Page 1

KOLDO MITXELENA BHI GORPUTZ HEZIKETA MINTEGIA

2010-11 IKASTURTEA ZAINTZA. 4DBH

ARTIKULUAK

Kirola lesioen eta osasunaren artean 1999/03/28 | Kortabarria Olabarria, Beñardo | 

• • • • • • • •

Telebista etxeetan kirola sartzen hasi zenetik, kirolarekiko interesa gero eta handiagoa izan da, eta egunetik egunera kirola egiten dutenen kopurua gero eta handiagoa da. Horregatik, kirola -kirola izateaz gain- kultur eta gizartejarduera garrantzitsua bihurtu da, milioika lagun biltzen dituena, bai kirolari modura eta bai kirolaren inguruan sortu diren egituren partaide gisara. Lesioak izango ditugu hizpide, lesioak eta kirolak osasunean duen garrantzia. Kirolaria Afizioz edo ofizioz kirola egiten duena. Bere osasunaren lehen erantzulea kirolaria bera da. Esaldiak sinplea badirudi ere, sakonean garrantzia du: kirolariak berak kirola seguru egiten saiatu behar du lehenik, kirola egiten ari denean eta ari ez denean ahal dela arrisku-faktoreak alde batera utziz. Kirola egunero eta seguru egitea aukeratzen bada, gutxieneko segurtasun-neurriak hartu beharra dago: ohitura toxikoak baztertzea -alkohola eta tabakoa, alegia-, atseden-orduak zorrotz betetzea, eta elikadura zaintzea.

Materiala eta babesa Kirola eginez bazter daitezkeen lesioei aurre egiteko neurrietan, material egokiek eta babes-neurriek garrantzi handia dute. Egokiena kirol guztiak banan-banan hartu eta errepasoa egitea izango litzateke, baina orrialde hauek horrenbesterako lekurik ez dutenez, materiala aukeratzean kontuan hartu beharreko oinarrizko gauza batzuk aipa ditzakegu. Jantziei dagokienez, izerdia ondo xurgatzen duten ehunetara eta marruskaduraz erredurarik sortuko ez dutenetara jo behar da. Oinetakoek zoruan ondo itsasten direnak eta kolpeekiko babesa eskaintzen dutenak izan behar dute, aldi berean artikulazioen malgutasuna eta gorputzaren egonkortasuna segurtatuz. Babes-materialak kirol-lesioen prebentzioan ezin dira ahaztu. Kirol bakoitzerako badaude babes-materialak, bereziki diseinatuak, homologatuak eta arautuak. Lehiaketa batzuetan horiek erabiltzea legez ezartzen da, baina entrenamendu-saioetarako ez dago araututa. Hala ez bada ere, kirolariak entrenamenduetan erabiltzea

1


KOLDO MITXELENA BHI GORPUTZ HEZIKETA MINTEGIA

2010-11 IKASTURTEA ZAINTZA. 4DBH

derrigorrezkoa balitz bezala jokatu beharko luke, beharrezko neurriak hartuz.

Entrenamendua Kirol-medikuntzaren ikuspegitik, emaitza onenak lortzeko eta kirolarien osasun ona bermatzeko, entrenamenduan oinarrizko hainbat jokabide izan behar da: 1. Karga progresiboak, gorputzak egiten duen lana poliki-poliki onar dezan. Horrela gehiegizko entrenamendu-arazorik ez da sortuko eta ez da -nekearen eraginez- lesiorik eragingo. 2. Aldizkakotasun egokia; hau da, atseden aktiboa egitea, gorputzak berriro energia hartzeko aukera izan dezan. 3. Entrenamendu berezitua, pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitutakoa, denok ez baikara lan-karga berdinei aurre egiteko gai. Baita taldean entrenatzeko ohitura dagoenean ere. 4. Kirolariaren osasun ona bermatzeko, entrenamendu orokorra zaindu behar izaten da, kirolariaren gaitasun fisiko orokorrak garatu ahal izateko. Horrez gain, kirolari bakoitzak, egiten duen kirolera egokitutako entrenamendu berezia egin beharko du. 5. Teknika egoki lantzea -batez ere gazteekin- gorputza mugimendu jakin batzuetara ohitu dadin. 6. Berotze-ariketak kirol-saioei ekin aurretik, gihar guztiak garatzea ziurtatzeko eta ez kirol jakin batean lan egiten dutenena bakarrik. 7. Arlo psikologikoa lantzea, entrenamendua lehiaketari begira egiten dena izan ez dadin, baizik eta eguneroko bizimoduan lagundu dezakeen tresnatzat har dadin.

Kirola eta osasuna Esandakoez gain, lesioen eta osasunaren prebentziorako kontuan har daitezkeen alde gehiago ere badaude, kirol-instalazioak, sendagiletaldea eta abar, baina kirola egin nahi duenari zuzenean dagozkionak aurrekoak lirateke. Beraz, badakigu kirola egin aurretik segurtasunneurriak hartu behar direla. Baina zergatik kirola? Ona al da osasunarentzat? Dudarik gabe, bai. Horretaz ohartzeko gizakiaren eboluzioari begiratzea nahikoa izan daiteke. Milaka urtetan zehar gizakiak nomada eta ehiztari izan ziren, baita geroago nekazari ere, eta eguneroko jarduera bera gorputza lanean aritzeko nahikoa izaten zuten. Azkenaldian, berriz, eguneroko bizimoduan jarduera fisikoa murriztea nabarmena izan da. Izan ere, gizakiaren zerbitzura jarri diren makinak eta garraio modernoak iritsi dira. Gizarte industrialetan bizi garenon forma fisikoa gero eta kaskarragoa da, eguneroko lanetik jarduera fisikoa ia desagertu egin baita. Bizimodu berriaren ondoriorik zuzenetarikoa -osasunari dagokionezbihotzeko gaixotasunen gorakada itzela izan da. Egoerak garbi adierazten du bizimodu sedentarioa norbanakoentzat kaltegarria izan daitekeela, eta gizartearentzat -gainera- oso garestia.

2


KOLDO MITXELENA BHI GORPUTZ HEZIKETA MINTEGIA

2010-11 IKASTURTEA ZAINTZA. 4DBH

Hala ere, egin diren ikerketek ez dute zuzeneko harremanik adierazten jarduera fisikoaren eta bihotzeko gaixotasunen artean; datu epidemiologiak, ordea, garbi erakusten dute jarduera fisikoak onurak besterik ez dituela, bai buruko gaitzik ez izateko eta bai gizakien egoera orokorrarentzat. Kirolak, besteak beste, odolaren jarioa hobetzen du, arterietako presioa egokitzen du, arnasketa hobetzen du, pisuaren kontrola egitea erraz dezake, eta beste zenbait arrisku saihesten laguntzen du. Forma fisiko ona izateko, kirola erregularki egitea ezinbestekoa da. Ez du balio noizbehinka kirol-betekada handia hartzea, eta gero denboraldi batean ezer egin gabe egotea. Forma fisiko onean dagoen edonork eguneroko bizimoduan sor daitezkeen erronka fisikoei ondo egingo die aurre; forma fisiko eskasa duena, berriz, -nekea medio- ez da eguneroko lanei aurre egiteko gai izango, eta, ondorioz, jarduera eten beharrean izan daiteke. Dena den, forma fisikoa eta osasun ona ez dira gauza bera. Bateragarriak izan daitezke, baina ez gauza bera. Osasun ona definitu beharko balitz, gaixotasunik eza esatea nahikoa izango litzateke. Forma fisikoa -osasun onarekin baino gehiago- energiarekin lotu daiteke, bizitzan ager daitezkeen zailtasun fisikoei aurre egiteko erronkarekin, eta fisikoki gainerakoen menpekotasunik ez izateko erronkarekin. Forma fisiko, terapia, eta antzeko hitzak entzundakoan, gehienok entrenamendu-saioekin, izerdiarekin eta ohitura osasuntsuekin zuzenean lotzen ditugu. Lotura horrela egiteak badu zentzua, askok eta askok horrela ulertzen baitute kirola egitea, eguneroko entrenamendu-saio bortitzekin. Medikuntzaren ikuspegitik hitz egiten denean -behintzat horrela ikusten du Kirol Medikuntzaren Nazioarteko Federazioak- plana biguna izan daiteke. Aipatu erakundearen arabera, forma fisiko egokia lortzeko astero 3-5 aldiz, gutxienez ordu erdiz eta gehienez ordu betez, jarduera aerobikoren bat burutzea nahikoa litzateke: oinez ibiltzea, korrika egitea, igeri egitea, bizikletan ibiltzea, arraunean ibiltzea, patinatzea edo eskiatzea gomendatzen du. Taldean egiten diren kirolak ere ez ditu baztertzen, baina beti ere intentsitate txikiaz eta motel samar eginez. Beraz, anima zaitez, ez dizu kalterik egingo!

1.IRAKURRI HURRENGO ARTIKULUA ETA ZURE IRITSIA IDATZ EZAZU, GAI HONI BURUZ ZUK PENTSATZEN DUZUNA ETA EZAGUTZEN DUZUNA.: 3

kirola  

ffffffffffffffffffffff

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you