Page 1

LUIS EZEIZA LHI TUTORETZA PLANA


LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA

AURKIBIDEA 1.

TUTORETZA ETA TUTOREAREN ZEREGINAK ................................................................... 3 1.1. IKASLEEI LOTUTA .................................................................................................... 3 1.2. IKASLE TALDEAREN IRAKASLEEI LOTUTA ................................................................. 3 1.3. FAMILIEI ETA/EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUAK ...................................................... 3 1.4. TURORETZA PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA ............................................ 3

2.

OINARRIZKO GAITASUNAK ETA HELBURUAK .................................................................. 4

3.

EDUKI MULTZOAK ......................................................................................................... 5 3.1. GARAPEN PERTSONALA ........................................................................................... 5 3.2. BESTEEKIKO HARREMANAK...................................................................................... 5 3.3. IKASKETA PROZESUA............................................................................................... 6

4.

EREMU BAKOITZEAN TUTOREARI DAGOZKION EKINTZAK: ikasleei, irakasle-taldeari, familiei eta beste hainbati zuzenduak ............................................................................ 6

5.

IKASTURTERAKO PLANGINTZA ...................................................................................... 8

6.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK .............................................................................................. 11

Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

2


LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA 1. TUTORETZA ETA TUTOREAREN ZEREGINAK Tutorearen funtzioak guraso, irakasle eta ikasleekin egindako bilera eta elkarrizketen bidez (bakarka zein taldean) eta ikasleen martxa akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburua betetzeari esaten diogu tutoretza. Hau da, ikasle bakoitzaren eta talde osoaren ikasketa eta heldutasun prozesuari jarraipena eta laguntza ematea. Tutorearen zereginak hurrengoak dira: 1.1. IKASLEEI LOTUTA  Taldeko arduradun nagusi gisa jokatzea eta giro atsegina sortzea.  Taldearen kohesioa bilatzea. Taldea gorpuztea.  Ikastetxean eta lagun taldean integratzen laguntzea, eta ikastetxeko jardueretan parte har dezatela.  Etapa, zikloa aldatzera doazenean, edozein egoera berrien aurrean egokitzen laguntzea.  Ikasleen ikasketa-prozesuen jarraipen orokorra egitea, bakoitzaren erritmoa zein estrategiak errespetatuz eta beharrezkoa denean laguntza eskainiz.  Arazoak antzematea, adi egotea eta irtenbideak bideratzea.  Taldeko ikasleen dokumentazio akademikoaz arduratzea. 1.2. IKASLE TALDEAREN IRAKASLEEI LOTUTA  Gelan esku hartzen duten gainerako irakasleekin koordinatzea eta horiekiko lotura izatea.  Ikasgelako funtzionamenduarekin zerikusia duten alderdi guztietan jarrera komuna izatea.  Ikasleen ikasketa prozesu ezberdinetan irakasle laguntzaileekin lankidetzan jardutea.  Ikasleen ebaluazio prozesua koordinatzea eta banakako txostena egitea, familia jakinaren gainean jartzeko. 1.3. FAMILIEI ETA/EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUAK  Familiekin etengabeko harremanetan egotea: informazioa eman edo jasotzea.  Tutoretzaren helburuak ezagutaraztea eta haiekin lankidetzan aritzea.  Familiei, beraien seme-alaben hezkuntza prozesuaren berri ematea, honela antolaturik: Ikasturte hasieran, ziklo honetako tutoreek bilera orokorra egingo dute, bertan ikasturte horretako plana azaltzeko. Ikasturtean zehar, gutxienez, bi aldiz, bakarkako elkarrizketak bideratuko dira beraien seme-alaben ikasketa prozesuaz jabetzeko. 1.4. TURORETZA PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA Ikasturtean zehar zikloetako tutore taldeak tutoretza planaren garapenaren jarraipena egingo du. Ikasturte hasieran sartzen diren irakasle guztiek planaren berri izango dute. Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

3


LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA Beharra ikusten den guztietan eta hiruhilabetero ebaluaketa bileretara tutore ez diren irakasleek beraien ekarpenak ekarriko dituzte, eta behar diren esku-hartzeak proposatuko dira. Ikasturtea amaitzean tutoretza planaren ebaluazio orokorra egingo da, irizpide hauek kontutan harturik:     

Taldeak eskuratutako gaitasun maila Edukien eta jardueren egokitasuna Ikasle taldearen parte hartzea Ondo atera diren alderdiak, sortutako zailtasunak Hurrengo urterako egin beharreko aldaketak

2. OINARRIZKO GAITASUNAK ETA HELBURUAK Gaitasunak bai eskolako testuinguruetan eta eskolaz kanpokoetan gertatzen diren mota guztietako esperientzien bitartez garatzen dira. Tutoretza planean kontutan hartuko direnak hauek izango dira:  Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.  Ikasten ikasteko gaitasuna  Gizarte eta hiritar gaitasuna Gaitasun hauek garatzeko helburuak: 2.1. Bere buruaren ezagutza bultzatzea auto-estimu egokia garatzeko eta segurtasunez aurre egiteko egoera berriei. 2.2. Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea, eta pertsona horiei laguntzea, entzutea eta haiekin komunikatzea, bestea aintzat har ditzan eta besteekin jolasteko, ondo pasatzeko eta lana egiteko gai izan dadin. 2.3. Gelako bizitzan parte-hartzea, jardueretan eta gelako funtzionamenduari buruzko erabakietan esku-hartzea, bizikidetza arauak adostu eta errespetatzea, arduraz, errespetuz eta jarrera kritikoz jokatzeko. 2.4. Irizpideak erabiliz (gelan adostutako arauak) aztertzea eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka-egoerak, eta aukerak baloratzea, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko. 2.5. Jarrera desegokiez jabetzea, aniztasuna onartzea eta errespetatzea, berdintasuna eta elkartasun balioak garatzea gizarte anitz batean bizi ahal izateko. 2.6. Ikasleek ikasteko dituzten jarrerak, ezaugarriak, estiloez, irakasleak jabetu eta ikasleari konturarazi, behar duen laguntza onar dezan eta ondo egindako lana aintzat har dezan.

Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

4


LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA 3. EDUKI MULTZOAK 3.1. GARAPEN PERTSONALA 3.1.1. Auto-estimua     

Norbere burua onartzea. Norberaren gorputza eta besteena baloratzea. Pertsona eta egoera bakoitzaren alderdi positiboak ikustea. Ekimena eta desinhibizioa, bai hitzezko lengoaian bai hitzezko ez den lengoaian. Bakoitzak bere bizitza eraikitzen parte-hartze aktiboa izatea.

3.1.2. Sentimenduak eta emozioak   

Norbere buruarekin eta gainerakoekin lotutako sentimenduak eta emozioak ezagutzea, identifikatzea eta errespetatzea. Sentimenduak eta emozioak adieraztea eta agertzea. Sentimendu eta emozioen auto-erregulazioa.

3.1.3. Norberaren nortasuna  

Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak eta emozionalak (genero ezaugarriak) identifikatzea, errespetatzea eta onartzea. Gelan ematen diren kultura identitate ezberdinak ezagutzea eta errespetatzea.

3.1.4. Ahalmenak sustatzea  

Norberaren ahalegina baloratzea. Bakoitzaren ahalmenak eta adimenak ezagutzea eta baloratzea.

3.2. BESTEEKIKO HARREMANAK 3.2.1. Taldea  

Elkar ezagutzea eta konfiantza hartzea. Taldeko partaide bakoitza, taldean kide sentitzea.

3.2.2. Bestekiko harremanak  

Taldeko bizimoduan ados jarritako bizikidetza arauak errespetatuz parte hartzea. Jolas kooperatibo eta elkarrizketen bidez talde-gela indartzea.

3.2.3. Gizarte-trebetasunak  

Besteen ikuspuntuak ulertzen saiatzea. Komunikazio era ezberdinetan trebatzea.

Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

5


LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA 3.2.4. Gatazka 

Konponketa estrategiak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.

3.3. IKASKETA PROZESUA 3.3.1. Motibazioa, ahaleginak eta errendimendua   

Zereginak betetzen hastean bere buruarekiko konfiantza agertzea. Zailtasunak eta frustrazioa onartzea. Amaitutako ondo egindako lanarekin gozatzea.

3.3.2. Ikasten ikasi    

Denon erantzunak eta iritziak entzun eta errespetatzea. Gela desberdinetako ikasleen arteko interakzioa bultzatzea. Bakoitzaren ikasteko duen estiloa errespetatzea. Inguruko giza-baliabideak aprobetxatzea.

4. EREMU BAKOITZEAN TUTOREARI DAGOZKION EKINTZAK: ikasleei, irakasletaldeari, familiei eta beste hainbati zuzenduak 4.1. IKASLEEI DAGOZKIEN EKINTZAK Ikus tutoretza programa. 4.1.1. Haur hezkuntzako ikasleen azkenengo urtean etapa aldatzearen prestaketa:   

Lehenengo mailara bisita beraien zalantzak eta jakin-nahiak argitzeko. Lehen Hezkuntzako eraikuntza erakutsi espazio ezberdinak ezagutzeko. Jolastokian lehenengo mailakoekin batera hamaiketakoa banatu eta jolasak egin.

4.1.2. Lehen Hezkuntzako ikasleen azkeneko urtean etapa aldatzearen prestaketa:   

Aurreko ikasturtean DBHra joandako taldekide batzuen bisita beraien zalantzak eta jakin-nahiak argitzeko. DBHko eraikuntza erakutsi espazio ezberdinak ezagutzeko. DBHko irakasleekin lehenengo hartu-emana izan funtzionamendua ezagutzeko.

4.1.3. Beste eskola batetik ikasle berri bat datorrela jakinez gero arratsalde bat pasatzera gonbidatzen zaio taldea ezagutu dezan. 4.2. IRAKASLE TALDEARI 4.2.1. Gelan esku hartzen duten irakasleekin astero koordinatzea: 

Ikasgelako funtzionamenduarekin zerikusia duten alderdi guztietan jarrera komuna izan. Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

6


 

LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA Ikasleen ikasketa prozesu ezberdinetan irakasle laguntzaileekin lankidetzan jardun. Eta ikasketa-zailtasun orokorrenei erantzutea, programazioari beharrezko egokitzapenak eginez eta banakako beharrei erantzunez. Ikasleen ebaluazio prozesua koordinatzea eta banakako txostena egitea, familia jakinaren gainean jartzeko.

4.2.2. Gainerako irakasleekin hiruhilabetero gutxienez eta behar den guztietan. 4.3. FAMILIEI DAGOZKIENAK  Eskolara lehen aldiz datozen familiei harrera egitea eta ikastetxearen berri ematea.  Ikasturte hasieran hezkuntza etapa, ziklo edo mailaren berri ematea familiei bilera baten bidez.  Banakako hezkuntza-prozesuaren jakinaren gainean jartzea eta lankidetza eskatzea.  Familiekin etengabeko harremanetan egotea: informazioa eman eta jaso, ikaslearen testuingurua hobeto ezagutzeko.  Ikastetxeko ekintza desberdinetan parte har dezaten lortzen saiatzea: bilkurak, solasaldiak...  Ikastetxeari buruz dituzten iradokizunak edo eta erreklamazioak jasotzea eta bideratzea.  Seme-alaben ikasketa prozesuan partaide sentitzea: gelako proiektuen azalpenetan parte hartu, beraien bizipenak kontatzen gelara etorri...

Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

7


LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA 5. IKASTURTERAKO PLANGINTZA HELBURUAK

JARDUERAGUNEAK

JARDUERA MOTA

JARDUN EREMUA

 Karpeta pertsonala

2.1. Bere buruaren ezagutza bultzatzea auto-estimu egokia garatzeko eta segurtasunez aurre egiteko egoera berriei.

 Desioak eta emozioak.

 Karneta

 Auto-estima.

 Maitasungrama

 Estrategien lanketa

 Jolasak

 Gorputz adierazpena

 Muralak

 Norbere nortasuna

 Aurpegiak

DOKUMENTU EUSKARRIAK

DENBORALIZAZIOA

 Jardueren karpetak  Ikasgelako arauak  Ikaslea

 Arauen kartak

 Tutorea

 Sexualitate txostena

Ikasturtean zehar

 Joko kooperatiboak  Tutoretza txostena

 Dantza, antzerkia  Jolasak 2.2 Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea eta pertsona horiei laguntzea, entzutea eta haiekin komunikatzea, bestea aintzat har ditzan eta besteekin jolasteko, ondo pasatzeko eta lana egiteko gai izan dadin.

 Talde integrazioa  Talde gela indartzea  Ziklo antolaketa  Gizarte trebetasuna  Gatazka

 Elkarbizitza  Joko kooperatiboak

 Arauak  Maitasungrama

 Ikaslea

 Arauen kartak

 Elkarrizketak

 Tutorea

 Sexualitate txostena

 Konponketa estrategiak (pentsatzeko txokoa) Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

Ikasturtean zehar

 Tutoretza txostena

8


HELBURUAK

2.3 Gelako bizitzan partehartzea, jardueretan eta gelako funtzionamenduari buruzko erabakietan esku-hartzea, bizikidetza arauak adostu eta errespetatzea, arduraz, errespetuz eta jarrera kritikoz jokatzeko.

2.4- Irizpideak erabiliz (gelan adostutako arauak) aztertzea eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka-egoerak, eta aukerak baloratzea, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko.

JARDUERAGUNEAK

JARDUERA MOTA

 Talde gela indartzea

 Jolasak

 Ziklo antolaketa

 Elkarbizitza arauak

 Elkarbizitza arauak

 Adosteko estrategiak

 Komunikazio trebetasunak

 Joko kooperatiboak  Ikaslea

 Arauen kartak

 Tutorea

 Sexualitate txostena

 Jolasak

 Ziklo antolaketa

 Elkarbizitza arauak

 Elkarbizitza arauak

 Adosteko estrategiak

Ikasturtean zehar

 Tutoretza txostena

 Solasaldiak

 Talde gela indartzea

 Komunikazio trebetasunak

JARDUN EREMUA

LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA DOKUMENTU DENBORALIZAZIOA EUSKARRIAK

 Joko kooperatiboak  Ikaslea

 Arauen kartak

 Tutorea

 Sexualitate txostena

 Solasaldiak

Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

Ikasturtean zehar

 Tutoretza txostena

9


HELBURUAK

2.5 Jarrera desegokiez jabetzea, aniztasuna onartzea eta errespetatzea, berdintasuna eta elkartasun balioak garatzea gizarte anitz batean bizi ahal izateko.

JARDUERAGUNEAK

 Ikasleen alde positiboa

JARDUERA MOTA

JARDUN EREMUA

 Jolasak

  Ezaugarri ezberdinen identifikazioa ezagutza  eta onarpena   Enpatia

Maitasungrama Solasaldiak

 Joko kooperatiboak  Ikaslea

 Arauen kartak

 Tutorea

 Sexualitate txostena

Bizikidetzarako arauak

Ikasturtean zehar

 Tutoretza txostena

 Ikasketen antolaketa: lan ohiturak

2.6 Ikasleek ikasteko dituzten jarrerak, ezaugarriak,  Pentsatzen irakasteko estiloez, irakasleak jabetu estrategiak eta ikasleari konturarazi, behar duen laguntza onar  Konfiantza dezan eta ondo egindako  Motibazioa lana aintzat har dezan.

LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA DOKUMENTU DENBORALIZAZIOA EUSKARRIAK

 Joko kooperatiboak  Jolasak

 Ikaslea

 Arauen kartak

 Solasaldiak

 Tutorea

 Sexualitate txostena

Ikasturtean zehar

 Tutoretza txostena

 Ahalegina

Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

10


LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA 6. EBALUAZIO IRIZPIDEAK GAITASUNA

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

1. Bere buruaren ezagutza bultzatzea auto-estimu egokia garatzeko eta segurtasunez aurre egiteko egoera berriei.

2. Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea, eta pertsona horiei laguntzea, entzutea eta haiekin komunikatzea, bestea aintzat har ditzan eta besteekin jolasteko, ondo pasatzeko eta lana egiteko gai izan dadin

      

Alde sendoak eta ahuleziak azaltzen ditu. Edozein erronkaren aurrean ilusioa eta gogoa azaltzen du. Egoera berriei aurre egiten die. Bere iritziak autonomiaz adierazten ditu. Dituen kezkak adierazten ditu. Bere sentimenduak eta emozioak agertzen ditu. Bere ikaskideekin berdintasunezko harremanak izaten ditu

   

Talde lanak egitean beste ikaskideak entzuten ditu. Beste ikaskideek egindako ekarpenak errespetatzen ditu. Besteekin lan egiteari dagokionez, poztasuna adierazten du. Besteekin egiten dituen jolasetan parte hartu eta gozatu egiten du.  Adierazpenez komunikatzen da.

3. Gelako bizitzan parte-hartzea, jardueretan eta gelako funtzionamenduari buruzko erabakietan esku-hartzea, bizikidetza arauak adostu eta errespetatzea, arduraz, errespetuz eta jarrera kritikoz jokatzeko.

 Bere iritzia ematen du, eta talde-gelan proposatutako jardueretan inplikatu egiten da.  Zereginetan parte hartzen du.  Jarduerak, jolasak... proposatzen ditu.  Elkarbizitza arauak betetzen ditu.

4. Irizpideak erabiliz (gelan adostutako arauak) aztertzea eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka-egoerak, eta aukerak baloratzea, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko.

   

Eguneroko bizitzako gatazka egoerak identifikatzen ditu. Gatazka egoeretatik irteten daki. Adostasuna eta ezadostasuna adierazten du. Aukera ezberdinen artean erabakitzen du.

Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

11


LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA 5. Jarrera desegokiez jabetzea, aniztasuna onartzea eta errespetatzea, berdintasuna eta elkartasun balioak garatzea gizarte anitz batean bizi ahal izateko.

6. Ikasleek ikasteko dituzten jarrerak, ezaugarriak, estiloez, irakasleak jabetu eta ikasleari konturarazi, behar duen laguntza onar dezan eta ondo egindako lana aintzat har dezan.

   

Gainerakoei behar bezala hitz egitea. Elkartasun keinuak egiten ditu. Beste guztiak taldeko partaide sentiarazten ditu. Injustiziaren aurrean ez da pasibo gelditzen.

   

Frustrazio eta zailtasunaren aurrean aurre egiten du. Amaitutako eta ondo egindako lanarekin gozatu egiten du. Eskola materiala zaindu, jaso, antolatu... egiten du. Eskolan dituen zereginak arduraz eta era ordenatuan betetzen ditu.  Zalantzak dituenean galdetu egiten du.

Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.luisezeiza.net

12

Tutoretza Plana  

Tutoretza Plana