Issuu on Google+

txostena

2011


txostena 2011

2

ezarpena Andaluzia Kantabria Katalunia Madril Nafarroa Euskadi Txile Txina Kolonbia Costa Rica Frantzia India Mexiko Uruguai

Garaia Berrikuntza Gunea Goiru kalea, 7 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

www.lks.es


3

txostena 2011

aurkibidea Agurra

4

Aurkezpena

5

Nortzuk gara

6

Gure erakundea

7

LKS taldeko beste enpresa batzuk

8

2011ko gestio txostena

9

2012rako erronkak 10 Gure erreferentziak 11 Ekitaldiak 23


txostena 2011

4

agurra

Beharrizana bertute bihurtu Gure hogeigarren urteurrenaren oihartzuna urruntzen ari delarik, LKS Taldeak bere bilakaera eta lorpenez –bere historiaz ez ezik, joan den 2011ko ekitaldiaz ere– egin duen balorazio nagusi orokorra izan da ilusio eta konfiantzarako motiboak identifikatzea, bizitzen ari garen atzeraldi ekonomikoaren egoera larritik indartuta irtengo garela pentsatzeko. Horrez gain, gure taldean kontzientzia partekatua dago enpresa proiektu gisa erronka berriei aurre egin beharko diegulako. Testuinguru ekonomikoa errotik ari da enpresa arloan hautemateko eta jarduteko modua, eta eszeptikoenak ere konbentzitu dira enpresa eraldaketari ekin behar zaiola, beharrizan hori bertute bihurtzeraino. Hor jartzen dira agerian norberaren indarguneak eta ahulguneak, aldatu egin diren merkatuen aurrean, eta horiekin batera bezeroen beharren aurrean. Prozesu horri heltzeko, oraindik ere gaztea den gure historian ibili dugun bideak abantaila handiak izan ditzake, zalantzarik gabe: Gure profesionalen eskutik merkatuan baloratzea lortu dugun marka baten errekonozimendua eta egiten jakitea. Gaur egun dibertsifikatuta dagoen LKS bezalako talde baten indarra; gure zerbitzuen eskaintzak malgutasuna, baliabideak eta energia ematen dizkigu gure merkatu eta jarduera tradizional batzuek nozitu duten gainbehera eta uzkurdura prozesu latzari aurre egin ahal izateko. MONDRAGON bezalako korporazio baten babesa, partaide garelarik, horrek apustu irmoa egiten baitu enpresa sarea eraldatzeko prozesu honen alde, bere baliabiderik onenak norabide horretan jarrita. Eta, azkenik, konbentzituta egotea enpresa talde gisa dugun filosofiak asmatu egin duela gestio sozial kooperatiboaren alde eginez (integrazioa, partaidetza zentzua, inplikazioa eta errekonozimendua), elementu bereizgarri gisa eta gure proiektu eta etorkinerako ezinbesteko faktore lehiakor gisa. Errealitate horren atzean hainbat sekretu gordetzen dira, orain dela 50 urte baino gehiago ehuntzen hasi zirenak. Ideia bat dago presente, gure erabakien bitartez eta egunero praktikan jarriz, bere aldaketak eta bilakaera izan dituena: interes kolektiboa norbanakoaren interesaren aurrean dago. Guztioi dagokigu su hori bizi-bizi mantentzea, eta munduko leku askotan "bertute” gisa identifikatzen den proiektu kooperatiboaren izaera eta egikera izan dadila berriro ere “beharrizanari” buelta emateko gaia. Horretarako, lehenik eta behin, gure profesionalek egiten duten ahalegin eta lan zalantza ezinezkoa dugu, eta horiei helarazi nahi diegu gure esker on zintzoa.

Iñaki Ormaetxe

Aitor Lejarzegi

LKS Koop. Elkarteko Kontseilu Errektoreko Lehendakaria

LKS Ingeniaritza Koop.Elkarteko Kontseilu Errektoreko Lehendakaria


5

txostena 2011

aurkezpena

Gure XX. urtemuga ospatuz Denboran irauten duten proiektu bizi guztiek bezala, LKSk hainbat egoera bizi izan du bere historian zehar: alde batetik, merkatuen hazkunde handiko garaiak, eta, bestetik, 2011n bizi izan dugunen modukoak, non merkatuko poztasunak desagertu egin diren eta lehiakideak esponentzialki ugaritu diren. Testuinguru horretan ospatu dugu guren XX. urtemuga. Eta zailtasunak zailtasun, ekitaldi ona egin dugu. Iaz hauxe esan genuen: “Badakigu ez dela erraza izango, iraganean ere ez zen erraza izan-eta, baina jakinean gaude, halaber, merkatuan eragile garrantzitsua izaten jarraitzeko indarra eta asmo sendoa dauzkagula�. Eta hala izan da. Ekitaldi honetan, hazi egin gara bai fakturazioan bai enpleguan, jarduera berriak abiarazi ditugu, hala nola Corporate Finance eta Fillpack Engineering Services enpresa, eta jarduera berrien gaineko hainbat bideragarritasun plan landu dugu, laster fruitua emango dutelakoan. Ez da izan urte galdu bat, ezta gutxiagorik ere. Baina urte zaila izan da, bai, 2012ko ekitaldiaren atariko hau, izan ere, gure ustez, 2011n hasitako zailtasunak sakondu egingo dira 2012an. Ekitaldian zehar, erabakiak hartu ditugu gure eskaintzaren, merkataritza jardueraren, antolamenduaren eta abarren arloan, eta horrek, etorkizunera begira, gure proiektua indartzen lagunduko digulakoan gaude. Dena den, jakinean gaude, bizi ditugun aldaketen intentsitatearen eta tamainaren eraginez, garrantzi handiko erabakiak hartzen jarraitu beharko dugula. Lehiakortasuna etengabe bilatzeak aldaketak etengabe egitera behartuko gaitu. Nolanahi ere den, 20 urte betetzeak on egin digu. Urtemuga honek lagundu egin digu gure historia berrikusten eta epe luzera begira jartzeko arrazoiak pilatzen, ingurunearen garapen sozio-ekonomikoari gure ekarpena egiten jarraitzeko.

FermĂ­n Garmendia

Alberto GorroĂąogoitia

LKS Koop. Elkarteko Zuzendari Nagusia

LKS Ingeniaritza Koop. Elkarteko Zuzendari Nagusia


txostena 2011

6

LKS taldea LKS Taldea erreferente garrantzitsuenetako bat da zerbitzu profesionalen sektorean gure herrialdean. 1.000 pertsonatik gora dauka plantillan eta urteko 70 milioi eurotik gorako fakturazioa sortzen du. MONDRAGONen barruan dago. MONDRAGON lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Estatuko zazpigarrena. LKSk zerbitzu profesionalak ematen ditu honako alor hauetan: teknologia eta gestio aholkularitzan, aholkularitza juridikoan, arkitekturan eta ingeniaritzan, higiezin aholkularitzan eta diseinu eta berrikuntzan. LKS hainbat kooperatiba elkartek eta hainbat molde juridiko duen hamar enpresa partaidetuk osatzen dute. LKSk askotariko alorrak hartzen dituzten enpresekin lankidetzan dihardu. Sektore pribatuan, nabarmentzekoak dira aeronautika, automozioa, etxetresna elektrikoak, elektronika, elikadura, banaketa, finantza zerbitzuak, garraioak, energia berriztagarriak, ingurumena, makina-erreminta, altzarien fabrikazioa edo teknologia zentroak. Sektore publikoan, berriz, autonomia erkidegoetako gobernuak, aldundiak, udalak, mankomunitateak, garapen agentziak, hezkuntza edo osasuna. Eta nazioartean, Garapenerako Nazioarteko Bankua, Munduko Bankua eta halako erakundeak; baita Europar Batasuna eta hainbat herrialdetako gobernuak ere. Taldea 1991n jaio zen Euskadiko Kutxako Enpresa Dibisioan 30 urtean baino gehiagoan izandako eskarmentutik, eta bere ibilbidean aipatzeko moduko ezaugarriak izan dira hedapen iraunkorra, hazkunde eutsia eta giza balioetan nahiz balio sozialetan oinarritako filosofia. Azken urteetan sendotu egin da, besteak beste, Andaluzia, Kantabria, Katalunia, Madril eta Nafarroako erkidegoetan. Baita Euskadin ere. Era berean, nazioarteko ezarpenetan ere aurrera egin da Txilen, Txinan, Kolonbian, Costa Rican, Frantzian, Indian eta Mexikon.


7

txostena 2011

gure erakundea LKS, S. Coop. KONTSEILU ERREKTOREA

ZUZENDARITZA KONTSEILUA

Iñaki Ormaetxe (Presidentea) José Antonio Arce (Presidenteordea) Javier Puertas (Idazkaria) Mª José Igoa (Kidea) Iñaki Elicegui (Kidea) Maria Ortiz (Kidea) Mª Luisa Pildain (Kidea) Venancio Urrestarazu (Kidea)

Fermín Garmendia (Zuzendari Nagusia) Eva Larrea (Kudeaketa Kontsultoretzako Zuzendaria) Jesús Dorronsoro (Kontsultoretza Teknologikoko Zuzendaria) Jesús Martínez (Zerbitzu Juridikoetako Zuzendaria) Juan Luis Llorens (Hedapeneko Zuzendaria) Javier Malet (Pertsonen Garapeneko Zuzendaria)

LKS Ingeniería, S. Coop. KONTSEILU ERREKTOREKO KIDEAK

ZUZENDARITZA KONTSEILUKO KIDEAK

Aitor Lejarzegi (Presidentea) Jon Igarza (Presidenteordea) Koldo Mikel Martin (Idazkaria) Javier Arcaya (Kidea) Carlos Dorronsoro (Kidea) Jose Luis Heriz (Kidea) Nerea Mujika (Kidea)

Alberto Gorroñogoitia (Zuzendari Nagusia) Emilio Ormaechea (Garapeneko Zuzendaria) Jaime Carmona (Zuzendari Finantzarioa) Mikel Alzola (Pertsonen Kudeaketako Zuzendaria) Jesús Mª García (Eraikuntzako Zuzendaria) Gabriel Silva (Ingeniaritza Zibileko Zuzendaria) Elisabeth Urrutia (Diseinu eta Berrikuntzako Zuzendaria) Jon Berbel (Higiezinen Kontsultoretzako Zuzendaria) Luis Anduaga (Hirigintzako Zuzendaria)


txostena 2011

8

LKS taldeko beste enpresa batzuk ABANTAIL, S. Coop. (www.abantail.es). Enpresa hau aitzindaria da egokitze-diseinuaren optimizazio eta automatizazioan (produktua bezero bakoitzaren behar zehatzetara pertsonalizatzea). Kudeatzailea: Sonia Ortubai. FILLPACK ENGINEERING SERVICES, S.L., edonolako produktuak prozesatu, bete, enbasatu eta manipulatzeko elikadura industriarako soluzioetan espezializatutako ingeniaritza. Kudeatzailea: Iñaki Zubieta IBAI SISTEMAK, S.A. (www.ibai.com). Agirien eta liburutegien kudeaketan espezializatutako soluzio informatikoak. Kudeatzailea: Iñigo Lapitz. IK-LKS Corporate S.L. Aholkularitza enpresen salerosketan, aholkularitza enpresa berregituraketetan, Proyect Finance. Zuzendaria: Juan Ramon Molinero. GSR, S. Coop. Egoitza Zerbitzuen Kudeaketa. Kudeatzailea: Iñaki Roa. i3s, S.A.(www.i3s.es) SAP garapenak ezartzen espezialistak. Kudeatzailea: Andoni Aranzamendi. INDABA (www.indaba.es) Interneten oinarritutako aplikazio informatikoak. Kudeatzailea: Juan José Rodríguez. LKS BUILDINGENIA, S.L. (www.lksbuildingenia.com). Arkitekturan, Ingeniaritzan eta Giltza Eskura erako Eraikuntzan zerbitzu bateratuak. Kudeatzailea: Alberto Odriozola. LKS Corp. S.A. Amerikako hego konoan hasi da lanean, Santiagon (Txile), herrialde horrek eta bere inguruak eskaintzen dituzten aukerak garatzeko. Kudeatzailea: Alfonso Arancibia. LKS MEXIKO. Mexikorako zerbitzu profesionalen enpresa. LKS CA y CARIBE, S.A. (www.lkscaribe.com). Zerbitzu profesionalen enpresa, Erisaldeko Amerika eta Karibe ingururako. Kudeatzailea: Dietmar Gamboa.

LKS COLOMBIA. Kolonbiarako zerbitzu profesionalen enpresa. LKS IAMM, S.L. (www.lks.es). Merkatuen ikerketa. Kudeatzailea: Ibon Zugasti. LKS OUTSOURCING, S. Coop. Enpresei informatikako zerbitzuak kanpora ateratzeko eredu berritzailea eskaintzen die. Kudeatzailea: Iñigo Lapitz. LKS HAUTAPENA ETA PRESTAKUNTZA-AURKI, S.L. (www.lks.es). Langileen hautapena eta prestakuntzaren gestioa. Kudeatzailea: Aitor Pérez. LKS STUDIO, S.A. (www.lksstudio.es). Ingeniaritza eta arkitektura enpresa, IPM-integral Project Management delakoan espezializatua. Kudeatzailea: Emilio Ormaechea. LKS TASAZIOAK, S.A. (www.lkstasaciones.es). Higiezinen, aktiboen eta eskubideen balorazioa. Kudeatzailea: Jon Berbel. LK WENDLAND, S. L. (www.lk-wendland.com). Aholkularitza juridikoa eskaintzen die Espainian edota Alemanian interesak dituzten alemaniar eta espainiar enpresa eta partikularrei. Kudeatzailea: Boris Kroczek. LKS INDIA PRIVATE LIMITED. LKS CONSTRUCTION AND ENGINEERING COMPANY. TXINA. PROSPEKTIKER, S.A. (www.prospektiker.es). Azterketa prospektiboetan adituak. Kudeatzailea: Ibon Zugasti. RESIDENCIAL MONTESCLAROS, S.L. (www.residencialmontesclaros.es). Hirugarren adinekoentzako egoitza Logroñon. Kudeatzailea: Iñaki Roa. SEI, S.A. (www.seimcc.com). Frantziako merkatura zuzendutako soluzio informatikoak. Kudeatzailea: Dominique Labeyrie.


9

txostena 2011

2011ko gestio txostena 2011ko ekitaldia oso zaila izan da, eta bi zati ongi berezituak izan ditu: lehenengo bi hiruhilekoetan hazkunde handiak izan ziren, hobekuntzaren hasiera iragartzen zutenak, baina azken bi hiruhilekoek oso bilakaera negatiboa izan dute, espainiar ekonomia atzeraldiaren ertzean kokatzeraino. Espainian hazkundea oso ahula izan da, barne eskaria negatiboa, eta langabezia %21 inguruan jarri da. Enpresa mailan, horrek guztiak ekarri du enpresa asko oso egoera konplikatuan egotea, baita zerbitzu profesionalen eremuan ere. Hala eta guztiz, analista askok diotenez, horien artean MONDRAGONek berak, zantzu guztien arabera 2012. urtearen testuingurua 2011koa baino okerragoa izango da. Aholkularitza eta Zerbitzu Juridikoen Dibisioaren ikuspegitik, ekitaldia ona izan da LKSrentzat. Tarte horretan bilakaera positiboa izan dugu, eta gure Ikuspena eta Misioa betetzen aurrera egin dugu. Bilakaera on hori ingurunearekin konparatuta egiaztatzen da bereziki, eta hainbat faktoreri esker izan da posible. Horien artean nabarmenduko ditugu:

2011ko bilakaerari dagokionez, azpimarratu behar da baita ere: Kooperatibaren atzipena %5 baino gehiago hazi da eta sarrerak %10 inguru. Emaitzak ere onak izan dira, bai ekonomikoak bai bezeroen gogobetetzekoak. Lehenengoak %7 hazi dira, eta bigarrenek maila altuan jarraitzen dute, %80 inguruan.

Halaber, garatu diren alderdi positiboen artean, horiek ere proiektua etorkizunean finkatzen lagunduko baitute, hauek nabarmenduko ditugu:

Ingeniaritzako Dibisioari dagokionez, duela urtebete aipatu genuen sektore birmoldaketan sakontzen jarraitzen dugu eta esan dezakegu, inolako zalantza barik, krisian 3 urte baino gehiago eman ondoren eta oraindik ere beste urte batzuk falta direla uste dugularik, Espainian Ingeniaritzaren sektorean etorkizuneko agertokia orain gutxira arte ezagutu dugunaren oso bestelakoa izango dela urte gutxi batzuk barru. Izan ere, bizi dugun eraldaketa prozesuak, lehenago edo geroago, etorri egin behar zuen eta, tamalez, behar lukeena baino askoz ere motelagoa izaten ari da. Testuinguru horretan, Ingeniaritzako Dibisioan negozio bolumenak gora egin du %20 2010. urtearekiko; hala ere, esan beharra dago hazkunde hori GSR enpresa filialaren inguruan gertatu dela batez ere. Erabiltzeko prest negozioan ere hazkunde handia izan da eta zerbitzu profesionalak, berriz, 2010eko zifren %96ra iritsi dira. Nabarmentzekoa da, halaber, nazioarteko merkatuan dugun presentzia goraka datorrela eta negozio zifra osoaren %15 izan dela. Honenbestez, balorazio global positiboa eta, aldi berean, zuhurra egiten dugu, zeren eta egoerak oso konplikatua izaten jarraitzen baitu eta ez baitirudi 2012an ere hobera egingo duenik. Aipatzekoak dira, baita ere, honako aspektu hauek:

2012-2011 Berrikuntza Plana garatzea eta negozio berriak martxan jartzea (CorporateFinance eta SHS ). MGS proiektua martxan jartzea, MONDRAGON Internazionalarekin batera, eta alde askotako erakundeekin berrireki diren harremanak.

Nazioarteko apustua sendotzea, India, Txina eta Kolonbiako ordezkaritzekin eta Maroko, Frantzia eta Kamerunen dugun presentziarekin. Berrikuntzarako apustuari eustea, 2 negozio berri hauek gauzatuta: Fillpack eta LKS Climate.

zerbitzu enpresa gisa merkatuan dugun kokapen ona. garatu dugun ekintza komertzial sendoa. eskaintza egokitzeko eta produktibitatea hobetzeko hartu ditugun erabakiak. zerbitzu orokorren doikuntza. negozioen kudeaketa egokia. taldeko enpresen ekarpenak.


txostena 2011

10

2012rako erronkak 2012ko ekitaldia oraingo 2009-2012 aldi estrategikoaren azkena da, eta tarte horretan LKS proiektuak indarrean dagoen Plan Estrategikoan jasotako estrategiak indartzeko bidean jarraituko du. Egoera ekonomikoak zaila izaten jarraituko du, seguruenik 2011n baino zailagoa, eta, zalantzarik gabe, sektore publikoak nabarmen jaitsiko du bere eskaera. Dena dela ere, aurreikusten da lehiakortasunaren indarrak nabarmen hazten jarraitzea.

20102ko memorian azaldu genuen bezala, planteatutako erronkak lortzeko dinamikoak eta bizkorrak izan beharko dugu erabakiak hartzean eta gure Negozio Eredua gestionatzean. Geure burua berrasmatzen jarraitu behar dugu. 2011ko datu ekonomikoak eta pertsonenak Sarrerak: 77,4 milioi euro Pertsonak: 1.041,7

Erronka nagusiak: Aholkularitza dibisioa 1. erronka: Pertsonak Kudeatzeko Eredua egiazki garatzea. Formazio Plana bultzatzea. Kooperatibagintza proiektua bultzatzea. 2. erronka: LKSren Negozio Globalaren Eredua garatzea. Negozio berrien azterketa. 3. erronka: Ekintza komertziala bultzatzea. Bezeroengandik hurbil egotea funtsezkoa izango da haztea espero ez den edo haziz gero gutxi haziko den merkatu batentzat. 4. erronka: MGS proiektua bultzatzea interesgarritzat jotzen da. Ingeniaritzako dibisioa 1. erronka: 2011ko zifrak errepikatzea, testuingurua konplikatua egon arren. 2. erronka: nazioartean gure presentzia handitzea, negozio zifraren %30era iritsi arte. 3. erronka: energiaren sektorean negozio lerro berri bat zehaztea. 4. erronka: proiektukako gestioan sakonduz, gure eraginkortasuna eta produktibitatea handitzea. 5. erronka: 2013-2016 aldirako plan estrategiko berria zehaztea.

2012rako aurreikuspena Sarrerak: 58,6 milioi euro Pertsonak: 740,3 2012ko urtarrilaren 1az geroztik GSR ez da LKS Ingeniaritza Taldeko kidea.


11

gure erreferentziak arkitektura eta ingeniaritza ERAIKUNTZAK “Koska bat zailago�. Horixe da, gure herrialdean, higiezinen jardueraren ikurra. Hala ere, kaptazio eta diru sarrera helburuak ondo defendatu ditugu, ahalegin partekatuari, gure bezero historikoen leialtasunari eta bezero berrien konfiantzari esker. Nazioarteko erronka martxan dago. Hala, honakoak nabarmenduko ditugu: Frantzia (CAF), Maroko (Transportes San Jose), Kamerun (Caisse Autonome D'Amortislement), India (Danobat) eta Txina (Fagor Ederlan) eta Kolonbia, Panama, Qatar, Tunisia eta Aljerian irekitako merkatuak. Sektoreka, hona hemen gugan konfiantza jarria daukaten zenbait bezero: merkataritza arloan, Ikea, Rodamco, ING eta Eroski; industri arloan, Petronor, Bunge eta Michelin; logistikan, Gazeley; eta bizitegi arloan, bankuen eta eraikuntza enpresetako alor sustatzaile-patrimonialistak. Azkenik, aipatzekoa da iraunkortasunean egindako apustua, izan ere, apustu hori Espainian egindako Leed eta Breeam ziurtagirien lidergoan gauzatu da, eta baita erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako eraginkortasun energetikoari, ekodiseinuari eta diseinu gomendioei buruzko lan ugaritan ere.

txostena 2011


txostena 2011

12

INGENIARITZA ZIBILA Ingurumena Donostiako A単orgako errekako uholdeen aurkako defentsa eta saneamendurako proiektuaren obrako zuzendaritzan laguntzea (URA). Txirringa-oinezkoentzako bidea eraikitzeko proiektua. BergaraSan Prudentzio tartea (Gipuzkoako Foru Aldundia). Hiri ingeniaritza SZI-W.2.1, W.2.2, W.2.3 W.2.3B (PI, P2, P3, P4) partzelen barne urbanizazioaren obraren proiektua eta zuzendaritza, Galdakaoko Itzaga Industrialdean (Sprilur, S.A.). Arrosadia-Lezkairuko Urbanizazio Proiektuaren 5. Faseko Obra Zuzendaritza (Iru単eko Udala). Hernaniko Galarretan SUE-10.5 Garatzeko Planen eta Proiektuen Erredakzioa, enpresa Berrikuntza eta Sustapen Parke bat sortzeko (Grupo Orona, S.Coop.). Garraio azpiegiturak Hernani Hegoaldeko Ingurabidearen Bikoizketa Eraikitzeko Proiektuaren Obra Zuzendaritzan laguntzea, GI-131 errepidean (Gipuzkoako Foru Aldundia). Melledestik A-4340 errepidea eta A-4342 errepidea A-3310 errepideko loturara arte eraiki, zabaldu, hobetu eta sendotzeko Proiektuaren Erredakzioa (Arabako Lanak, SA). Herrera- Gaintxurizketa tarteko Tren Ingurabidearen trazaketarako Alternatiben Azterketaren eta Aurreproiektuaren erredakzioa (Euskal Trenbide Sarea, SA). Ura Errezuko hoditeria orokorraren Berriztapen Partzialerako Proiektua. Fasea (Izarbeibarreko Mankomunitatea). Albinako urtegitik ur ekarpen berriko obrek eragindako lurzoruen Obra Zuzendaritzako Aholkularitza eta Nahitaezko Desjabetzerako Proiektua. Eroateko hoditeria Arakako ETAPeraino (Aguas Municipales de Vitoria, SA).

Langraiz Okako hoditeri proiektua (Aguas Municipales de Vitoria, SA). Geoteknia Aholkularitza Geoteknikoa FMBko 3. linea eta Artxandako tunela eraikitzeko obretan (Euskal Trenbide Sarea, SA).


13

HIRIGINTZA Zorrotzako Puntako ingurunearen berrantolamendu urbanistikoa (Bilbo), Bilboko Udalarentzat. Txinako Pengshui eskualdearen lurralde eta hirigintza plangintzarako masterplana, Greattown planning and design work of Chongqingentzat. Garellanoko gunearen hirigintzaren garapena (Bilbo), Bilbao Ria 2000rentzat. Portal del Pirineo S-AR7 Sektorearen (Irunberri, Nafarroa) garapenaren plangintza urbanistikoa, Navarra de Suelo Residencial – Nasursarentzat (Nafarroako Gobernua). Usurbilgo txirringa bideen sarerako Plan Zuzendaria, Usurbilgo Udalarentzat. Industri zoruaren inbentarioak Araba Erdialdeko, Debagoieneko eta Durangaldeko azpiarea funtzionaletan, Sprilurrentzat (Eusko Jaurlaritza). Hirigintzari buruzko hainbat aholkularitza: Pasaiako Portuko Agintaritza, Michelin, Irizar, Orkli, Krosaki AMR Refactarios, Becker, etab.

txostena 2011


txostena 2011

14

higiezinei buruzko aholkularitza HIPOTEKA BALORAZIOAK Mota guztietako 10.000tik gora balorazio: etxebizitza kolektiboak, familia bakarrekoak, lokal komertzialak eta bulegoak, industria pabiloiak, bizitegi eraikinak, sustapenak, eraikin bakanak etab. ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN BALORAZIOAK Ondasunen eta eskubideen balorazio ugari, kontabilitate, merkataritza eta hirigintzari lotutako xedez eginak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako Aldundiak, Orubide, Azpiegitura, Araba Garapen Agentzia eta halako erakunde publikoetarako, eta baita udal askotarako ere. Enpresa pribatuei dagokienez, higiezinen enpresa eta sustatzaile nagusiei eman diegu zerbitzua. ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOAK Ikuskapen Teknikoko 100 txosten baino gehiago Gipuzkoan trenbide baten eraikuntzak eragindako eraikin eta eraikuntzetan eta 30 Txosten Tekniko baino gehiago Lurzoruaren Legearen esparruan diru laguntzak lortzeko.

HIGIEZINEN GESTIOA Pabiloi komertzialak saltzeko gestioa Abadi単on eta Bilbon. Eibarren bizitegirako lurzorua saltzeko gestioa. Industri pabiloia alokatzeko gestio Gasteizen. Sale and lease back gestioa etxebizitzen sozietate publikoarentzat. SUSTAPENAREN GESTIOA Etxebizitzen eraikinetarako project monitoring Badalonan. Beasain, O単ati eta Usurbilen bizitegirako sustapenaren bideragarritasun ekonomikoaren eta administratiboaren azterketa eta sustapen tertziarioak Donostia, Irun, Ordizia eta Madrilen. DESJABETZEEN GESTIOA Desjabetze lan juridiko, tekniko eta administratiboetan laguntza ematea obra hidrauliko eta errepide gaietan, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Gasteizko Udalarentzat eta Sprilurrentzat Laguntza tekniko eta juridikoa berriz ostatu emateko espedienteetan Eusko Jaurlaritzarentzat, Basauri udalerrian egindako hainbat jardueratan. LAGUNTZA JURIDIKOA Sozietate publiko eta pribatuei aholkularitza juridikoa ematea bizitegiekin eta industriarekin lotutako hirigintza garapenetan, honelako zereginak betez: salerosketa kontratuak idaztea, hirigintza hitzarmenak idaztea, hitzarmen batzarrak eratzea, hitzarmen batzarrei zuzendutako laguntza juridikoa eta kontabilitate laguntza eta birpartzelazio proiektuak lantzea Eibar, Orio, Ormaiztegi, Hernani, Arama, Basauri eta Trapagako udalerrietan. FACILITY MANAGEMENT Enpresa Talde baten egoitza sozialaren kudeaketa integrala. Industri enpresa bateko mantentze lanetako zerbitzuen barne antolamendurako aholkularitza.


15

txostena 2011

diseinua eta berrikuntza AHOLKULARITZA H_ENEA Living Lab Hogar Acede martxan jartzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa. DISEINUA Laborategiko ekipamenduen diseinua Burdinolarentzat. Ekipamendu medikoaren diseinua eta garapena KIRO Roboticsentzat. Diagnostikorako dispositiboaren diseinua Gaikerrentzat. Singapurreko metroaren kanpo eta barne diseinua CAFentzat. Beijingeko metroaren kanpo eta barne diseinua Puzhentzat. Klimatizazio sistemaren diseinua Ctirling Zentroarentzat. INGENIARITZA Hiri eserlekuaren garapena Asientos Estebanentzat. Bitrinen diseinua eta industrializazioa Burdinolarentzat. Ekipamenduen garapena Fagor Arrasaterentzat. Ekipamenduen diseinua Loramendirentzat.

KORPORATIBOA Uniformeak diseinatzeko laguntza Euskotrenentzat. Zamudion bulegoen diseinua eta irudia Ormazabalentzat. Espazio, ekipamendu eta seinaleen diseinua Basque Culinary Centerrentzat. Espazio, ekipamendu eta seinaleen diseinua San Juan de Dios Ospitalearentzat.


txostena 2011

16

gestio aholkularitza ESTRATEGIA Politika publikoak lantzeko aholkularitza 2011n zehar Eusko Jaurlaritzako hainbat sailekin aritu gara beraien politiko publikoen plan sektorialak definitu eta martxan jartzeko. Egindako lankidetzen artean Garapen Iraunkorrerako Estrategia nabarmentzen dugu: Ecoeuskadi 2020. LKSk proiektu horretan IHOBEko profesionalen taldearekin koordinatuta lan egin du, iraunkortasunaren erronkak idazten eta Estrategiaren ildoak eta ekintzak definitzen. Amaierako esparru dokumentua Gobernu Kontseiluak onartu zuen, uztailean. Proiektuen ildo honetan nabarmentzen da baita ere 2020 Trenbidearen Euskal Estrategiari buruzkoa, Garraio Sailburuordetzarentzat lantzen ari garena. Turismo eta Merkataritza Sailari lagundu diogu 2010-2013 Euskal turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren hedapenean, Basquetourrekin elkarlanean idazkaritza teknikoa gauzatuz. MU Nazioarteko Bikaintasun Campus gisa egiaztatzeko aholkularitza LKS Mondragon Unibertsitateari lagundu dio Nazioarteko Bikaintasun Campus gisa egiaztatzeko prozesuan. Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Gorena -CSIC- eta IK4 Research Alliance ere sartzen zituen proiektu gisa eratu zen, eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa kide kooptatu gisa.

Sarikin Etorkizuneko Negozio Eredua definitzea Sariki Metrologia merkatuan tresna eta ekipamendu metrologikoak komertzializatzen hasi zen bere jardueran, eta, merkatuaren bilakaera eta bezeroen beharrak ikusirik, etorkizuneko beste proiekzio bat bistaratzen hasi da, eragile komertzial hutsa izateari uzteko eta merkatua balio erantsi handiko soluzio integralez hornitzeko erakundea izateko. Enpresaren etorkizuneko negozio eredua zehaztu ahal izateko aldaketa prozesu bat osatzeko helburuarekin, eta gaur egungo planteamenduekin ezinezkoa litzatekeen erritmoan prozesu hori azkarrago martxan jartzeko, I+G+b-ko ahalmenean oinarrituta, LKSrekin lankidetzan hasi zen, honako xede hauek lortzeko: etorkizuneko negozio eredua definitzea, Sarikiri eta Sarikali I+G+b-ko ahalmena ematea, negozio eredu berriari eta pertsonen kultur aldaketari eusteko. Hausnarketa estrategikoa eta merkatuen erreserbaren ondoriozko aukeren prospekzioa Katea Legaia-rentzat Katea Legaia gipuzkoako Enplegu Zentro Berezia da eta, 20112013 aldirako Plan Estrategikoa lantzeko orduan, modu berezian landu nahi zituen hainbat erronka estrategiko zeudela planteatu zuen. Horietako bat jardueraren dibertsifikazioa zen, batik bat zerbitzuen sektorerantz. Prospekzio Azterketa bat egitea planteatu zen Administrazioak Gipuzkoan esleitzen dituen kontratuetan merkatuen erreserbak eskaintzen dituen aukerei buruz. Azterketa hori Plan Estrategikoaren funtsezko inputa izan zen, honako helburu hauekin: Administrazio Publikoak esleitzen dituen kontratuetan merkatuen erreserbei buruzko prospekzio azterketa bat egitea eta KATEA LEGAIAren Plan Estrategikoa lantzea, 2011-2013 aldirako, prospekzio azterketaren ondorioak kontuan hartuta.


17

Estrategia Turistikoaren hausnarketa eta berrikuspena Proiektuen eremu honetan Oarsoaldea Eskualde Garapenerako Agentziari lagundu diogu Estrategia Turistikoaren Berrikuspena egiten eta erakundearen Hausnarketa Estrategikoa egiten, eta proiektuaren izena izan da Oarsoaldea 2015: etorkizuna ereiten. Eibarreko Udalean Plan Estrategikoaren Berrikuspena lantzen ari gara, planteamendu berri baterako aurretiazko urrats gisa. Administrazio digitala Eremu honetan hainbat proiektu garatu ditugu. Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Informazio sistemen diagnostikoa egin genuen. Eusko Jaurlaritzarentzat Langileen prestakuntza landu dugu kontratatzailearen profilaren erabilerari buruz, eta Zerbitzuak Digitalizatzeko Planaren Ezarpena egin dugu. Aholkularitza Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari lagundu diogu Gipuzkoarako zerbitzu sozialen eredu berri bat martxan jartzen, eta Garraio Departamentuari errepide bidezko bidaiarien garraio publikoko lineen kontzesio berrietan. Ekainean Modernizazio Zuzendaritzarako Laguntza Teknikoarekin amaitu genuen, bere zerbitzuen kudeaketari eta plangintzari dagokionez.

txostena 2011


txostena 2011

18

PROZESUAK Repsoleko Gestio Ereduaren garapena 2010ean bezala, Repsolek LKSn jarri du konfiantza bere gestio eredua garatzeko honako hauetan: bere negozio unitate eta zuzendaritza korporatiboak, Repsol Refino España (Negozio Arloa eta Petronor, Coruña, Tarragona eta Puertollanoko Industria Guneak), Pertsonen eta Antolamenduaren Zuzendaritza Nagusia, Repsol Investigaciones Petroliferas. Eroskiko Hornitzaileen Garapena LKSk Eroskirekin lan egin du horren Hornitzaileen Planaren garapenean, eta 2012an ere horretan jarraituko du. Proiektuen produktuak eskuratzeko prozesu osoa hartzen du, Eroskin beharra planifikatzen denetik produktua apalean edo Saltokiko biltegian kokatzen denera arte, tartean sartzen delarik baita ere hornitzaileen planten azterketa, guztia ala guztia kostuak murrizteko eta zerbitzua hobetzeko helburuarekin. Eraginkortasun operazionala LKSk laguntza eman die eraginkortasuna hobetzeko proiektuei heltzea erabaki duten enpresei, industri prozesuetan baliabideak optimizatu eta kostuak murrizteko helburuarekin: Sakana, Fagor Ederlan, Eldu, Ojmar, Aluminox, Ampo, Fagor Industrial, Cie Inyectametal. Kate logistikoaren optimizazioa Jarduketa hauek kate logistikoaren integraziora eta sinkronizaziora bideratzen dira, helburu hauekin: zerbitzuaren kalitatea hobetzea, izakinen maila murriztea, malgutasuna handitzea, logistika kostuak murriztea… Fagor Ederlan, Corus Laminación, Ulma, Ederfil, RTS… dira gurekin lan egindako enpresetako batzuk. OSAKIDETZAko Laborategien Plan Zuzendaria LKSk OSAKIDETZAko Laborategien Plan Zuzendariaren garapena gidatu du, diagnostiko biologikoko eta hemoterapiako zerbitzuetan gaur egungo eskaintza optimizatzeko eta arrazionalizatzeko, lurraldean egokiago banatuta eta zentroen arteko osagarritasuna eta lankidetza hobetuz.

Administrazio prozesuen / prozeduren sinplifikazioa (birdiseinua) Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzak (Industria, Merkataritza eta Turismo Saila) LKSrengan jarri du bere konfiantza bere prozesuak aztertzeko eta optimizatzeko, hainbat arlotan: tramitazio epeak murriztea, jarduerak sinplifikatzea, herritarrei emandako zerbitzu maila hobetzea, barne koordinazioa hobetzea, lege betekizun berrietara egokitzea… Gestio ereduak Joan den 2011ko ekitaldian hainbat erakunderi lagundu diegu Prozesuen bidezko Kudeaketan eta Kalitatea Kudeatzeko Sistemetan, bikaintasuneranzko bidean aurrera egiteko: Eusko Jaurlaritza (HAEE – Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea, Herrizaingo Saila – Ertzainaren Zuzendaritza, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza) Datuen Babeserako Euskal Agentzia, Basquetour… Beste proiektu interesgarri batzuk Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta martxan jartzeko Bulego Teknikoa – Lanbide.


19

PERTSONAK 2011. urteak berebiziko garrantzia izan du LKSrentzat lerrokatze proiektuak eta aldaketa kulturalak garatzeko lanean. Alor horretan, MONDRAGONEKO praktika egokitzat jo gaituzte Heziketa Kooperatiboan, aldaketa kulturalean nazioarteko erreferentea den WTTrekin (Carolyn Taylor-en Walking the Talk) lankidetzan eta ziurtapen lanetan hasi gara eta hainbat proiektutan kolaboratzen dihardugu, esaterako, Asulan Taldearenean. Pertsonen Lerrotik, CAF, SArekin lankidetzan ibili gara Beasainen daukaten plantan barne informazio eta komunikazio prozesu bat ezartzeko, IRIS arauaren eskakizunei estaldura emanez. Berrikuntza zientziaren eta teknologiaren sektorean: ikerketa proiektu honetan, Berrikuntzaren Kulturaren eta kultura hori ahalbidetzen duten Pertsonak gestionatzeko praktiken ezaugarri nagusiak zehazten zentratu gara, nazioarteko erreferente akademikoen eta aholkularitzako erreferenteen bitartez. Era berean, Kulturaren eta Pertsonak gestionatzeko praktika nagusien diagnostikoa eta ebaluazioa egiteko tresna kuantitatibo eta kualitatiboak landu ditugu, kulturaren sorkuntza eta talentuaren gestioa azpimarratzen dutenak (Erreklutamendua eta “on boarding� delakoa, Konpentsazioa, Prestakuntza eta Garapena, Lanaren Gestioa, Sustapena, Komunikazioa eta Antolaketa). Tresna horiek IKERLAN teknologia zentroan aztertu eta aplikatu ziren. Horrek aukera eman zigun aplikazioaren ondorioak ateratzeko. Konpentsazioa: LKSren esperientzia alorraren barruan, 2011n merkatu erreferentzien azterketan jardun dugu, Sozietate anonimoetan hainbat Ordainsari Eredu ezartzen (CAF, Adigest, SPRI), Elkarte Kooperatiboetan (Maier, Burdinola, RPK, Urola, Ecenarro, Lea Artibai eta Alkargo) eta erakunde publikoetan (Urretxuko Udala, Legazpiko Udala).

txostena 2011

Lantegi Batuak Fundazioan pertsonen garapen eredua aztertu eta zehaztu dugu, gaitasun eredu batean oinarrituz. Aldi berean, sailkapen profesionaleko sistema berrikusi eta hitzarmen kolektiboari lotuta dagoen kolektiboarentzako ordainsari praktikak esplizitu bihurtu ditugu. Gipuzkoa Poliklinikan, Osasun sektoreko pertsonen gestioan dugun esperientziarekin jarraituz, erizainen kolektiboarentzat Garapen Profesionaleko Eredu bat diseinatzeko aholku ematen ari gara. Alor berean, proiektuak landu ditugu, halaber, Gestamp, Ormazabal Taldea eta Madrilgo Gredos San Diego barruko hainbat irakaskuntza kooperatibarekin. Gasteizko Udalean, Azterketa Funtzionalen proiektuari jarraipena eman diogu. Proiektu horren bidez, malgutasun eta garapen profesionala handitzea bilatzen da, eta, horrekin batera, antolaketa egitura optimizatzea eta zerbitzuen prestazioaren eraginkortasuna hobetzea. Lana eta familia bizitza bateratzea: 2011n, Gipuzkoako Foru Aldundiko Batzar Nagusiek landutako Lana eta Familia Bizitza Bateratzeari buruzko txostena koordinatu dugu. Txosten horretan, LKSkook gure esperientziak aurkeztu ditugu eta nazioarteko hainbat adituren ekarpena koordinatu dugu. Atal honetan nabarmendu beharra dago, baita ere, MĂĄs familia fundazioarekin batera jardun dugula lanean efr hezkuntza araua landu (efr 3000-1 ed.1) eta familiari dagokionez arduratsuak diren ikastetxeetarako gestio eredua gauzatzeko. Ikastetxeetarako efr eredua diseinatzearekin, ezartzearekin eta ziurtatzearekin lotutako eskakizun orokorrak. Antolaketa eredu berriak diseinatu eta ezartzea: Alor honetan, lankidetzan jardun dugu Fagor Industrial, Fagor Arrasate, Batz eta Loramendirako hainbat proiektu lantzeko; gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbitzuak antolatzen ere jardun dugu.


txostena 2011

20

aholkularitza teknologikoa KIDE Aurrekontuak egiteko eta kudeaketa kontrolatzeko prozesuetarako soluzioak diseinatzea eta martxan jartzea, IBM plataformaren gainean. Lantegi Batuak VMware plataforma erabiliz azpiegitura teknologikoa birtualizatzea. Tolosako Inmakulada ikastetxea BIKAIN plataforma erabiliz, enpresaren erronka estrategiko eta operatiboen gestioan hobetzeko soluzio bat ezartzea. Maier Prozesuak automatizatzeko sistemak bat diseinatzea eta garatzea, Microsoft Sharepoint 2010 eta Nintex plataformaren gainean. Valvospain Pertsonak kudeatzeko sistema bat diseinatzea eta garatzea, Cezanne People plataformaren gainean. Biltzar Birtualaren plataformaren garapena Espainiako Lehen Mailako Atentzioko Medikuen Elkartearentzat (Semergen), biltzar presentzial batean egindako jarduerak online eta denbora tarte zabalagoan hedatu ahal izateko, tailerak egitea, ponentziak eta dokumentazioa eskuratzea, bazkideekin kontaktatzea, foroetan parte hartuz, galeria multimedia eta babesleen standetara sartzea ahalbidetuz.

Cezanne plataformaren ezarpena Pertsonak Talde Nuklearretan Kudeatu eta Garatzeko, Hautapen, Formazio eta Ebaluazio prozesuak kudeatzeko eta hedatzeko euskarri gisa. Mutua Monta単esaren Bezeroen Atariaren garapena. Webgune pribatu baten diseinua eta garapena, bezeroaganako orientazio argiarekin eta irudi korporatibo berritzailearekin; horren bitartez bezeroei (enpresa mutualistak eta autonomoak eta koarduradunak) Mutua Monta単esaren jarduerari buruzko informazioa eskaintzen zaie. Sodercan Taldearen IKT prozesuen definizioa, ITIL metodologian oinarrituta, barne prozesuak hobetzeko, funtzionatzeko eta jarduteko irizpideak estandarizatzeko, eta prozesuak kontrolatzeko eta jarraipena egiteko elementuak gehitzeko. Traintic Htools Atenean integratzeko proiektua. Proiektu hori interfaze bat egitea da, Trainticeko aplikazioetatik, web zerbitzu batekin, Euskotrenen ezarritako aplikazioetan sartu eta kontrolatu ahal izateko. CTL TH Packaging Negozioaren Jarraitasun Planerako proiektua. CTL TH Packagingek Talde osoaren informazio sistema zentralizatzea erabaki zuen, Gasteizko egoitzan (Mi単ao). Aplikazioen funtzionamendua segurtatzeko eta bermatzeko, proiektu hau abiarazi du, lehenagotik aurreko urtean egindako azterketaren jarraipen gisa, ezarpena berriro ere LKSri esleituz, Oraclerekin eta HPrekin lankidetzan. Proiektuan datuak prozesatzeko bigarren zentro bat jarriko da (CPD2), CPD1ean integratuta, erabilgarritasun handiko RAC konfigurazio bat edukitzeko helburuarekin (aktiboa-aktiboa) eta, halaber, barne sarea eta taldearekiko komunikazioak segurtatzeko helburuarekin. AMPO CRM Sistema diseinatzea eta ezartzea, sare komertzialaren jarduerak kudeatzeko.


21

Asimag ALESY Sistemaren diseinua eta garapena (Asimag Learning System), Formazioa kudeatzeko prozesu gakoen euskarri gisa. Finantza Kudeaketaren Sistemaren diseinua eta ezarpena, Microsoft Dynamics Navision. Vicrila Pertsonak kudeatzeko prozesuen azterketa eta soluzioaren ezarpena, Cezanne Software plataforman oinarrituta. Basque Culinary Center IKTak Ezartzeko Planaren lanketa (iPlan). Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) UPV-EHUko Iragarki Taulak eta agiri ofizialak Kudeatzeko Sistemaren funtzionalitate berriak garatzea, Liferay plataformaren gainean. IKD Baliabideak Kudeatzeko Sistema diseinatzea eta garatzea, baliabide digitalen edizio, balioztatze, argitalpen eta zabalkunde prozesuari eusteko, Hezkuntza Kalitate eta Berrikuntzako Errektoreordetzatik hezkuntza komunitatearen esku jartzeko. Soluzioa Liferay plataformaren gainean egin da. Ikasleak Kudeatzeko Sistemari (GAUR) eusteko eta mantentze ebolutiboa egiteko zerbitzua. Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzua Lanbideko informazio sistemen produkzio inguruneak mantentzeko eta bilakatzeko zerbitzua, horren barruan: J2EEko teknologietan aplikazioak garatzeko Frameworka definitzeko eta ezartzeko aholkularitza. IKTak kudeatzeko prozesuak diseinatzea eta ezartzea, erreferentziatzat ITIL praktika onen eredua hartuz. Lanbidek ematen dituen zerbitzuei eusten dieten aplikazioen zerbitzarien eta datu baseen arkitektura monitorizatzea, eustea eta bilakatzea.

txostena 2011

Visesa (Euskadiko Etxebizitza eta Lurzorua Kudeatzeko Sozietate Publikoa) Intranet korporatiboa Microsoft Sharepoint 2010 plataformara migratzea eta bilakatzea. ERP Microsoft Dynamics Navision mantentzea eta bilakatzea. Donostiako Udala Udal Informatika Zentroari aplikazioak garatzeko frameworka diseinatzen eta ezartzen laguntzea, JAVA/J2EE teknologian. Sestao berri 2000 (Sestao Biziberritzeko Sozietate Publikoa) Intranet korporatiboa diseinatzea eta ezartzea Microsoft Sharepoint 2010 plataforman, helburuak hedatzeko eta jarraipena egiteko eta pertsonak kudeatzeko soluzio espezializatuak sartuz (BIKAIN). Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak Bikain soluzioa bereganatu zuen, honetarako aukera izateko: Gestio Plana kudeatzea, beste urrats bat egin eta proiektu, ekintza eta zereginen eta abarren jarraipena modu operatiboago batean egin ahal izateko eta bezero eta prospektu bakoitzean egindako gaiak hobeto ezagutzeko. Bikainen bitartez, halaber, Erakundearen adierazle estrategikoen kontrola egingo da. Irurena Industria Kimikoak Enpresa honen espezialitatea berniz, disolbatzaile, koloratzaile eta zura, altzariak eta zoruak tratatzeko beste produktu batzuen fabrikazioa da. Bere plataforma teknologikoa berritzeko eta eguneratzeko proiektu bati ekin zion, birtualizaziorako plataforma sendo eta egituratu bat bereganatuz, gaur egungo zerbitzuak ostatatu ahal izateko eta horien bilakaera egiteko eta berriak sartzeko.


txostena 2011

22

zerbitzu juridikoak Hartzekodunen konkurtsoa: 20 milioi euro baino gehiagoko pasiboa zuen Nafarroako enpresa baten hartzekodunen konkurtsoko aurretiazko aholkularitza eta ondorengo zuzendaritza letratua: Epaitegitik lortu zen administratzaileen edo bazkideen erantzukizunik ez zegoela dioen deklarazioa. Bi enpresa talde birmoldatzea: hainbat herrialdetan presentzia duten EAEko bi enpresa talderen birmoldaketa sozietarioa eta berrantolaketa egiteko proiektuaren azterketa eta gauzapena. Bidegabeko lehiaren prozedura: gure bezeroaren aurrean automobilaren industriako Tier 1 hornitzaile batek aurkeztutako demanda horniduraren etenaldi aldebakarrekoagatik, hornitzaileak prezioaren igoera ez onartzearen ondorioz. Donostiako Epaitegiak aurretiaz adostutako kautelazko neurriak jaso zituen eta, horrenbestez, gure bezeroaren interesetarako oso mesedegarria zen akordio bat lortu zen. Gatazka kolektiboa: aurrekontuen Legean soldatetarako ezarritako %5eko murrizketa gure bezeroari aplikatzeko aukeratik ondorioztatutako gatazka. Kausarik gabe abala gauzatzea: gure bezeroak makineriaren hornidura bat kontratatu zuen Txinako enpresa batekin, 2 milioi euroren zenbatekoaren truke. %20 aurrerapena jaso zuen abalaren kontra, zenbateko beragatik. Txinatar enpresak instalazioari buruzko interesa galdu zuen, eta abala baliatu zuen, ordaindutako aurrerapena berreskuratzeko. Salaketa judiziala ezarri zen Donostiako epaitegian, eta horrek abala baliatu izana baliogabetu zuen eta, horrela, ondoren akordioa izatea lortu zen.

Sukaleku Fundazioak Basque Culinary Center Fundazioarekin bat egitea. Transferentzi prezioak: transferentzi prezioen politikaren diseinua, EAEko hainbat enpresa talderi lotutako entitateen artean eragiketak baloratzeko metodoak arautzeko. Lan arloko prozedura judizialak eta aholkularitza: enplegua erregulatzeko espedienteak; azpikontratazioa; langileak atzerriratzea; enpresa itunak eta akordioak; diziplina espedienteak; barne araudien berrikuspena.


23

txostena 2011

ekitaldiak LKS Taldearen bulego berriak Gasteizen Instalazioak Pedro Asua kaleko 75-77an daude, San Martin parkearen ondoan, eta 400m2-ko azalera erabilgarria dute. Firma guztien artean 100 profesionaleko plantilla dute, eta horietatik 30ek egiten dute lan bulego horietatik. Egoitza berrira aldatzeko arrazoia izan da taldea azken urteotan hazkunde handia jasaten ari dela. Egoitza berrian IBAI SISTEMAS, SCANBIT Servicios Documentales eta LKS Outsourcing-en bulegoak daude. LKSren eta Deustuko Unibertsitatearen argitalpena: “Gestión de las personas en entornos internacionales” Pertsonak ingurune internazionaletan kudeatzeko enpresek dituzten praktikek bilakaera maila desberdinak dituzte. Erreferentziazko enpresei buruzko desberdintasunak nazioartekotzearen ikuspegian eta abantailetan oinarritzen dira batez ere, eta ez hainbeste kudeaketarako ezagutza edo praktika ezezagunak sartzeko beharrean”, horixe da behintzat LKSk eta Deustuko Unibertsitateak argitaratu duten “Gestión de personas en entornos internacionales: retos y problemáticas en la gestión de personas en empresas vascas internacionalizadas” izeneko txostenean esaten dena nazioartekotutako enpresek kontuan hartu beharreko lehentasunezko arloei buruz. LKSko Ander Sansineneak eta Untzizu Luquinek eta Deustuko Amaia Arizkurenek eta Josune Baniandresek egindako azterketatik ondoriozta daiteke baita ere erreferentziazko enpresek ere bidea egin eta bilakaera bat izan zutela erreferentzia izatera iritsi baino lehen. 2011ko Etorkizunaren Egoera aurkeztu da “Estado del Futuro 2011” izeneko txostena Madril, Donostia eta Bilbon aurkeztu zen, mundu osoan Millennium Proiektua osatzen duten 40 nodo baino gehiagok egindako hausnarketa eta ikerketen emaitzekin, aditu sare horrek berak identifikatutako 15 erronka global handiei buruz. Beste balorazio batzuen artean, txostenak planteatzen duenez, mundua aberatsago, osasuntsuago, heziago, bizitza luzeagoko, baketsuago eta konektatuago bihurtzen ari da, baina munduaren erdialde bat ezegonkorra izan daiteke. Gainera, txostenak dioenez, elikagaien prezioek igotzen jarraitzen dute, ur erreserbek urritzen, ustelkeriak eta krimen antolatuak gora egingo dute, ingurumenari dagokionez

gure bizitzaren euskarriaren bideragarritasuna murriztuko da, zorra eta ekonomiaren segurtasun falta gora, klima aldaketak jarraitzen du eta aberatsen eta pobreen arteko lubakia beldurgarri zabaltzen ari da. Liburua aurkezteko antolatu ziren hiru ekitaldietan izan ziren Jerome Glenn, Millennium Proiektuaren maila globaleko zuzendari exekutiboa, eta Ibon Zugasti, Prospektikerreko gerente eta estatu mailako nodoaren koordinatzailea. doaren koordinatzailea. Diara desing-en XXV. urteurrena 2011ko uztailean Diara design sortu zeneko hogeita bosgarren urteurrena bete zen. LKSren Garaia Guneko instalazioetan ospakizun jai bat egin zen, eta 50 pertsona baino gehiago elkartu ziren. Topaketa informala eta lagunartekoa izan zen, eta 25 urteotan industri diseinuak izandako bilakaeraren balantzea eta jardueraren etorkizuneko proiekzioa egiteko balio izan zuen.


txostena 2011

24


25

LKSren XX. urteurrenaren ospakizuna Joan de urtean LKS taldeak bere hogeigarren urteurrena ospatu zuen, Kursaaleko Biltzar Jauregian egindako ekitaldi batean, bera osatzen duten bi kooperatibetako 500 bazkide inguru elkartuta; bazkideak aurretiaz beren batzarretan batu ziren, aurreko ekitaldiko kudeaketa onartzeko. Ekitaldian parte hartu zuten korporazioko Aholkularitza eta Ingeniaritza Dibisioko zuzendari nagusi Javier Sotilek, eta Javier Retegik, zeinak LKS eratzeko prozesua gidatu zuen, orain dela hogei urte, batzorde sustatzailetik; Retegi Euskadiko Kutxako Enpresa Dibisioko zuzendari izan zen, eta firma berriaren lehenengo gerentea, hasierako hiru hilabeteetan. Alberto Gorroñogoitia, Arkitektura eta Ingeniaritza, Higiezinen Aholkularitza eta Diseinu eta Berrikuntza Arloko zuzendari nagusia kooperatibaren sortzaileetakoa izan zen, orain dela 20 urte, eta gogoratu zuen urrats hura egiteko arrazoietako bat Euskadiko Kutxaren erabakia izan zela bere jarduera osoa finantzen arlora bideratzeko. Horrenbestez, aldi berean MCC korporazioa sortzea ere planteatzen ari zelarik, “Enpresa Dibisioan geundenon misioa zen errealitate kooperatibo berriak garatzen laguntzea. Ildo horretan jarraitzea erabaki genuen, eta 1991n LKS eratu genuen. Lehenengo unetik argi izan genuen gure zerbitzu profesionalak ez zirela soilik kooperatibentzat, baizik eta baita beste erakunde batzuentzat ere, sektore pribatukoak izan zein sektore publikoak eta, horregatik, bide horretan ere proiektuak lantzeari ekin genion”. 1995ean Aholkularitzaren eta Ingeniaritzaren esparruek bakoitzak bere kooperatiba eratu zuten, baina marka eta kultura bera eta oso harreman ona mantenduz. “Hori adierazi nahi izan dugu gaurko ekitaldian ere”, esan zuen Gorroñogoitiak, “asko dugula elkarrekin, jatorri komunaz gain, batez ere balio kooperatibei dagokienez. Gaurko ekitaldiarekin talde bat garela errebindikatu eta indartu nahi izan dugu, eta gure profesionaltasunagatik, seriotasunagatik eta bezeroei laguntzen jakiteagatik ezagutzen gaituztela adierazi. Horrez gain, jakina, zintzotasunagatik, eta espero dugu horrek beste urte askoz ere jarraitzen lagunduko digula”. Gorroñogoitiak adierazi zuen LKS ez dagoela iraganari lotua, eta etorkizunerako proiektu ugari dituela hainbat arlotan, horien artean iraunkortasuna eta energia.

txostena 2011

Horrez gain, LKSko Aholkularitza Teknologiko, Kudeaketako Aholkularitza eta Aholkularitza Juridikoaren Arloetako zuzendari nagusia den Fermin Garmendiak adierazi zuenez, “gaur ospatzen ari garen hogei urte hauetan Euskadiko enpresa zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituen enpresarik garrantzitsuenetakoa gara, eta ekitaldi honetan ibilbidearen hogei urteak ospatu nahi ditugu, baina baita gure etorkizuneko jardueraren oinarriak ezarri, ildo honetan jarraitu ahal izateko”. Garmendiak gaineratu zuenez, “LKS Taldea Espainian zein nazioartean dugun presentzia sendotzen ari da, batez ere Latinoamerikan, gure bezeroen eskakizunetara moldatu ahal izateko jarduera berriak garatuz”. Azkenik, bi zundari nagusiek poza adierazi zuten, “gure sektoreari nabarmen eragiten ari zaion krisi egoerari aurre egiten ari garen proiektu bat garelako, urte zail hauek modu positiboan gainditzea ahalbidetzen digun negozio eredu arrakastatsu bati esker”.


txostena 2011

26

“Enpresa txikia edo ertaina izanik Txinan arrakasta lor daiteke? Mondragonen esperientzia” ekitaldiaren arrakasta Bilboko Euskalduna Jauregian egindako jardunaldira joan ziren paneldunek aho batez ondorioztatu zuten Txina, arrakasta izateko lekua ez ezik, enpresa askorentzat salbabidea ere izan daitekeela. Horren froga eman zuen Nicolas Correa taldeko lehendakariak, izan ere, 2010ean salmentak bat-batean erori eta gero, orain Txina bere merkatu nagusia da, eta urtearen amaieran irabazietara itzuliko dira eta enplegu maila berreskuratuko. Eduardo Morcillok, Interchinako bazkide zuzendariak, Txinak ematen dituen aukerei buruzko aurkezpen sendoa egin zuen, eta iragarri zuen epe ertainera soldata merkeen plataforma izateari utziko diola, bertako politikak maila teknologiko handiko ahalmenak garatzera zuzenduta dagoelako eta, ondorioz, Asiako Garapen Bankuak ohartarazi dituen errenta ertainen tranpatik ihes egiteko “Asia 2050 txostena: Asiaren mendea). Josu Ugarte Mondragon Internacionaleko lehendakariak, berriz, kostuetan dauden alde ikaragarriak azpimarratu zituen, eta horren ondorioz ezinbestekoa dela Txinan sartzea, eta Orkestrako zuzendaria den Jose Luis Curbelok Txina mendebaldean gero eta gehiago egiten ari den inbertsio handiak jarri zituen mahai gainean, horren ondorioz Txinatik kanpo ere enpresa proiektuak garatzeko bazkide potentziala baita: 2010ean Repsol Sinopec txinatarrarekin elkartu zen Latinoamerikan

elkarrekin erraldoi energetiko bat sortzeko (Txinak 5.200 milioi euro inbertitu zuen eragiketan). Asia-Pazifikoko zuzendari den German Lorenzok Mondragon Korporazioaren indarguneak nabarmendu zituen, eta bakarrik iristearen ahuldadearekin konparatu zituen. Ekitaldiaren ondorio gisa, LKSko Hedapeneko zuzendaria den Juan Luis Llorensek MONDRAGONeko baliabideen sarearekin aliatuta egotearen garrantzia azpimarratu zuen, arrisku horiek murrizteko; hain zuzen ere, aliantza horri esker LKSk talde nazioartekotzeko esperientziak bidera ditzake, interesa duen edozein enpresari zuzenduta. LKS taldea Ipar Kutxarekin elkartu da enpresetarako soluzio finantzario berrietarako firma bat osatzeko IPAR KUTXA kreditu kooperatibak eta LKS Taldeak –Mondragon Korporazioan integratua– hitzarmena lortu dute enpresei finantza soluzioak emateko firma espezializatu berri bat sortzeko. Bilbon eratu berri den konpainia IK-LKS Corporate, S.L. deitzen da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan Corporate Finance arloaren erreferentzia bihurtzeko bokazioarekin jaio da. IK-LKS Corporate, S.L. bere bi bazkideen adostasun eta babes irmotik sortu da: alde batetik IPAR KUTXA dago, sektorean duen bere irudi eta egiten jakite onaz gain, gure lurraldean duen ezarpen zabalarekin; eta bestetik LKS S. Coop. dago, bere profesionalek finantza korporatiboetan duten esperientzia eta jakintzarekin. Sozietate berriaren eragiketak, hasteko, “Balorazioak eta azterketak”, “M&A Advisory” eta” Capital Markets” izango dira. Erakunde finantzarioaren ikuspegitik, ekimenaren helburu nagusia bere segmentu estrategikoetako bat bultzatzea da, hau da, bezero enpresarialak, jarduera osagarri bat garatuz eta, aldi berean, sinergia handiak sortzeko aukerarekin. Sozietate berri horretan parte hartuz Ipar Kutxa prest egongo da bezero maila horri balio erantsi handiagoko zerbitzuak eskaintzeko eta, ondorioz, bere negozio finantzarioaren bolumena handitu ahal izango du.


27

LKSk eta Qualcommek soluzio estandar batean integratu dituzte beren teknologiak garraioaren sektorerako LKSk eta logistika eta garraio industriarako sistemak eta zerbitzu telematikoak hornitzen dituen Qualcomm Enterprise Services enpresak hitzarmen bat iragarri zuten joan den urtean eta, horren arabera, bi etxeek beren teknologiak integratuko dituzte, sektore horretako Espainiako enpresei flotak gestionatu eta parametrizatzeko plataforma estandar global bat eskaintzeko, emaitza "eraginkorrekin eta frogagarriekin". Proiektu honetan flotak kudeatzeko Qualcommen OmniExpress sistema eta ERP LOGESTIC integratu dira (Garraio eta Logistikaren Kudeaketa Integralerako Soluzioa), eragiketak eta garraioak ingurune komun batean gestionatzeko. LKSren II. Finantza Foroa Finantza arloko ehun profesional inguruk LKSren II. Finantza Foroan parte hartu zuten, Bilboko Merkataritza Ganberan, SAGEren lankidetzarekin antolatuta. "Gestión Financiera de la situación actual: de la visión a la acción" izenburupean, parte hartzaileek hausnarketa interesgarriak entzun ahal izan zituzten gaur egungo egoeraren gako enpresarial eta finantzarioei buruz, eta konpainietako finantza zuzendaritzak jokatzen ari diren rol gero eta garrantzitsuagoan sakondu zuten. Arrakastaren inguruko hurbileko esperientziak ere entzun ahal izan ziren gonbidatutako hizlarien ahotik. Ekitaldian parte hartu zuten MONDRAGON Korporazioko Finantza zuzendaria den Belen Kortabarriak, Maier Taldeko Finantza zuzendari Alfredo Gonzalezek eta Arteche Taldeko diruzain korporatiboa den Veronica Baronak, azken biak Bizkaiko enpresa erreferente izanik. Halaber, SAGE XRT ordezkatuz Teresa Nuñez zuzendari nagusia izan zen. Klausurako hitzak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako sailburuorde Andres Araujok esan zituen. LKSren aldetik parte hartu zuten Iñaki Ormaetxe lehendakariak Itxaso Otazua soluzio finantzario eta reportingeko arduradunak.

txostena 2011

Ingeniaritza berri bat txertatu da taldean: Fillpack Engineering Services LKSk Fillpack Engineering Services enpresa eratu du. Elikagaiak, eta baita bestelako sektore likido batzuk ere, prozesatu, bete eta ontziratzeko industriara zuzendutako soluzioetan espezializatutako ingeniaritzaz ari gara. Hornitzaileen ezagutza eta sektoreko estandar nahiz eskakizunetan hartutako esperientzia uztartzen ditu, ospe handiko adituen ekarpena eginez eta zerbitzu espezializatu, arin eta eraginkorra bermatuz. Fillpack-ek proiektu integraletan dihardu lankidetzan; horretarako, planta edo handitze berriak diseinatu eta egikaritzen ditu eta, hala badagokio, produkzio lerroak birmoldatzen ditu; gainera, diseinatu eta birmoldatu egiten ditu prozesu eta automatizazio ekipamendu eta sistemak, instalazio lagungarriak eta obra zibilekoak, biltegiratzekoak eta logistikakoak, eta azterketak egiten ditu produktibitateari eta hobekuntzari buruz, iraunkortasun eta ingurumen proiektuei buruz eta industri aholkularitzari buruz. Fillpack-en lana proiektuaren ideia sortzen den fasean hasten da eta prozesu osoan luza daiteke, etengabeko hobekuntza eskainiz. LKSk Chengduko (Sichuan) Espainia-Txina enpresa topaketan parte hartu du LKS Txinako ordezkaria den Iñaki Diezek LKS internazionalizatzeko enpresa esperientzia partekatu du topaketara bertaratu zirenekin; hala, FerroAtlánticako lehendakari den Juan Miguel Villar Mirrekin partekatu zuen foroa. Ekitaldia Txinako ipar-mendebaldeko Sichuan probintzian izan zen. Bertan biltzen dira Barne Mongoliako eskualde autonomoa eta Yunan eta Gunagxiko eskualdeak. Oinarrian, Txinako gobernu zentralak onartutako “Go-West” estrategia dago. Helburua da zerga pizgarrien bidez barnealdeko probintzia horietako hazkunde ekonomikoa sustatzea eta kostaldeko probintzia aberatsagoekiko dauden aldeak txikitzea. Jiang Jufeng Sichuango Gobernadorearen eta Sichuango CCPIT (nazioarteko txinatar merkataritza sustatzeko txinatar batzordea) lehendakariordearen ongietorriaren ostean, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko Atzerriko Sustapen Kontseiluko lehendakari eta Tecniberiako lehendakari den Jose Luis Gonzalez Vallvek eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministro den Miguel Sebastian-ek hartu zuten parte.


txostena 2011

28

LKSk hainbat proiektu industrial landu du Asian Fagor Ederlanek LKSri kontratatu zion Txinan behe presioko aluminio galdategi berri bat eta bere instalazioak egiteko proiektuaren zuzendaritza integratuaren gestioa. Planta berriaren lehenengo faseak 10.000 m2 produktibo hartuko du 30.000 m2ko lursail baten gainean. Era berean, CIKAUTXOk LKSri kontratatu dio brown-project bat ezartzeko proiektuaren zuzendaritza integratua, zeinak, urte hau amaitu baino lehen, injekzio bidezko kautxuzko piezak produzitzen hasi behar duen txinatar bezeroentzat. Indian, MONDARGONen Puneko Industria Parkeko proiektua eta Danobat Group industrialde berean ezartzeko proiektua erritmo onean doaz aurrera, montzoiak eragindako zailtasunak zehazki planifikatutako gestio baten bidez gainditu ondoren. Euri garai hori Aditya Birla Group –Indiako hiru talde pribatu handienen artean dagoena eta zementuaren nahiz zuntz likatsuaren sektorean munduko liderra dena– barruan oroz gainetik nabarmentzen den Grasim Industries Limitedek aprobetxatu zuen tendering-a ateratzeko eta Gujarat estatuko Vilayateko proiektu berria gestionatzeko programazioa LKSri esleitzeko. Greenfield modeloan proiektatutako zuntz likatsuaren sektorerako instalazio berriek, lehen etapan, 150.000 m2-ko konplexu bat osatzen dute 210 hektareako lursail baten gainean eta hektarea horietatik soilik 140 erabiltzen dira lehen fasean. LKS Ingeniaritzaren orientazio globala osatzeko, hor daude Kolonbiako ordezkaritza eta Mexiko eta Kubako ordezkari komertzialak. Pune-n, Arabako RPK enpresari produkzio nabe berria eman zaio, eta jardunean da. RPK India Pvt Ltd, automozioaren sektorerako kobrezko malguki eta bobinen fabrikazioan liderra den multinazionalaren filiala, martxoan hasi zen produzitzen Indiako instalazio berrietan. Denboraldi batean Primpritik lan egin ondoren, RPK-k Shirwalgo instalazio berrietara lekualdatu du bere produkzio ekipamendua, non ezarpenaren lehen faseko obrak amaitu diren.

Eraikina egikaritzeko, Espainiako LKSko arkitekto eta ingeniariek idatzitako Master Planari jarraitu zaio, baita Puneko bulegoko LKS India Private Limited tokiko taldearen proiektuaren gestio integratuari ere, obrari egunero jarraipena eginez. LKS Washingtonen eta New Yorken, Garapenerako Banku Inter-Amerikarrarekin eta World Bank-ekin Uztailean hasitako kontatuen ondoren, LKSk Estatu Batuetarako enpresa eta instituzio Misioan parte hartu zuen. Misioa Merkataritza Ganberek eta Enterprise Europe Networkek antolatu zuten eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria izan zen buruan, helburu honekin: Washingtonen eta NYC-n dauden erakunde multilateralekiko lankidetzari jarraipena ematea Klima Aldaketa, Arintze eta Egokitze arloetan, eta baita igorpenen murrizketan, eraginkortasun energetikoan eta Energia Berriztagarrien ezarpenean ere. LKS CLIMATE zerbitzutik eta nazioarteko kolaboratzaile, fundazio eta kooperatiba sare zabal baten bitartez, LKSk aholkularitza teknikoko zerbitzuak ematen dituen plataforma bat eskaintzen du. LKSk, MONDRAGON Health eta Kudearekin batera, osasun zentroetarako erosketa eta logistika gaietan diharduen SHS enpresa sortzen parte hartu du (SMART HEALTH SERVICES) Gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, eta eskariarekin alderatuta baliabideak mugatuak direla eta zerbitzuan gero eta exijentzia gehiago dagoela kontuan hartuta, osasun zerbitzuak kostuak murrizteko eta eraginkortasuna handitzeko prozesuetan murgilduta daude, sistemaren iraunkortasuna segurtatzeko. Ildo horretan, enpresen kudeaketa, hornikuntza eta osasun produktuen banaketa eragin handiko arloak dira eraginkortasun handiagoa lortzeko. Hori dela eta, SHSk proposamen berritzailea garatzen du, osasun zentroetako beharrik ohikoenei irtenbide integrala emateko: erosketen logistika, kontratazio elektronikoa, katalogoen arrazionalizazioa eta erabilera sanitario eta soziosanitarioko materialen hornikuntzari eta banaketari lotutako zerbitzu logistikoak, kostuak murrizteko ikuspegiarekin.


LKS Taldea. 2011 urteko txostena