22.aldizkaria

Page 1

1-PORTADA

Irakurleen txokoa

2-ESKOLAKO BERRIA INKESTA

Entseguak Praktikatzen duzun kirola

3-ERREZETA

Cupcakes de oreo Andrea GarcĂ­a

4-5 TXIKI-TXOKO

Eunate Lobato Izadi Zabalondo Maren Serrano

6-7 LUMAREN KILIMA. Denboraren makina Aitor Gondra

8-ASTEBURUKO AGENDA

Agenda kulturala Ateburuko eguraldia

txokoak ZAPATUAN n e e l r u k a r i o Bermeok a egingo du irteera Lekeitor Bermeoko irakurleen txokoak ekimen berezia prestatu du zapaturako. Hain zuzen ere, Lekeitiora joango dira, bertan Miren Agur Meabe idazlearekin batzeko. Irakurleen Txokoko saio berri horretan Miren Agur Meaberen Bitsa Eskuetan liburuaz mintzatuko dira. Goizean abiatuko dira Lekeitiora eta eguerdira arte, Meaberekin izango dute solasaldia txokoko parte-hartzaileek. Irteera librea da eta gura duten herritarrek parte har dezakete. Parte hartu gura dutenek aurretiaz eman beharko dute izena Udal Liburutegian. http://busturialdea.hitza.eus/


Datorren apirilaren 26an eskola-eguna ospatuko da eta egun horretarako entseguak egiten ari gara. 3.zikloko ikasleak Sonrisas y Lagrimas pelikularen dantza prestatzen ari gara. Batzuentzat, hau da 6.mailakoentzat, azken festa izango da, datorren urtean Institutura joango direlako.

Haizea 3. zikloa Eskubaloia

Mikel 3.zikloa Futbola

Haizea eta Andrea 3.zikloa Footing eta futbola

BeĂąat 3.zikloa Futbola

Unai eta Ekain 2.zikloa Futbola

Julen 3.zikloa Judo eta Igeriketa

Akier 3.zikloa Denetarikoa

Julen 3.zikloa Futbola

Gehien praktikatzen den kirola futbola da. 2


INGREDIENTES: (Para el bizcocho de 12 cupcakes)  2 huevos medianos  100g de azúcar  120g de harina

 100g de mantequilla sin sal

 2 cucharadas de cacao en polvo  4 cucharadas de levadura

 1 cucharadita de extracto de vainilla  12 galletas de oreo ralladas

PREPARACIÓN: 1.– Bate la mantequilla con el azúcar. 2.– Añade las yemas de huevo una a una y reserva las claras. 3.– En otro recipiente mezcla la harina, el cacao y la levadura. 4.– Añade las claras montadas a punto de nieve. 5.– Reparte la masa en las capsulitas de los cupcakes y hornea a 180º durante 20 minutos aproximadamente. 6.– Pasado el tiempo, saca del horno los cupcakes y déjalos templar en la bandeja durante 5 minutos. INGREDIENTES: (Para la crema de 12 cupcakes)     

150g de mantequilla sin sal 100g de queso de untar 300g de azúcar glass 12 galletas oreo ralladas 1 cucharada de vainilla

PREPARACIÓN: 1.- Bate a velocidad baja la mantequilla con el azúcar glass. 2.- Añade el queso a velocidad algo más elevada, la esencia de vainilla y las oreo ralladas.

3


4

Izadi Zabalondo 1.zikloa


Maren Serrano 5 urte

Eunate Lobato 5 urte

5


Baziren behin Bermeon bizi ziren bi mutil. Bat Mikel deitzen zen eta bestea, berriz, Jon. Euren ametsa ordenagailu bat sortzea zen. Teknologia eta informatika ikasi zituztenez egun batean sortzen hasi ziren. Beraien garajera joan ziren, behar zituzten gauzak bertan zituztelako. Bertara heldutakoan piezarik ez zeukatela konturatu ziren, orduan Zliper doktorearengana joatea pentsatu zuten. Zliper doktorea bilbotarra zen. Mikelek eta Jonek hurrengo autobusa hartu zuten Bilborantz joateko. Bertara heltzean Zliper doktorearen fabrikara abiatu ziren. Zliperren fabrika makinaz beterik zegoen, bertan egongo bazina txundituta geratuko zinateke. Atea zabaldu eta Mikelek galdetu zuen: -Kaixo!! Ba al dago Zliper doktorea? Zliper doktoreak entzun eta beraiengana hurbilduz erantzun zuen: -Bai, hemen nago, nortzuk zarete? -Gu Mikel eta Jon gara, Bermeon bizi diren informatikari eta teknikari batzuk-erantzun zuen Jonek. -Zliper doktorea oso pozik jarri zen, eta esan zien: -Zertara zatozte? Mikelek: -Ordenagailu bat egin nahi dugu eta behar diren pieza guztiak erostera gatoz. Zliper segituan bere biltegira joan zen pieza guztiak bilatzera. Bitartean Jon eta Mikel kuxkuxean zeuden eta kaxa arraro batean sartu ziren. Mikel azkenean aspertu egin zen eta irten egin nahi zuen, baina ezin izan zuten irten. Bertan geratu ziren ataskatuta. Jonek botoi bat jo zuen nahi gabe eta denboran bidaiatzen hasi ziren. Ez zekiten zer gertatzen ari zen baina Mikel konturatu eta esan zion: -Jon, hau denboraren makina bat da!! Jon txundituta geratu eta galdezka hasi zen: -Nora goaz? Beldurra daukat! Mikelek lasaitzeko eskatu zion, baina hori esan arren, urduri eta beldurrez jarraitzen zuen.

6


15 minutu geroago denbora bidaia amaitu zen. Heldu ziren lekua piraten uharte bat zen. Hondartzan gelditu ziren eta Jon segituan irten zen kanpora beldurraren beldurrez. Piratek ikusi zituzten eta hitz egiten hasi ziren. Mikelek eta Jonek egindako denbora bidaia azaldu zieten. Amaitu zutenean piratek haien armak hartuta denboraren makina suntsitzen hasi ziren. Jon eta Mikel beldurtuta zeuden eta besarkada handi bat emanez batera ihes egitea adostu zuten. Ez zekiten nora egin eta basorantz abiatu ziren. Egur asko aurkitu zuten eta txabola bat eraikitzen hasi ziren. Amaitutakoan bertan ezkutatu ziren. Zliper doktoreak pieza guztiak aurkitu zituen eta biltegitik irteterakoan Jon eta Mikel ez zeudela konturatu zen eta berak sortutako denboraren makina ere ez. Denboraren makinak kamera bat zeukan. Zliper doktoreak bere ordenagailu zentralean begiratu zuen eta 1463.urtean bidaiatu zutela konturatu zen, piraten uhartera. Beste denboraren makina bat sortzeko denborarik ez zegoenez denboraren erlojua egitea pentsatu zuen. Proiektuak eginda zeukan eta manuala ere bai; orduan, lanean hasi zen. Jonek eta Mikelek txabolan segitzen zuten eta momentu hartan euria ari zen. Zliperrek ordurako denboraren erlojua eginda zeukan. Bere ezpata hartu eta 1463.urtean joan zen piraten uhartera. Bertara heldutakoan basora sartu zen eta Jon eta Mikelen txabola aurkitu zituen. Bertara heldu zen eta denborarik galdu gabe Bilbora itzuli ziren hirurak. Bilbora heldutakoan, Zliperrek pieza guztiak eman zizkien eta Jonek eta Mikelek ordaindu eta gero Bermeora bueltatu ziren. Bermeora heldu eta garajera joan ziren ordenagailua prestatzera. 2 hilabetean egin zuten lehen ordenagailua. Denda batera eraman eta asko gustatu zitzaien. Azkenean, Mikelen eta Jonen ordenagailuak arrakasta handia izan zuen eta hortik aurrera pozik bizi izan ziren.

7 Aitor Gondra 3.zikloa


“Kikunbera egin” Uretara salta.

buruz Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta

Zapatua ·GIMNASIA ERRITMIKOA. Alebinak eta infantilak taldeka, 3.Jardunaldia, Araneko kiroldegian, goizeko 10:00etatik aurrera. ·IRAKURLEEN TXOKOA. Lekeitiora joango dira taldekideak eta bertan, Miren Agur Meabe idazlearekin elkartuko dira eta “ Bitsa eskuetan ” liburuaz arituko dira. ·IRTEERA. Bilboko Arte Eder museora.“ 50eko hamarkada. Moda Frantzian 1947-1957”. Izen eman: Erroxape Emakumeen lokalean, arratsaldeko 6:30etik aurrera (Erreten Lameran). Antolatzailea: Erroxape Emakumeen Elkartea. ·KONTZERTUA. Ratzinger + Primeros Auxilios + Fat Fuckers Bermeoko Kafe Antzokian, gaueko 10:00etan. Sarrera: 8€ aurretiaz, 10 € leihatilan. Salmenta: Bermeoko Kafe Antzokia, Luma Liburudenda, Ospa Taberna, (Gernika), Zarata Rock Taberna (Gernika), Herriko Taberna (Mungia), Brixton Denda (Somera 25,Alde Zaharra, Bilbo) www.appticketing.com eta www.musikaze.com. Antolatzailea: Bermeoko Kafe Antzokia. DOMEKEA · ESKUBALOIA. Gizonezko infantilak. Urdaibai 01 - Uribe Kosta. Araneko kiroldegian, goizeko 10:30ean. Emakumezko infantilak. Urdaibai Gorria - Urbi. Araneko kiroldegian, eguerdiko 12:00etan.

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.