Page 1

Muskuiluak afaltzeko Birgit Vanderbeke

(‌) Horretarako hobe da benetako familia bat ez izatea, hori guk hirurok esan genuen, batak bestearen atzetik, inork aitari salatu ahal ez izateko, soilik amak esan zuen uneren batean, alde ona ere ikusi behar duzue, gauza on asko ere baditu, eta gehitu zuen, ulertzeko ahalegina ere egin behar da. Baina gau hartan ulertzeko gaitasuna amaitu egin zitzaigun eta ez genuen gehiago berreskuratu, beti guk, esan genuen, eta nor ahalegintzen da gu ulertzen, maltzurkeriaz eginiko galdera izan zen, amarekin ere haserre baikeunden; izan ere, amak beti esaten zuen, saia zaitezte aitarekin apur bat ulerkorragoak izaten. (57.or.)

Hernani, Udal Liburutegia 2016 azaroa


Birgit Vanderbeke

Biografia1 Birgit Vanderbeke Alemaniako Errepublika Demokratikoan jaio zen, 1956an. Bost urte zituela, bere familia Mendebaldeko Alemaniara aldatu zen eta Frankfurten jarri zen bizitzen. Han egin zituen Birgitek Zuzenbideko eta Filologia Germaniko eta Erromanikoko ikasketak. 1989an, Berlingo harresia erortzearekin batera, hasi zen bere ibilbide literarioa. 1990ean Ingeborg Bachman Saria irabazi zuen Das Muschelessen (Muskuiluak afaltzeko) eleberriarengatik. Hori izan zen, hain zuzen, oso estilo bereziko lan laburren sail baten lehena. Bere eleberriek publikoaren, kritikarien eta literatur sari askotako epaimahaien laudorioak jaso dituzte.

Bibliografia  

Das lässt sich ändern Die sonderbare Karriere der Frau Choi

Gaztelaniaz   

Alberta tiene un amante Mejillones para cenar Tiempos de paz

Euskaraz 

1

Muskuiluak afaltzeko

[2016-10-17] http://www.pasazaite.com/author/birgit-vanderbeke/


Muskuiluak afaltzeko

Istorioaren kontatzailea, anaia eta ama laneko bidaia batetik iristear den aitaren zain daude. Familia-ohiturei jarraikiz, muskuiluak dituzte afaltzeko, aitaren itzulera ospatzeko. Betiko moduan prestatu dute dena, aitak nahi izaten duen moduan. Hala ere, pixkanaka ulertzen dute gau hori ez dela besteak bezalakoa izango; izan ere, orduek aurrera egiten dute eta aita ez da etxera iristen. Esaldi kiribilduen bakarrizketa baten bidez, familia-hierarkia tradizionalaren – non arauak beldurraren bidez inposatzen diren– kritika bat aurkezten digu Vanderbekek.

Kritikak2 Familia tradizionala jopuntuan Alex Gurrutxaga

(…) Ama, semea eta alaba aitaren zain daude. Aita lan-bidaiatik itzultzear da, eta, hori ospatzeko, muskuiluak dituzte afaltzeko. Baina orduek aurrera egiten dute, eta aita ez da azaltzen. Horra nobelaren oinarrizko egoera. (…) Alabaren gogoeten bidez familiaren ezaugarriak azaleratuz joaten dira. Familia tradizionala da, hierarkia patriarkal zorrotza duena, arazoak ezkutatu eta atetik kanpora itxura gorde nahi duena, moral bikoitzekoa; alabaren hitzetan, “egunetik egunera antzezten genuen benetako familia” (31. or.). Egitura horretan kide bakoitzak bere posizioa eta rola du, eta, guztien artean, iristear dagoen aita autoritarioa da dena baldintzatzen duena. Hori guztia, zertzelada askorekin, alabak kontatutako pasadizoen bidez ematen da aditzera. Alde horretatik, oso

2

Kritikak osorik irakurtzeko [2016-10-17]: http://ekarriak.armiarma.eus/?i=1076


ongi funtzionatzen du testuak, irakurleak familia-erretratua osatzen duelako aurrera egin ahala. Bestalde, nobelak familia egitura mota horren kritika zorrotza egiten du (gogoratu behar da aipatutako Bernharden lanak ere kritika gogorra egiten ziola klase sozial bati). Ironia klabea da. Alabaren tonu (itxuraz) inozenteak nolabait muga egiten du ironiarekin. Batzuetan, kritika ebidenteegia izanik ere, joko oso eraginkorra da (…) Aipagarria da mahaian dauden hiru pertsonaietan garapen bat dagoela, ardoa lagun lasaitzen eta barrua askatzen hasten direlako. Hasieran pasadizoetan soilik hautematen den kritika azkenean ageriko egiten da. Egoera mugara iristen da azken lerroetan. Amaiera irekia da, eta gertatzen ari den aldaketa iradokita dagoenez, bukaerak ere ongi funtzionatzen du. Liburua, 1990ekoa izanik, Ekialdeko Alemaniaren gainbeheraren irudi literario gisa ulertu zuten batzuek —gogoratu Berlingo Harresia (bota eta) erori berria zela—, eta, egia esan, erabat interpretazio balizkoa izan daiteke. Batez ere, momentu batetik aurrera behin eta berriz aipatzen direlako tirania, konspirazio edota matxinada hitzak. Edozein kasutan, familia tradizionalaren kritika da Muskuiluak afaltzeko nobelan agerian dagoena: esango nuke liburuaren idazkerak ongi erantzuten diola erretratua osatu eta kritika egiteko nahiari. Azken batean, liburu gomendagarria da. Berria, 2013-03-17

Benetako familia-mina Garazi Arrula

(…) Emaztea, alaba narratzailea eta semea aitaren zain daudela, lau kilo muskuilu bete eltze aurrean dutela, ardo botila zabaldu aurretik ere hasten dira hogeigarren orrialderako aitaren kontra matxinatzen, betiko orduan iritsi ez delako “festa-zapuztaile” deitzen baitio alabak, eta amak etxe horretan erabiltzen ez den hitzetako bat (“pozoitsu”) ahoskatu baitu. Hasieran lotsaz, ahots apalez, aita atetik sartu eta gaizki esaka harrapatuko dituen beldur; gero, ardoaren laguntzaz, lasaiago, batez ere ohartzen direnean guztiek berdin pentsatzen dutela, eta, beraz, ez dutela elkar salatuko. Etxe horretan ez da sekreturik, ez da agintzen ezta debekatzen ere, beti baitaude ados, zeren “benetako familia batean ezinezkoa da gaizki-ulertuak egotea”. Aita ongi arduratzen da horretaz, desengainu bakoitzean “aita nor den” gogorarazten


baitie seme-alabei, txepelkeria bakoitza azpimarratzen baitio emazteari. Irakurlearengan gorrotoa sortzen duen gizon horrek izugarri sufritu behar du benetako familia horren bilaketa setati eta ezinezkoan. Eta, hala, sekula ez dira aski izanen aitaren eredu ideal hori lortzeko kide guztiek egiten dituzten saiakerak eta zurikeriak. Etengabean ahaleginduko dira aita kontentatzen: haren lana lausengatu, elkar salatu, eskolan bikainak atera, gogorrak eta logikoak izaten trebatu, azala erre arte eguzkipean eutsi, ikarak bortxaz gainditu, azazkalak margotu‌ finean, aitari egokitzeko zoritxarreko izan. Gertakarien kontakizun ironikoa egiten digu narratzaileak; juizio esplizituak kideen ahotsean aurkitzen ditugu gehienetan, bakan batzuk baino ez dira kontakizunean. Muskuiluen zaratak eta presentziak berak azkenerako irakurlea gogaitzen duen gisa berean, esaldi luzeek, eten urriek eta errepikapen ugariek itolarria eta egoeraren astuna larritzen dute. Narratzailea zuzen eta argi mintzo da, iraganeko inozentziaz zenbaitetan eta dramatismorako joerarekin batzuetan Oroitzapen batzuek irribarrea sor dezaketen arren, tonua grabea da bukaerara arte. Ez dago deus sobera, digresio diruditenak ere ùabardura ezinbesteko dira familia-argazkian. Sari bat baino gehiago jaso ditu Birgit Vanderbekek liburu labur honi esker (94 orrialde), eta ez da gutxiagorako. Idatzi zuen lehenengo liburua izan zen, eta horrez geroztik dozena bat nobela behintzat idatzi ditu, baita bidaia-liburu bat eta errezeta-bilduma bat ere. Sona handia lortu du Alemanian, eta eskolako irakurgaien zerrendan ere ageri da Das Muschelessen hau; izan ere, liburu ona izan daiteke gazteekin lantzeko‌ elearazi.org, 2013-11-04


Birgit Vanderbeke Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean3 Vanderbeke, Birgit (1956-) 4 Itzuli Alberta tiene un amante / Birgit Vanderbeke ; [traducción, Mireia Calvet Creizet] (1999) Argitalpena: 2ª ed Argitaratzailea: Barcelona : Emecé, D.L. 1999 Vanderbeke, Birgit (1956-) 4 Itzuli Die sonderbare Karriere der Frau Choi / Birgit Vanderbeke (2007) Argitaratzailea: Frankfurt : S. Fischer, cop. 2007 Vanderbeke, Birgit (1956-) 4 Itzuli Mejillones para cenar / Birgit Vanderbeke; [traducción, Marisa Presas] (2009) Argitalpena: 1ª ed Argitaratzailea: Barcelona : La Galera, 2009 Vanderbeke, Birgit (1956-) 4 Itzuli Muskuiluak afaltzeko / Birgit Vanderbeke ; Ainhoa Irazustabarrenak itzulia (2012) Argitaratzailea: Donostia : Pasazaite, 2012 Vanderbeke, Birgit (1956-) 4 Itzuli Tiempos de paz / Birgit Vanderbeke ; [traducción, Mireia Calvet Creizet] () Argitalpena: 1ªed. Argitaratzailea: Barcelona : Emecé, D.L. 1998

3

www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua

Muskuiluak afaltzeko. Birgit Vanderbeke  

Dossierra liburua eta egileari buruzko informazioarekin

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you