Page 1


Bazen behin Rikarda izeneko neskato bat Foruako herrian bizi zena. Herriko liburutegian orduak eta orduak ematen zituen beldurrezko liburuak irakurtzen eta gauetan ere beldurrezko filmak ikusten zituen. Egun batean kaletik zihoala hauxe entzun zuen : -Badakizu? Herritik kanpo dagoen kobazuloan Jorda izeneko banpiresa bizi da. Hori entzun ondoren segituan kobazulorantz abiatu zen. Barrura sartu ondoren labirintoa zela konturatu zen. Bi pasabide zeuzkan eta ez zekien bietatik zein aukeratu, eskerrak liburuak irakurtzen zituela eta bazekiela orientatzen. Azkenean aurkitu zuen banpiresa eta berari begira geratu zen hiru minututan baina konturatu zen oso ona zela eta berarekin hizketan hasi zen : -Kaixo! Zergatik zaude hemen barruan kanpora irten gabe? galdetu zion Rikardak. -Ba... begira, nire itxuragatik, urtebete daramat hemen barruan. Kronika batean altxor bat zegoela entzun nuen eta orain dela urte bete kobazuloan sartu nintzen altxorraren bila. Orain itxura aldatuta dudanez, ezin dut kalera irten . -Beno, lehendabizi altxorra bilatzen lagunduko dizut eta gero orraztuko zaitut, itxura hori hobetzeko. Eta horrela egin zuten, altxorra aurkitu, ileak orraztu eta kalera irten zirenean egun zoriontsu bat pasatu zuten.


Bermeoko zelai berde batean gauza harrigarri bat gertatu zen. Lili izeneko basoko maitagarri bat jaio zen. Lili zuen izena, lili bat bezain ederra zelako. Hego urdin eta berdeak zituen. Hamazortzi urte zituenean Miss Lili erregina izendatu zuten. Siroko, Liliren ezkongaia, haizearen bezain arina eta gozoa zen eta Lilik asko maite zuen. Gau polit eta ilargi beteko batean Lilik eta Sirokok afari bat ospatu zuten Sulin izeneko txinatar jatetxean. Lau aste pasa eta gero Lilik ume bat izan zuen, ama bezain liraina eta aita bezain leuna eta amaren izena jarri zioten.


Txirrin txinatarra da. Berak dioenez Nikiko eguzkia, izarra eta ilargia bere amonak oparitu zizkion ikur magikoak dira. Txirrin oso eskuzabala eta jatorra da. Askotan basora joaten da bere lagun iratxoekin jolastera.


Kaixo lagunok : Ni eguzkia naiz. Nire ilea horia, punkya eta polita da. Beso oso luzeak ditut eta hankak ere baditut. Zapata horiak eta leunak janzten ditut. Nire begiak urdinak dira, oso politak. Jendea hondartzara joatea eta nitaz gozatzea gustatzen zait. Lagun min bat dut, bere izena Ilargia da. Ilargiari gauean pilo bat gustatzen zaio zerutik begiratzea . Zuri-zuria da, distiratsua eta oso polita.


Ni Maurizio naiz , Kantauri Itsasoko pirata ospetsua. Egun batean munduko pirata indartsuarekin egin nuen borroka. Borroka luzea zen, hantxe galdu nuen nire eskumako hanka baina azkenean irabazi nuen. Orduan esklaboek alde egin zuten eta euren altxorra hartu nuen.


Garrapata pirata oso ona da. Oso dotore janzten da, gona berde eta beltzarekin eta burezur bat marraztuta duen kapeluarekin. Itsasontzi handi baten kapitain da eta gauez bakarrik itsasoratzen da.


Pingirrin Indiako erreginaren alaba da, 1903an jaio zen eta 1983an hil. Luma asko ziotelako.

zeramatzan

suerte

handia

ematen

Ezkondu zenean bere ezkongaiari luma bat oparitu zion. Bi seme-alaba izan zituen. Indiako etxe handienean bizi zen.


Mozorro hau XVIII. mendekoa da. Aintzinan erregeak entretenitzeko malabaristak kontratatzen zituzten. Emakume hau malabarista berezienetariko bat da hegoak dituelako, Lana du izena eta erreinuaren sinboloak diren ikur batzuk ditu bere hegoetan.


Sorgin honek sudurraren puntan pikorta bat du. Berdez jantzita doa beti eta bere arropetan izarrak, eguzkia eta ilargia ditu bordaturik. Gauez esperimentuak egiten ditu eta erratzarekin gora eta behera ibiltzen da teilatuen gainetik.


Marihegal kobazulo batean bizi da maitagarriekin.

bere ipotx

Arropa berdinekin janzten da beti. Soineko luze eta polit bat darama alboetan hegaldun txapeltxoak dituena. Barkatu, baina zein herritan bizi den esatea ahaztu zait, baina ezetz igarri non?... Ba Bermeon bizi da. Basora bazoazte egon zaitez adi, ipotxak bertatik seguru egongo direla eta handik urre Marihegal, baina ikustea ezinezko da . Ze pena!!!


Tximeleta hau , oso koloretsua da . Argitxu du izena eta arbola koloretsu batean bizi da. Nikia , urdin kolorekoa du eta fraka berdeak. Eskerreko hegoak hainbat kolore dauzka : urdina , haragi kolorea , arrosa eta berdea . Eskumako hegoak ere kolore piloa ditu : urdina, laranja eta berdea. Hegan egiten duenean hegoetatik urdin kolorea jauzten zaio.


Bazen behin sorgin bat egun guztietan aspertzen zena astearteetan izan ezik, egun horretan esperimentuak egiten zituen eta. Baina egun ilun batean desagertu esperimentu bat txarto irten zitzaiolako.

egin

zen


ASMA EZAZU ZURE MOZORROA  

2. eta 3.zikloko ikasleen lanak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you