Page 1


Bazen behin Samanta izeneko printzesa bat. Gaztelu handi eta eder batean bizi zen. Egun batean Samanta basora joan zen, sorgin batek harrapatu eta kobazulo batera eraman zuen. Kobazulo ilun horretan beste printzesa batzuk aurkitu zituen, bahituta zeuden : Elurretako Printzesa, Basoko Printzesa, Hareetako Printzesa eta Uretako Printzesa. Printzesak oso triste bizi ziren kobazulo ilun horretan. Bat-batean zarata bat entzun zuten, dragoi handi bat zen, berde-berdea, hatzapar handikoa eta sua botatzen zuen bere ahotik. Printzesak dragoia ikusterakoan ikaratu egin ziren baina dragoi hori oso ona zen. Lagunak egin ziren eta gau batean printzesa guztiak dragoiaren gainean montatu ziren. Printzesak haien herrira itzuli ziren dragoiaren gainean. Herrira itzuli zirenean, printze batzuk ikusi zituzten eta haiekin ezkondu ziren.


Sorgina kobazuloan geratu zen, bakar bakarrik eta oso aspertuta. Triste bizi zenez jaialdi bat prestatzea bururatu zitzaion. Horrela ba, basoko animalia guztiak gonbidatu zituen eta jai eder bat ospatu zuten. Eta ez zuen gehiago maltzurkeriarik egin eta...

hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila... Bermioko plazan

PRINTZESAK  

2.zikloko ipuinak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you