Bidaiant Lola Sarratea

Page 118

─ Where do you come from?─ sinpatiaz galde egin digu. ─ Europa… europarrak gara…– erantzun diogu biek batera.

Musulmanak dira. Gustura egon gara berbetan, erdi ingelesez, edo keinuka, baina elkar ulertu dugu. Jakin-minez eten gabe ari zaizkigu galdeka. Zein den gure lana, bakarrik joanak garen, nor den gure jainkoa… Edadezko emakumeak gure senarrak non diren galdetu digu. Guk ez dugula senarrik erran diogunean, harrituta gelditu da, gazteena, berriz, ia irriz lehertu da. Neskatikoek gure apaingarri eta eskuak ukitzen dizkigute. Gizona irakaslea dela erran digute; emaztea, etxekoandre; haurrak ingelesez eskolan ikasten ari direla, swahili eta familiako betiko hizkuntza ere badakizkitela . Ia iluntzen hasi denean, besarkada batekin anfitrioiek agurtu eta sentsazio on batekin hotelera abiatu gara. ─ Ongi afaldu dinagu, ezta? ─ erran dit lagunak. ─ Bai halaxe dun, agian, baso bat ardo faltan sumatu dinat… baina musulmanek ez diten alkoholik edaten, hortaz…Akuna matata

Uztailak 21

Goiz jaiki gara, uharteko gure azken orduak dira, eguerdian abioia hartzekoak gara, eta hotelean galdetu dugu ia badagoen edozer interesgarria goizean ikusteko. Arraina enkantean ateratzen dutela eta ikusgarria dela erran digute. Hara joan gara goizeko zazpietan. Hiriko kaleetan jende guti dabil: kale garbitzaileren bat; gizonezkoak lanera, mezkitetara; haurrak eskola aldera, baina bezperan ikusitakoarekin deus parekorik. Ez dago turistarik, ile hori bakarrak gu biok gara, ez gaituzte begiratu ere egiten. Arrandegia, edo arraina enkantatzen duten aretoa hiri erdigunetik gertu dago; areto beltz erraldoi bat da. Arrantzaleek gauez arrantzatutako arraina oraindik bizirik dakarte, garraio mota guziak erabiliz: bizkar gainean, bizikletaz, esku-gurdiz. Ezpata-arraina buztanetik helduta arrastaka… Aretoaren erdian dago baskula; ezinezkoa haraino ailegatzea. Oihu-erausia itzala da, jasan ezina. Arrantzaleek iritsi ahala lurrean mukurutzen dute arraina, txipiroiak, sepiak, olagarroak; arrainak ihes egin nahian espaloian zehar... Usaina hagitz pisua eta sakona da. Ehunka gizon izerditan, oihuka, elkarri bultzaka. Gizon larru beltzak, kaska motz, 118


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.