Page 2

Lokarrik ere konpromisoa hartu eta proposamen bat eskaini nahi du Aukeretarako une honi laguntzeko Lokarriren borondatea honela zehazten da: Batasunak ordezkatutako Ezker Abertzalearekin lankidetza konpromiso bat hartzea, bakea sendotu eta akordio batean bukatuko den elkarrizketa prozesu bat berrabiarazteko. 1. Lokarrik Ezker Abertzalearekin lan egiteko konpromisoa hartzen du konponbide prozesu batean era aske, baketsu eta demokratikoan adierazitako herri-borondatea erreferentzia bakarra bihurtzeko ahaleginean. Zentzu honetan, Lokarrik proposamen zehatza aurkeztu nahi du herritarrak izan daitezen euskal gizartearen erabakitzeko eskubidearen inguruan elkarrizketa eta akordio prozesua behin betiko bultzatuko dutenak. Horrela, tokian tokiko 100 herri-kontsulta antolatu eta gauzatzea proposatzen dio Lokarrik Ezker Abertzaleari, beste eragile politiko, sozial eta sindikalekin batera, euskal gizarteari dagokion etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatzearen inguruan. Epe laburrean garatu daitekeen lehen pauso bat dela deritzo Lokarrik. Euskal gizartearen babes zabal batek alderdi politiko guztiak elkarrizketa prozesu batera bultzatuko lituzke, erabakitzeko eskubidearen gauzatzea ordenamendu juridikoan barneratuko lukeen akordio batekin amaituz. 2. Lokarrik Ezker Abertzalearekin lan egiteko konpromisoa hartzen du nazioarteko instantzia eta erakundeetan beren legez kanpoko egoera eta bazterketa politikoa salatzeko babesaren bilaketan.

Bilbo, 2009ko azaroak 28

Proposamena Ezker Abertzalearentzat  

Proposamena Ezker Abertzalearentzat