Page 1


Ondoz ondoko hirugarren urtez, Art Fashion-ek diseinatzaile gazteei zuzendutako erakusketa eta lehiaketa antolatu ditu, nazioartean lortu duen oihartzun zabalak animatuta. Aurreko edizioak arrakastatsuak izan baziren ere, ziur nago, gaur egun pairatzen ari garen zailtasunei erreparatuta, oraingo edizioa are arrakastatsuagoa izango dela. Zailtasunek pizgarri eta akuilu izan behar dute ohiko jardun eta ahaleginean. Egunotan, hogeita hamasei diseinatzaileren sorkuntza-lanak izango dira ikusgai Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretoan. Ondo baino hobeto ezagutzen ditut antolatzaileek gainditu behar izan dituzten zailtasunak, badakit gogotik saiatu direla –saiatzea dugu Hiriaren ezaugarri– eta ziur nago emaitzak ahaleginaren parekoak izango direla. Por tercer año consecutivo Art Fashion organiza una exposición y el concurso para jóvenes diseñadores, que ha tenido una gran repercusión a nivel internacional. Las anteriores ediciones fueron un éxito y esta edición será aún mayor, dadas las dificultades de los tiempos que corremos, que han sido acicate e impulso para esforzarnos más. Treinta y seis diseñadores/as presentarán sus creaciones que podrán ser visitadas en la Sala BBK de la Gran Vía bilbaína. Conozco las dificultades que ha superado la organización, conozco su tenacidad – santo y seña de la Villa – y estoy seguro que nuevamente el pabellón quedará muy alto.

Iñaki Azkuna Alcalde de Bilbao


Samuel Acebey A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Haute couture “Hybrida” bilduma 12/13 negurako.

TITULO DEL TRABAJO Colección de Haute couture “Hybrida” para invierno 12/13

DESKRIPZIOA Hybridarekin izaki mistikoa sortu nahi dut, artifiziala mundu moderno batean, naturaz gaindikoan gutxi sinesten duena, basatia eta hiritarra konbinatzen dituen integrazioa, erreala eta fikziozkoa, sendoa eta apurkorra.

DESCRIPCIÓN Con Hybrida quiero crear una criatura mística, artificial en un mundo moderno, poco creyente en lo sobrenatural, una interpretación que combina lo salvaje con lo urbano, lo real con la ficción, lo robusto con lo frágil.

INSPIRAZIOA Antzinako Greziako zeramika batean inspiratua “Ulises” eta “Sirenak”(480 k.a.). Sirenak edo Harpiak izeneko hegodun izakiak hibridoak dira, erdi emakume ergi hegazti. Hegodun deabru hauek, Hesiodok halaxe deskribatzen baititu, haien biktimak ahotsaren bidez liluratzen zituzten eta gero itsas sakonean itotzen zituzten.

INSPIRACIÓN Inspirada en una cerámica de la antigua Grecia “Ulises” y las “Sirenas”(480a.C). Los seres alados llamados Sirenas o Harpías son seres híbridos mitad mujer y mitad ave. Estos demonios alados, como los describe Hesíodo, tenian la habilidad de seducir a sus víctimas con sus voces y después ahogarlas en las profundidades del mar.

ERABILI DIREN MATERIALAK Material metalikoa liho lurex (% 50 Linon / % 50 Polyester) Larru sintetikoa (polyacril % 91 polyester %8) Feltroa (100% lana) Miyuki perlak (osagarriak)

MATERIALES UTILIZADOS Material metalico lino lurex (50% Linon / 50% Polyester 50%) Piel sintetica (polyacril 91% polyester 8%) Fieltro (100% lana) Perlas Miyuki (accesorios)


Leire Apellaniz Calderaro A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Fluído Estático

TITULO DEL TRABAJO Fluído Estático

DESKRIPZIOA Diseinu sorta labur honen helburua hauxe da: metodo bakarra erabiliz janzki guztien forma, ehuna eta loturak bateratzea. Horregatik, puntu eginez sortzen dira janzkiak, eta gorputzaren inguruan hedatu, uzkurtu eta jiratzen duen “eremua” dira.

DESCRIPCIÓN El objetivo de esta pequeña serie de diseños es solucionar usando un sólo método forma, tejido y uniones todas las prendas. Por esta razón se confecciona haciendo punto y creando un “territorio” que se prolonga, se retuerce, se gira alrededor del cuerpo.

INSPIRAZIOA Piezek Darío Urzay artista Bilbotarraren “vientre del observador” lanarekin dute zerikusia (2001). Ez da pieza zehatz bat hartu erreferentziatzat, haren ikuspuntuak dimentsio bi izatetik hiru dimentsio izatera igaro baitira.

INSPIRACIÓN Las piezas están relacionadas con la obra “vientre del observador” (2001) realizadas por el artista bilbaíno Darío Urzay. No se ha tomado ninguna pieza en concreto como referencia ya que sus puntos de vista pasan de tener dos dimensiones a tres.

ERABILI DIREN MATERIALAK Soka beltzak eta zuriak (itsasontzietarako erabiltzen direnak) 3 eta 5 mm diametrokoak. Plastiko beltzezko tutu txikitxoak eta zilarrezko zuntza. Janzkiak puntu mota desberdinetan daude eginda eta azkenean bolumenak sokazko lotura berrien bidez eratzen dira.

MATERIALES UTILIZADOS Cuerdas negras y blancas (de uso para embarcaciones) de 3 y 5 mm de diámetro. Minitubitos de plástico negro y fibra de plata. Las prendas están realizadas con diferentes tipos de punto y finalmente los volúmenes se configuran con nuevas uniones de cuerda.


Corinna Brusati A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA “An ethereal plasmatic spirit”

TITULO DEL TRABAJO “An ethereal plasmatic spirit”

DESKRIPZIOA Janzki guztiek dute eraketa bera, batez ere ehun errektangeluarrez osatuta daude.

DESCRIPCIÓN Todas las prendas tienen la misma construcción, están básicamente compuestas por tejidos rectangulares .

INSPIRAZIOA Susan Seubert argazkigilearen “Memento Mori” izeneko argazki sorta batean hartu dut inspirazioa. Bere lanaren titulua XIX. mendeko hil ondoko argazkiei ematen zitzaien izenetik dator. Argazki hauen heriotza /”haratagoko bizitza” kontzeptua adierazten dut, jantzi femenino eta luzeen bidez.

INSPIRACIÓN Me he inspirado en una serie de fotografías llamadas “Memento Mori”, de la fotógrafo Susan Seubert. El título de su trabajo viene del nombre que se les da a las fotografías post mortem del siglo XIX. Expreso el concepto de muerte/”vida más allá” de estas fotografías a través de vestidos femeninos y largos.

ERABILI DIREN MATERIALAK Sare-ehun errektangeluarra, lurex haria, bihiak, biskosa litsak eta parpaila.

MATERIALES UTILIZADOS Tejido de malla rectangular, hilo de lurex, cuentas, flecos de viscosa y encaje.


Judith Ingrid Djongoue A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Itzal argitsuak

TITULO DEL TRABAJO Sombras Luminosas

DESKRIPZIOA 1 Modeloa: kapa-berokia neurri oso handiko raglan maukaduna tranpantojoan moztuta, poltsiko txapatuak eta lepoko papar-hegala erdian botoituta eta mihia ezkutatuta.

DESCRIPCIÓN Modelo 1 capa-abrigo con magas raglán de gran tamaño cortadas en trampantojo, bolsillos chapados y solapa de hombros abotonada en el centro con una lengüeta escondida.

INSPIRAZIOA Sveto Tekstyren argi pinturak.

INSPIRACIÓN Pinturas de luz de Sveto Teksty.

ERABILI DIREN MATERIALAK Binilo gardena, setazko krepea (beltza eta grisa), haria %100 poliesterra, artilea (beltza), muselina beltza eta botoiak.

MATERIALES UTILIZADOS Vinilo transparente, crepe de seda (negro y gris), hilo 100% poliéster, lana (negra), muselina negra y botones.


Ekaterina Ermolova A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Aingeruak edo deabruak

TITULO DEL TRABAJO Ángeles o demonios

DESKRIPZIOA Estilo desberdinetako hiru janzki, gaur eguneko emakumearen errealitatea erakusteko, oreka eta armonia, probokazioa eta lotsa … mundua osatzen duten bi osotasun elkarri kontrajarrita. Aingerua edo deabrua naiz? Errealitatean bien arteko paper trukaketa egiten dut, on izatea ez delako beti ona edo txarra izatea beti txarra.

DESCRIPCIÓN Tres prendas en diferentes estilos para mostrar la realidad de la mujer actual, equilibrio y armonía, provocación y timidez... Dos todos encontrados que conforman el mundo. ¿Soy un ángel o un demonio? Realmente cambio de papel entre ambos, porque no siempre ser bueno es bueno o ser malo es malo.

INSPIRAZIOA “Body-art”, arte txinatar lerroak, forma barrokoak. Escher, geometria ezinezkoak, sinpleak eta konplikatuak aldi berean. Arte klasikoaren eraginak dituen estilo modernoa. Janzkia arte-lan gisa, iraungipen-data barik. Iragana eta etorkizunaren arteko lotura, emaitza distiratsu eta errepika-ezina eman duena.

INSPIRACIÓN “Body-art”, líneas del arte chino, formas barrocas. Escher, geometrías imposibles simples y complicadas al mismo tiempo. Un estilo moderno con influencias del arte clásico. La prenda como obra de arte, sin fecha de caducidad. Una conexión entre pasado y futuro con un resultado brillante y no repetible.

ERABILI DIREN MATERIALAK Oihal beltzak eta zuriak (tula, organdia, krepe satinatuak), berez interesik gabeak eta zenbait teknikaren bidez tratatuak: batik, oihaletarako margoak, brodatuak, luminiszentziak, urre eta zilar margoz egindako detaile eta harribitxi inkrustazioak. Hau dena patroi onei jarraiki egina, dena ondo kalkulatuta, forma, koloreak, josturak.

MATERIALES UTILIZADOS Telas negras y blancas (tul, organza, creps satinados), anodinas en sí mismas y tratadas mediante técnicas de batik, pinturas para telas, bordados, luminiscencias, detalles en pinturas de oro y plata e incrustaciones de pedrería. Todo organizado bajo unos buenos patrones donde todo está calculado, formas, colores y costuras.


Cristina Fuster A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Norman Fosterren arkitektura

TITULO DEL TRABAJO La arquitectura de Norman Foster

DESKRIPZIOA Norman Foster arkitektoaren lana islatu nahi duten hiru janzki diseinatu ditut. Hiru janzkietan erabili ditut ehun gardenak eta elkarren gainean jartzean, Fosterren beirazko eraikinak dakartzate oroimenera. Janzki bakoitza “erronbo” formatik abiatuta eraiki dut, arkitektoa egiten duen bezala.

DESCRIPCIÓN He diseñado tres prendas de vestir que pretenden reflejar la obra del arquitecto Norman Foster. En las tres prendas he utilizado tejidos transparentes que, al superponerse, recuerdan los edificios acristalados de Foster. He construido cada prenda a partir de la forma del “rombo”, como hace el arquitecto.

INSPIRAZIOA Iaz ezagutu nuen Norman Fosterren lana. Zirriborroak egiten hasi nintzen, bere estiloa arropatan islatu nahian (oihalak, formak, materialak … ). Batez ere materiak gardenen gainjartzeak harritu ninduen, “erronboaren” erabilera, eta eraikinen forma kurbadunak.

INSPIRACIÓN El año pasado conocí la obra de Norman Foster. Empecé a hacer bocetos buscando plasmar su estilo en ropa ( tejidos, formas, materiales...). Principalmente me llamó la atención la superposición de materiales transparentes, el uso del “rombo”, y la forma curvilínea de sus edificios.

ERABILI DIREN MATERIALAK Erabili ditudan material gardenak organdiak dira eta seta naturaleko gasa bat dira. Gainera, puntuzko ehuna erabili dut, gaineko gonarentzako eta “osokoarentzako” oinarri gisa. Atal apaingarriari dagokionez, hule zurizko kuxin handia birziklatu dut eta latoi txirbil batzuk moztu ditut.

MATERIALES UTILIZADOS Los materiales transparentes que he utilizado son organzas y una gasa de seda natural. Además he utilizado un tejido de punto como base para la sobrefalda y el “enterizo”. En cuanto a la parte ornamental, he reciclado un almohadón de hule blanco y he recortado unas virutas en latón.


Maria Glück A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Post Tool

TITULO DEL TRABAJO Post Tool

DESKRIPZIOA XX. mendearen bigarren zatiko eta XXI. mendeko artistak printzipioz Arteari ez zegozkion materialak bereganatzen joan dira, euren lanera egokituz, hasierako funtzioa errespetatu gabe. Material arraroak sartuz egin dut lan, egitura berriari egokituz. Materialak bortxatuz, ehundurak integratuz eta desintegratuz nire diseinuetarako.

DESCRIPCIÓN Artistas de la segunda mitad del siglo XX y XXI han ido apropiándose de materiales que no correspondían al Arte a priori, adaptándolos a su obra sin respetar su función inicial. He trabajado incorporando materiales extraños adecuándolos a una nueva estructura. Forzando materiales, integrando y desintegrando texturas para mis diseños.

INSPIRAZIOA Haien lanetan formatu eta material berriak sartuz lan egin duten artistak: Nam June Paik eta bideoaz egiten duen lana INSPIRAZIOA izan dira niretzat, ehuna - pantaila duen diseinu baterako RGBn (seinalea - bideoa); Cornelia Parker eta Teppei Kaneuji plastikozko objektuen eta found objectsen erabilerarengatik. ERABILI DIREN MATERIALAK I. Diseinua: Poliesterra, ile sintetikoa, parpaila-estela (2.40 metroko gortina). II. Diseinua: poliesterrezko ehuna pantaila efektuduna, bideo seinalearen hiru koloreren fusiotik sortua (RGB), fluor artilea. III. Diseinua: plastiko zuntzak, aurkitutako objektuak, plastikozko figuratxoak, ...

INSPIRACIÓN Artistas que han trabajado incorporando nuevos formatos y materiales en su obra: Nam June Paik y su trabajo con el vídeo me ha servido de inspiración para un diseño con tejido-pantalla en RGB (señalvideo); Cornelia Parker y Teppei Kaneuji por su uso de objetos de plástico y found objects. MATERIALES UTILIZADOS Diseño I: Poliéster, cabello sintético, estela de flecos (cortina de 2.40 m.). Diseño II: tejido de poliéster con efecto pantalla creado a partir de la fusión de los 3 colores de la señal de vídeo (RGB), lana flúor. Diseño III: fibras de plástico, objetos encontrados, figuritas de plástico, ....


Carolina Gonzalez A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Hutsunea

TITULO DEL TRABAJO Hueco

DESKRIPZIOA Goi mailako jantzigintzako jantziak, bolumen handia eta gerri markatuak dituztenak. Etorkizuneko kutsua duten diseinuak, vintage estiloarekin nahastuta, eta zuria da protagonista eztabaidaezina.

DESCRIPCIÓN Vestidos de alta costura con grandes volúmenes y cinturas marcadas. Diseños de corte futurista fusionado con un aire vintage, en donde el blanco es el protagonista indiscutible.

INSPIRAZIOA Casebereren arkitekto-maketa irrealetan inspiratuta. Maketa hauetan gune hutsak eta aseptikoak eta ikuspegi zinematografikoa, batu egiten dira magia eta mistizismoz betetako atmosfera sortzeko.

INSPIRACIÓN Inspirado en las maquetas arquitectónicas e irreales de Casebere, en la que los espacios vacíos y asépticos y la visión cinematográfica, se hermanan para crear una atmósfera llena de magia y misticismo.

ERABILI DIREN MATERIALAK Mikados eta satin kremak eta gorriak, kotoi koral artehunarekin konbinatuta. Bale-sistema bolumenen egitura osatzeko.

MATERIALES UTILIZADOS Mikados y rasos crudos y rojos, combinados con algodón coral entretelado. Sistema de ballenas para formar la estructura de los volúmenes.


Stefanie Guo A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Medusaren begia

TITULO DEL TRABAJO El ojo de Medusa

DESKRIPZIOA Ebakin triangeluarrak edo diamante ebakinak begi inguruaren irudikatze abstraktua dira. Zenbait materialaren bidez, ehun beltza, arrosa, eta ehun estanpatua, barne-gatazkaren egoera islatzen dut. Agerian dagoen orkatilak 40ko hamarkadan gertatu zen emakumezkoen jantzien askapena islatzen du.

DESCRIPCIÓN Los recortes triangulares o recortes de diamantes son una representación abstracta del contorno de los ojos. A través de varios materiales, tejido negro, rosa, y tejido estampado, reflejo el estado de conflicto interno. El tobillo descubierto expresa la liberación en los vestidos femeninos de los años 40.

INSPIRAZIOA Medusa mitologikoaren begiek halabeharrezko erakarpena sortzen dute. Begietara begiratzen duen edonor berehala bihurtuko da harri. MeiDuSha bildumaren janzkiek MeiDuSharen alderdi erakargarriena islatu nahi dute. Begiak arimaren ispilua dira eta bihotzaren nahiak ere islatzen dituzte.

INSPIRACIÓN Los ojos de la Medusa mitológica crean una atracción fatal. Cualquiera que le mire a los ojos se convertirá en piedra inmediatamente. Las prendas de la colección MeiDuSha quieren reflejar la parte más atractiva de MeiDuSha. Los ojos son el espejo del alma y también reflejan los deseos del corazón.

ERABILI DIREN MATERIALAK Arrosa inprimatzeko materialean, lihoa, larru artifiziala, seta sintetikoa, ardi narrua, altzairuzko alanbrea eta plastikozko estaldura.

MATERIALES UTILIZADOS Rosa en el material de impresión, lino, cuero artificial, seda sintética, piel de oveja, alambre de acero y cobertura de plástico.


Suzana Jankovic A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Rrose Selavy

TITULO DEL TRABAJO Rrose Selavy

DESKRIPZIOA Lana gau-soinekoa da eta nire helburua, emakumearen figura nabarmentzeaz gain emakumezko formaren mugimendu pozoitzailea ere islatzea izan da. Materialen eta ebaketek emakumezko sentsualitatea ekartzea dute helburu, eta gau-soinekoa da horretarako baliabiderik onena.

DESCRIPCIÓN El trabajo consiste en un vestido de noche donde mi objetivo ha sido acentuar no solo la figura femenina sino también el movimiento intoxicante de la forma femenina. Los materiales y los cortes tiene como propósito traer la sensualidad femenina para lo que un vestido de noche es el mejor medio.

INSPIRAZIOA Marcel Duchampsen “Anemic Cinema” ikusi ostean sortu zen ideia. Pelikula honek tamaina desberdinetako zirkulu ez zentrokideak islatzen ditu, abiadura desberdinean errotatzen. Honek elkarreragin dotorea sortzen du forma eta mugimenduaren artean, eta eragin erlaxagarria eta sentsuala eragiten du.

INSPIRACIÓN La idea surgió después de ver “Anemic Cinema” de Marcel Duchamp. Esta película representa círculos no concéntricos de diferentes tamaños rotando a diferente velocidad. Esto crea una elegante interacción entre la forma y el movimiento, que provoca un efecto relajante y sensual.

ERABILI DIREN MATERIALAK Georgette, muselina eta poliesterra.

MATERIALES UTILIZADOS Georgette, muselina y poliéster.


Andrés Jarabo Moreno A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA White on white

TITULO DEL TRABAJO White on white

DESKRIPZIOA Bildumak Malevichen “white on white” koadroari egiten dio aipamena. Gainjartze kontzeptua hartu da erreferentziatzat eta zuriak ematen dizkigun ñabardurena. Jantziek erradiografiek bezala dihardute, zerbait ikusten uzten duen errezelak bezala, ebaketa garbiek eta araztuek praktiko bihurtzen dituzte janzkiak.

DESCRIPCIÓN La colección hace alusión al cuadro “blanco sobre blanco” de Malevich. Se ha tomado como referencia el concepto de la superposición y el de los matices que nos ofrece el blanco. Los vestidos se comportan cual radiografía, cual velo que deja entrever, cortes limpios y depurados hacen las prendas prácticas.

INSPIRAZIOA Gizarte garaikidea X izpiak Gardenkiak Kazimir Malévich Artearen heriotza Zuria zuriaren gainean Gutxiago gehiago da Anatomia Hibridoak Lehenengo eta bigarren larrua

INSPIRACIÓN La Sociedad contemporánea Rayos x Transparencias Kazimir Malévich La muerte del arte Blanco sobre blanco Menos es más La anatomía Los híbridos La primera y la segunda piel

ERABILI DIREN MATERIALAK Setazko gasa, chantung, satina, gabardina, tula, perle haria, seta haria, nylon haria, kremailerak eta erremateak. Dena zuri koloretan.

MATERIALES UTILIZADOS Gasa de seda, chantung, satén, gabardina, raso, tul, hilo de perlé, hilo de seda, hilo de nylon, cremalleras y vivos. Todo en tonos blancos.


Rakel Juiz A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Op-Mode

TITULO DEL TRABAJO Op-Mode

DESKRIPZIOA Kakorratzez egindako jantzia, kotoizko zinta beltza eta metalezko klipak erabiliz. Kasaka laburra, ehun gurutzelarkatu metalizatua du, eta txintxetak eta klipak dekorazio-apaingarri gisa. Itxiera-sisteman metalezko fastenersak dituen gona. Puntuzko jantzi beltza da, metalezko pintza itzulgarriz tiranteduna.

DESCRIPCIÓN Vestido tejido con ganchillo, utilizando cinta de algodón negro y clips metálicos. Casaca corta, cuenta con un tejido con entrelazado metalizado, y chinchetas y clips como adornos decorativos. Falda con fasteners de metal como sistema de cierre. Vestido de punto negro con tirantes realizados a base de pinzas metálicas reversibles.

INSPIRAZIOA Bilduma arte zinetikoan eta optikoan dago inspiratuta, eta lanek mugimendu sentsazioa ematen dute. Airean zintzilikatutako metalezko pieza txikiz egindako eskulturak edo mugimenduan zeudela ematen zuten efektu bisualak, keinukariak edo bibrazioa sentsazioa eragiten zituzten 60ko margo-lanak.

INSPIRACIÓN La colección esta inspirada en el arte cinético y el óptico, donde las obras producen una impresión de movimiento. Esculturas realizadas a base de pequeñas piezas de metal suspendidas en el aire o las pinturas de los años 60 que creaban efectos visuales como movimiento aparente, vibración o parpadeo.

ERABILI DIREN MATERIALAK Janzkiak egiteko bulego-material desberdinak erabili ditut (zenbait klip-mota, txintxetak, fastenersak, eta abar), eskultura zinetikoen metalezko pieza txikiak ordezkatzen dituztenak. Gainera, op-arteko margolanen grafismoaren antzeko ehun metaliko naturala ere erabili dut.

MATERIALES UTILIZADOS Para la confección de las prendas he utilizado diferentes materiales de oficina (varios tipos de clips, chinchetas, fasteners, etc..) que representan las pequeñas piezas de metal de las esculturas cinéticas. Además de un tejido natural entrelazado metálico similar al grafismo de las pinturas del op-art.


Almudena Herrera Arbona A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Full Tul Drama

TITULO DEL TRABAJO Full Tul Drama

DESKRIPZIOA Full Tul Drama hiru jantziz osatutako bilduma txikia da. Emakumearen figura nabarmendu nahi da materialen erabilera sotil batetik abiatuta. Janzkiak ez du emakumea estaltzen, baizik eta bere benetako barena erakusten du.

DESCRIPCIÓN Full Tul Drama es una mini colección de tres vestidos. Se pretende resaltar la figura de la mujer de la manera a partir de un sutil uso de los materiales. La prenda no enmascara a la mujer, sino que muestra su verdadero interior.

INSPIRAZIOA Full Tul Drama lanak margo-lan selekzio bat ikusten duenean imajinatzen dituen sentimenduak eta izaerak islatzen ditu. Ez du testuinguruak, garaiak eta estiloak axola. Haietan, lortu gabe, tristura, bakardadea, dekadentzia, …, estaltzen saiatzen diren sentsualtasuna, gardenkiak, ehundurak daude. Denak ematen du perfektua, armoniatsua eta, hala ere, ahuldadea, zalantza, …, estaltzen dute. Errealitate amaitu gabeak dira, gauza ez-perfektuak, baina zoragarriak.

INSPIRACIÓN Full Tul Drama refleja sentimientos y formas de ser que imagina cuando contempla una selección pinturas. No importa contexto, época ni estilo. En ellas hay sensualidad, transparencias, texturas, que intentan, sin lograrlo, ocultar tristeza, soledad, decadencia... Todo parece perfecto, armonioso y sin embargo, enmascaran fragilidad, duda... Son realidades inacabadas, cosas imperfectas, pero maravillosas.

ERABILI DIREN MATERIALAK Plumetia, tula eta artilea izan dira. Patroigintzak proba eta zuzenketa asko eskatzen ditu eta jantzigintza oso lantsua izan da, batez ere bodya egitea, kortsegintza ezagutzea eskatzen baitu. Gainera, puntuzko ezarkinak eta artilezko lokarria ehundu dira.

MATERIALES UTILIZADOS Los materiales utilizados han sido el plumeti, el tul y la lana. El patronaje requiere muchas pruebas y rectificaciones y la confección ha sido muy laboriosa, especialmente la elaboración del body, que implica conocimientos de corsetería. Además de tejer los apliques de punto y el cordón de lana.


Daniel Lora Montero A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Au

TITULO DEL TRABAJO Au

DESKRIPZIOA Ehunaren gainean urrean landutako hiru look, eskuz eginda harribitxizko brodatuetan ehungintzan eta beirazko lanean, patroigintza konplexu baten zailtasuna ahaztu gabe.

DESCRIPCIÓN Tres looks trabajados sobre tejidos en oro, elaborados artesanalmente por bordados en pedrerías, elaboración de tejidos y trabajo de vidrio, sin abandonar la dificultad de un patronaje complejo.

INSPIRAZIOA Gustav Klimten “Urrezko aroa”. Haren 3 lan garrantzitsuenak:-Musua (1907/1908)-Judith I (1901)-Adele Bloch-Bauerren erretratua (1907). Inspirazioa izan dira eta erromantizismoz, sentsualtasunez betetako hiru look aurkeztu dira, baita dotoreak ere, materiala ahaztu gabe, “URREA”.

INSPIRACIÓN La ‘’Etapa dorada’’ de Gustav Klimt. Sus tres obras mas importantes son: “El beso” (1907/1908), “Judith I” (1901), “El retrato de Adele Bloch-Bauer” (1907). Han sido motivo de inspiración en la que, se presentan tres looks llenos de romanticismo, sensualidad al igual que elegantes sin abandonar el material, el ‘’ORO’’.

MATERIALES UTILIZADOS Tissue urrea, satina, setazko organdia, shantun urrea, gasa, kristala eta brodatzeko forniturak, beira eta eztainua.

MATERIALES UTILIZADOS Tissue oro, saten, organzas de seda, shantun oro, gasa, cristal y fornituras para bordar, vidrio y estaño.


Massiel Mesa Fornaris A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA S.O.S “Habana Blanca”

TITULO DEL TRABAJO S.O.S “Habana Blanca”

DESKRIPZIOA Bildumak izaera “eklektikoa” du, arte, estilo eta mugimendu desberdinen elkargunea. Bere silueta 1950eko “Look Berriari” (Dior) dagokio – horizontala, bertikala eta erradiala (Art Deco) egitura bat sortu eta modelatuz, eta neurri handiko poltsikoak Kubako “guayabera” tradizionalaren oroitzapena dira..

DESCRIPCIÓN La colección tiene un carácter “ecléctico”, la convergencia de diferentes artes, estilos y movimientos. Su silueta pertenece al “Nuevo Look” (Dior) de 1950 – horizontal, vertical y radial (Art Deco) – creando y modelando una estructura, mientras que los bolsillos de gran tamaño son reminiscencias de la tradicional “guayabera” cubana.

INSPIRAZIOA Hiri handi baten nostalgian inspiratuta dago: La Habana. Denboran izoztuta geratu den hiria, dagoeneko joan diren hamarkadak arnasten dituzten hiriak, arkitektura kolonialaren nahasketa eklektikoa … Galtzadarri nahiz asfaltoa eta auto amerikarren erlikiak bikain kontserbatuta daude urteak igaro arren; rapea, rona, rumba eta eguzkiaren nonahiko usainaz perfumatuta.

INSPIRACIÓN Está inspirada en la nostalgia de una ciudad majestuosa: La Habana. Una ciudad congelada en el tiempo, calles que respiran décadas ya pasadas, la mezcla ecléctica de arquitectura colonial… Donde tanto el adoquín, como el asfalto y las reliquias de los coches americanos están maravillosamente conservados a pesar de los años; perfumadas por el omnipresente aroma del rapé, el ron, la rumba y el sol.

ERABILI DIREN MATERIALAK “Gros Grain” (tartalana) kotoi zurian hutsegiteez – Italiako ehungintza-industriak hondakinetarako material gisa sailkatua – eta izaera ekologikoz. Tira bakoitza manikiari doitzen zaio, eta lurrunezko lisaburdinak norabidea ematen laguntzen du eta egitura / motibo bereziak modelatzen ere. Gero, josteko makina lineala erabiliz lotzen dira.

MATERIALES UTILIZADOS “Gros Grain” (tartalana) en algodón blanco con imperfecciones -clasificado como material de deshecho por la industria textil italiana- y con un carácter ecológico. Cada tira se ajusta al maniquí, y la plancha de vapor ayuda a dar la dirección y modelar las peculiares estructuras/motivos. Después se unen usando una máquina de coser lineal.


M.Rosa Montserrat A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Puntuz puntu

TITULO DEL TRABAJO Punto a punto

DESKRIPZIOA Hiriko kaleek marrazten duten lauki-sarean oinarritua, bertikala eta horizontala; fantasia estanpatuetara estrapolatuak; eta marrazketa espresio eratik abiatuta, oinarrizko janzkiak proiektatu nituen, mihise zuri gisa pentsatuak, eskuz teknika mekanikoak, metodikoak eta zehatzak ezartzeko, eta INSPIRAZIO motiboa islatu.

DESCRIPCIÓN Basado en la cuadrícula que dibujan las calles de la ciudad, vertical y horizontal; extrapoladas a estampados fantasía; y partiendo de la pintura como forma de expresión, proyecté prendas básicas pensadas como lienzo en blanco para aplicarles técnicas mecánicas, metódicas y minuciosas artesanalmente, y reflejar el motivo de inspiración.

INSPIRAZIOA Neoinpresionisten edo puntillisten marrazketa teknika, pintzeladen, tonuen eta kolore garbien kalkulu metodikoan oinarritua, bata bestearen ondoan ezarriak, begiak sintetizatu dezan helburu-forma: Pintzelada laburrak, garbiak eta erregularrak; puntuak bezalakoak (George Seurat 1859/1891); Pintzelada handiagoak; tapiz puntadak bezalakoak (Paul Signac 1863/1935).

INSPIRACIÓN Técnica pictórica de neoimpresionistas o puntillistas, basado en el cálculo metódico de pinceladas, tonos y colores puros, aplicadas unas junto las otras para que el ojo sintetice la forma final: pinceladas cortas, netas y regulares; como puntos (George Seurat 1859/1891); pinceladas más grandes; como puntadas de tapiz (Paul Signac 1863/1935).

ERABILI DIREN MATERIALAK Janzkien oinarria zaku-oihala da, kremailerak, borlak %100 PAC eta matazak %100 PAC kanpo alderako. Barruan, forru satinatua %100 PAC.

MATERIALES UTILIZADOS La base de las prendas es de arpillera, cremalleras, pompones 100% PAC y ovillos 100% PAC para los exteriores. En el interior forro satinado 100% PAC.


Shin-Ichi Murata A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Antzinako artearen argia eta itzala

TITULO DEL TRABAJO Luz y sombra del arte antiguo

DESKRIPZIOA “Behe mailako teknologia” “goi mailako teknologia” izan daiteke. Antzinakoena berri-berriena izan daiteke. Teknologia oro gauzak arinagoak eta errazagoak egiteko pentsatuta izan daiteke eta beti egin behar du aurrera. Hala ere, nire teknika eta lanek zerbait berri iradoki nahi dute, antzinako artistak inspiratu zituzten antzeko metodoak erabiliz.

DESCRIPCIÓN La “baja tecnología” puede ser “alta tecnología”. Lo más antiguo puede ser lo último. Toda tecnología está ideada para hacer algo más rápido y más fácil y siempre debe avanzar. Sin embargo, mis técnicas y trabajos tratan de sugerir algo nuevo, usando los métodos análogos que inspiraron a los artistas de la antigüedad.

INSPIRAZIOA Artefaktuak, eskulturak, arkitekturak eta abar … Antzinako artistek sortutako edozein gauza.

INSPIRACIÓN Artefactos, esculturas, arquitectura etc… Cualquier cosa creada por los artistas antiguos.

MATERIALES UTILIZADOS Larrua, tatxuelak, artilea, trikota, goma, kremailerak (3 dimentsiotako estanpatua egiteko)

MATERIALES UTILIZADOS Cuero, tachuelas lana, tricot, goma, cremalleras (para hacer un estampado en 3D)


Katia Olivera A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Arquetipos

TITULO DEL TRABAJO Arquetipos

DESKRIPZIOA Bildumak 3 arketipo femenino birkreatzen ditu: Gudaria (3 piezako sorta, Samurai gudarietan inspiratuta), Printzesa (kimono tradizional batean inspiratutako jantzia) eta emakume apaiza (2 piezako sorta, Zen lorategietan inspiratua). Bilduma osoa independentzia, feminidadea eta armoniaren ikurra da.

DESCRIPCIÓN La colección recrea 3 arquetipos femeninos: La Guerrera (conjunto de 3 piezas, inspirado en los guerreros Samurai), la Princesa (vestido inspirado en un kimono tradicional) y la Sacerdotisa (conjunto de 2 piezas inspirado en los jardines Zen). Toda la colección simboliza independencia, feminidad y armonía.

INSPIRAZIOA Arte Japoniarra Arte Apaintzaileetan, Guda Arteetan eta Kontenplazio Arteetan islatua, forman eta edukian. Bilduma honetan lerroen sinpletasunak eta armoniak naturaren eta bizitzaren lotura islatzen du. Ehundura eta koloreen dualtasuna eta oreka.

INSPIRACIÓN El Arte Japonés manifestado en las Artes decorativas, Artes Guerreras y Artes Contemplativas, aplicadas en forma y contenido. En esta colección la simplicidad y armonía de las líneas refleja la unión con la naturaleza, la vida. La dualidad y el equilibrio en texturas y colores.

ERABILI DIREN MATERIALAK Zuritu gabeko %100 kotoia kolore naturalean eta ehungintza-diseinurako eskuz tindatutakoa ere, “Shibori” tindatzeko teknika japoniarra erabiliz MakiAge estiloan.

MATERIALES UTILIZADOS 100% algodón no blanqueado en color natural y también teñido artesanalmente para el diseño textil, utilizando la técnica del teñido japonés “Shibori” en su estilo MakiAge. Cuero caprino y hebillas de metal.


Yuichi Ozaki A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Trompe l’oeil

TITULO DEL TRABAJO Trompe l’oeil

DESKRIPZIOA Marra tolesgarrien, silueten eta 3D efektuaren bidezko ilusioa sortzen da kremailera irekitzen denean. Marrak era desberdinean ikusten dira aurrez aurre edo albo batetik begiratzen direnean, errefraktatzaileak balira bezala.

DESCRIPCIÓN Se crean ilusiones con rayas plegables, siluetas y un efecto de 3D que surge cuando se abre la cremallera. Las rayas se ven de manera diferente si se miran desde el frente o desde un lado, como si fueran refractantes.

INSPIRAZIOA M.C. Escherrena bezalako “Trick Artean” inspiratuta. (Engainatzen duen artea). Artea eta janzkien arteko izankidetasuna da helburua. Moda eta Artea: bien artean dagoen eta banatzen dituen muga anbiguoa jartzen da zalantzan. Moda mugalerro honetan adierazteko aukera aztertu dut.

INSPIRACIÓN Inspirado en el “Trick Art”, como el de M.C. Escher. (Arte que engaña). Se busca la coexistencia del arte y las prendas de vestir. Moda y Arte: se cuestiona la ambigua línea que hay entre ambos y que los separa. He explorado la posibilidad de expresar la moda dentro de esta línea fronteriza.

ERABILI DIREN MATERIALAK Artilea, feltroa, kotoizko belusa estanpatua, popelina estanpatua eta larru grabatua.

MATERIALES UTILIZADOS Lana, fieltro, terciopelo de algodón estampado, popelina estampada y cuero grabado.


Joana Poulastrou Adkins A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Artisautza, atzera begira

TITULO DEL TRABAJO Artesanía, una retrospectiva

DESKRIPZIOA Kapa asimetrikoa da, “Punto Smock” teknika tradizionalaz egina. Bolumen tridimentsionalak brodatuz, libreki moldeatu dut janzkia manikiaren gainean eta inprobisazioak eraman nau, egite-prozesuan sortu diren aukeren arabera.

DESCRIPCIÓN Se trata de una capa asimétrica elaborada mediante la técnica tradicional del “Punto Smock”. Bordando volúmenes tridimensionales, he moldeado la prenda libremente sobre el maniquí y me he dejado llevar por la improvisación según las opciones que iban surgiendo en el proceso de elaboración.

INSPIRAZIOA Eskulangintzan inspiratu naiz kontzeptu nagusi gisa eta buztingintzan adierazpen bide gisa, eskuz egiten den lanketa tradizionalaren baloreak berreskuratzen saiatu naiz, autentikotasuna lortzeko. Antzinako eltzegileen eskulana simulatuz, buztinezko “potinen” “ahoetan” eta “muturretan” inspiratu naiz.

INSPIRACIÓN Inspirándome en la artesanía como concepto principal y en la alfarería como medio de expresión, trato de rescatar los valores de elaboración manual y tradicional para lograr la autenticidad. Simulando el trabajo artesanal de los antiguos alfareros, me inspiro en las “bocas” y “pitorros” propios de los “botijos” de arcilla.

ERABILI DIREN MATERIALAK Erabilitako materiala kolore naturaleko kotoi organikozko oinarrizko ehuna. Eta joste-lana kolore krema eta marroietako hariz egin da.

MATERIALES UTILIZADOS El material utilizado es un tejido básico de algodón orgánico de color natural. Y el cosido se ha realizado con hilos en colores crudos y marrones.


Franzisca Schoppe A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Random Construct (Ausaz eraikitzea)

TITULO DEL TRABAJO Ramdom Construct (Construcción al azar)

DESKRIPZIOA “Ramdom Construct” udazken / neguko bilduma da. Bilduma honek, garapen eta aldaketa azkarrak bizi dituen gizartean, indibiduala izateko nahia, gizakiaren aintzat hartua izateko nahia islatzen du.

DESCRIPCIÓN “Ramdom Construct” es una colección otoño/ invierno que refleja el deseo de ser individual, y el deseo del ser humano de ser reconocido en una sociedad de desarrollo y cambios rápidos.

INSPIRAZIOA Surrealismoaren collagea da “Ramdom Construct” lanaren inspirazio iturri. Material desberdinak era armoniatsuan nahastearen ideian inspiratzen da. Kointzidentzia balitz bezala doitzen dira, “josteko makinaren disekzio-mahaian eta euritako batean aurkitzen den aukera bezala”.

INSPIRACIÓN El collage del surrealismo es la fuente de inspiración de “Ramdom Construct”. Está inspirada en la idea de mezclar distintos materiales de manera armoniosa. Se ajustan como si fuera una coincidencia, “como la oportunidad que se encuentra en la mesa de disección de la máquina de coser y un paraguas”.

ERABILI DIREN MATERIALAK Puntua artile tradizionalarekin, lihoarekin eta ehun bakeroarekin nahasten da. Kolorezko artile-bolak erabili ditut eta poliestirenoko bitsa ehundurak eta bolumen handiko gainazalak sortzeko era esperimentalean. Janzki desberdinak lotzeko puntzonatuaren teknika garatu dut eta lihoari neuk eman diot kolorea, ukipen zehaztu gabe hau lortzeko.

MATERIALES UTILIZADOS El punto se combina con la lana tradicional, el lino y el tejido vaquero. He utilizado bolas de lana de colores y espuma de poliestireno para crear texturas y superficies voluminosas de forma experimental. Para unir las diferentes prendas he desarrollado la técnica de punzonado y he coloreado el lino yo misma para complementar este tacto indefinido.


Greta Serra Grimau A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA 1392

TITULO DEL TRABAJO 1392

DESKRIPZIOA Hiru pieza; jaka, gona eta gorputza. Haritik diseinatuak eta sortuak. Hariari pintzel batez eman diot kolorea eta gero ehundu dut, ebaki eta josi. Koloreari emakumearen gorputzaren perimetroekin jolastea ahalbidetzen dioten formak egituratu ditut.

DESCRIPCIÓN Tres piezas: chaqueta, falda y cuerpo. Diseñadas y creadas desde el hilo. A este le he aplicado el color con un pincel y después lo he tejido, cortado y cosido. Estructurando unas formas que permiten al color jugar con los perímetros del cuerpo femenino.

INSPIRAZIOA Proiektu honetarako nire inspirazio iturria Espresionismo Abstraktua izan da. Honetan kolorea ikusmen-indar nagusi gisa ulertzen ikasi dut, ez elementu efektugile gisa, baizik eta sentsazio eta emozio errealak transmititzeko gauza dena.

INSPIRACIÓN Mi fuente primera de inspiración para este proyecto ha sido el Expresionismo Abstracto. En este he aprendido a entender el color, no como un elemento efectista, sino como principal fuerza visual capaz de transmitir sensaciones y emociones reales.

ERABILI DIREN MATERIALAK Artile Merino haria, zenbait artehun mota, satin erremateak, seta naturaleko forruak eta Murano kristaleko botoiak.

MATERIALES UTILIZADOS Hilo de lana Merino, varios tipos de entretelas, vivos de satén, forro de seda natural y botones de cristal de Murano.


Eva Soto Conde A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Origami

TITULO DEL TRABAJO Origami

DESKRIPZIOA Grina sortzen dit bolumenei sorrera eta piezei ehundura emateak, hortik sortzen zait ehunaren hautaketa eta eraldaketarekiko grina. Ehundura honek pieza multzo baten errepikapena du ezaugarri (2.000 papiroflexia moduluren gainean, era harrigarrian 6.000 tolestura baino gehiago sortuz).

DESCRIPCIÓN Me apasiona darle nacimiento a los volúmenes y textura de las piezas, de ahí me surge una pasión por la elección y transformación del tejido. Esta textura, se caracteriza por la repetición de un conjunto de piezas (sobre 2000 módulos de papiroflexia, generando de forma sorprendente mas de 6000 dobleces).

INSPIRAZIOA Nire asmoa eskulturaren esentzia antzematea da eta moda-diseinuaren edertasuna erakustea. Nire estilismoa papiroflexia artearen tradizio japoniarra eta eraikin arkitektonikoen artean dago, ehuna tolesteak atzamarren atzean ezkutatzen duen esentziaz.

INSPIRACIÓN Mi intención es captar la esencia de la escultura y mostrar la belleza del diseño de moda. Mi estilismo navega entre la tradición japonesa del arte de la papiroflexia y las construcciones arquitectónicas, con el uso de la esencia que escondo tras los dedos al plegar el tejido.

ERABILI DIREN MATERIALAK Bilduman erabilitako ehunek ikuslearen arreta erakartzea interesatzen zait, beraz, eskuz tindatutako organdi suitzarra eta oihal desberdinak tartekatzen ditut. Estilismo bakoitza egiteko 15 metro kotoizko organdi baino gehiago erabiltzen ditut.

MATERIALES UTILIZADOS Me interesa que los tejidos empleados a lo largo de la colección capten la atención del espectador, por lo que intercalo organdí suizo teñido de forma artesanal con distintos paños. Para la elaboración de cada estilismo utilizo más de 15 metros de organza de algodón.


Laureline Tschanz A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Inside_Out (Barruan-Kanpoan)

TITULO DEL TRABAJO Inside-Out (Dentro-Fuera)

DESKRIPZIOA Nire iritziz, arteak giza sentimenduetan du bere jatorria. Mezua transkribatzen du, informazioa, sentimendua.

DESCRIPCIÓN En mi opinión, el arte tiene su origen en los sentimientos humanos. Transcribe un mensaje, una información, un sentimiento.

INSPIRAZIOA Grafikoa edo geometrikoa den guztia gustatzen zait, eta bi lan desberdinen bidez egiten saiatzen naiz: Kanpotik Origamiaren bidez, papera tolesteko arte japoniarra, detailez egiten den lana; eta Barrutik Vasarelyren Trompe l´oeil (tranpantojo) artearen bidez, mozketa eta patchwork bidez.

INSPIRACIÓN Me gusta todo lo que es gráfico o geométrico, e intento hacerlo a través de dos trabajos distintos: desde Fuera con el Origami, que es el arte japonés del plegado de papel, un trabajo de detalle; y desde Dentro con el arte del Trompe l´oeil (trampantojo) de Vasarely, con cortes y patchwork.

ERABILI DIREN MATERIALAK Artilea eta seta bezalako ehun naturalekin lan egitea hautatu nuen, kolore biziko patchwork bidez estilo grafikoa ematen dioten hiru kolore batuz.

MATERIALES UTILIZADOS Escogí trabajar con tejidos naturales como la lana y la seda, sumando tres colores que le dan un estilo gráfico mediante un patchwork de colores intensos.


z


Jelena Vujanic A Kategoria Categoria A

LANAREN IZENBURUA Lygos Tree

TITULO DEL TRABAJO Lygos Tree

DESKRIPZIOA Bilduma honek emakumearen izaeraren dualtasuna adierazten du, emakumearen unibertsoa hain boteretsua eta dibinoa izatea ahalbidetzen duten muturrak eta eraldaketak. Kolore zuria dualtasuna adierazteko erabiltzen da (hasiera berria, elitismoa, emozioen lotsa hotza, haserrea, inozentzia, garbitasuna, esperantza). Boterea islatzen duten neurri handiak eta gizonezkoenak, hauskortasuna eta misterioa adierazten duten gardenkien bidez.

DESCRIPCIÓN Esta colección representa la dualidad de la naturaleza de la mujer, extremos y transformaciones que hacen que el universo de la mujer sea tan poderoso y divino. El color blanco se usa para reflejar la dualidad (nuevo comienzo, elitismo, rubor frío de las emociones, enfado, inocencia, pureza, esperanza). Tallas grandes y masculinas que reflejan poder, junto a transparencias que reflejan fragilidad y misterio.

INSPIRAZIOA Hera, jainko greziarren erregina. Hera Lygos Zuhaitzaren azpian jaio zen ( “zuhaitz kastua”), Samosen, Grezian. Zeusekin ezkonduta, emakumeen eta ezkontzaren jainkosa bere maitasun obsesiboa eta zeloengatik izan zen ospetsua. Lehenengo jainkosa, emakumearen izaera bere indar osoz adierazten du, positiboa eta negatiboa. ERABILI DIREN MATERIALAK Kotoi lodia eta arina, likra, artilea, tula.

INSPIRACIÓN Hera, la reina de los dioses griegos.Hera nació bajo el Árbol de Lygos (el “árbol casto”), en Samos, Grecia. Casada con Zeus, la diosa de las mujeres y del matrimonio fue famosa por su amor obsesivo y sus celos. La primera diosa, representa la naturaleza de la mujer en toda su fuerza, tanto positiva como negativa. MATERIALES UTILIZADOS Algodón grueso y ligero, licra, lana, tul.


Samuel Acebey B Kategoria Categoria B

LANAREN IZENBURUA Haute couture “Hybrida” bilduma 12/13 negurako.

TITULO DEL TRABAJO Coleccion de Haute couture “Hybrida” para invierno 12/13

DESKRIPZIOA Hybridarekin izaki mistikoa sortu nahi dut, artifiziala mundu moderno batean, naturaz gaindikoan gutxi sinesten duena, basatia eta hiritarra konbinatzen dituen integrazioa, erreala eta fikziozkoa, sendoa eta apurkorra.

DESCRIPCIÓN Con Hybrida quiero crear una criatura mística, artificial en un mundo moderno, poco creyente en lo sobrenatural, una interpretación que combina lo salvaje con lo urbano, lo real con la ficción, lo robusto con lo frágil.

INSPIRAZIOA Antzinako Greziako zeramika batean inspiratua “Ulises” eta “Sirenak”(480 k.a.). Sirenak edo Harpiak izeneko hegodun izakiak hibridoak dira, erdi emakume ergi hegazti. Hegodun deabru hauek, Hesiodok halaxe deskribatzen baititu, haien biktimak ahotsaren bidez liluratzen zituzten eta gero itsas sakonean itotzen zituzten.

INSPIRACIÓN Inspirada en una cerámica de la antigua Grecia “Ulises y las Sirenas”(480a.C). Los seres alados llamados Sirenas o Harpías son seres híbridos mitad mujer y mitad ave. Estos demonios alados, como los describe Hesíodo, tenian la habilidad de seducir sus víctimas con sus voces y después ahogarlos en las profundidades del mar.

ERABILI DIREN MATERIALAK Material metalikoa liho lurex (% 50 Linon / % 50 Polyester) Larru sintetikoa (polyacril % 91 polyester %8) Feltroa (100% lana) Miyuki perlak (osagarriak)

MATERIALES UTILIZADOS Material metalico lino lurex (50% Linon / 50% Polyester) Piel sintetica (polyacril 91% polyester 8%) Fieltro (100% lana) Perlas Miyuki (accesorios)


Rotem Mitz B Kategoria Categoria B

LANAREN IZENBURUA “Natura artifiziala”

TITULO DEL TRABAJO “Naturaleza Artificial”

DESKRIPZIOA Adar naturalak eta larruzko poltsak konbinatzen dituen poltsa bilduma, objektu bakarra bilakatzen direnean, naturala eta artifizialaren arteko nahasketa sortzeko helburuz.

DESCRIPCIÓN Colección de bolsos que combina ramas naturales y bolso de cuero, con el propósito de crear una fusión entre lo natural y lo artificial cuando se convierten en un único objeto.

INSPIRAZIOA Nire bilduma naturala eta artifizialaren arteko harremanaz ari da. Diseinu prozesuan hiru artista garaikidetan inspiratu naiz: Valerie Hegarty, Pablo Reinoso eta Noemí Godal. Haien lanek naturala eta artifiziala konbinatzen dute, objektu edo irudi bakar gisa , dimentsio surrealista berria eratuz.

INSPIRACIÓN Mi colección trata sobre la relación entre lo natural y lo artificial. En el proceso del diseño me he inspirado en tres artistas contemporáneos: Valerie Hegarty, Pablo Reinoso y Noemí Godal. Sus trabajos combinan lo natural y lo artificial como un solo objeto o una sola imagen, creando una nueva dimensión surrealista.

ERABILI DIREN MATERIALAK Adar naturalak / larrua Lanketa prozesuan adar naturalak bildu nituen eta poltsaren mozketa adarraren formaren arabera egin nuen. Poltsa guztiak dira bakarrak, adar bakoitza bestearen desberdina delako.

MATERIALES UTILIZADOS Ramas naturales / cuero Durante el proceso de elaboración recogí ramas naturales y confeccione el corte del bolso dependiendo de la forma de la rama. Todos los bolsos son únicos porque cada rama es diferente de la otra.


Hila Raby Vardi B Kategoria Categoria B

LANAREN IZENBURUA “Kortse poltsak”

TITULO DEL TRABAJO “Bolsos corsé”

DESKRIPZIOA Antzinako kortseetan inspiratutako larruzko poltsa bilduma sortu dut.

DESCRIPCIÓN He creado una colección de bolsos de cuero inspirados en los antiguos corsés.

INSPIRAZIOA Nire proiektua egiteko antzinako kortseak desmuntatu nituen, nola zeuden fabrikatuta ulertzeko. Emakumezkoaren gorputzean jantzi nituen eta gorputzean nahiz azalean zer gertatzen den behatu nuen, asko estutzen baitute.

INSPIRACIÓN En la elaboración de mi proyecto desmonté corsés antiguos para entender su fabricación. Los vestí en el cuerpo femenino y observé lo que ocurre en el cuerpo y en la piel debido a lo mucho que aprietan.

ERABILI DIREN MATERIALAK Larrua

MATERIALES UTILIZADOS Cuero


Dimitrije Gojkovic B Kategoria Categoria B

LANAREN IZENBURUA “Izenbururik gabe”

TITULO DEL TRABAJO “Sin Título”

DESKRIPZIOA Nire helburua artista batentzako osagarriak sortzea da, eta arte lan bat sortzeko erabil ditzala. Bilduma hau honako hauek osatzen dute: egurrezko arkatzez osatutako zola duen zapata parea, eta zapata azpian borragoma dutenak; eta beste pare batek arkatz zorrotzak ditu aurrean beheko aldean; eta teknika bera erabiliz egindako lepokoa, arkatzak lotu eta forma eman.

DESCRIPCIÓN Mi objetivo es crear accesorios para un artista, y que pueda usarlos para crear una pieza de arte. Esta colección consiste en: un par de zapatos de suela compuesta por lápices de madera, con goma de borrar debajo del zapato; y otro con lápices afilados en la parte inferior delantera; y un collar hecho con la misma técnica, conectar lápices y darles forma.

INSPIRAZIOA Ideia da zapatak arte lan bat egiteko erabil daitezela, artista bik janzten dituztenean, eta zapata hauen zolak erabiliz marraz dezatela, marrazkien “oinatzak” utz ditzatela. Oinak erabiliz, eskuak erabili beharrean, diseinu prozesua lekuz aldatzen dut, eta zapata sentimenduak adierazteko baliabide bilakatu dut.

INSPIRACIÓN La idea es que los zapatos sirvan para realizar una obra de arte, cuando los calcen dos artistas, y usando las suelas de estos zapatos dibujen, dejen “huellas” de dibujos. Usando los pies en vez de las manos, traslado el proceso del diseño, convirtiendo el zapato en un medio a través del cual poder expresar sentimientos.

ERABILI DIREN MATERIALAK Egurrezko arkatzak (350 gutxi gora-behera), larrua.

MATERIALES UTILIZADOS Lápices de madera (aprox. 350), cuero.


Alba Serra B Kategoria Categoria B

LANAREN IZENBURUA Ceci n’est pas une chaussure (“Hau ez da zapata ”)

TITULO DEL TRABAJO Ceci n’est pas une chaussure (“Esto no es un zapato”)

DESKRIPZIOA Magrittek eta Manzonik kliskagailu estetiko eta kontzeptual dihardute.Patroi asimetriko eta drapeatuak, deseraikiak, baina zehazki zainduak hormari egoki dakizkion. Proiektuak zapata bat egiteko esku-prozesua hartu du oinarri, desmarrazten saiatu eta formalki birplanteatzeko.

DESCRIPCIÓN Magritte y Manzoni actúan como disparadores estéticos y conceptuales. Patrones asimétricos y drapeados, deconstruídos pero cuidados detalladamente para que se adapten a la horma. El proyecto toma como base los procesos artesanales en la creación de un zapato, para intentar desdibujarlos y replantearlos formalmente.

INSPIRAZIOA Magritte eta Piero Manzoniren kolorerik gabeko gainazalak dira abiapuntua. Bere arteak margorik gabeko koadroa defendatzen du, kromatismo nozioa desagerraraziz. Mihisearen erasoa eta manipulazioa arte kategoriara igo da, eta horrela ikertu dira lanaren mugak.

INSPIRACIÓN Magritte y las superficies acromas de Piero Manzoni son el punto de partida. Su arte defiende un cuadro sin pintura, haciendo desaparecer la noción de cromatismo. La agresión y manipulación del lienzo es elevada a la categoría de arte, investigando así los limites de la obra.

ERABILI DIREN MATERIALAK Proiekturako materiala eta ideiaren armonia hartu dira aintzat, erabilitako larru mota desberdinen berezko edertasuna konbinatuz eta bere berezitasunari kasu eginez, zenbait prozesu pasaraziz (oliotan bustitzea, presioa, mozketak), drapeatuak eta bilatzen ziren ehundurak lortzeko.

MATERIALES UTILIZADOS Para el proyecto se ha tenido en cuenta la armonía entre el material y la idea, combinando la belleza natural de los diferentes tipos de piel utilizadas y prestando atención a sus peculiaridades, sometiéndola a varios procesos (impregnación de aceites, presión, cortes) para conseguir los drapeados y texturas buscadas.


Leire Apellaniz Calderaro Kategoria Berezia Categoria Especial

LANAREN IZENBURUA Fluido Estatikoa

TITULO DEL TRABAJO Fluído Estático

DESKRIPZIOA Diseinu sorta labur honen helburua hauxe da: metodo bakarra erabiliz janzki guztien forma, ehuna eta loturak bateratzea. Horregatik, puntu eginez sortzen dira janzkiak, eta gorputzaren inguruan hedatu, uzkurtu eta jiratzen duen “eremua” dira.

DESCRIPCIÓN El objetivo de esta pequeña serie de diseños es solucionar usando un sólo método forma, tejido y uniones todas las prendas. Por esta razón se confecciona haciendo punto y creando un “territorio” que se prolonga, se retuerce, se gira alrededor del cuerpo.

INSPIRAZIOA Piezek Darío Urzay artista Bilbotarraren “vientre del observador” lanarekin dute zerikusia (2001). Ez da pieza zehatz bat hartu erreferentziatzat, haren ikuspuntuak dimentsio bi izatetik hiru dimentsio izatera igaro baitira.

INSPIRACIÓN Las piezas están relacionadas con la obra “vientre del observador” (2001) realizadas por el artista bilbaíno Darío Urzay. No se ha tomado ninguna pieza en concreto cómo referencia ya que sus puntos de vista pasan de tener dos dimensiones a tres.

ERABILI DIREN MATERIALAK Soka beltzak eta zuriak (itsasontzietarako erabiltzen direnak) 3 eta 5 mm diametrokoak. Plastiko beltzezko tutu txikitxoak eta zilarrezko zuntza. Janzkiak puntu mota desberdinetan daude eginda eta azkenean bolumenak sokazko lotura berrien bidez eratzen dira.

MATERIALES UTILIZADOS Cuerdas negras y blancas (de uso para embarcaciones) de 3 y 5 mm de diámetro. Minitubitos de plástico negro y fibra de plata. Las prendas están realizadas con diferentes tipos de punto y finalmente los volúmenes se configuran con nuevas uniones de cuerda.


Alazne Etxebarria Bilbao (Biki Eite) Kategoria Berezia Categoria Especial

LANAREN IZENBURUA Untitled

TITULO DEL TRABAJO Untitled

DESKRIPZIOA Untitled lanak substantziala eta immaterialaren arteko tentsioa edo paradoxa gauzatzen du, arima eta gorputza. Bien arteko harremanak batzuetan errazak dira aztoratuak beste batzuetan. Honi buruz dihardu proiektuak, arima hezurren bidez adierazteaz, hain zuzen ere.

DESCRIPCIÓN Untitled materializa la tensión o paradoja existencial entre lo sustancial y lo inmaterial, el alma y el cuerpo. Las relaciones que se dan entre los dos son a veces fluidas, a veces convulsas. De esto trata el proyecto, de expresar el alma a través de los huesos.

INSPIRAZIOA UMarcel Duchamp eta Fernando del Pasoren arteko elkarrizketa. Bata erraiak, eta bestea bihotza. Kontzeptuala, ironia eta konplexurik gabeko lotsagabekeria eta estetika, intimitatea eta sentimendurik garbienaren arteko nahasketa perfektua.

INSPIRACIÓN Un diálogo entre Marcel Duchamp y Fernando del Paso. El uno entrañas, y el otro corazón. Un mix perfecto entre lo conceptual, la ironía y el descaro sin complejos y la estética, la intimidad y el sentimiento mas puros.

ERABILI DIREN MATERIALAK Letoizko lokarria, areazko akaberaduna eta hezurmaterial desberdina.

MATERIALES UTILIZADOS Cordón de latón con acabado arenado y distinto material óseo.


Kriss Ariana Hassan

Kategoria Berezia Categoria Especial

LANAREN IZENBURUA Metalezkoa, mediBarro-Coco

TITULO DEL TRABAJO De metal, mediBarro-Coco

DESKRIPZIOA 3 osagarri, lepokoa, burukoa eta gerruntze gainekoa. Oinarri nagusia guipur parpaila paverpol izeneko teknikaz. Erabilitako osagaiak gogortu egin dira. Oinarri honen gainean, inkrustazio batzuk ezartzen ditut, metalak bozeltzeko teknikaz. Era berean, kristalezko eta zilarrezko beira-aleak sartu dira.

DESCRIPCIÓN Tres complementos: collar, tocado y sobrecorpiño. Como base principal un encaje de guipur con una técnica llamada paverpol. Los elementos tratados se endurecen. Sobre esta base, aplico unas incrustaciones de metal, mediante la técnica de repujado de metales. Asímismo, se incorporan avalorios de cristal y plata.

INSPIRAZIOA Barrokoan inspiratutako bilduma. Enfasi larriegia eta apaingarri ugaritasuna definitzen eta azpimarratzen zuen estilo artistiko bat, garai bat, batzuetan gehiegizkoa eta apainduegia, urreak. Apainduegia, gehiegizkoa eta irrazionala zela zioten. Baina 1.888an birgaitu zuten, Barrokoa arte landuarekin identifikatu zenean.

INSPIRACIÓN Una colección inspirada en Barroco. Un estilo artístico, una época que definía y subrayaba el exceso de énfasis y abundancia de ornamentación, a veces excesivo y recargado, oros. Lo identificaban como recargado, desmesurado e irracional. Pero fue rehabilitado en 1888, quien identificó el Barroco como arte elaborado.

ERABILI DIREN MATERIALAK Guipur parpaila paverpolez tratatua, zilarrezko laminak, kristala eta zilarra beira aleetan.

MATERIALES UTILIZADOS Encaje de guipur tratado con paverpol, láminas de plata, cristal y plata para los abalorios.


Rakel Juiz

Kategoria Berezia Categoria Especial

LANAREN IZENBURUA Op-Mode

TITULO DEL TRABAJO Op-Mode

DESKRIPZIOA Kakorratzez egindako jantzia, kotoizko zinta beltza eta metalezko klipak erabiliz. Kasaka laburra, ehun gurutzelarkatu metalizatua du, eta txintxetak eta klipak dekorazio-apaingarri gisa. Itxiera-sisteman metalezko fastenersak dituen gona. Puntuzko jantzi beltza da, metalezko pintza itzulgarriz tiranteduna.

DESCRIPCIÓN Vestido tejido con ganchillo, utilizando cinta de algodón negro y clips metálicos. Casaca corta, cuenta con un tejido con entrelazado metalizado, y chinchetas y clips como adornos decorativos. Falda con fasteners de metal como sistema de cierre. Vestido de punto negro con tirantes realizados a base de pinzas metálicas reversibles.

INSPIRAZIOA Bilduma arte zinetikoan eta optikoan dago inspiratuta, eta lanek mugimendu sentsazioa ematen dute. Airean zintzilikatutako metalezko pieza txikiz egindako eskulturak edo mugimenduan zeudela ematen zuten efektu bisualak, keinukariak edo bibrazioa sentsazioa eragiten zituzten 60ko margo-lanak.

INSPIRACIÓN La colección esta inspirada en el arte cinético y el óptico, donde las obras producen una impresión de movimiento. Esculturas realizadas a base de pequeñas piezas de metal suspendidas en el aire o las pinturas de los años 60 que creaban efectos visuales como movimiento aparente, vibración o parpadeo.

ERABILI DIREN MATERIALAK Janzkiak egiteko bulego-material desberdinak erabili ditut (zenbait klip-mota, txintxetak, fastenersak, eta abar), eskultura zinetikoen metalezko pieza txikiak ordezkatzen dituztenak. Gainera, op-arteko margolanen grafismoaren antzeko ehun metaliko naturala ere erabili dut.

MATERIALES UTILIZADOS Para la confección de las prendas he utilizado diferentes materiales de oficina (varios tipos de clips, chinchetas, fasteners, etc..) que representan las pequeñas piezas de metal de las esculturas cinéticas. Además de un tejido natural entrelazado metálico similar al grafismo de las pinturas del op-art.


Ibai Labega

Kategoria Berezia Categoria Especial

LANAREN IZENBURUA River William

TITULO DEL TRABAJO River William

DESKRIPZIOA “River William” bilduma eztia eta sentibera da, emakumezkoen armairuari freskotasuna eta sofistikazioa eman nahi diona. Emakumearen gorputza eta bere forma naturalak errespetatzeko helburuz, bilduma patroigintza garbi eta xumetik abiatu da. Hiru janzkik osatzen dute eta garrantzi handiena ehunaren kolorean eta trataeran datza. Devoré eta “handpainting” lanen aginean ezarritako artisau-teknikek grafismo orijinala erakusten dute setazko belusa eta mohair oihalaren gainean.

DESCRIPCIÓN “River William” es una colección delicada y sensible que intenta aportar frescura y sofisticación al armario femenino. Con la intención de respetar el cuerpo de la mujer y sus formas naturales la colección parte de un limpio y sencillo patronaje. Se compone de un total de tres prendas donde la mayor importancia recae en el color y tratado del tejido. Las técnicas artesanales aplicadas que son el devoré y el “handpainting” descubren un grafismo original sobre tejidos nobles como el terciopelo de seda y el paño de mohair.

INSPIRAZIOA “River William” lanak Fredric Edwin Church, Martin Johnson Head eta beste margolari garaikideen margolanetako paisaiak hartu ditu erreferentzia eta inspirazio. Artista hauen lana paisaia exotikoak formatu handian islatzean zetzan, erromantizismoaren eraginaz. Fredric Edwin Church artistak eta bere lanak eragin handiagoa dute bilduman. Haien paisaia erabat kontrajarriak, esaterako Nikaraguako oihanak eta Ipar Poloko icebergak ehunetara, siluetetara eta efektu optikoetara eraman dira. Izotzaz diharduten zuri irentsiak, gainjartzeak zurruntasuna sortzeko, eskuz egindako degradatuak eta bere koadro tropikalenen atmosfera oroitarazten dizkiguten kolore dardartsuak.

INSPIRACIÓN “River William” toma como referencia e inspiración los paisajes de las pinturas de los artistas Fredric Edwin Church, Martin Johnson Head y otros pintores coetáneos. La obra de estos artistas se basaba en recrear paisajes exóticos en gran formato con cierta influencia del romanticismo. El artista Fredric Edwin Church y su obra son los mas influyentes en la colección. Sus paisajes totalmente opuestos como las selvas del Nicaragua o los icebergs del Polo Norte se trasladan a tejidos, siluetas y efectos ópticos. Devorados blancos que aluden al hielo, superposiciones para crear rigidez, degradados manuales y colores vibrantes que recuerdan la atmósfera de sus cuadros más tropicales.

ERABILI DIREN MATERIALAK Setazko belusa irentsia eta eskuz margotua. Setazko organdia.Mohair oihala.

MATERIALES UTILIZADOS Terciopelo de seda devorado y coloreado a mano. Organza de seda. Paño de Mohair.


Maria Ramos

Kategoria Berezia Categoria Especial

LANAREN IZENBURUA Casualirreal

TITULO DEL TRABAJO Casualirreal

DESKRIPZIOA Bilduma formen garbitasunean oinarritu dugu, bolumenak kontrolatuz, silueta estilizatua lortzeko. Figurari sakontasuna ematea da helburua, ohiturarekin apurketa imintzioa eratuz, kolorea, mugimendua eta espazioa integratuz oihalaren gainean, etengabeko mugimendua sortzen duten eraketen bidez.

DESCRIPCIÓN Basamos la colección en la limpieza de formas, controlando los volúmenes para lograr una silueta estilizada. Se busca dar profundidad a la figura, formando un gesto de ruptura con la costumbre, integrando color, movimiento y espacio sobre la tela con construcciones que crean un dinamismo constante.

INSPIRAZIOA Inspirazioa Lucio Fontana margolari eta eskultorearengandik dator. Askatasun artistikoa du helburu, formen sinplifikatzearen bidez, tradizionala errefusatuz eta espazioan kolorea eta forma defendatuz. Bere oihal gehienek kolore bakarrekoak dira eta urratuta daude, argia espazioan sar dadin.

INSPIRACIÓN La inspiración viene del pintor y escultor Lucio Fontana. Busca la libertad artística, mediante la simplificación de formas, rechazando lo tradicional y defendiendo el color y la forma en el espacio. La mayor parte de sus telas son monocromas y estan rasgadas, para que la luz pueda entrar en el espacio.

ERABILI DIREN MATERIALAK Bilduma honetan erabilitako ehunak %100 zetazko organdia zenbait koloretan, satin elastikoa, georgettea, kotoia, kanbak eta urre-xafla dira.

MATERIALES UTILIZADOS Los tejidos utilizados en esta colección son organza, 100% seda en varias tonalidades, raso elástico, georgette, algodón, canvas y pan de oro.


3er Concurso para Jóvenes diseñadores Bilbao International Art&Fashion  

Catálogo con las piezas Finalistas

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you