Page 1

LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA

JANTOKIA

1. FUNTZIONAMENDUA Ikasturte honetan ere, Eskola Kontseiluak hala erabaki zuelako, jantoki zerbitzua ordaintzerakoan hurrengo neurriak indarrean egongo dira: - 3 egun jarraian baino gutxiago huts egiten duen ikasleari, hileko kuota osoa kobratuko zaio. - Deskontuak 4. egunetik aurrera egingo dira. Ordaintzerakoan hiru erabiltzaile mota bereiztuko dira: ohiko bazkaltiarrak (garraiatuak eta garraiorik gabekoak) eta behin-behinekoak. - Ohiko bazkaltiarra izateko %80ko (5 egunetik 4) asistentzia bete behar da eta 4 € ordainduko dute egunean. Kontutan eduki behar da begiraleak ohiko bazkaltiarren kopuruaren arabera bidaltzen dituztela. Gatzagatik eta Elizateetatik datozen ikasleak egunean, 2,80 € ordainduko dute. - Behin-behineko bazkaltiarrak noizbehinka jantokiko zerbitzua erabiltzen dutenak dira eta hauen kuota, bazkariko 4,60 €koa da. Erabiltzaile hauek 24 ordu lehenago abisatu beharko dute. 2. ARAUTEGIA Zerbitzu hau pertsona askok erabiltzen dugunez, gure arteko harreman onak eta beronen funtzionamendu eta erabilera egokia ziurtatuko duen araudia bete beharko dugu. Bestalde, jantokiko arduradunak zaintzaileak direla gogorarazi nahi dugu eta berauen orientabideak errespetatu behar direla. OROKORRAK      

Errespetuz hitz egin pertsona guztiei. Ez oihukatu, baxu hitz egin. Euskaraz hitz egin. Jateko denborak: jatorduen iraupena 30´- 40´ra izango da. Ez haserretu, ez eztabaidatu, ez mehatxatu. Eskola jantokia gelditzen diren ikasleek, behean aipatzen diren hiru lekuak bakarrik erabili ahal izango dituzte: o Jolastokia: eguraldi ona denean. o Joko gela eta frontoia: eguraldi txarra dagoenean ostegunak ezik. o Jantokia: bazkari garaian. Lanaldi jarraiko egunetan jangela zerbitzua 14:15ak arte izaten da. Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.goieskola.net/luisezeiza


LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA IKASLEAK        

Jantokira sartu aurretik eskuak garbitu. Dena probatu,eta gustuko ez ditudan jakietatik ere pixka bat jan. Patioan arauak bete: materiala zaindu, ateratakoa erretiratzeko ardura izan, jolas esparruen banaketa errespetatu, jolasen egunak errespetatu. Jatorduetan, geletara ez igo. Komunak garbi mantendu: papera, ura … Hortzetako zepiloa ekarri eta izenak ondo idatzi permanentearekin eta norbait arduratu komunean egoten. Hau ere hezkuntza da. Bazkaria bukatu ondoren ikasle bakoitzak bere mahaia ingurua jasoko du. Ikasleren batek, eguerdian, eskola eremutik irten beharra izango balu tutoreari eta jangelako zaintzaileei eskatu beharko lieke baimena, gurasoen idatzia aurkeztuz

BEGIRALEAK 

    

    

Probatu ondoren, ikasleak ez duela jan nahi esaten duenean platera kendu. Hurrengo platera eskaini (balego eta gutxi). Kantitate handirik ez. Hori ere ez badu jaten, jolastera joateko gonbitea egin. Sekula ez hasi umeak gustukoa duen beste zerbait prestatzen edo eskaintzen. Ez badu 1. eta 2. platera jateko goserik, postrea gustukoa bada, horrendako ere ez du goserik. Jatordua bukatzen denean, ez eman ezer hurrengo jatordu arte. Ez da razioa errepikatuko. Gauza berriak direnean razio txiki bat eman, emandakoa bukatu eta gero, gehiago nahi duten galdetu eta ezetza bada erantzuna kendu platera. Hobeto etxean egitea. Haurrek jaten dutenaren jarraipena egin. Jaten ez duena beti janari berdina bada, gurasoei informe bat pasa, zuzenean edo tutoreen bidez. Beti egoten dira jatun apalagoak, erritmoak errespetatu. Ez da batere gomendagarria jangela orduetan senitartekoak patioan agertzea. Salbuespenen bat izanez gero, aurrez abisatu arduradunei. Janariak:Hasieratik erakutsi behar zaie denetik jaten (2 urtetik aurrera). Denborak ez du arazoa konpontzen. Eskolako jangela ez da umeei, beraiendako berriak diren jakiak jaten erakusteko tokia. Etxean erakutsi behar zaio.

Luis Ezeiza Herri Eskola  Gaztañadui z/g  20540 Eskoriatza Tel/Fax 943714938  e-posta: luisezeiza@goieskola.net www.goieskola.net/luisezeiza

Jantokiko arautegia  

Jantokiko arautegia