Page 1

BASOAK

BOSQUES

Ondare naturala ezagutu eta zaindu Conocer y conservar el patrimonio natural


non daude gure basoak? Azken milurtekoetan Kantauriar eskualdean gertatutako aldaketek haren ekosistema adierazgarrienean eragina izan dute: basoan, hain zuzen. Jakin badakigu baso-ustiapenak ekonomiarentzako beharrezko ekarpena dakartela, gure gizarteak eskatzen dituen produktuak sortzen dituztelako, paper-pasta edo eraikuntzarako zura, esaterako. Eta basoak? Basoek lurzoru emankorrak ematen dituzte, elikagaien zikloa errazten dute, prozesu hidrologikoa hobetzen dute, higadura eragozten dute, eta eragin zuzena dute tokiko mikrokliman. Basoak, biodibertsitatearen gordailuak izateaz gain, paisaia-ondare eta kulturalaren atal bat ere badira.

2

Inguruan gune berdeak ditugula eta, basoz inguratuta gaudela pentsa dezakegu, baina ez da horrela: basoak aldatu ditugu eta zati txikiak baino ez dira geratzen. Hariztiak, esaterako, % 90 murriztu dira Kantauri isurialdean.

Inguruko zuhaitzmultzoak pinudiak (eta bestelako koniferak) edo eukaliptoak dira, gehienbat. Alterazio maila handikoak eta biodibertsitate txikikoak, alegia.


¿dónde están nuestros bosques? Puede parecer que estamos rodeados de bosques porque el verde nos envuelve, pero no es así: los hemos modificado y reducido a pequeñas superficies fragmentadas. Los robledales, por ejemplo, se han visto disminuidos en un 90% en la cornisa cantábrica. Las masas arboladas que vemos a nuestro alrededor son, en su mayoría, cultivos de pinos (y otras coníferas) o eucaliptos con un alto grado de alteración y poca biodiversidad.

En la región cantábrica, los cambios ambientales ocurridos en los últimos milenios han afectado, sobre todo, al ecosistema más representativo: el bosque. Sabemos que las explotaciones forestales son un aporte necesario a la economía porque generan productos demandados por nuestra sociedad, como la pasta de papel o la madera para construcción, pero ¿y los bosques? El bosque genera suelos fértiles, favorece el ciclo de nutrientes, beneficia al proceso hidrológico, evita la erosión y afecta directamente al microclima local. Los bosques son reservas de biodiversidad y, además, parte de nuestro patrimonio paisajístico y cultural.

3


4


hau ez da baso bat Espezie bakarren landatutako eremuak (koniferoak edo eukaliptoak izaten dira) eta adin bereko zuhaitzen eremuak ez dira basotzat hartzen. Haien mozketa txanda iristen denean, arraseko mozketa egiten zaie eta espezie begetal guztiak kendu eta lurzorua hondatzen da. Hori 12-15 urtean behin egiten da eukaliptoen kasuan eta 35-80 urtean behin, aldiz, koniferen kasuan, espeziearen arabera. Landatutako eremuetan ez dira prozesu naturalak gauzatzen, ezta basoen berezko harremanak ere. Normalean ez dielako denbora ematen, edo espezie bat besteen gainetik ipintzen delako, besteak moztuz edo haztea eragozten dutelako.

esto no es un bosque

Las plantaciones de árboles monoespecíficas (una sola especie, que suele ser coníferas o eucaliptos) y coetáneas (todos los árboles tienen la misma edad) no se cosideran bosques. Cuando llega su turno de corta, se talan a matarrasa, eliminando todas las especies vegetales y destruyendo el suelo. Esto sucede cada 12-15 años para eucaliptos y cada 35-80 para las coníferas, dependiendo de la especie. En las plantaciones no tienen lugar los variados procesos naturales y las relaciones propias de los bosques. Generalmente, unas especies se desbrozan o se impide su crecimiento para dar predominancia a otras.

5


Pinuaren monolaborantzak oihanpea pixka bat hazten uzten du, baina, asko jota, 40 urteren buruan, moztu egiten dira. Horrek biodibertsitatea berreskuratzeko prozesua eteten du. Luberritzeek eta elikagaien ustiapenak lurzoruaren kalitatea jaisten doaz eta, ondorioz, laborantzak ahultzen doaz. Hori dela eta, gero eta eskuhartze gehiago behar izaten dituzte (ongarriak, fitosanitarioak, plagen kontrola, etab.), onura bera lortzeko.

Bestetik, eukaliptoaren monolaborantzan, are zorrotzagoak dira ondorioak, 12-15 urtean behingo txandei jarraitzen baitzaie. Horrez gain, konposatu terpenikoak ere isurtzen dituzte (zineola, eukaliptola, etab.), zeinak oso eragin kaltegarria duten landare autoktonoen erneketan, zenbait onddoren eta lurzoruko hainbat bakterioren biztanlerian, eta baita anfibioen biztanlerian ere. Kudeatzeko bi ereduek, matarrasak gehienbat, aurretik dauden higadura arazoak areagotzen dituzte, uraren kalitatea gutxiagotzen dute, eta erreka eta ibaietan bizi diren izaki guztien osasunarentzat kaltegarriak dira.

Horrez gain, hazkuntza bizkorreko espezieek, eukaliptoa esaterako, ur ugari behar dute eta, ondorioz, ur horren kalitatean eragina izateaz gain, haren kantitatea ere murrizten dute.

6


Los monocultivos de pino permiten cierto crecimiento de sotobosque, pero cada 40 años, como máximo, son talados. Esto frena el proceso de recuperación de la biodiversidad. Las roturaciones y la extracción de nutrientes empobrecen cada vez más los suelos, debilitando los cultivos, de modo que precisan, cada vez más, de intervenciones (abonos, fitosanitarios, control de plagas, etc.) para obtener el mismo beneficio.

Por su parte, en el monocultivo de eucalipto, estos efectos se acrecientan, puesto que su turno es de 12-15 años. Además, emiten compuestos terpénicos (cineol, eucaliptol, etc.) que producen efectos muy negativos en la germinación de las plantas autóctonas, ciertos hongos y bacterias del suelo y, especialmente, en el agua y las comunidades de anfibios.

Ambos modelos de gestión, especialmente la matarrasa, aumentan los problemas ya existentes de erosión, perjudicando la calidad de las aguas y la salud de todos los organismos que viven en los arroyos y ríos. Además, las especies de crecimiento rápido, como el eucalipto, necesitan gran cantidad de agua, de manera que no sólo afectan a la calidad de dicha agua, si no que también reducen la cantidad.

7


Basoa sistema konplexua da: hainbat espezietako eta adin desberdineko zuhaitzek eta zuhaixkek, landaretza autoktonoarekin batera osatzen dute, haren sistema hidrikoa, klima, fauna eta lurzorua, arlo minerala eta atal organikoa, bertan bizi diren onddoak, bakterioak, intsektuak, zizareak eta beste izaki bizidunak barne. Elementu desberdin horiek harreman, materiaren fluxu eta energia sareak ezartzen dituzten euren artean. Basoko ekosistema anitz batek harreman gehiago eta mota desberdinekoak izango ditu eta oreka zein egonkortasuna emango dio multzoari. Horri esker, hobeto jasan ahal izango dituzte aldaketak eta mehatxuak, lehorteak, plagak, suteak, etab. Haietako elementu batzuetan eragina izango dute, baina ez baso osoan.

Un bosque es un sistema complejo, formado por diferentes especies de árboles y arbustos de edades diversas y otra vegetación autóctona, el sistema hídrico, el clima, la fauna y el suelo, con su parte mineral y su parte orgánica, y los hongos, bacterias, insectos, lombrices y otros seres que lo habitan. Los diferentes elementos establecen una red de interacciones, de flujos de materia y de energía. Un ecosistema forestal diverso tendrá mayor número y tipo de relaciones, lo que otorgará equilibrio y estabilidad y aumentará su resistencia frente a cambios y amenazas, como sequías, plagas, incendios, etc., que pueden afectar a ciertos individuos, pero no a toda la comunidad del bosque.

8

esto sí es un bosque


hau bai, hau baso bat da

9


Gainera, zuhaitzak eta landaretza guztia haien bizitza ziklo osoa irauten dutenean eta ale berriek modu naturalean ordezkatzen dituztenean, lurzorua aberasteaz gain, ez da higadura bultzatzen, uneoro izango dituztelako sustrai biziak hari eusten. Hedapenari dagokionez, hainbat egilek uste dute basoa esan ahal izango diogula 100 hektareatik gora dituenean. Azalera txikiagoetan, ez dira gertatzen basoko prozesu naturalak eta basoaren berezko harremanak gertatzen.

Además, cuando los árboles y la flora al completo permanecen todo su ciclo vital y son sustituidos de forma natural por nuevos ejemplares, no sólo se contribuye a la riqueza del suelo, sino que se evita la erosión al estar siempre afianzado por raíces vivas. En cuanto a la extensión, algunos autores consideran que un bosque lo es cuando su superficie es mayor de 100 hectáreas. En áreas menores no tienen lugar los procesos naturales y las interrelaciones propias de un bosque.

10


11


espazioa eta denbora

segida ekologikoa Basoak, gainerako ekosistemak bezala, dinamikoak dira, hau da, aldaketak izaten dituzte espazioan eta denboran, baina nolabaiteko egonkortasunari eutsita. Aldaketa horiek batbatekoak direnean, basoetako komunitateak desagertzen dira eta ordezkapenak gertatzen dira. Prozesu hori bi noranzkoetan gerta daiteke: galtzea edo berreskuratzea. Hortaz, izaki eta komunitate batzuen ordez beste batzuk hazten direneko eta sistema egonkorragoa ematen duteneko eboluzio naturala da segida ekologikoa. Milaka urtetan bizi da gizakia gure lurraldean. Ondorioz, gizakiak inguruan duen ekintzen eragina areagotu ahala, floraren, faunaren eta ekosistemako elementuen arteko harremanak aldatzen doaz: baso sekundarioetatik hasi eta asko aldatutako basoetara, basoko laborantzak, sastrakak, larreak eta belardiak, eta laborantzak, eta baita azpiegiturek eta hirigintzako erabilerek eragindako alterazio osora arte.

urteak / años >

1

2

baso primarioak baso sekundarioak Egun, Kantauri isurialdean ez da baso primariorik geratzen, hau da: ez dago giza ekintzak eraldatu ez duen basorik, edo iraganean aldatua izan bada ere, jatorrizko egoera guztiz berreskuratu duenik. Baso sekundarioei dagokienez, esku hartze arina izan dutenak dira: zura modu kontrolatuan atera zaienak, abeltzaintza dutenak, bakantze selektibokoak, etab. Egitura aberastasun eta aniztasun biologiko aberatsa izaten jarraitzen dute, eta funtzio eta prozesu ekologiko askori eutsi diete. Bizkaian badaude, nahiz eta eremu oso txikietan izan.

bosques primarios bosques secundarios Hoy en día, en la cornisa cantábrica, no queda ningún bosque primario, esto es: que no haya sido alterado por la acción humana o que, si lo ha sido en el pasado, ya haya recuperado por completo su estado original. En cuanto a los bosques secundarios, son aquellos que han sido intervenidos de forma leve: saca controlada de leña, introducción de ganado, aclareos selectivos, etc. Mantienen una gran riqueza estructural y biológica, y conservan muchas de las funciones y procesos ecológicos. En Bizkaia se pueden encontrar, aunque en áreas muy reducidas.

6

25


espacio y tiempo

la sucesión

ecológica Los bosques, como todos los ecosistemas en general, son dinámicos, es decir, sufren cambios en el espacio y el tiempo, pero siempre dentro de una cierta estabilidad. Cuando estos cambios son bruscos, desaparecen las comunidades propias de los bosques y se van produciendo sustituciones. Este proceso puede ocurrir en ambos sentidos: pérdida o recuperación.

50

Por lo tanto, la sucesión ecológica es la evolución natural en la que unos organismos y comunidades son sustituidos por otros hacia un sistema más estable. Nuestro territorio lleva habitado miles de años. En consecuencia, a medida que aumenta el grado de acción humana en la zona, la flora, la fauna y las interrelaciones entre los elementos del ecosistema van cambiando: desde bosques secundarios a bosques muy alterados, plantaciones forestales, matorrales, pastizalesherbazales y cultivos, hasta la alteración total por infraestructuras y usos urbanísticos.

150+


basoetako berariazko espezieak Baso guztiek ez dituzte flora eta faunako espezie berberak. Lurzoru motaren (baldintza edafikoak) eta klimaren (euria, tenperatura, haizeak, etab.) araberako osagaiak dituzte. Hori dela eta, kantauriar isurialdean hainbat motatako espezieak aurki ditzakegu: artadiak lurzoru lehorretan eta haltzadiak eta lizardiak, aldiz, ibai-ertzetan. Halaber, lurzoruaren azidotasun mailaren arabera, pagadiak aurki ditzakegu zona altu eta hezeetan, eta hariztiak tarteko altueretan.

landaretza potentziala. Zona bakoitzeko propioa, modu naturalean hazia, bertako klima eta lurzoruko baldintzetan, segida ekologikoaren egoera aurreratuan. landaretza segida. Etapa potentzialera arteko landaretzaren etapa desberdinetako espezie multzoa. geosegida edo katena. Aldaketen arabera aldatzen da landaretza: besteak beste lurzoruaren hezetasuna, harritsutasuna, azidotasuna, eguzkirako esposizioa, altitudea eta abar. 14


especies propias de los bosques No todos los bosques poseen las mismas especies de flora y fauna. La composición depende del tipo de suelo (condiciones edáficas) y del clima (lluvia, temperatura, vientos, etc.). Por esta razón, en la cornisa cantábrica se pueden encontrar, desde encinares en las zonas de suelo seco, a alisedas y fresnedas en zonas de ribera. Además, dependiendo de la acidez del suelo, tendremos hayedos en zonas altas y húmedas, y distintos tipos de robledales en las zonas intermedias.

vegetación potencial. La propia de

cada zona, desarrollada naturalmente, bajo sus condiciones climáticas y de suelo, en un estado avanzado de sucesión ecológica.

serie de vegetación. Conjunto de especies de las diferentes etapas de vegetación hasta la etapa potencial. geoserie o catena. La composición de

la vegetación varía en base a cambios como la humedad del suelo, la pedregosidad, la acidez, la exposición al sol, la altitud, etc.

15


egitura eta estratuak Basoak oso heterogeneoak dira, bai horizontalean bai bertikalean: zuhaitz gazteen dentsitate handiko zonak, zona irekiagoak, zuhaitz altu eta adinduak, gazteagoak, zuhaitzak erori direla eta sortutako hutsuneak, urmaelak eta hezeguneak bere landareekin, etab. aurki ditzakegu haietan. Eremu horietako bakoitzean, aldi berean, animalia eta landare espezie desberdinak aurkituko ditugu: lurreko belarrak eta goroldioak, epifitoak (zuhaitzetako goiko adarretako goroldioak, likenak edo garoak), anfibioak, karraskariak, hegaztiak, eta abar luze bat.

estructura y estratos Los bosques tienen una gran heterogeneidad, tanto horizontal como vertical: encontramos zonas con gran densidad de árboles jóvenes, otras más abiertas, árboles muy maduros y altos, junto a otros jóvenes, zonas aclaradas por la caída de árboles, zonas encharcadas y húmedas con comunidades vegetales propias, etc. En cada una de estas áreas podemos encontrar, a su vez, distintas especies de animales y vegetales, desde hierbas y musgos en el suelo, a epífitos, como musgos, líquenes o helechos en las ramas altas de algunos árboles hasta anfibios, roedores, aves y un largo etc.

16

zuhaitz-geruza

zuhaixka-geruza belar-geruza

lur azpiko geruza


lurzorua eta

karbonoaren bahitura Lurzorua basoko ekosistemaren oinarrizko atala da, ura hartan jasotzen baita eta izaki deskonposatzaileek materia organikoa birziklatzen duten lekua baita, landareek eta izaki kontsumitzaileek materiaren ziklo itxi gisa hura berrerabiliz. Baso-sartzeetako zoruak asko aldatu dira aldizka, haien oreka hautsi eta funtzionamendua aldatu da sarri.

estrato arbóreo Baso helduetan, orbelen ekarpenak, onddoen, bakterioen, sustraien eta faunaren hazkuntzak eta haien arteko elkarrekintzek, sistema konplexu eta egonkorra osatzen dute, zeinak zuhaitzen eta basoaren osasunaren garapen egokia ahalbidetzen duen.

estrato arbustivo estrato herbáceo

En los bosques maduros, el aporte de hojarasca, la proliferación de hongos, bacterias, raíces y fauna, y todas sus interrelaciones, generan un sistema complejo y estable que permite el buen desarrollo de los árboles y la salud del bosque.

suelo y secuestro

estrato subterráneo

de Carbono

El suelo es una parte fundamental del ecosistema forestal, puesto que es la zona donde se capta el agua y los organismos descomponedores reciclan la materia orgánica para que plantas y organismos consumidores puedan reaprovecharla a modo de ciclo cerrado de materia. Los suelos de las plantaciones forestales han sido muy alterados de forma cíclica, rompiendo su equilibrio y funcionamiento.

17


Zuraren ustiapenaren ondoren, basoa leheneratzeko, zoruaren egitura organikoa berreskuratu beharra dago. Beraz, lurzorua luberritu edo goldatu ordez, hobe da garoen, sasien eta bestelako landare aitzindariei hazten uztea.

Basoetan ez dago “sastrakarik”. Bertakoa edo autoktonoa ezik, landare guztiek dute betekizunen bat une zehatz batean. Sasiek zuhaixkei eta zuhaitzei egiten diete leku, azken horiek argitasuna kendu eta atzerantz botatzen dituzten arte, oihanpeko eta basoko espezieen alde. Bien bitartean, gero eta elikagai gehiago izango ditu lurzoruak eta intsektuen, hegaztien eta ugaztun txikien bizileku ere izango da. Era berean, garrantzitsua da hildako zura ere egotea edo, basoaren berreskuratze kasuetan, mozketaren hondarrak edo espezie exotiko inbaditzaileak kanporatzean sortutako materia organikoa bertan uztea (ugaltzeko gaitasuna duten haziak edo kimuak kenduta). Hondarra materia organikoko ekarpena eratzen dute, eta horrek lurzoruaren kalitatea hobetzen du.

Lurzoru osasuntsu

batek, karbonoa aireko biomasak (zuhaitzak eta zuhaixkak) baino bi edo hiru aldiz gehiago atzitzen laguntzen duten osagaiak izaten ditu (onddoak, bakterioak, ornogabe txikiak, hildako materia, konplexu buztintsuak, etab.)

18


Tras la explotación maderera, para restaurar un bosque, hay que recuperar la estructura orgánica de su suelo. Así pues, en lugar de roturar más o arar el terreno, es mejor permitir el crecimiento de helechos, zarzas y otra vegetación pionera.

No hay “maleza” en los bosques. A no ser que no sea autóctona, cada planta cumple su función en su momento. Las zarzas van dando paso a árboles y arbustos y éstos les van restando luz y les hacen retroceder en favor de otras especies más propias del sotobosque y del bosque. Entretanto, irán sumando más y más nutrientes al suelo y servirán de refugio y alimento a insectos, aves y pequeños mamíferos. Igualmente, es importante la presencia de madera muerta o, en el caso de la restauración, no retirar los restos de la corta o la materia orgánica procedente de la eliminación de especies exóticas invasoras (quitando semillas o brotes con capacidad reproductora). Los restos son un aporte de materia orgánica que mejorará la calidad del suelo.

un suelo sano

posee una serie de componentes (hongos, bacterias, pequeños invertebrados, materia muerta, complejos arcillosos, etc.) que contribuyen al secuestro de carbono en un grado de dos a tres veces superior al que se produce en la biomasa aérea (árboles y arbustos).

19


fauna eta flora Animalia askok baso helduak behar dituzte bizitzeko. Kasu batzuetan, hildako zura behar dute: deskonposatzaileak, zizareak, intsektuak eta zenbait artropodo, zeinak elikadura-katearen oinarri diren. Beste animalia batzuk fruituz eta haziz elikatzen dira (ezkurrez, pagatxaz, etab.) edo zuhaitzen azalean eta landare epifitoetan bizi diren intsektuez. Basoko harrapari gehienek adaburuetako adar lodietan jartzen dituzte habiak. Beste hegazti eta ugaztun txiki batzuek ere habiak eta gordelekuak enborretan eta zuloguneetan jartzen dituzte: okilak, muxarrak, katajinetak, urtxintxak, etab.

ezkutuko izaki bizidunak Izaki asko ikusi ere ez ditugu egiten basoan. Goroldioak, likenak, bakterioak, onddoak, koleopteroak, inurriak eta begi bistaz ikusi ere egiten ez diren baina ekosisteman betekizun oso garrantzitsua duten izakiak, alegia. Materiaren zikloak ixteaz arduratzen dira; sustraiekin elkartzen dira, mikorrizak eratuz; nitrogenoa finkatzen dute; lurra lehorteen eta higaduraren aurka egituratzen dute; CO2 finkatzen dute, etab. Izaki horiek lurrean zehar banatzen dira, basoko geruza guztietarantz, eta materiaren fluxu bertikalak eta horizontalak egiten dituzte, kate trofikoa osatuz. Horrela, ekosistemaren konplexutasuna eta egonkortasuna areagotzen dute.

20


fauna y flora Muchos animales necesitan de bosques maduros para poder vivir. Algunos, porque necesitan madera muerta: descomponedores, lombrices, insectos y ciertos artrópodos, que se incluyen en la base de la cadena alimentaria. Otros animales se alimentan de frutos y semillas (bellotas, hayucos, etc.) o de insectos que viven en la corteza y en las plantas epífitas. La mayoría de las rapaces forestales anidan en las ramas gruesas de las copas de los árboles. Otras aves y pequeños mamíferos también hacen sus nidos y madrigueras en los troncos y oquedades: pájaros carpinteros, lirones, ginetas, ardillas, etc.

seres vivos ocultos Hay toda una serie de organismos que escapan a una mirada superficial al bosque. Musgos, líquenes, bacterias, hongos, coleópteros, hormigas y otros microorganismos que no se ven a simple vista, pero que son una parte muy importante del ecosistema. Se encargan de cerrar los ciclos de materia; se asocian a las raíces, creando micorrizas; fijan nitrógeno; estructuran el suelo contra la sequía y la erosión; fijan el CO2, etc. Estos organismos se distribuyen por el suelo hacia todos los estratos del bosque, realizando flujos verticales y horizontales de materia y completando la cadena trófica. De esta forma, aumentan la complejidad y estabilidad del ecosistema.

21


basoen funtzioak Basoetan Lurreko bizitzak irauteko prozesu oso garrantzitsuak gertatzen dira. CO2 harrapatzaile handiak izateaz gain, tenperatura, haizea eta hezetasuna ere atzitzen dute; inguruko euri kantitatea areagotzen dute; euriak eta higadura erregulatzen dute; akuiferoetan ura iragazteko ahalmena areagotzen dute, esaterako. Baina zuhaitzak bezain garrantzitsuak dira basoaren gainerako geruzak. Espezie eta harreman aniztasun horren guztiaren ondorioz, kontroleko eta egonkortasuneko erlazioak sortzen dira eta plagen ugalketa eragozten da, beti egongo baita plaga potentzial hori orekan mantenduko duen harraparia edo kontrolatzailea.

funciones de los bosques En los bosques se producen una serie de procesos muy importantes para el mantenimiento de la vida en la Tierra. Además de ser grandes captadores de CO2, actúan como reguladores de la temperatura, del viento y la humedad; incrementan la cantidad de lluvia en su entorno; regulan las lluvias y la erosión; aumentan la posibilidad de infiltración de agua en los acuíferos, etc. Sin embargo, tan importantes como los árboles, son el resto de estratos del bosque. Toda esta diversidad de especies e interrelaciones produce relaciones de control y estabilidad, impidiendo la proliferación de plagas, ya que siempre existe un depredador o controlador que mantendrá en equilibrio a dicha plaga potencial.

22


CO2 atzitzea, klima aldaketa, kontsumoa eta beste erdi-egia batzuk Industriaren, nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboaren eta salgai eta pertsonen mugikortasunaren bitartez sortutako klima larrialdiaren aurrean, administrazioek zuhaitzak (ez basoak) proposatzen dituzte CO2 atzitzeko irtenbide gisa. Beste ekosistema batzuek, itsasoko edo hezeguneetako fitoplanktonak esaterako, askoz ere karbono gehiago finkatzen dutela eztabaidatu gabe, hazkuntza bizkorreko baso-sartzeek, eukaliptoek edo pinuek adibidez, euren bizitza baliagarriko urteetan (15 - 30) haritz edo iparraldeko elorri zuriak baino ia zortzi aldiz gehiago CO2 kantitate atzitu dezaketela diote. Eta ez daude oker. Baina, zein da epe hori? Baliteke balioespen horiek epe luzera ez izatea. Basosartze horien iraupena laburra izaten da, eta matarrasa eta mendi-bideak irekitzea eragiten dute eta, ondorioz, lurzoruaren garapen osoa eragozten dute. Eta lurzorua da karbono gehiena finkatzen duena. Gainera, urte gutxi horietan zehar finkatutako karbono hau berehala askatzen da zuhaitzak zelulosa egiteko erabiltzen direnean, erabilera bakarrekoak nagusiki. Eukaliptoaren baso-sartzeak, esaterako, eremuaren mekanizazio handia, mendibideak sortzea, prozesagailuak erabiltzea eta abar dakartza. Horiek, balioeste honetan kalkulatu ez diren isurpenak eragiten dituzte. Aldiz, lurzoru eta baso egonkorrak birsortzea tresna baliagarria da karbonoa xurgatzeko. Horrez gain, kontsumoa eta salgaien inportazio-esportazioa ere murriztu beharra dago.

Captación de CO2, cambio climático, consumo y otras verdades a medias Frente a la emergencia climática que hemos generado a través de la industria, la agricultura y ganadería intensivas y la movilidad de mercancías y personas, las administraciones proponen a los árboles (no a los bosques) como solución para la captación de CO2. Sin debatir que otros ecosistemas, como el fitoplancton marino o los humedales, fijan mucho más carbono, dicen que las plantaciones de crecimiento rápido, como eucaliptos o pinos, llegan a captar en sus años de vida útil (15 - 30) hasta casi ocho veces más CO2 que un roble o un espino albar. Y no se equivocan. Pero ¿de qué plazos están hablando? Estas estimaciones carecen de visión a largo plazo. Estos cultivos tienen una vida corta, con matarrasas y aperturas de pistas que impiden el pleno desarrollo del suelo, donde se fija la mayor parte del carbono. Además, este carbono se libera enseguida cuando el destino de los árboles es la celulosa, principalmente, de usar y tirar. El cultivo de eucalipto, por ejemplo, requiere una gran mecanización del territorio, creación de pistas, procesadoras, etc. Todo esto genera unas emisiones que no se han calculado en estas estimaciones. La regeneración de suelos y de bosques estables, sin embargo, es una herramienta real para absorber el carbono que, además, debe ir acompañada de una reducción en el consumo y la importación-exportación de bienes.

23


basoak eta pertsonak Garrantzia eman behar diogu basoak babesteari. Baina ez soilik basoek energia eta elikagaiak ematen dizkigutelako, biodibertsitatearen babesgune direlako, klima aldaketa geldiaraz dezaketelako, sendagaiak hornitzen dizkigutelako, aisialdirako leku direlako eta paisaia eta kultura ondarearen parte direlako baizik. Haien funtzio ekologikoak ezinbestekoak direlako planetaren biziraupenerako.

Izaki biologiko izanik, ingurune natural batean egoteko gaude egokituta fisiologikoki zein emozionalki. Beraz, logikoa da gure gorputzak eta buruak hura faltan botatzea. Gero eta gehiago entzuten ditugu adituak Natur Defizitaren Nahasmenduari buruz hitz egiten, eragina baitu osasun fisikoan zein burukoan. Pertsonen eta basoen artean behinolako lotura dago eta orain hausten ari da. Hura berreskuratu beharra dugu. LURGAIA Fundazioan, 2002 urteaz geroztik ari gara betekizun horretan lanean.

24

LURRALDEAREN ZAINTZA Erabilera edo erosketa-lagapen akordioen bidez, lursailetara heltzen gara. Horrela, kontserbaziorako erabilera esklusiboa bermatzen dugu.

boluntariotza Gure boluntarioek etorkizuneko basoak landatzen eta bihurtzen laguntzen digute. Haiek dira gure benetako indarra.


bosques y personas custodia del territorio Accedemos a terrenos mediante acuerdos de cesión de uso o compra para poder garantizar su uso exclusivo para conservación.

voluntariado Nuestras voluntarias y voluntarios nos ayudan en el proceso de plantación y de conversión a futuros bosques y son nuestra verdadera fuerza para lograrlo.

La conservación de los bosques debe importarnos. Pero no solo porque los bosques nos proporcionen energía y alimentos, sean un reservorio de biodiversidad, frenen el cambio climático, nos provean de medicinas, nos proporcionen lugares de esparcimineto o formen parte de nuestro patrimonio paisajístico y cultural. Simplemente, porque sus funciones ecológicas son indispensables para la supervivencia del planeta.

Como seres biológicos, estamos fisiológica y emocionalmente adaptados para estar en un ambiente natural. Por tanto, es lógico que nuestro organismo y nuestra mente lo echen de menos. Cada vez más, los expertos hablan del llamado Trastorno por Déficit de Naturaleza con implicaciones a nivel de salud física y mental. Existe un vínculo ancestral entre las personas y los bosques que se está rompiendo y que debemos recuperar. Desde la Fundación LURGAIA Fundazioa, llevamos trabajando desde 2002 para conseguirlo.

25


Undabaso,

datorren basoa Beste hainbat lekutan ere lan egin badugu ere, 2008az geroztik, fundazioaren lan aipagarriena Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Undabason (Muxika) azalera handiko baso bat sortzeko “Gure basoak, gure etorkizuna / Nuestros bosques, nuestro futuro” proiektua da. Proiektuaren helburua baso-ustiapenak etorkizunean baso autoktono bihurtzea da. Hektarea gutxi batzuk zaintzen hasi ginen eta, 2021eko ekainan, dagoeneko 156 hektarea baino gehiago kudeatzen ditugu eremu horretan, zaharberritzeko prozesuan daudenak. Horrek esan nahi du etorkizunean Erreserbaren harizti misto handiena izango dela hau, eta Bizkaiko handienetako bat. Etorkizuneko baso horri hektareak gehitzea da xedea, eremu berriak barneratuz eta kudeatuz.

Undabaso,

el bosque que viene Sin dejar de actuar en otras ubicaciones, desde 2008, la fundación centra esfuerzos en crear una gran superficie en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, en el paraje de Undabaso (Muxika), con el proyecto “Gure basoak, gure etorkizuna / Nuestros bosques, nuestro futuro”.

UNDABASO

Zaintzan dauden lursailak Parcelas en custodia

El proyecto consiste en cambiar el uso de explotaciones forestales a futuros bosques autóctonos. Comenzamos con la custodia de unas pocas hectáreas y en junio de 2021 ya gestionamos más de 156 hectáreas en este entorno, que se encuentran en proceso de restauración. Estos terrenos serán, en el futuro, el robledal mixto más grande de la Reserva y uno de los mayores de Bizkaia.

2008

El propósito es hacer más grande este futuro bosque, incorporando nuevas parcelas.

2021

26

2012 2013 2018 2019 2020


27


nola egiten dugu?

así recuperamos un bosque

Zaintza-akordioa sinatzen dugu. Firmamos el acuerdo de custodia. Pistak kentzen ditugu. Eliminamos las pistas. Garbitzen dugu.

Zaborrari ez, “Sastrakari” bai.

Limpiamos.

No a la basura, sí a la “maleza”

Hondarrak lurzoruaren elikagaiak dira. Los restos aportan nutrientes. Espezie exotiko inbaditzaileak kentzen ditugu. Control de especies exóticas invasoras. Bertako haziak, aberastasun genetikoa babesteko. Semilla local para preservar la riqueza genética.

28


Jarraipena. Seguimiento.

Dibulgazioa. Divulgación.

Segida ekologikoa: landare

aitzindariek (“sastraka”) elikagaia ematen diote lurrari, intsektuei, hegaztiei...

Sucesión ecológica:

Aleak babestea. Proteccción.

plantas pioneras (“maleza” ) aportan nutrientes al suelo, insectos,aves…

Lotutako fauna sustatzea. Favorecimiento de fauna asociada.

Naturaltasuna. Lerrorik gabe.

Buscamos naturalidad. Sin líneas.

Babesak kentzea eta berrerabiltzea: Retirada y reutilización de protectores.

Landatzea. Plantación.

Gero, natura arduratzen da. Después, la naturaleza se encarga.

29


30


FINANtzazioa 500 bazkide baino gehiago gara urteko kuota batekin. Lursailak erosteko, landaketak egiteko eta dibulgaziorako materiala egiteko -esku artean duzuna, esaterako- dirua biltzen lagundu diguten enpresen eta entitate pribatuen laguntza ere jasotzen dugu. Eta erakunde publikoek proiektu espezifikoetarako ematen dituzten dirulaguntzak unean-unean eskuratzen ditugu ere.

lagundu nahi? Baina, oraindik, bide luzea dugu aurrean. Gure basoak berres-kuratzen parte hartu nahi baduzu, bazkide egin zaitezke, borondatezko lana egin dezakezu edo lur-sailak eta berreskuratzeko lanak egiteko beharrezko finantzazioa lortzen ere lagun dezakezu. Sartu lurgaia.org-en eta aukeratu nola lagundu.

FINANCIACIÓN Somos más de 500 socias y socios con una cuota anual. Contamos con la implicación de diferentes empresas y entidades privadas que han contribuido a la financiación para la adquisición de terrenos, la realización de las plantaciones y la elaboración de material divulgativo, como este que tienes en tus manos. Y accedemos puntualmente a subvenciones para proyectos específicos por parte de instituciones públicas.

¿quieres colaborar? Pero aún nos queda mucho camino que recorrer. Si deseas implicarte en la recuperación de nuestros bosques, puedes colaborar asociándote, con tu trabajo voluntario o ayudando a financiar la compra de terrenos y los trabajos de recuperación. Entra en lurgaia.org y escoge cómo colaborar.

31


2021

Profile for Fundación LURGAIA Fundazioa

Bosques | Basoak  

¿Qué es un bosque? Un bosque no es solo una sucesión de árboles. Es un ecosistema con relaciones de gran complejidad entre sus elementos, d...

Bosques | Basoak  

¿Qué es un bosque? Un bosque no es solo una sucesión de árboles. Es un ecosistema con relaciones de gran complejidad entre sus elementos, d...

Profile for lurgaia
Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded