Page 1


Aurkibidea Aurkibidea ..................................................................................................................................2 Auzkezpena................................................................................................................................3 Liburutegia zenbakitan................................................................................................................3 Mailegu zerbitzua gaika ..........................................................................................................4 Mailegua urtez urte .................................................................................................................5 Mailegua hizkuntzaren arabera ...............................................................................................6 Mailegua sexua eta adinaren arabera .....................................................................................6 Bazkideak adinaren arabera ...................................................................................................7 e-liburutegi zerbitzua...............................................................................................................7 Gehigarriak .............................................................................................................................8 Gehien mailegatutakoak .........................................................................................................9 Liburuak ..............................................................................................................................9 DVD eta bideoak .................................................................................................................9 Diskoak ...............................................................................................................................9 CD-Rom ............................................................................................................................10 Eibarko bilduma.................................................................................................................10 Aurrekontua..............................................................................................................................10 Diru-sarrerak (Udala) ............................................................................................................10 Ekipamendua ...........................................................................................................................11 Azalera metro karratutan.......................................................................................................11 Irakurtzeko tokiak ..................................................................................................................12 Ekipamendu informatikoa......................................................................................................13 Bilduma ....................................................................................................................................13 Bildumaren eboluzioa urtez urte............................................................................................14 Prozedentzia kontutan hartuta urteko sarrerak......................................................................14 Desideratak...........................................................................................................................15 Irakurketa bultzatzeko jarduerak...............................................................................................15 Liburutegiaren inaugurazioa..................................................................................................16 Poesia errezitaldia Teatro Interior taldearen eskutik ..........................................................16 Euskarazko poesia errezitaldia ..........................................................................................16 Ipuin kontalari saioak. “Zapatuko ipuina” programa ...............................................................16 Txiki Txoko eta Umeen Liburutegiko zerbitzuen zabalkundea ...............................................17 “Familiak ere kontatzen du” programa ...............................................................................17 “Mad about science” programa ..........................................................................................18 Irakurtzeak zinemara eramaten zaitu: Go!azen irakurtzera................................................19 Untzagako liburu azokan Liburutegiko stand-a ..................................................................19 Kulturartekotasun Elkarrizketaren Urte Europarra .................................................................20 Irakurri kanpaina: Liburutegiak topaleku ............................................................................20 “Munduko egunkariak” proiektua .......................................................................................21 Eskola bisitaldiak ..................................................................................................................21 Liburutegi tailerra...............................................................................................................21 Beste bisitaldi batzuk .........................................................................................................22 Bibliografia fondoaren erakusketa interesguneetan...............................................................22 Hitzaldi eta liburu aurkezpenak .............................................................................................23 Literatur solasaldiak ..............................................................................................................23 Prestakuntza ikastaroak ...........................................................................................................24 Enplegua sustatzeko INEM-Toki Korporazioen programa.........................................................24 Prentsa dossierra .....................................................................................................................25 2 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Auzkezpena Eibarko Juan San Martin Liburutegian handitze-lanak egin dira eta orain 400 m2 baino gehiagoko azalera dauka. Obrak 2007ko uztailean hasi eta 2008ko apirilean bukatu ziren. Obra bi fasetan egin zen, obrak iraungo zuen denbora-tarte osoan Liburutegia itxita egon ez zedin. Hala, 2008an hilabete itxi zen gutxi gorabehera (martxoan hain zuzen ere) erosi ziren altzariak jartzeko eta bilduma berriz sailkatu eta bere tokian ipintzeko. Handitze-lan hauen bidez Liburutegiak izan dituen aldaketa nabarmenenak: • • • • •

Ikasteko eta mailegurako guneak bereizi, bai Helduen Liburutegian bai Umeen Liburutegian. Umeen Liburutegian bi gune desberdin jarri dira: bata txikientzat, eta bestea 7-14 urte bitarteko umeentzat. Hemeroteka eta Mediateka gunea sortu dira, bertan daude orain ikus-entzunezko guztiak. Eibarko bilduma jartzeko eta erabiltzeko toki berria sortu da. Bulego berriak langileentzat, bilduma bibliografikoak behar duen tratamendu teknikoa emateko aproposak direnak.

Espazioaren handitze-lanak eta antolaketa berriak harrera ona izan dute erabiltzaileen artean.

Liburutegia zenbakitan Liburutegiak 2008 urtea emaitza onekin itxi du, 2007an lortutakoak baino hobeak eta baita 2006an izandakoak baino hobeak; izan ere, 2008an maileguaren eguneko batez bestekoa handiagoa da, hilabete itxita egon zen arren. Etxerako mailegua Liburutegiak bere bazkideei betidanik eskaintzen duen oinarrizko zerbitzua da. Badira urte batzuk, gainera, Juan San Martin Liburutegia, eta baita Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko beste liburutegiak ere, web bidez konektatuta daudela, eta horri esker erabiltzaileek beren etxetik bidera ditzakete zerbitzu hauek: - edozein gai edo idazleri buruzko bilduma bibliografikoan zer dagoen ezagutu, - zein liburutegitan dagoen eskuratu nahi den liburua, - libre edo maileguan hartuta dagoen, eta noiz arte, - mailegatuta dauden liburuak erreserbatu (libre geratzen denean telefonoz jakinaraziko da), - erabilgarri dauden liburuak maileguan eskatu, - erabiltzaile bakoitzak zenbat liburu dituen jakin eta jatorrizko liburutegia zein den, - liburua itzultzeko epea luzatu, zuzenean edo web bidez, - erosketa desideratak, iradokizunak... egin, - nobedadeak ezagutu, gaika, generoka, etab. Web bidez konektatzeko era hau oso lagungarria da liburuak erreserbatzeko, Liburutegian katalogoa kontsultatzeko dauden ordenagailuetatik edo etxetik egin ahal delako. Kasu horietan, liburua libre geratzen denean erabiltzeari etxera deituta jakinarazten zaio. Sistema hau oso eraginkorra da arrakastatsuak diren nobedade literarioetan, 20 laguneko itxaron-zerrenda egoten baita. 2008an 1.208 erreserba bideratu dira. 3 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Urte horretan 136.500 erabiltzaile baino gehiagok erabili dituzte Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak. 7.475 bazkide daude guztira, 2007an baino %10,40 gehiago. Eibarko biztanleriaren %27,18 Liburutegiko bazkide da. Baina zerbitzu hauek ez ditu bakarrik Eibarko biztanleriak erabiltzen, 4.150 mailegu bideratu baitzaizkie beste herrialde batzuetako erabiltzaileei. Azterketa garaiak direla-eta, aurten hiru sasoitan zabaldu da Liburutegia gaueko ordutegian, 16:00etatik 00:00etara, astelehenetik ostegunera. Liburutegiko langileekin bete da zerbitzu hau, eta beste langile bat ere behar izan da Atezaintzan. 3.749 lagunek erabili dute zerbitzu hori, 220 mailegu egin dira, 57 lagunek erabili dute Internet zerbitzua, 58k Langela zerbitzua (apirila arte itxita egon zen) eta 6 lagunek bakarrik fonoteka zerbitzua.

Gaueko ordutegian zerbitzuaren erabilera 8.000 7.000 6.000 5.000 4.000 3.000 2.000 1.000 0

2005 2006 2007

Fo no te ca

os Tr ab aj

Sa la

In te rn et

cio ne s

De vo lu

Pr ĂŠs ta m o

Us ua r io s/ as

2008

Irailean zerbitzu hau oso gutxi erabili denez, 2009an sasoi horretan ez zabaltzea erabaki da. Horrela, arratsaldeko zerbitzua indartuta geratu ahal izango da, langileria aldetik murriztua gelditzen zen eta.

Mailegu zerbitzua gaika Mailegua gaika - Umeen liburutegia 12000 10000 Informazio liburuak

8000

Informazio liburuak

Literatura

6000

Literatura

Bestelako euskarriak

4000

Bestelako euskarriak

2000

20 00

20 02

20 04

0 20 06

20 08

10000 9000 8000 7000 6000 5000 4000 3000 2000 1000 0

Mailegua gaika - Helduen liburutegia

08 20

06 20

04 20

02 20

00 20

2008an Umeen Liburutegiko mailegu zerbitzuak, gaika, honako emaitza hauek izan zituen: informazio liburuak 1.152, literatura 7.386 eta bestelako euskarriak 7.766. Helduen liburutegiko

4 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


datuak beste hauek dira: informazio liburuak 6.539, literatura 10.992 eta bestelako euskarriak 10.484. Guztira, 44.319 titulu mailegatu zen.

Mailegua urtez urte Mailegua urtez urte 50000 45000 40000 35000 30000 25000 20000 15000 10000 5000 0 2008 2007

2006 2005

2004 2003

2002 2001

2000 1999

2006an 46.313 mailegu egin ziren, eguneko batez bestekoa 147koa izan zelarik. 2007an mailegu-kopurua baxuagoa izan zen: 32.000 mailegu, 141eko batez bestekoa egunean. 2008an zifra horiek gainditzea lortu dugu, obrak zirela-eta hilabete gutxi gorabehera Liburutegia itxita egon den arren. 44.319 mailegu egin dira, egunean 157ko batez bestekoa izan delarik. Hau da, mailegu kopuru osoa hartuta emaitza baxuagoa atera den arren, urtean zabaltzen den egun kopurua kontutan hartuz gero, 2008an liburu gehiago mailegatu da. Mailegu adierazleak honako hauek izan dira: • • • •

Mailegu bolumena (2008an zehar bilduman izandako mailegu-kopuru osoa zati bildumaren dokumentu-kopuru osoa): 0,95 Per capita maileguak (2008an izandako mailegu-kopuru osoa zati biztanle-kopurua): 1,61 Per capita mailegugai dauden dokumentuak (2008an mailegugai egon diren dokumentuak zati biztanle-kopurua): 1,48 Maileguak langileko (2008an izandako maileguak zati langile-kopurua (5,86) urte horretan izandako lanaldi osoa kontuan hartuta): 7.563

5 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Mailegua hizkuntzaren arabera Mailegua hizkuntzaren arabera Umeen liburutegia

Mailegua hizkuntzaren arabera Helduen liburutegia

11%

4%

44% 52%

8%

Euskara

Euskara

Gaztelania

Gaztelania

Beste hizkuntza batzuk

Beste hizkuntza batzuk 81%

Maileguan dagoen dokumentuaren hizkuntza kontuan hartzen badugu, gaztelania izan da erabiliena 2008an, Umeen Liburutegian ere bai (7.200 euskaraz, 8.490 gaztelaniaz eta 614 beste hizkuntza batzuetan). Helduen Liburutegian euskaraz maileguan hartu diren dokumentuen zifrak ez dira oso baikorrak, euskara gaztelania ez den beste hizkuntza batzuen azpitik ere gelditzen da eta (2.169 euskaraz, 22.635 gaztelaniaz eta 3.211 beste hizkuntza batzuetan).

Mailegua sexua eta adinaren arabera Mailegua adinaren arabera

Mailegua sexuaren arabera

27%

42% 58%

Emakumeak

Umeak

Gizonak

Helduak

73%

2008an ere emakumeak dira mailegu zerbitzua gehien erabiltzen dutenak (24.974 emakume eta 18.268 gizon). Adina hartzen badugu kontuan, helduak dira mailegua gehien erabiltzen dutenak (31.415 heldu eta 11.827 ume) Erakundeei egindako maileguak ez dira hemen kontuan hartu (guztira 1.077 mailegu). Liburutegian bertan egin diren kontsultak 2.281 izan dira. 2007ko irailetik aurrera Eibarko Juan San Martin Liburutegia liburutegien arteko mailegu programa batean sartu zen. Zerbitzu hau asko erabili da aurten; izan ere, zerbitzu honen bidez,

6 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


lehen ez bezala, etxera eraman daiteke beste liburutegi batetik eskatutako liburua, lehen Liburutegian bertan kontsultatu behar izaten baitzen derrigorrez. Liburutegien arteko maileguen datuak honako hauek dira: Beste liburutegi batzuei laga zaizkien dokumentuak: 171 Guk eskatutako liburuak: 142 Mailegua herriz herri nola banatu den jakiteko hona hemen datuak: 44.319 maileguetatik Eibarkoek 40.169 eskatu dituzte. Gainerakoak (4.150) horrela banatzen dira: Ermua (695), Elgoibar (276), Bergara (124), Deba (109), Durango (93), Ondarroa (49), Mungia (41), Zarautz (25) eta Vitoria-Gasteiz (23)

Bazkideak adinaren arabera Bazkideak adinaren arabera (2008)

Bazkideak adinaren arabera (guztira)

6%

14 urte baino gutxiago

4% 39%

31%

14 urte baino gutxiago 15-25 urte bitartekoak

30%

28%

15-25 urte bitartekoak 26-35 urte bitartekoak

26-35 urte bitartekoak 36-60 urte bitartekoak

36-60 urte bitartekoak

61 urte baino gehiago 13%

11%

17%

21%

61 urte baino gehiago

2008an Liburutegiko karneta eskatu zuten pertsonen %50ek 26 urte baino gehiago zuen. Guztira, bazkideen %49k 26 urte baino gehiago ditu. Horrek esan nahi du Liburutegia ez dutela ikasleek soilik erabiltzen. 2008an 3-5 urte bitarteko umeei zuzendutako kanpaina bat egin da. Horren ondorioz 2008an 014 urte bitarteko bazkide berrietatik 134 3-5 urte bitartekoak dira.

e-liburutegi zerbitzua Zerbitzu honen erabilera jaisten ari da urtetik urtera. Erabiltzaile askok Internet daukate etxean eta Liburutegian, bestalde, WIFI zerbitzua ematen dugu; agian, hori izan daiteke arrazoia. eliburutegiko ordenagailuetan, Internet, Liburutegiko CD-Romen kontsulta edo ofimatika zerbitzuak ematen dira. Internet eta ofimatika zerbitzuak kobratu egiten dira. Aurrez txanda eskatu behar da erabili ahal izateko. Umeei inprimatutako orriak bakarrik kobratzen zaizkie.

7 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


e-liburutegi zerbitzua 25.000 20.000 15.000

Kontsultak

10.000 5.000 0 2002

2003

2004

2005

2006

2007

2008

Gehigarriak

140.000 120.000 100.000 80.000

2008an 103.000 arreta-zerbitzu eman dira Liburutegian. Kontuan hartu diren datuak hauek izan dira: mailegua, itzulketak, erreserbak, Langela, fonoteka, Internet eta bazkide berriak. Telefono-deiak eta bertako kontsultak ez dira kontuan hartu.

Arretak Atenciones 113.483116.009 109.466 103.000 97.199 87.604 78102

60.000 40.000 20.000

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008

0

Mailegua (Helduak) Préstamo (Adultos)

Mailegua (Umeak) 2001 2002

30000

15000

2003

25000

10000

2004

20000

2005

15000

2006

10000

2007

5000

2008

0

20000

5000 0 Totala

2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008

Mailegua hiruhilabeteka (Umeak)

Mailegua hiruhilabeteka (Helduak) Préstamo trimestral (Adultos)

8000 7000

2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008

6000 5000 4000 3000 2000 1000 0

1º trimestrea

2º trimestrea

3º trimestrea

4º trimestrea

10000 9000 8000

2001

7000 6000

2003

5000 4000

2005

2002 2004 2006

3000 2000

2007

1000 0

2008 1. Hiruhilabetea

2. Hiruhilabetea

3. Hiruhilabetea

4. Hiruhilabetea

8 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Urteko estatistika (Helduak) Estadística anual (Adultos)

Urteko mailegua (Umeak) Préstamo anual (Niños/as)

2001 2500

2002 2003

3000

2002 2003

2000

2004

2500

2005

2004 2005

1500

2006

1000

2007 2008

500 0

2001

3500

3000

2000

2006

1500

2007 2008

1000

500

urtarrila otsailamartxoa apirila maiatza ekaina uztaila abuztua iraila

urria azaroaabendua 0 urtarrila

otsaila

Urteko estatistika euskarriaren arabera (Helduak) Estadística anual según el soporte (Adultos)

12000

18000

10000

2001 2002 2003 2004 2005

12000 10000 8000

2006 2007 2008

6000 4000 2000 0

apirila

bideoak

diskoak

ekaina

uztaila

abuztua

iraila

urria

azaroa

abendua

2001 2002 2003 2004

8000 6000

2005 2006 2007

4000 2000

2008

0 Libururak

liburuak

maiatza

Urteko estatistika euskarriaren arabera Estadística anual según el soporte

20000 16000 14000

martxoa

Bideoak

Diskak

CDROM

cd-rom

Gehien mailegatutakoak Liburuak Helduen artean gehien mailegatu diren liburuak hauek izan dira: El niño con el pijama de rayas (John Boyne), La catedral del mar (Ildefonso Falcones) eta El laberinto de la rosa (Titania Hardie). Euskaraz gehien eskatu direnak SPrako tranbia (Unai Elorriaga), Soinujolearen semea (Bernardo Atxaga) eta Pijama marradunaz jantzitako mutikoa (John Boyne) izan dira. Umeek gehien eramandako gaztelaniaz idatzitako liburuen artean lehenengo Las mejores aventuras de Mortadelo y Filemón (Ibáñez) dago, eta jarraian Regreso al reino de la fantasía eta En el reino de la fantasía, biak Geronimo Stiltonek idatzitakoak. Euskaraz gehien irakurritakoak Bubuk ez du lorik egin nahi (Cyiril Hahn), Lotarako Disney istorioak eta Kika supersorgina eta momia (Knister) izan dira. DVD eta bideoak Helduek gehien eramandako pelikulak Diamante de sangre, Banderas de nuestros padres eta La mala educación izan dira. Umeek nahiago izan dituzte Disney’s magic English, Jackie & Nuca; Banner y Flappy eta Hartz Txiki: 9 abentura. Diskoak Helduek gehien entzundako diskoak Speak up (ingelesa ikasteko metodoa), Dylan: spectra morphic (Bob Dylan) eta The best of David Bowie 1969/1987 (David Bowie) izan dira.

9 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Umeek The best Disney album in the world_ever!, Egin kantu! eta Mari Motots (Pirritx eta Porrotx) eraman dute gehien etxean entzuteko. CD-Rom Helduek Eibarko prentsa laburpena eta hizkuntzak ikasteko metodoak erabili dituzte gehien (English eta Français) Umeek nahiago izan dituztenak: Bat, bi, hiru, lau, bost Urdintxo eta Pox: matematika, Argitxo iratxoa eta Familiak milakolore. Eibarko bilduma Eibarko bildumatik gehien erabilitakoak honako hauek izan dira: La guerra civil en Eibar y Elgeta (Jesús Gutierrez Arosa), Eibar kantuan eta Eibarko historiaren laburpena (Pedro Celaya)

Aurrekontua Diru-sarrerak (Udala) Prentsa, aldizkariak, liburuak eta bestelako 1.0900.220.451.30.02 Bestelako hornidurak 1.0900.221.451.30.99 Protokolo eta ordezkaritza gastuak 1.0900.226.451.30.02

argitalpenak 12.000,00 19.675,00

Argitalpenak, publizitatea eta propaganda 1.0900.226.451.30.03 Bilera eta hitzaldiak 1.0900.226.451.30.05

3.000,00 2.500,00 14.000,00

Kontratu sozio-kulturalak 1.0900.227.451.30.04

3.600,00

Irabazi asmorik gabeko erakundeei 1.0900.481.451.30.01

1.500,00 23.625,00

Funts bibliografikoak 1.0900.628.451.30.01 GUZTIRA

79.900,00

Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak Liburutegiko fondoak berritzeko Haur eta gazteen irakurketa suspertzeko programetarako Liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko GUZTIRA

12.665,79 2.356,60 26.538,17 41.560,56

10 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Gastuak 1 Prentsa, aldizkariak, liburuak eta bestelako 1.0900.220.451.30.02 Bestelako hornidurak 1.0900.221.451.30.99 Protokolo eta ordezkaritza gastuak 1.0900.226.451.30.02

argitalpenak 8.320,59 21.252,71

Argitalpenak, publizitatea eta propaganda 1.0900.226.451.30.03 Bilera eta hitzaldiak 1.0900.226.451.30.05

3.000,00 2.243,60 11.780,75

Kontratu soziokulturalak 1.0900.227.451.30.04

1.064,20

Irabazi asmorik gabeko erakundeei 1.0900.481.451.30.01

1.500,00 26.511,01

Funts bibliografikoak 1.0900.628.451.30.01 GUZTIRA

75.672,86

Ekipamendua Azalera metro karratutan Guneak Helduen Liburutegia Hemeroteca eta Multimedia e-liburutegia Eibarri buruzko bilduma gela Langela Umeen Liburutegia Txiki Txoko Umeen Liburutegiko komunak Gordailua Biltegiak Bulegoak

Metro karratuak 386,37 151,56 24,22 21 87,5 224,27 27,86 10,55 76,99 43,54 67,96 1.121,82 m²

GUZTIRA

1

Protokolo eta ordezkaritza gastuak eta Argitalpenak, publizitatea eta propaganda partidetatik 3.000,00 2.000,00 kreditu modifikazioa egin zen Funts bibliografikoak partidara

eta

11 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Hona hemen Kultura Ministerioak kaleratutako 2006ko estatistika-datuak: Liburutegi kopurua liburutegi zoruaren azalera erabilgarria kontuan hartuta (2006-Euskal Autonomia Erkidegoa)

98

93

48

23

8

Liburutegi kopurua liburutegi zoruaren azalera erabilgarria kontuan hartuta (2006-Euskal Autonomia Erkidegoa) 60 50 40 30 20 10 0

Araba Gipuzkoa Bizkaia 100m² baino gutxiago

100-249 m² 250- 499m² 500-999m²

1.000m² baino gehiago

Datu horien arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren %2,9k bakarrik zeukan 1000 m2 baino gehiagoko azalera. Urte horretan Eibarko Juan San Martin Liburutegia 500-999 m2-ko taldean zegoen, talde horren portzentajea %8,5ekoa zelarik Euskal Autonomia Erkidegoan.

Irakurtzeko tokiak Guneak Helduen Liburutegia Hemeroteka Eibarri buruzko bilduma gela Langela e-liburutegia Umeen Liburutegia Txiki Txoko Interneterako ordenagailuak TOTAL

Unitateak 94 27 6 36 8 48 21 3 243

Liburutegian handitze-lanak burutu ondoren irakurketarako guneak gehitu egin dira, eta orain 63 gune gehiago ditugu. Hau da, lehen 180 toki bazeuden, orain 243 ditugu. 12 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Liburutegi publikoen zerbitzuen garapenerako IFLA2/UNESCOren jarraibideetan, udalerriaren biztanleria kontuan hartuta zehazten eta gomendatzen dira erabiltzaileentzako metro karratu eta espazioak. 1000 biztanleko 56m2-ko azalera gomendatzen da. Horren arabera, Eibarren 1.539 m2 beharko genituzke liburutegi erabilerarako. Beraz, 417 m2 beharko genituzke egoera ezin hobea izateko. Baina aurreko grafikoan ikus dezakegun bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegien batezbestekoaren oso gainetik gaude. Erabiltzaileak kontuan hartuta gomendatutako espazioari dagokionez, 1000 biztanle bakoitzeko 5 irakurketa toki gomendatzen dira. Juan San Martin Liburutegian 243 daude, IFLA/UNESCOren jarraibideetan gomendatzen dutena baino gehiago, 137 toki egon beharko bailirateke. Hau da, egoera ezin hobea izateko Eibarko hiriarentzat gomendatutako kopurua 106an gainditzen da.

Ekipamendu informatikoa Ekipoak Unitateak Barruko lanetarako ordenagailuak Internet, ofimatika edo CD-Romendako ordenagailuak Katalogoa kontsultatzeko ordenagailuak (OPAC) Inprimagailuak Desmagnetizagailuak Magnetizatzaileak Fotokopiagailuak Barra kodeen irakurgailuak TOTAL

8 11 3 4 3 3 1 4 37

Bilduma 2008ko abenduaren 31n 46.265 dokumentu zeuden. Eibarrek 27.496ko biztanleria zuen orduan, beraz, ratioa 1,68 dok./bizt. zen. IFLAK proposatzen duena zera da, 2 edo 3 dokumentu izan behar dela biztanle bakoitzeko. Hala bada, 1996an zehaztutako helburura hurbiltzen ari gara, biztanle bakoitzeko 2 dokumentu izatera hain zuzen. 2008an 4.147 dokumentu berri sartu ziren, beraz %11,153eko berriztapen tasa izan dugu.

2 3

Federaci贸n Internacional de Asociaciones de Bibliotecarios y Bibliotecas Tasa resultante de dividir el fondo total entre los libros adquiridos en el a帽o

13 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Bildumaren eboluzioa urtez urte

Urtea 1996 2000 2004 2008

Dokumentuak 11210 23391 32519 46265 Bildumaren hazkundea 50000 45000 40000 35000 30000 25000 20000 15000 10000 5000 0

1996 2000 2004 2008

Dokumentuak

2008

SARTUTAKOAK 4.156

GUZTIRA 46.265

BAJAK 546

Prozedentzia kontutan hartuta urteko sarrerak Sarrerak prozedentzia kontutan hartuta

12% 2% 3%

Erosketa Dohaintza

9%

Trukaketa

0%

EJ euskaraz

9%

EJ ofizialak

65%

Diputazioa Bestelakoak

Fondo bibliografikoko sarreren artean %65 erosketaren bidez egiten da. Aipatzen dugun EJ euskaraz %9, urtero Eusko Jaurlaritzak bidaltzen dituen euskaraz argitaratutako loteak dira 14 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Desideratak Erositako aleen artean 183 erabiltzaileek egindako desideratak edo erosketa eskaerak izan dira. Desiderata bidez eskatutako 210 dokumentuen artean, 183 jaso dira, 8 bertan behera utzi dira deskatalogatuta zeudelako eta 19 jasotzeke daude oraindik. Egin diren beste 76 eskaerak ez dira onartu, ez baita materiala egokitzat jo Liburutegiko fondorako. Datu horietatik zera ateratzen da, erosketen %6,8 erabiltzaileek egindako eskaerengatik egiten direla.

Irakurketa bultzatzeko jarduerak Urtarrilean, otsailean eta martxoan ez ziren irakurketa bultzatzeko jarduerak egin. Obra 2 fasetan egitean Umeen Liburutegiko espazioa oso murriztuta gelditu zen, oso espazio gutxirekin. Bestalde, Helduen Liburutegia eta Umeena ez zeuden bereizita, eta halako jardunen bidez atera zitekeen zaratak Helduen Liburutegiko jarduna eragotziko zukeen, isiltasuna ezinbestekoa baita Liburutegian.

Handitze-lanak zirela-eta, denbora-tarte luzea igaro zen Liburutegian animazio jarduerarik egin gabe: 2007ko uztailetik 2008ko apirilera bitartean, orduan zabaldu baitzen berriz Liburutegia bere espazio osoarekin. Horren ondorioz, mailegua asko jaitsi zen epe horretan, eta liburutegi txikiaren erabilera ere bai. Apirilean, Liburutegiaren inaugurazioarekin batera, Liburutegiko jardueren programari ekin genion berriz ere, bai zerbitzuen zabalkundeari dagokionez bai irakurketaren sustapenari dagokionez.

15 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Liburutegiaren inaugurazioa Poesia errezitaldia Teatro Interior taldearen eskutik Teatro Interior taldea 1971n sortutako Arrate antzerki taldeko hiru partaidek eratu zuten. Garai hartako bi aktore gelditzen dira, Ernesto Barrutia eta Eduardo Falces. Arrate antzerkia desegin eta gero, Teatro Interior sortu zenean, 1986an Maite Lorenzo sartu zen. Beraz, Alberto Toledano teknikariarekin batera, 4 partaideek osatzen dute orain taldea. Federico García Lorca, Bécquer, Góngora, Quevedo, Benedetti eta Miguel Hernándezen poesiak errezitatu zituzten, Naome Soud Ormaecheak bibolinaz lagunduta. Poesia emanaldira Eibarko Alkatea eta zinegotziak etorri ziren, eta ondoren luncha antolatu zen Liburutegiko inaugurazioari amaiera emateko.

Euskarazko poesia errezitaldia Emanaldi honetan, Diario Vascoko Kultur Aretoak lagunduta, Juan San Martinen poesiak errezitatu eta komentatu ziren. Felipe Juaristik eta Iñaki Aldekoak egin zituzten errezitaldia eta komentarioak. Juan San Martinen poesiak aukeratu ziren Liburutegiari izena bere omenez jarri zitzaiolako.

Ipuin kontalari saioak. “Zapatuko ipuina” programa Ipuin kontalari saioak hileko azken zapatuan egiten dira ikasturte osoan zehar. Zapatu arratsaldeetan egiten dira saio hauek, asteburuetan aisialdirako beste aukera batzuk emateko asmoarekin. Saioak irekiak dira. •

Apirilak 26. Kandelen Argipean taldearen eskutik. 10 bat ume egon ziren. 16

EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


• • •

Irailak 27. Maite Frankoren eskutik. 25 ume etorri ziren. Urriak 18. Kamishibai saioa Jesús Jiménezen eskutik. 40 bat ume. Azaroak 15. Ingelesez egindako saioa Rebecca Placeren eskutik. Ume larregi egon zen, 110 inguru.

Guztira 185 umek hartu dute parte saio hauetan.

Txiki Txoko eta Umeen Liburutegiko zerbitzuen zabalkundea “Familiak ere kontatzen du” programa 4-5 urte bitarteko haurrak irakurketan zaletzeko egitasmoa da. Ekintza jostagarri, esku-hartzaile eta sortzaileak erabiltzen ditugu, haurrak Liburutegira, irakurketara eta euskarara hurbiltzeko. Helburuak: 1. Irakurtzeko zaletasuna txikitatik sustatzea. 2. 3-5 urte bitarteko haurrak Liburutegira erakartzea, beren ulermen maila, gusto eta harreman ezaugarriei egokitutako jarduerak antolatuz. 3. Liburutegira etortzeko eta bertako baliabideak erabiltzeko ohitura piztea txikitatik. Bertako arauak jolas bidez ezagutaraztea eta liburuak errespetatzen ikastea. 4. Mailegu zerbitzua eta liburutegi txartela erabiltzeko joera zabaltzea haur eta gurasoen artean. 5. Umeen Liburutegia handitu egin denez eta bertan Txiki txoko esparrua jarri denez, esparru hori ezagutaraztea eta bertan nola egon eta zertarako den erakustea. Helburu horiek betetzeko asmoz, hainbat saioko egitasmoa antolatu genuen 3-5 urte bitarteko haurrentzat. Aurkezpen saioa apirilaren 24an izan zen, eta gainontzekoak, urritik aurrera. Egitasmoan 15 umek parte hartu ahal izan zuten saio bakoitzean, eta nagusi batekin lagunduta etorri behar ziren: aita, ama, zaindaria, amama, aittittarekin … Programa aurrera eramateko SIC Servicios Culturales enpresa kontratatu genuen. Gainera, gurasoei eta zaintzaileei Txiki Txokoa nola erabili behar den jakinarazteko, funtzionamendu araudia zekarren foiletoa editatu genuen. Foileto hau, gurasoendako gidarekin batera banatu zen programaren saio bakoitzean. Programa honi esker uste dugu 0-14 urte bitarteko bazkide egin ziren umeen artean 134 direla 3-5 urte bitartekoak.

17 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


“Mad about science” programa Entretenimendua eta jarduera praktiko eta hezitzaileen bitartez zientzia umeen artean zabaltzeko programa da. Programa honek beraien imaginazioa erabiltzen eta jarrera kritikoa, arduratsua eta aktiboa garatzen lagunduko die, horrela zientzia eta gure inguruan duen eragina hobeto uler dezaten. “Mad about science” programa honen helburuak hauek dira: • • • • •

Zientzia hurbildu 9-10 urteko umeen artean era ludiko eta interaktiboan, alderdi zientifikoa ahaztu barik. Zientziako liburuak umeen artean zabaldu eta ezagutarazi Umeak ondo pasatuz eta zientziarekin jolastuz, ezagupen zientifikoak indartzea bilatzen dugu. Ingelesez direnez, hizkuntza honen erabilera ere indartu ohiko klaseetatik kanpo. Baina interesgarriena zera da, Liburutegia era dibertigarrian ikasteko leku aproposa izan daitekeela ikustaraztea.

Honako tailer hauek egin dira: Blandiblú (2), Volcano (2), Sonic Sounds eta CSI. Partehartzaileak oso gustura geratu ziren. 5. mailakoei bakarrik eskaini zitzaienez, 6. mailakoek programa 2009an errepikatzea eskatu dute.

18 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Irakurtzeak zinemara eramaten zaitu: Go!azen irakurtzera Bapatean sortu zen iharduera berri bat egin genuen abenduan. Eibarren Go!azen pelikula estreinatuko zen abenduaren 21ean. Zinemak ezin zuen ezer kobratu, beraientzako dohainik zen eta. Udalak zinema horri laguntzen diola eta, sarrera horiek Liburutegiak banatzea erabaki zen: abenduaren 10etik 18ra bitartean liburu bat irakurtzen zuenak bi sarrera lortuko zituen pelikula hau ikusteko. Ikastetxeetara bidali ziren oinarriak posta elektronikoz eta hedabideetan eta Liburutegian bertan ere zabaldu ziren. Erantzuna ona izan da liburu asko irakurri dira eta: 7 urteko umeek 8-11 urte bitartekoek 12 urte baino gehiagokoek GUZTIRA

26 liburu 57 liburu 11 liburu 94 liburu aste baten

Untzagako liburu azokan Liburutegiko stand-a Urriak 20-24 bitartean Liburutegiko stand bat jarri zen Udaletxeko arkupeetan Liburutegiko zerbitzuak zabaltzeko ezagutzen ez dituzten hiritarren artean. 19 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


2008an Enplegua sustatzeko INEM-Toki Korporazioen programa baten bidez bi pertsona kontratatu dira Liburutegian erabiltzaileen prestakuntza programa bat martxan jartzeko. Bi lankide hauek Liburutegiko stand-ean egon ziren zerbitzuak zabaltzen. Wifi konexioari esker maileguak egiteko aukera izan zen, eta bazkide txartelak han bertan egin ahal izan zituzten. Stand-era gehien hurbildu zirenak gurasoak seme-alabekin izan ziren. Askok ez zituzten Liburutegiko zerbitzuak ezagutzen eta halako informazio-punturen bat beti egon beharko litzatekeela adierazi zuten. Bazkide txartel asko egin ziren. Aste horretan 63 bazkide berri lortu ziren.

Kulturartekotasun Elkarrizketaren Urte Europarra Irakurri kanpaina: Liburutegiak topaleku Orri-Markatzaileak egiteko tailerra Ekintza nagusia orri markatzaileak egiteko tailerra izan zen. Liburutegira hurbildu ziren umeek orri markatzaile bat egin zuten, bakoitzak bere izena hizkuntza desberdinetan idatzita (hizkuntza haietariko askok ez dute zerikusirik Euskadiko hizkuntza ofizialen grafiarekin). Bi begirale egon ziren dimamizazioa egiten. Begirale batek arabiar hizkuntza ezagutzen zuen eta arabiarraz idazteko urratsak eman zituen.

Nagusiendako ipuin kontalaria Kultura aniztasuna izan zen aukeratutako gaia. Egin diren ekintzez gain hiztegiak, irakurketa gidak eta zerbitzuen aurkezpena hainbat hizkuntzatan jasotzen duten liburuxkak banatu dira.

20 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


“Munduko egunkariak” proiektua Eibarko Juan San Martín Liburutegiak 2008an Eusko Jaurlaritzako liburu eta liburutegi zerbitzuak sortutako proiektu berri batean parte hartu du. Liburutegira hurbiltzen diren guztiei zerbitzu berri bat eskaintzen zaie: nazioarteko prentsari buruzko zerbitzua hain zuzen ere. Zerbitzu honen bitartez Liburutegiak hirurogei herrialde inguruko berrehun bat egunkari eskaini ditzake, hogeita hamar hizkuntzatan idatzita. Hartzaileak: • •

Eibarren bizi diren atzerritarrak. Hala, euren jatorrizko hizkuntzarekin kontaktua izateko aukera handiagoa izango dute, eta beraien herrialdeetan gertatzen dena bertako ikuspegitik kontatuta jaso ahal izango dute. Ikasle-truke proiektuetan parte hartzen duten gazteak eta baita hizkuntzak ikasi nahi dituzten hiritarrak. Azken arlo hau aspalditik jorratzen da Liburutegian, fondo bibliografikoaren barruan hizkuntza kurtsoak, beste hizkuntza batzuetako literatura etab. baitaude eskuragarri.

Egunkari gehienek Interneten bertsio digitala daukatela-eta, prentsa zerbitzu honek berritasun handirik ez daukala iruditu arren , ez da horrela; izan ere, askotan harpidetza eskatzen da eta beste askotan interneteko edukiak ez dira paperezko bertsioarekin bat etortzen. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko inpresora berri bat erosi zitzaion egunkarien zerbitzua ematen duen enpresari, Satellite Newspapers Iberiari.

Eskola bisitaldiak Liburutegi tailerra Hartzaileak Liburutegiko tailerra 6. mailako LHko ikasleei zuzenduta dago. Tailer honetan Eibarko eskola guztiak parte hartzen dute, gelaka irakasle batek lagunduta. Helburuak • Liburutegiko funtzionamendua ezagutzea: arauak, nola bilatu eta eskatu liburuak, mailegu zerbitzua, liburuen antolaketa apaletan, liburutegiko bazkidea izateko baldintzak etab. • Umeek Liburutegira joateko beldurrik ez izatea, eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzea lortu nahi da jolas-jardueren bitartez. Egutegia eta ordutegia Urte honetan tailerra apirilean ere egin da; 2007ko urrian, urtero tailer hau egiten den hilabetean, Liburutegiko handitze-lanak zirela-eta Liburutegiko espazioa txikiagoa zelako. Apirilean bost ikastetxek parte hartu zuten tailerretan; guztira 151 ikaslek. Urrian lau ikastetxek parte hartu zuten, guztira 96 ikaslek. Irakasleen eskakizunari jarraituz bideratzen da jarduera hau ikasturte hasieran.

21 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Jardunbidea Liburutegi tailerraren helburuak zehazten dira. Ondoren tailerraren helburuak, eguna eta ordua jakinarazten zaie irakasleei, telefonoz eta idatziz. Tailerra Liburutegiko pertsonalarekin burutzen da. Zehaztutako egun eta orduan etortzen dira taldeak Liburutegira, eta bertan egiten da tailerra: • Umeen Liburutegian (30 min) Ongietorria eta aurkezpena Azalpena: bi liburutegien aurkezpena, Umeen Liburutegia eta Nagusien Liburutegia; liburu kopurua, antolaketa, zer den signatura, zertarako balio duen eta fitxa katalografiko batean jasotzen diren datuak. • Nagusien Liburutegian (30 min) Liburuen antolaketa apaletan. Hemeroteka zerbitzua. Ordenagailuen erabilera. Taldeka pista joku bat antolatzen da liburuak aurkitzeko. • Umeen Liburutegian (30 min) Liburutegiaren arauak, kontsulta eta irakurketa liburuen arteko desberdintasuna, Liburutegiaren zerbitzuak. Ikasle bakoitzari bazkide egiteko inprimaki bat ematen zaio, mailegu arauak eta e-liburutegiko ordanagailuak erabiltzeko araudia. Beste bisitaldi batzuk • Maiatzean Federico Mayo eta Sansaburu ikastetxeen bisitaldiak izan ziren. Lau urteko 66 ume etorri ziren Liburutegira euren irakasleen laguntzarekin. Liburutegiko txartela egitera animatzeko adierazi zitzaien txartala ez zuten umeei. •

Uztailean, Kutxak aisialdi denborako taldeak prestatzen ditu ingelesa praktikatzeko. Hamazazpi ume hurbildu ziren Liburutegira euren begiraleekin.

Elgoibarko Lanbide hezkuntzako hogei lagunendako bisitaldi bat antolatu zen. Haur hezkuntzako modulu baten ikasleak ziren. Umeen Liburutegia ezagutzera etorri ziren: antolaketa, kudeaketa eta bibliografia fondoa.

Bibliografia fondoaren erakusketa interesguneetan Urtean zehar gure bibliografia fondoaren erakusketak antolatzen ditugu Portalea kultur etxearen beste jarduera batzuekin bat datozenak, efemerideak edo beste ekitaldi batzuk kontuan hartuta. Urte honetan egindako erakusketak hauek izan dira: Ekaina: Afrikarekin lotura duten liburu, pelikula eta disko erakusketa. Urria: Musika interesgunea jarri zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Coliseoan ematen zuen kontzertua zela eta. Kultura aniztasuneko gidaren liburuen erakusketa. Azaroa: Ingeleseko ipuin kontalaria antolatu zenez, ingeleseko ipuinen interesgunea antoaltu zen. 22 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Zientzia liburuen interesguneak jarri ziren, aste bakoitzean egiten zen tailerraren gaiaren arabera; bost tailer desberdin izan ziren, beraz, bost interesgune desberdin jarri genituen. Abendua: Bidegileak bildumako Fernando Muniozgureni buruzko liburua.

Hitzaldi eta liburu aurkezpenak Ekainean Malawiko “Body, mind & soul” musika taldearen hitzaldi musikala egin zen. Coliseora etorri ziren kontzertu bat ematera, eta lehenengo Liburutegitik pasatu ziren. Musika afrikarrari buruzko interesgunea jarri zen. Abenduan Javier Postigoren “Besos de pez” liburua aurkeztu zen.

Literatur solasaldiak Irakurzaleei zuzenduta 2006an sortutako literatur solasaldiek jarraitu egiten dute. Solasaldi hauetan, taldeak berak aukeratutako liburuak komentatzen dira. Ez da literaturan aditua izan behar bertan parte hartzeko. Helburua irakurketarako zaletasuna dutenei topagune bat eskaintzea da, irakurtzen diharduten liburua beste batzuekin komentatu ahal izateko eta eleberrietan kontatzen duen istorioez gainiko beste arlo batzuk ikusten ikasteko.

23 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Ikastaroa hamazazpi saiotan antolatzen da. Saio bakoitzak bi orduko iraupena du, eta hamabostero izaten dira. Astearteetan 17:30etik 19:30era Ikasturte honetakoa irailaren 30ean hasi zen, eta 2009ko ekainaren 19an amaituko da. Jarraitutako metodologia aurreko urtekoa da: lehenik eta behin irakurri behar den eleberria aukeratzen da. Gero fitxa batzuk banatzen dira, eta horien bidez pertsonaiak lantzen dira, gaia hobeto ulertzen da, ideologia ikusten da, literatur baliabideak jorratzen dira..., eta, bestalde, bakoitzaren ahalmen sortzailea bultzatzen da beti ere momentuan lantzen diharduten eleberrian oinarrituta.

Prestakuntza ikastaroak • • • • • •

Gazteak eta Liburutegia: ezusteko harreman bat baino zerbait gehiago (13 ordu) Autoritateen kontrola (12 ordu) Absysnet aurreratua (12 ordu, 2 pertsona) Informazioko profesionalendako web gune soziala (15 ordu, 2 pertsona) Liburutegirako baliogarriak diren baliabide informatikoen tailerra (10 ordu) Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra (20 ordu)

Enplegua sustatzeko INEM-Toki Korporazioen programa 2008an bi pertsona kontratatu ziren INEMaren bidez Liburutegia erabiltzen dutenentzako prestakuntza programa bat aurrera eramateko. Programaren helburua hau da: Informazioa erabiltzen ikastea eta informazio nahiz komunikazio teknologiak lantzea. Informazioa erabiltzen ikasteko prestakuntza Liburutegien erabileraren eta funtzionamenduaren prestakuntzan trebatzea, baita informazio iturrietan ere. Liburutegiak arlo hauek bideratzen irakatsiko die erabiltzaileei : • Katalogoen kontsulta • Agiri elektroniko eta digitalen kontsulta • Informazio iturrien analisia • Informazio orokorra nahiz gai jakin batzuei buruzko informazioa • Dokumentazio-teknikei buruzko nozio orokorrak • Datu baseen kontsulta Informazio eta komunikazio teknologiei buruzko prestakuntza 2009ko otsailaren 9tik martxoaren 6ra ikastaro bat antolatuko da. Helburua parte-hartzaileei informazio nahiz komunikazio teknologien erabiltzen irakastea izango da, hau da, Internetari buruz dituzten ezagutzak hobetzea, posta elektronikoa, oinarrizko ofimatika eta beste aplikazio informatiko batzuk.

24 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #


Prentsa dossierra

25 EIBARKO UDALA

Ayuntamiento de Eibar

! "

#$% & #

' (# ) ' #

*** # ) ' #

Juan San Martin Liburutegia  

2008ko txostena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you