Issuu on Google+

1go zenbakia Bermeon, 2010eko urriaren 8an

AGURRA Kaixo lagunok!!! Aurten “Urdaibai”k ACT ligako txapelduna izan da eta horrez gain Kontxako bandera ere irabazi du. AUPA URDAIBAI!!! Hona hemen ligan irabazitako banderak eta txapelketak: Batelen txapelketa: -Bizkaiko txapelketan lehengoa. -Euskadiko txapelketan bigarrena. -Espainiako txapelketan hirugarrena. -ACT ko banderak. Cudeyo Getxo Iberdrola (Pasajes San Juan) El Astillero Zumaia H o nd ar r i b i a Orio Bermeo El Corte Inglés (Portugalete)

Gu Ekaitz Abad , Unai Arenal, Maite Alboniga, Iraia Albon igamayor, Bryan Antolin eta Ivan Balboa gara, aldizkari honen erredaktoreak. Aldizkari honetan lan desberdinak argitaratu ditugu: ipuinak, inkesta, argazkiak … Ikasturteko lehengo aldizkaria da. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

ERREDAKTOREAK

A U R K I B I D E A

1.-Agurra. 2.-Eskolako berria eta inkesta. 3.-Txiki-txoko. 4-5.Lumaren kilima. 6.-Argazki bilduma. 7.-Errezeta. 8.-Denbora-pasak. 9-Bermeoko toponimia. 10-Esaera zaharrak eta asteburuko agenda.

KOLABORATZAILEAK Laura Corrales Aiza Martínez Ander Maradiaga Olatz Arrizabalaga Mikel San Juan Oier Atxurra


Gimnasioa zabaldu egin dute eta martxan dago. Pasa den ikasturtean obretan zegoen eta orain entrenamenduak egiteko prest dago. Dena berriztatu dute eta oso eroso eta polita dago.

Elene Lazaro “Patito feo”

Maider Goiriz. “Patito feo”

2

Hegoi Rekalde Pirritx eta Porrotx

Maria eta Naroa Go!azen

Izaro Olondo Hello Kitty

Eliud Santilla Karate Kid

Jon, Eneko eta Jon Irantzu Urdaibai Los magos Scooby-Doo

“Patito Feo”k erantzun gehiago izan du baina erantzun desberdinak izan dira eta denetarik dago.


Laura Corrales

Aiza MartĂ­nez

3


Nik Unai dut izena, 10 urte ditut eta neba handi bat dut, Xabi du izena eta 20 urte ditu. Nire amak Idoia du izena eta harategi batean egiten du lan nire aitarekin, nire aitak Iñaki du izena eta laurak familia handi bat osatzen dugu. Egun batean Asierrek, nire lagunak, Lamerara joatea proposatu zuen eta denek esan zuten baietz, ni izan ezik. Asierrek esan zidan ea zergatik ez nuen joan nahi eta nik erantzun nion ez nuelako bizikletarik, orduan beste leku batera joan ginen. Etxera joateko orduan pentsatu nuen bizikletan ibiltzea ikasi behar nuela, baina arazoa zen ea nork irakatsiko zidan. Hurrengo egunean lo geratu nintzen eta gainera lehen orduan ingeleseko azterketa nuen, eskerrak aitak kotxean eraman nuela ze bestela zelako “bronka” izango nuen! Jolas orduan pentsatzen ari nintzen ia nork erakutsiko zidan bizikletan ibiltzen eta arineketan etorri zitzaidan ideia bat, nire lehengusina Amaiak erakutsiko zidan. Nire lehengusina Amaiak 27 urte zituen eta oso ondo zekien bizikletan ibiltzen. Jantokira nindoala andereñoari galdetu nion: -Zer dago jateko?- eta erantzun zidan: -Entsalada, oilaskoa saltsan eta mandarina — Eta nik esan nuen: -Jupi! Niri asko gustatzen zaizkit entsalada eta oilaskoa.

4


Jan eta gero irribarretsu nengoen bi gauzagatik oso gozo zegoelako janaria eta hurrengo saioa gaztelania zelako. Gaztelania Izaskunek ematen zigun eta nire arlorik gustukoena da. Gaztelania amaitu eta gero mate genuen andere単o Larraitzekin,Larraitz ile kizkurdun andere単oa da. Etxera joaterakoan nire lehengusina gogokoena zegoen etxean: Amaia; eta orduan galdetu nion ea ahal zidan irakatsi bizikletan ibiltzen eta esan zidan baietz. Noski, eta egunak pasatu ondoren ikasi nuen bizikletan ibiltzen eta hain pozik nengoen nire lagunei deitu nien eta esan nien bizikletarekin etortzeko Lamerara. Denek esan zidaten baietz eta oso pozik joan ginen denok Lamerara.

Olatz Arrizabalaga

5


Ekainean Lur Korta ipuin kontalaria gure liburutegira etorri zen 2.ziklokoekin egotera. Bikain pasa zuten.

6


Mikel San Juan 7


Arauak: Ander Madariaga -Zerrenda honetan 17 hitz daude. -Hauetatik 12 Europako nazioen izenak dira. -Aurki itzazu eta azpimarratu.

Oier Atxurra

8


Errgiñazubi eta Erribera kaleen arteko parajea Usatorre esaten zitzaion. Bertako kaletarrek solo eta ortuak zituzten. 1970ean kale berri bat sortu zen; Juan Sebastian Elkano izena ipini zitzaion.

9

Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.


“PLAUST EINDXE”

MARMADUKE MADRES E HIJAS AEB Komedia AEB, drama. A k t o r e a k : N a o m i Zuzendaria:Tom Dey W atts , A nne tte Bening, Kerry Washington. Zuzendaria: Rodrigo García.

Neka-n eka eginda gagozenean “plaust eindxe” gauzela dinogu. “Itsosupeteko berbetie”liburuxkatik hartuta

URRIAK 8, OSTIRALA AGIRRE AUZOKO JAIAK: 20:30en mus txapelketa arina. Antolatzailea: Agirre Auzoko Jai Batzordea. ANTZERKIA: “Souvenir, historiako kantaririk txarrena “. Maskarada taldea Bermeoko Kafe Antzokia 9:00etan ZUZENDARIA: Carlos Panera . AKTOREAK:Eneritz Artetxe, Gorka Minguez eta Mitxel Santamarina. Sarrera 6 euro. URRIAK 9 LARUNBATA AGIRRE AUZOKO JAIAK 12:00etan meza, 13:00ean: idiekin harria pasatu, 17:30ean zaldi probak, 21:00etan: herri afaria mariatxien musikarekin. 00:O0etan suziriak, 01:00ean erromeria eta 06:00etan txokolatadea . Antolatzailea: Agirre Auzoko Jai Batzordea eta Laguntzailea Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saila. URRIAK 10, DOMEKA MOTORREN IRTEERA -GUDALAKO EGUNA. Irteera portutik goizeko 10:00etan Antolatzailea:Izaro Bikers BERMEO. ELKARTRUKREA: Ekarri zure txanpon, zigilu, binilo CD, jostailuak … nagusi eta umeen kromo elkartrukea . Sabino Arana Enparantzan eguerdiko 12:00etatik aurrera . Antolatzailea: Haitz Nagusije Auzo elkartea.

10

-Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra.


01.ALDIZKARIA