Page 1

Egoeraren azterketa

1. Azkeneko gertakariak 2009ko urtarriletik honainoko gertaera nagusiak Ezker Abertzale tradizioanalaren Altsasuko Deklarazioa, ETAren atentatuak, Eusko Jaurlaritzaren aldaketa, Askatasuna eta D3Mren ilegalizazioak, indarkeriaren aurkako hitzarmen proposamena Nafarroan eta egoera sozialaren eraldaketa dira. a) Ezker Abertzalearen deklarazioa Iragan azaroan, aurrena Altsasun (Nafarroa) eta ondoren Venezian, “Prozesu demokratikorako lehen urratsa: Ezker Abertzalearen oinarriak eta borondatea” dokumentua aurkeztu zuen Ezker Abertzale tradizioanalak, zeinetan konponbide prozesu demokratiko baten aldeko konpromisoa azadu zuen. Indarkeriarik eta inolako injerentziarik gabeko prozesu baten aldeko apustua izango zela adierazi zuen, soilik baliabide politiko eta demokratikoetan oinarritua.

b) ETAren atentatuak Kalte pertsonal larriak sortu ez dituzten lehergailuak jartzeaz gain, Eduardo Puellesen erailketa ekainean eta bi guardia zibilena uztailean azpimarratu behar dira. Era berean, bere indarrarengatik, beharrezkoa da Burgosko kuartel-etxearen aurkako atentatua gogoratzea. Harrezkero, ez da ETAren atentaturik egon azken bost hilabeteetan. c) Eusko Jaurlaritzaren aldaketa Azken hilabeteotako gertakaririk nabarmenena Eusko Jaurlaritzaren aldaketa izan da: PPrekin egindako legegintzaldi hitzarmenaren ondoren Patxi Lopezek lortu zuen lehendakaritza. Bakea eta normalizazioarekiko gobernu berriaren ekintzarik nabarmenenaren ondorioa terrorismoaren deslegitimazio sozialean eta “0 tolerantzian” oinarritutako politika berri baten ezarpena izan da, Batasuna ordezkari duen Ezker Abertzalearen adierazpen politikoen aurrean. Estrategia honen isla nagusia ETAren presoen argazki eta kartelen erretiratzea eta herrietako festetan manifestazio edo ekitaldi publikoen debekua izan dira. d) D3M eta Askatasunaren ilegalizazioak


Talde politiko hauek EAEko hauteskundeetarako aurkezturiko hautagaitzak ezeztatu egin zituen Auzitegi Gorenak. Hala, Batasunak ordezten duen Ezker Abertzalea ez dago Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta. Bestalde, Ezker Abertzalearen oniritzia zuen Iniziatiba Internazionalista koalizioak bere zerrenda aurkeztu ahal izan zuen Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. e) ETAren aurkako hitzarmen proposamena Nafarroan UPN eta PSNk Nafarroan ETAren aurkako hitzarmen proposamena sustatu dute, askatasuna, elkarbizitza eta demokrazia indartzeko, zigorgabetasun espazioak ekiditeko, instituzioak babesteko eta biktimei laguntzeko, printzipio hauek elkarbanatzen ez dituzten talde politikoak baztertuz. f) Gizartearen pertzepzioaren eraldaketa Euskal gizarteak egoera honi erantzuna ematen hasi den seinaleak adierazten ditu. Gogaitze eta frustraziotik berraktibatzea beharrezkoa den sinesmen batera igarotzen ari dela hautematen da, bakea, giza eskubideak, elkarrizketa eta akordioaren aldeko apustua erabakigarria izan dadin berriz ere. 2. Oztopoak Bake eta elkarbizitzarako prozesuaren egungo egoerak aurkezten dituen oztopo nagusiak hurrengoak dira: 1) indarkeria, 2) aldebakartasuna, 3) bazterkeria, 4) erreferentzia sozialen gabezia eta 5) elkarrizketa gabezia. a) Indarkeria ETAren indarkeria, oinarrizko giza eskubideak urratu eta sufrimendu justifikaezina sortzeaz gain, euskal gizartearen gehiengoak gaitzesten du, oso pertsona gutxi dira ulertu edo babesa ematen diotenak. Gainera, eta maila politikoan, irtenbide baketsu eta demokratikoa aurkitzeko ahaleginak desitxuratu eta oztopatzen ditu. Azkeneko atentatuek indarkeria epe laburrean baztertzeko ETAren borondate gabezia osoa erakusten dute, bai eta bere erabakia ere Gobernuarekin negoziazioa atentatu berriak eginez bortxatzeko. b) Aldebakartasuna Aldebakartasuna beste sektore politikoen kooperazioa bilatu gabe gizartearen zati bat baztertuz eta, beraz, soilik ideia propioetan oinarritutako ikuspegian islatzen da. Honen adierazgarri handiena indarkeriaren desligitimazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren apustu desitxuratua da. Indarkeriaren amaiera giza eskubideak, kooperazioa, elkarulertzea eta barnekotasuna indartuz egin beharrean, deslegitimazioaren ikuspegi horrek gizartea hiru zatitan banatzen du: 1) Indarkeria zinez deslegitimatzen dutenak, 2) indarkeria babestu edo laguntzen dutenak eta 3) giza eskubideen beste urraketa batzuk salatuz ETAren indarkeria


justifikatzen laguntzen dutenak. Bigarren taldea bizitza sozial eta politikotik baztertzean eta hirugarren taldea gobernuen ekintza guztiak kritikarik gabe onartzera derrigortzean datza bere soluzioa, giza eskubideen errespetua edo baliagarritasunarekiko dudak sortu arren. Estrategia honen ondorio nagusia tentsio sozial eta politikoen areagotzea izan da, tokian tokiko mailan zein orokorrean. c) Bazterkeria Gizartearen zati esanguratsu bat, Batasunak ordezkatzen duen Ezker Abertzalea, ez dago Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan edo beste instituzioetan ordezkatua. Gizartearen sektore honek ekintza politiko normalizatua garatzeko aukerarik ere ez dauka, Alderdien Legeak ezartzen dituen murrizketen ondorio bezala. Bazterkeria honek elkarrizketa oztopatzen du, ete Ezker Abertzaleak ezinezko du beste erakunde politikoekiko berdintasunezko baldintzetan parte hartzea. Are gehiago, ilegalizazioak gaur egun, sektore sozial honen buruen atxiloketa gehituz, beste talde politikoekiko ohiko kontaktu egonkorra galarazten du, konfiantzazko topaguneak bilatzeko orduan arazo gehiago sortuz. d) Erreferentzia sozialen gabezia Momentu hauetan indarkeria eta aldebakartasuna dira gailentzen diren diskurtsoak eta komunikabideak bereganatzen ditu, indarkeria eza, barnekotasuna eta akordioan oinarritutako konponbide eredua defendatzen duten sektore sozialei, Lokarri kasu, toki gutxi utziz. e) Elkarrizketa gabezia Ez dago abian izaera erabakitzailea duen elkarrizketa eta harreman prozesurik. Ez dago daturik ETA eta gobernuaren arteko harremanen inguruan bake prozesu berria hasteko aukerak arakatzeko. Elkarbizitza esparruaren inguruko elkarrizketa erabakitzaile bat hasteko pausuak ere ez dira ematen ari politikoen artean. Euskal gobernu berriak estatutuaren erreforma adostu batera eramango lituzkeen zeharkako hitzarmenak lortzeko asmoa ere azaldu zuen, baina gai hau haien lehentasunetik ezabatu egin da. 3. Arriskuak a) Amaiera desordenatua 2009ko urtarrilean eginiko Batzar Nagusian jada Lokarrik egungo egoerak zekartzan arriskuen inguruan ohartarazten zuen. Indarkeriaren bukaera desordenaturantz garamatzan bidearen aukera egiazkoa eta erreala da. Posible da ETAren indarkeria, denboran zehar mantenduz gero bake prozesu berri bati aukera ireki gabe, bukaera adostu baten ateak atzera bueltarik gabe itxiarazten egotea. Honez gain, Gobernuak ETA eta Ezker Abertzaleari eskakizun mugak oso goian ezartzeko jarrera hartu du. Armak aldez aurretik uzteko eskakizuna edo indarkeria gaitzetsiko lukeen Ezker


Abertzalearen erabaki bat nahikotzat ez hartzea legalizazioa bultzatzeko, Gobernuak, momentuz, polizia-bidezko porrota eta indarkeria erabiltzen dutenen isolamenduan oinarritutako bidea aukeratu duela frogatzen dute, elkarrizketaren bidez sortutako bukaera ordenatu bat lortzeko aukerari uko eginez. b) Elkarrizketa-akordioa ereduaren ahultzea Indarkeria edo aldebakartasunaren bidez sortutako konponbide estrategiak eremu sozial eta politikoak bereganatzen dihardu. Indarkeria dinamikek, giza eskubideen urraketek eta bazterkeriak dute protagonismoa. Iraganean bezala, elkarrizketa eta bazterketarik gabeko akordioen defentsa indarkeriaren justifikazio edo adostasunarekin alderatzen dira. Orain dela gutxira arte elkarrizketa eta akordioa defendatzen zituzten partiduek eta, are gehiago, azkeneko bake prozesuan garatu zutenek ere orain gizartearen zati bat baztertu eta oinarrizko askatasun demokratikoak murrizteko apustua berreskuratu dute. 4. Aukerak a) Alde-aniztasunaren aldeko nazioarteko apustua Gatazkak aldebakartasunaren bidez -onak eta gaiztoak bereizten dituen ikuspegi batetikkonpondu ezin diren iritzia indartzen ari da nazioartean, bai eta elkarbizitzaren gatazkak konpontzeko gaitasun nahikoa alde batek bakarrik ez duen ideia ere bai. Beharrezkotzat ikusten da inplikaturiko sektore sozial eta politiko guztien elkarlana. Euskal kasura eramanda, elkarrizketa eta barnerakotasunaren bidezko konponbidea bilatzeko deia da alde-aniztasuna, eta xede du denak aintzat hartzen dituen eta hautabide politiko guztiek aukera berberak dituzten gizartea eraikitzea. Indarkeria gaitzesten duen gizartearen gehiengoaren jarrera Indarkeriaren gaitzespena euskal gizartean zinez nagusitzen da eta adierazle hoberena da ETAk uler dezan dagoeneko borroka armatuak ez duela tokirik eta bide baketsu eta demokratiko soilen aldeko apustua behar dela. Jarrera sozial garden hau mantentzen den heinean, gero eta zailagoa izango du ETAk indarkeriaren amaieraren ukazioa justifikatzea. b) Bakea, elkarrizketa eta akordioaren aldeko gehiengo sozialaren berraktibatze zeinuak Orain gizartearen zati esanguratsu batek bakea, elkarrizketa eta akordioan oinarritutako konponbide ereduaren apustua adierazteko beharraren deia sumatzen du. Ez dago eredu honetan apustua egiten duten mobilizazio edo inplikazio indartsurik, baina egungo egoera guztiz blokeatu honek orain arte jarrera pasiboa erakusten zuten sektore sozial eta politikoen berraktibatzea sortu du. c) Ezker Abertzalearen barneko eztabaida


Indarkeriaren jarraipena eta lan politikoa protagonista izango den etapa berri baten irekierari buruzko eztabaidak badirudi bere emaitza eman duela Altsasuko Deklarazioaren bidez, eta litekeena da hurrengo hilabeteetan ETAk indarkeriaren amaiera ordenatua erraztuko duen erabakia hartzen laguntzea.


2009ko balantzea  

2009ko balantzea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you