Issuu on Google+

Tango Urdina Aitziber Etxeberria

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen...

Hernani, Udal Liburutegia, 2011 apirila http://libhernani.blogspot.com/


Aitziber Etxeberria ( Zarautz, 1973)

1

Farmazian lizentziatua da, ikasketak Nafarroako Unibertsitatean burutu zituen. Harrez gero, Zarauzko botika bulego batean egiten du lan. Zarautzko hainbat taldetako partaide izan da, hala nola, Iratzarri dantza taldea, Musika Banda, eta Motxian bertso eskola. Bi aldiz irabazi zuen Donostiako Udalak antolatzen duen Donostia Opera Prima saria, bere lehen bi eleberriekin, hain zuzen ere. Hortaz gain, 1991ko Gregorio Arrue 1.Itzulpen Sarian bigarren saria irabazi zuen Geneen Guraso Aztarna lanari esker. Gaur egun Urola Kostako Hitza egunkarian Bosteko zutabean idazten du.

BibliografĂ­a Nobela 2004 Tango urdina, Erein 2007 31 baioneta, Erein Haur eta gazte literatura 2010 Lapurrak dabiltza azokan, Erein

1

Hemendik hartua [2011-03-08]: http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/aitziber-etxeberria-garro


Tango urdina Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan behera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean, bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.

Kritikak2 Emakumeak jo eta su (...) Nere ustez nobela honek duen indargune nagusia gaia da. Egia esan, Aitziberrek narrazioa modu txukunean eraman du aurrera, lehen pertsona eta hirugarren pertsona oso ondo nahastu ditu, irakurlea narraziotik distantzia egokian edukiz eta interesa gero eta handiagoa piztuz. Nobelan azaltzen diren aipaturiko pertsonaiak denak ere bakarrik daude askatasun bila joandako hirian. Gutxienez bederatzi solairu dituen etxe batean bizi dira euren iraganak eta ezintasunak harrapatuta. Sinbologia aztertzekotan herri txikiena eta hiri haundiena izango genuke kontutan. Baina zerbait inportantea hemen espazialitatea da, etxe monstruoa. Gaston Bachelard-ek dio bizitza ondo hasten dela, hertsia, babestua, gozotasunean, etxe baten altzoan. Etxea gure lehen unibertsoa dela. Kosmos bat dela. Etxeari esker gure oroitzapen askok aterpea dutela, eta etxe horrek txoko bereziak baldin baditu: ganbara, sotoa, gelak gure oroitzapenek ezaugarri diferenteak dituztela. Telaiturantz pentsamendu guztiak argiak direla, sotoa, ordea etxeko lekurik ilunena dela, lurrazpiko botereen gunea dela. Eta halaxe izango da, hantxe, Manolok (tratu txarren emaileak), ospatu baitzituen bere lehen txerri bodak. Garai batean txerri bodetan gizonek parte hartzen zuten eta umea gizontzen zenaren seinale, pesta jakin honetan 2

Osorik helbide honetan [2011-03-08]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=699


ematen zen. Manolori ere tokatu zitzaion gizontzea eta horretarako usadioari jarraituz odola jasotzeko barrenoari eustea portunatu zitzaion, baina gure Manolo, artean umea, mareatu eta odolera goraka ez zen bada hasi. Aitak ez zion barkatu odolkirik gabe uztea eta denen aurrean lotsaturik utzi zuen ume gaizajoa. Manolok bizitzan zehar eginikoa txermoniak ordainetan ematea besterik ez da izan. Ondorioak Aitziberren Tango urdina-n dituzue. Gema Lasarte / Berria, 2004-11-06 Auzokoen bizitzak Erdipurdiko bizitza daraman pertsonaia patetiko xamar baten inguruan harilkatu du idazleak nobelaren argumentua. Pertsonalitaterik gabeko pertsonaia honek bere bizitza ziztrina pasatzen du auzoei begira, hauen bizitzei buruzko espekulazioak egiten. Pertsonaia hau ikuspuntu bat besterik ez balitz bezala aurkezten zaio irakurleari. Ingurukoei begiratzen dien bitartean bere bizitzaren hustasuna estaltzen saiatzen da, besteen bizitzekin berea betez. Auzokoen bizitzak, baina, ezintasunez beterik daude. Maitasuna zer den ez dakien erizain manipulatzailea edota emaztea eta alaba diktadorea balitz bezala tratatzen dituen gizona bezalako pertsonaiak aurkitzen ditu. Pertsonaia hauen guztien bizitzak nahasten dira, elkarren artean harremanak sortzen, eta hala ere, batek ere ez du lortzen bere bakardadeari ihes egiten. Idazle baten lehenengo nobela dela ahaztu gabe, ibilbidearen lehenengo urratsa alegia, interes biziarekin irakurtzen den horietakoa da. Javier Rojo / El Correo, 2004-04-07 “Xumea, xumean eleberri soziala: norbanakoen izaeraren petrala” Erraz irakurtzen den nobela da “Tango urdina”. Xede handirik gabe. Xumea. Literatura irakurri berrientzat aproposa. Atal bakoitzaren izenburua —guztiena izan gabe— inoiz entzun dugun kantu baten titulua da. Istorioa, ataletik atalera, aurrera atzera, joanetorrian eraikia da. Konplikaziorik gabe, baina eleberriari taiuera eta ukitu baliosa ematen diona. Eleberria hirian kokatua dago. Herrixketako mundua eta bizitzarekin kontrastean. Bere xumean, eta horregatik erakargarria, gaurko gizartearen koadro polita marraztu du egileak. Emakume izanagatik, begirada eta kontaketa gizonezko baten burutik burutu du egileak, Jose Mari Apaolazaren burutik eta gogoetatik. Hiriaren eta herriaren kulturen sinbiosi batean, istorioa etxebizitza batean kokatua dago. Egungo norbanakook txutxu-mutxuaren kulturan murgilduta bizi gara, kuxkuxero galantak eginda gaude, izaera horiek ere osatzen dute gure nortasuna. Bere xumean oso eraginkorrak. Eleberri soziala izendatu dut horregatik! Maitasuna da motorra eleberrian, bizitzan den legez. Maitasunak baina hamaika espresio ditu. Maitasunaren ifrentzua gorrotoa da. Beraz, “ez horrenbeste maita eta goxa nazazu gehiago” delakoa heldu zait burura. Eleberria xumea, bere xumean soziala, norbanakoen izaera petralaren agerikoa. Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-04


Elkarrizketa3 Idazteak askatasuna ematen du Aitziber Etxeberria zarauztarrak lehen eleberria kaleratu berri du: "Tango urdina". Hiria eta bertako biztanleak dira liburuko protagonistak. Nortzuk jarri dituzu dantzan? Pertsonaia arruntak. Nobela hiri bateko zenbait biztanleren inguruan dabil jira biraka. Nor bere etxean bizi da, besteengandik banandurik, bere arazoekin; itxuraz, gainerakoenekin zerikusirik ez dutenak. Gerora, ordea, bestela gertatzen da. Nobelan hainbat belaunalditako pertsonaiak ageri dira. Pertsonaia horien aniztasuna bizi al du Aitziberrek bere baitan? Egia da arazo edo gertaera baten aurrean ikuspuntu desberdinak izan ditzakedala. Alde horretatik, idaztean, beti duzu inoiz egingo ez zenituzkeen gauzak egitea. Idazteak mundu paraleloak sortzeko askatasuna ematen du, eta alde horretatik, denok barruan daramagun aniztasun hori, modu imajinarioan behintzat, gauzatzeko aukera ematen du. Zergatik korapilatzen ditugu gizakiok harreman sentimental guztiak? Zertan egiten dugu huts? Beldurrak zapuzten ditu, askotan, giza harremanak. Ia denok aurrean dugun pertsonaren gogoko izan nahi dugu eta horrek muga gaindiezinak jarri ohi dizkio gure buruari. Zer eman diezaioke idazle batek gizarte globalizatuari? Mundu globalizatu honetan, idazle ezberdinak eta kolore guztietakoak egotea are beharrezkoagoa dela uste dut. Globalizazioak harekin dakarren mundu kolore bakar hori alaitzeko balio du eta. Emakumea ahots sendoz ari da lekutzen euskal letren panoraman. Bereziki idazle gazteen kasuan. Hor ditugu, besteak beste, Jasone Osoro edo Ixiar Rozas. Non lekutzen du bere burua Aitziberrek? Ez zait inoiz gustatu neska edo emakume izateagatik aipamen berezirik egiterik, ez onerako eta ez txarrerako. Emakumea naiz eta harro nago horretaz, baina ez zait iruditzen horrek dohain berezirik adierazten duenik; emakume izatea nire izaeraren ezaugarri intrinsekoa besterik ez da. Aritz Gorrotxategi. Gaztezulo 36.zkia 2003/12

3

Hemendik hartua [2011-03-08]: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=508


Aitziber Etxeberria Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean

Etxeberria, Aitziber (1973-)

Tango urdina / Aitziber Etxeberria

(2003)

Etxeberria, Aitziber (1973-)

Tango urdina / Aitziber Etxeberria

(2004)

Etxeberria, Aitziber (1973-)

Tango urdina / Aitziber Etxeberria

(2005)

Etxeberria, Aitziber (1973-)

Tango urdina / Aitziber Etxeberria

(2006)

Etxeberria, Aitziber (1973-)

31 baioneta / Aitziber Etxeberria

(2007)

Etxeberria, Aitziber (1973-)

31 bayonetas, la quema de San Sebastiรกn / Aitziber Etxeberria; traduccion de Koro Navarro

(2010)

Etxeberria, Aitziber (1973-)

Lapurrak dabiltza azokan / Aitziber Etxeberria; marrazkiak, Concetta Probanza

(2010)


Tango Urdina. Aitziber Etxeberria. Dossierra