Page 1


Bazen behin Drakula izeneko txakur polit bat . Oso txikia zen eta horregatik Draki deitzen zioten. Zuri beltza zen, oso alaia eta azkarra . Oso jatorra zen eta jende guztiari gustatzen zitzaion . Gau ilun batean banpiro bat sartu zen Drakiren etxolara eta Drakiri hozka egin zion . Momentu horretan Draki banpiro-gizakia bihurtu zen. Drakik etxetik ihes egin zuen eta basora joan zen. Bidetik zihoala bere arrazako txakur bat aurkitu zuen, hilda zegoen eta etxera eraman zuen bere jabeari beldurra emateko asmoz. Drakiren jabea izartu zenean oihuka hasi zen : -Nork jarri du hildako txakur hau nire etxean ? Jabeak bere txakurra zela pentsatu zuen. -O ez!! Nire txakurra da, zer egingo dut orain???


Eta Drakik salto bat eginez oihukatu zuen : -Ez!!!! Ni naiz zure txakurra!!! -Nola? -Bai, neu naiz Draki. Atzo gauean banpiro bat sartu zen etxera , nire etxolaren barruraino . -Ez dizut sinesten, zu ez zara nire txakurra!!! -Bai, ni naiz Draki , zure txakurra eta zu zara Paulo, nire jabea. Draki zaunka egiten hasi zen eta une horretan txakurra bihurtu zen. - Bai! Zu zara nire txakur maitea. Eskerrak hemen zaudela . Eta Draki eta bere jabea oso pozik bizi ziren.

TXAKUR BANPIROA  

2.ZIKLOKO IPUINAK

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you