Issuu on Google+

Bake-prozesuaren

atoki Soziala

2009ko Neguko Txostena Bake-prozesuaren egoeraren azterketa.

Mugimendu txikiek "zerbait" dakartelako


Egilea: Lokarriren Koordinazio Batzordea Argitaratzen duena: Lokarri

Jaso ditugun ekarpen guztiak helbide honetan daude hitzez hitz bilduta eta jende guztiaren eskura:

www.lokarri.org Bake prozesuaren begirale izateko, eta hurrengo txostenak eta galdetegiak jasotzeko sartu Behatoki Sozialaren atalean: www.lokarri.org


Aurkezpena

2009ko uztailean, Lokarrik, hau da, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak herritarrek parte hartzeko bide berri bat sustatu eta erraztearen aldeko konpromisoa hartu zuen. Bide horri bakeranzko prozesuaren Behatoki Soziala deritzo. Hasieran bezala orain ere ekimenak helburu du interesa duten herritar guztiek bakeari eta bizikidetzari buruz zer iritzi duten adieraztea. Horrez gain, gizartean gai horren inguruko gogoeta bat ere eragin nahi du ideia eta proposamen eraikigarri berriak sortzen laguntzeko; hau da, gure harri-koskorra jarri nahi dugu bakea lortzeko aukera berriak sortzeko. Orain arte, guztira, lau txosten aurkeztu ditugu, hau barne. Txosten honek 2010eko neguan bakeranzko prozesua zer egoeratan dagoen aztertu du eta, txostena lantzearekin bat, aukera txiki bat ireki berri da bake-prozesu berri bat ahalbidetuko duten baldintzak sortzeko. Hori dela eta, galdetegi honetako galdera gehienek gai hori izan dute ardatz, parte-hartzaileek egoera berriak eskaintzen dituen aukerei buruz nahiz oztopoei buruz zer iritzi duten jakiteko. Argitu beharra dago galdetegiko galderak idatzi genituela Jon Anzaren gorpua Tolosako Gorputegian agertu baino lehen eta ETAk Jean-Serge NĂŠrin frantses polizia hil aurretik. Galdetegiari emandako erantzun asko, gainera, aipatu gertakarien aurretik jaso genituen; baina bi gertakizunen garrantzia ikusita, garrantzitsu iritzi genion galdetegian beste hiru galdera sartzeari. Azkenean, beraz, galdetegiak guztira hamalau galdera izan ditu. Galdetegiari emandako erantzunez gain, aurrez aurreko eztabaidak ere egin dira Tokiko Behatokietan; joan den udaberrian sortutako taldeak dira, eta aldian behin biltzen dira. Helburuetako bat bizikidetzaren inguruan akordioak lortzea denez, etorkizunean zer akordio lor litezkeen aztertzeko eskaera egin zaie Tokiko Behatokiei; zer akordio, batetik, ETAren eta Gobernuaren arteko balizko elkarrizketa-mahai batean eta, bestetik, alderdi politikoen arteko balizko elkarrizketa-mahai batean. Txostenak ETAren eta Gobernuaren artean egin litezkeen akordioen inguruko ondorioak bildu ditu; udaberrian, aldiz, alderdien arteko elkarrizketan izan litezkeen akordioak aztertuko dira. Azkenik, jendearen partaidetza-datuei dagokienez, martxoan 1.044 lagunek eman diote erantzuna galdetegiari, eta 91 lagunek parte hartu dute Tokian Tokiko 13 Behatokik egindako eztabaida saioetan. Agiri hau lau atal handiz osatua dago: 1- Bakeranzko prozesuaren egoera. Galdetegiak emandako emaitzen azterketa 2- Tokiko Behatokietan ateratako ondorioak 3- Bakeranzko prozesuaren egorearen azterketa 4- Lokarriren gomendio eta konpromisoak bake-prozesu berri bat bultzatzeko Aurreko txostenetan bezalaxe, Lokarrik haren edukiak zabaltzeko konpromisoa hartu du. Helburua da edukiak ekarpen baliagarria izatea, erakundeek, alderdiek eta gizarte-eragileek indar handiagoz joka dezaten bakearekiko duten konpromisoaren alde eta bizikidetza anitzaren alde, eta era berean, bide berriak eskain ditzaten prozesu berria ahalbidetuko duten baldintzak sortzen laguntzeko. 1


Bakeranzko prozesuaren egoera Galdetegiak emandako emaitzen azterketa 1. Zer iritzi duzu bakerako prozesuaren egoeraz? Batez besteko balorazioa udazkeneko txostenean ageri zen 3,7tik 4,2ra igo da; beraz, bakeranzko prozesuaren egoerari hala-moduzkoa iritzi zaio. Baina %57k egoerari 4ko kalifikazioa edo hortik beherakoa eman badio ere, nabarmendu behar da %43ren iritziz bakeranzko prozesuak 5eko puntuazioa edo hortik gorakoa merezi duela. Aldi berean, lehenbiziko txostenetik hona mailaka igo da ona/oso ona balorazioa; zehazki, udaberrikoan %4 izan zen, udakoan %2, udazkenekoan %8, eta negukoan %12ra iritsi da. Hona hemen, besteak beste, zer arrazoi aipatu dituzten galdetegiari erantzun diotenen %57k, gehienez 4ko puntuazioa emateko: ETAren indarkeria, Ezker Abertzaleari egozten zaion sinesgarritasunik eza, borondate eta sinesgarritasun politikorik eza egungo egoera aldatzeko, errepresio bideen aldeko apustua, eta eskubideak nahiz askatasunak murrizteko estrategia (atxiloketa gehiago, ilegalizazioak), gidaritza politikorik eza, alderdi politikoen arteko mesfidantza handia, bai eta ETArekikoa ere, garaileen eta garaituen hizkera, jarrera itxiak daude eta ez dira eskuzabalak, keinu hutsez haratago doan elkarrizketarako egiazko borondaterik eza, gatazka politikoa dagoenik ere ez aitortzea. Bakeranzko pauso batzuk ematen ari direla edo itxaropenerako arrazoirik egon badagoela deritzotenen %43 horien artean, gehienek hiruhileko honetan batez ere Ezker Abertzaleren “Zutik Euskal Herria” adierazpena azpimarratu dute. Haien iritziz, adierazpenean demokrazia-bide hutsen alde aritzeko egiazko borondatea ageri da, baina ñabardura batzuk ere badaude: adibidez, kritikatu da ETAk adierazpena bere egin ez izana, eta Ezker Abertzaleari argiago izatea eskatu zaio indarkeriaz mintzatzerakoan, eta lidergo handiagoa ETAren aurrean. Beste arrazoi nabarmengarri batzuk ETAren azken hilabeteotako jarduerarik eza (1), eta ETAren ahuldadea izan dira, bai eta poliziaren eraginkortasuna ere. Azkenik, aipatu behar da zenbait lagunek agertu duten desioa: isilpean pausoak ematen ari direla sinesteko desioa, hain zuzen. (1): Gehienek galdera honi erantzun zioten ETAko kideen eta frantses poliziaren arteko tiroketaren aurretik.

2. Duela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko? Galdera honetan jasotako ekarpenen artean, baikortasuna gora doa; izan ere, erantzun dutenen erdiek uste dute duela urte bat baino aukera gehiago dagoela bakea lortzeko. Udazkenean % 3k esaten zuten hori, eta udan % 8k. Aldiz, %37k dio orain ez dagoela aukera gehiago (%54k, udazkenean, eta %84k, udan). Orain aukera gehiago dagoela diotenen artean, gehien-gehienek nabarmendu dute Ezker Abertzalea ematen ari den azken pausoek ekarri duten aukera hasiberria: batetik, Mitchell Printzipioak bere egin dituelako eta, bestetik, bake-bideekin konpromisoa hartu duelako. Halaber, errepikatu da ETAk azken hilabeteotan atentaturik egin ez izana (2) eta ahulago dagoen pertzepzioa, poliziaren eraginkortasunaren eraginez eta sostengu soziala eta politikoa gero eta txikiagoak direlako; era berean, oro har itxaropena zabaldu da “gauzak mugitzen ari direla” ikusterakoan; esaterako, nazioarteko sostengu mugimendua. Duela urte bat baino aukera gehiago ez dagoela erantzun dutenek hainbat gauza hartu dituzte oinarri: alderdi politikoen arteko elkarrizketarik eza eta immobilismoa, ez da batere gauza segurua eta sinesgarria ETAk armak utzi nahi izatea, alderdikeriak bakerantz jotzeko borondatearekin kontrajarrita egotea, Ezker Abertzalearen bake-bideen aldeko apustuaren argitasunik eta sinesgarritasunik eza, eta Estatuko segurtasun indarren gehiegikeriak. 2


Galdera horri “ez daki/ez du erantzuten� erantzundakoen %13k argudiatu du oroz gain ziurgabetasun handia dagoela batzuen eta besteen jarrerek izan dezaketen eboluzioaz; batez ere, ETAri, Espainiako eta Gasteizko Gobernuei dagokienez eta, hein txikiagoan, Ezker Abertzaleari dagokionez. Era berean, esan dute oraindik ere oso aurrerapauso txikiak ematen ari direla, eta konponbidea oraindik oso urrun dagoela. Azkenik, erantzunen kopuru batek dio ez dutela behar hainbateko informaziorik egoera horri buruzko iritzia emateko. (2): Gehienek galdera honi erantzun zioten ETAko kideen eta frantses poliziaren arteko tiroketaren aurretik.

3. Seinala itzazu zure iritzian bakea lortzeko dauden oztopo nagusiak Aurretik bezalaxe, bakea lortzeko aurrerapenak trabatzen dituzten oztopo nagusiak ETAren indarkeria (%63) eta elkarrizketa gabezia (%60) dira, galdetegiari erantzuna eman dioten lagunen iritziz. Hirugarren arazoa ilegalizazioak dira; arazo horrek, gainera, garrantzia hartu du mailaka (horrela, 2009ko udaberrian %30 zen, eta orain aldiz, %40). Presoen sakabanaketak, torturek eta kargu publikoei zuzendutako mehatxuek %10en inguruan segitzen dute. Emaitzak ez dira nabarmen aldatu aurreko galdetegiekin alderatuta.

4. Uste duzu Ezker Abertzalearen azken adierazpenek argi erakusten diotela gaitzespena indarkeriari? Erantzuleen iritzia bi aukeraren artean zatitua dago: batzuek diote Ezker Abertzalearen adierazpenek argiagoak izan behar dutela, eta ez direla nahikoa; aldiz, besteek diote nahikoa direla, Mitchell Printzipioei agertutako atxikimendua indarkeria ezaren aldeko apustua baita. Bi erantzunak galdetegiari erantzun diotenen %47k aukeratu ditu. Aldiz, %6k soilik uste du Ezker Abertzalearen adierazpenak ez direla argiak eta ETA kondenatu behar duela.

5. Uste duzu Michell Printzipioen onarpena nahikoa izango dela Ezker Abertzalea legeztatzeko? Galderari erantzun dioten gehien-gehienak baikor eta itxaropentsu agertu dira. %49k dio dagoeneko ez dagoela aitzakiarik Ezker Abertzalearen ilegalizazioari eusteko. %45ek uste du lehendabiziko urrats bat dela, baina gehiago eman beharko dituztela legeztatuak izateko. %6k soilik uste du legez kanporatuak egon behar dutela ETA kondenatzen ez duen bitartean edo ETA bera desagertzen ez den bitartean.

6. Zer egin beharko luke Gobernuak bakerako aukera sendotzen laguntzeko? Jende gehienak, %61ek eta %60k, bi ideia hauek aukeratu ditu, hurrenez hurren: Arnaldo Otegi eta Ezker Abertzaleko beste buruzagi batzuk askatzea, eta Gobernuak Mitchell Printzipioak bere gain hartzea: Azpimarratu diren beste bi ideia, biak %26rekin, preso batzuk hurbiltzea eta tortura kasuak ikertzea izan dira. Parte-hartzaileen %5ek uste du Gobernuak ez lukeela ezer ere egin behar ETA desagertzen ez den bitartean, eta %4,5ek pentsatzen du ez lukeela deus egin behar Ezker Abertzaleak indarkeria kondenatzen ez duen bitartean. 3


7. Uste duzu ETAk bake prozesu berri baten alde egin eta su-etena iragarriko duela? Zalantzarik gabe, azpimarratu behar da bi lagunetatik bat zalantzan dagoela galdera horren aurrean: ez daki edo ez du erantzuten. Erantzun dutenen %25ek uste dute ETAk ez duela su-etenik iragarriko eta indarkeriari eutsiko diola. Ia portzentaje berberak, %23k, uste du ETAk Ezker Abertzalearen erabakia onartuko duela, eta horrela bakeprozesu berri baten alde egingo duela.

8. Zer egin beharko lukete alderdiek? Ia erantzun guztiek jarrera irekiak agertu dituzte. Erantzun erdiek diote alderdiek elkarrizketan jardun behar dutela, betiere baldintza izanik indarkeriari uko egitea. Erantzun dutenen %48k pentsatzen du alderdiek lagundu behar dutela, jadanik bake-prozesu berri baterako baldintzak baitaude. %2k soilik uste du ezin dela elkarrizketarik gauzatu indarkeria desagertzen ez den bitartean.

9. Garrantzitsua iruditzen zaizu nazioarteko sostengua jasotzea? Erantzunetatik (den-denak jasoak Brian Currinek eta nazioarteko hogeiren bat eragile ezagunek ETAri benetan egiaztatzeko moduko su-eten bat eskatu baino lehen) nabarmendu behar da ia lagun guztiek nazioarteko sostenguaren garrantzia azpimarratu dutela. Horrela, %64k pentsatzen du beste leku batzuetako esperientzia lagungarri izan dakigukeela, eta %33k pentsatzen du beharrezkoa dela Gobernua estutzeko, bake-prozesu berri batean parte har dezan. Bere aldetik, %3k soilik uste du nazioarteko sostengua ez dela lagungarria izango bakerako aukera bat sendotzeko.

10. Sinesgarri irudituko litzaizuke batzorde independente batek egiaztatutako ETAren su-eten bat? Lau lagunetatik hiru oso baikor agertu dira galdera horren aurrean. Parte-hartzaileen %49k Ăąabartu du su-eten hori sinesgarria izango litzatekeela, baldin eta batzordea izen handiko pertsonek osatua balego. Parte-hartzaileen %27 baikorrago agertu da, haientzat balizko su-eten hori sinesgarria bailitzateke, baita egiaztatua ez bada ere, ETAk gatazkari amaiera emateko borondatea erakutsiko bailuke. Bere aldetik, lau lagunetatik batek dio su-etena ez litzatekeela sinesgarria, ETAk publikoki indarkeria uzteko erabakia adierazi behar duelako.

11. Bakea lortzeko aukera sendotuz gero, parte hartzeko prest egongo zinateke ondo irteteko? Nabarmentzekoa da, bakea lortzeko aurreko saioek nekatua eta atsekabetua badago ere, %87k oraindik ere ezinbestekotzat eta beharrezkotzat jotzen duela gizartearen lana, etorkizuneko elkarrizketa-prozesu baten bidez atzera egiterik ez duen behin betiko bake-akordio iraunkorra lor dadin bermatzeko. Desberdintasunak ageri dira parte-hartze motari dagokionez. Galdetegiari erantzun diotenen %57 mobilizatzeko prest dago, bakerako aukera berriak aurrekoek bezala porrot egin ez dezan. Gehienek antzeko argudioak ematen dituzte: “Guztion erantzukizuna baita� esaten dute askok, mesfidantza handia dagoelako politikariek eta ETAk bakea lortzeko duten gaitasunaren eta borondatearen

4


inguruan; uste baitute aurreko bake-prozesuan gizartea ikusle hutsa izan zela, hartan parte hartu zuten eragileengan konfiantza jarrita, eta hori izan zen prozesuak porrot egiteko arrazoietako bat; orain, beraz, prozesuko subjektu aktibo gisa aitortuak izatea aldarrikatzen dute, aurrerapausoen inguruko gardentasun eta informazio handiagoa eskatzen dute, behar den presioa egin eta ongi ateratzeko. Azkenik, gizartearen ahotsa zinetan hartua izan dadila eskatzen dute, eta ETAren tutoretza oro eta alderdikeria oro errefusatzen dute. %30ek erantzun du gutxienez gertatzen den guztiaren berri izan nahiko lukeela, eta ez du bazterrean uzten era aktiboagoan parte hartzeko eta mobilizatzeko aukera, baldin eta aurrerapausoak ematen badira; baina, oraingoz eta hainbat arrazoi direla medio, gutxienez jakin nahi du zer egiten ari diren prozesuan ari diren eragileak. Dena dela, galdetegiari erantzun diotenen %10ek uste du beharbada parte hartuko lukeela, baina argi utzita bakerako aukera berria ongi irtetearen erantzukizuna ez litzatekeela inola ere euskal gizartearena izango, ETArena, Gobernuarena eta alderdi politikoena baizik. Pertsona horiek uste dute gizarteak gauza bakarra egin dezakeela: hots, ETAri su-etena eskatu, eta Gobernuari eta alderdi politikoei elkarrizketan aritzeko eskaria, eta haien iritziz hori askotan egin izan da. Azkenik, %3k uste du dagoeneko atsekabe nahiko izan dituela, eta oztoporik handiena ETA eta bakea lortzeko borondaterik eza direla. Haien iritziz, gizarteak ez dezake ezer egin bi oztopo handi horien aurrean, eta mesfidantza agertu dute egungo egoerari bukaera emateko egiazko borondatea ote duten. oluntad real de acabar con la actual situaci贸n.

12. Zer iritzi duzu ETAk Frantzian polizia bat hil izanari buruz? Erantzun dutenen %33k uste dute ustekabeko gertakaria izan zela eta ez zela aurretik pentsatutako atentatu bat izan. %28k dio Giza Eskubideen urraketa larria izan zela. % 18rentzat, ETAk indarkeria baliatzen jarraitzeko asmoa duela erakusten du. Gainerako erantzunek diote ezinezkoa zaiela gertakari hori juzkatzea, gertatutakoaz behar adina daturik ez dagoelako; haien iritziz, aurreko aukera guztien batuketa bat da; nabarmentzen dute ustekabeko gertakaria izan zela baina aldi berean gaitzesgarria, edo aurretik pentsatutako atentatutzat hartu ezin bada ere, aurreikusteko modukoa dela halako zer edo zer gerta daitekeela, armak eramaten badira.

13. Zer iritzi duzu Ezker Abertzaleak agertutako jarreraz aipatu hilketaren aurrean? Denetariko iritziak jaso ditugu, eta guztiek ia antzeko sostengua izan dute. Erantzuleen %35ek uste du Ezker Abertzalearen erantzuna ez dela nahikoa izan, baina ateak zabalik utzi dituela etorkizunean indarkeria gaitzesteko. %23k uste du ETAri egin dion deia berritzailea eta garrantzitsua dela; eta beste hainbestek uste dute Ezker Abertzalea betiko moduan aritu dela eta ez direla argi mintzatu indarkeriaren gaitzespenaz. Azkenik, %5ek uste du Ezker Abertzalearen erantzuna gatazka gainditzeko duen borondatearen erakusgarria dela.

14. Zein da zure iritzia Anza auziaz? Hamar lagunetatik zazpik uste dute zalantza ugari dagoela gertatutakoaren gainean eta sakonago ikertu beharko liratekeela. Galdera horri erantzun diotenen %30ek uste du zuzenean gerra zikinarekin lotutako auzia dela. %2k bakarrik bat egiten du bertsio ofizialarekin; hau da, Jon Anza arrazoi naturalek eraginda hil zela.

5


Egindako ekarpen batzuk

Biolentziaren bidea agorturik dago eta bakearena gertuago Denon parte hartzea ezinbestekoa da. Gure etorkizuna dago jokoan, ez alderdiena. Nire bilobek nik hainbat aldiz amestutako Euskal Herria ezagut dezaten. Gizarte osoa inplikatu behar garelako. Gizarteak du indarra, eta alderdiek hortik abiatuta egin behar dute bultz. Sukalde lanetan ari direlakoan nago, ez dakit hala den baina izaten bada, ona da. Bakea lortzeko herritarron hitza entzutea ezinbestekoa delako ETAzaleak oraindik ez dira pasa bakearen aldeko hitzetatik ekintzetara. Hori erakusten dutenean agian hasiko gara bakerantz hurbiltzen 6


Tokiko Behatokietan ateratako ondorioak

Martxoan, Tokiko Behatokiak bildu dira; zehazki, 13 Behatoki, eta guztira 91 lagunek parte hartu dute. Bilerak Bilbo-Abandon, Bilbo-Santutxun, Bilbo-Indautxun, Getxon, Galdakaon, Barakaldon, Portugaleten, Irunen, Tolosan, Donostian, Antzuolan, Iru単ean eta Gasteizen egin dira. Hiruhileko honetako Toki Behatokien gai nagusia ETAren eta Gobernuaren arteko balizko elkarrizketa-prozesua aztertzea izan da. Horretarako, eztabaidagai izan da aurrez zer baldintza jarri beharko liratekeen ETAren eta Gobernuaren arteko elkarrizketak garatzeko; zer gai jorratu beharko liratekeen elkarrizketa horietan, eta zer akordio zehaztu beharko liratekeen elkarrizketa-mahai horretan.

1. Aurretiazko baldintzak ETAren eta Gobernuaren arteko balizko elkarrizketarako Parte-hartzaile batzuek esan dute ez lukeela aurretiazko baldintzarik egon behar elkarrizketa hori gauzatzeko; baina hala ere, Tokiko Behatokiek ia aho batez hiru betebehar adierazi dituzte.

1.1. ETAren indarkeriarik ez izatea Ekarpen gehienak bat etorri dira ETAren indarkeriarik egon behar ez dela esaterakoan. Dena den, era askotako formulak aipatu dira hori zehazteko: deklaratu gabeko su-etena baina egiazkoa edo formula berme-emaileagoak, adibidez armak era egiaztatuan entregatzea. Bi aukera horien artean, termino hauek erabili dira: su-eten mugagabea, su-eten aldebakarra, borroka armatua uzteko konpromisoa eta su-eten iraunkorra.

1.2. Gobernuaren jarduketa-neurriak Parte-hartzaileen iritziz, gobernuak keinuen bidez elkarrizketaren aldeko jarrera erakutsi beharko luke argi eta garbi, zalantzarik gabeko borondatearen erakusgarri. Adostasunik handiena lortu duten gobernu-ekintzak hauek izan dira: Mitchell printzipioak onartzea, Alderdien Legea ezabatzea, presoak hurbiltzea eta sakabanaketari bukaera ematea, eta Ezker Abertzaleko buruzagiak askatzea. Era berean, nabarmendu da gobernuak Espainiako eta euskal parlamentuen sostengua bilatu beharko lukeela, elkarrizketari ekiteko.

1.3. Elkar ulertzearen aldeko jarrera Elkarrizketari aurre egiteko hainbat jarrera eta modu adierazi dira bi aldeentzat; esaterako, seriotasuna prozesuan zehar, bi aldeetan erabakimena duten mintzakideak aritzea, elkarrizketarako benetako borondatea izatea, bestearen esanak entzun eta errespetatzea, bakea posible dela sinestea, bi aldeek helburuetan eta helmugetan amore ematea, eta akordioak onartzeko konpromisoa agertzea. Azkenik, era berean, suminik eta tentsiorik gabeko gizarte ingurunearen beharra azpimarratu da, eta elkarrizketaprozesuaren aldeko gizarte sostengua. Tokiko Behatoki batzuetan iradoki da aldez aurretik alderdi politikoen arteko elkarrizketa-mahaia osatu beharko litzatekeela. 7


2. Jorratu beharko liratekeen gaiak eta akordio posibleak 2.1. ETAk borroka armatua uztea eta armak entregatzea ETAren eta gobernuaren arteko balizko elkarrizketa-mahaian jorratu beharko litzatekeen gai nagusietako bat egutegi bat ezartzea litzateke, ETAk jarduera armatua uzteko, bai eta desarme-prozesua ere, berariazko batzorde independente batek egiaztatu beharko lukeena.

2.2. ETAko presoen, militanteen eta erbesteratuen egoeraren gaineko erabakiak Parte-hartzaileek hainbat neurri proposatu dituzte ETAko presoen etorkizuna erabakitzeko. Neurriak mailaka hartu beharko lirateke: preso gaixoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak espetxetik ateratzea; preso guztiak jaiolekuetara hurbiltzea, eta akordio zehatzak bai odol-deliturik gabeko presoen gainean, bai ETAko kideak gizarteratzearen gainean, eta erbesteratuak itzultzea.

2.3. Prozesua blindatzeko neurriak Oso garrantzitsutzat jo dute, behin bake-prozesua hasita dagoela, behar adina neurri har daitezela berriz ere indarkeria-egoerarik ez errepikatzeko, eta era berean, giza eskubideen eta funtsezko askatasunen urraketa-egoerarik ez errepikatzeko. Horretarako, nazioarteko adituak bitartekari aritzea proposatu da, akordioak bermatzeko; era berean, elkarrekiko konpromiso bat hartzea, atzera ez egiteko, eta Alderdien Legea indargabetzea.

2.4. Berradiskidetzea Era berean, parte-hartzaileek lehentasuna eman diote bi aldeek sortu duten kalte guztia aitortzeari, biktima guztientzako ordaina emateari eta berradiskidetzea sustatuko duten prozesuak garatzeari.

2.5. Gai politikoak kanpo uztea Tokiko Behatokien eztabaidetan egin diren ekarpen askok nabarmendu dute elkarrizketa-mahai horretan ez dela gai politikorik jorratu behar, negoziazioa bakar-bakarrik alderdi politikoen artean egin behar baita, gizartearen bermearekin. Aldiz, baten batek aipatu du aitortu egin beharko litzatekeela, batetik, benetako arazo politiko, identitario eta sozial bat dagoela, eta bestetik, herritarren borondatearen errespetua.

8


Egindako ekarpen batzuk

Biktima guztiak aitortzeko akordioa, inor bazterrean utzi gabe. Indautxu Zigor Kodea aplikatzea, gainerako presoei egiten zaien bezala. Abando Gai politikoak alderdi politikoen eskuetan utzi behar dira. Tolosa Elkarrizketa eta negoziazioaren arteko desberdintasuna. Negoziazioa alderdi politikoei dagokie. Portugalete Amore ematearen aldeko eta akordioa egitearen aldeko jarrera. Santutxu Beharrezkoa da prozesuaren aurrerapenari bermeak emango dizkioten mintzakideen bitartekaritza. Iru単a ETAk su-etena eskaini behar du, nazioarteko bitartekariek egiaztatzeko modukoa. Galdakao Eskubide zibilak berrezartzea: hauteskundeetan parte hartzeko eta hautagaitzak aurkezteko askatasuna. Barakaldo ETAk eta Gobernuak euskal herritarren hitza eta erabakia errespetatu eta onar ditzatela. Antzuola Bi aldeetako mintzakideek erabakimena izan dezatela. Irun Proiektu guztiek tokia izateko moduko esparru bat irekitzea. Donostia Indarkeriaren biktimen sufrimenduari buruzko deklarazioa. Vitoria-Gasteiz Beste herrialde batzuetako prozesuen antzekotasunak onartzea. Adibidez: IRA. Getxo 9


Bakeranzko prozesuaren egoeraren azterketa Bake Prozesuaren Behatoki Sozialaren txosten hau egiteko zabaldu zen galdetegiaren bidez jasotako erantzuen azterketak bi joera handi erakusten ditu erantzun duten pertsonen artean. Bake prozesuaren egoeraz agertzen dituzten pertzeptzioak ez dira bateraezinak, baina alde handiak agertzen dituzte. Osagai komun batzuk ageri dira bi jarreren artean. Egoeraz pertzeptzio baikorragoa da horietako lehendabizikoa. Bakeranzko prozesuaren egoeraren balorazioa nahikoa hobetu da, txarra dela iriztetik erregular iriztera pasaz. Oztopo nagusien artean ikusten dira ETAren indarkeria eta elkarrizketa gabezia, aurreko txosten guztietan bezala, baina orain ilegalizazioak ere azpimarratzen dira bakea lortzeko oztopo nagusi bezala. Hala eta guztiz ere, bakea lortzeko duela urte bat baino aukera gehiago dagoela uste da. Gobernuaren jarrerari dagokionez, aukerak finkatzen laguntzea proposatzen zaio, Arnaldo Otegi eta Ezker Abertzaleko beste buruzagi batzuk aske utziz eta Mitchell Printzipioak bere gain hartuz. Komunean agertzen dituzten azterketa osagai hauetatik hasten dira iritzi ezberdinak.

1. Ematen dira bake prozesu berri baterako baldintzak Herri partaidetzan oinarrituriko esperientzia honetan beren iritzia eman duten pertsonen zati batek uste du jada ematen direla bake prozesu berri baterako baldintzak. Azterketa horretarako oinarritzat hartzen dituzte zehazten ari diren eta etorkizunari itxaropen handiagoz aurre emateko aukera berriak: - Ezker Abertzalea Mitchell Printzipioetara atxiki izana prozesu demokratiko bat indarkeriarik gabe garatzeko sektore politiko horren borondatea erakusten duen lehendabiziko urratsa da. Are gehiago, behin bere atxikimendua ezagutzera emanda, jada ez dago aitzakiarik legez kanporatua egoten jarraitzeko eta, horrenbestez, jarduera politikoan aukera berdintasunean parte hartzeko aukera izan behar dute. - Aurreikus daiteke ETAk bere gain hartzea Ezker Abertzalearen erabakia (1), bake prozesu berri baten aldeko apustua eginez, indarkeriak dakarren oztopoa eraginez eta su-etena iragarriz, baina oraindik zalantzak ikusten dira gai honetaz. Halaber, desiragarria litzateke izen handiko pertsonek osatutako batzorde independiente batek egiaztatzea, baina dena den, egiaztapena ez onartuta ere, su-etena iragartzea jada urrats garrantzitsua litzateke. - Aukera berri hau bultzatzeko beharrezkoa da alderdi politikoek kolaboratzea, jada ematen baitira bake prozesu berri bat hasteko baldintzak. (1) Kontuan hartu behar da gehienek galdetegi honi erantzun ziotela ETAko kideen eta frantses poliziaren arteko tiroketaren aurretik.

2. Bakerako prozesua bultzatzeko beharrezkoa da aukerak zehaztea Beste pertsona zati bat eszeptiko ageri da egoerari buruz. Bakerako prozesuaren egoera aurreko hilabeteetan baino hobe dagoela uste dute, aukera berriak igartzen dituzte, baina zehazten ari direnik, ordea, ez dute hautematen: - Ezker Abertzaleak oraindik ez dio adierazi gaitzespen argia indarkeriari. Bere atxikimendua agertu die Mithcell Printzipioei, baina ez da nahikoa legeztatuak izateko, urrats gehiago eman beharko dituzte hori lortzeko. - ETAri buruz zalantza ugari dago. ETAk aurki su-eten bat ez duela iragarriko uste da eta, horrenbestez, eutsi egingo diola indarkeriari. Baldin eta su-etena iragarriz gero, adostasuna ageri da batzorde independiente batek egiaztatua izateko beharrarekin. - Sostengua ematen zaio alderdi politikoen arteko elkarrizketari, baina aurre-baldintza izanik indarkeria errefusatzea. 10


Ondorio bat Gizarteak konfidantza gabezia hondar handia duela erakusten du iritzi-desberdintasun honek. Aurreko aukeretan nahikoa zen indarkeriaren amaieraren eta elkarrizketaren aldeko borondateen adierazpena herritarren itxaropenak gora egiteko. Orain, aldiz, pertsona askorentzat ez da nahikoa, baita indarkeriaren amaiera eta elkarrizketa gatazka hau konpontzeko printzipio bezala ikusten dutenentzat ere. Jarrera horren erakusgarri da bakea bultzatzeko ahaleginean aktiboki lanean ari diren pertsonek ere, hala nola Behatokiaren galdetegiari erantzun diotenek, errezelo asko agertzen dituztela bakerako aukera sendotzearen alde mobilizatzeko orduan. Gizartearen zati bat ilusioak hartu du eta berrikuntza handiak hautematen ditu, bereziki ETA eta Ezker Abertzalearengan. Aldiz, beste zati batek ekintza zehatzak eskatzen ditu. Baina polizia frantziar bat ETAren eskuetan hil ondoren Ezker Abertzaleak egindako deklarazioak nahikoa ez direla eta indarkeriaren gaitzespenaz argiak izan ez direla adieraztean bat-etortze handia ikusten da. Horregatik guztiarengatik, ondoriozta daiteke orain arte emandako pausoak itxaropentsuak direla, ate bat zabaltzen diotela bakerako aukera berri bati, baina ibilbide luzea geratzen dela oraindik aukera horiek zehazteko eta bake prozesu atzeraezin baterako bidea garbitzeko.

11


Lokarriren gomendio eta konpromisoak bake prozesu berri bat bultzatzeko Parte-hartzaileek erantzundako galdetegiko eta Tokiko Behatokietako proposamenei erantzunez, eta behin bakerako prozesuaren egoera aztertuta, Lokarrik hurrengo ekintzak gomendatzen ditu bakerantz aurrera egiteko baldintzak sortzea ahalbidetzeko eta elkarbizitza hobetuko duen prozesu bat irekitzeko.

1. Su-eten adierazpena eta erantzun egokia Txosten hau egin ahala bi berri garrantzitsu agertu direla nabarmendu behar da atal honetan. Joan zen martxoaren 29an nazioarteko aditu talde batek “Bruselako Adierazpena� delakoa aurkeztu zuten, zeinetan Ezker Abertzaleak emandako pausoak era positiboan baloratzen dituen. Gainera, bi pauso zehatz gomendatzen dituzte bake prozesu berri bat bultzatzeko: 1) ETAren su-eten iraunkor eta guztiz egiaztatu baten adierazpena eta 2) Gobernuaren erantzun egoki bat iragarpen posible horri. Bi eskakizun horiek betetzeak bakerako prozesuaren egoeraren txosten honetan hautemandako oztopo eta mesfidantza asko gainditzea ahalbidetuko luke eta nabarmendutako aukerak zehaztuko lituzke. Lokarrik bi eskakizunak babestuko dituen herritar-kanpaina jarriko du abian, izan ere, nazioarteko eta euskal gizartearen ahaleginen batuketak bake prozesu berri baten sendotzean modu erabakigarrian laguntzeko gaitasuna du.

2. Argitasun gehiago Ezker Abertzalearen adierazpenetan Indarkeriarik gabeko prozesu demokratiko baten garapenarekiko konpromisoa eta Mitchell printzipioen onarpena aldebakarreko pauso garrantzitsuak dira. Honen isla eraginkorra ETAk Frantzian eragindako hilketaren ondoren ez da nahikoa izan konpromiso hauek azkeneko ondorioetaraino onartuak izan direla era praktikoan frogatzeko. Beraz, Ezker Abertzaleak indarkeriaren gaitzespenarekiko jarrera argiago bat azaltzea beharrezkoa da. 2009ko udazkenari dagokion Behatokiaren txostenean, Lokarrik eskakizun bat zuzendu zion Ezker Abertzaleari indarkeriaren erabilpenari eta berau erabiltzeko ahalegin edo mehatxuei uko egiteko konpromisoa har zezan era zehatzean eta momentutik bertatik indarrean egonik. Lokarrik eskakizun hau errepikatzen du euskal gizartean konfidantza nahikoa sor dadin estrategia politiko berri bat eratzeko ahaleginekiko. Berau indartzeko asmoz, Lokarrik agiri bat argitaratuko du eta bertan azalduko ditu bere proposamenak era onuragarrian bukatzeko aukerak dituen bake prozesu bat ahalbidetuko duten baldintzak sortzeko, 2006an gertatu ziren akatsetatik ikasiz.

3. Anza kasuaren ikerketa Arrazoizko zalantzak daude Anza kasuaren azalpen ofizialarekiko. Lokarrik batzorde independente baten eraketa proposatu zuen dagoeneko, eta oraingoan, txosten bat idatziko du alderdi politiko guztiei, instituzioei (euskal eta espainiar Gobernuak, Arartekoa, Fiskaltza) eta giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeei zuzentzeko, galdera guztiak erantzungo dituen ikerketa sakon baten eskakizunarekin batera.

12


Neguko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia