Page 1

LUIS EZEIZA IKASTETXEA

EUSKARAREN ERABILERAN ERAGITEN

LEHEN HEZKUNTZA 2011-2012 IKASTURTERAKO PLANA

2011ko apirila

1


Aurkibidea 1.- Abiapuntua

...................

3

2.- Oinarriak

...................

3

2.1.- Baiezkoaren dinamika

.....................

3

2.2.- Euskararekin harremana

.....................

5

2.3.- Euskara erabiltzeko iniziatiba

....................

6

3.- Ikasturteko mapa

...................

7

4.- Urratsez urrats

...................

8

-

Lehenengo urratsa (irailean): Errealitatearen azterketa

-

Bigarren urratsa (irailean): Ikasleei gure helburuen berri ematea

-

Hirugarren urratsa (azaroa-abendua): Euskararen aldeko kanpaina I

-

Laugarren urratsa (urria eta azaroa): Erabileran zuzenean eragiten + Mezuak eguneroko jardunean

-

Bosgarren urratsa (azaroa-abendua): Jarreretan oinarritutako dinamikak

-

Seigarren urratsa (abendua) : Ebaluazioa I

-

Zazpigarren urratsa (urtarrila-otsaila): Erabileran zuzenean eragiten + Mezuak eguneroko jardunean

-

Zortzigarren urratsa (martxoa-apirila): Euskararen aldeko kanpaina II

-

Bederatzigarren urratsa (apiriletik ekainera): Erabileran zuzenean eragiten + Mezuak eguneroko jardunean

-

Hamargarren urratsa (ekaina): Ebaluazioa II

5.- Azalpenak eta fitxak

...................

11

- Errealitatearen azterketa

....................

11

- Ikasleei gure helburuen berri ematea

....................

14

- Erabileran zuzenean eragiten

....................

17

- Mezuak eguneroko jardunean

....................

25

- Euskararen aldeko kanpainak I

....................

29

- Euskararen aldeko kanpaina II

....................

34

- Etorkinak gelan

....................

38

- Ebaluazioa I

....................

44

- Ebaluazio II

....................

45

2


1.- Abiapuntua Luis Ezeiza ikastetxeak ikasleen euskararen erabilera sustatzeko plan bat landu du. Eskolaren helburuetako bat euskararen erabilera sustatzea da eta horretan ari da hainbat urtetan. 2010-2011 ikasturtean, ebete hizkuntza-zerbitzuetako I単aki Eizmendik ikastaro bat egin du irakasle guztiekin, eta, ikastaro horretan, euskararen erabileran eta jarreran eragiteko hainbat bide aztertu eta frogatu dira. Horren ondorioa da dokumentu hau. Irakasleentzat lan tresna izateko asmoz landu da eta bertan jasotzen dira ikastetxean ikasturte oso batean zehar euskararen erabileran eragiteko zer eta nola egingo den: Oinarrietatik hasi eta tresna zehatzetaraino. Urtez urte berritu eta osatu daitekeen egitasmoa da.

2.- Oinarriak 2.1.- Baiezkoaren dinamika Ikastetxearen helburuetako bat da ikasleen euskararen erabilera sustatzea. Baina lan hori baiezkoaren dinamikan kokatzen ahalegindu behar dugu. Zer da baiezkoaren dinamikatik aritzea? - Laguntzea - Zertan ari garen jakitea - Gustura aritzea Laguntzea. Irakasleok gara ikasleek euskara gehiago erabiltzea nahi dugunak. Beraz, lagundu egin behar diegu. Hainbat ikaslek erraztasun handiagoa dute gaztelaniaz aritzeko (gehien erabiltzen duten hizkuntza delako) eta guk lagundu egin nahi diegu euskara asko, askorekin eta egoera askotan erabili dezaten. Beraz, ez diegu errurik botako ez badute euskaraz egiten guk nahi genukeen hainbat egoeretan, eta, aldiz, gure laguntzarekin

3


euskara gehiago erabiltzea lortzen dugunean errefortzu positiboak emango dizkiegu (animatu, zoriondu‌). Zertan ari garen jakitea. Argi eduki behar dugu zein den norabidea, zein diren helburu zehatzak, eta zer egingo dugun helburu horietara iristeko. - Norabidea: Ikasleek euskara asko, askorekin eta egoera askotan erabiltzea nahi dugu. Bai eskolan, baita eskolatik kanpo ere. Hori gustatuko litzaiguke. - Helburu zehatza: Gaur egun nire ikasleen errealitatea abiapuntu moduan hartuta, zein izan daitekeen helburu lorgarria. Helburu zehatza izan behar du, neurgarria. Agian nahiko genukeen helburutik urrun egongo da, baina nire taldeari dagokion helburua izango da. - Zer egingo dugun helburu horietara iristeko: Zeintzuk izango diren erabiliko ditugun estrategiak eta nola erabiliko ditugun. Ikastetxearen eta irakasleon ezaugarrietara eta baliabideetara egokitu behar ditugu estrategiak, eta horrek baldintzatuko du helburuetara azkar edo mantso iritsiko garen eta helburu handiak edo oso xumeak jarri ahal izango ditugun. Gustura aritzea. Argi baldin badugu euskara gehiago erabiltzen lagundu nahi diegula, eta argi baldin badugu horretarako zer egiten ari garen, lan hori egiten gustura aritu gaitezke. Helburuak handiagoak edo xumeagoak, baliabide askorekin edo gutxirekin, baina gustura aritu ahal izango dugu. Aldiz, helburuak argi ez edukitzeak, eta zer egingo dugun ondo ez zehazteak, etsipenetik lan egitea ekartzen du: Inoiz ez gara helburura iristen (ezta hurbildu ere), gure ahaleginak ez duela ezertarako balio ematen du, ikasleei botatzen diegu errua‌

4


2.2.- Euskararekin harremana Ikasleek hizkuntzekin, eta bereziki euskararekin duten harremanak, landu daitezkeen helburuak eta erabili beharreko estrategiak baldintzatzen ditu. Ikastetxeko ikasleak euskara nahiko urrun dutenen multzoan kokatu ditugu. Euskara nahiko gertu dutenak ere badauden arren, gehiengoa nahiko urruneko multzo horretan kokatzen da. Hau da: Zergatik kokatu ditugu multzo horretan? - Gehien gehienen etxeko hizkuntza gaztelania da. Gutxirena da euskara. - Testuinguruan

gaztelania

da

hizkuntza

nagusia.

Euskarak

badu

presentzia baina minoritarioa da guztiz. - Ikasle gehienek euskara eskolan soilik erabiltzen dute. Kalean gehienek ez dute erabiltzen, eskola orduz kanpoko jarduera gehienak gaztelaniaz dira eta telebista edo beste zenbait bideetatik ere batez ere gaztelania jasotzen dute. Horregatik, euskararen erabilerarekin lotutako helburuak lantzerakoan, honakoa oso kontuan izan behar dugu: - Euskara asko eta gustura erabiltzea nahi dugu. Euskara asko erabiltzen lagundu nahi diegu eta euskaraz ari direnean gustura aritu daitezen lortu nahi dugu, erraztasunez edo zailtasunekin, baina gustura. - Gainera, euskaraz egitea guk asko baloratzen dugula konturatzea nahi dugu. Euskaraz erraz egitera iristeko asko erabili behar dutela, eta beraz, euskaraz ari direnean eskolaren helburu bat lortzen ari garela eta hori guretzat garrantzitsua dela. Erabiltzen ditugun estrategia guztietan norabide hori argi izaten saiatu behar genuke. Garrantzitsuena ez da euskaraz egitea lortzea, lorpen mugatua izango baita beti (eskolak mugak dituen neurrian). Lortu beharreko da euskara asko erabiltzea eta euskaraz ari direnean gustura aritzea, epe ertain eta luzera begira euskararekiko jarreretan eta jokabideetan eragin positiboa izango du horrek.

5


2.3.- Erabiltzeko iniziatiba

Hizkuntzarekin harremana kontuan hartzean euskara gustura erabiltzea nahi dugu eta horretarako estrategia egokiak aukeratu beha dira. Estrategia egokiak

aukeratzeko

Baiezkoaren

dinamikatik

jardun

behar

dugu

eta

horretarako helburuak ondo aukeratu behar ditugu. Zein helburu jarri? Nola zehaztu helburuak? Erabiltzeko iniziatiba aztertuta. Zein unetan pasatzen dira euskaratik gaztelaniara? Edo noiz lortzen dut gaztelaniatik euskarara pasa araztea? Hori ikus behar dugu. Hauek dira erantzun beharreko galderak: - Euskaraz erantzuten al diete ikasleek irakasleei? Guztiek eta beti? - Euskaraz zuzentzen al dira irakasleengana? Guztiak eta beti? - Nola egiten dute ikasleen artean irakaslea beraiekin ari denean? - Nola egiten dute ikasleen artean irakaslea beraiekin ari ez denean? Horren arabera, helburuak jarri ahal izango ditugu: - Irakasleoi euskaraz erantzutea. - Irakasleongana euskaraz zuzentzea. - Ikasleen artean euskaraz egitea irakaslea beraiekin ari denean. - Irakasleen artean euskaraz egitea irakaslean beraiekin ari ez denean. Horiek izango dira helburu nagusiak. Hor ondo kokatu behar da ikasle taldea. Behin helburu nagusia(k) aukeratuta, azpi-helburuak ere jarri ahal izango ditugu: horretarako jardueren ezaugarriekin edo denbora tarteekin jokatu ahal izango dugu.

6


Erabilera

3.- Ikasturteko mapa

Zuzenean

K2 Zuzenean + Mezuak

D K1

Iraila

+ Mezuak

Zuzenean + Mezuak

Urria

Z edo Zuzenean: Erabileran zuzenean eragiten

Azaroa

Abendua

Urtarrila

M edo Mezuak: Mezuak eguneroko jardunean

Otsaila

Martxoa

Apirila

K edo Kanpainak: Euskararen aldeko kanpainak

7

Maiatza

Ekaina

D: Jarreretan oinarritutako dinamikak


4.- Urratsez urrats: Lehenengo urratsa: errealitatearen azterketa IRAILEKO LEHENENGO ASTEA Irailean,

ikasleak

klaseetan

hasten

diren

lehenengo

astean,

Errealitatearen azterketa izeneko fitxa beteko du tutore bakoitzak bere taldean. Zikloetako bileretan aipatuko dira emaitzak eta koordinatzaileak jasoko ditu fitxa horiek.

Bigarren urratsa: ikasleei gure helburuen berri ematea IRAILEKO LEHENENGO EDO BIGARREN ASTEA Irailean, lehenengo astean baina errealitatearen azterketa egin eta gero,

Ikasleei gure helburuen berri ematea izeneko atalean agertzen den prozedura jarraituz ikasleei gure helburuen berri emango diegu, eta, ahal den neurrian, beraien adostasuna edo oniritzia jasoko dugu.

Hirugarren: euskararen aldeko kanpaina I IKASTURTE HASIERAN Irailean, ikasleei gure helburuen berri eman ondoren, Euskararen aldeko

kanpaina I antolatuko dugu. Kanpaina horren azalpenetan agertzen den prozedura jarraituko dugu.

8


Laugarren: erabileran zuzenean eragiten + Mezuak eguneroko jardunean IRAILEKO AZKEN ASTETIK AURRERA Euskararen aldeko kanpainaren ondoren, ikasturte osoan zehar erabiliko ditugun estrategiekin hasiko gara: - Erabileran zuzenean eragiten - Mezuak eguneroko jardunean Mezuak eguneroko jardunean abian jartzeko, arlo horren azalpenetan agertzen den prozedura jarraituko dugu. Erabileran zuzenean eragiteko, zikloetako bileretan erabaki batzuk hartu beharko ditugu. Erabaki horiek hartzeko prozedura arlo horren azalpenetan agertzen dira.

Bosgarren urratsa: Jarreretan oinarritutako dinamikak AZAROA-ABENDUA Azaroaren erdialdera, eta euskararen egunera begira, zenbait dinamika eta ariketa egingo ditugu hirugarren zikloko ikasleekin.

Jarreretan eragiteko dinamikak izeneko eranskinean agertzen dira azalpenak.

Seigarren urratsa: ebaluazioa I ABENDUAN Abenduan, Gabonetako oporren aurretik, lehenengo hiru hilekoaren ebaluazioa egingo dugu. Ebaluazioak izeneko puntuan agertzen den prozedura jarraituko dugu.

9


Zazpigarren urratsa: erabileran zuzenean eragiten + mezuak eguneroko jardunean URTARRILETIK AURRERA Mezuak eguneroko jardunean arloari jarraipena emango diogu, lehenengo hiru hilekoaren moduan. Erabileran zuzenean eragiteko, aldiz, zikloko bileretan erabakiko dugu lehengo moduan jarraituko dugun edo prozeduran aldaketak sartuko ditugun. Erabaki horiek hartzeko, Erabileran zuzenean eragiten puntuan agertzen den moduan jokatuko dugu.

Zortzigarren urratsa: euskararen aldeko kanpaina II MARTXOAREN ERDIALDERA Martxoan Euskararen aldeko kanpaina II antolatuko dugu. Kanpaina horren azalpenetan agertzen den prozedura jarraituko dugu.

Bederatzigarren urratsa: Erabileran zuzenean eragiten + Mezuak eguneroko jardunean APIRILETIK EKAINERA Mezuak eguneroko jardunean arloari jarraipena emango diogu eta Erabileran zuzenean eragiten arloari jarraipena emango diogu.

Hamargarren urratsa: Ebaluazioa II EKAINEAN Ekainean, kurtsoa amaitu aurretik, ikasturtearen ebaluazioa egingo dugu. Ebaluazioak izeneko puntuan agertzen den prozedura jarraituko dugu.

10


5.- Azalpenak eta eranskinak:

Errealitatearen azterketa

11


GELA BARRUKO ERREALITATEAREN AZTERKETA Taldearen izena:

Ikasle kopurua:

Zikloa:

Ikasleek irakasleokin erabiltzen duten hizkuntza

Izena

Ez du beti euskaraz

Ez da beti euskaraz

erantzuten

zuzentzen

* Jakin nahi dugu irakasleokin harremana erabat euskaraz ez duten ikasleak ba ote dauden, eta, horrela bada, zeintzuk diren.

Taldeetan ari direnean erabiltzen duten hizkuntza Saio batean taldeka banatu ditut (gehienez 4-5eko taldeak) eta hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa den ariketa bat egitea proposatu diet (gai baten aurkezpen bat prestatzea, antzerki

bat...).

Taldea

Nola ari ziren

Nola ari ziren

Nola aritu dira ni

(taldekide baten izena)

ariketa proposatu

ariketa

tartean sartu

aurretik?

egiterakoan?

naizenean?

Aukerak: A-Guztia gaztelaniaz B- Gehiena gaztelaniaz C- Gehiena euskaraz D-Guztia euskaraz

12


GELAZ KANPOKO ERREALITATEAREN AZTERKETA Zikloa: Ikasleek irakasleokin erabiltzen duten hizkuntza

Izena

Ez du beti euskaraz

Ez da beti euskaraz

erantzuten

zuzentzen

* Jakin nahi dugu irakasleokin harremana erabat euskaraz ez duten ikasleak ba ote dauden, eta, horrela bada, zeintzuk diren.

Beraien kabuz dabiltzanean erabiltzen duten hizkuntza

Atseden tarte batean pasilloetan eta jolaslekuetan behaketa egin dut eta.... Kopurua Zenbat talde ari dira gaztelaniaz edo gehiena gaztelaniaz egiten? Zenbat talde ari dira euskaraz edo gehiena euskaraz egiten?

13


Ikasleei gure helburuen berri ematea

14


Ikasleei gure helburuen berri ematea Kokatzea Irakasleok nahi dugu ikasleek euskara gehiago erabiltzea, eta horretan lagundu nahi diegu. Abiapuntua hori denez, horri buruz hitz egingo dugu ikasleekin, hau da, gure helburuen berri emango diegu, eta, ahal dela, beraien adostasuna ere lortuko dugu. Azalpenak ematerakoan, kontuan izan beharko dugu: - Euskararekin duten harremana: Gure mezuak ikasleek euskararekin duten harremanera egokitu behar ditugu. Kasu honetan, euskara nahiko

urrun dutenen arabera aurkeztuko ditugu mezuak. - Ikasleen adinaren arabera mezuak moldatu egin behar dira. Ezin zaie modu berean azaldu lehenengo mailakoei eta seigarren mailakoei. - Irakasleek

beraien

ezaugarrien

arabera

moldatu

beharko

dituzte

azalpenak. Tutorearen ardura izan daiteke zeregin hau, baina beste ikasleek ere aipatzea eta gogoraraztea egokia da eta lagungarria izan daiteke. Ikasturtean zehar, tarteka, ikasleei helburua gogoraraztea egokia ere izan daiteke. Azalpenak ematerakoa, jolasak edo dinamika ere erabili daitezke.

Edo

egoera jakinen bat ere erabili daiteke helburua gogorarazteko eta horretaz hitz egiteko: Euskararen eguna, Argitxoren bisita, Korrika, errefortzu positibo bat emateko erabiltzen dugun tarte bat‌

15


Ikasleei gure helburuen berri ematea Mezua

Ikastetxean

hainbat gai

erakusten dira: Matematikak, ingurunea,

soinketa‌ Hizkuntzak ere irakasten ditugu: Euskara, gaztelania, ingelesa‌ Arlo bakoitzean helburu batzuk jartzen dira, zer nahiko genukeen ikastea ikasleek. Hizkuntzei dagokionez, helburu bat argi daukagu: Ikasleek euskara eta gaztelania ondo ikastea nahi dugu, baita ingelesean ere oinarri on bat edukitzea. Euskara eta gaztelaniaren kasuan, biak erraztasunez erabiltzera iristea nahi dugu. Hizkuntzak ikasteko, eta, bereziki, erraztasunez erabili ahal izateko, asko erabili behar dituzte: - Ikasle guztiek gaztelania asko erabiltzen dutenez (etxean, kalean, komunikabideetan‌) erraztasunez erabiltzeko gai dira. - Euskara, aldiz, gutxiago erabiltzen dute, eta horretan lagundu nahi diegu. Ikastetxean euskara asko erabiltzea nahi dugu erraztasuna hartzeko. Gu horretan laguntzeko prest gaude. Lagundu egin nahi diegu euskara erabiltzen. Eta horri begira arituko gara ikasturtean zehar. Asko eskertuko genieke beraiek ere saiatuko balira euskara asko erabiltzen. Hau da, gure laguntzaz gain, beraiek ere ahalegin hori egingo balute. Gu horretaz konturatuko gara eta baloratuko dugu ahalegin hori. Une horretan, beraien adostasuna lortzen saiatuko gara.

16


Erabileran zuzenean eragiten

17


Erabileran zuzenean eragiten Prozedura 1.- Zikloko bilera batean, errealitatearen azterketako fitxak hartuko ditugu eta talde bakoitzerako helburu nagusia zein izango den erabakiko dugu: 

A aukera: Ikasleek irakasleoi euskaraz erantzutea edota guregana euskaraz zuzentzea

B aukera: Ikasleen artean euskaraz egitea irakaslea beraiekin ari denean (zentro edo parte denean)

C aukera: Ikasleen artean euskaraz egitea irakaslean beraiekin ari ez denean ere (kanpo dagoenean)

2.- Helburu bakoitzari dagokion prozedura irakurriko dugu (hurrengo orriak) eta bertan eskatzen diren hainbat erabaki hartuko ditugu.

3.- Helburuak lantzen eta estrategiak erabiltzen hasiko gara.

Oharra: Aproposa litzateke, hilabetean behin gutxienez, zikloetako bileretan adostutakoaren zer moduz ari garen aztertzea (helburuetara hurbiltzen ari garen, estrategiak erabiltzen eroso ari garen, baliagarriak diren…). Moldaketak egiteko aukera emango digu horrek: helburuak aldatu, prozedurak egokitu, estrategia berriak erantsi…

18


Erabileran zuzenean eragiten A aukera

Helburua: -

Haurrek

irakasleei

euskaraz

erantzutea

eta

irakasleengana

euskaraz

zuzentzea.

Azalpena: -

Ikasleek guri euskaraz erantzutea eta guregana euskaraz zuzentzea nahi dugu.

-

Ikasleekin elkarrizketa asko sortzea izango da estrategia nagusia.

-

Elkarrizketak sortzen ditugunean: o

Produkzio elebakarra beti erabiliko dugu.

o

Helburutik gertu daudenen kasuan, ulermen elebakarra ere erabiliko dugu. Batzuetan barkatunola teknikaren bidez eta beste batzuetan zorrotz.

o

Erantzuteko zailtasunak dituztenen kasuan, berriz, guk baliabideak eskainiko dizkiegu erantzun ahal izan dezaten (gure galderetan erantzunak ere emanaz, errepikatu araziz tarteka...).

-

Intentsitatea zehazteko ikasle kopurua hartuko dugu kontuan: o

Helburura honi begira ikasle kopurua txikia den taldetan: Ikasle bakoitzarekin egunean hiru elkarrizketa sortuko ditugu.

o

Helburu honi begira ikasle kopurua handia den taldeetan: Ikasle asko direnez helburura iristea nahi genukeenak, egunean 4 ikaslerengan jarriko dut arreta. Guztiekin sortuko ditut elkarrizketak, baina 4 horiengan jarriko dut arreta. Horretarako, eguneko hiru momentu ezberdin aukeratuko ditut: Adibidez, saioa hasi aurretik, patioan gauden tarte batean eta ariketa bat egiten ari direnean.

-

Elkarrizketak sortzen ditugunean ahalegina egingo dugu elkarrizketa ez dadin oso laburra izan eta berak ahalegina egin behar izan dezan (errepikatu araziz, baliabideak eskainiz...).

-

Errefortzu positiboak asko erabiliko ditut: Ikasle bat kostata bada ere saiatzen denean euskaraz erantzuten, aldaketa txiki bat sumatzen dugunean eta gero eta errazago erantzuten digunean...

19


Erabaki beharrekoak:

1.- Norengan eragin: -

Zein ikaslerekin lortu nahi dugu helburu hau? (izenak zehazten baditugu, askoz hobe)

2.- Intentsitatea: -

Zenbat elkarrizketa sortuko ditugu egunean ikasle horietako bakoitzarekin?

3.- Nor arituko den: -

Zein irakaslek erabiliko dute estrategia hau nire taldeko ikasleekin?

20


Erabileran zuzenean eragiten B aukera

Helburua: -

Haurren artean euskaraz egitea taldetxotan banatuta daudenean eta irakaslea taldeko zentro edo parte denean.

Azalpena: -

Ikasgelan, 4-5 kideko taldetxotan banatzen ditugunean eta irakaslea talde horietan ari denean, beraien artean euskaraz egitea.

-

Astero sortuko ditugu horrelako tarteak.

-

Saioaren zati batean egongo dira horrela banatuta, ariketa bat egiteko behar duten denbora.

-

Irakaslea taldez talde ibiliko da elkarrizketak sortuz eta egiten ari diren horretan lagunduz.

-

Taldez talde dabilenean hezitzaile berritsu moduan jokatuko du: galderak egingo

ditu,

ideiak

proposatu,

eztabaidak

sortu...

Ikasleen

artean

elkarrizketak sortzea eta hori bideratzea bilatuko du bereziki: batak besteari gauzak galdetzea, eskatzea, eztabaidatzea... Ez dugu bilatzen guri euskaraz erantzutea, beraien artean euskaraz egitea baizik. -

Taldeetako parte edo zentro bihurtzean produkzio elebakarra erabiliko dute irakasleek eta ulermen elebakarra ere bai. Barkatunola teknikaren bidez erabiliko da ulermen elebakarra.

-

Errefortzu positiboak emango zaizkie. Ahozko mezuak izango dira: talde bat euskarara eramatea erraza denean, gu kanpo egonda ere pixka batean behintzat hizkuntza mantentzen dutenean...

21


Erabaki beharrekoak:

1.- Intentsitatea: -

Astero zenbat egoera sortuko ditugu helburua lantzeko? Zenbat aldiz banatuko ditugu taldetxotan?

2.- Nor arituko den: -

Zein irakaslek erabiliko dute estrategia hau nire taldeko ikasleekin? Tutorearen zeregina izango da edo beste irakasle batzuk ere astero taldetan banatu eta estrategia hauek erabiliko dituzte?

3.- Tartearen ezaugarria: -

Taldeka banatzen ditugunean, egoera horrek ezaugarri berezi batzuk izango ditu edo edozein ariketa egiterakoan izango da? Adibidez: o

Edozein ariketa izango da

o

Ikasgelan korroan jarrita gaudenean (ez da 4-5eko taldetxoetan, baina hau egokiagoa bada, hori erabaki dezakegu)

o

Hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa den ariketak izango dira.

o

Ohiko jardunetik kanpo dauden ariketak izango dira, beraientzat bereziak diren egoerak.

o

‌

22


Erabileran zuzenean eragiten C aukera

Helburua: -

Taldetxotan daudenean beraien artean euskaraz egitea irakaslea taldetik kanpo egonda ere.

Azalpena: -

Ikasgelaren barruan, ikasleak taldetxotan banatuta daudenean, ikasleen artean euskaraz egitea lortu nahi dugu.

-

Helburua denbora jakin batean lortu nahi dugu, hau da, taldeka banatuta ariketak egiten ari diren tarte horietan lortu nahi dugu beraien artean euskaraz aritzea.

-

Astero sortuko ditugu horrelako tarteak.

-

Saio horietan azalduko diegu, taldeka ari direnez, garrantzi handia ematen diogula euskaraz aritzeari. Guretzat garrantzitsua dela beraiek horrelako tarteetan euskaraz egitea.

-

Irakaslea taldeetatik kanpo geratuko da, eta soilik hurbilduko da taldeetara gaztelaniarako joera sumatzen duenean (edo, noski, ariketarekin lotuta

laguntza eskatzen diotenean ikasleek). -

Une horietan zentro edo parte bihurtuko da elkarrizketak euskarara bideratzeko.

-

Talde batera bi aldiz hurbildu behar badu zentro edo parte bihurtzera, helburua gogoraraziko die ikasleei.

-

Errefortzu positiboak askotan emateko ahalegina egingo da: Taldetxoetara gutxitan hurbildu behar dugunean, helburua gutxitan gogorarazi behar zaienean, egun batetik bestera aldaketa txikiren bat sumatzen dugunean...

23


Erabaki beharrekoak:

1.- Intentsitatea: -

Astero zenbat egoera sortuko ditugu helburua lantzeko? Zenbat aldiz banatuko ditugu taldetxotan?

2.- Nor arituko den: -

Zein irakaslek erabiliko dute estrategia hau nire taldeko ikasleekin? Tutorearen zeregina izango da edo beste irakasle batzuk ere astero taldetan banatu eta estrategia hauek erabiliko dituzte?

3.- Tartearen ezaugarria: -

Taldeka banatzen ditugunean, egoera horrek ezaugarri berezi batzuk izango ditu edo edozein ariketa egiterakoan izango da? Adibidez: o

Edozein ariketa izango da

o

Hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa den ariketak izango dira.

o

Ohiko jardunetik kanpo dauden ariketak izango dira, beraientzat bereziak diren egoerak.

o

‌

24


Mezuak eguneroko jardunean

25


Mezuak eguneroko jardunean Kokatzea Patioan eta pasilloetan ikasleak gaztelaniaz entzuten ditugunean, zerbait esan behar al genieke? Baiezkoaren dinamikatik lan egin nahi dugu eta lagundu egin nahi diegu euskara gehiago erabili dezaten. Horretarako, helburu batzuk zehaztuko ditugu eta gure baliabideak helburu horiek lortzen jarriko ditugu. Hainbatetan helburu horiek ez dira izango patioan beraien artean euskaraz egitea edo denbora guztian beraien artean euskaraz egitea. Beraz, lanean oso ondo arituta ere eta zertan ari garen garbi jakinda ere, patioan eta pasilloetan gaztelaniaz ari direla entzungo dugu. Zerbait esan behar al genieke? -

Egin euskaraz! moduko esaldiak erabiltzen baditugu, ezezkoaren dinamikan kokatzen gara. Badakigu ez digula helburura hurbiltzen lagunduko eta etsipenetik ari gara lanean.

-

Ez badiegu ezer esaten, ez zaigula axola ematen du. Zein izan daiteke tarteko bide bat? Hurrengo orrian horri begirako proposamen

bat egiten da. Proposatzen den prozedura eta mezuak Euskararekin duten harremana kontuan hartuta egin dira. Hau da, euskara nahiko urrun duten ikasleei begira proposatzen dira.

26


Erabileran zuzenean eragiten Prozeduaren azalpena 1.- Egoera aurreikusiz jokatzea: -

Gure helburuen berri ematea

-

Gure jokabidearen berri ematea

2.- Atentzioa deitzeko moduak zaintzea: -

Tonua zaintzea

-

Errefortzu positiboak

3.- Intentsitatea zehaztea

----------------------------------------

1.- Egoera aurreikusiz jokatzea: Badakigu hainbatetan patioan eta pasilloetan gaztelaniaz entzungo ditugula, eta, zerbait esan nahi izango diegula. Horregatik, ikasturte hasierako saio batean argi azalduko diegu (Ikasleei

gure helburuen berri ematea izeneko atalean azaltzen den moduan): -

Zein diren eskolaren helburuak eta guk nola jokatuko dugun horri begira. Hau da:

-

Euskara ondo ikasteko erabili egin behar dute. Gaztelania asko erabiltzen dutenez, ondo ikasiko dute. Guk lagundu nahi diegu euskara gehiago erabiltzen euskaraz ere erraztasuna izan dezaten. Gu hurbildu eta atentzioa deitzen badiegu horregatik da, euskara gehiago erabiltzen lagundu nahi diegulako. Hori dela eta, asko eskertuko genieke orduan ahalegintxo bat egingo balute euskaraz jarraitzeko.

Ikasturtean zehar, tarteka, gaia berria saioren batean aipatzea egokia izan daiteke.

27


2.- Atentzioa deitzeko moduak zaintzea: Azalpenen

ondoren,

patioan

eta

pasilloetan

atentzioa

deitzen

diegunean, modu honetako esaldiak erabiliko ditugu:

-

o

Zer iruditzen zaizue orain pixka batean euskaraz egitea?

o

Gogoratzera nator, baina lagundu nahian!

o

Atzo bezala, gaur ere bai. Ados?

Tonua zaintzea oso garrantzitsua da. Ez dugu etsipenetik planteatu behar, lagundu nahi izatetik baizik. Egoera ezagutzen dugu eta horren arabera ari gara.

-

Errefortzu positiboei emango diegu garrantzia. Unean bertan edo saioren batean egunean zehar, horrelako esaldiak erabili ditzakegu: o

Konturatu naiz nik zerbait esan eta euskaraz jarraitu duzuela. Ez dakit zenbat denboraz aritu zareten baina poz pozik joan naiz!

o

Nik uste dut gero eta errazago egiten duzuela euskaraz. Lehen baino gehiago erabiltzen duzuelako izango da!

o

Lehen euskaraz ere egiteko esaten nizuenean aurpegi txarrak jartzen zenituzten, orain ez dut horrelakorik ikusten. Pozgarria da hori!

-

Egokia izan daiteke irakasleen gelan orri bat itsastea horman eta erabiltzen ditugun eta egokiak iruditzen zaizkigun esamoldeak han idaztea. Beste irakasleentzat baliagarria izan daiteke eta tresna osatzen eta hobetzen lagunduko digu.

3.- Intentsitatea zehaztea: Ez diogu estrategia honi intentsitaterik jarriko. Ez dugu zehaztuko nork eta nola egin. Osagarri bat da baina ez estrategia nagusia.

28


Euskararen aldeko kanpainak I

Euskara piztu

29


Aurkibidea 1.- Helburuak 2.- Hizkuntzarekin harremana 3.- Ezaugarriak 4.- Azalpena

1.- Helburuak -

Ikasleak, erabilerari dagokionez, ikastetxearen gutxieneko helburuetan kokatzea. Hau da, kanpainaren bidez ikasturtean zehar landuko diren helburuetara hurbiltzea, ondoren beste estrategiak erabiliz hori finkatzeko.

-

Irakasleekin

harremanari

dagokionez:

Irakasleengana

beti

euskaraz

zuzentzea. -

Gela barruko harremanari dagokionez: Taldeka ari direnean beraien artean euskaraz egitea edo irakaslearen prsentzia nahikoa izatea elkarrizketak euskarara bideratzeko.

-

Gelaz kanpoko harremanei dagokionez:

Patioan euskara erabiltzeko

ahalegina egitea eta ikustea irakasleek benetan baloratzen dutela ahalegin hori.

2.- Hizkuntzarekin harremana Euskara gertu edo nahiko gertu duten ikasleak ditugu tartean baina gehiago dira euskara nahiko urrun dutenak. Horiek izango dira abiapuntua kanpaina lantzeko garaian: -

Euskara asko eta gustura erabiltzea nahi dugu. Hainbatek gaztelaniarekin erraztasun handiagoa izan arren, euskaraz ari direnean gustura aritzea nahi dugu.

-

Euskararekin harreman handia eta positiboa izatea nahi dugu.

30


3.- Ezaugarriak -

Kanpaina motza izango da, aste batean barruan egingo da.

-

Aste horretan zehar erronka bat lortu behar dute. Erronkak lorgarria izan behar du.

-

Lehen Hezkuntzako ikasleekin egingo dugu.

-

Irakasle guztiok parte hartuko dugu.

-

Erronka eta azalpenak proposamen bat dira, ikastetxearen ezaugarrietara eta aukeretara egokitu behar dira. Ideia egokia bada, egokitzea erraza izango da.

4.- Azalpena Izenburua: Euskara piztu. Jolasaren azalpena: -

Gela bakoitzean koloretako bonbilla bat jarriko dugu (lanpara xelebreren batekin balitz, hobe).

-

Euskara piztu: Ikastetxean euskararen bonbilla piztuta behar dugu. Aste horretan lortu behar dugu gelako bonbilla piztuta edukitzea.

-

Bonbilla piztuta mantentzeko, hizkuntza-erronka batzuk lortu behar dituzte. Lortzen badute, bonbilla piztuta mantentzeko denbora irabaziko dute.

-

Lortuko al dute aste osoa piztuta edukitzea? Zenbat taldeko lortuko dute hori?

Girotze lana: -

Gutun bat irakurriko diegu.

-

Ipuin edo kontakizun bat asmatu daiteke (pertsonaien bat‌), eta, gutxienez, mezu hauek agertu behar dute: bonbilla piztuta mantendu ahal izateko euskara asko erabili behar dutela. Irakasleen laguntza izango dutela horretarako.

-

Bonbillaren jolasa azalduko diegu, eta, ados badaude, erronkarekin hasiko gara.

31


Azalpena: -

Lortu beharrekoa azalduko diegu: o Gela barruan: Gela barruan euskarak izan behar du nagusi. Horrela bada, bonbilla piztuta mantentzeko puntuak lortuko dituzte. o Gelaz kanpo: Gelaz kanpo euskara erabiltzeko ahalegina egin behar dute. Egunero proposamen zehatz bat egingo diegu. Adibidez: Kide jakin batzuekin saio oso bat euskara aritzea, denbora tarte batean euskaraz egitea‌

-

Prozedura: o Aste horretan garrantzitsua izango da gela barruan taldeka askotan banatzea. Hori da lortu nahi duguna: taldetan daudenean elkarrizketak euskarara eramatea erraza izatea. Irakaslea taldez talde ibiliko da, eta, beharrezkoa denean, kanpainaren helburua gogoraraziko die. o Egunero, patiora atera aurretik, patiorako erronka bat jarriko diegu. o Egunaren amaieran, ebaluazioa egingo dugu beraiekin. Beraiek ebaluatu behar dute beraien burua: euskara asko erabili al dute? Bonbilla piztuta mantentzeko puntuak irabazi al dituzte? Irakasleek lagunduko diete ebaluazioa egiten eta beraien inpresioa kontatuko diete. Ez diegu argi gure helburua esango (taldeka daudenean euskaraz egitea lortzea erraza izatea) baina gure ebaluazioan hori izango dugu buruan (horretara hurbiltzen ari bagara puntuak emateko ahalegina egin behar dugu).

-

Garrantzitsua izango da aste horretan kanpainari intentsitate handia ematea: irakasleek jarraipena egitea, helburuak gogoraraztea, errefortzu positiboak ematea‌

-

Kanpainaren amaieran zoriondu behar ditugu, beraien ahalegina baloratu behar dugu, bide horretatik jarraitu nahi dugula adierazi‌

-

Bonbilla piztuta mantentzen badute sari bat ematea ere egokia izan daiteke. Aurretik zehaztu beharko litzateke zein den saria eta beraiek jakitea egokia da.

32


Jarreretan eragiteko dinamikak

Kiroletako esamoldeen erronka

33


Dinamikak 1. saioa: Kulturekiko aurreiritziak 2. saioa: Zerk bereizten gaitu besteengandik? 3. saioa: Kiroletako esamoldeak 4. saioa: Kiroletako esamoldeen behaketa 5. saioa: Euskarazko kiroletako esamoldeak 6. saioa: Euskararen eguna

Azalpena

Helburu xumeak lortu nahi dira dinamika hauen bidez: Batetik, hizkuntzen eta kulturen inguruan hausnartzea nahi da, modu ludikoan baina zuzenean gaia aztertuz. Bestetik, identitatean gaia aztertzen hastea nahi da. Nahiko axaletik bada ere, beraiek ikusi behar dute hizkuntzak identitatearen parte direla eta euskarak baduela garrantzia alde horretatik. Azkenik, euskararekin eta hizkuntza ohiturekin jolastu nahi da. Hizkuntza ohiturei buruz modu atsegin batean aritu nahi dugu, jolas moduan eta erabilera kontzienteak (oso momentu puntualetan) landuz. Dinamika hauen ondoren ez dira hizkuntza-ohiturak aldatuko, beraiek euskararekin duten harremana ez da askorik aldatuko... Baina hizkuntzarekin jolastuko dute eta hausnarketarako bidea emango du. Sei ataletan banatu da modulu hau, baina nahi bezala egokitu daiteke: sinpleago egin daitezke eta saio gutxiagotan edo dinamika egokitu eta saio kopurua gehitu daiteke.

34


1. saioa: Kulturekiko aurreiritziak Kulturei buruz hitz egiten hasi nahi dugu. Horretarako, aurreiritziak abiapuntu ona izan daitezke. Ondoko orrian dagoen fitxa banatuko diegu eta betetzeko eskatu. Gela taldeka banatuko dugu: 3-4 kideko taldeak. 10’ izango dituzte betetzeko. Talde bakoitzari herrialde bat edo bi emango dizkiogu. Ez da komeni herrialde gehiago aztertzea: 6 herrialde nahikoa izan daitezke guztira. Ondoren, taldetxo bakoitzak bere emaitzak aipatuko dizkio talde osoari. Irakasleek dinamizatuko dute atal hau: Zer jarri duzue...? Hainbat kasutan taldetxoetan iritzi ezberdinak ikusiko dira. Hasieran, horrelakoak ikusten direnean, eztabaida sortuko dugu: Zergatik desadostasun hori? Aukeratu al dezakegu

bat?

Ondoren,

eta

denbora

gehiegi

ez

erabiltze

aldera,

desadostasunak soilik aipatu egingo dira eztabaidetan sartu gabe. Azkenik, taldetxo bakoitzak galdera honi erantzun beharko dio: Nola ikusten gaituzte euskaldunak beste herrialdetakoek? Zer uste duzue jarriko luketela? 5 minutu utziko dizkiegu eta ondoren taldean aipatuko ditugu emaitzak. Azken galdera bat ere egin daiteke nahi izan ezkero: Nola nahiko genuke gu ikustea? Zergatik ez gaituzte horrela ikusten? Oharra: Dinamika hau Ahal izatetik nahi izatera dokumentutik hartu da.

35


OSO

NAHIKO

EZ BATA, EZ BESTEA

Irekiak

OSO

Itxiak

Herrikoak (ruralak)

Hirikoak

Itsusiak

Goapoak

Indibidualistak

Taldekoiak

Desatseginak

Atseginak

Diskretuak

Zaratatsuak

Bakezaleak

Biolentoak

Alaiak

Tristeak

Baikorrak

Ezkorrak

Harroak

o

NAHIKO

Umilak

Galdera: adjektibo horiek kontutan izanik, non kokatuko zenituzke herrialde

hauetako

biztanleak?

Italiarrak, txinatarrak, marokoarrak,

estatubatuarrak, alemaniarrak..

36


2. saioa: Zer da ondoko gauza bakoitza zure kulturarentzat?

Identitatearen

inguruan

aritu

nahi

dugu:

Zertan

garen

besteak

bezalakoak, zertan bereizten garen... Ondoko orrian dagoen fitxa banatuko diegu. Taldetxotan banatuko ditugu eta talde bakoitza herrialde bat izango da. Fitxa bete beharko dute herrialde horretako biztanleak balira bezala. Oharra: Eduki aldetik fitxa aldatu

daiteke, guztiontzat komunka diren hainbat elementu ikustea nahi da eta beraiek ezagutzen dituzten elementuak izan behar dute. Talde

osoan

aipatuko

dira

erantzunak.

Ondoren,

euskaldunen

ikuspegitik ere aztertuko dugu taldean. Irakasleak galderak egingo ditu: Parte hartzen al dugu...? Egiten al dugu...? Ikusiko dugu elementu horiek guztiak hemen ere badaudela. Ondoren beste galdera bat egingo diegu: Elementu horiek guztiak komunak badira... Zerk bereizten gaitu besteengandik? Zer elementu ditugu hemengoek besteek ez dituztenak? Berdina al da Alemaniarra, Txinatarra edo Euskalduna izatea? Andaluziarra, Galiziarra edo Euskalduna izatea? Ez dugu ondorio oso sakonetara iritsi nahi, baina konturatzen hastea komunka diren elementuak nagusi direla ondo dago. Mezuak, nolabait, hau izan nahi du: Ez gara berdinak. Ez gara hobeak edo txarragoak, baina berdinak ere

ez

gara.

Bereizten

gaituen

elementuen

nagusienetakoa.

37

artean

hizkuntza

da


Zer da ondoko gauza bakoitza zure kulturarentzat? Zuek ______________ herrialdekoak zarete. (Aukerak: Alemania, Errusia, Hego Afrika, Maroko, Argentina, Chile, Kanada, Japon, Txina...)

Saiatu zaitezte leku hartan kokatzen eta hangoak bazinete bezala erantzuten. Zalantzak izan ditzakezue, baina dauzkazuen erreferentzien arabera erantzun.

Parte hartzen al duzue olinpiadetan?

Bai

Zuen kirolen artean futbola ere ba al dago? Zuen herrialdeko komunikabideek egin al zioten jarraipenik munduko futbol txapelketari? Madona abeslaria ezagutzen al duzue? Zuen herrialdeko telebistetan botatzen al dituzte Madonaren bideoklipak? Mozart musikaria nor den ba al dakizue? Musika klasiko kontzerturik izaten al da zuen herrialdean? Batukada edo antzeko perkusio talderik ba al da zuen herrialdean?

Operaci贸n triunfo zer den ba al dakizue? (dena delako hizkuntzan) Zuen herrialdean ba al da Operaci贸n triunfo moduko programarik? You tubeko bideoak ikusten al dituzue? Facebook erabiltzen al duzue? Ferrari kotxe marka ezagutzen al duzue?

38

Ez


3. saioa: Kiroletako esamoldeak aztertzea Hizkuntza bereizten gaituen gauzetako bat denez. Hizkuntza-ohiturei buruz hitz egiten hasiko gara. Hasieratik azalduko diegu garbi ideia. Mezua hau izan daiteke: -

Hizkuntza bada bereziten elementu nagusienetako bat, jolastu dezagun hizkuntzarekin. Saiatu gaitezen gehiago erabiltzen gutxienez jolas moduan.

Zergatik mezu hori? Hizkuntza-jokabidetan aldaketak eragitea baino euskararekin bizipen onak izatea eta gainera euskara modu kontziente batean erabiltzen ahalegintzea bilatzen dugu. Kiroletako esamoldeekin jolastuko dugu. Euskararekin jolasean: Kiroletan zer? fitxa erabiliko dugu (ondoko orrian dago). Taldeka banatuko ditugu (2-3 kideko taldeak). Bi minutu izango dituzte zerrenda egiteko: Zein esamolde erabiltzen ditugu kirolean ari garenean animoak emateko, kexatzeko, kideei gauzak esateko, jokoarekin zerikusia duten gauzak adierazteko...? Adibidez: pasa baloia! animo!... Taldeka zerrenda egin eta gero, talde batek berea irakurriko du. Beste taldetakoek osatu egingo dute: lehenengo talde horretakoek aipatu ez dituztenak gehituko dituzte. Gerta daiteke euskaraz erabiltzen dituzten esamoldeen zerrenda soilik egitea. Horrela bada, galdetu beharko diegu gaztelaniazkorik ez ote duten erabiltzen. Erabiltzen badituzte jaso nahi ditugula. Horiek aipatzen dituztenenean, lehenengo zerrenda hau osatuta utziko dugu.

39


EUSKARAREKIN JOLASEAN:

KIROLETAN ZER?

ZEIN ESAMOLDE ERABILTZEN EDO EZAGUTZEN DITUZUE ONDORENGO EGOERETARAKO? ANIMOAK EMATEKO

KEXATZEKO (kideei, arbitroari...)

KIROLAREKIN ZERIKUSI ZUZENA DUTENAK

Heldu goiari!

Bakarrik nengoela!

A ze gola!

Hori dunk sasoia!

Ostikoa eman dit!

Saskira!

Emon egurra!

Hori txapa izan da!

40


4. saioa: Kiroletako esamoldeen behaketa Gelaz kanpo egiteko dinamika da. Boluntarioak eskatuko ditugu: nahikoa da 4-5 izatea. Hurrengo

bi

egunetan,

jolastorduren

batean,

patioan

kirolean

ari

direnengana hurbildu behar dute. Orri bat eraman eta erabiltzen ari diren esamoldeak apuntatu behar dituzte. Batez ere: animoak, kexak eta kirolarekin lotura zuzena duten esamoldeak. Ez zaigu hizkuntza inporta, guztiak apuntatu behar dituzte. Diskrezioa behar dute. Besteek ez dute jabetu behar, ahal den neurrian behintzat, zertan ari diren. Behaketa egiteko prest agertu diren ikasleek, bi jolastordutan behaketa egingo dute eta esamoldeak jaso fitxa batean. Behaketa amaitzean kartulina batean jarriko dituzte (kartulina batean euskarazkoak eta beste batean gaztelaniazkoak). Behaketa egiteko fitxa ondorengo orrian dago.

41


ZEINTZUK DIRA ESAMOLDEAK?

Esamoldea

Zenbat aldiz

Esamoldea

erabili dute?

42

Zenbat aldiz erabili dute?


5. saioa: Esamoldeen aukeraketa eta erronka proposamena

Behaketa egin duten ikasleek zein esamolde jaso dituzten azalduko dute. Gelan jasotako esamoldeak ere errepasatuko ditugu. Animoak emateko esamoldeetan jarriko dugu indarra. Euskarazko 10 aukeratzeko, bilatzeko edo sortzeko eskatuko diegu. Horretarako, taldeka jarriko dira eta 5 minutu izango dituzte zerrenda bat egiteko. Talde bakoitzak bere zerrenda irakurriko du eta guztion artean 10 aukeratuko ditugu (bozketa bidez, nahi bada). Euskararen egunaren ideia proposatuko diegu. Euskararen egunean, taldeka banatu eta kirolean arituko gara. Begira daudenek animatu egin behar dituzte jolasten ari direnak, eta adostutako esamoldeak erabili behar dituzte. Irabazlea ez da izango kirolean ondoen aritzen dena, euskarazko esamolde horiek gehien eta indar handienaz erabiltzen dituzten taldea baizik.

43


6. saioa: Erronka

Kiroletan hasi aurretik adostutakoa gogoraraziko diegu: -

Euskarazko esamoldeen zerrenda irakurriko dugu eta adostutako 10 esamoldeak zein dien gogoraraziko diegu.

-

Irabazlea esamoldeak gehien eta gogo handienarekin erabiltzen dituena izango dela gogoraraziko diegu.

Kirolean ari direnean errefortzu positiboak emango dizkiegu: Gu ere tartean sartuko gara animatzera, oso ondo ari direla esango diegu, beste talderen bat hobeto ari dela esanez xaxatuko ditugu... Ondo legoke saioaren amaieran edo beste egunen batean sari bat emate guztiei: meriendatxo bat, argazki bat, esamoldeen zerrenda modu txukun batean... Saria guztientzat izango da eta gure iritziaz emateaz gain zer moduz sentitu diren ere galdetuko diegu. Mezu bezala, ondo legoke gogoraraztea euskara badela besteengandik bereizten gaituen zerbait eta euskara jolastuz ere erabili daitekeela eta gustura sentituz (horrekin, noski, ez diegu inondik esan nahi gaztelaniaz hitz egitea txarra denik, baizik euskaraz hitz egitea gehigarri bat dela, besteari eransten zaion gauza aberats eta dibertigarri bat).

44


Euskararen aldeko kanpainak II

Konkistatzailea

45


Aurkibidea 1.- Helburuak 2.- Hizkuntzarekin harremana 3.- Ezaugarriak 4.- Azalpena

1.- Helburuak -

Euskararen erabilerak nabarmen gora egitea patioan.

-

Ikasleak konturatzea gai direla beraien kabuz euskara gero eta gehiago erabiltzeko.

-

Ikasleek euskara asko eta gustura erabiltzea, baita irakaslea taldetik kanpo dagoenean ere.

-

Ikasleek ahalegin kontziente bat egitea eta ikustea irakasleek benetan baloratzen dutela ahalegin hori.

-

Kanpaina amaitzean, kanpainan lotutako helburuak mantentzea erraza izatea beste norabideetako estrategiak erabiliz.

2.- Hizkuntzarekin harremana Euskara gertu edo nahiko gertu duten ikasleak ditugu tartean baina gehiago dira euskara nahiko urrun dutenak. Horiek izango dira abiapuntua kanpaina lantzeko garaian: -

Euskara asko eta gustura erabiltzea nahi dugu. Hainbatek gaztelaniarekin erraztasun handiagoa izan arren, euskaraz ari direnean gustura aritzea nahi dugu.

-

Euskararekin harreman handia eta positiboa izatea nahi dugu.

3.- Ezaugarriak -

Bi asteko kanpaina izango da.

-

Lehen Hezkuntzako ikasleekin egingo dugu.

-

Irakasle guztiok parte hartuko dugu.

-

Progresio bat izango du: Helburuak adostuko ditugu ikasleekin eta lortzen doazen neurrian helburu berriak jarriko ditugu.

46


-

Helburu lorgarriak izan behar dute, guk helburuak lortzea nahi baitugu. Helburuak lortzen badituzte errazagoa izango da tentsioa mantentzea eta guk errefortzu positiboak ematea.

4.- Azalpena Izenburua: Konkistatzailea. Girotze lana: - Julian Iantzi, Jose Luis Korta eta Juanito Oiartzabalen argazkiak bilatuko ditugu. Ikastetxeko pasilloetan erantsiko ditugu modu honetako esamoldeekin lagunduta: Niretzat oso zaila izan zen helburua lortzea, bertan behera uztekotan egon nintzen, ekipo ona nuen baina komeriak izan genituen‌ - Egun pare bat pasatzean, argazki horien ondoan beste mezu hau ere jarriko dugu: Datorren astean hasiko da ikastetxean konkistatzaileen abentura. Lehenengo eguna: - Gelan formatu handian marraztutako mapa bat jarriko dugu. Mendi bat edo ohian bat irudikatu dezake. Abiapuntua eta helmuga izango ditu. Tartean etxeak egongo dira (4) baina baita arrisku guneak ere (4). - Etxeak helburuak izango dira. Arrisku guneak frogak izango dira. Etxe batera iristen direnean froga bat egin beharko dute. Froga gainditzen dutenean helburu berri bat adostuko dute. - Gutun bat irakurriko diegu. Mapan ere itsatsiko dugu. - Ondorengo galdera izango da: Parte hartzeko prest? Egingo dugu bi asteko froga hori? Saiatuko gara ondo pasatzen hori egiten dugun bitartean? - Lehenengo froga egingo dugu. - Lehenengo helburua adostuko dugu. - Oharra: Behin helburua adostutakoan, irakasleak (eta beste irakasleek) tarteka gogorarazi egin behar die. Helburua gogorarazteko aitzakiarekin patioan beraien tartera sartzeko aitzakia bat ere badugu. Garrantzi handia eman behar diogu errefortzu positiboak ematea lortzeari: lortu behar dugu errefortzu positiboak askotan ematea. - Behin helburua lortzen dutenean (egun bat edo bi pasa ondoren izatea espero da), bigarren urratsera pasako gara. Bigarren urratsa: - Helburua lortu dute. Horri buruz hitz egingo dugu: Erraz lortu al dute? Guk espero baino errazago? Nola ikusi dute beraien burua? - Gutun berri bat irekiko dugu eta irakurriko diegu. Mapan itsatsiko dugu. - Bigarren froga egingo dute. - Bigarren helburua adostuko dugu.

47


Hirugarren urratsa: - Helburua lortu dute. Horri buruz hitz egingo dugu: Erraz lortu al dute? Guk espero baino errazago? Nola ikusi dute beraien burua? - Gutun berri bat irekiko dugu eta irakurriko diegu. Mapan itsatsiko dugu. - Bigarren froga egingo dute. - Bigarren helburua adostuko dugu. Laugarren urratsa: - Helburua lortu dute. Horri buruz hitz egingo dugu: Erraz lortu al dute? Guk espero baino errazago? Nola ikusi dute beraien burua? - Gutun berri bat irekiko dugu eta irakurriko diegu. Mapan itsatsiko dugu. - Bigarren froga egingo dute. - Bigarren helburua adostuko dugu. Bosgarren urratsa: - Garaipena eta festa. - Lortu dituzte helburu guztiak. Festa txiki bat egingo dugu beraiekin eta talde argazki bat aterako dugu. - Helburuei buruz hitz egingo dugu: Gustura aritu diren, erraz lortu duten, guk garrantzia handia ematen diogula lortu izanari, espero dugula eta lagunduko diegula horrela jarraitzen‌ - Oharra: Helburu guztiak lortu ez dituztenen kasuan ere, errefortzu positiboak eman behar dizkiegu. Zerbait aurreratu badute, ez da gutxi.

Oharrak: - Hauek lortu zuten. Hurrengo urterako argazkiak atera aurtengo taldeei (taldetxotan, ahal baldin bada). Hurrengo urtean kanpaina berriz egiten bada, hauen argazkiak ere erabili ditzakegu girotze lanean. -

Gutxienez bi ikasturtean errepikatu daiteke. Erronkak aldatzen badira eta frogak aldatzen badira, formatua errepikatzea egokia izan daiteke.

5.- Eranskinak

Mapa → Hemen gaude

1 arriskua

1 erronka

2 arriskua

2 erronka

Helburuak: 3 arriskua

3 erronka

4 arriskua

4 erronka

Konkista

48


Erronkak 1 erronka: Atentzioa ez deitzea Zenbat aldiz hurbildu izan da irakasle bat zuengana eta eskatu dizue euskaraz egiteko? Hori izango da erronka: Lortu behar duzue hurrengo bi egunetan gehienez lau aldiz hurbiltzea zuengana. Baina ez pentsatu erraza izango denik! Irakasleek badakite zuen erronka zein de eta saiatuko dira askotan atentzioa deitzen. Lortuko al duzue?

2 erronka: Errefortzu positiboak lortzea Irakasleek

zuek

euskara

asko

eta

gustura

erabiltze

nahi

dute.

Dagoeneko lortu duzue atentzioa gutxitan deitzea, baina lortuko al duzue zoriontzea? Hau da, lortuk al duzue zuengana hurbiltzea eta

zoriontzea

euskara asko entzuten ari delako? Badakigu ez dela erraza, irakasle batzuei asko kostatzen baitzaie goraipamenak egitea, baina ziur lortuko duzuela! Lortu behar duzue, datozen bi egunetan gutxienez 4 aldiz zoriontzea. 3 erronka: Aldagelan bi tarte oso euskaraz Gure ikertzaileak ohartu dira zuentzat zaila dela aldageletan euskara mantentzea. Lortuko al duzue aldageletan zaudeten bitartean guztia euskaraz egitea? Gutxienez datozen bi saioetan? Zuek epaitu beharko duzue zuen burua, ez dizuegu espiarik jarriko. Gai izango al zarete? Oharra: Garrantzitsua da aldageletara sartu aurretik helburua gogoraraztea. Ebaluatzerakoan, berriz, ez ebaluatu guztia euskaraz egin duten edo ez, lehen baino euskara gehiago erabili duten baizik. 4 erronka: Atsenden tarteetan euskaraz Hemen dator erronka zailena: Gutxienez bi atseden tarte osoetan guztia euskaraz egitea. Badakigu euskara asko erabiltzen duzuela, baina erronka izango da guztia egitea euskaraz. Ez da erronka txikia! Hemen ere ez duzue espiarik izango, baina helmugatik gertu zaudete eta erronka horrek merezi duela uste dugu. Saiatzeko prest?

49


Arriskuak

1 arriskua: Taldekatzeak -

Patiora aterako gara. Gelatik ateratzen garen momentutik ezin dute hitzik esan. Irakaslearen atzetik joan behar dute ilaran.

-

Patiora iristean azalduko diegu ilara berri bat osatu behar dutela, baina guk esandako ezaugarrien arabera: o Jaiotegunaren arabera. Gazteenetik zaharrenera egin behar dute ilara. Ezin dute hitz bakar bat esan. Bi minutu dituzte ilara osatzeko. Denbora pasa eta gero, frogatu egingo dugu lortu dutela. o Bakoitza bizi den kaleak dituen letra kopuruaren arabera. Laburrenetik luzeenera. o ‌

2 arriskua: Jaurtiketak -

Patiora aterako gara.

-

Bi ariketa izango dira: Golak sartzea eta saskian baloiak sartzea.

-

Txandaka egin beharko dute tiro edo saskira bota. Zailegia ez den baina errazegia ere ez den erronka jarriko diegu: hainbat denboran hainbat gol edo saskiratze‌

3 arriskua: Marrazkia -

Boluntario batek marrazki bat izango du eskuartean, eta besteei azaldu egin beharko die Besteek ez dute marrazkia ikusiko.

-

Marrazkia oso sinplea izango da: Lauki baten gainean borobil bat (nahi bada txikiagoa) eta ertz batean hiruki bat.

-

Lortu behar dute marrazkia ondo egitea.

-

Normalean oso gutxik lortuko dute marrazkia ondo egitea, baina irakasleak baloratu dezake erronka betetzeko moduan ote diren.

4 arriskua: Ohitura aldaketak -

Hurrengo bi orduetan, atseden tartea barne, zerbait esan nahi duten bakoitzean behatza sudurrera eraman behar dute. Behin eta berriz.

50


Etorkinak gelan

51


Helburuak: -

Talderako jarrita ditugun helburuak mantentzea.

-

Etorri berria den ikasleari laguntzea euskara erabiltzen hasi dadin.

Tresnak: -

Guztiok irakasle

-

Guztiok ikasle

-

Konplizeak eta berritsuak

-

Errefortzu positiboak

-

Eguneroko jardunerako mezuak

Nora iritsi nahi dugu? -

Ikasleek ezagutu ditzatela gure helburuak eta jakin dezatela zer espero den beraiengandik.

-

Jabetu daitezela lagundu egin nahi diegula eta baloratzen dugula beraien jarduna.

Tresnen azalpena: Guztiok irakasle -

Hizkuntza-helburuei buruz hitz egingo dugu saioren batean ikasleekin. Mezuak

eguneroko jardunerako dokumentuan proposatzen den bidetik planteatuko zaie gai hori. Beraz, ikastetxean euskara erabiltzea nahi dugu eta horretan lagunduko diegu. -

Baina, bada ikasle bat (edo bi) guztion laguntza behar duena. Etorri berria denez, oraindik ez du besteok dugun gaitasuna euskararekin. Baina badu euskara ikasteko eta besteon moduan aritzeko eskubidea eta aukera.

-

Beraz, denok horretan laguntzea proposatzen diegu.

-

Nola hasiko gara? Denok euskara irakasle bihurtuz.

-

Adibidez: Zer erakutsi beharko genioke orain? o Ideien ekaitza egingo dugu: Agurrak, koloreak, modu honetako edo bestelako esaldiak, jolaserako balio dutenak‌ o Batzuk aukeratuko ditugu denon artean. o Epe batean erakutsiko al dizkiogu? Erabiliko ditugu berarekin berak ere erabili ditzan? o Aste horretan zehar, eguneroko gogoraraziko diegu helburua ikasleei. Landu nahi ditugun esaldiak gelan jarriko ditugu. Errefortzu positiboak ematen saiatuko gara.

52


-

Ez du astebeteko jarduera izan beharrik, luzeagoa ere izan daiteke. Hainbat gauza erakutsiko dizkiogu denon artean. Baina gehiegi luzatzea ere ez da, agian, egokiegia. Intentsitatea mantentzea zaila izan daiteke eta nekagarria izan daiteke hartzailea denarentzat.

-

Oharra: Etorri berria den ikaslearekin aurretik gaia lantzea ere komeni da. Jakin dezala zer eta nola egin nahi dugun eta gustura ikusi dezala bere burua.

Guztiok ikasle -

Guztiok irakasleren tresna osagarri bat izan daiteke.

-

Ondo dago guk berari esaldiak erakustea, baina oso ondo egongo litzateke guk berarenak ere ikastea.

-

Eleaniztasunari buruz hizketan hasi gaitezke: o Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Euskal Herrian? Bakoitzak uste duena idatzi dezala papertxo batean eta paretean itsatsiko ditugu. o Ondoren, galdezka hasiko gara: Ba al da Euskal Herrian ingelesez hitz egiten duenik? Eta frantsesez? Eta arabieraz? Eta Txineraz? Eta ‌ Gutxienez 15 hizkuntzako zerrenda egingo dugu. o Berriz ere papertxo batean kopuru bat jartzeko eskatuko diegu. Hau da, lehen idatzi dutena aldatu nahi badute, orain dutela aukera. o Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Euskal Herrian? Azken azterketen arabera 104. o Zenbat dakizkigu guk? Euskara, gaztelania, ingelesa apur bat‌ Eta gure artean badira beste batzuk badakizkitenak. Ez al litzaiguke gustatuko 104 hizkuntza jakitea? Zergatik ez gara hasten gure inguruan ditugunak behintzat pixka bat ikasten?

-

Inguruan (ikasgelan) zein hizkuntza gehiago ditugun ikusiko dugu. Ondoren, ideien ekaitza egingo dugu: Zer ikasten hasi nahi genuke hizkuntza horietatik? Egunak, orduak, koloreak‌ Aukeraketa bat egingo dugu.

-

Aukeratutako ikasiko dugu eta gelan jarriko dugu denon bistan.

-

Aste

horretan

zehar,

horiek

erabiltzen

euskarazkoen edo gaztelaniazkoen ordez.

53

ahalegindu

behar

dugu


Konplizeak -

Konplizeak: Bera aurrean dagoenean ere euskaraz egingo dutenak eta ulertarazten saiatuko direnak

-

Egindako frogak ebaluatuko ditugu: Guztiok ikasle eta Guztiok irakasle.

-

Beste pauso bat eman nahi dugula azalduko diegu: Guztiok euskaraz aritu gaitezkeela konturatzea.

-

Guk nola jokatzen dugun azalduko diegu: Mimika erabiliz, modu ezberdinetara azalpenak emanaz, gaizki erabiltzen duenean ere onartuz…

-

Ikasle honek bi konplize izatea proposatzen diegu. Bi ikasle gu bezalako arituko direnak: Berarekin daudenean euskara erabiltzen jarraituko dutenak, mimikaren bidez, animatuz…

-

Konplizeak aukeratuko ditugu: Guk proposatu, boluntarioen bidea. Etorri berria den ikasleari aukeratzen utziz…

-

Lagungarria izan daitekeen argumentu/dinamika bat: Errusiara joango bagina, eta haiek errusieraz bakarrik baldin badakite eta guk ezer ez… Nola izango litzateke elkarrizketa bat? Adibidez: Denda batera sartu eta ogia eta esnea erosi nahi ditut. Kalean norbaiti galdetu nahi diot non dagoen tren geltokia. Eta abar. Horretaz hitz egin dezakegu edo taldetxotan banatu ditzakegu eta antzerki moduan egin dezakete. Noski, ondoren azalduko diegu, denok ari garela euskara ikasten eta denok izan gaitezkeela besteon irakasle.

Berritsuak -

Berritsuak: Ikasitakoa erabili araziko diotenak galderak eginaz…

-

Bi berritsu izatea proposatuko diegu: Orain arte ikasitakoa erabiltzea lortuko dutenak. Elkarrizketetan horiek txertatuz, galderak eginaz… Egunero, tarteren batean behintzat, saiatu beharko dute berritsu izaten.

-

Konplizeak aukeratuko ditugu: Guk proposatu, boluntarioen bidea. Etorri berria den ikasleari aukeratzen utziz…

54


Mezuak eguneroko jardunean -

Konplizeekin eta berritsuekin denbora jakin batean arituko gara. Denbora horretan egunero

gogoraraziko

diegu

helburua

eta

errefortzu

positiboak

ematen

ahaleginduko gara. -

Denbora hori pasatzean gaiari buruz hitz egingo dugu gelan: Zer moduz ikusi duten konplizeek eta berritsuek beraien burua, zer moduz sentitu den lagundua izan dena, eta abar.

-

Hemendik aurrera guztiok berdin jarraitu dezakegu eta guztion artean. Gure helburua zein den gogoraraziko diegu berriro: Gutxienez ikastetxeko eremuan beraien artean euskaraz egitea. Mezuak eguneroko jardunerako dokumentuan aipatzen diren ideiak erabiliko ditugu. Hemendik aurrera nola jokatzea nahi genukeen azalduko diegu eta guk nola lagunduko diegun horretan (gelan, pasiloetan‌).

-

Modu horretan hasiko gara lanean eta hilabeteko esku-hartz horrekin aldaketarik eman den ikusi ahal izango dugu.

Beti erabiltzekoa: Errefortzu positiboak -

Errefortzu positiboak dira estrategia honen ardatz nagusienetako bat: Ikusi behar dute pausoak ematen ari direla eta gu horretaz jabetzeaz gain baloratzen dugula.

-

Horregatik, garrantzitsua izango da helburua askotan gogoraraztea, baita zer espero dugun beraiengandik. Eta, edozein aukera aprobetxatzea errefortzu positiboak emateko: Adostutako esamoldeak erabiltzen entzuten ditugunean, lagundua den ikaslea erabiltzen ahalegintzen denean (orduan berari eta talde osoari eman ahal izango diogu errefortzua), eta abar. -

‌

55


Ebaluazioak

56


Lehenengo ebaluazioa ABENDUKO EBALUAZIOA Abenduan, Gabonetako oporren aurretik, lehenengo hiru hilekoaren ebaluazioa egingo da eta urtarriletik aurrera eman beharreko urratsak ere errepasatu eta adostuko dira. Hauek dira aztertuko diren puntuak Erabileran zuzenean eragiten: Lortu al dugu helburua? Hurbildu al gara?

-

Estrategiak eta tresnak adostu moduan erabili al ditugu? Eraginkorrak al dira? Urtarriletik aurrera berdina jarraituko dugu eta aldaketak egin behar dira helburuetan edo estrategietan? Mezuak eguneroko jardunean: Azaldu al genien nola jokatuko genuen eta

-

zergatik? Askotan hurbildu al gara atentzioa deitzera? Nola hartu dute? Errefortzu positiboak eman al dizkiegu? Nolako esaldiak erabili ditugu atentzioa deitzeko eta errefortzu positiboak emateko? Euskararen aldeko kanpaina: Bilakaera egokia izan al da? Kanpainari jarritako

-

helburuak lortu al dira? Hurrengo urteetan kanpaina honekin jarraitzea egokia al da edo aldatzea komeni da? Tresna lagungarria Oso egokia litzateke irakasleetako batek Oinarrien zaintzaile rola hartzea. Hau

-

da, hiru oinarriak argi edukitzea eta ebaluazioan zehar behin eta berriz horien araberako

galderak

egitea.

Oinarriak

dira:

Baiezkoaren

dinamika,

Hizkuntzarekin harremana eta Erabiltzeko iniziatiba. Irakasle horrek oinarriak zaintzeko hau hartu behar du kontuan:

-

o

Baiezko dinamikaren lotuta: Laguntzen ari al gara? Ardura beraiei pasa al diegu? Gustura ari al gara? Aukeratutako estrategiak eta tresnek laguntzen al digute adostutako helburura iristen?

o

Euskararekin harremana: Lortzen al dugu euskaraz ari direnean gustura aritzea? Errefortzu positiboak ematen al dizkiegu?

o

Erabiltzeko iniziatibarekin lotuta: Adostutako helburuak eta estrategiak adostu ziren moduan ebaluatzen ari diren. Adibidez, oso erraz jotzen da landu ez dugun helburu bat ebaluatu nahi izatera. Edo, jarritako helburua ebaluatu nahi izatera estrategiak ez direnean zehaztu bezala erabili.

-

Oinarriak ondo zaintzeak ebaluazioa erraztu dezake eta erabakiak hartzeko ere lagungarria izan daiteke: Helburuak aldatu, estrategiak egokitu‌

57


Bigarren ebaluazioa EKAINEKO EBALUAZIOA

Ekainean, ikasturtearen amaiera aldera, ikasturteko ebaluazioa egingo da eta urtarriletik aurrera eman beharreko urratsak ere errepasatu eta adostuko dira. Erabiltzeko iniziatiba neurtzea Maiatzaren amaiera aldera, erabiltzeko iniziatiba neurtzeko fitxa beteko du tutore bakoitzak berriz ere. Ikasturte hasieran betetako fitxa bera eta modu berean beteko du.

Hauek dira aztertuko diren puntuak -

Erabiltzeko iniziatiba: Eman al da bilakaerarik taldeetan? Nolakoa izan da? Talde guztietan? Guztietan antzekoa?

-

Erabileran zuzenean eragiten: Lortu al dugu helburua? Hurbildu al gara? Estrategiak eta tresnak adostu moduan erabili al ditugu? Eraginkorrak al dira? Ikasturte osoan helburu berarekin aritu al gara? Estrategietan aldaketarik egin al dugu?

-

Mezuak eguneroko jardunean: Azaldu al genien nola jokatuko genuen eta zergatik? Gogoratu al diegu ikasturtean zehar zein den eskolaren helburua?m Askotan hurbildu al gara atentzioa deitzera? Nola hartu dute? Errefortzu positiboak eman al dizkiegu? Nolako esaldiak erabili ditugu atentzioa deitzeko eta errefortzu positiboak emateko?

-

Euskararen aldeko kanpaina: Bigarren kanpainaren bilakaera egokia izan al da? Kanpainari jarritako helburuak lortu al dira? Hurrengo urteetan kanpaina honekin jarraitzea egokia al da edo aldatzea komeni da?

-

Hurrengo ikasturtera begira: Ikasturteko planaren balorazioa nolakoa da? Modu honetan lan egitea eraginkorra al da? Hurrengo ikasturtean modu berean jarraituko da? Zein aldaketa egin behar dira planean?

58


Tresna lagungarria Lehenengo ebaluazioaren moduan, kasu honetan ere oso egokia litzateke

-

irakasleetako batek Oinarrien zaintzaile rola hartzea. Hau da, hiru oinarriak argi edukitzea eta ebaluazioan zehar behin eta berriz horien araberako galderak

egitea.

Oinarriak

dira:

Baiezkoaren

dinamika,

Hizkuntzarekin

harremana eta Erabiltzeko iniziatiba. Irakasle horrek oinarriak zaintzeko hau hartu behar du kontuan:

-

o

Baiezko dinamikaren lotuta: Laguntzen ari al gara? Ardura beraiei pasa al diegu? Gustura ari al gara? Aukeratutako estrategiak eta tresnek laguntzen al digute adostutako helburura iristen?

o

Euskararekin harremana: Lortzen al dugu euskaraz ari direnean gustura aritzea? Errefortzu positiboak ematen al dizkiegu?

o

Erabiltzeko iniziatibarekin lotuta: Adostutako helburuak eta estrategiak adostu ziren moduan ebaluatzen ari diren. Adibidez, oso erraz jotzen da landu ez dugun helburu bat ebaluatu nahi izatera. Edo, jarritako helburua ebaluatu nahi izatera estrategiak ez direnean zehaztu bezala erabili.

-

Oinarriak ondo zaintzeak ebaluazioa erraztu dezake eta erabakiak hartzeko ere lagungarria izan daiteke: Helburuak aldatu, estrategiak egokitu‌

59

Euskararen erabileran eragiten  

Euskararen erabileran eragiten

Advertisement