Saharako ipuin tradizional hautatuak

Page 34

XARTAT ETA BERE AMA Behinola, Xartat basamortuan zebilen, bere amarekin, ibilaldi luze bat oinez egiten. Egunak eta egunak igaro zituzten inor ikusi gabe. Paisaia gero eta idorragoa zen, eta janari gutxi gelditzen zitzaien. Xartat alde batera eta bestera begira zihoan, animaliaren bat ikusteko eta harrapatzeko irrikaz, zeharo gosetuta baitzegoen. Baina han ez zen ezertxo ere agertzen. Orduan, amari begira jarri zen Xartat, bere gosea arintzeko jaki goxoa izan zitekeela pentsatuz, eta honela esan zion: —Aizu, ama, zure begiak ardien begiak bezalakoxeak dira! Baina ama ez zen batere tuntuna, eta berehala konturatu semearen asmo maltzurraz. Orduan, honela esan zion Xartati: —Entzun ondo, seme: ni jateko asmotan bazabiltza, jan nazazu lehenbailehen. Baina jakin ezazu nire begiek ez daukatela ardien begien inolako antzik. —Hara! Orain beeka hasi ez zaigu ba! —esan zuen Xartatek.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.