Page 1


LIZARRA IKASTOLA Paseo de Los Llanos s/n 31200 Estella-Lizarra Tfno. 948 553757 Fax 948553778 lizarra@ikastola.net www.lizarraikastola.com


LIZARRA IKASTOLA giro eleanitzean kalitateko hezkuntza osoa Etengabeko berrikuntzak guztion laguntzarekin eraikitzen dituen zentroa Gure oinarrizko helburua, kalitatean oinarrituta, hezkuntza hobekuntza da

Gure hezkuntza proiektua berrogei urte baino gehiagoko esperientziak bermatzen du. Kooperatiba izaeraduna, eskaintzen duen hezkuntzak ezaugarri hauek ditu: osoa eta anitza, kalitateduna, etengabeko berrikuntza pedagogikoetan txertatua eta etengabeko formazioan ari den irakasle talde egonkorra. Gure helburua ikasleak dira, 4 hilabeterekin hasi eta 16 urte bitartean ahalik eta formazio onena jaso dezan; alderdi akademikoaz gain, emozionala, soziala eta norbanakoarena ere kontutan hartuta. Lizarra Ikastolaren hezkuntza prozesuaren oinarrizko giltzak hainbat dira: ikasleen formazio osoa, euskara eta

euskal kulturaren zabalkundean betekizun dinamizatzailea, kudeaketa eredu partehartzaile eta komunikatiboa, eta aniztasun eta balore demokratikoen sustapena. Gure oinarrizko helburua kalitatearen bitartez hobetzen laguntzea da, eta horretarako, EFQM Bikaintasunaren Eredua garatzen dugu, gure buruak ebaluatzeko eta familien asebetetzea eta itxaropenak ezagutzeko tresna erabilgarria.


Bizikidetza, kalitatea, aniztasuna, partehartzea BIZIKIDETZA Ikasle bakoitza ezberdina da Lizarra Ikastolaren hezkuntza proiektuak pertsonaren alderdi guztiak zaindu eta kontutan hartzen ditu. Pentacidad ereduan inspiratutako Bizikidetza Planean oinarrituta dago eta hainbat alderdiren lanketa sistematikoa egiten du ikasle bakoitzarekin: norberaren identitatea, gorputza, emozioak, esparru soziala eta mentala. Ikasle bakoitza osotasun bat denez, modu horretan lantzen du Lizarra Ikastolak. Bizikidetza autonomoaren bilaketan Pentacidad Eredu Osoa garatzen du Lizarra Ikastolak, arazoen konponbide baketsuak gauzatzeko gaitasun emozional, sozial eta komunikatiboak eskuratzeko asmoz.

HEZKUNTZA EKINTZA ZUZENAREN KUDEAKETA: GAUZATZE PEDAGOGIKOA ADIMENAREN GARAPENA DE GURE PROIEKTU BIDEGARRIAREN HELBURU OROKORRA ADIMENA

ADIMEN BERTIKALA

OPTIMIS PROGRAMA

GAITASUN KOGNITIBO, SIKOMOTORE, AFEKTIBO ETA

ADIMEN EMOZIONALA

ADIMEN LATERALA

PENTAZIDAD PROGRAMA

SORMEN PROGRAMA

DOMAN HH

GIZARTERATZEN GARAPENA

SORMEN ESTRATEGIA ZEHATZAK HH

ULISES UBAGUA EREDUA: DIZIPLINA ARTEKO PROIEKTUA

OINARRIZKO KONPETENTZIEN GARAPENA

LH 1. ZIKLOA

ZENTZUMEN ETA MUGIMENEZKO ESTIMULAZIOA

Gure hezkuntza proiektuak pertsonaren alderdi guztiak zaindu eta hartzen ditu kontutan

TEORĂ?A OROKORRA

PROZEDURA IDEALA

(Arazoen konponbidea)


KALITATEA Kalitateko hezkuntza garaiaren erritmora 1. Hezkuntzaren azken joerak kontutan hartzen dituen kalitateko hezkuntza aurkituko duzu Lizarra Ikastolan: Ikasle bakoitzaren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko asmoz, Haur Hezkuntzan, estimulazio goiztiarra barneratzen duen berrikuntza metodologikoa. Optimis Programa: gaitasun eta trebetasunen garapenean oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza. Ubagua Proiektua: metodología berrien bitartez, oinarrizko konpetentzien garapena, ezagutzak jakin, eta egiten eta izaten jakin bateratuz.

Irakaskuntzan azken teknologiak dituen kalitateko hezkuntza 2. Sari eta aipamenez bermatutako Kalitatea: Kultura Ministerioaren Sormen Sari Nazionala 2010-2011 ikasturtean. Europako Bikaintasunaren 400+ (Zilarra) eta 500+ (Urrea) Ezaugarria, Nafarroako Kalitaterako Fundazioak emana. Nafarroako Bikaintasunaren Saria 2009, Nafarroako Gobernuak. “Bizikidetzako Praktika Onen” Sari Nazionala 2008-2009an Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak. 3. Adin goiztiarrean informazio eta komunikaziorako teknologia berrien erabilera. Lizarra Ikastolak ordenagailu pertsonalak, arbela digitalak, proiektoreak… ditu ikasleen konpetentzia digitalak hobetzeko asmoz.


ANIZTASUNA ETA PARTEHARTZEA Guztiak kontutan hartzen dituen zentroa Lizarra Ikastola hezkuntza-komunitatearen partehartze aktiboa saritzen duen zentro anitza da. Irakasle taldea eta zuzendaritza taldea inplikatu egiten da ikasleei kalitatekoa eta irekia den hezkuntza

proiektua eskaintzeko egitekoan. Gurasoek bere seme-alaben hezkuntzan eragiten duten erabakietan parte hartzen dute. Lizarra Ikastolak gurasoei eskaintzen dien informazioa etengabea da: maila edo gelako bilerak, banakako bilerak eta ikasleen garapenaren alderdi zehatzei erreferentzia egiten dioten informe idatziak.

Gurasoek ere parte hartzen dute hezkuntza proiektuan


ZENTRO ELEANITZA Hizkuntzen ikaskuntzaren buruan eraginkorra erabiliz: Euskaraz Bizi. Euskararen erabilera eskola testuingurutik kanpo ere ahalbidetuz. Lizarra Ikastolan, gainera, ingelesa hirugarren hizkuntza da. 4 urtetan hasten dira hizkuntza honekin, adin honetan ikasleek dituzten gaitasun linguistiko eta malgutasun paregabeak ahalik eta gehien baliatu asmoz.

Hizkuntza Proiektu propioa duen zentroa da, Nafarroan aitzindari, eta euskara (gelan eta gainerako ekintzetan erabiltzen dena) eta gaztelaniaren irakaskuntza eskaintzen duena. 0 urtetik hasita euskaran murgiltze metodoa erabiltzen dute; ikasten ari diren euskara gaztelaniarekin batera erabilita, bi hizkuntzak menperatzera iritsiz. Ikasleek euskara erabil dezaten saiakera handia egiten dugu motibazio eta dinamizazioan, komunikazioa lantzeko metodo

Eleanitz Programa, irakaskuntza goiztiarrerako planteamendu komunikatibo berriak dituena: ikasleen ahozko eta idatzizko ulermen eta adierazpen konpetentziak garatuz. Ingelesa arlo izateaz gain, DBH 3. eta 4. mailatan Gizarte Zientziak arloa ere hizkuntza honetan ematen da. Era berean, 12 urtetatik aurrera ikasleek frantsesa curriculuaren baitan lantzen dute, eta baita, eskolaz kanpoko ekintza gisa ere. Lizarra Ikastola Hizkuntza Eskola Ofizialarekin kidetutako zentroa da, eta ikasleek emaitza bikainak lortzen dituzte kanpoko frogatan.

Lizarra Ikastolaren Hizkuntza Proiektua eredu da beste zenbait zentrorentzat


Instalazio osoak, eta lan eta familia bizitza bateratzeko erraztasunak duetan izan beharreko ohitura eta jarreratan heztea du helburu. Ireki eta zaindutako jolastokia arratsaldeko 5etatik iluntzeko 9ak arte. Beharren araberako irakasle, zuzendaritza edo tutore bilerak.

Erdigunean eta kokapen erosoa duten instalazio berriak ditugu

Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza ugaria. Lizarra Ikastolak erdigunean kokapen erosoa duten instalazio berriak ditu. Zerbitzu ugari eskura eta bateratzeko beharrezkoak dituzun ordutegiak: Goizeko 8etatik doako harrera. Jantoki zerbitzua. Elikadura egokia eskaintzeaz gain, otor-

Matrikulazio kanpaina  

Matrikulazio kanpaina euskeraz