Issuu on Google+

Qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwerty uiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzx cvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghxcvbnmqwer tyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiiop asdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghj klzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvb nmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwe rtyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiop Eneritz Mancilla Manterola

L.H 3.maila (31B)

2010/2011


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

AURKIBIDEA

1. AURKIBIDEA 1.

AURKIBIDEA..........................................................................................................................2

2.

SARRERA...............................................................................................................................3

3.

IKASYS ..................................................................................................................................5

4.

3.1

ZER DA? ....................................................................................................................7

3.2

HELBURUAK ..............................................................................................................8

3.3

BEHAR PEDAGOGIKOAK............................................................................................9

3.4

IKASYS SISTEMAREN OSAGAIAK .............................................................................10

3.5

METODOLOGIA ETA ERABILPENA ...........................................................................10

3.6

TREBETASUN OROKORREN ETA KONPETENTZIEN ARTEKO ERLAZIOA: ...................12

3.7

ETORKIZUNA ...........................................................................................................13

ESKOLA 2.0 .........................................................................................................................14 3.1 SARRERA ...........................................................................................................................14 3.2 HELBURUAK ......................................................................................................................16 3.3 IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA ............................................................................................16 3.4 GELA BAKOITZEKO EKIPAMENDUA...................................................................................17 3.5 EDUKIAK ...........................................................................................................................18 3.6 ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK...................................................................................19 3.7 KOSTUA ............................................................................................................................19 3.8 PROIEKTU LELEMATIKOA ..................................................................................................20

5.

ONDORIOAK .......................................................................................................................21

6.

BIBLIOGRAFIA .....................................................................................................................23

2


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

SARRERA

2. SARRERA

Teknologia berriak gure belaunaldiarekin batera hazten joan dira, oso bizkor eta era “GLOBALEAN�. Bakoitza bere erritmoan, haur, gazte, heldu,etab. Baina guztiok ohartzen gara aurrerapen “digitaletaz�. Teknologia berriak erraztasun handiak eskaintzen dizkigu. Gure ikasketetan ikusten ari garenarekin esan dezakegu teknologia berriek hezkuntzan badutela zer esana. Baina orain arte teknologia berri horiek nahiko isolaturik egon dira hezkuntzan, orain ordea beraien erabilpena bultzatu nahi da, baina zergatik? Eta nola? Teknologiak hezkuntzan sartzeko arrazoi garrantzitsu bat du, izan ere, teknologia berriek aukera interesgarri bat ematen dute hezkuntzaren arloan. Horretaz gain teknologia berriek hezkuntzan izan duten garapenean eta haietaz espero zena harrigarria da, teoria ezberdinak planteatu baitira. Hauek eskaintzen dizkiguten abantaila ezberdinak honakoak izan daitezke, adibidez, txatak, solasguneak edo emaila. Azken finean, abantaila horiei esker hezkuntza osatuagoa bihurtu dezakegu eta baita hauetaz baliatzea oso interesgarria izango litzatekeelako, bai ikasleei, zein irakasleei eta gurasoei erraztasunak ematen dizkiete informazio gehiago lortzeko eta elkar trukatzeko. Ordenagailu eta internetari esker ikasleek informazio gehiago lor dezake edozein gairi buruz, baina baita ere ikasleei erakutsi egin behar zaiela baliabide horiek erabiltzen, aurrerago era autonomia batean erabil dezaten. Bestalde, oso interesgarria da, teknologia berriei buruz egiten den planteamendua. Argi eta garbi dago ez dakigula zein izango den etorkizuna baina argi dagoela teknologiak gure gizartearen parte direla gaur egun eta baliabide oso interesgarriak direla. Hortaz, zergatik ez sartu hezkuntzan? Ez dago arrazoi sakonik teknologia berri horiek hezkuntzan ez sartzeko, haiei esker informazio gehiago lortu badezakegu, baita elkar trukatu, gainera klaseak ematerako orduan baliabide oso interesgarri bat da.

3


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

SARRERA

Beraz, teknologia berriek hezkuntzan badute bere lekua eta jakin behar da horiek nola erabili. Artikuluak dioen bezala ordenagailuak eskolan ez dira soilik horien erabilpen mekanizatu bat irakatsi edo ikasteko, baizik eta baliabide bat bezala erabiltzeko eta ahal den neurrien ikasleek era autonomo batean informazioa bilatu eta erabiltzen ikasteko.

4


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

IKASYS

3. IKASYS

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioari zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsi da eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta eguneratzen ere jarraitzen du. Ikastolen IKT planak bi helburu orokor definituak ditu. Lehenengoa, derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea. Lehenengo helburuarekin lotuta eta ekoizpenarekiko ardura edozein IKT planaren zutabe nagusia izanik, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen bitartez, irakaskuntza-hezkuntza

prozesuan

lagunduko

duten

eta

Ikasmaterialgintza

Proiektuarekin bat datozen baliabide kurrikularrak sortzen ari dira. Marko honetan koka dezakegu ikasys proiektua.

Abiapuntua Ikasle bakoitzak du bere estiloa eta erritmoa ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat.

5


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

IKASYS

Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte.

Honen aurrean, gaur egun arazo honi honela erantzuten zaio, memorizatzeko diren ariketak inolako euskarririk gabe egiten dira eta ariketa bidez landu daitezkeen eduki batzuei soilik ematen zaie konponbidea bide desberdinetatik: Ikasliburua erabiliz erantzuten zaio (baina ikasliburuek ariketa berak dituzte ikasle guztientzat), eta, batzuetan, sakontze edo errefortzu jarduerak ere egiten dira. Jarduera liburuak edo koadernoak erabiliz. Fitxen fotokopiak erabiliz, edo irakasleek beraiek prestatutako diktaketa ariketen bidez. Honek guztiak irakasleak ikasle bakoitzaren bilakaeraren jarraipen sistematikoa era egokian burutzea izugarri zailtzen du. Testuinguru honetan, baliabide hauek ikasle eta irakasleengana modu pertsonalizatuan iritsi ahal izateko hutsunea bete nahian sortu da ikasys proiektua.

6


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

IKASYS

3.1 ZER DA? Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. IKASYS Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta, estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu: Trebatzeko Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,‌ Memorizatzeko Ikaskuntzren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografiatoponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa‌ Nork berea egiteko Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da

7


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

IKASYS

3.2 HELBURUAK Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. IKASYS proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da. Euskal curriculumari erreparatuz, honako helburu hauekin funtzionatzen du ikasys programak: 1. Konpetentzia orokor eta espezifikoen lorpenerako baliabideak garatzea. 2. Hezkuntzan

aspaldian

identifikatutako

behar

pedagogiko

batzuei

erantzutea 3. Lan autonomo eta bakarkakoa. 4. Ariketen bidez prozedura ezberdinen trebatzea. 5. Edukien memorizazioa. Honetaz gai, Ikasys-en helburua irakaskuntza prozesua hobetzea izango litzateke, nolabait esateko abantaila batzuk izanik. Ondorengo taula honekin ikusi daiteke proiektu honekin nola hobetu dezakegun gure irakaskuntza prozesua. PROZESUA

KONTUTAN HARTU

IKASYS PROIEKTUAK

BEHARREKOA

ESKAINTZEN DUENA

JARDUERAK BANATU

Ikasle bakoitzaren Ikasle bakoitzari bere mailaren arabera ariketak eskaini Ariketa kopurua erabaki

berezitasunei egokitutako ariketak. Ikasle bakoitzak bere gaitasunen eta erritmoaren arabera lan egin.

8


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

TREBATZE ETA MEMORIZATZE JARDUERAK EGIN

IKASYS

Akatsak eta

Ariketa tipologĂ­a

zailtasunak

ugaria eta aberatsa.

antzeman.

Autonomian

Sortzen diren

sendotzea eta

zailtasunen

motibazioa

araberako laguntza

handitzea.

eskaini.

Ikasketa bera erraztea eta azkartzea.

ZUZENKETA

Zuzenketa irizpideak

Berehalako

finkatu.

zuzenketa. Irakasleari zuzenketa automatizatuaren bidez denbora aurreztu.

EBALUAZIOA

Ebaluazio sistema

Ikaslearen

finkatu

jarraipena era zehatzagoan egin.

3.3 BEHAR PEDAGOGIKOAK

Ikastetxeetan aurkezten diren proiektu guztiek bezala, honek ere behar pedagogiko batzuei erantzun behar die. 1. Ikasle bakoitzak bere estiloa eta erritmoa du ikasteko orduan. 2. Eskolako zenbait eduki ariketak eginez eta buruz ikasiz barneratzekoak dira. 3. Bakoitzaren

berezitasuna

pertsonalizatuak behar dira.

9

horri

irtenbidea

emateko,

ariketa


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

IKASYS

3.4 IKASYS SISTEMAREN OSAGAIAK

Hardware

aldetik:

eskola

beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den

IKASBOOK

tresna

informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da.

Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa.

Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika etaIngurunea). 3.5 METODOLOGIA ETA ERABILPENA

Ikasys, bost arlotan erabiltzen da: euskara, gaztelania, ingelesa, ingurunea eta matematika. Ingurunea arloa, 4., 5., eta 6. Mailak soilik erabiliko dute. Saio bakoitzaren iraupena 30 minututakoa izaten da eta saio bakoitzean koska izeneko edukki sekuentiza bat landuko dute haurrek. Egokiena beraien ustez, egunean ordu erdiko saio bat egitea da, hau da, arlo bat. Arlo bakoitzean astean behin saio bakarra egitea proposatzen da ordutegiak ikastetxeak finkatzen dituelarik. Ikuspegi pedagogikoari dagokionez, lau sailetan banatuko genuke:

10


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

IKASYS

3.5.1 kotratu didaktikoa: Esan bezala, haurrek koskak igaro behar dituzte saio bakoitzean. Koska bakoitza hainbat gelaxkaz osatua dago. Gelaxka horietan zailtasunaren arabera mailakaturiko tipologĂ­a desberdinetako jarduerak daude. Koskaren luzer ikaslearen adinaren eta aeriketa tipologiaren araberakoa da. Ikaslearen gaitasuna eta ahalmena zein den kontuan izanik, ikasleek egokitzapenak egin bhearko dituzte beraien beharren arabera. Beraz, gelaxkak egiteko denboralizzioa, zailtasunak, eta. Aldatu egingo litzateke.

3.5.2 aniztasuna: Proposamena ikasle guztiek saio bakoitzean koska berri bat egiten hastea da, denak koska beretik abiatzea. Ikasle bakoitzak bere gaitasunen eta erritmoaren arabera lan egin beharko du gelaxketan aurreratze maila desberdina izanik, horrela ikasle bakoitzak gelaxka ezberdinetan bukatuaz. Hala ere, hurrengo saioan denak puntu beretik abiatuko lirateke. Ikasle guztiak eduki minimo batzuk lantzen dituztela bermatu behar denez, koskaren hasieran egongo dira oinarrizko jarduerak eta bukaera aldera ikasle aurreratuentzat soilik eskainitakoak. Koska bakoitzak beraz, oinarrizko jarduerak eta sakontzeak izango ditu. Koska bakoitzaren azken koskaren PDF-a ikusi daiteke, KOSKAren laburpena izanik. Ikasleak ariketaren erantzuna ez badute asmatzen, erantzun zuzenak ikustera derrigortuta daude. Ikasleek ariketak egin ahala, beraien aurrerapen maila ikusten dute zuzenean pantailan.

11


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

IKASYS

3.5.3 dibertsifikatzea: Esan bezala, behar bereziak dituzten haurrekin edota etorkinekin, beraiei egokitutako ariketak eskaini behar zaizkie.

3.5.4 ebaluazioa: Lehenago esan bezala, ebaluazio mota honekin irakasleari denbora aurrezten zaio zuzenketa automatizatua izanik. Horrela, irakasleak ikasle bakoitzaren balorazioa egin dezake zein ariketetan zailtasunak izan dituen ikusiaz.

3.6 TREBETASUN OROKORREN ETA KONPETENTZIEN ARTEKO ERLAZIOA:

KONPETENTZIA KOGNITIBOAK Informazioaren interpretazioa: Ulermenean oinarritutako pentsamendua

Informazioaren ebaluazioa: Pentsamendu kritikoa

TREBETASUN OROKORRAK Arretaz entzutea

Ahozko hizkuntza

erlazioa konparazioa

Ahozko hizkuntza Hizkuntza idatzia

sekuentziazioa sailkapena

Beste hizkuntzan: Matematikoa eta zientifikoa

Analizia eta sintesia Interpretazio kritikoa

Hizkuntza idatzia: irakurmena

Adierazpena

12

KONPETENTZIA KOMUNIKATIBOAK

Hizkuntza idatziaren eta veste hizkuntzen erabilera argia, zehatza eta zuzena.


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

IKASYS

3.7 ETORKIZUNA

Etorkizunera begira, berez 2009/10 ikasturtetik aurrera proiektua ikastolen kolektiboan orokortzea nahi zen, horrela Lehen Hezkuntza osoan aplikatuz Ikasys programa eta DBH etapan ere aplikatuz. Bestetik, 2010 urtetik aurrera ikastoletako saretik at zabaldu nahi da, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo. Emaitza egundaino, horrela laburtu daiteke: “Maila eta ikasgai guztietan ikasleen errendimendu akademikoaren gehikuntza�.

13


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ESKOLA 2.0

4. ESKOLA 2.0 3.1 SARRERA

Behin iragana ezagututa, orainari heldu behar diogu. Horretarako, Eskola 2.0 proiektuaren inguruan hitz egingo dugu: zer den, nola eramaten den aurrera, zer baliabide dituen, proiektu tematikoak ‌ Hona beraz, puntu guzti horien xehetasunak. Egun informazioaren gizartean bizi gara. Informazioa eskura izatea ezinbestekoa da, baina oraindik ez dago guztion eskura. Arrazoietako bat informatikan eta ikusentzumen arloan dagoen analfabetismoa da, eta horretan gizarte hezitzaileok esku hartu behar dugu, gizarte eredu justu bat sortzeko. Gaur egun hezkuntzan oso hedatua dagoen proiektu bat dugu ESKOLA 2.0. Ikastetxe askotan digitalizazioaren aldeko apustua egin zen, IKT-ak heziketan

eragiteko

beharrezko

baliabidez

horniturik zegoelarik. Hau dela eta, honen asmorik nagusiena IKT-ak ikastetxeetan integratzea da. Baina jakina, ez da ikasle bakoitzari ordenagailu minieramangarri bana ematea bakarrik, funtsean XXI. mendeko ikasgela digitalak martxan jartzea da, azpiegitura teknologikoa eta oinarrizko konektibitatedunak, ikasgelak INTERNETera zabaldu behar direlako eta gure ikasleek, jatorrizko gizaki digitalak, Ezagutza Gizartearen erronkei aurre egin behar dietelako.

Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak ikas-irakas prozesu orotan txertatuz eta aukera berriak eman ikasgeletako hezkuntza erantzunak hobetzeko: irakaskuntza pertsonalizatua, lankidetza proiektuak ...Azken finean IKTa beste baliabide bat bihurtzea nahi da, alegia, ikasle orok eguneroko jardunean erabiliko duen beste lan tresna bat izatea.

14


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ESKOLA 2.0

Zalantzarik gabe, ikasgeletan IKT-ren integrazio eraginkorra irakasleen eskutik eratorri beharko da, hain zuzen ere, oinarrizko gaitasun digitalak eskuratu dituzten irakasleengatik: teknologia prestakuntzaz aparte IKT tresnak balabide didaktiko gisa erabiltzeko metodologian gaituak.

2.0 Eskola programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan, Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusi zen Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egin zirenean.

Proiektu honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte, oraindik Haur Hezkuntzakoak txikiak baitira. Hauek ere teknologia berriekin zuzeneko kontaktua badute ere, oraindik ez dira Eskola 2.0 proiektuan sartu.

Ondorengo orriotan, hezkuntzan aplikaturiko programa ezberdinei buruz jardungo dugu.

15


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ESKOLA 2.0

3.2 HELBURUAK Eskola 2.0 proiektuak dituen helburuak anitzak diren arren, hona hemen horietako batzuk:

Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea •Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea • Eten digitala murriztea • Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea • HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA Helburu guzti hauek oso garrantzitsuak dira eta gaur egungo ikastetxeetan txertatuta daude. Hauen helbururik nagusiena heziketa kalitatea hobetzea da eta hau lortzea ezinbestekoa da egungo sisteman. Hori dela eta, gisa honetako programa berritzaileak ikastetxeetan erabiltzea esanguratsua izango da eta aldi berean aberasgarria.

3.3 IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

Irakasleek prestakuntza berezi bat behar dute metodologia alderdian, lankidetza sareak sortzen eta mintegi iraunkorren sorreran. Hiru irakastalde antzeman dira: Informatika ezagupen urriak dituena, gutxitan erabiltzen ditu IKTak irakasgaiak ematen. Ordenagailu erabiltzailea, baina dokumentu eta kudeaketa pertsonalak burutzeko, tarteka bere ikasleekin informatika gelan lan egiten duena. Erabiltzaile arituak, goi mailakoak, irakasgaiak emateko IKTak erabiltzen dituena.

16


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ESKOLA 2.0

Prestakuntza maila desberdinak daude: 1. Oinarrizko IKT gaitasunak: ofimatika, sistema eragileak, Internet. 2. Arbel digitala: ADI-Arbel Digital Interaktiboaren erabilera didaktikoa. 3. Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan. 3.4 GELA BAKOITZEKO EKIPAMENDUA

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aurretik ekipamendua zehaztea beharrezkoa da.

HARDWAREA

GELA BAKOITZEKO EKIPAMENDUA: Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat. Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54 cm (zabalera x altuera x sakonera) Arbel digital elkarreragilea: 77�-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria duena. Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13 cm (zabalera x altuera x sakonera). Minieramangarri

bat

ikasle

bakoitzeko

eta

bi

minieramangarri + TFT + teklatua irakasleentzat. Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera konektatzea ahalbideratuko duena.

IKASTETXE BAKOITZEKO EKIPAMENDUAK

Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko.

Ikastetxe batean egon beharreko baliabide eta material desberdinak zein diren esan eta gero, ikas tresnak zein diren azaltzea egoki iruditzen zaigu. Mini ordenagailu hauek bakarrik izatea ez da garrantzitsuena baizik eta, hau aurrera eramateko ikas

17


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ESKOLA 2.0

tresnak instalatuta izatea ere beharrezkoa da. Ordenagailu txiki hauek hutsik datoz eta haurrek erabili ahal izateko, landu nahi diren edukiak bertan instalatzea edo txertatzea ezinbestekoa da. SOFTWAREA

Ordenagailu

eramangarriak

ikastetxeetan

entregatuko

dira,

oinarrizko

softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft XP Profesional.

Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice), nabigatzailea (Mozzila Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizentzia librean, lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar dutela, Hezkuntza Sailari eskatu beharko dio. Honek berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari. Guztiz debekatuta gertatuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen softwarerik instaltu edo erabiltzailea.

3.5 EDUKIAK Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu behar da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioal partekatzen du, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago. Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira.

Lehen Hezkuntzako 5-6. mailako ikasleek adibidez, hainbat eduki lantzen dituzte: ingurune arloa, matematika, euskara, gaztelania eta ingelesa. Hori dela eta, aurretik aipatutako eduki digital hauek ordenagailuan bertan txertatzea beharrezkoa da.

18


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ESKOLA 2.0

3.6 ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK Proiektu honen nondik norako guztiak azaldu eta gero, honen abantaila eta desabantailak aipatzea esanguratsua dela iruditzen zaigu:

ABANTAILAK

DESABANTAILAK

Denbora aurrezten du.

Instalatzeko arazoak.

Elbarrientzako laguntza.

Ekonomikoki ez da guztiontzat.

Informazioa azkar biltzen du.

Nekagarria (gorputz-jarrera).

Errakuntzak izateko probabilitate txikia.

Prozesua mekanikoki geratu daiteke.

Zuzentzeko erraza.

Pertzepzio falta.

Onuragarriagoa.

Mantentzea eskatzen du.

Eskoletan, teknologia onuragarria eta erabilgarria izango da nola ulertzen ditugun kontzeptu hauen arabera eta horrek nola eramaten den praktiketara. Modu tradizional batean, ordenagailu baten erabilera ez doa eskola igortzailea, baina pertzepzio berri batekin desberdina izaten da: umea informazio gehiago daukanez, aurrera edo atzera joan daiteke, elementu berriak sartu, kendu ‌ eta beraz, sekuentzia lineal bat ez du erabiltzen, hau da, aukeratzeko boterea daukate. 3.7 KOSTUA

Proiektu honen inguruko informazioarekin amaitzeko, ESKOLA 2.0 programak ikastetxe batean martxan jarri ahal izateko kostuaren inguruan mintzatuko gara. Esan behar da, ikastetxe guztiek ez dutela aukera gisa honetako programak aurrera eraman ahal izateko oso garestiak baitira eta ez daude ados programa honek eskaintzen dien aukerekin. Beste alde batetik, programa honen aldeko eskolekin topatzen gara eta hauek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin ipintzen dute. Honen kostua 12.660.004,12

19


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ESKOLA 2.0

eurokoa (gutxi gorabehera) da. Bertan miniordenagailu eramangarriak arbel digitalak, armairuak, wifi konexioak eta garraio poltsak sartzen direlarik.

3.8 PROIEKTU LELEMATIKOA LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOek lan kooperatiboa, informazio trataera, ezaguera sorrera, diziplinartekoa, zehar lerroak, globalizazioa, harremanak ...lantzeko aukera aparta eskaintzen dute. Oinarri soziokonstruktibistekin bat egiten dute eta gehienetan gelako proiektuak, zein erronka kognitiboen metodologian oinarritzen dira. Ikasleek gaitasun digitala, hizkuntza komunikaziorako, ikasten ikastea, autonomia eta ekimena, eta beste oinarrizko gaitasunak lortzeko bitarteko estrategikoak eskaintzen dituzte. Egun internet-ko web 2.0 tresna berriek lan aukera zabalak bezain erabil errezak ematen digutenez, esate baterako: blog-ak, wikiak, webquest, txat mezularitza, sare sozialak... izugarrizko indarra har dezakete, ikas-irakas prozesuetan estrategikoki txertatuz gero. Horrenbestez, IKT- kontzeptutik IJT klabean, Ikaskuntza eta Jakintzarako Teknologiak,

hitz

egiten

hasi

beharko

lirateke

aurrerantzean,

teknologiari

protagonismoa gutxitu eta Didaktika 2.0 metodologian murgiltzeko. Beraz, Lankidetza Proiektu Telematikoak, etorkizun handiko proiektuak dira baldin eta ondo garatzen badira.

20


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ONDORIOAK

5. ONDORIOAK Guzti honetatik zer ondorioztatu dezakegu? Ikusi dugun bezala, Euskal Herrian dagoeneko martxan dago Teknologia berrien erabilpena eskoletan. Hasiera batean froga moduan hasi zena, geroz eta gehiago ari da zabaltzen eta egun eskola askotan aplikatzen diren programak ikusi daitezke. Honen hazkuntza argi dago goranzkoa izango dela, eta era batean gure ustez positiboa. Teknologia aurrera doan heinean, gu ezin gara atzean geratu eta teknologiarekin batera prozesu eta kontzeptu berri guztiak barneratu beharko ditugu.

Gauza guztiek bezala, honek ere, bere alde on eta txarrak ditu. Esan dugunez, ikasgelan eskola 2.0 proiektua sartzeak, ikasgelako mĂŠtodo tradizionala aldatzea dakar. Esaten denez, aldaketa horrek onurak ekartzen ditu hezkuntzan.

Ikasgelak guztiz sistematizatu dira. Hasiera egunean ordubete saioa dena, ondoren ordu guztiak izango dira eta ordenagailua ezinbesteko tresna bihurtuko dela pentsatzen dugu. Klariona eta arbela alde batera utzi eta arbel digitalak dagoeneko hainbat zentrotan ordezkatzen du. Funtzionatzeko era errazagoa dela iruditzen zaigu. Askotan konplexua dela eman dezake, baina denborarekin denak ohituko gara hontara. Gu, irakasle izango garen moduan, gogotsu gaude programa hauek gure ikasgeletan martxan jartzeko.

Guzti honetaz gain, bada aipatu nahi genukeen beste zerbait. Aipatu dugunez, irakasleen metodologiak ere aldatu beharra dauka, gainontzean ez baitu lortuko helburu gisa idatzita duen hezkuntzaren hobekuntza hori. Horretarako, bai guk eta bai zuetako askok, irakasleei zuzendutako hainbat ikastaroren berri izango zenuten. Eskola 2.0 proiektua dela eta, hainbat ikastaro jarri dituzte martxan. Ikastaro hauek LHko bosgarren mailako tutoreei, ingeleseko irakasleei eta PT irakasleei daude zuzenduta. Bertan, gutxi gora behera lau hilabeteko iraupen batean irakasleak proiektu hau

21


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ONDORIOAK

aurrera eramateko gai bihurtzea da helburua. Egia esan, hau pausu garrantzitsu bat dela iruditzen zaigu. Baina bada konbentzitzen ez gaituen beste puntu bat: ikastetxe askotan IKT arduradunik ez egotea. Izan ere, ikastetxe askok irakasleak IKT-etan lau hilabeteetan formatu direla ikustean, dena konponduta dagoela ikusten dute eta ez dute beste inoren beharrik sumatzen. Ordenagailuak arazo teknikoren bat duenean (matxuraren bat: ez piztea, bozgorailuek ez funtzionatzea‌) mantenukoei deitu eta dena konponduta! Eta zer egin behar dute programaren bat desagertzen zaienean? Gure ustez, ikastaro xume bat jaso duten irakasle hauek ez dira gai horri aurrea egiteko, eta mantenukoek ere askotan ez dute lan hori egiten. Orduan zer? Horregatik iruditzen zaigu ikastetxe denetan IKT arduradun batek egon beharko lukeela, honek proiektua martxa hobeago batean aurrera eramatea ahalbidetuko baitu.

Beraz, eta uste dugu argi geratu dela, horrelako proiektuak gelan sartzea ez da pentsatu eta egiten den gauza hutsa. Gelan mini eramangarri eta arbel digitalak sartu baino lehen, lan asko egin beharra dago. Behin hori eginda, orduan ekin behar zaio gela teknologiekin hornitzeari, eta ondoren, aurretik ezarritako metodologia egoki bati ateak zabaldu.

22


[Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan ]

ONDORIOAK

6. BIBLIOGRAFIA -http://www.slideshare.net/jprodri/ikastetxeen-heldutasun-teknologikoaren-eredura

- http://www.ikastola.net/web/default.php -http://bitacoradelgaleon.blogspot.com/2008/04/modelo-de-madureztecnolgica-de-centro.html -http://zibereskola.blogspot.com/2008/04/modelo-de-madurez-tecnolgicav.html -

http://www.bilbaodigital.es/Ensenanza-Aprendizaje/modelo-de-madureztecnologica-de-los-centros-educativos.html

-

http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest;jsessionid=3197304FA077083 E0068C9667C8403FB.liferay

- http://eskola20.ning.com/ -http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/eskola_bi_puntu_zero/es_eskola20/eskola20_ c.html -http://www.ikasys.net/wordpress/?langswitch_lang=eu

23


informazio eta teknologia berriak eskolan