Page 1

Ihes betea Anjel Lertxundi

Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.

Hernani, Udal Liburutegia, 2011 urtarrila http://libhernani.blogspot.com/


Anjel Lertxundi (Orio, 1948) Izen handi bat euskal letren munduan1 Idazle punta-puntakoa da Anjel Lertxundi oriotarra. Orioko Goiko Kalean jaio zen, 1948an; aita Andu baserrikoa zuen eta horregatik du “Andu� ezizen. Idazle ezagun eta estimatua da Lertxundi, ibilbide literario emankorreko idazle handia. Euskal literaturari ezezik, euskal kultura osoari ere egin dio bere ekarpena; izan ere, irakasle, kazetari, gidoigile eta zinema zuzendari gisa ere aritu baita lanean. Euskararekin eta euskal kulturarekin konpromiso estua agertu du beti Lertxundik. Kultura unibertsalak gu geu izatea, geure ahots propioz hitz egitea eskatzen digula azpimarratzen du behin eta berriz. Ez da azaleko eztabaida arinetan sartu zale, ez da arrabotsa piztu zale, zuhurtziaz egiten du bere lana baina bere jardunari pisurik kendu gabe, autozentsurarik gabe. Idazlearen irakurlearekiko eta testuarekiko konpromisoa nabarmentzen ditu, eta beti agertu izan da tinko jarrera etiko baten alde. Euskal letrek duten intelektual aipagarrienetakoa da Lertxundi. Ekarpen sakon eta serioak egiten ditu; estiloa duintzearen alde gehien egin duen euskal idazlea dela esan ohi da; euskara garbi eta jasoa darabil; bere liburuak “Biharko klasiko bat� esaera daramaten txartelarekin saltzen dira; euskal nobelagintzaren berritzaileetako bat da; idazketari eta kulturari estu-estu lotuta bizi den idazle peto-petoa da Lertxundi... (Ez litzateke gehitxo esatea, geure Italo Calvino partikularra dela nolabait.) Saizarbitoria, Urretabizkaia eta Irigoienekin batera, 64. urteko belaunaldiko idazlea dela esan ohi da (40ko hamarkadan jaiotako idazle euskaldunen belaunaldikoa). Idazle da lanbidez, baina, lehenago, irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu zen hainbat urtez. Gaztetan, Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian; ikasketa eliztarrak ere egin zituen, baina haiek utzi eta irakasle eta kazetari gisa jardun zuen. Gaur egun, literaturgintzan dihardu batik-bat. Nobelaz eta ipuinbildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura ere lantzen ditu. Euskaltzain urgazlea da, Euskal Idazleen Elkarteko lehen presidentea izan zen (1983), sari ugari jaso ditu (Euskadi literatur saria bi aldiz, Kritika Saria bi aldiz, 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala...) Izen handiko idazlea dugu Lertxundi. Gaur egun, punta-puntako idazlea da euskal literaturaren eremuan; eta bere azken lan batzuk gaztelerara itzuli direnez, euskal literaturaren ordezkari moduko bat ere bada espainiar estatuko beste kultur eremuetan. Datozen belaunaldiek ere kontuan hartuko duten idazlea da Lertxundi inondik ere.

1

[2010-12-14]: http://www.oriora.com/Kultura/Jenioak/Anjel


Idazlanak2 Bidaiak •

Italia, bizitza lanbide 2004, Alberdania / Berria

Biografiak •

Martin Ugalde, leialtasun baten historia 1997, Andoaingo udala

Eleberriak • • • • • • • • • • • • •

Ajea du Urturik 1971, Gero Mensajero Goiko kale 1973, Gero Mensajero Hamaseigarrenean, aidanez 1983, Erein Tobacco days 1987, Erein Carla 1989, Erein Kapitain frakasa 1991, Erein Otto Pette (Hilean bizian bezala) 1994, Alberdania Azkenaz beste 1996, Alberdania Argizariaren egunak 1998, Alberdania Zorion perfektua 2002, Alberdania Konpainia noblean 2004, Alberdania Ihes betea 2006, Alberdania Zoaz infernura, laztana 2008, Alberdania

Haur eta gazte literatura • • • • • • • • • • • • • • •

2

Portzelanazko irudiak 1981, Erein Tristeak kontsolatzeko makina 1981, Erein Gizon kabalen piurak 1982, Erein Eskiatzaile herrenaren kasua 1988, Erein Estalaktita rockeroaren kasua 1988, Erein Kaxkajo bahituaren kasua 1988, Erein Paris de la France-ko pateen kasua 1988, Erein Alarguntsa sikodelikoaren kasua 1989, Erein Sardina ezpain gorriaren kasua 1989, Erein Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe 1993, Erein Tresak eta kordelak 1993, Zarauzko Udala Lehorreko koadernoa 1998, Alberdania Nire kuleroak 1999, Elkar Nik erremerre hitz egiten dut 1999, Elkar Muxubero, mon amour 2000, Elkar

Hemendik hartua [2010-12-14]: http://eu.wikipedia.org/wiki/Anjel_Lertxundi


Narrazioak • • • • •

Hunik arrats artean 1970, Lur Aise eman zenidan eskua 1980, Erein Urtero da aurten 1984, Erein Lurrak berdinduko nau 1990, Erein Piztiaren izena 1995, Alberdania

Saioak • • • • • • • • • •

Gaurko literatura 1968, Donostiako Apaizgaitegia Pio Baroja 1972, Gero Mensajero Xabier Lizardi, olerkari eta prosista 1974, Jakin Haur literaturaz 1982, Erein Letrak kalekantoitik 1996, Alberdania Munduaren neurriak 1998, BBK eta Ikeder Gogoa zubi 1999, Alberdania Muga-mugako zirriborroak (Edo pipiñoen kanpaina baten lehendabiziko zirriborroak) 1999, KM Mentura dugun artean 2001, Alberdania Eskarmentuaren paperak 2010, Alberdania

Itzulitakoa • • • • • • • •

Las últimas sombras 1966, Seix Barral La máquina de la felicidad 1998, Alborada Un final para Nora 1998, Alfaguara Me patina la erre 2000, La Galera Cuaderno de tierra firme 2001, Alfaguara El huésped de la noche 2001, Alga Los días de la cera 2001, Alfaguara Las últimas sombras 2007, Alberdania


Ihes betea Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero. “Nire historiak isiltasuna behar luke aterpe: judua nintzela jakin nuen artekoak kontatzerik merezi ez duelako, eta ondorengo nire jokabidearekin aurretik egindakoak barkatzeko meriturik egin ez dudalako”.

Kritikak3 J baten kulpaz Zer egingo zenukete, egun batetik bestera, orain artean izan zareten hori ez zaretela jakingo bazenute? Zer, kolpetik, orain artean izan duzuen identitatea benetakoa ez dela jakingo bazenute? Are gehiago, nerabe hitlerzale “eredugarri” izatetik judu izatera pasatuko bazinete? Ezkutatu? Urrun, oso urrun, alde, ospa egin? Buruaz beste? Baina ihes azken batean, ezta? Werner Lindemann-ek (benetan Werner Lindemann ote?), Anjel Lertxundiren azken nobelako pertsonaia nagusiak, zalantzarik ez du: “Ihes egin. Ihesean bizi. Ihesa bakarrik nuen zilegi”. Izan ere, “mundua salbatu behar zuen goigizaki izatetik gorotza izatera pasatu nintzen pentsa litekeen unerik laburrenean eta J baten kulpaz”. (...) Imajina dezakegu anabasa: sistema totalitario oso bat atzetik duen gaztea, biluzik geratzen da, erabat biluzik, judua dela jakin bezain pronto. Noiz eta identitatea eraikitzen ari den garaian, nerabezaroan. Ordura arte egindako basakeria guztiak beraz, bere aurka itzuliko dira, pixkanaka, judutartasunaren kontzientzia hartzen duen neurrian. Eta, aukera bakar, ihesari ematen zaio: suzko Alemaniatik Italiara egingo du, Frantziara gero. Hiru zati baititu nobelak, hiru herrialdeoi lotutakoak: lehenean, Werner hitlerzale nerabeak Alemanian egindakoak dira kontagai. Ihesaren lehen geltokia etorriko da ondoren, Trieste. Bertan, zera aitortuko digu: “bi pertsona xume, horra aurrera egiteko euskarri bakarrak”. Paris, Marseilla eta Hendaia, ihesaren testigantzak eskaintzen dizkigun azken geltokiak. Egia aitortze aldera, esan beharra dago Lertxundiren nobelak bete-betean harrapatzen duela irakurlea: Alemania naziaren birsortze bikainarekin, bai eta ondorengo ihesarekin, barne bidaia ere baden ihes kitzikagarriarekin. Izango da gaiaren aukeraketa eta tratamenduagatik. Izango da erritmo biziko idazkeraren erabileragatik. Kontua da Lertxundiren azken nobelaren irakurtzeak ez duela inor hotz utziko. Eta identitatearen gaia aipatu dugu lehentxeago, baina motz geratuko ginateke hor geratuko bagina: 3

Kritika gehiago: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00085.htm


memoria, biziraupena, sufrimendua, jazarpena (eta ez politikoa), esaten dena, esaten ez dena‌ hamaika lirateke bertan ukitzen direnak. Eta motz geratuko ginateke Ihes beteari irakurketa bakarra eskainiko bagenio (...) Aritz Galarraga Gara, 2007-07-31

Ihesbideak (...) Aitortu behar dut liburuko lehen zatia hunkigarria egin zaidala, idatzitako testuak adierazten duen garai bateko errealitateagatik ez ezik, errealitate horrek gure orainean uzten dituen irudiengatik ere bai. Lertxundi nazien Alemaniaz ari denean, gure herriaz ari delako sentipenak harrapatu nau. Literaturak badu, nahi gabe ere, bere garaia gainditzeko eta, era smbolikoan, beste garai batzuetara sarrera egiteko ahahnena. “Faxismoan, haurtzaroko amesgaiztoak errealitate bihurtzen dira�. Werner judu dela ohartzean hasten de bere ihesaldia. Triestera joango da eta ban Umberto Saba idazlearekin egingo du topo. Frantziara egingo du, gero, ihesa, eta han Joseph Roth aurkituko du. Pertsonaiak ihes egitean, narrazioak ere ihes egiten du, eta, testuak ibilbide literarioak hartzearekin batera, bere sinbolismoak ere norabidea aldatzen du, ikuspegiarekin batera, jakina; baina ez bere funtsa. Narrazioko oraina gure oraina ere izan daiteke, narrazioko garaia gurea ere izan daitekeen bezala. Saba eta Roth orainekoak dira eta garaikideak ere bai. Baina, bestelako irudiak ezabatzeke, literaturari buruzko ikuspegiak hartzen du nagusitasuna, eta literaturaren eta bizitzaren interpretazio ordenatu bilakatzen. Literatura ihesbide da, batez ere. Horregatik, mundua aldatzea hartzen badu helburutzat. Felipe Juaristi El Diario Vasco, 2007-03-09


Elkarrizketa4 “Memoriak baditu bere autodefentsa mekanismoak; norberaren esku dago horien kontra jardun ala ez� Giza eraldaketa baten istorioa da 'Ihes betea', Anjel Lertxundiren azken nobela. Judua dela jakin ostean, bere burua bilatzeko bidaia hasiko du Werner Lindemman hitlerzale ohi gazteak; kanpo eta barne bidaia. Gorke Erostarbe Berria

Werner Lindemann judu gaztearen ihesa kontatzen du nobelak. Ihesi doa Alemania nazitik, baina ihesi bere iraganetik ere bai? Bai, neurri handi batean ihes bikoitza da. Alemania naziak, totalitarismo guztiek bezala, dena irentsi zuen, eta irensten du Werner ere. Nerabezaroan jarrera hitlerzale sutsua du, eta judua dela jakiten duenean, iragan horretatik ihesi baino gehiago, kontraste horretatik eta zurrunbilo horretatik nola aterako den pentsatzen hasten da. Zenbait unetan bere buruaz beste egiteko tentaldi handiekin dabil gainera. Ihes egiteko beste modu bat litzateke, azken finean. Alemania nazian du abiapuntu istorioak. Protagonistak berak denboraren distantziaz kontatzen du gertatua. Zuk ere distantzia lagungarri izan duzu totalitarismoz inguraturiko istorioa kontatzeko? Bai, kasu hau hurbilago kontatu nahiko nuke, eta, adibidez, Espainiako Gerran kokatu. Alabaina, judutasunaren jazarpenak abantaila bat ematen zidan. Judutasuna guztiz biologikoa da, ez da ideologikoa. Modu horretan, judu guztiak ziren jazarriak. Horrelako egoerarik ez neukan hain hurbil. Aldaketa ideologikoak bai, eta ugari, baina ez hain aldaketa bortitzak, hitlerzale dela judua dela jakingo baitu protagonistak. Bestalde, Alemaniako kasua guretzat nahiko ezaguna da. Zoritxarrez eta paradoxikoki, Espainiako Gerra baino askoz ere ezagunagoa. Horregatik jo nuen Alemania nazira. Sistema totalitario baten jarraitzaile sutsu izatetik, norbanakoaren bizi-iraupen borrokara igarotzen da Werner. Norbanakoaren bilaketa hori aldarrikatzen duzu? Lehendabiziko partean, hitlerzale eta nazia denean, bere proiekzio guztia kanporakoa da. Bere lagunengana, Hitlerrengana, Alemaniarengana, Alemania handi baten ametsera emana dago; gazte honek oso gutxi egiten du barrura. Zirkunstantzia aldaketak egiten dio barrura begiratzea. Beharturik dago horrela egitera, heldulekurik gabe geratu da eta. Nobelan oso berandu esango du protagonistak berak lehenbiziko aldiz judua dela. Hori gertatu bitartean, denbora guztian, barrura begira dago. ÂŤBenetan misteriotsua dena, memoriak zergatik gordetzen dituen hainbeste gorabehera hutsal eta zergatik den krimen lazgarrienak ezabatzeraino gaiÂť, dio protagonistak. Memoria indibidual nahiz kolektiboaren argi-ilunak...

4

Elkarrizketa osoa: http://paperekoa.berria.info/plaza/2007-01-26/044/001/.htm


Denok egiten dugu, terapia pertsonal modukoa baita, geure historiako punturik lazgarrienak edo guk geuk oso fin jokatu ez ditugun kontuak, edo ez aitortu, edo geure buruari aitortzen badiogu ere, ez azaldu. Halako mekanismoak erabiltzen ditugu, bestela oso zaila litzateke bizitza, eta batez ere, egoera sozial gatazkatsuetan. Memoriak baditu bere autodefentsa mekanismoak. Bai pertsonalki eta bai kolektiboki ere memoriak aplikatu egiten ditu mekanismo horiek. Gero, norberaren esku dago mekanismo horien kontra jardun ala ez. Odola eta ohorea. Laban beraren bi aldeak. Istorioaren hasieran eta bukaeran azaltzen da laban bera. Sarriegi lotuak al daude labanaren bi alde horiek? Naziek labanak erabiltzen zituzten euren uniformeetan. Nik ezagutu nuen horrelako labana bat Bilbon, orain dela urte batzuk. Aleman jatorriko adiskide batek etxean zeukan halako bat. Otto Pette idazten ari nintzen. Han, arrotzaren aiztoan hori bera agertzen da: odola eta ohorea. Europako tradizioan behintzat, eta baita Japoniakoan ere, oso hurbil egon dira elkarrengandik bi hitzok. Judua dela jakin eta ihesari ekitearekin batera akziozko intentsitatea areagotu egiten da, baina ordura arteko intentsitatea psikologikoagoa da. Werner eta aitaren arteko harremanak badu intentsitate hori... Adiskide batek, Antton Olariagak, esan zidan liburua irakurtzen ari zela, lehendabiziko partean protagonista ez dela Werner, bere aita baizik. Poz handia eman zidan. Aita sufritzen ari da, ezin du nahi lukeen guztia adierazi, dagoen egoeran dagoelako. Isilik dago. Isiltasun hori potentziatzea lortu badut, pozik geratzen naiz. Uste dut, aita dela lehen parte horretako protagonista; hitz egiterik ez dutenen ahotsa. ÂŤIsiltasunak berdintzen ditu bakea eta haserrea, bi-biakÂť, dio Wernerrek. Isiltasunaren eta haren ondorioei buruzko gogoeta bat badago. Bai, beti gertatzen baita gure gizarte honetan, gehien hitz egiten duena eta gehien entzuten zaiona ez dela gehien sufritzen duena izaten. ÂŤGezurrak egiaren tokia hartzen duenean, gezurtienek zintzoenak diruditeÂť, dio Wernerren irakasleak. Sarri hartzen al du gezurrak egiaren tokia? Begiratu besterik ez dago azken bolada luze honetan gertatzen ari zaigun guztia. Dudarik ez dago; askoz ere anplifikazio handiagoa izaten du gezurrak, edo behintzat zehaztasun faltak, eta gezurra zentzu zabal batean hartuta, Ăąabardurarik gabeko diskurtsoak. Hortik baldarkeria asko etortzen da. Bigarren mailako pertsonaia ugarirekin egiten du topo Wernerrek bere ihes bidaian. Horiengan topatzen du babesa. Gehienak dira letren munduarekin harremana dutenak... Judua dela jakiten duenetik aurrera, bere ibilbidea, ideietan baino gehiago, harremanen arabera garatuko da. Norekin harremanetan jarri, nor ezagutuko bidean, eta nor horrek zer eskainiko.... Horren mende dago. Horiek ezagutu beharrean beste batzuk ezagutuko balitu, beste ibilbide bat egingo luke. Wernerren tragedia da, hasiera-hasieratik, ez dakiela sentitzen duena nola adierazi; hitzak falta zaizkio. Horrekin esan nahi dudana da berbalizazio kontuak izaten direla gure tragediak. Sufritzen dugu, eta asmatzen ez baldin badugu sufrimendu hori nolakoa den adierazten, sufrimendua areagotu egiten da. Hitz justuen bila dabil Werner, eta idazleekin eta liburuekin dituen topaketekin bidea ikusten joango da.


Protagonistaren ihes bidaiak Alemania, Italia eta Frantzia ditu geltoki nagusi. Europako hiru kultur tradizio handi. Interesgarri zaizkizu hiru horiek? Frantziako kultura ezagutu nuen lehena, gero Italiakoa, eta Alemaniakoa geroago. Oso kultura sendoak dira. Beste zentzu batean, eta Hego Amerikarekin batera, Espainiakoa ere bai. Baina Europako azken 200 urteetako bilakabidean Espainiak eragin oso txikia izan du kulturalki. Alemana eta frantsesa, bereziki, oso kultur oinarri inportanteak dira. Italiako kultura baino gehiago, nobelan, mugaren kontua azaltzen da: Trieste. Muga kulturala, muga erlijiosoa, hizkuntzena... beti ere inperio baten edo bestearen mende egon dena, baina, bere nortasun propioa daukana. Trieste ez da Italiako hiri tipiko bat, ez da Austriako hiri tipiko bat. Badu halako zentzu desberdin bat. Dokumentazio lan handia egin behar izango zenuen. Idazketa aurreko lan hori erakargarria al zaizu? Beno... batzuetan astuna ere bai, batez ere gauza oso txikiekin denbora asko pasatu behar duzunean. Demagun, jakin nahi dugula 1936-37an nolakoa zen hezkuntza sistema Alemanian, eskola mistorik ba al zegoen, nolakoak ziren gimnasioak... Egiten dituzun galderak dira. Pertsonaiak kokatzeko hori guztia garbi eduki behar duzu. Gero, hori ez da akaso azaldu ere egingo, baina ezin duzu hanka sartu. Horrelako dokumentazio bilaketa da astunena. Halere, egia da azkeneko urte hauetan ikaragarrizko mesedea egin digula idazleoi Internetek. Bai Zorion perfektua-n eta baita Ihes betea-n nerabe baten ikuspuntua erabili duzu istorioa harilkatzeko. Zergatik? Garai horretan dagoelako pil-pilean identitatearen arazoa. Adin horietan zehazten da identitatea. Interesatzen zitzaidan bere identitate arazo hori azaltzea. Identitate sexualak ere garrantzi handia du. Denon bizitzan oso inportantea da 15-16 urtetako garai horretako identitate sexuala nola markatzen den. Iniziazio sentimental bat ere bada istorioa. Eta iniziazio horretan, noski, nerabezaroa kontatu behar nuen. Gainera, Hitlerrek homosexualak ere jazarri zituela nuen eranskin moduan. Werner indefinizio horretan dago, nerabezaroan denok izaten dugun indefenizioan. Zorion perfektua zinemara eramateko proiektua badago. Zer sortarazten dizu horrek, ilusioa, beldurra...? Oraindik ere gidoiaren fasean dago. Aizpea Goenaga egiten ari da gidoia, baina oraindik ez dakit proiektua aterako den ere. Proiektua badago, baina gauzatu artean, eszeptiko samarra izaten naiz kontu hauetan, oso konplikatua baita mundu hori. Baina nik Aizpearekin konfiantza osoa dut.Urteak dira elkar ezagutzen dugula. Besteak beste, ikasle izan nuen irakasle-eskolan literaturako klaseak ematen nituenean. 20 urte badira geroztik, eta konfiantza bat badago berak egin dezakeen lanean. Zain nago. Ihes betea-k ere eman dezake zinemarako bidea, ezta? Film bat sumatzen da nobelaren atzean... Bai, nik uste dut pelikula bat badela istorio honekin, baina gure baliabideekin egitea ez da posible, girotzeak arazo izugarriak emango lituzkeelako. Horra beste arrazoi bat nobelaren mesedetan eta zinemaren kaltetan. Nik girotu nezake istorio bat Alemania nazian edo Erdi Aroan arazo handirik gabe. Besterik litzateke zineman.


Anjel Lertxundi Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean5

Lertxundi, Anjel (1948-)

Irakur. 3 / Anjel Lertxundi, Iosu Arrizabalaga, Mª Pilar Martiartu ; azala (1978) eta marrazkiak, Antton Olariaga

Lertxundi, Anjel (1948-)

Irakur. 4 / Anjel Lertxundi, Iosu Arrizabalaga, Mª Pilar Martiartu

(1978)

Lertxundi, Anjel (1948-)

Irakur. 5 / Anjel Lertxundi, Iosu Arrizabalaga, Mª Pilar Martiartu

(1980)

Lertxundi, Anjel (1948-)

Txalo pin txalo. 3 / Anjel Lertxundi, Asun Balzola

Lertxundi, Anjel (1948-)

Txalo pin txalo, 2 : irakaslearen liburua / [autores, Angel Lertxundi, Luis Orue ; ilustraciones, Roser Rius]

(1980)

Lertxundi, Anjel (1948-)

Txalo pin txalo / [dirección literaria, Angel Lertxundi ; dirección pedagógica, Lontxo Oiharzabal ; dirección lingüistica, Mari Karmen Garmendia ; ilustraciones, Miren Argiñe ; dirección y coordinación, Julen Lizundia]

(1982)

Letamendia Loinaz, Ander (1947-)

Oleskariak : herriaren oihua = el clamor del pueblo / Ander Letamendia Loinaz ; hitzaurrea = prólogo : Anjel Lertxundi ; euskeraz = traducción : Felix Zubia Olaskoaga ; azala = cubierta : Nisa Goiburu ; [laguntzaileak = colaboradores : Joxantonio Artze, Andoni Egaña, Xabier Euskitze... et al.]

(2010)

Lete, Xabier (1944-2010)

Xabier Lizardi olerkari eta prosista / Xabier Lete, Anjel Zelaieta, Anjel Lertxundi

(1974)

Lizardi, Xabier (1896-1933)

Olerkiak / Xabier Lizardi ; [aintzinsolasa, Xabier Lete ; oharrak eta hiztegia, Juan Mari Lekuona, Anjel Lertxundi, Xabier Lete]

(1983)

Lotara joateko ipuinak / Asun Balzola, Elena Gonzalez, Lurdes Iriondo, Anjel Lertxundi

(1982)

Nagel, Andrés (1947-)

Andrés Nagel : fuera de servicio : erakusketa : 1999ko otsailak 25apirilak 24 = exposición : 25 febrero24 abril 1999 / [koordinazioa = coordinación, Ana Salaverría ; testuak (1999) = textos Antonio Zaya, Anjel Lertxundi ; argazkia = fotografía, Jesús Uriarte ; ingelesezko itzulpenak = traducciones al inglés Tim Nicholson] Oteitzak Zarautzi / testuak, Anjel Lertxundi ... [et al.] ; argazkiak Ramon Serras ; [edizio honen (1999) arduraduna, Jon Koldobika Mendizabal Markiegi]

Prim, Esther

5

Amona Joxepa eta trena izan nahi zuen kokodriloa / Esther Prim ; marrazkiak, Joma ; euskara, Anjel

(1989)

Dokumentu denak ikusteko helbide honetan: www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua

(1982)


Lertxundi

Sagasti, Agustín

Bizkaiaren irudia = La imagen de Bizkaia : fotografías / de Agustín Sagasti ; Anjel Lertxundiren aurkezpena = presentación de Anjel Lertxundi

(1997)

Saltsa pika 1 : lehen irakur gaiak / egileak, Iturriaga Taldea, Marian Leoz, (1983) Anjel Lertxundi, Itziar Zubizarreta ; marrazkiak, Jon Zabaleta Sarsanedas, Jordi

Bibotea eta Joxanton / Jordi Sarsanedas ; marrazkiak, Montse Ginesta ; euskara, Anjel Lertxundi

(1989)

Sennell, Joles (1945-)

Katu izan nahi nuke / Joles Sennell ; marrazkiak, Esteve Sabench ; euskara, Anjel Lertxundi

(1989)

Taberna zulokoak / Alarigar Jualermu

(1990)

El tiempo y sus símbolos : cultura de la temporalidad / [dirección, Enrique Ayerbe Echebarria ; autores, Anjel Lertxundi...et al.]

(2000)

Txopitea, Daniel (1950-1997)

Zarautz : bihotz-bihotzetik = con toda el alma / [autores : Daniel Txopitea, Ainize Txopitea ; textos : Daniel Txopitea ; transcripción, adaptación... : Mª Jose Aranzasti ; traducción : Idoia Murua]

Ugalde, Martin (1921-2004)

La semilla vieja y otros cuentos / Martín de Ugalde ; [prólogo Anjel Lertxundi]

(2003)

Urbieta, Imanol (1934-)

Urtxintxa abestiak [Soinu-grabazioa]. 4 / musika eta moldaketak, Imanol Urbieta ; letrak, Imanol Urbieta, Andu Lertxundi eta Antton Kazabon ; abeslariak, Jaione Eskudero ... [et al.]

(2005)

Uribe, Kirmen (1970-)

Lizardi eta erotismoa / Kirmen Uribe Urbieta, Jon Elordi Akordarrementeria ; hitzaurrea Anjel Lertxundi

(1996)

Urtxintxa [Soinu-grabazioa] : abestiak (1999) 5 Zabaleta, Jon (1950-)

Uda / Jon Zabaleta , Anjel Lertxundi

(1981)

Zarautz [Bideoa] : 750 urte urrenaren ospakizunak / ekoizle Zarautz-ko Udala, Turismo Bulegoa ; zuzendaritza (1989) teknikoa Irudi ; errealizioa Sincro ; laguntza berezia Anjel Lertxundi Zarautz / autores, Anjel Lertxundi ... [et al.] ; fotógrafos, Archivo Oficina de Turismo ... [et al.] ; autores de las (1999) reproducciones pictóricas, Iñigo Ormazabal ... [el al.]

Ihes betea. Dossierra.  

Liburuari buruzko informazioa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you