Page 1

10 ELKARRIZKETA

2012ko urtarrila

Txabi Arnal, irakasle eta idazlea:

“Umeen liburuetan heriotza oso era naturalean jorratzen da”

- 4 urte eman dituzu azken 30 urteotan kaleratutako haur-bildumak aztertzen. Zer dira haur-bildumak? Ume txikiek irakurtzen dituzten liburuak dira. Bertan marrazkiak ez dira bakarrik apaingarriak, istorioa ulertzeko ezinbesteko elementu dira. Gaur egun, helduentzako albumak ere egiten dira, baina nik 0 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutakoak aztertu ditut. - Zeintzuk elementu izan dituzu aztergai? Gauza askotan jarri dut arreta. Alde batetik, datu bibliografikoak aztertu ditut, heriotzak zer nolako interesa sortzen duen jakiteko eta interes horren bilakaera ikusteko: 1980. hamarkadan oso album gutxi kaleratu ziren; 90. hamarkadan, gai honekiko interesa piztu zen eta mende hasieran era nabarmenean jorratzen hasi zen heriotza haur-albumetan. - Liburuen jatorriari ere erreparatu diozu?

Bai. Egia esan Espainian ez da gai horretaz asko idazten, liburu gehienak Europatik datoz: Frantziatik, Alemaniatik eta Erresuma Batutik, batez ere. Bitxia bada ere, gehiago dira katalanez idatzi eta gaztelerara itzulitako liburuak, gaztelaniaz idatzitakoak baino. - Eta euskarazkoak? Egia esan, lan honen ikerketa esparrua Euskal Herrian zentratzea zen nire asmoa, baina ezinezkoa suertatu zitzaidan oso material gutxi dagoelako tesi baterako. - Liburuen edukiei dagokionez, zer ebaluatu duzu? Nor hiltzen den eta nork egiten duen dolua, nola edo zergatik hiltzen diren, doluaren faseak, erlijioaren pisua, umeek erritoetan parte hartzen duten (hileta-elizkizunetan, alegia), helduen jarrera eta heriotza irudikatzeko egileek erabiltzen dituzten metaforak, besteak beste. - Eta zeintzuk metafora erabiltzen dira?

ArgazkiPress

1980. urtetik 2008ra bitartean kaleratutako 57 haur-bilduma aztertu ditu Txabi Arnal idazle ermuarrak aurkeztu berri duen tesian (‘Heriotzaren tratamendua haur-bilduma ilustratuan. Gaztelaniaz argitaratutako obrak’). Umeak, heriotza eta literatura batzen dituen lan horren emaitzek harrituta utzi dute egilea.

Batzuetan heriotza gauarekin parekatzen da edo urtaroekin. Kasu honetan neguan gertatzen da heriotza. - Nor hiltzen da umeen liburuetan? Haur literaturan oro har, protagonistak animaliak izaten dira askotan. Nik pentsatzen nuen liburu hauetan ere animaliak protagonista izango zirela, heriotza hain mingarria ez izateko. Baina ez, animaliek presentzia txikia dute, gizakia hiltzen da ia gehienetan, aitona, batez ere. Liburuak ausartak dira,

ama hiltzen baita batzuetan eta umea bera ere. - Zer nolako ondorioak atera dituzu tesian? Gai deseroso horren aurrean, mezua balio literarioren gainetik ipintzen dela pentsa daiteke, pisu pedagogikoa handiagoa izango zela uste nuen nik, behintzat. Baina ezetz ikusi dut. Badaude oso liburu pedagogikoak (80. hamarkadakoak, batez ere), eskuliburu gisa har daitezkeenak, baina gehienak benetako lan literarioak dira. Horrek harrituta laga nau. Era

Artarrai opari denda D . ARRAL 97 S.L.

Goienkale, 5 • Telf. 943 17 44 19 ERMUA Drogetenitturri, 197 zkia.

Tfno. 943 176 075 - Fax: 943 170 892 arral@arral97.com www.arral97.com

Ardo banatzailea: Luis Cañas Cantosan Verdejo Viña 65 Verdejo Amaren Añada Real Cava Oriol Rosell Nitida Montepinos


ELKARRIZKETA 11

2012ko urtarrila tzeptua oso argi agertzen da liburu horietan. - Nola ulertzen dute umeek heriotza? Hiru urteko haur batek hildakoa bidaia batera joan dela edo lo dagoela pentsatzen du. Sei urtekoak, berriz, badaki hildakoa ez dela bueltatuko, baina berari ezin zaiola gertatu pentsatzen du. 9 urterekin, azkenik, heriotza guztioi helduko zaigula barneratzen du umeak. - Umeek irakurri beharreko liburuak dira zuk aztertutakoak? Lehen komentatu dudan moduan, benetako artelanak daude. Liburutegi guztietan egon beharko lirateke, eskuragarri. Ikerketa burutzen ari nintzen bitartean, pertsona batek liburu bat gomendatzeko eskatu zidan, umeari aitona hil zitzaiolako. Hau da, zerbait gertatzen denean akordatzen gara liburu horietaz eta hori, nire ustez, ez da momenturik egokiena.

“Gai tristea da, baina bizitza tristea ere badela jakin behar du umeak” - Tesia gurasoentzako baliagarria izan daiteke? Bai, guraso eta, batez ere, irakasleentzat. Irakasleen curriculumean heriotza ez da agertzen: umeek bizitzaren faseak ikasten dituzte, baina heriotzak ez dauka lekurik. Baliabide bezala erabil dezakete tesia, helduek oro har, baina irakasleek batez ere, gai horren aurrean oso galduta egoten baitira. - Umearekin landu behar den gairik zailena da heriotza? Nik ez nuke esango zaila denik, zailtasunak eta tabuak guk sortzen ditugu. Oso gai tristea da, deserosoa. Zaila? Dueroren ibaiadarrak ikastea, hori bai zaila! Gai naturala da eta umeek bizitza tristea ere badela ikasi

Udal Liburutegia

berean, heriotza jorratzen duten horrenbeste liburu egoteak harritu nau, heriotza ikuspegi laikotik lantzeak eta era naturalean hartzeak, desmitifikatuz: heriotza bizitzaren zikloa da, azkena. - Eta genero aldetik? Sentimenduak emakumearekin lotuta joaten dira normalean eta ekintzak gizonarekin. Aztertutako liburuetan, baina, dolua jasaten dutenak neskak eta mutilak dira oso neurri orekatuan eta biek dituzte sentimenduak. Hori oso garrantzitsua da. Deigarria da liburu horietan mutilak izatea batez ere beldurra sentitzen dutenak. - Heriotza, hildakoak..., argi eta garbi erabiltzen dira hitz horiek umeen liburuetan? Heriotza hitza eta hil aditza gutxitan agertzen dira. Deigarria bada ere, literaturan egileak erabakitzen du gauzak nola kontatu nahi dituen eta nahiz eta hitza ez agertu, heriotzaren kon-

behar dute. Denok hilko gara, jaio garen bezala. - Formula magikorik ba al dago umeari heriotzaren berri emateko? Ez, eman behar zaio eta kito. Umeak jakin nahi du eta egia esan behar zaio. Kezkatu egingo da, normala denez, baina aukera hori eman behar zaio eta azken agurra emateko aukera ere. Hortik aurrera, bakoitzak bere seme-alabak ezagutu behar ditu. Bestela betiko ereduetara bueltatzen gara, sexualitatearekin gertatzen den moduan, lorea eta erlearena kontatzera. Hildakoa lo dagoela esaten badiogu, egunen batean esnatuko dela pentsatuko du umeak, eta mina bikoitza izango da: hildakoa ez delako bueltatuko eta umeek gezurra esan diozula ikusiko duelako. - Tesia argitaratzeaz gain, aurten 3 liburu kaleratuko dituzu (‘Nicolás’, ‘El mago rosa’ eta Manu anaiarekin idatzitako ‘El rompecabezas’). Zure liburuetan heriotza jorratzen duzu? Ez naiz kontziente izan baina tesia egiten egon naizen bitartean beste 3 liburu atera ditut eta horietako bitan hildakoak daude. - Zure liburuetan heriotzaz hitz egitea kostatu zaizu? Ez, nire liburuetan narrazioaren logikaz hiltzen dira hildakoak, naturaltasun osoz.

Dorleta Vidal - Klarinetea - Akordeoia - Panderoa - Biolina - Perkusioa - Biolontxeloa - Pianoa - Bonbardinoa - Saxofoia - Flauta - Trikitrixa - Kantua - Tronboia - Gitarra - Gitarra elektrikoa - Tronpeta MUSIKA - Txistua - Gitarra baxua ESKOLA - Lengoaia musikala Tel. 943 17 12 98 / 943 17 18 00 • albokamusikaeskola@hotmail.com

AUTOS AMEDI

Zearreko buelta eraikina 3, L8 pab. Tel. eta Faxa. 943 17 04 14 Drogetenitturri, 197 zkia.

Elkarrizketa Txabi Arnal  

Entrevista a Txabi Arnal