Page 1

IKT AZTERKETA LA SALLE LEGAZPI IKASTETXEA

[Escribir texto]


AURKIBIDEA 1. Ikastetxearen laburpena 2. Ikastetxearen informazioa IKT n inguruan 3. Irakasleen jarrera IKT n inguruan 4. Ikasleen jarrera IKT n inguruan 5. Ze baliabide teknologikoak ditu ikastetxeak 6. Hobekuntzarako proposamenak 7. Iritzia 8. Bibliografia


1. Ikastetxearen laburpena La Salle- Legazpi ikastetxea heziketa zentro bat da, irabazi asmorik gabekoa eta pribatua. Zumarragan izeneko herrian kokaturik dago Donostiatik 60 km-tara gutxi gora behera. Bertara iristeko hainbat irtenbide daude: Gipuzkoako hiriburutik abiatuz, N-1 errepidea (Gazteizeko norabidean) Zumarraga/ Bergara 418 irteera hartu; trenbidez, berriz, Zumarragako geltokia. La Salle- Legazpi ikastetxeak 616 ikasle ditu, H.H-n, L.H-n eta D.B.H-n sakabanaturik. H.H-n 155 ikasle daude guztira, L.H-n 265 eta D.B.H.-n 146. Ikasle gehienak bertakoak eta gizarte maila ertainekoak dira.

2. Ikastetxearen informazioa IKTn inguruan Ikastetxean hainbat proiektu (Ulises, Irati eta hara) bideratzen dira, baina, ikt n inguruan bakarra: Sein proiektua. SEIN Batez ere metodologĂ­a aldetik aldaketak dakartzan proiektua da, ezaugarri nagusiak ondorengoak dituelarik: -

Teknologia berrietan trebatzea

-

Informazioa bilatzeko beste aukerak ezagutzea: helbideak, hiztegiak,‌

-

Talde lana sustatzea

-

Sarean trebatzea

3. Irakasleen jarrera IKT n inguruan Orokorrean ikastetxe honetan dagoen langileriaren jarrera irekia eta positiboa da.Hala ere, bi ikuspuntu desberdin daudela ikusi dugu, gehienetan adinaren arabera bereizten direla adierazi dezakegularik. Alde batetik, gazteenek IKT desberdinen funtzionamendua ikasteko, trebatzeko eta ikasleekin erabiltzeko interesa dutela erakusten dute. Ikasleekin ikaste prozesua azkartzez gainera, motibatuago daudenez, ikasten dutena hobeto eta konturatu gabe barneratzen dutela diote. Gainera, talde lana ere asko lantzen dela azaltzen digute. Beste aldetik, zaharrenek bereraien adinarekin IKT hauetan murgiltzea denbora galtzea eta hezkuntzan bere biziko garrantzia duten beste aspektu asko ahaztea dakarrela diote; irakaslearen kultura maila, ikasleen defizitak detektatzen jakitea, ikaskuntza irakaskuntza prozesu desberdinen ondoriak aztertu eta erabiltzen jakitea, irakaslearen bete beharreko paperaz ohartzea, hizkuntzak eta kultura desberdinak lantzea,... IKT-ak garrantzia badute ere aipatutako beste aspektu hauek lehenago landu behar liratekeela pentsatzen dute.


4. Ikasleen jarrera IKTn inguruan Ikasleen jarrera erabat irekia da. Beraiek pres eta gogotsu adietrazten dira. Gainera, konturatu gabe ikasteaz gainera informazioa barneratzen dute. Ikasgaiak askoz ere dinamikoagoak egiten zaizkiete, ikasleen parte hartzea sustatzen da eta orokorrean talde lanean aritzen direnez ariketak gustagarriagoak zaizkie. Ordenagailuan, sarean,‌ ibiltzea atsegin dute eta arbela digitalak atentzioa deitzeaz gainera ilusioa ere egiten die.

5. Ze baliabide teknologikoak ditu ikastetxeak Orokorrean, irakasle guztiek beraien ordenagailua dute. Gainera, ikasleekin ariketak eta jarduera didaktikoak lantzeko ordenagailu gela erabili dezakete. Proiektoreak eta pantaila handiak ere badituzte; bilerak eta aurkezpenak egiteko, informazioa igortzeko, bideoen/dvd-en/power point-en proiekziorako, klaustroetarako‌ Sein proiektua bideratzeko helburuarekin gela batzuk egokiturik daude. Hau dela eta, 5 eta 6 mailan ikasle bakoitzak bere ordenagailua du. Ikasgela guzti hauetan arbela digitalaz ere goza dezakete. Aldi berean, arbela digitala eta ikasleen ordenagailuak konektaturik daude, honela, irakasleak ikasleen jarduerak behatu ditzakeelarik. Bestalde, ikasleek jarduerak eta informazioa bilatzeko orduan baliabidea eskura dute eta azkenik, irakaslearen jarduera teorikoa praktikoagoa egitea ahalbidetzen die. Hau da, teoria denen artean eskemen bitartez landuz eta jardueren bitartez arbela digitalean emaitzak uztartuz eta ikasleen parte hartzea sustatuz. Ikastetxean aurki ditzakegun ikt-ak dira: -

Arbela digitalak: Arbela digitala, bideo-proiektagailu batera konektaturiko ordenagailua da. Ordenagailu horren irudia gainazal liso eta zurrun batean proiektatzen da. Gainazal honetatik ordenagailua kontrolatu, proiektaturiko irudi baten gainean oharrak idatzi, gorde, inprimatu, edota emailez bidaltzeko aukera izango dugu. Azken batean, arbelaren funtzioa, gainazal horren bitartez ordenagailua kontrolatzea izango da; boligrafo, behatza kasu batzuetan, edota beste gailu baten bitartez. Azken hauek, ordenagailuko saguaren eginkizun bera izango dute. Hauek izango dira imajinarekin elkar eragiteko aukera emango digutenak, eta arbela normal batengatik ezberdinduko duena (ordenagailua + proiektorea).

-

Proiektoreak: Paretean edo espazio leun batean diapositibak edo irudiak azaltzea. Diapositibaren (plastikozko marku baten barruan dauden pelikula zatiak) tamainarekin jolastu daitekeelarik. Eta ezagunagoak, ordenagailuak eta video/dvd/musika/diapositiba erreproduktoreak

-

Aipatzekoak dira ere teknologia berriekin eta hezkuntzarekin zer ikusia duten hainbat kontzeptu eta programak: -

Microsoft Officce-ren barnean aurki ditzakegu:

-

Word: Microsoftek sortutako testu prozesagailu bat da, Microsoft Office bulegotika-suitean barne doana.

-

Excel: Kalkulu orrialdeak aplikatzeko programa bat da. Finantziazioa eta kontabilizazio helburuetarako erabili ohi da.


-

Power Point: Software bat da aurkezpenak egiteko, Microsoft enpresak sortua, eta Microsoft Office bulegotika-suitean doa. Berdin balio du Windows zein MacOS sistemetan lan egiteko.

Aurkezpen software horrek hiru elementu erabiltzen ditu batik bat: testua, irudiak eta soinuak. Elementu horiek elkarrekin erabiltzeari deitzen zaio multimedia. Esan daiteke, beraz, PowerPoint multimedia software bat dela. Programaren oinarrizko elementua diapositiba da, eta bertan sartzen dira testuak, irudi finkoak edo argazkiak, bideoak, edota soinuak. Gure aurkezpenak diapositibez osatuta egongo dira. Irudiak, bideoak eta soinuak ordenagailutik inportatu beharko ditugu; abestiak hala ere, CD irakurletik inportatu ahal izango dira. Diapositiban elementu bakoitzak bere ordena izango du, eta elementu batetik bestera, denbora tarte bat sartu ahal izango dugu. Denbora tarteak, diapositiben artean sartu ditzakegu baita ere; azken honi trantsizio izena ematen zaio. Bai trantsizioetan baita diapositiba barnean ere, animaziozko efektuak sartzeko aukera ematen du programa honek, aurkezpenak erakargarriagoak egiteko. Erakargarritasun hori suspertzeko, narraitzaile gisa egindako ahotsaren grabaketa gehitu daiteke, aurkezpena pertsonalizatze aldera. -

-

Internet-a: Mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. Internet bidez erabil daitezkeen zerbitzuen artean, Web zerbitzuaz kanpo, hurrengoak aurki ditzakegu: fitxategien transferentzia (FTP), posta elektronikoa (e-posta), elkarrizketak (txat) edo bat-bateko mezularitza. Wifi-a: Wi-Fi Alliance enpresa taldeak sortutako marka erregistratua da. Izen hori sortzearen helburu nagusia haririk gabeko sare lokaletarako produktuek IEEE 802.11 estandar multzoa ea betetzen duten ziurtatzea da.

6. Hobekuntzarako proposamenak Hasteko, ikastetxean lantzen den proiektuarekin bat datorren beste bat proposatu nahi genuke; 2.0 Eskola proiektua hain zuzen ere. Programa hau Sein-en osagarria izan daitekeela iruditzen zaigu beste helburu batzuk bilatzen dituela ikusirik. Proiektu hau ere LHko hirugarren zikloari zuzendua dago eta Zaran bezala lehenik ikasgelak guztiz digitalizatu behar dira. Ondoren, bi proiektuen artean lortu nahi dituzten helburuetan dituzten berdintasun eta desberdintasunak azalduko ditugu: Sein eta 2.0 Eskola proiektuek amankomunean dituzten helburuak 5-6 mailako ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea Ikasgelako metodologĂ­a aldaketan laguntzea Lan dinamikoa eta parte hartzailea sustatzea Heziketa kalitatea hobetzea

2.0 Eskola proiektuak dituen helburu osagarriak Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea Eten digitala murriztea Beste ikastetxeekin lankidetza sustatzea sarea bitartekari izanik


Osatuz, hainbat gelatan arbela digitala dagoela ikusi ahal izan dugu. Hobekuntzarako proposamenak egiten hasita bai programetan eta baita teknologia berri baten aurrean ere, irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu, honen inguruan dagoen ezjakintasuna nabaria baita. Ikastaroak burutu ondoren teorĂ­a aldetik nahi jantzirik badaude ere, praktikan jartzeko orduan, beldurrak, arazoak, segurtasun ezak, etab. bezalako jokabideak dira nagusi. Hau dela eta, horrenbesteko inbertsio ekonomikoa eskatzen duten IKT inguruko aldaketa guzti hauei ez zaie erabilpen egokirik ematen. Beraz, praktikotasunaren alderdian gehiago landu beharko litzatekeela iruditzen zaigu. Sarean murgilduz ikastetxeetan landu daitekeen ikastaro interesgarri bat aurkitu dugu: Hezkuntza departamenduak eskaini dezake: “IKT ikastetxeko dinamizatzaileaâ€? 60 orduko ikastaroa da. GARATU plataforma erabiltzen da eta dinamizatzailearen eginkizunak identifikatzeko eta dinamizatzailearen eskumenez gogoeta egiteko aukera ematen du. Lantzen diren edukiak: 1. IKT dinamizatzailea: Eginkizunak eta lanak. 2. Ikastetxearen oinarrizko azpiegitura. 3. Ataria/Intranet/Extranet ikastetxea. 4. Hezkuntza programak. 5. IKTak curriculumean nola integratu. 6. IKTak curriculumean. 7. Sarean irakatsi eta ikasteko orientabideak. 8. IKTak integratzeko ekintza plana. Honelako ikastaroak, irakasleentzat oso baliagarriak dira, besteak beste, ikusi ditugun edukiak direla medio. IKTak integratuz ikasleen hezkuntzan eman daitezkeen aurrera pausoak, ondorengo jarduera didaktiko modukoak landuz bideratu daitezke: -

Natura ikasgaian Txaneleko liburuan 4.mailan Arabia gaia testu liburutik ariketak eginez eta testuak irakurriz burutu beharrean ordenagailu gelara joan eta basamortuari buruzko informazioa bilatu, Word aren bitartez eta kopiatu eta itsatsi atazak erabiliaz informazioa eta irudiak aukeratu eta taldeko idatzia sortu.

-

Plastikan, 6. mailan, modulazioak lantzeko orduan helbide bat eman eta bertan beraien modulazioak izango diren diseinuak ordenagailuz sortu beharko dituzte. Nahi izan ez gero sarean sartu eta adibide desberdinak behatu.

-

Euskaran, 5.mailan, Power Point-aren aukera desberdinak zeintzuk diren aztertuko dituzte. Talde guztiak elkarrekin gauzatzeko ariketa izango litzake, aprobetsatuaz ordenagailu nahikoa eta arbela digitala eskura ditugula. Ondoren, elkarreko liburuak ipuina lantzeko dituen ariketa birtualak burutuko ditugu. Horretarako, talde bakoitzak CD bat izango du eta CD ak agintzen dizkien pausoak eta irakasleak emandako instrukzioak jarraituz ipuina gaia lantzeko ariketetara iritsi beharko dute. Arketak burutu eta Power point baten bitartez ikasitakoaren laburpena burutu beharko dute. Amaitzeko, aurkezpenaren


egunean, zortearen zoriari utziz, talde bakar batek egindako power point-aren ahozko azalpena egin beharko du. -

Kultur aniztasunaren gaia lantzeko beste lurralde bateko ikastetxe batekin harremanetan jarri eta lagun bereziaren jarduera burutuko genuke. Jarduera honek kurtso osoko iraupena izango luke, eta amaieran, ikasleek elkar ezagutzeko aukera izango lukete. Kurtsoan zehar txataren bitartez harremanetan egongo dira, lagunak egiteaz gainera, beraien kunturen ohitura, usadio, siniste,‌ informazioa eskuratu beharko dutelarik.

Ikusi daitekenez, hobekuntzarako proposamenak amaiezinak dira, beraz, lanari ekitea da falta zaigun gauza bakarra. Puntu honekin amaituz, lehenik, irakasleak motibaturik egotea beharrezkoa dela argi dago. Nola lortu? IKT-ek duten ondorio positiboez hitz eginez edota IKT-ak erabiltzen dituzten ikastetxeen esperientziak ezagutuaz adibidez. Behin IKT-en eragin positiboaz konbentziturik, ikastxean egiten beharreko programetara joko genuke. Ondoren, ikasitakoa rolling playing-nak antolatuz praktikan jartzea interesgarria iruditzen zaigu. Eta amaitzeko, ikasgeletara joko genuke. Gizartean aldaketak etengabe ematen direnez, prozesu hau berrikuntza eta aldaketa desberdinekin errepikatzea komenigarria litzatekeela oiruditzen zaigu.

7. Iritzia Ikastetxeetako lana besteak beste ikasleak sozializatzea da. Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Gainera, hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigute. Teknologia berriak izugarrizko aldaketak ekarri dizkigute. Adibide garbiak ditugu ordenagailuak eta interneta. Gaur egun ez dakigu tresna hauek gabe galduta sentitzen gara, informazio digitalaren garrantziaz eta lanak egiteko eta informazioa gordetzeko azkartasunen ezin besteko herramientak ditrela oharturik. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Irakasle askorentzat ezinbestekoa bihurtzen ari da. Batez ere, urruti dauden edo clase presentzialetara ez datozten ikasleekin harremanetan jartzeko. Honela, gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta ikasgai bertatik igortzeko. Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, kultur aniztasuna sustatuz eta errespetua moduko balore garrantzitsua helaraziz. Gainera,hizkuntzak ikasteko bitartekaria ere izan daiteke. Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko,‌ Hau guztia dela eta, taldekideok argi dugu pixkanaka gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu beharko genukeela. Gure ustez, ikasleeikin IKTak sustatuz helburu garrantzitsu asko lortu ditzakegu; ikasleek informazioa beren kabuz lortzea, bilatzen duten informazio desberdinen artean ikuspegi kritikoa izatea, idei desberdinak errespetatzen ikastea, ikaslearen autonomia sustatzea, talde lanean lan egiten ikastea, besteei laguntzen ikastea,‌ Beraz, irakasleak izango garen hainean ezinbestekoa zaigu lehenbailehen martxan jartzea, ikastaroetan izena ematea, informazioa bilatzen hastea,...


8. Bibliografia

http://www.wikipedia.com http://www.google.es http://www.lasalle.es/lasallezumarraga


IKT  

kkkk jjjjj qqqq dfwefkjwgf wegfijqworgh wdgjwlrg wdgfnwargh

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you