteak, irlaren mendebaldeko zonaldea uztera behartu zuen. Gainera, bertan, langileek eguneroko bizitzan garatutako ekintza sozialak eta espazio publikoak uztera ere behartu zuen. Fabrika honen isteak eta higiezinen prezioaren ondorioz, udaletxeak proiektu bat aurkezteko prozesuari ekin zion, zein hirritarren ezetz nabarmena jaso ondoren, hauteskundeak berrantolatzera behartu zuen. Hauteskunde hauen ondoren, hautatua ateratako alkateak proiektu berri bat aurkeztu zuen, non denborarekin batera hiritarren parte-hartzeak garrantzi handia zuen.

» Il n’est pas de terrain qui soit vierge, il n’est pas de site sans histoire, il n’est pas de lieu que ne soit inscrit dans un ensemble, une géographie, il n’est pas de lieu qui soit sans effet sur ses alentours, il n’est pas de lieu abstrait des contingences de l’existant» A. CHEMETOFF_ A. le planguide (suites). Paris : Archibooks,

Azken eraikin industrialaren isteak, irlaren mendebaldeko zonaldea eta bere ekintza sozialak eta espazio publikoak uztera behartu zuen.

12


ILE DE NANTES

ZONALDE INDUSTRIALAREN BIRMOLDAKETA Proiektu Helburuak Ondare historikoak langileak eta auzoan bizi ziren bizilagunak barneratzen dituen bezala, helburu nagusia irlaren etorkizuna taldeka, bizilagunek eratutako taldeetan eraikitzea da. Planteatzen den proiektua, 20 urtetarako aurreikuspenareklin. Hau da, egungo bilbea mantenduz, etorkizunaren eskuetan uztea irlaren proiektu berria.

Kordinatzailea: Udaletxea Jarduerak Parte hartzearen bidez denboran garatutako proiektua: Horretarako, 1998.urtean udaletxeak hiru hirigintza talde gonbidatu zituen antolatutako lehiaketara. “Marché de définition” lehiaketa urte batez garatzen jardun zen. Partehartzaileak: bizilagun taldeak, langintza erakundeak, politikariak, enpresariak... zeuden. Proeiktu desberdin guztien artean, Alexandre Chemetoff-ena izan zen aukeratutakoa. Le plan-guide, hamar urtetan zehar berrikusita izan zen hiruhilero. Honela, urteak aurrera egin ahala, denborarekin bat zetorren hiria garatuz joan zen.

Puntu garrantzitsuak Espazio publikoak: Espazio publikoek, lotura puntu bezala planteatzen dira proiektu honetan. Plan-guide-k espazio publikoa ezartzen du ondarea mantentzen duen espazio bezala. Dagoena ere antolatuz eta datorrena egokituz.

Le plan-guide, hamar urtetan zehar berrikusita izan zen hiruhilero. Honela, urteak aurrera egin ahala, denborarekin bat zetorren hiria garatuz joan zen. 13


ILE DE NANTES

ZONALDE INDUSTRIALAREN BIRMOLDAKETA Proiektua Punto garrantzitsuak Berrerabilpena: Irlak, ondare historikoaren kutsua du bere osotasunean eta horregatik bertan dagoen guztia hartzen da hasiera puntua bezala.“ Faire avec ce qui existe”, hau da eraikinak, egiturak... mantentzea, birziklapenaren dinamikak edo integrazioa landuz.

Irlak, ondare historikoaren kutsua du bere osotasunean eta horregatik bertan dagoen guztia hartzen da hasiera puntua bezala.

a\Irlaren mendebaldeko zonaldea:

- Fonderie de l’Atlantique fabrika: berdegune estalian bilakatutakoa. - Biscuiterie Nantaise fabrika: correos-eko eraikin berrian - Gare de l’Etat: Sindikatuen eraikin berria - Ontzigintzen eraikina: Maison des Hommes y Techniques (goi mailako ikasketentzako eraikina). - Le halle 12: Abokatuen etxea

b\Quartier de la création:

-Enpresa txikiek eraldatutako eraikinetan zentratzen da. Enpresa hauek, gehienengoak kreatibitatearekin eta telekomunikazioarekin erlazionatutakoak dira.

Egoera Gaur egun: 337hektarea, 5 km luzeran, 18 000 biztanle, 10 000 etxebizitza, 16 000 lanpostu. Etorkizunean: 1 miloi m² eraikigarri, 7 000 etxebizitza gehiago, 300 000 m² ekonomi jarduerakoak eta 15oooo m² lanpostu.

14


BUREAU BROEDPLAATSEN Proiektuen sarea Deskribapena Kokapena: Amsterdam Irekiera urtea: 2ooo Kudeatzailea: Amsterdamgo udala Sarearen gaur egungo eraikin-proiektu kopurua: 84

Testuingurua Espazioen garrantzia Erabileren zonakatzearen bidez (bizitegia, komertziala, ekipamenduak, produktiboa‌) lantegiak hiriguneen kanpoaldera eraman dira eta ondorioz Amsterdamgo erdialdea eraikin industrial hutsez beterik geratu da. Ondorioz, gune honetan lantokien eskasia eta jarduera produktiboen falta geroz eta handiagoa sumatzen da. Bestetik, urtero proiektu eta ideia berri eta kreatiboak dituzten ehundaka ikasle lizentziatzen dira Amsterdamgo unibertsitateetan, baina beraien proiektuak aurrera eramateko zailtasun askorekin egiten dute topo. Amsterdamgo udalak bi arazo hauek konektatu eta irtenbide kreatibo bat ematearen apustua egin zuen, horretarako Bureau Broedplaatsen izeneko udalaren sail berri bat sortuz.

Proiektu Helburuak

Kontraesana: hiriaren erdigunea eraikin hutsez beteta dagoen bitartean, lanerako espazioen beharra dago.

Arazoari hiri mailako erantzuna: udalaren atal berri honen bidez eraikin hutsei funtzio berri bat emateko sistema eta sarea sortu zen.

15


BUREAU BROEDPLAATSEN Proiektuen sarea Proiektu Koordinatzailea Amsterdamgo udaleko Bureau Broedplaatsen sailak gune kreatibo hauen sorkuntzan parte hartzen duten agenteen arteko konektore gisa funtzionatzen du:

Gune kreatiboen izaera Kreatibo taldea espazio bakoitzaren nukleoa: talde egoilariak finkatuko ditu espazioaren ezaugarri eta antolaketaren oinarriak, euren behar eta helburuen arabera; espazioaren izaera finkatuko duena, hain zuzen. Honela, antolamendu mota eta lan egiteko era ezberdinak ematen dira. Artista/kreatibo indibidualak: espazioaren %40a derrigorrez artista/kreatibo indibidualentzat gordeko da. Nahasketa honek aniztasuna eskeintzen dio espazioari, euren proiektuari erlazionatutako beste arlo eta proiektu batzuekin batera lan egiteko aukera eskeiniz kreatibo taldeari nahiz kreatibo indibidualei.

Gune kreatiboen sorkuntza errazteko agente ezberdinen arteko koordinazioa eta dagozkien ekarpenak egiteko asesoramendua eskeini. Adibidez, udalak arauak moldatu behar ditu eraikin hutsak birmoldatu eta bertan erabilera berriak ezarri ahal izateko.

Talde bakoitzak espazioa bere behar eta helburuen arabera antolatzen duen heinean, izaera berezi eta adierazgarri bat ematen dio.

Antolaketa ereduak:

Izaera ezberdinak:

16


LX FACTORY

ZONALDE INDUSTRIALEN BIRMOLDATZEA Deskribapena Kokapena: Alcantara (Lisboan) Hasiera: 2oo3 Kudeatzailea: Enpresak Eraldatutako zonaldea: Alcantara zonaldeko fabrikak

Testuingurua “Bitartean” “25 de Abril” zubiaren beheko aldean eta ibai ertzean kokatzen den Alcantara zonaldean dauden eraikin industrialei egiten diegu erreferentzia kasu honetan. 1838.urtean, Fiçao e tecidos Lisbotarren eskutik eraikitako gunea dugu hau, XIX.mendean gehien esportatu eta sortu zituzten fabrikak hain zuzen ere. 1846 eta 1847. urteen artean, enpresako zuzenbideak Santo Amaroko lur eremuetan eraikin berri bat eraikitzea erabaki zuen. Proiektua, Joao Pires da Fonteren eskutik eraiki zen eta 1849. urtean estreinatu zen; eraikin honen bitartez arkitektura ingelesa Lisboan zehar sartuaz. 1900.urterako, auzoan eraikin gehiago eraiki ziren, hiri tailerrak eratuz, hots langile eta bizilagunen arteko harremana areagotuz. 17 urte ondoren, errepublikarekin eta krisi garaiarekin arazoak sortzen joan ziren fabriken itxiera eman zen arte. Ondorengo urteetan, hauek saldu egin ziren bai Portugaleko enpresetara eta baita inprimatze enpresetara ere.

Etorkizunerako berriz, auzo honetan proiektu bat planteatu da. Proeiktuak 43 hektarea hartzen ditu bere baitan eta lau arkitekto arduratu dira diseinuaz: Frederico Valsassina, Manuel Aires Mateus, Mario Sua Kay eta Jean Nouvel. Proeiktuak eraikin garaiak planteatzen ditu, non etxebizitzetaz aparte komertzioak ere egongo diren. Garraio publikoa ere planteatzen da zein, Lisboa hiriarekin lotura zuzena ere planteatzen den: autobusa, tranbia, metroa… planteatuz. Honetaz aparte, proiektuan fabrikaren birmoldatzea ere planteatzen da, non eguneko zentru bat eraikiko den. Gaur egun Alcantara auzoan dagoen proiektua berriz, erabilpen gabeko denboraldi honetan du sorrera. Hau da, planteatzen den proeiktua martxan jarri arte-ko denboraldian.

Gaur egun Alcantara auzoan dagoen proiektua berriz, erabilpen gabeko denboraldi honetan du sorrera. Hau da, planteatzen den proeiktua martxan jarri arte-ko denboraldian. 17


LX FACTORY

ZONALDE INDUSTRIALEN BIRMOLDATZEA Proiektu Helburuak Proeiktuaren helburua, erabilpen gabeko guneei, kasu honetan Alcantara auzoari erabilera bat ematea da. Era honetan, planteatzen den proeiktua martxan jarri arteko epean eremu horri erabilpen bat ematea da helburua.

Proeiktuaren helburua, erabilpen gabeko guneei, kasu honetan Alcantara auzoari erabilera bat ematea da.

Kordinatzailea: Industria gunean inplantatutako enpresa txikiak. Aktuazio era Alcantara guneari eralbilpen bat ematearen idea, enpresari batzuei bururatu zitzaien. Era honetan, ekintzailetasuna bermatzen zuten lokalak eta enpresak zabaldu zituzten.

Espazio ekintzaileen izaera Gaur egun, Alcantara auzoan planteatu diren enpresa ekintzaileetan ere industria kutsua nabaria da, non ideien elkar lotura nabaria den eta bakoitzak esparruak bere erara moldatu dituen. Proiektuan, diseinuko enpresek parte hartzen dute, arkitekturakoak, argazkigintza, teknologia berriko enpresak ere badaude, dendak, jatetxeak... non, enpresa bakoitzaren agendak aktibitateak ere eguneratuak dauden, besteak beste kontzertuak, antzerkiak, erakusketak...

Proiektuan, diseinuko enpresek parte hartzen dute, arkitekturakoak, argazkigintza, teknologia berriko enpresak ere badaude, dendak, jatetxeak...

18


CSI TORONTO proiektu bakarra Deskribapena Kokapena: Spadina Avenue 215, Toronto Irekiera urtea: 2oo4 Kudeatzailea: iniziatiba pribatua, koordinatzaile taldea Azalera: 2135m2, bi solairutan banatuak Gaur egungo kide kopurua: 18o

XXI. mendeko lantokia: bulegotik elkarbanatutako espaziora.

Testuingurua Espazioen garrantzia Globaletik lokalera. 90. hamarkada “lan birtuala”ren aroa izan zen, baina aro honetan lan egiten den espazioak sortu du berriro ere ikusmira eta hartu du garrantzia. Elkarbanatutako lantokiak bere horretan berrikuntza bat dira. Lan egiteko modua aldatzen ari da eta horrekin batera aldatzen dira lantokiak ere. Lan egiteko modu berri hauek hainbat potentzial ekonomiko, sozial eta kultural eskeintzen dituzte gainera.

Proiektua Aldaketaren oinarriak CSI izeneko proiektu berritzaile honen oinarriak piramide batetan azaltzen zaizkigu:

Elkarrekintza eta harremanak ahalbideratzen eta sustatzen dituen espazio irekia da eta elkarlan hauei esker proiektuei modu kreatibo eta berritzailean erantzuna ematea lortzen da.

a\Espazioa: Piramidearen oinarria; langileek egunero bizi duten espazioa eta lantokian gertatzen den guztiaren edukiontzia. b\Komunitatea: Espazioaren izaerak, formak, banaketak, argiztapenak, altzariak… komunitatearen baldintzak finkatzen ditu; komunitatea kideak gustora eta eroso sentitzen diren heinean garatzen da. Espazio eroso eta erakargarri batetan lan egiten duten langileei lantokian egotea gustatzen zaie eta espazio amankomunak erabiliz (sukaldea, egongela…) elkarrekin bazkaldu edota solasten dute, elkartze espontaneo eta informalak gertatzen dira... harremanak sortu eta indartzen dira. c\Berrikuntza: Harreman hauek kideek beraien artean ideiak elkarbanatu, elkarlanean aritu eta behar dituzten eta beste egoera batean lortzeko zailak izango liratekeen zerbitzu eta ezagutzak lortzea ahalbideratzen dute. Elkartrukatze honek bakarka ikustezinak diren arazoak hauteman eta erantzun kreatiboak aurkitzea ahalbideratzen du.

19


CSI TORONTO proiektu bakarra Proiektu Lankidetza a\Talde txikiak: 5 kide baino gutxiagoko lan-taldeak dira guztiak eta gehienak kide bat edo biz osatuak. Talde txikiak dira baliabide gutxien dutenak eta, ondorioz, laguntza gehien behar dutenak eta elkarbanatzeko eta besteekin konektatzeko aukera eta predisposizio gehien dutenak.

Talde txikien baliabide eskasiak beste arlo batzuetako taldeen kolaborazio eta elkarrekintzarekin asetzen dira.

b\Gizarte aldaketa: proiektua gizarte aldaketa bultzatzeko dago diseinatua. Kide guztiak oinarri horri jarraituz aukeratzen dira; proiektu berritzaileen bidez gizartean eragiteko helburua duten taldeak aukeratzen dira, hain zuzen. Irabazi-asmorik gabeko edo ongintzazko taldeak eta irabazizko enpresa txikien nahasketaren bidez, gainera, lehenengoen lana beste arloetan ere ikusgarri egitea eta bigarrenen lana giztarte aldaketara oraindik ere gehiago bideratzea lortzen da.

Hiru alderdiko mugimendua Azken urteotan lan-espazio mota ezberdinak sortu dira: Co-location: elkarte ezberdinek lantoki bera elkarbanatzen dutenean, gastuak murrizteko helburuarekin. Coworking: diseinu eta teknologiaren arloko “independiente�z osatua. Batez ere besteekin harremanak bilatzen dituzte, gehienetan bakarrik egiten baitute lan.

Elkarte, enpresa txiki nahiz banakako langileentzako egokitua dago, finko nahiz aldi batekoak. Aniztasun honek aberastu egiten du eta alderdi guztientzako abantailak eskeintzen ditu.

Incubators: hasierako fasean dauden proiektuak bultzatzeko lan-espazioak: programazioa, zerbitzu amankomunak eta finantziazio programak eskeintzen dituzte. CSI proiektua hiru alderdi hauen arteko nahasketa da. Elkarte finkoentzat bulego espazioak dauzka, banakakoentzako/talde txikientzako lan-mahaiak, aldi baterako edo ordu batzuetarako alokatzeko lan-mahaiak, bilera gelak... eta hauek guztientzat zerbitzu amankomunak: zerbitzu teknikoak (interneta,fotokopiagailua...), programazioa (ikastaroak, hitzaldiak, festak, ideiak/proeiktuak elkarbanatzeko dinamikak...), aholkularitza, kudeaketa... Co-location

Coworking

Incubators

20


CSI TORONTO proiektu bakarra Kudeaketa CSI irabazi asmorik gabeko elkartea da eta boluntarioz osatutako Zuzendaritza Talde batek gidatzen du. Talde hau kultura berritzaile eta enpresarial handiko pertsonek osatzen dute: irabazi asmorik gabeko sektoreko ordezkariak, sektore pribatuko ordezkariak, abokatu bat, akademiko bat, CSIko kide bat eta kide ohi bat eta eraikinaren jabea. Talde independientea da, eta bere eginkizun nagusia espazioa kudeatu eta garatzea da, elkarrekintza eta berrikuntza dinamikak sortarazten dituen ingurune bat sortuz. Taldea osatzen dutenak baino garrantzitsuagoa da nola lan egiten duten. Beraien funtzioa ikuspegi global eta bateratu bat garatzea da eta taldeko kide berriak ikuspegi honetara egokitzen laguntzea. Lehentasuna ematen zaio taldea ekintzailea, bizia eta estrategikoa izateari, eguneroko zereginetan murgilduta egon behar izatea baino.

Kudeaketa Taldea da espazioaren eguneroko funtzionamenduaz arduratzen dena; CSIaren dinamizazio, barne-kudeaketa, komunikazio eta programazio lanetarako kontratatutako pertsonak dira. Ondorengo agenteek osatzen dute taldea:

Talde independientea da, eta bere eginkizun nagusia espazioa kudeatu eta ikuspegi global eta bateratu bat garatzea da. Lehentasuna ematen zaio taldea ekintzailea, bizia eta estrategikoa izateari

-Arduraduna -Baliabideen kudeatzailea -Komunikazio arduraduna -Administratzailea -Espazioaren dinamizazio eta programazioaren arduraduna

21


CSI TORONTO proiektu bakarra

Espazioa eskuratzea eta finantziazioa Modelo oso sinplea da: Zuzendaritza Taldeak espazioa bere jabeari alokatzen dio eta ondoren elkarte eta ekintzaileei berralokatzen die. Errentaren barne sartzen dira hainbat oinarrizko zerbitzu amankomun; honela, kideek hainbat denbora eta esfortzu eskatzen duten zeregin administratiboez libratzea lortzen dute. Baina kideek horretarako, zerbitzu gehigarri hauek izateko, premium bat ordaindu behar izaten dute alokairuaz aparte. Errentaren zati bat edo osotasuna “generotan� ordaintzeko posibilitatea eskeintzen dute baita ere, zenbait lan eginez edota CSIarentzat eta komunitatearentzat onuragarriak diren zerbitzuak eskeiniz; adibidez, staff moduan harreran lan eginez edota diseinu-lanak burutuz.

22


LA CAlDERERIA Proiektu bakarra Deskribapena Kokapena: Jeronimo de Monsoriu kalea 88, 90 eta 92, Valentzia Irekiera urtea: 2o12 Kudeatzailea: CIV, Auzo Ekimenen Koordinadora Azalera: 1ooo m2

Testuingurua Espazioaren aktibazioa CIV (Auzo Ekimenen Koordinadora) talde multidisziplinarra eta independientea da eta beharrak detektatu, posibilitateak sortu eta hartueman eta lankidetza praktikak bultzatzen dituen taldea da, beti ere prozesu guzti hauen motore hiritarren partaidetza izaki.

Higiezinen sektorean krisia: espazioei irtenbide alternatiboak eman.

Higiezinen sektoreak egunean bizi duen egoera larria dela eta, Invergi2 SL sustatzaileak bere propietateko nabe huts baten aktibazioa aurrera eramateko proposamena egin zion CIVari. Eraikina aurreko mendearen erdialdean eraiki zen eta galdara eta beste metalezko edukiontziak fabrikatzeko erabiltzen zen jatorrian. Eraikinaren beheko oina 1.000 m2ko nabe diafano bat da, ganbara batekin, eta honen gainean lehengo enpresako langileen etxebizitzak aurkitzen dira. Aktibazio proiektua eraikinaren behe oineko espazioaren kudeaketari dagokio.

Proiektua Alternatiben Fabrika Kultura emergentea: gizarte aldaketarako prozesuak eta lankidetzan oinarritutako kultura forma berriekin lotutako praktika artistiko kolektiboak dira. Ekonomia soziala: banakako interesaren gainetik interes kolektiboa gailentzen duten eta lanaren balioa kapitalaren gain jartzen duten entitateen eta hauen aktibitateen multzoa litzateke. Hau da, erabaki hartzea modu demokratiko eta partehartzailean egiten duten elkarte, kooperatiba edo irabazi asmorik gabeko taldeen multzoa.

‘La Calderería. Fábrica de alternativas’ proiektuaren nahia espazioa kultura emergente eta ekonomia sozialaren laborategi bihurtzea da. 23


LA CAlDERERIA Proiektu bakarra Proiektua Alternatiben fabrika

Erabilera proiektuen deialdia Helburu hauek lortzeko asmoz, CIVak espazioaren aktibazio eta kudeaketa kolektiborako estrategia diseinatu du. Horretarako, kultura emergentea eta ekonomia sozialarekin erlazionatutako sortzaile eta kolektiboei zuzendutako espazioaren aldi baterako erabilerarako proiektuen deialdia ireki zuen. Aktibazio proiektu honekin, sormena eta elkartasuna ardatz duten proiektu eta kolektiboz osatutako talde sortzaile bat osatu nahi da eta honekin batera, bertako agente ezberdinen arteko konexioak ahalbideratu. Horrela, hauen artean sinergiak eta lankidetzak sortzea eta Valentziako sare sozial eta kulturala indartzea da helburua.

Masoberia Urbanoa Deialdi honekin espazioak masoberia urbanoaren zesio-erregimenarekin eskeintzen dira. Zesio mota honek espazioaren jabe eta erabiltzaileen arteko ohiko diru-trukearen ordezko sistema proposatzen du, non erabiltzaileek espazioaren berritze obrez, manteinuaz edota berraktibazioaz arduratzen diren, espazioa libreki erabiltzeko baimenaren truke.

Kultura emergentea: lankidetzan oinarritutako kultura forma berriekin lotutako praktika artistiko kolektiboak dira/ Ekonomia soziala: kooperatiba edo irabazi asmorik gabeko taldeen multzoa.

Kultura emergentea eta ekonomia sozialarekin erlazionatutako sortzaile eta kolektiboei zuzendutako espazioaren aldi baterako erabilerarako proiektuen deialdia. Hauen artean sinergiak eta lankidetzak sortu eta Valentziako sare sozial eta kulturala indartzea Lan-orduak diruaren ordez, espazioaren hobetze eta berraktibazioa erabilera hutsaren ordez. 24


LA CAlDERERIA proiektu bakarra

Proiektua Espazioen zesioaren baldintzak Espazioak gaur egun aurkitzen diren egoeran utziko zaizkie hautatutako taldeei eta beraien gain hartu beharko dituzte espazioaren atontze eta moldatze gastuak. Espazioaren jabe den enpresarekin adostuko da masoberiak irauten duen denboraldirako (3 urte) egin beharreko atontze obren zenbatekoa. Lan hauek erabiltzaile guztiek burutu beharko dituzte, adostutako denboraldian eta bakoitzari dagokion proportzioan. Egindako atontze lan guztiak, bertan erabilitako lan orduekin batera, kontuan hartuko dira balorazioa egiterako orduan.

Egin beharreko berritze-lanen inbentarioa = talde bakoitzak dagokion proportzioan burutu atontze lanak + lan orduak.

Kudeaketa CIV irabazi asmorik gabeko elkartea da eta espazioaren aktibazio eta kokudeaketa kolektiborako estrategia diseinatu du. CIVa proiektuaren ikustaratze eta aktibazio prozesu osoan zehar koordinazio eta bitartekaritza lanen arduraduna izango da. Fase hau bukatzean eta masoberia urbanoaren fasea hasten denean, egituraketa irekia duen eta espazioaren kudeaketa modu partehartzailean bideratuko duen elkarteegitura osatzea da helburua. Talde berri hau aukeratuak izan diren proiektuen ordezkariek osatu ahalko dute. Talde hau izango da espazioaren jabearekin masoberia-kontratu berria sinatuko duena eta espazioaren koordinazio eta kudeaketa kolektiboaz arduratuko dena.

25


LA CAlDERERIA proiektu bakarra

Espaizioen zesioaren baldintzak Produkzio espazio ezberdinak, aldi baterako edota erabilera iraunkorrerako, masoberia erregimenean eskeintzen dira; hau da, aukeratutako talde bakoitzak espazioaren atontze eta berritze obrak bere gain hartzeko konpromisoa onartzearen truke – edota espazioaren gaur egungo utzikeria egoera konpontzeko obra eta atontze-lan amankomunen ehuneko zati bat egitearen truke. Bai gune independienteak eta baita erabilera amankomuneko guneak ere erabilera oso ezberdinentzako irekiak egongo dira, hauen nahitaezko lotura eta baldintza bakarra proiektua berrikuntza sozial eta sormen aldetik jorratzea izaki.

Produkzio espazio ezberdinak, aldi baterako edota erabilera iraunkorrerako, masoberia erregimenean eskeintzen dira; hau da, aukeratutako talde bakoitzak espazioaren atontze eta berritze obrak bere gain hartzeko konpromisoa onartzearen truke

Bertako eragile eta sortzaileentzako lan-espazioak: masoberia erregimenean beraien proiektuak aurrera eramateko espazio bat behar duten Valentziako eragile, artista edota koletiboentzako lan espazioak eskeintzen dira 36 hilabeteko denboraldi iraunkor baterako. Espazioaren aldi baterako erabilerak: espazio amankomunetan proiektu puntualak burutzeko aukera ere eskeintzen da. Ekintza hauek proiektu iraunkorren betebehar berdinak izango dituzte eta hauek baldintza ekonomiko berberak eta, noski, masoberia erregimenaren onurak izango dituzte baita ere.

Masoberia erregimenaren kudeaketa Espazioaren jabe den enpresarekin adostuko da masoberiak irauten duen denboraldirako (3 urte) egin beharreko atontze obren zenbatekoa. Atontze obren tasazioaren arduraduna masoberia faserako espazioaren koordinaziorako eratuko den kudeaketa taldea izango da. Tasazioa aurrez CIVak idatzitako memoria tekniko batek ezarritako baldintzei jarraiki egin beharko da. Urtean behin, komisio misto batek tasazioaren zenbatekoa ikuskatuko du. Komisio hau espazioaren jabearen ordezkari batek eta erabiltzaileen beste ordezkari batek osatuko dute eta erabili beharreko irizpide eta metodologiak adostuko dituzte.

26


astra

proiektu bakarra Deskribapena Kokapena: Gernika-Lumo Irekiera urtea: 2o12ko abendua Kudeatzailea: Astra Koordinadora Azalera: 26oo m2

Zer da Astra ? Astra arma fabrika bat izan zen, 1916an eraikia eta gaur egun Ondare Historiko dena. 1998an fabrika itxi ondoren, Gernikako elkarte ezberdinek ekintza ugari egin zituzten eraikina herriko elkarteentzat berreskuratzeko aldarrikatuz. Arma fabrika izandakoa kultura fabrika bihurtzeko eskatzen zuten, honekin batera bere memoria historiko eta sentimentala mantentzea aldarrikatuz, familia askok lotura estua baitaukate oraindik ere fabrika honekin. Ekintza hauek 7 urtez egin zituzten eta azkenik eraikina Astra Koordinadorari lagatzea lortu zuten, elkarteetako ordezkariz osatutako taldeari, alegia. Fabrikak jabego pribatua izan zuen 2006an Gernikako udaletxeak erosi eta Sormen Fabrikak programaren bitartez Eusko Jaurlaritzak birmoldatu zuen arte .Gaur egun Astra Kultura Fabrika Soziala da; sormen kulturalera, gizarte aldaketara, elkarrekintzara eta esperimentatzera bideratutako espazio irekia.

Astra arma fabrika bat izan zen, 1916an eraikia eta gaur egun Ondare Historiko dena. Gaur egun Astra Kultura Fabrika Soziala da; sormen kulturalera, gizarte aldaketara, elkarrekintzara eta esperimentatzera bideratutako espazio irekia.

Eraikinak 2.600 metro karratu ditu, hiru solairutan banatuak. Oraingoz lehen bi solairuak atondu dira. Behe solairua erakusketak, proiekzioak, kontzertuak, workshop-ak... egiteko erabiliko da. Kafetegi bat ere izango du, non tailer gastronomikoak egingo diren. Lehen solairuan eszenatoki bat egongo da antzezpenak eta antzerki-tailerrak eta dantza, yoga, tai-chi edo beste ekintzak egiteko. Musika taldeentzat entsegu areto bat ere izango da

27


astra

proiektu bakarra Kudeaketa

Gune honen funtzionamenduaren, nahiz programazio edota kudeaketarako oinarri nagusiak batzar partehartzaileen bidez ezarri dira. Astra Koordinadora, Astra osatzen duten elkarteen ordezkariz osatua, da baliabideak, espazioak eta ekintzak nahiz espazioaren funtzionamenduaz arduratzen diren taldeak kudeatu eta koordinatzen dituena:

28


nou ivanow proiektu bakarra Deskribapena Kokapena: Sagrera barrutia (Bartzelona) Hasiera: 1999.urtean Kudeatzailea: Elkarte pribatuak hiritar taldeekin batera Eraldatutako eraikina: Nou Ivanow fabrika

Zer da Nou Ivanow ? 3000 m2-ko margo fabrika hau, Nou Ivanow fabrika, Jordi Figueres Anmeliak diseinatu zuen 1959. urtean. Fabrika hau Sagrera barrutiko gune industrialean kokatua zegoen. Enpresaren haztearekin batera, enpresa poligono industrial handiago batera eraman zen eta horregatik fabrika saltzeko beharra ikusi zuten. Urteek aurrera egin ahala, eraikina oihalgintza arloko zenbait enpresek bereganatu zuten. Ondoren, 1997.urtean, berriz, Xabier Basianak erosi eta bertan kokatu zuen bere ikasgela. 1999.urtean, Nau Ivanow zentrua eratu zen. Eratutako espazio berri hau ACLNI elkarteak kudeatzen zuen. Aitzitik, 2006.urtean Sagrera elkarteak kudeatu zuen zentrua 2010.urterarte, zeina “Fabricas de Creación” programan parte hartzen hasi zen. Programa honen koordinazio eta kudeaketaz Bartzelonako udaletxeko Kultur elkartea arduratzen da.

Eratutako espazio berri hau ACLNI elkarteak kudeatzen zuen. Aitzitik, 2006.urtean Sagrera elkarteak kudeatu zuen zentrua 2010.urterarte, zeina “Fabricas de Creación” programan parte hartzen hasi zen. Programa honen koordinazio eta kudeaketaz Bartzelonako udaletxeko Kultur elkartea arduratzen da.

Fabrika honek, gaur egun, 300.000€ko aurrekontua du, bai diru laguntzen bidez lortua (kostu osoaren %55-a), bai diru-sarreretatik lortua (guztiaren %45 -a). Proiektu hau erakunde pribatu batek kudeatzen du, zeinak aldi berean Sagrera barrutiko hiritar talde ezberdinekin parte-hartzea lantzen duen.

Kudeaketa Eraikineko espazioei dagokionez: DIRU LAGUNTZAK: proiektuetarako diru laguntzak deialdi batzuen bitartez eta ondorengo hautaketa prozesu baten bidez lortzen dira. Diru laguntza hauek 6 astetan fabrikako zenbait espazioen erabilpena bermatzen dute, honekin batera aurkeztutako proiektu sortzailea aurrera eramateko aukera emanaz. Modu honetan eskuratu daitezken espazioak hauek dira: -Entsegu aretoak -Eszenografia espazioak, egun erdirako -Proeiktuaren erakusketa 8 egunetan zehar, 2 astetan banatuak.

29


Nou ivanow proiektu bakarra Kudeaketa -ENTSEGURAKO ESPAZIOAK, espazio hauek alokairuaren bidez kudeatzen dira. Alokairuak 450₏ balio du eta espazioak egun erdirako eskuratu daitezke (10h-tik 15h-tara edo 16h-tik 21h-tara). -HEZIKETA: prozesu sortzailearen puntu garrantzitsua dela kontsideratzen delarik, ikastaroak ere egiteko aukera ematen da. -SORTZAILE HAZTEGIAK: hauek ere alokairu baten bidez erabili daitezken espazioak dira. Espazio hauek urteko edozein egunetan eta eguneko 24 ordutan erabil daitezke alokatuz gero. Alokairuaren barruan 1x2m-ko mahai bat, interneta, bilera gelen erabilera, imprimatzeko aparatuen erabilera, argia, ura‌ sartzen dira. -ERAKUSKETA ARETOAK -DOAINIKO LAGAPENA: espazioak doainik erabiltzeko aukera ere ematen da, beti ere proiektuen aukeraketa zehatz baten ondoren. Diru-sarrerak direnez zentrua aurrera eramateko baliabidea eta finantziazio bide garrantsitsua, espazioak doainiko lagapenaren bidez bakarrik esleituko balira ez lukete zentruaren aurrekontua betetzeko diru-sarrera nahikoa izango. -TRUKEA ETA ZERBITZUEN ELKARBANAKETA: lan era hau planteatzen da Nou Ivnow proiektuan.

Proiektu hau erakunde pribatu batek kudeatzen du, zeinak aldi berean Sagrera barrutiko hiritar talde ezberdinekin parte-hartzea lantzen duen.

30


EIBAR AZTERTZEN LURRALDE DIAGNOSTIKOA:

GARAPEN DEMOGRAFIKOA

32

EGITURA EKONOMIKOA

33 34

EGITURA SOZIO-POLITIKOA HIRI GARAPENA ondorioak

GIZA ANALISIA:

SARE SOZIO-KULTURALA ETA EKINTZAILETASUNA ONDARE INDUSTRIALa ETA BERRERABILPENA ESPAZIO URBANOAK OROGRAFIA ETA MUGIKORTASUNA ondorioak eta etorkizuneko erabiltzaileak

ERAIKIN INDUSTRIAL HUTSEN ETA JABEEN INBENTARIOA:

UBITXA OTAOLA erdigunea MATSARIA TXONTA

PROIEkTU GENERIKOA:

NORIKA UBITXA SOLAC LASPIUR NORMA ondorioak

35 36 38 38 39 39 40 43 44 45 46 47 49 54 59 64 69 74 31


EIBARKO LURRALDE DIAGNOSTIKOA Eibar kutsu industrialeko Bizkaiko mugan aurkitzen den hiria da. Gipuzkoako mendebaldean kokatzen den Debabarrena osatzen duten Mallabia, Ermua, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku herriek osatzen duten eskualdeko hiriburua da. Ego ibaiak, Eibarko erdialde guztia zeharkatzen zuen, baina 50. hamarkadan, estaldu egin zen lurzoruaren aprobetxamendu haundiagoa sortzeko. Horrela, Eibarko arazo handienetako bat lurzoru erabilgarriaren gabezia da, herriak duen orografia zailak kota aldaketa nabarmenak sortzen baititu. Zailtasun hauen ondorioz, Eibarko hirigintza garapena oso zehatza da, eta hiria eraikitzeko era oso berezia, erabilera desberdinak espazio berdinetan nahastuz. Horrela, etxebizitza-tailerra binomioa izango da hamarkadetan zehar hiriaren tipologia finkatuko duena, baita, hiri sarea, eta egitura ekonomikoa nahiz gizarte egitura ere.

GARAPEN DEMOGRAFIKOA Azken urteetan Eibarko herria populazioaren jeitsiera ekarri duen geldialdi prozesu batean murgilduta egon da. 2003tik aurrera beherapen nabarmena ikusi daiteke populazioan, izan ere 28.182 biztanletik 27404 biztanlera pasatzen baita 2007.urtean. Beraz, biztanle aldaketa 700-800 artekoa da. Ez da beherapen azkar bat dakarren kantitatea haundi bat, baino honek biztanleriaren kantitatean geldialdi bat suposatzen du denboran zehar. Aldiz herriarekiko etorkinen etorreraren fluxua gorakorra da, 2001.etik aurrera nabarmenagoa izanik, atzerriko nazionalitatedun 412biztanletik, 2011an 1588 izatera pasatzen baitira. Eibarren 60 nazionalitate ezberdin baldin badaude ere, marokoarrak izango gehienak, Eibarren finkatutako biztanle atzerritarren % 37a bertakoa baita. Egun, 27.560 biztanletik 1784 etorkinak dira, honek populazio guztiaren %6.47a suposatzen du, Euskal Autonomi Erkidegoko %6.6tik gertu dagoen balioa izanik. Eibako herriak, bere egitura produktiboan emandako aldaketen bitartez azaltzen du bere dinamismo demografikoa, kasu honetan, aktibitate metalurgikoaren bitartez, hau baita hiriko industria nagusia. Beraz, aurre esan dezakegu, populazioaren gelditzea 80.hamarkadako krisi industrialarekin batera hasi zela (berez 70.hamarkadan hasitakoa), garai horretan herrian asentatuko industriak haunditzea ezinezkoa baitzen, lurzoru eskasia eta hirian industria ordenatzeko arazoak zirela medio.

32


EIBARKO LURRALDE DIAGNOSTIKOA EGITURA EKONOMIKOA Aurretik azaldu bezala Eibar, Debabarrena eskualdean dago, eta bertan metalurgian oinarritutako industria, produktu metalikoen fabrikazioa, makinariaren eraikitzea, eta garraiorako materialaren fabrikazioa izan dira bereizgarri. Aktibitate industrial hau oso garrantzitsua izan da eskualdeko garapen ekonomikorako, Eibarko egitura ekonomikorako, eta baita herriaren garapenerako ere. Hortaz, Eibarko hiriak daukan sare industriala, sektore metalurgikotik eta manufaktura sektoretik dator. Egun, lanean dauden biztanleen %39.2ak sektore horretan egiten du lan. Horri %66 ko indize industriala gehitzen badiogu, (%30 indize komertzialetik 30 puntu gorago 2011.urtean) Eibarren sektore industrialak duen garrantzia agerian gelditzen da. Hala ere, esan behar da, krisialdiek eta 90.hamarkada eta 2000ko egoera ekonomikoak, zerbitzuen sektorea garatzen dutela, egun, hiriko sektore protagonista izatea lortuaz. Hau dela eta, 2010ean biztanleriaren %58.48ak zerbitzuetan egiten du lan eta %35.11ak, industria arloan. Mendearen lehen bi herenetako industria hazkundearen ondoren, Eibarrek zailtasunak izan ditu hiri garapen ekonomikoaren garai desberdinetan. Zailtasun hauek dibertsifikazio industrialean eragina izan dute, XX. mende arte armagintza izan bazen arlo nagusi (giza, kultura eta hezkuntza arloekiko), 60. hamarkadan langileen gaitasuna kontutan hartuz, Eibarrek bere industria dibertsifikatzen du, orain arteko produktuen deribatuak sortzen hasiz. 80. hamarkada hasieran, lurzoruaren arazoa larriagotzen da, ez baitago garapen industriala sortzekoa adina lurzoru, horrela, manufaktura arinean oinarritutako enpresa txikiz osatutako sare ekonomiko berezi bat aurki dezakegu. Lurraren arazoa dela eta, tailer txiki horiek etxebizitzekin espazioa konpartitzen hasten dira, erabileren nahastea sortuz arazo hoiei aurre egiteko.

Urteetan zehar, hiriko politikaren zati handi bat sare industrialaren hobekuntza edo arazoen konponketa lanetan oinarritu izan bada ere, gaur egun, aurretik azaldutako gertaerek hiri sare produktiboa ahuldu dute. Debegesak eta BicBerrilanek (enpresa eta ekintzaileei laguntza eskaintzeko sortutako agentziak) programa desberdinak eskaintzen dituzte, baina ez dira egun funtzionamenduan dauden eta garapen ekonomikoa bultzatzen duten hiri politikak aurkitzen. Hortaz, ez dago sozietateen eta hiriaren arterako aktuazio plan zehatzik. Aktuazio plan eza honek hiri garapen ekonomikorako beste aukera batzuk lantzea eragozten du, hala nola zerbitzu edo produktuaren berrikuntza oinarritutakoak. Guzti honek transferentzi ekonomiko eta teknologiko konstantea sortaraztearen dinamika eta produkzioaren aberasatasuna geldiarazi du, eta ez da egon beste esparruetara zabaltzeko saiakerarik formakuntza arlora adibidez (Armeria Eskola edo EHU-ko Ingenieritza Eskola). Horrela bada, gaur egun, plan, dokumentu eta estudio desberdinetan azaldutako geldialdi ekonomiko hau erreflejatuta topatzen dugu, adibiderako, Debabarrena eskualdeko 2006-2010 urteko plan estrategikoa, edo 1998ko Eibarko plana.

Tailer horietan egiten ziren lanetatik asko, modu autonomo batean egiten ziren, enpresa egitura hierarkiko batetik kanpo, eta hiriak barreiatutako sare produktibo batean oinarrituz, cluster industrial batek izan ditzakeen dinamika erregulatzaileekin. Dinamika erregulatzaile horietan, lan eremua, giza eremuarekin nahasten da, hortaz eremu instituzionalarekin baita ere. Egoera hau eibartarren arteko kooperazio ekimen askoren arrazoia da, beren lan organizazioa manufaktura sektorearen dibertsifikazioan eta lan kooperazioaren interkonexioan oinarritutako lan organizazioak sortuz. Eibar iraganean industri distritoa izateagatik, enpresa txikian oinarritutako sare produktiboaren, eta herritar ekintzaileen ondorio bezala, gaur egun hirian, enpresa txiki eta ertainen (0tik 9 langile bitartean) sare garrantzitsu bat aurki dezakegu. Enpresa txiki eta ertainek sorutatako lan potuen kantitatea begiratzen badugu gainera, ohartzen gara, orain lanean dagoen %43.06ak sistema produktibo honetan egiten duela lan. Horregatik, cluster industrialaren tipologiak garrantzi handia du Eibarren. 33


EIBARKO LURRALDE DIAGNOSTIKOA EGITURA SOZIO-POLITIKOA Aurretik azaldu dugun bezala, Eibarren, lan baldintzak hobetzeko, lan gatazkak konpontzeko, beraz industria sektoreko hobekuntzarako hiri politiken tradizioa nabarmena da. Hortik, elkartze sare trinko eta definitu bat sortzen da lan arloari dagokionez, eta aktibitate industrial askoko garaietan, hiri elkarterako tendentzia sortu zen lan arloan lortutako irabaziak lehengoratuz , talde politiko zein beste arlotako taldeen bidez, eta honek, hiri politikan, kulturan eta beste zenbait arlotan eragin haundia izan zuen. Gizarte zibilaren eraikuntza honek krisialdiak ere jasaten ditu, adibiderako industriaren sare produktiboaren moteltzea eman zenean bezala, langabezia tasa handitu zenean bezala, edo, manufakturari lotutako industriaren uzte progresiboa etorri zenean bezala. Hortaz, elkartze sare trinko bat aurki daiteke Eibarren, arlo kulturalean islada nabarmena duena. Sare hau Eibarko euskararen mantentze eta difusioa bultzatzeko elkarteek, musikarekin erlazionatutako elkarteek, gizarte-osasuna bultzatzen duten elkarteek edota kirol elkarteek osatzen dute. Hori dela eta, ikus daiteke, hiri administrazioak, hiriko parte hartze elkarteak bultzatu dituela modu instituzional batean, eta horretarako, parte hartze planak antolatu ditu, mahai informatibo eta beste hainbat mekanismo erabiliaz. Aurretik azaldutako egoera eta gertaeren ondorio gisa, gaur egun, elkarteen inguruko krisialdiaz ere hitz egin dezakegu. Egon badaude elkarteak, baina hauek sortutako garaiko oinarriekin jarraitzen dute, hortaz ez dira egungo beharretara egokitzen. Horrelako zerbait gertatu da hiriko elkarte politikoekin ere. Eibarko joera politikoa, tradizioz sozialista izan da, demokrazia hasieran PSE-EE buru zelarik (%37 botoen gehiengoarekin). Urteetan zehar horrela izan baldin bada ere, gaur egun, udaleko partiduen konbinazioa ematen da. Adibiderako urriko azken hauteskundeetan, EAJk izan zuen PSE-EEk baino boto kantitate gehiago %29.83arekin, PSE-EEk jarraituta %27.74arekin eta Bilduk %26.93arekin. Aldaketa nabaria beraz tradizio sozialista trinkoa daukan hiri batentzat. Orain arte instituzioen aktuazio bideek zerikusi gehiago izan dute industri sarearen produkzioarekin, beste arloetan sor zitezkeen proiektu ekintzaileekin baino. Hala ere, Eibarko hiriak sormenerako, teknologia berritzaileetarako eta industria arinarekin erlazionatutako proiektu berriak hasteko interesgarria izan daitekeen sare instituzional garrantzitsu bat dauka. Horrelako proiektu eta ekimenak hasteko interesa nabari da, baina oraindik ez dago horretan hasteko motibatzen duen garapen biderik.

34


EIBARKO LURRALDE DIAGNOSTIKOA HIRI GARAPENA Eibarko herriak 2485 Ha-ko azalera dauka, honen %6,5a hiri lurrak izanik, bertan biztanleriaren %98a bizi delarik. Datu honek Estatu mailako dentsitate altuenetako bat ematen du, beraz, kontutan eduki behar da datu hau, maila urbanistiko, eta ondorio soziologikoekin zerikusi handia baitu, dentsitate hain handietan sortzen diren egiturak direla eta. Eraikitako azaleraren erabilerei buruz, (2.273.437m2), esan daiteke, %45.6a bizigune bezala erabiltzen dela, %28.82a erabilera industrialerako eta %9.98a ekipamenduetarako. %8.37 tertziariorako eta 7.21, beste erabileretarako. Banaketa honetan, argi ikusten da industriaren garrantzia, eta ekipamenduen bigarren mailako garrantzia. Hain dentsoa den hiri batean, ekipamenduek garrantzi handiagoa beharko lukete. Industriaren garrantzia argi ikusten da, batez ere zenbait auzotan, non industriak etxebizitza baino gehiago diren. Adibide bezala hiri ordenazio orokorreko planetik: . Otaola: erabilera industriala, 224790 m2 etxebizitza erabilera 3537 m2 . Azitain: erabilera industriala 156503 m2 etxebizitza erabilera 3776 m2 . Matsaria: erabilera industriala 47987m2 etxebizitza erabilera 4998 m2 . Txonta: erabilera industriala 37596m2 etxebizitza erabilera 21705 m2 DEBEGESAren arabera Eibarren 8 industria gune daude: 4 poligonoetan, (Asua-Erreka, Azitain, Ibur Erreka, Matsaria), eta 4 auzoetan, (Azitain, Edialdea, Otaola, Txonta). Honek areagotu egiten du industriaren garrantzia hiri sarean, beraz erabilera nahasketaren beharra ezinbestekoa bihurtzen da aipatutako dentsitate altuak ulertzeko. Garrantzitsua da, hiri lurzoruaren dentsitatearen datua kontutan hartzea, hiri gune horrek biztanleriaren %98a jasotzen baitu, eta aktibitatearen %99a. Aldiz, hiri sare konplikatu honetako zenbait guneetan aktibitatea galtzen joan da lehen aipatutako arrazoiengatik, eta beraz, eraikin eta espazio hutsez betetako hiria bilakatzen joan da Eibar. Eibarren 1415 eraikin aurkitzen ditugu, %12.8a (181) tailerrak izanik, eta %14.2a (201) etxebizitza eta tailerren arteko mestura izanik. Erregistratutako 2347 tailerretatik, 710 aktibitate gabe daude, gutxi gorabehera 3 tailerretatik 1 hutsik egonik. Etxebizitzen inguruan aldiz, errolda berdineko datuekin, 13548 etxebizitza daude Eibarren, eta horietatik 1670 hutsik daude. Interesgarriak dira ere, jabetasunaren datuak, 11805 etxebizitzatik, 817 bakarrik daude alokatuta, eta honek jabetzarako joera handi bat erakusten du. 35


EIBARKO LURRALDE DIAGNOSTIKOA Lur urbanizaezinei dagokionez, hauek Eibarko lurren %93.5a suposatzen dute, eta gehiengoak baso erabilera dauka. Honen bitartez hiriak dauzkan zailtasun orografikoak agerian geratzen dira, ikusirik gainera bertan ez direla lur landatu edo baratz askorik ematen.

ONDORIOAK Eibar, Ermua, Elgoibar, Mallabia eta Soraluzek osatuko luketen konurbazio batean bermatutako Eibar bezalako hirigintza egitura, hirigintza duinez zuzendu beharko litzateke, hirigunetik kanpoko zabalpenak saihestuz eta hiriguneko hutsuneen berraktibatzea bultzatuz. Hutsune hauetan mantentze arazoak topatzen dira, eta donuts moduko hiri egitura larriak sortzen dituzte. Orografiaren zailtasunak dakarren lurzoruaren edonolako eraldaketak garestitu egiten du prozesua, eta honek eta hiriaren dentsitateak, ondoriok larriagotu eta hutsuneen ondorengo kontserbazioa zailtzen ditu. Zentzu honetan, herriko administrazioarentzat lehentasuna eduki beharko lukete barne sarearen berreskuratzea bultzatzen dituzten estrategiak, gainera kontutan izanik bizilekuen garapena krisian dagoela, eta honek ez duela aurretik pentsatzen zen bezala, lurzoru urbanizablearen arazoa konponduko (kontutan hartu behar da, Eibarko hiri ordenaziorako plan generala 2007koa dela, hain zuzen ere, krisiaren aurrekoa, eta bizileku garapen bat proposatzen duela gaur egun pentsaezina den ustiapen baten bitartez.) Proposatuko den jarduerak hiri sarearen eta giza egituraren orekarako joera izan behar du, bide berriak garatuz, eta erabilera eta gestio joera berdinak errepikatu gabe, espazioen gestio egoki bat lortuz, espazioak baliabide mugatuak baitira Eibarren. Jorratuko den estrategiak, herrian topatzen ditugun eraikin hutsen erabilera eta mantentze garapena bideratuko du.

36


giza analisia ETA ETORKIZUNEKO ERABILTZAILEEN BILAKETA Analisi sozialaren bitartez, Eibarko elkarte-sarea ezagutu nahi izan da, hiriko testuinguru sozial, kultural eta urbanora hurbilduz. Sare hori aztertzeaz gain, eraberrituko diren eraikinetako erabiltzaile izan daitezkeen perfilak ere identifikatzen dira. Lan hau burutzeko, landa lana egiteaz gain, prozesu parte-hartzaile bati eman zaio hasiera, proiektuak izango dituen ardatz nagusiak finkatzeko, hiriak duen potentzial, sendotasun, gabezia, hutsune, etab. antzemanez. Teknikari aditu, politikari eta herritarrekin batera egindako tailer batzuen bitartez, Eibarko eraikin industrialen birmoldaketan dauden aukerak aztertzen dira beraz. Honela, 2012ko abenduan burutu ziren parte-hartze tailerretarako lau helburu finkatu ziren: . Eibarko eraikin industrial hutsek izan ditzazketen aukeren ezagutza kritiko bat sortzea partehartzaileengan. . Hiriak dituen behar eta ezaugarriak kontutan hartuz, aukera horiek definitzea, erabilerak, aktibitateak, erabiltzaileak… finkatuz. . Eibarko egoera sozio-urbanoan dauden desberdintasunei irtenbide bat emateko moduak bistaratu eta martxan jartzea. . Proiektuarekin sentikorra den sare bat sortzea, honen garapenaren maila ezberdinetan parte hartu dezakeena. Burutu diren lanen artean “infomap”ak azpimarra ditzazkegu, non biztanle eta administrazioko ordezkariek Eibarko herriaren ezaugarri desberdinak bereizi zituzten: ondare industrialaren balioa, ekipamenduak, konexioak, ibilbideak, espazio esanguratsuenak, ekitaldiak egiten diren guneak… Ariketa honek bi helburu zituen: alde batetik biztanleek hiriko espazioekin dituzten sinergiak ezagutzea, eta bestetik antiergiak. Ondorioz, proiektuan eragiten duten ardatz estrategiko batzuk eskuratu dira, hemendik aurrera kontutan hartu beharrekoak. Azterketa sozial hontan eginiko infomapetatik eta egindako beste lanetatik (elkarrizketak, landalana, informazio garrantzitsuaren bilketa…) Eibarko egoera definitzen duten lau kontzeptu bereizi ditzakegu: . . . .

Sare sozio-kulturala eta ekintzailetasuna Hiri-espazioak Orografia eta mugikortasuna Ondare industriala eta berrerabilpena 37


giza analisia ETA ETORKIZUNEKO ERABILTZAILEEN BILAKETA SARE SOZIO-KULTURALA ETA EKINTZAILETASUNA Ez da kohesioa duen sare sozial/ekintzaile bat antzematen, eta gainera honek ez du hiri-bilbearekin erlaziorik, beraien arteko oinarrizko erlazioak sortzeko lekurik edo espaziorik ez dutelako. Gainera, ez dirudi sare ekintzaile deszentralizaturik indartu denik, ez baitira sare produktibora loturiko zerbitzu sozial dinamikoak aurkitu. Bestalde, eskala txikiko produkziora eta etxebizitza-tailer modelora lotua dagoen kultura bultzatzea beharrezkoa ikusten da, ekintzaileen bidez, eta sare sozio-kulturalarekin batera, hiru agente hauek ondare industrialaren berrerabilpena erraztu eta landuz.

ONDARE INDUSTRIALA ETA BERRERABILPENA Ez da Eibarrek eraikin industrialen inguruan duen arazoari buruzko analisi edo gogoetarik antzematen. Ez dirudi partaideek arazo honi buruz konsziente direnik, eta baldin badira, ez dirudi seriotasun askorekin ikusten dutenik. Ez dago eraikin industrialek duten balorearen inguruko hausnarketarik, ez baitirudi irizpide sendorik dagoenik hauek kontsideratzerako orduan. Eibarko hiri transformazioak desmotibazio apur bat sortzen du, eta eraikin industrialen berrerabilpenak ez funtzionatzeari edo gastu handia suposatzeari beldurra diote herritarrek. Aldi berean, eraikin hauek erabilera misto bidez berrerabiltzeko aukera antzematen da. Entsegu-lokalen sorreran eman den berrerabilpena positiboki baloratzen da, beraz esperientzi mota hauek garapen sozialaren arlora trasladatzea planteatu daiteke.

38


giza analisia ETA ETORKIZUNEKO ERABILTZAILEEN BILAKETA ESPAZIO URBANOAK

OROGRAFIA ETA MUGIKORTASUNA

Hiri bizitzarekin, gizartearekin eta produzkzio munduarekin zerikusia izan dezaketen formatu txikiko aktibitateak bultzatzen dituzten espazioen karentzia huandia dago. Beraz ez da errexa kalearekin edo espazio berdeekin harremana duten lokalak aurkitzea, edota espazio publikoaren jarraipen gisa uler daitezkeen behe oinak, ...

Eibarrek duen orografia konplexua dela eta, herriak mugikortasun arazo bat dauka, eta ulertzekoa da hainbat herritarrek zonalde batzukiko duten urruntasun sentsazioa. Hala ere eskailera mekaniko eta igogailu sarea ezaguna da, beraz, herritarrak buruan dituen muga hoiek psikologikoak dira eta ez hainbeste fisikoak, kultura eta ohituren ondorio zuzena.

Aktibitate gehienak espazio konkretu batzuetan ematen direla ikusten da, tabernak eta Untzaga plaza adibidez. Aisialdiko aktibitate hauek gertatzen diren espazioak zentroan daude gehienbat, leku aldenduagoetan gutxiagotan gertatzen direlarik. Espazio batzuen sobre-esplotazioa, espazio produktibo berrien sorreraren bidez orekatzeko aukera ikusi da. Bertan, oinarritik kudeatutako espazioak bilatzen dira, non lana egin eta heziketa eman daitekeen aldi berean, eta non beste batzuei irakatsi ahal zaien, jendea erakarriz (ekintzaileak, ikasleak, etorkinak‌)

Aktibitate eta ekitaldi gehienak zentroan gertatzeak, eibartarrei mugitzea kostatzen zaienaren mitoa indartzen du. Honek zentru berriak sortzea eragozten du, eta ondorioz zentruaren eta gune periferikoena arteko loturak ematea ere zaila da, gune periferiko hauek krisian sartuz eta baztertuak geldituz.

Espazio kulturalei dagokienez ere zentralizazio argi bat ikusten da, Portalea, Topalekua, Coliseoa eta Gaztetxea direlarik foku nagusiak. Ez da, beraz, Eibarko tamainako herri batek behar lezakeen espazio kulturalek osatzen duten sare apropos eta nahikoa topatzen.

Herritarren ibilbide nagusiak luzerakoak izaten dira, herria alderik alde zeharkatzerakoan, eta zentru administratiboa eta aisi/kontsumokoa delarik ibilbide gehienen hasiera edo helmuga. Aktibitate guneak konektatzen dira, baina barrera psikologiko bat ikusten da hiriaren mugetan (Otaola eta Carmen/Barakaldo kaleetatik haratago). Aldi berean Matsaria eta Txonta ere isolatuak ikusten dira.

Formakuntza espazioei dagokienez, sare nahiko garatu bat antzematen da, baina ez da ekintzailetasun edo innobazio espazioekin erlazionatua ikusten. Elkartze eta kolaboraziorako espazio falta nabari da. Kirolari dagokionez, sare garatu eta eskaintza zabala antzematen da, bere funtzionamendua erabat zuzena delarik.

39


giza analisia ETA ETORKIZUNEKO ERABILTZAILEEN BILAKETA ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO ERABILTZAILEAK Analisi honen ondorioz proiektuaren bitartez zenbait hiri eta gizarte arazo konpontzeko aukera ikusten da, eraikin industrial estrategikoak berreskuratuz eta ondorioz hiri trama berrorekatuz, Eibarko ondare industriala indartuz eta balorean jarriz alde berean. Aktibitate ekonomiko/produktiboa programazio sozial/kulturalarekin bateratzearen ideiak indar handia hartzen du, garapen sozialeko laborategi izan daitezkeen sinergiak sortzeko. Ideia honetan oinarrituz, erabiltzaile posible desberdin ugari identifikatu dira, honako talde hauetan banatuak: . Produkzioa: jende ekintzailea, aktibitate fisiko zein intelektuala garatuko duena, eta hasteko espazio beharra eta bultzada baten beharra duena. . Formakuntza: unibertsitate zein formakuntza zentroetatik datorren jendea, lanerako espazio komuna eta lan munduarekin konexio bat behar duena. . Integrazio soziala: biltzeko eta bertako jendearekin elkartzeko lekua behar duten etorkinak, integrazio sozial bat eman dadin. . Aktibitate kulturalak: aktibitate kulturalak/aisialdikoak aurrera eramaten dituzten elkarte edo kolektibo desberdinak, beraien lanen eta ezagutzaren elkartrukea egin ahal izateko espazio bat behar dutenak. Erabiltzaile posible hauez aparte, ezin dugu ahaztu eraikin hauek jabego bat dutela, eta hauek proiektuarekin izan dezaketen binkulazioa ere garrantzitsua dela.

40


giza analisia ETA ETORKIZUNEKO ERABILTZAILEEN BILAKETA

BARRERA PSIKOLOGIKOAK FLUXU NAGUSIAK AKTIBITATE ZENTRUA KIROL EKIPAMENDUAK KULTUR EKIPAMENDUAK

41


eraikin industrial hutsen eta jabeen inbentarioa Eraikin baten birgaitzeari ekiteko, Eibarko espazio hutsen ikerketa bat egiten da. Daturako, Eibarko eraikinen batura, 1415 eraikin dira, hauetatik %12.8ÂŞ (181) erabilera industrialeko eraikinak dira, eta %14.2ÂŞ (201) etxebizitza tailer binomioko eraikinak. Arakatutako 2347 industrial eraikinetatik, 710 hutsik daude, honek, 3tik 1 hutsik dagoenaren proportzioa adierazten du. Eibarko planoan, egun hutsik dauden eraikin industrialak markatu dira, eta laranja kolorearekin hutsik dauden etxebizitza tailerrak. Datu hauek hurbilduak dira, izan ere hiriaren aktibitatea aldaketa konstantean dagoen faktore bat baita. Jarraian Eibarko 5 auzoren azalpenak aurkituko ditugu, auzo hauetan berrebiltzeko aukera haundienak dituzten eraikin huts gehienak aurkitzen baititugu.

42


eraikin industrial hutsen eta jabeen inbentarioa UBITXA Antzina

Ubitxa birgaitzeko kontzeptuak

Elgeta kaleko guneak Eibarko herria Elgetarekin komunikatzen zuen. Gune hau, XIX.mendeko erdialdetik, foku industrial bilakatu zen, eta bertan, Pedro Gabilondoren burdin galdategia kokatu zen. Hala ere, armagileak izan ziren batez ere, 1880 eta 1915 bitartean gune horretan beraien tailerrak kokatu zituztenak. Guda Zibilaren ostean, Vicente Elcoro eta Industrias Arpe moduko tailerrak kokatuko dira.

Etxebizitzen egituren dentsitatea, espazio publikoen gabezia, erdialdearekiko gertutasuna, mendiarekiko gertutasuna (ur iturri naturala) gizarte dinamismoa eta auzoan ongi txertatutako, eta etxebizitzetatik gertu dauden tamaina ertaineko eraikin industrial hutsa.

Orain Ubitxa hirian hegoaldean kokatzen den auzoa da, eta Portalea-parrokia-udaletxea ardatzen erdian kokatzen da. Herritik goragoko kota batean kokatzen da, eta honek bere orografia zailtzen du, baina hiriaren erdialdetik 10 minutura dagoenez, nahiz eta irisgarritasun eskasa eduki, kokapen oneko auzoa da. Altueran eraikitako auzoa da, espazioaren erabilera dentsoa duelarik (etxebizitzak ugariak dira), espazio publiko garrantzitsurik gabeko gunea da, nahiz eta etxebizitza eraikinetako espazio soberakinetan 2 plazatxo sortzen diren. Eibarko erdialdetik auzo erdialdera bidean, etxebizitzaz osatutako entramatu bat dago. Ubitxa kaleko bukaera aldera, mendian sartzen den autobideak zeharkatzen du auzoaren zati bat. Mendi alde horretan, tradizionalki baratza erabilera izan duen eremua aurkitzen dugu, Ubitxak ez baitu industri poligonorik kanpoaldean. Auzoan txertatutako tamaina ertaineko eraikin industrialak azaltzen dira, (etxebizitza azpialdeak, 3 solairutan konbinatutako lokalak, edo garajeak adibiderako) Bere inguruarekin industria ongi txertatu duen auzoa da Ubitxa. Hiri erdigunea gertu dagoen arren, espazio publikoen gabezia nabaria da. Gune estalirik ez da auzoan ageri, nahiz eta auzo aktiboa den, Eibar bera bezala. Aipagarria litzateke, auzoko plazatxoetan aktibitateak ematen direla, gastronomikoak, komertzialak, kulturalak... Auzoan ez daude gune berde, ekipamendu handi eta ezta dotazio haundiko espazio publikorik, baina hala ere, hiria kalean bizi da, erdiguneetan eta plaza txikietan batez ere.

43


eraikin industrial hutsen eta jabeen inbentarioa OTAOLA Otaola gunea, poligono industriala, etxebizitza gunea eta eraikin industrial hutsak osatzen duten auzoa da. Hiriaren mendebaldean kokatzen da, eta bertatik gertu daude herrian garrantzitsuak diren Armeria Eskola, eta Corte Ingles. Plazak bezalako gune publikorik ez dago, nahiz eta gertu Ama単ako paseoa eta udaletxeko plaza dauden. Orografia laudun gunea da Otaola, Ego errekaren ubidean kokatzen baita. Otaola ibilbidearen bukaeran, Unibertsitate Laborala eta EHUko Ingeniaritza Eskola Teknikoa daude. Bilbo aldetik Eibarrerako sarrera Otaola denez, zirkulazio haundiko gunea da, eta bere kaleen ibilbidean ez da aisialdi edo kultur gunerik ageri. Poligono industrial bezala izendatu daitekeen auzoko gunea, antzinako tailerrekin nahasten da, baita erabilera berriko lokalekin (kontzesionarioak, autoentzako tailerrak...) eta etxebizitzaren batekin ere. Gune honetako eraikin gehienak erabilera industrialerako direnez, ez dago inolako gizarte ekipamendu edo ekipamendu kulturalik, (Unibertsitate Laboralaz kanpo), eta etxebizitza kantitatea urria da. Hauek gainera, Otaola hiribideko hasierako zonaldean kokatzen dira, (Isasi kaletik), eta Tekniker zenaren ondoan.

Otaola birgaitzeko kontzeptuak Erdialdetik urrun dagoela hautemandako gunea, bizitzarik gabekoa, eta hiri baino, gune industrial bezala ulertzen dena. Ekipamendu publikorik ez dago, ezta plazarik ere, nahiz eta auzoa zeharkatzen duen pasealeku bat badagoen.

44


eraikin industrial hutsen eta jabeen inbentarioa ERDIALDEA (ISASI-URKIZU) Armeria Eskola Isasi kalean kokatzen da, kale honetan zeharreko hiri dinamismoa nabaria izanik. Gune hau, Armeria eskola eta udaletxea lotzen dituenez, hiriko arterietako bat balitz bezala antzematen da. Gainera, Untzagako plaza eta Armeria Eskola lotzen dituen kalearen erdian, Astelena frontoia kokatzen da, 1902. urtean irekitako frontoia. Kalean bertan, XX. mendeko etxebizitza birgaiztuak topatzen dira, zenbait behealdean tailerra duten eraikin batzuekin batera. Isasi kalearen bukaeran, Udaletxeko plaza dago.

Erdigunean, 2 kultur espazio topatzen dira, Portalea eta Coliseoa (hau Matsariatik gertuago dagoelarik). Portalea herritarrentzako garrantzitsuagoa da, eta Coliseoa kultur gunea izanda ere, herritarrek ez diote garrantzi handirik ematen.

Udaletxeko plaza, dinamismo haundiko gunea da. Bizitza eta mugimendu asko dauka eta funtsezko espazio bezala erabiltzen da, nahiz eta espazio handi estalirik ez eduki. Nahiz eta umeek jolasteko altzaririk ez eduki, familia, ume eta pertsona adinduek asko erabiltzen dute.

Hiriko gune dinamikoak barneratzen ditu, beraz, beste edozeren, baliogabetzea ekar dezake. Merkataritza aktibitate handia, eta kalean bitza handia. Hiriko ekipamendu publiko gehienak bertan batzen dira, (udaletxea, Portalea, Coliseoa...)

Erdialdea birgaitzeko kontzeptuak

Udaletxe inguruko kaleek antzeko mugimendua dute, paraleloan igarotzen diren kaleak nagusienak izanik: Toribio Etxeberria-Errebal eta Calbet贸n-Bidebarrieta kaleak hain zuzen ere. Azkenik bi kale hauek elkartu eta Urkizuko plazan bukatzen dira, Matsaria eta Txonta auzoen tartean kokatzen den boulebarra, eta eibartarrentzat, bigarren espazio publiko erabiliena. Hau ere, estali gabeko espazio bat da. Bertan Urkizuko dorreak daude, Eibarko eraikin adierazgarriak, altueran eraikitako eraikinak eta behealdean lokalak dituztenak. Dorre hauek, pasadizo, solairu eta gune erdi estaliz osatuta daude. Toribio Etxeberria kalea udaletxetik abiatzen da, eta noizbehinka autoek erabiltzen duten arren kale hau, igarotze handiko kale peatonala da. Errebal kalean bihurtzen den kalea da hau, eta Bidebarrieta kalearekin batera, fluxu garrantzitsua daukate nahiz auto nahiz pertsonena. (azken hau ez da oinezkoena). Kale honetan, etxebizitza eraikinak eta lokalak daude, denda eta hostalaritza espazioekin batera. Bidebarrieta kalean eraikin industrial bereizgarrienetako bat aurkitzen da, hiri erdian kokatua egoteagatik eraikinaren balioa indartzen duena. 6 solairuko eraikina da, eta kota aldaketa sortzen denez Bidebarrieta eta Errebal kaleen bitartean bi sarrera ditu, bat kale bakoitzetik. Eraikin industrial honen ondoan, herritarrek asko baloratzen duten XX. mendeko etxe irla bat dago. Besteak beste etxe-tarteetan plaza moduko gune berdeak dituelako baloratzen da, eta hori Eibar bezalako hiri batentzat abantaila da. Hiriko espazio publiko garrantzitsuenak bertan aurkitzen dira: Untzagako plaza eta Urkizuko plaza. San Andres Parrokiaren alde batean, umeen jolastoki batekin atondutako plazatxo bat dago, baina hala ere, herritarrek, aurretik komentatutako bi espazioak nahiago dituzte. 45


eraikin industrial hutsen eta jabeen inbentarioa MATSARIA Antzina

Matsaria birgaitzeko kontzeptuak

Matsaria, nekazal gunea zen, eta Txontan bezala, izen berdineko ur-bidearen gainean eraiki ziren eraikinak. Trenbidearen sorrerarekin, Matsaria, herritik baztertua gelditzen da, eta bertako biztanleak, bi aldeak lotzen dituen pasabide bat eskatzen dute. Honek ez ditu hiriko enpresariak bertara mugitzea ekiditen, eta ibaibidea estalita, Orbea tailer handiaren inguruan eratzen da enpresa gune bezala egun ezagutzen dugun auzoa.

Balio industrialaren paradigma daukan auzoa da, bere hiri sarean, transformazio ekonomiko eta soziokulturalaren ondorioa ikus daitekeelako. Honek erdeinuzko begirada bat sortzen du, auzoaren mesprezua sortuaz, eta beste aukerak eragotziz. Gaur egun ez dago ia aktibitaterik, eta trena bertan badago ere, ez da inorako igarobide. Auzo honek, herritarren begirada aldaketa bat behar du transformaziorako.

Orain Errebal kalean dauden eskailera mekanikoetatik iristen da Matsariara, XX. mendeko 50.hamarkada arte, hiriaren bukaera zenera. Eibarko gune honek transformazio ugari jasan ditu, hiriko iragan industrialari esker eta aldaketa produktibo eta ekonomikoak direla eta. Trenbidearen sorrerak, industria hiri honetara ekartzeko aukerak handitu zituen, eta honek, Matsaria 60 eta 70.hamarkadetan, erdigunetik gertu dagoen gune industrial batean transformatu zuen. 80 eta 90.hamarkadetako sistema produktiboaren krisiak, erabilera industrialeko eraikinen lekualdatzeak, eta sare ekonomikoaren galerak, Matsaria ahuldu zuen, eta gaur egun hutsik dagoen eraikin industrial hutsez beteriko gune batean transformatu da. Oraindik badira tailer txikietan lan egiten duten zenbait herritar, baina gutxi dira. Etxebizitza oso gutxi daude bertan, eta hiri industrialeko haztarnak nabariak dira bertako paisaian, izan ere espaloi, farola eta espazio publikorik gabeko auzoa baita zenbait puntutan. Inoren lekua izango balitz bezala antzematen da, hutsik, nahiz eta hirigunetik gertu egon. Ez dago Matsaria eta erdigunea lotzen duen inolako konexiorik. Eraikin batzuetan topa daitezkeen lantegi txikiak, Eibarko artisautzako eta sormeneko iragana gogorarazten dute, eta gaur egun ia ikastezinak diren arren, ezagutzen diren momentuan, herritarren artean harrotzeko arrazoia da.

46


eraikin industrial hutsen eta jabeen inbentarioa TXONTA Antzina

Txonta birgaitzeko kontzeptuak

Txontako auzoa, nekazal gunea zen, eta bertako ibaibidean etxebizitza eta instalazio hidraulikoak nahasten ziren. Gerrate zibila baino lehenago bertan kokatzen zen industria bakarra Trust Eibarres zen. Gune suntsituen ordenantzak direla, eta Eibarko industriaren hastea dela eta, askok Txontan beren eraikin industrialak eraikitzeko aukera ikusi zuten. Gehienetan hormigoi armatuzko eraikinak dira, solairu desberdinetan banatzen direnak, lurzoruaren gabezia aprobetxatuz. Auzoaren fisionomia, 60.hamarkadako ibaibidearen estaltzeak, 70.hamarkadan sortutako autobidearen eraikuntzak eta tamaina handiko eraikin industrialek eratzen dute.

Tamaina handiko eraikinak, aktibitate produktibo pixka batekin, eta eraikinen behealdetan lokalak. Auzo identitate handia, iragan langile indartsu batetik etorria. Ekipamendu publikoren bat inguruan (Gaztetxea) eta Urkizuko parketik gertu. Auzoko hiri sareari dagokionez, Matsaria bezalako auzo bat da, ondare industrialari guztiz lotutako auzoa, nahiz eta hemen etxebizitza eraikinak aurkitzen diren. Honek Giza gehigarria kontutan hartzera bultzatzen du; Tamaina handiko eraikin industrial erdi hutsekin bizitzearen problematikari garrantzia ematera.

Orain Urkizu pasealekuak hiriarekiko muga geografiko antzeko bat markatzen du, pasealekuaren atzeko aldean berriz hasten delako gaur egun erabiltzen den industria gune bat. Txonta kalean, paisaia Eibarko paisai identitarioa da: lantegi etxebizitzak, industri eraikuntza huts eta hedapen ekonomiko eta emankor garaiko eraikuntza propioak. 50-60 hamarkadetan, Matsarian ez bezala, Txontan ekoizpen jarduera nabariagoa aurkitzen da bertako eraikuntza industrial batzuetan. Nahiz eta eraikuntza guztiak beteta ez dauden, batzuk oraindik erabiltzen dira, Ubitxan gertatzen zen bezala. Bestalde, auzo giroa badago, herri mailan presentzia duten bi auzo elkarteekin. Honek, nahiz eta hornikuntza gabeko auzo txikia izan, oraindik zonaldean bizitza soziala mantentzea eragiten du. Auzo honetatik gertu Eibarko Gaztetxea aurkitzen da, non kontzertuak, solasaldiak eta beste hainbat ekintza burutzen diren. Txonta auzoaren azken zatiko kaleek Matsariakoak gogora arazten dituzte eta baita Ubitxako zenbait zati ere. Espaloi gabeko kaleak, argiztapen gutxikoak eta auzoa egituratzen duten eraikuntza industrial handiekin. Bilboko autobidearen presentzia nabarmena da Txontan, Ubitxako bukaerarekin gertatzen zen bezala, baina kasu honetan auzoan guztiz txertatuta dago zutabeetako bat etxebizitza batzuen gainean aurkitzen baita. Auzoak autobidearen ondoren jarraitzen du, baina Txonta kalean zehar aurrera egin ahala etxebizitzak desagertuz doaz hutsik dauden eraikuntza industrialei sarrera emateko. Matsaria zein Txonta, Eibarko ipar eta hegoaldeko mugetan kokatuta dauden auzo izanik, Eibarko herritarrengandik zertxobait ahaztuak daude, urrun dauden auzotzat sumatzen direlako. Ubitxa eta Otaolako hasierarekin ez da gauza bera gertatzen, hauek erdigunearekin lotuta baitaude eta ibilbideak Eibarko hornikuntza eta hitoetatik gertu daude.

47


PROIEKTU GENERIKOA Proiektu generikoaren definizioaren bitartez, eraikin industrial baten birmoldaketan jarraitu beharreko pausoak finkatu nahi dira, lekuko ohiko eraikin tipoetan oinarrituz. Eibarrek jasan duen hiri garapena dela eta, distritu industrial indartsu bat aurkitzen dugu, eraikin industrial mota asko aurkitzen ditugularik bertan. Hirian zehar etxebizitza-tailer eraikin hibridoa ohikoa den arren, tamaina handiagoko eta isolatuagoak dauden eraikinak ere aurki ditzakegu, aurrekoekiko oso desberdinak. Eraikin industrial hutsen arazoa modu generikoenean aztertzeko helburuarekin, Eibarko 5 eraikin aukeratu dira, 3 parametro nagusitan oinarrituz; bere kokalekua, tipologia eta eraikitze data: . OTAOLA 16 (NORIKA) Kokalekua : Otaola auzoa, suburbanoa Garaia: 70. hamarkada Tipologia: tailer handia . UBITXA 15 Kokalekua : Ubitxa kalea, urbanoa Garaia: 50-60. hamarkada Tipologia: tailer txikia, beste tailer txiki batzuek osatzen duten sare baten barne; etxebizitza+tailer motako eraikin hibridoak . IBARGAIN 14 Kokalekua: Matsaria auzoa, (sub)urbanoa; zentrotik oso gertu Garai: 10. hamarkada Tipologia : tailer ertaina . BIDEBIETA 23/25 (LASPIUR) Kokalekua: Eibarko zentroa, urbanoa Garaia: 40. hamarkada Tipologia : tailer handia . TXONTA 21/23 (NORMA) Kokalekua: Txonta auzoa, suburbanoa Garaia: 40. hamarkada Tipologia : tailer handia Proiektu generikoaren definiziorako bost eraikinen egoeraren eta testuinguruaren analisia egin da, barneratu ditzakeen erabilerak eta inguruarekin sortu daitezkeen sinergiak kontuan hartuta. Helburua ez da analisi tekniko soil bat egitea, proposamen bat egitea baizik, kasu bakoitzak dituen mugetara egokitzen den programa zabal bat oinarri gisa.

48


norica

1917an

2

sortua

3832 m2

U

AIR SOL

egoera

ona

ikasketa zentro eta

enpresak

inguruan

49


Otaola barrutian kokatzen den Norika fabrika, 1917.urtean eraiki zen eta bertan Karabina eta aire konprimituzko pistolak egiten ziren. ERAIKINAK 3832M2 DITU, BI SOLAIRUTAN BANATUTA (B.S. + 1). Pisu bakoitzaren altura librea 2,5m-takoa da, totalean 5,5m-ko altuera lortuz. Hemendik gora 2,5mko egitura txiki bat agertzen da, zeinetatik teilatu horizontalerako irteera ahalbidetzen den. Aipatutako egitura honen BEHEALDEAN ERAIKINAREN KONEXIO ELEMENUAK KOKATZEN DIRA. Trapezio formadun oinak, 43m-ko eta 30m-ko SAKONERAKO ESPAZIOAK EMATEN DIZKIGU. Oin bakoitzean espazio bakarra planteatzen da, zeinetan erretikuladun egitura agerian GELDITZEN DEN, HONEK BARNE BANAKETAK EGIN AHAL IZATEA AHALBIDETUZ. Aipatutako ERRETIKULA 6x6m-takoa da. Eraikinaren irisgarritasunari dagokionez, bi sarrera ditu eraikinak, biak kale berdinetik planteatzen direlarik, hau da Otaola kaletik. Hala ere, eraikinak atzeko partean duen zonalde pribatu BATERA ERE IRTEERA DAUKA.

3832

a sakoner a handiko ako

m2

altuera librea

trot 6 x 6 me dun retikula egitura

2

2,5m

U

AIR

SOL

sarr er kale a

nagu

sitik

BEHE SOLAIRUA

1. SOLAIRUA

50


IKAS ZEN KETA EZB TRO ERD GU INEN

LE IKAS ESEN NPR ETA ERTEKO A RAKO O I Z A ERL

NEA

ENPRESA GUNEA NORICA

INGURURAKO HAZIA

INGURUKO ERAIKINETAN

ERREPIKATU DAITEKEEN EREDUA

Otaola barrutiko, otaola kalean kokatutako eraikin hau, zonalde industrial eta IKASLE-gunean aurkitzen da, eraikin gehienak industrialak eta EHU-UPV unibertSitatekoak IZANIK. Norica eraikinaren berraktibatzea planteatzen da, urteak aurrera EGIN AHALA, ERABILERARIK GABWEKO ERAIKINAK ERABILIZ ETA SARE BAT OSATUZ. Era honetan, bai eguneko zein gaueko erabilerak proiektatzea da HELBURUA.

1.

2. 51


Makinaria eta laneko espazioen arteko harremana zuzena. kafetegia: inguruko erabilerak biltzen dituen espazio amankomuna. komunikazioa: Egungo espazio pribatura pasatzeko aukera ematen du.

Enpresa ezberdinen arteko harremanak sustatzeko gune komunak sortzen dira.

Udako ikastaroak, masterrak, beste zentroen anpliazioa... bereganatzen dituen espazioa.

Lantoki txikiak berriz, alokatzeko espazioak izan daitezke. Elkarlanak eta biltzeko guneak ere badaude.

Honetaz aparte ere administrazio guneak eta lan egiteko espazio komunak proposatzen dira.

1.

2.1

LANER AK ESPAZ O IO MUGAT UA

Ikasle ekintzaileek sortutako enpresa berriak

2.4

LANERAKO ESPAZIO MUGATUA

LANTOKIAK eta ETXEBIZITZAK

ETXEBIZITZA K

LANERAKO ESPAZIO KOMUNAK

Izaera publikoa

Izaera pRIBAT Ua

Etxebizitzak iparraldera kokatu dira, lan guneak hegoaldera bideratuz.

2.3

LANTOKIAK

era Iza ikoa l pub

Etxebizitzak hegoaldera kokatu dira, eguzkitzapen onurengatik.

2.2 ESPAZIO KOMUNAK

KAFETEGIA

Etxebizitzak moduloka planteatzen dira, kostua gutxitu dadin. Era berean lantoki eta bizitzeko gunearen arteko sinergia ematen da.

Izaera pRIBATUa

GUNE KOMUNAK

Izaera publikoa

52


53


ubitxa 403 m2

egoera

ona

orain dela gutxi hutsik

KOKAPEN

2

oso ona IRU

A SOL

54


403

N ZUTABEE ARTEKO NEURRIA

m2

altuera librea

2.5-3.1m

4.7

2

eskala txikiko AKtibitate industrialerako sortutako eraikina da beraz. eraikinaren beste ezaugarri garrantzitsu bat bi sarreren arteko kota ezberdintasuna da,hau da, sarrera bakoitzetik solairu ezberdin batera iristen gara. sarrerak elkarren parean kokatzen dira, baina gaur egun jabetza ezberdinetan dago eraikina banatuta, bat solairuko.

U

AIR

SOL

UBITXA 15EKO eraikinak osotara 403 m2 ditu, 2 solairutan banatuta. solairu bakoitzeko 202m2 inguru izanik. AUKERATU DITUGUN ERAIKINEN ARTEAN TXIKIENA DA.

bi sa

arte rreren a alda n kota keta

BEHE SOLAIRUA

1. SOLAIRUA

ebaketa

55


403 m2

2

eredur

ik

RU

AI SOL

KOTA EZBERDINAK EKIALDEMENDEBALDE

txikien

a

egoera onean

Eraikinak duen tamainarengatik eta kokaeragatik aproposa iruditzen zaigu hasiera xume baino eraginkorra ahalbideratzen baitu.Eibarreko erdialdetik gertu dago, eta aurrekontu izugarririk GABE AURRERA ERAMATEKO MODUKO BIRGAITZEA PLANTEATU DAITEKE. Era idealean, autoeraikuntza eta denborarekin aldatzen joateko aukera bilatzen dira, hau da, erabiltzaileak instalatzen doazen heinean joango da eraldatzen. Hasiera batean, auzokoei eta langileei zerbitzu bat eskainiko dien taberna-espazio batetan apoiatuko da proiektua, ekonomikoki eta auzo-bizi mailan lagunduko duena. Honela, co-workingeko espazioek bere kabuz erakarriko luketen atentzio handiagoa eta erabilera zabalagoa lortuko luke, proiekturaren oihartzuna handituz, pintxopote/esposaketak, erakustaldiak... Honela, bideragarritasun ekonomikoa eta soziala bermaturik, proiektua hazten joango da, gero eta demanda handiagoa sortuz.

FASEAK ebaketa eskematikoa 1. lehen erabiltzaileak+ taberna modulua

2. LANA+AISIA. AISIAREN BIDEZ LANA EZAGUTARAZI. ERABILTZAILE GEHIAGO

3. ERAIKIN OSORA ZABALDU 56


Erabiltzaile eskariak lokalaren tamaina gainditzen badu, ekintzaile berriekin elkarlanean inguruetan lokal berriak bilatzea da plana.

auzoa esnarazi

Honela, Ubitxa 15 eredua zabaltzen joango da, interkonektaturiko jende eta lokal sare gero eta handiago eta aberatsagoa sortuz.

ESPAZIOA

Ubitxa 15ek, erreferentzia eraikina den heinean, hartuko lituzke komunitate honen eta auzoaren beharren araberako ekipamendu txikiak.

kontajio bidez

PUBLIKOA

UA

PRIBAT

kontagio bidez auzoa esnaraziz...

57


58


SOLAC 1900 m2

egoera

txarra 1961etik hutsik

1916an sortua

5 SO

U LAIR

tren geltokitik

gertu kokatua 59


1900

Solac eraikinak osotara 1900 m2 ditu, 5 solairutan (BO. +4) banatuta, 380m2 solairuko. Behe oinak 3,5m inguruko altuera librea du eta ga単ontzekoek 3metrokoa.

a

sakoner txikia

m2

altuera librea

metrora 4,3tik 9,5 amo eta 3 tr bereizi

5

3-3,5m

Lehen begiratuan deigarri egiten da eraikin industrial honen sakonera txikia. Izan ere, eraikinak 9,5 metroko sakonera baitu alde zabalenean eta estutzen doa izkinera gerturatu ahala 4,3 metroko sakonerarekin bukatuaz. Honek, eta eraikin industrialetan karakteristiko diren espazio ireki eta leihate handiek, eraikinari izaera oso berezia ematen diote, oso argitsua eta domestikoa, erabilera ez industrialetarako benetan aproposa. Eraikinaren beste ezaugarri garrantzitsu bat sarrera bi kaleetatik egin daitekeela da. Bi kaleak kota ezberdinetan egonik(B.O. eta 1.O), aukera anitz eskainiko lituzke erabilera mota ezberdinei harrera bereziak egiteko. Honela, eraikina orubearen topografiara egokitzeko Eibarren maiz erabili den baliabidea puntu estrategiko bihurtzen da eraikin industrialaren berrerabiltzea planteatzerako orduan.

IRU

A SOL

sarr e kale ra bi tatik ezbe

Oin-planta 3 zati ezberdinetan bereizia dago bi komunikazio nukleoren BIDEZ BANATUTA behe oinean eta lehen solairuan. Gainontzeko solairuetan berriz bi zati bereizten dira. Banaketa hauek izaera ezberdineko zonakatzea sortzen dute.

kota

rdin

BEHE eta 1. SOLAIRUA

etan

2, 3 eta 4. SOLAIRUAk

ebaketa

60


solac eraikina EIBARTAR ASKORENTZAT ezezaguna den auzo industrial baten sarreran kokatzen da, Eibarko erdialdetik minutu gutxitara, tren geltokitik gertu. IRISGARRITASUN ONA IZAN ARREN Ezezaguna DA ,

NAHIKO KOKAPEN

ona

in

Ibarga 14

ria matsa 3 KALEA

oraindik egoera onean dauden eraikin huts askoz betetako gunea Da, horietariko batzuk oraindik aktibo dauden tailer batzuk dituzte. Urruti dagoen inpresioa dute Eibartarrek, baina egoki eraberrituz gero kokapen pribilegiatuan dago eraikina, aukera izugarriak dituen auzo berri baten sarreran.

ITXURA EGITURA EGOERA ESKASA

GUZTIZ A APURTU

egoera

1961etik hutsik AK LEIHO UTA T APUR

ESPAZIO

HANDIAK

TXARRA

1916an sortua

61


BAT ALDI ALA ERA ETX BETIRAKO EB KO

ZIO

ESPA

ERAL I B ERA ITZA AN INEAN

IZIT

ZAK

BEHE

K

TAILERRA

O

ERAIKINAREN Oin-planta 3 zati ezberdinetan bereizia dago bi komunikazio nukleoren bidez. Banaketa hONek izaera ezberdineko zonakatzea sortzen du. Etxebizitza erabileratarako aproposagoa DA gune estuan, bi kaleetara zabaltzen diren leihate handiez argitutako gunean. Fatxadaren erretrankeo naturalari jarraipena eman dakioke gainera, neurri neurrira baitatoz barneko partizioak egiteko. Tarterik zabalena BERRIZ, Erabilera anitzetarako (erakusketa, kontzertu, tailer... benetan aproposa da, altuera bikoitzeko espazio bat osatzeko behe oinean ala tailer ireki batzuk eratzeko goiko solairuetan. Erdian geratzen den zonaldea gune misto bezala geratuko litzateke beraz, etxebizitza eta tailerren artean, elkargune ala egongela bezala, jantokia ala beste erabilera ezberdinetarako oso egokia.

3+4. SOLAIRUAK

2. SOLAIRUA

1. SOLAIRUA

BEHE OINA

EZINEZKOTZAT JOTZEN DA BAPATEAN ERAIKIN GUZTIA MARTXAN JARTZEA. behe oinEKO ERABILERA AKTIBATZAILE HORREK PIZTUKO LUKE SUGARRA ETA BERTAKOEN GESTIO EGOKIAK EMANGO LIOKE JARRAIPENA ERAIKIN OSOAN ZEHAR, ETXEBIZITZA-TAILER BINOMIOAREN BERRINTERPRETAZIO ZABALAGO BATEAN.

62


63


LASPIUR 2850 m2

egoera

ona

2011tik hutsik

1963an sortua

KOKAPEN

ona

7

U

AIR

SOL

64


2850

N ZUTABEE ARTEKO NEURRIA

m2

3.5*3.5

7

IRU

A SOL

altuera librea

2.9

kal pati e eta arte oaren a alda n kota keta

BEHE SOLAIRUA

laspiur eraikinak osotara 2850 m2 ditu, 7 solairutan banatuta. solairu bakoitzeko 400m2 inguru izanik beraz, hutsik dagoen eraikin nahiko haundi baten aurrean aurkitzen gara. eraikina aztertuta erraz antzeman dezakegu laspiur aktibitate industriala garatzeko sortutako eraikina dela, izan ere barne banaketarik gabeko behe oin librea edota lehiate haundi eta barne espazio argitsuak aurkitzen baititugu bertan. hala eta guztiz ere eraikinak duen ezaugarririk garrantzitsuena egitura izango da; oinarria hormigoi armatuzko egitura modular oso markatu bat izanik (3.5*3.5*2.9). eraikin industrialen tipologietan egitura tarte zabalagoak aurkitzen ditugun bitartean, laspiurrek duen berezitasun honek eskala eta dimentsio domestikoak ematen dizkio eraikinari. eraikinaren beste ezaugarri garrantzitsu bat kale eta patioaren arteko kota aldaketa da, honen bitartez herriko topografia arazoak gaindituz. horrela bada behe solairua bidebarrieta kalearen kotan aurkituko dugu, eta patioa aldiz 1.solairuaren kotan.

2,3,4 eta 5 SOLAIRUAk

ebaketa

65


KOKAPEN

ona

RRIETA BIDEBA EA KAL

eraikina egoera onean egoteaz gain oso kokapen onean dago eta oso irisgarritasun ona dauka, kokapen estrategiko honek potentzial haundia ematen dio eraikinari, izan ere eibarreko ardatz nagusienetako batean kokatuta baitako (bidebarrieta kalea). horrela bada laspiur eraikina ardatz honetan aurkitzen diren eraikin eta puntu garrantzitsuen artean aurkitzen da, infinitoak izanik pieza huts honen eta inguaren artean ematen ahal diren sinergia posibleak.

EGITURA EGOERA ONEAN

ITXURA ITU ZAHARK

egoera

2011tik

ona

hutsik

AK LEIHO N TXUKU

1963an sortua

66


ZIO FUNT AILEA ATZ AKTIB E OINEAN BEH

AK PRO TIBAZI GRE O SIBO A ESPAZIO PUBLIKO ESTALIA

laspiur eraikinak bere garaian aktibitate industriala garatzen baldin bazuen ere, gaur egunean eibarko zentruak dituen beharrak asetzeko gai den azpiegitura huts bat baino ez da. ERAIKINAK berak DUEN DIMENSIOA DELA ETA AKTIBAZIO PROGRESIBO BATEN ALDEKO APOSTUA EGITEN DA, IZAN ERE EZINEZKOTZAT JOTZEN BAITA BAPATEAN ERAIKIN GUZTIA MARTXAN JARTZEA. horrela bada behe oin eta lehen oinetan funtzio aktibatzaile bat kokatzea erabakitzen da, eraikinari bizia bueltatuko diona eta eraikina berriro ere martxan jarriaraziko duena. Denborarekin, behe oinak berrerabiltzen hasi izanaren ondorioz, goiko solairuak ere birmoldatze bat eskatuko dute, eta ia modu natural eta progresibo batean eraikin guztia birmoldatzea lortuko da. interbentzioa progresiboa izateaz gain, minimoa ere izango da hasiera batean, izan ere behe eta lehen oinak espazio publiko estali batean bihurtzea planteatzen baita. bi oin hauek irekiz eta atonduz inguruko eraikin publikoentzako konplementarioa den espazio bat eta herriaren zentruko aktibitate guztia biltzen duen espazio bat sortu nahi da.

67


68


NORMA egoera

TARTEKO

A

1995ETIK hutsik

1944AN sortua

9433 m2

6

U

AIR

SOL

HIRITIK KANPO

kokaTUA

69


HIRItik kanpo

kokaTUA

TXONTA

konexio

eskasa

Norma, Txonta auzoan kokaturiko tamaina handiko eta erabilera gabeko eraikin bat da. Aldi berean, beste zenbait eraikin hutsek inguratzen dute, auzoan aktibitate gabeko hutsune bat sortuz. Honela, bertako etxebizitzak herritik bananduak geratzen dira. Planteatua dagoen plan GENERALAK, dena eraitsi eta etxebizitzak egitea planteatzen zuen. Auzokideek kontra egin zioten, beraien arteko lotura indartuz. Hori dela eta, identitate sendoko auzoa da, elkarte direnak eta asanblada bidez erabakiak hartzen dituztenak.

EGITURA

HORMIGOI ARMATUA ESPAZIO

HANDIAK EGOERA

ONA

70


9433

Norma eraikinak 9433 m2 inguru ditu guztira, eraikin izugarri handia delarik. lehen zatia, 1944ean eraikia, 2 solairuk bakarrik osatzen zuten, eta beste eraikin batzuen antzera, beharragatik hazten joan zen.

oso

m2

6

handia

Topografia maldatsuan kokatua dagoenez, eraikinak bi sarrera ditu, bata txonta kaletik behe solairura, eta bestea atzekaldean 4. pisura. Solairu gehienak libre eta irekiak dira, batzuetan makinen eta bulegoen arraztoak antzematen direlarik.

U

IR OLA

S ekimendebalde

kota diferentzia

ebaketa eskematikoa

Eibarko beste zenbait eraikin industrialetan bezala, azken pisuan etxebizitza izan zena soma daiteke, etxebizitza-tailer formatu horren bariazioetako bat.

i

estalk

lau eta berdea

Estalkia orain laua eta berdea da, HAzten jarraitzeko aukera duena eta isolamendu termikoa ematen duen soluzio teknikoa. Bertan tamaina handiko instalazio elektrikoak nabariak dira.

SOLAIRU eredua 1620 M2 SOLAIRUKO

71


Auzoak ez du espazio publiko zabalik, errepideak auzoa zeharkatzen du. Honek auzoko jendea bizitza egiteko auzotik alde egitera bultzatzen du. ETORKIN asko ere bertan bizi dira, baina ez omen dute erlazio gehiegi bertakoekin. Elkarbanatze-espazioak ere beharrezkoak izango lirateke, erlazio hau indartzeko.

BARNE OKUPAZIO PROGRESIOA auzokideek kudeatu

lan espazioak

Ondorioz, eraikinaren lehen bi solairuak auzoko elkarteak kudeatu dezakeen espazio bezala planteatzen dira, hainbat ekipamendu barneratuko dituenak. Espazio publiko ESTALIA izango da, inguruan areto bat, haurtzaindegia, kirolerako gune bat, kafetegi bat, liburutegi bat, mediateka bat eta bulegoak IZANGO DITUELARIK. Aretoan asanbladak, bazkari herrikoiak, eta ekitaldiak egin ahal izango lirateke, zerbitzu hauekin finantziazioa lortu ahal izateko, eta herriko jendea ere erakartzeko balio lezakeena, auzoaren eta herriaren arteko erlazioa indartzeko asmoz.

Beste solairuetan tailerrak eta etxebizitzak planteatzen dira. Tailer hauek coworking-aren kontzeptua jarraituko lukete, eraikinak dituen espazio irekiak horrela ahalbidetzen baitute. Etxebizitzak bertan jartzea ere garrantzitsu ikusten dugu, eraikinak bizia izatea eta auzora jendea ERAKARTZEA interesgarria litzakeelako, baita eraikinaren funtzionamendua BERMATZEKO ERE.

espazioa

publikoa eta irekia

ETXEBIZITZA K

72


73


PROIEKTU GENERIKOA ONDORIOAK. UBITXA Azaldutako lanen bitartez, Eibarren aurkitu ditugun hiri hutsuneei erantzuna eman nahi zaie, arazo hau hirigintzakoa bakarrik ez dela kontutan edukita. Beraz, garrantzi handiko transformazio sozio-urbanoa batetaz hitz egiten ari gara, lehenengo aktuazioetan proiektua akotatzea eta egungo egoerak ematen dizkigun aukeretara gehien hurbiltzea komenigarria izanik.

Kokapenari dagokionez, zentrotik nahiko gertu dago, eta bertan zerbait gertatzea interesgarri ikusten da. Naiz eta ibilbide nagusiak ez bertatik pasa, administrazioak eta hiritarrek eginiko infomapetan ikusi ditugun ibilbideetatik gertu dago. Gainera interesgarri bezala markatu diren espazio publikoak daude inguruan, kale bukaeran dagoen espazioa edo zezen plaza esaterako.

Eraikinaren tamaina eta bertan garatuko diren aktibitateak aukeraketarako faktore erabakigarriak izango dira; baina ez dira bakarrak izango, eraikinaren kokalekua eta bere egoerak ere garrantzi handia izango baitute. Aukeraketarako irizpideak ondorengoak izango dira:

Inguruan aurki ditzakegun tailer hutsak tamaina txikikoak dira, nolabait saretuak, asko eta beraien artean oso gertu baitaude. Bakoitzaren degradazio egoera desberdina da, baina orokorrean, eta auzoko dinamismo sozialari esker, egoera onean aurki ditzazkegu.

. Kokalekua: Eibarko eraikin asko birmoldagarri diren arren, ez dugu ahaztu behar eraikin baten aktibazioak beste batzuen birmoldaketaren hasiera izatea nahi dugula etorkizunean. Horregatik garrantzitsua da eraikina zonalde degradatu batean egotea, baina ez aktibitatea eta mugimendua dagoen zentrotik oso urrun.

Ondorioz, Ubitxak potentzial asko duela ikusten dugu eta proiektua hasteko leku oso ona dela uste dugu, hirian zehar hedatzen joan daitekeen sarearen aktibatzaile bezala balio dezakeelako.

. Tamaina: ez da komenigarria tamaina handiko eraikin bat birmoldatzen hastea, honek diru inbersio haundia eskatuko lukeelako. Gainera aktibitate eta eduki asko beharko genituzke espazio guztia betetzeko. Interbentzioa progresiboa den kasuan bakarrik planteatzen da horrelako tamainako eraikin bat aukeratzea. Hala ere egokiago ikusten dugu tamaina txikiko eraikin batetik hasi eta esperientzia tamaina handiagoko beste eraikin batzuetara trasladatu ahal izatea. . Aktibitatea: hiria hutsunez betea egotea zonaldean ematen den aktibitatearekin lotua dago, geroz eta hutsago egon, orduan eta aktibitate gutxiago izango baitu. Aktibitate nulua edo ia nulua duen zonalde baten aktibitatea sortzea oso zaila da, helburua ez baita foku berriak sortzea, dauden aktibitate eremuak indartu eta hedatzea baizik. . Egoera: birmoldatu beharreko eraikinaren egoera ez da erabakigarria, baina bai garrantzitsua. Eraikin bat oso degradatua badago, bere birmoldaketarako lehen inbertsioa garestiagoa izango da, ahal den neurrian inbertsio oso handia beharko ez duten eraikinekin hasi beharko garelarik. Auto-eraikuntzaren bidez ere gastu horiek jaisten ahaleginduko gara, eraikinak ematen dituen aukeren arabera. Aztertutako bost kasuak eta faktore hauek kontutan hartuta, argi eta garbi dago Ubitxaren kasua dela denetan egokiena proiektu piloto hau planteatzerako orduan. Etxebizitza ugarik eraikin industrialekin elkarbizi diren gunea dugu Ubitxa, independenteak zein, etxebizitza-tailer moduan hibridoak diren eraikinak. Gaur egun behe solairuko tailer edo industria hauetako asko hutsak daude, baina bestalde nolabaiteko aktibitate eta dinamismo soziala agertzen duen auzoa ikusten dugu.

74

BERREIBAR _ 0 Fasearen Dossierra  

Berreibar proiektuaren 0 Fasean egindako lanaren dossierra

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you