Issuu on Google+

Irati Jimenez

Ikasleekin solasean

Hernani, Udal Liburutegia 2014 otsaila


Irati Jimenez (Mundaka, 1977)

1

Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, Informazio Zientzien Fakultatean (EHU), Leioan. Idazle izateaz gain, erredaktore, erredaktore-laguntzaile, gidoilari eta aurkezle lanetan jardun zuen Hau Komeria/Desde el gallinero arte eszenikoei buruzko saioan, Eskena SA-k Euskal Telebistarentzat egina. Euskadi Irratian kazetari aritu da urteetan, informazio-zerbitzuetan, gehien bat. Eroski Consumer webgunearen eta papereko aldizkariaren euskara edukien arduraduna da eta Interneterako zein komunikazio aholkulari jarduten du Mondragon Korporazioarentzat. Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria izan da. Igartza Sariaren akzesita lortu zuen Nora ez dakizun hori (Elkar) lanarekin eta Beterriko Liburua Saria ere bai. Aurretiaz, Augustin Zubikarai nobela laburren saria lortu zuen Bat, bi, Manchester (Elkar) eleberriari esker. Lehen lana Txalapartarekin argitaratu zuen:Malcolm X, Duintasunaren Kolorea, afroamerikarren eskubideen aldeko borrokolariaren biografia bat. Azken lanak ere Txalapartarekin egin dite.

Bibliografia • • • • • • • •

1

Malcom X: Duintasunaren kolorea 2002, Txalaparta Bat, bi, Manchester 2006, Elkar Laranja azalaren negarra 2008, Kutxa Fundazioa Nora ez dakizun hori 2009, Elkar Atsekabe zaitut 2010, Txalaparta Zatitu arte / Waterloo 2010, Argia Ahotsak [Unai Elorriagarekin batera] 2012, Iparraguirre. Aiztoa eta arkatza 2013, Txalaparta (hautaketa eta itzulpena)

Hemendik hartuta [2014-01-22]: http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/irati-jimenez-uriarte


[Irati Jimenezi elkarrizketa] 2 Nor naizen eta nor izatera irits naitekeen ezagutzeko baliagarria izan zait idaztea Genero ezberdinak landu dituzu, lan egiteko moduak ere ezberdinak al dira? Baietz esango nuke, azken finean ez daukatelako zerikusirik euren artean. Eta gainera, idazten duzun momentu bakoitzean ere pertsona ezberdina zara, eta ondorioz, emaitza bestelakoa izaten da. Hau da, lanean ipintzerakoan, —nobela bat idazten, adibidez— barruko ahots bati aterabidea ematen diot, eta aldi berean, ditudan beste hainbat nolabait alboratuta geratzen dira lan horretarako. Atsekabe zaitut edo Nora ez dakizun hori idatzi dituen Irati, noski, bat bakarra da, baina momentu bakoitzean tonu bat erabili nuen, kontatzea interesatzen zitzaidan horretara bideratuz. Eta gainera, kazetari lanak sortzen ditudanean ere bestelako jarrera hartzen dut — teknika aldetik ere oso ezberdina baita literaturarekin alderatuz. Oro har, oso presente izan behar duzu buruan zein eratako irakurlearentzako ari zaren batean eta bestean. Irakurlea kontuan hartzen duzu beraz, idazterakoan. Bai. Baina hasiera–hasieran barrura begira egiten dudan prozesu bat dago, hau da, zer kontatu nahi dudan pentsatu eta hori jakinda, modu batean edo bestean lan egiten dut. Ez baita berdina zuretzako zerbait idaztea edota hasieratik publikatzeko zerbaitetan lanean ipintzea. Aurreneko kasuari dagokionez, nire buruarentzako soilik idatziko banu, word dokumentu batetan edota eskuz libreta batetan idatzi eta kaxoi batetan gordeta utziko nuke testua; ariketa moduan askotan egiten dudan zerbait da. Baina argitaratzea pentsatuz gero, elkarrizketa bat bilatzen dut;, ez forma, ez aurpegi, ezta izenik ez duen askotariko irakurle ezezagun eta akaso existituko ez den batekin eginiko hizketaldi bitxia, hain zuzen. Azken finean komunikatzeko ahalegin bat da idaztea, zure burua ulertzea, iragana ulertu eta birkontatze bat egitea, fikzio bidez aldatzea... Nahiz eta zure buruarekin egiten duzun elkarrizketa hori, beti ari zara pentsatzen besteengan, eta haiei zuzenduz eratzen duzu lana. Eta nahiz eta tiraderan gordetzeko izan, barneak husteko bikaina izango da idaztea, ezta? Bai, bai! Niretzako sendagarria da idaztea, nahiz eta horrek ez duen esan nahi horrekin soilik norbera sendatzen denik, edo iraganeko kontuak kitatzeko balio duenik... Baina beste batzuei plater arteko sorkuntzak, edo eskulanek, edo dantzaren bidezko mugimenduek laguntzen dien moduan, niri idazlanak on egiten dit. Barruan daukadana entzuten lagundu, eta nor naizen eta nor izatera irits naitekeen ezagutzeko baliogarria izan zait. Asko poztu nau idazteak, eta zalantzarik gabe, poza da beti sendagairik onena! 2

Osoa irakurtzeko [2014-01-21]: http://gaztea.euskonews.com/0596zbk/elkar596.html


Kazetaritza eta literatura ezberdinak izan arren, batak bestean sakontzen lagundu al dizu? Esango nuke kazetari lana bokaziozkoa baino, halabeharrezkoa dela. Lanbide bat da niretzako, egia esan oso polita, eta nola ez, ikasbide bat. Hau da, uneoro dakidan zerbait egiten badut, aspertu egiten naiz azkenean, eta kazetaritzan beti dago ikasteko zer edo zer, ez zaizkit amaitu barneratu beharrekoak. Bestalde, idazteko oso eskola polita izan da kazetagintza. Idaztea —nire kasuan behintzat— ez da berez gertatzen den zerbait. Eta kirolariak entrenatu behar diren moduan, hizkuntzarekin berarekin trebatzeko eta hitzak dantzan ipintzeko ere funtsezkoa da ariketa asko egitea, eta niretzako kazetaritza literatura sortzeko berotze ariketa polita izan da. Asko idazten duzula zalantzarik ez... baina asko irakurtzen al duzu? Bai, eta niretzako lanbide honetarako funtsezkoa da. Halere, hor ere denetarik egongo da, apenas trebatzea behar duen musikariak moduan, idazle batzuek ere berezkoa izango dute abilezia hori. Gainera nik uste dut idaztea bezain garrantzitsua dela irakurtzea. Eta horrez aparte, iruditzen zait normalean irakurzaletasunetik datorrela idazteko zaletasuna. Ez nuke jakingo ongi idazten, aurrez nire bizitzan garrantzitsuak izan diren liburuak irakurri ez banitu. Azken finean idazten duzun hori, bizitza osoan irakurritakoaren digestio bat modukoa dela esango nuke, zerbait pertsonala; eta geroz eta gehiago sakondu horretan, are eta aberatsagoa izango da, leku askotatik etorriko da zure estiloa. Konturatu naiz norberaren irudimenaren ateak botatzeko gaitasuna duten idazle asko dagoela eta errealitatea beste modu batetan begiratzera behartzen gaitu horrek. Eta zenbat eta buelta gehiago eman eurekin, zenbat eta bidaia luzeagoak egin, eta gehiagotan ikuspuntuz aldatu eta gela berberera ikuspegi desberdinarekin itzuli, are eta idazle aberatsagoak izango gara, eta ausartagoak beharbada, eta azkarragoak... Ezbairik gabe, etxean ikusitakoak gure bizitzan eragiten du, eta zurean ere hitzenganako afizioa hortik datorkizu neurri batean... Aita kazetaria eta idazlea da, eta sortzaile jardun hori egunerokotu egin izan du beti. Eta ondorioz, txikia nintzela hor neukan eskura idazle lanbidea, askorentzat akaso urrutiko gauza bat izan zitekeen bitartean. Halere, gehiago lagundu dit idazle izaterako orduan bai aitaren baina baita amaren irakurzaletasunak ere, eta etxean betidanik edukitako liburu kopuru handiak. Azken finean haiek irakurtzen , ondoren komentatzen, barrezka, kritika egiten aritzea, beste liburu bat bilatzen ikustea... Horrek izugarrizko eragina izan du ni ere mundu honetara gerturatzeko orduan. Gaur egun etxeetan liburu gutxi edo bat ere ez edukitzea kritikatzen dute askok. Ez dakit hori kritikatu behar ote den, baina bai iruditzen zait jende guztiari irakurtzeko aukera eman behar zaiola. Ziur nago jende gehienari, liburu egokiak aurkituta, irakurtzearen plazera sartuko zaiola. Horregatik, pena ematen dit ikustea, ikastetxeetan irakurtzera derrigortu dituzten liburuak gustatu ez zaielako, pertsona askok bizitzan zehar ez dutela irakurzaletasun plazer hori eskuratzen. Behin liburu batekin maiteminduta, beste baten bila abiatzen gara era naturalean. Eta horretarako moduak


daude, ez ditugu derrigor etxean apalak bete–bete eginda izan behar, liburutegira joan gaitezke, edo interneten ere badaude eskura. Bestalde, ikusten dut badaudela nahiko hipokritak diren zenbait pertsona; hau da, ?ume honek ez du irakurtzen, eta egin beharko luke? esan, eta beraiek ez irakurtzea. Irakurtzen ez duenak ez luke zertan faltan sumatu beste batek ez irakurtzea. Hitz egin dezagun kritikei buruz. Zer moduz eramaten dituzu? Kritikarekin bizitzen jakin behar da, orokorrean gainera, ez soilik idazten duzunean, bizitzako aspektu guztietan baizik. Ez dugu beti egiten dugunarekin asmatuko, eta ez da beharrezkoa, gainera. Garrantzitsuena, barruan daramagun kritikoa da, eta berarekin dugun harremana zaindu behar dugu; entzun egin behar diogu bestela ez baitago modurik ganoraz idazteko. Eta bestetik, ezin diogu kritiko horri utzi gure idazteko gaitasunaren ahalmen guztia; hau da, kritikoegia, zorrotzegia baldin bada, ziurrenik ez dugu gehiago idatziko. Horrez gainera, aipatu behar dugu idazteko bi prozesu daudela, berotan edo hotzetan. Berotan barruan daukagun eta etengabe hitz egin nahi duen ume horrek idazten du; eta hotzetan aldiz, kritikoari entzun behar diogu eta kanpotik begiratu behar diogu idazten ari garenari, eta zuzentzen joan. Laburbilduz, kritika normala da, denok egiten dugu eta ikasbide bat izan daiteke!


Nora ez dakizun hori

Idazle gazteentzako Igartza bekan akzesita lortu eta haren laguntzaz plazaratu du Irati Jimenezek bere lehen eleberri luzea, idazkera eder eta sendoz fikzioaren magia berreskuratzen diguna, maiteminduen ipuinak eta ipuinekin maitemintzea. Batetik Martin dugu, urtetan munduan barrena ibili ondoren Bilbora itzuli dena, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen, hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bera agertzen dela beti, erdi ostenduta. Bestetik Nora, irratian gaua bere ahots eztiaz janzten duena, baina hainbat sekretu gordetzen dira haren etxean, gaziak eta gozoak. Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak‌ Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.

Kritikak3 Liburuak geratzen zaizkigu BeĂąat Sarasola (...) Liburua bi bikotek gidatzen dute, nobela ere bitan banatuta dator, eta kapitulu bakoitza bikoitza da. Giza harremanak dira, gisa honetan, nobelaren erdigune, bikote bakoitzeko pertsonaiek beren artean osatutako erlazio afektiboak eta pertsonaia horiek besteekin, tartean beste bikotekoekin, osatzen dituztenak. Izan ere, hasieran bi ongi bereiziak dauden arren, pixkanaka bi istorioak gurutzatzen joaten dira, azkenerako, bi zatiak ia bereizezinak bihurtzeraino. Bi bikoteen arteko lotura benetazkoa zein den da, neurri batean, irakurleak orrialdeak pasa ahala ezagutu nahi duena, baina, haatik, ezin esan daiteke hori denik kontakizunaren sostengua. Besteak beste, nobelak badaukalako halako ukitu tragikoa, hots, hasieratik bertatik susma dezakegulako istorioa nola bukatuko den. (...) Egitura berezi hori da, dudarik gabe, liburuak duen puntu aipagarrienetakoa, nire ustez. Puzzle gisara antolatuta, istorioak atzera-aurrera eta alde batetik bestera egiten du, baina gezurra badirudi ere, hori ez da irakurketarako oztopo; molde zatitu hori izanagatik, istorioa zailtasun handirik gabe jarrai baitaiteke. Beste zenbait elementu erdi fantastikok ere (likantropoak, banpiroak, aingeruak) liburuaren berezitasuna areagotzen dute, berau egiantzekotasunaren mugan kokatuz. (...) Eta bere bitxikeria guztiekin nobela irabazten irteten dela uste dut, zalantzarik gabe. Berria, 2009-04-19

3

Kritika hauek osorik eta gehiago [2014-01-22]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=754


Nora ez dakizun hori Irati Elorrieta (...) Pertsonaia hauen arteko harremanak —eta jadanik ez dauden beste batzuekin dituztenak— dira liburuaren muina. Familia inposible bat. Amuma Rosaren hitzetan, errealitatearen zentzua aspaldi galdu zuen familia bat. Esan liteke, liburuak familiaren birdefinizioa edo behintzat definizio propioa proposatzen duela. Eta familien elementu klasikoak, beren partaideek gorde ohi dituzten sekretuak alegia, orijinaltasun dosi dezentearekin agertzen zaizkigu. Sekretu hauek irakurlearen jakin-mina pizten dute eta desestaltzean, egiantzekotasunaren mugak gainditzen dituzte. Baina naturaltasun osoz.(...) Ez nekien ipuinak horren gustuko nituenik. Ipuinez gozatzeko gogoa duzuenoi gomendatzen dizuet, baina baita ipuin zaleak zaretela ez dakizuenoi ere.

Beterriko Liburua, 2009-06

Irati Jimenez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean4 Aiztoa eta arkatza : idazteari buruzko idazleen aholkuak : (autolaguntza gida) / hautaketa eta itzulpena Irati Jimenez ; irudiak Antton Olariaga ; [hitzaurrea, Harkaitz Cano]

(2013)

Álava de tú a tú : guía delicatessen : escapadas, salir, comprar, comer / [coordinadora, Rosa Ortiz (2009) de Mendívil ; traducción, Todd Hudnall (inglés) e Irati Jiménez (euskera)]

4

Jimenez, Irati (1977-)

Malcolm X : duintasunaren kolorea / Irati Jimenez ; [marrazkiak, Aitor Larrañaga "Peli"]

(2002)

Jimenez, Irati (1977-)

Laranja azalaren negarra / Irati Jimenez Uriarte

(2008)

Jimenez, Irati (1977-)

Zatitu arte. Waterloo / Irati Jimenez

(2010)

Jimenez, Irati (1977-)

Atsekabe zaitut / Irati Jimenez ; irudigilea, Iratz Inziarte

(2010)

Jimenez, Irati (1977-)

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez

(2010)

Jimenez, Irati (1977-)

Hirugarren bat / Irati Jimenez. Las familias postizas / Óscar Alonso

(2010)

Jimenez, Irati (1977-)

Bat, bi, Manchester / Irati Jimenez

(2011)

Jimenez, Irati (1977-)

Ahotsak / Irati Jimenez eta Unai Elorriaga

(2012)

Jimenez, Irati (1977-)

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez

(2012)

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua


Irati Jimenez