Page 1


Aurkezpena

Bake prozesuaren Behatokiaren txosten hau 2009ko udaberrian ekimen herritar hau abian jarri zenetik argitaratzen den hamaseigarrena dugu. Bake prozesuaren egoeraren inguruko beren ikuspuntua azaldu duten 608 lagunen iritzi eta hausnarketak jasotzen ditu. Oraingo honetan, bake prozesuaren egungo momentuaren giltzarriak eta bakea sendotzeko bidean pauso gabeziak sortutako sentipenak identifikatzen saiatu da Lokarri. Horretarako, Txosten honen oinarri izan den galdetegiak bake prozesuaren balorazio orokorra, epe laburrean aurrerapauso esanguratsuak ekar ditzaketen ekintzak eta bake prozesuaren egoeraren inguruko sentipen pertsonalei buruz galdetu du. Gainera, egunerokotasuna duten gaien inguruko iritzia ere eskatu du, hala nola Parot Doktrinaren inguruko Estrasburgoren ebazpenaz edo Foro Sozialaren Gomendioez. Era berean, herritarren protagonismoa bultzatzeko ideia zehatzen proposamenerako bidea ere ireki du. Txostenak hurrengo atalak ditu: 1. Galdetegiaren erantzunen azterketa 2. Bake prozesuaren egoeraren azterketa 3. Bake prozesua sendotzeko gomendioak Lokarrik txosten hau eragile sozial eta politikoei helaraziko die, bai eta bere sare sozialei ere, galdetegia erantzun duten lagunen hausnarketa, balorazio eta proposatutako ideiak zabaltzeko helburuarekin.

2


Bake prozesuaren egoera Galdetegiak emandako emaitzen azterketa

1. Zein da bake-prozesuaren harira duzun iritzia? Bake prozesuaren egoeraren bataz besteko nota 5,05ekoa da. Balorazio honek bake prozesuaren pertzepzio positiboaren jaitsiera baieztatzen du, zenbakirik altuena Aieteko Konferentziaren ondoren lortu zuena (7,76 2011ko udazkeneko Txostenean). 2012ko neguko 6,41etik 2012ko udaberrian 5,52ra eta 2012ko uda-udazkeneko azken txosteneko 5,79ra igaro zen. Egungo balorazioa orain dela hiru urte baino gehiago, 2010eko udaberrian, jasotakoarekin berdindu daiteke.

Balorazio positiboenak (7tik 10erako notak) jasotako erantzunen %34 dira. Jarrera hori dutenek azken urteotan aurrerapauso handiak izan direla, eman diren aldebakarreko pausoek beren baikortasuna indartu dutela, bake prozesua sendotzeko kontaktu diskretuak badaudenaren konfiantza dutela edo oraindik kolokan dauden arazoen konponketa dinamika geldiezin eta saihestezina dela iritzi dute. Bestalde, galdetegia erantzun dutenen ia erdiak (%47), 5 eta 6ko notak jarri ditu. Emandako arrazoia funtsean bake prozesuaren atzeraezintasuna da (ETAren erabakia indarkeriarekin amaitzeko gehien nabarmentzen den gertakizuna da), bere garapenean dagoen geldotasunarekin 単abartuz, bai egun lehentasun politikoa ez dela ulertzen dutelako, bai horri aurre egiteko borondaterik ez dagoela deritzotelako. Azkenik, erantzunen %19k balorazio baxuenak aukeratu ditu (1etik 4ra) bake prozesua oinarrian Gobernu espainiarraren immobilismoa eta gainontzeko alderdi politikoen borondate gabeziagatik dagoela geldituta arrazoituz eta adore eza eta etsipena gailentzen hasiak direla ohartaraziz.

3


2. Aukeratu zure ustez epe laburrean bake prozesuan aurrerapauso handiago bat suposa lezakeen gertaera Jasotako erantzunek ez dute gehiengoaren aukera argi bat adierazten. %19,5ek ulertzen dute epe laburrean bake prozesuan aurrerapauso handiago bat suposa lezakeen gertaera Eusko Legebiltzarraren bake eta bizikidetzarako lantaldearen akordio politikoa dela. Aldiz, %19k presoen sakabanaketaren amaiera aukeratu dute. %16k ETAren desarmearen alde egin dute eta ETAren desegitea eta “beste bat” aukerek %13 lortu dute bakoitzak. Azken aukera honek, “beste bat”, aurrerapauso handienen eragilea proposatutako gertaeretatik biren edo gehiagoren arteko konbinazioa izan behar dela ulertzen duten ikuspegia jasotzen du. Era berean, atal horretan aukera berriak iradokitzen dira, besteak beste: nazioarteko presioa, Estatuaren aldetik elkarrizketa mahaia, sentsibilitate politiko guztien borondate politikoa edo herritarren akordio bat eragile politikoen partaidetzarik gabe. Parot Doktrinaren aurkako Estrasburgoren epaia %9k aukeratu dute, eta jarraian burutzear dauden makroepaiketetan auzipetutakoen absoluzioa (%4), Estatuak egindako mina aitortzea (%4), ETAk egindako mina aitortzea (%1), ezker abertzaleak ETAren indarkeria gaitzestea (%1) eta tortura kasuetan ikerketa neurriak jartzea (%0,5). Inork ez du ETAko kide guztiak atxilotzea proposatzen duen aukera hartu.

3. Nola baloratzen dituzu bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren Gomendioak? Foro Sozialaren Gomendioak nagusiki (%59) egoera desblokeatzen lagun dezaketen ekarpen eraikitzailetzat hartzen dira. %22k elementu interesgarriak dituztela baina nahikoak ez direla iritzi dute eta %16k beren edukiak ez dituztela ezagutzen diote. “Beste bat” aukerak erantzunen %2 hartzen ditu eta alderdi politiko batzuen gomendioak lantzeko borondate falta dagoela edo akordioetara iristeko elkarrizketa eraikitzailea sustatu behar dela deritzoten pertsonek aukeratu dute. Azkenik, soilik %1ak uste du legitimitaterik eta sinesgarritasunik ez dutela “batzuen” interesari erantzuten diotelako.

3,5

3,7

4. Zein izan beharko litzateke, zure ustez, Estrasburgoko Auzitegiaren epaia Parot Doktrinaren inguruan? Jasotako erantzunen %87a Parot Doktrinaren aurka azaltzen da, neurri horrek zigorraren bidegabeko luzatzea dakarrela ulertzen baitute. %6,5k epaia justua izango dela, edozein dela ere, eta onartu beharko dela deritzote. %4k “beste bat” aukera hartu du, neurri hori ezagutzen ez dutela iritziz eta bakegintzak irismen globala izan behar duela, maila juridikotik haratago edo kasu bakoitza indibidualki landu behar dela adieraziz. Azkenik, %1ak interes falta adierazten du, epaia garrantzitsua ez dela iritziz. Gainontzeko %1a neurriaren aldekoa da, ETAko kideek beren epaiak osorik bete behar dituzten ustearekin.

4


5. Zer sentitzen duzu bake prozesuaren egungo egoeraren aurrean? Erantzunen erdiak baino gehiagok blokeo egoera batean berezkoak diren sentimenduak islatzen dituzte: %29k haserrea sentitzen du aurrera egiteko borondaterik ikusten ez duelako eta %28k frustrazioa azaltzen du behar adina pauso ematen ari ez direlako. Aldiz, erantzun duten lagunen beste zati batek itxaropentsu dirau (%19) bake prozesuak egonkortzeko denbora behar duela ulertuz eta baikor (%10) orain dela urte batzuk baino hobeto gaudela iritziz. Lagundu nahi baina nola ez dakitenen ezintasunak erantzunen %6 hartzen ditu eta gizarteak beste lehentasun batzuk dituela uste dutenen axolagabetasuna %2k adierazten duen sentimendua da. Erantzunen gainontzeko %6k “beste bat� aukeratu dute, sentimenduen batura bat azalduz edo gelditasuna, nahigabea, nekea edo ezkortasuna bezalako sentimendu berriak proposatuz.

6. Bake prozesuan aurrera egiten lagun dezakeen gizarte ekimen bat proposatu Galdera honen erantzunak asko eta oso aberasgarriak izan dira. Hurrengo ataletan taldeka daitezke: Mobilizazio soziala Manifestazio jendetsuak edo giza kateak proposatzen dira bakea sendotzen lagunduko duten aldarrikapen ezberdinak exijitzeko. Era berean, beste formula batzuk iradokitzen dira, hala nola herri-kontsultak, sinaduren bilketak edo eragiteko gaitasuna duten eragileei e-mailak bidaltzea. Elkarrizketarako guneak sortzea Herritarren foroak eratu, mahai-inguruak antolatu, komunikazio eta eztabaidarako gune birtualak edo maila sozial zein instituzionalean ezberdinen arteko topaguneak dira galdetegia erantzun dutenen iritziz bake prozesuan aurrerapausoak ematen lagun ditzaketen proposamenak. Ekimen anitzak Manifestuak, adierazpen parlamentarioak, akordio politikoak edo plataforma lokal, sektorial edo alor ezberdinetako pertsona entzutetsuek osatutakoak sortzea hartzen dituzte baitan iradokizunek. Bake prozesuari sostengua Estatuan edo nazioarte mailan sostenguak bilatzea proposatzen da, bereziki Europako Parlamentuan. Eliza Katolikoak Aita Santu berriaren hautaketaren ondoren jorratu lezakeen papera, eta komunikabideen edo gazteriaren papera nabarmentzen dira. Berradiskidetze prozesuak Proposamen hauek indarkeria jasan duten biktima guztiak barne hartuko dituen Egiaren Batzorde baten eraketa, gizarteari orokorrean laguntza psikosoziala eskaintzea edo enpatia landuko duten biktima eta biktimarioen arteko guneak abiaraztea hartzen dituzte baitan. Sentsibilizazio kanpainak Zera proposatzen dute erantzunek: herritarren iritzia azalduko duten eta izaera zientifikoa duten inkestak egitea edo komunikabide tradizionalak edo artea sentsibilizazio tresna bezala erabiltzea.

5


Bake-prozesuaren egoeraren azterketa

Bake prozesua, proposatutako galdetegia erantzun dutenen ikuspegiaren arabera, geldialdi egoera batean dago. Egindako balorazioak, bataz besteko 5,05eko notak islatuta, hautemate hori baieztatzen du. Aieteren Konferentziak, ETAren ekintza armatuaren behin betiko amaierak eta Sorturen legeztatzeak ekarritako bultzadaren ondoren, aurrerapauso garrantzitsuen gabeziak Behatoki Sozialaren Txosten bakoitzean bake prozesuaren egoeraren puntuazioa jaistea dakar. Txosten honen oinarri izan den galdetegian, une honetan agertzen diren sentimendu orokortuenak frustrazioa eta haserrea dira. Alabaina, azaldutako balorazio eta sentipen ezberdinak egon arren, erantzunen gehiengoan errepikatzen den gako bat dago: azken urteotan bake prozesua itzulezina dela pentsatzea ahalbidetzen duten aurrerapauso handiak eman dira. Aldiz, lortutakoa oraindik ez da nahikoa.

Den-denen desio bat Jasotako erantzunetan zer edo zer nabarmentzen bada, bake prozesua errotzea ahalbidetuko duten pauso eta keinuak gertatzen jarraitzeko beharra da hori. Horretarako, beharrezkoa da arduradun bakoitzak dagozkion erabakiak abiaraztea. Dei hau eragile guztiei zuzenduta dago: ETA, Gobernu espainol eta frantsesa, alderdi politikoak, instituzioak, erakunde sozialak eta herritarrak.

Bi adostasun Bi gai daude adostasuna izan dezaketenak. Hasteko, Parot Doktrinarekiko aurkakotasun orokorra, presoen zigorraren larriagotze bidegabea dela ulertzen delako. Bigarrenik, bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren Gomendioek eskaintzen dituzten aukerak.

Eta makina bat proposamen Gizarteak adierazteko eta parte hartzeko bideak behar ditu baina, aldi berean, ideiak sortzen ditu. Horregatik, jasotako erantzunetan mobilizazio sozialerako edo elkarrizketa guneak sortzeko formulak proposatzen dira eta gune komunen eta sostengu anitzen bilaketa adoretzen dira. Gizarteak, beraz, mugimendu berriak sustatzeko gaitasuna du.

6


Lokarriren gomendioak, bake prozesua errotzeko

Txosten honen oinarri izan diren erantzunek bake prozesuaren inguruan aurrerapauso berriak gertatzeko desio partekatua adierazten dute. Alde batetik, bizikidetzaren bidea indartzeko eta, bestetik, gizarteari bake prozesu honetan jarritako itxaropena itzultzeko. Iritzi hauek erne jartzeko oharra dira: ez da bake prozesuan jarritako itxaropena asebete. Bere sendotzean lagun dezaketen kolaborazio eta konpromiso guneak ere ez dira sortu. Etapa berri honek ez du egunerokotasunean islatu zitekeen jarreren aldaketa ahalbidetu. Egungo erronka iraganeko dinamikatik etorkizunerako nahi dugun bizikidetzara igarotzea da. Jasotako erantzunen analisiak zehaztu ezkero gizartearen nahi hori asebeteko duten mugarri batzuk azaltzen ditu.

Ardurak nork bere gain hartu Hiru dira funtsean dagozkien ardurak beren gain hartuz bake prozesuari laguntzeko identifikatutako eragileak: 1. ETAk ekintzetan zehaztu behar du desarmatzeko borondatea. 2. Gobernu espainolak bere espetxe-politika aldatu behar du, bereziki presoen sakabanaketari amaiera emanez. 3. Eusko Legebiltzarrak bere ahaleginak bikoiztu behar ditu denen artean bakea eta bizikidetzari buruzko akordio baten inguruan lan egiteko.

Herritarrei hitza eman Gizartea bake prozesuaren protagonista da bizikidetzaren azken gordetzailea den heinean. Horregatik, Lokarrik adierazpenerako bideak eta elkarrizketarako eta aldarrikapenerako guneak sortzea gomendatzen du, herritarrek bake prozesuari bere ekarpena egin diezaioten.

Tresna bat Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren Gomendioak bakearen bidean aurrera egiteko proposamen eraikitzaile bezala baloratu dira, edo gutxienez, elementu interesgarriak dituzten proposamen bezala. Horregatik, Lokarrik konpromisoa hartzen du Foro Sozialaren Gomendioen inguruan lan egiten jarraitzeko, beren hedapena eta bake prozesuan positiboki eragiteko duten ahalmena handitzeko helburuarekin.

7


Bake prozesuaren Behatokia Sozialaren 2013ko Iraileko Txostena  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you