Page 1

Gelditu zaitezte gurekin Ana Malagon

“Kisketa sistema tradizionala du ateak. Horrelako mesfidantzarik sortzen didan beste objeturik ez dago. Itxi egin dut, nire pribatutasuna gorde dezan. Goitik behera biluztu ninteke orain. “

Hernaniko Udal Liburutegia 2018 ekaina


Biografía Ana Malagon Zaldua 1(Donostia, 1978) zerbitzu digitaletan aditua eta idazlea da. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Iruñan eta produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzen ditu. Samuraitasuna blog propioan idazten du. 2014ean lehenengo liburu argitaratu zuen, Lasai, ez da ezer gertatzen, mikroipuinen bilduma, eta bigarrena 2017an, Gelditu zaitezte gurekin, ipuinliburua

Gelditu zaitezte gurekin Sipnosia Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anaiarrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio; ama zahar eta alargunduak berriz ezkontzea erabaki du

Lanak  

1

Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar, 2014 Gelditu zaitezte gurekin (Elkar, 2017)

https://eu.wikipedia.org/wiki/Ana_Malagon (2018-04-17)


Elkarrizketa2 "Errazago identifikatzen gara miseriarekin istorio alaialaiekin baino" 

Ana Malagonek bi profil ditu Twitterren, baina, beraren esanetan, ez eta dira bi pertsona ezberdin, hizkuntza dute irizpide. Batean, ingelesez gaztelaniaz idazten du, euskaraz bestean: “Gauza globaltzat jotzen dugu internet, baina badirudi euskal txiosfera eta Madrilgoa aparteko mundutan bizi direla”. Gaiarekin ere badu zerikusirik: oro har, erdaretan gehiago idazten du lanaz; literatura, ordea, euskaraz egiten du. Ana Malagonen alderdi bi horiei (eta beste hainbati) erreparatu diegu elkarrizketa honetan.

Gelditu zaitezte gurekin liburuaren kontra-azaleko biografiak dio ikusentzunezko ikasketak egin zenituela eta proiektu eta zerbitzu digitalak diseinatzea duzula ogibide. Noiz eta nola hasi zinen horretan?

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi nuen, berez, gidoilaria izan nahi nuelako. Madrilera joan nintzen gidoigintza ikastera, eta gero Donostiara bueltatu nintzenean saiatu nintzen mundu horretan sartzen, baina ez zuen funtzionatu, eta publizitate-agentzia batean hasi nintzen erredaktore. Blogen kontua sortu zenean, katxarreatzen hasi nintzen, gustuko ditudalako ordenagailuak-eta. Lanean, eskatu nuen off line publizitatetik sareko publizitatera pasatzeko, eta han ezagutu nuen nire lankide eta bazkide den Goio Telletxea. Hain zuzen ere horrexeri buruz galdetu nahi nizun orain. 2008an sortu zenuten La Personnalité, proiektu eta zerbitzu digitalak diseinatzen dituen etxea. Zerk hauspotu zintuzten?

Ikusi genuen aplikazioak-eta halakoak sortzen ari zirela eta mundu hori esploratu nahi genuen. Bazegoen merkatua eta bazegoen beharra diseinuaren aldetik. Nahi genituen egin interesatzen zitzaizkigun proiektuak, 2

Hemendik hartuta: [2018-04-17[http://www.argia.eus/argia-astekaria/2554/ana-malagon-idazlea


ez webgune korporatiboak, baizik eta zerbaitetarako balio dutenak edo pertsonei laguntzen dietenak. Jendearen esperientziak hobetu nahi genituen diseinuaren bidez.

Kritikak3 Ez-lekuetan Javier Rojo / El Correo, 2017-05-13 Ana Malagonek argitara eman berria du narrazio liburu bat. Idazlanak “Gelditu zaitezte gurekin� du izenburua eta hamalau narrazio jasotzen ditu. Idazleak orain dela hiru urte bere burua ezagutzera eman zuen euskal literaturan mikroipuinak biltzen zituen liburu baten bidez. Narrazio laburrerako zaletasuna, beraz, berezkoa duela esan daiteke. Narrazio liburu honetan agertzen diren istorioetan bizitza puskak aurkezten zaizkigu. Protagonistak ez dira heroi handiak, eguneroko bizitzan ari diren pertsona arruntak bizik. Eta pertsona arruntak diren neurrian, beraiei gertatzen zaizkienek nahiko ohikoak dirudite, balentria ikusgarrietatik urrun. Baina eramaten dituzten bizitza horiek beren ohikotasunean zerbait berezia erakusten dute. Izan ere, pertsonaia gehienak helduaroan murgilduta daude, ia konturatu gabe, eta puntu horretara heldutakoan ohartzen dira beraien

bizitzak ez direla behinola irudikatu zituzten bezalakoak, ezintasunak eta mixeria txikiak nagusi baitira beren munduan.

Talentu, adikzio eta arazo psikologikoak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2017-07-09 Ipuin bilduma honetako hamalau izenburuek azpimarratzen digute narrazio bakoitzean zeri erreparatu behar diogun: eguneroko bizimoduak ekartzen digun miseria erakusten zaigu gordin eta zuzen lehen pertsonan hitz egiten digun ahots narratiboaren bidez. Literaturaren funtzioetako bat bere garaiko jendartearen isla izatea da, hau erreproduzitu edo deseraikitzeko. Eta hori da ondoen egiten duena egileak ipuinotan. Multinazionalen, neoliberalismoaren eta AEBen inperioaren globalizazio eta kontsumismo garai honetan bakarrik gaude 3

Informazio gehiago : [2018-04-17] http://kritikak.armiarma.eus/?p=7200 http://kritikak.armiarma.eus/?p=7241


eta saiatu behar gara “nor” izaten, ingurukoekin harreman (prekario)ak egiten, eta “zoriontasuna” lortzen. Emakume izateko eta gizon izateko moduei begiratzen zaie Duty free edo Jane Doe ipuinetan; maitasunari eta sexuari, bikote harremanei, edo familiari buruzkoak topatuko ditugu Non gorde behar diren ez dakizun gauzak, Logela zerbitzua eta Udaberri familia

Gelditu zaitezte gurekin dossierra  
Gelditu zaitezte gurekin dossierra  
Advertisement