Issuu on Google+

HAM ETA NIRE LAGUNEN KANPAINA Egun batean Lurra eta Lurra eta Ilargia espazioan eta asko irauten dute denbora tximinoa agertu zen: abenturak izugarri harrituta gelditu zen esploratzera joan zen espaziotik biraka. Baina joaten zela nabaritu segituan zulo-beltz beltzaren egoera inoiz amaitzen. Baina‌

Ilargia hitz egiten egon ziren. denbora asko pasatzen dute aspertzen direnez beti berbatan osoan. Eta bat-batean Ham Ham nahiko txikitxoa zen eta gustatzen zitzaizkion. Ham espaziora eltzerakoan. Espazioa eta oso pozik joan zen leku batean gelditu eta atzerantz zuen. Oso ikaratuta zegoen eta batek harrapatu zuen. Zulozorabiagarria zen eta ez zen

Zulo-beltzak Ham harrapatu ostean ikastolan agertu zen.Hamek ez zekien zer egin, nora joan... Guztiz zorabiatuta zegoen.Txirrina jo zuenean, ni eta nire lagunak (Leire jatorra,Naia ederra, Eider azkarra,Irati barregarria, Paula jostagarria eta ni laguntzen diena) gelatik atera eta Ham tximinoa lurrean botata guztiz zorabiatuta aurkitu genuen.Orduan nire etxeko txokora eramatea erabaki genuen.Han geundela, Ham tximinoa esnatu egin zen eta zulo-beltzaren egoera azaldu zigun: -Zulo-beltza gero eta handiagoa egiten ari da-esan zuen. -Zer egin dezakegu hori konpontzeko?-erantzun genion guk. -Kutsadura gutxitu egin behar dugu-azaldu zigun Hamek. -Eta horretarako kanpaina bat antolatu egin ahal dugu guztien artean-bota zuen Eiderrek. Arratsaldean birziklatzeko ontziak jarri genituen herri osotik kutsadura gutxitzeko,eta gainera eskola guztietatik joan ginen zulo-beltza eta kutsaduraren arazoak azaltzera.Hortik aurrera kutsadura gutxitzen hasi zen, eta oso pozik jarri ginen guztiak.Hori ospatzeko patatak, txistorra, batidoak, zanguitzak eta abar erosi genituen.Baina egunak pasata birziklatzeko ontziak toperaino zeuden eta gauzak lurrera jauzten ziren.Ez genekien zer egin, eta plan bat asmatu egin behar genuen arin.Bat-batean ideia bat bururatu zitzaigun Eider eta niri: -Badakigu zer egin-esan genuen Eider eta ni. - ZER!!!!-bota zuten guztiak batera. -Bi astean behin birziklatzeko ontziak batu eta leku handi batean bota, gero birziklatzeko-azaldu genien Eider eta ni. -IDEIA BIKAINA!-oihukatu zuten guztiak. -Ze lekutan botako dugu guztia?-esan zuten Leire, Irati, Naia eta Paula. -Eta gainera handia izatea -esan zuen Hamek. Orduan guztiak berriro pentsakor gelditu ginen.Bi minutu geroago nire aita etorri zen lanetik. Nire aita altua, begi urdinekoak, ile horikoa, bihotz onekoa eta zientziaren maitalea da. Eta guztia azaldu egin genionean berak honela esan zigun: -Badakit non egin ahal duzuen. -NON!-bota genuen guztiak adi-adi. -Nire laneko albo batean eraikin erraldoi bat bota genuen eta han izugarrizko lekua dago -azaldu


zigun.-Eta ez dugu ezertarako erabiliko. -Eskerrik asko aita hoberena zara!!-esan nion nik. -ESKERRIK ASKO!-errepikatu zuten besteok. -Bueno aldatzera noa geroarte -bota zuen aitak -GEROARTE!-oihukatu genuen guztiok. Hurrengo egunean herriko ontzi guztiak hartu eta aitak esan zigun lekura eraman genituen.Eta horrela jarraitu genuen egun guztietan.Nire aitak esan zigun lekuari izen bat jarri genion guztien artean: BERZIKLATOR!Azkenean oso pozik gelditu ginen guztiak. Baina Ham ez.Ham oso triste zegoen bere familiarekin bueltatu nahi zuelako.Eta bat-batean esan zuen: -Parte batetik oso pozik nago gure arazoa konpondu dugulako baina beste aldetik ez nik nire familiarekin bueltatu nahi dudalako, eta ez dakit nola. -Trankil Ham ez kezkatu guk lagunduko dizugu-esan genuen guztiak. -Bai benetan hori egingo zenuketen nigatik?-bota zuen Jamek. -Ba noski!-errepikatu genuen denok. Orduan Hamen espaziontzia konpontzera joan ginen ikastolara.Baina lehenago nire aitari tresna batzuk eskatu nizkion.Tresnak eman ostean ikastolarantz abiatu ginen guztiak.Ikastolara heldu ginenean Hamen espaziontzia konpontzen hasi ginen eta Ham pozik jarri zen baina ez hainbeste. Ham beldurra zeukan espazioan berdina gertatzea eta beste toki batean jaustea.Naia Hamekin jesarri zen pixka bat lasaitzeko.Espaziontzia bukatu genuenean guztiak batera txokora joan ginen. Ham prest zegoen etxera bueltatzeko eta joan baino lehenago aita abisatu genuen, Ham joaten ikustera.Ham espaziontzian martxan jarri eta guztiak batera AGUR esan genion.Egun batzuk geroago Ham tximinoaren postalak heldu zitzaizkigun eta guk berari ere idazten genion.Horrela egoten ginen egunero eta hortik aurrera oso pozik bizi izan ginen guztiok.

ALBAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA SOPELAKO PLAZAN!


Natxo eta Firmware 2020.urtean meteorito erraldoi bat Lurraren kontra joango zela esaten zuen Natxo izena zuen ume batek. Oso sendoa zen. Oso txikia zen hori esaten zuenean baina 2020. urtean 20 urte zeukan eta Nasan lan egiten zuen Hollywooden. Egun batean, Nasan lan egiten zuenean,meteorito bat Lurraren kontra zetorrela ikusi zuen. Baina meteoritoa txikiegia zen eta ez zuen ezer egingo Lurrean. Hurrengo egunean meteoritoa Lurraren kontra jo zuen eta ez zuen ezer egin. Orduan joan ziren begiratzera gertatu zena. Heldu zirenean, meteoritotik estralurtar bat atera zen. Natxo estralurtarrari galdetu zion: -Nongoa zara? -Martekoa naiz - erantzun zion estralurtarra. -Zein da zure izena? -Firmware. Hortik aurrera lagunak egin ziren. Egunero galderak egiten ziren batak besteari. Hortik bi urteetara estralurtarra Nasan lan egiten zuen eta Nasan bizitzen zen txakur batekin. Txakurrak Jeminis zuen izena eta oso azkarra zen. Firmware ostera, beldurti aparta zen eta beldurrik gehien sortarazten ziona espazioko estralurtarrak ziren. Firmwaren lagunik hoberena Natxo zen, lagun bakarra zeukan. Egun batean Firmware esnatu zen eta ezin zuen ezer gogoratu, gainera ez zuen ezer jaten. Orduan sendatzaile batengana joan zen, baina sendatzaileak ez zekien bere gorputza nolakoa zen orduan ezin izan zion lagundu. Firmware esan zuen Martera eramatea eta han sendatuko zutela. Orduan espazio-ontzi bat hartu eta Martera bidaiatu zuten Natxo, Jeminis eta Firmware. Han sendatu zuten Firmware. Baina Lur planetan jende asko zegoen estralurtarrak ezagutzeko irrikatan. Horregatik espazio-ontzi asko bidaiatzen hasi ziren Martera. Hortik aurrera Firmwaren espezie guztia desagertzen hasi ziren eta hiltzen ere. Egunak joan eta egunak etorri, Natxok ume bat eduki zuen eta Firm deitu zuen. Horren ondorioz gure bi familia-kideak protestatzen hasi ziren eta estralurtarrak Martera bidaltzea eskatzen hasi ziren. Estralurtarrak Martera eramaten hasi ziren, baina bidaian gehienak hiltzen hasi ziren oxigenoa arnastera ohitu zirelako eta Marte ez zeukan oxigenorik. Azkenean Lurran bizitzea erabaki zuten. Baina pertsona asko Lurran bizitzen ziren eta askoz ere gehiago kutsatzen zuten. Estralurtarrak lan egitera joaten ziren nabetan, pertsonak kotxez eta jende dirudunak platiloak erosten eta erabiltzen zituzten. Ozono geruzan zulo asko egiten ari ziren eta izpi ultramoreak estralurtarrak hiltzen zituzten. Orduan plakak jartzen ari ziren, baina askoz ere gehiago kutsatzen zuten. Estralurtarrak hil egin ziren eta Lurra oso kutsatuta zegoen.


2025.urtean Lur planetan bizi ziren pertsonak estralurtar guztiei odola ateratzen hasi ziren, estralurtar gehiago jaiotzen hasi ziren. Horrela jendeari erakusteko beste planeta batera joatea. Lurrak ezin zuen jarraitu aurrera, laster eztanda egingo zuen. Horretarako estralurtar gehiago egiten hasi ziren. Jendea bizitzarekin jarraitzeko estralurtarrekin beste planetan. Estralurtarrak jendeari koheteak egiten erakutsi zien, animaliak espaziotik bidaiatzeko. Jendea traje espazialak egiten ikasi zuten, janari berezi espaziorako. Denok batera eraiki zuten nabe asko, nabe bakoitza Euskal Herriaren tamainakoa zen. Denetarik zeukan. Egun batean lurratik alde egitea erabaki zuten beste planeta batera joateko. Planeta hori Lurra bezalakoa zen, urarekin, atmosferarekin eta izar baten kokapena egokia. Planeta horri Rudorad deitu zioten. Jendea konturatu zen planeta ori ondo zaindu behar zela. Orduan denok erabaki zuten Rudorad ondo zaintzea.


FAMILIA XELEBREA Bazen behin familia zoragarri bat Lemoizen bizitzen zena, Andrakas auzoan, mendian.Lau pertsonez osatuta zegoen :JOSU aita, MARIA ama, UDANE alaba txikia eta AROA alaba nagusia. Josuk suhiltzaile bezala lan egiten zuen eta arrantzalea zen ere. Ordea, Maria sikologa zen eta negutegi batean lan egiten zuen. Familian bazegoen alaba oso formala, hori Aroa zen. Baina guztiok dakigunez, familia guztietan etxea hankaz-gora ipintzen duen pertsona bat egon behar da eta hori Udane zen. Nik sari bat emango nion oihukatzen hoberena izateagatik. Beno, eta negarrez ere. Baina hori ez zen egiten zuen guztia; kontatuko banizuen gertatzen den guztia gaua helduko zen . Beno, egia esan, asko maite ziren. Eta ahaztu

zait esatea

beraiek ez direla familiako

bakarrak: Xotxi; galdetuko zarete nor dan, ba familiako txakurra; ez oso listoa baina ona. Animali gehiago zeuzkaten ere: arrainak , ardiak eta oiloak. Egia esan, egun batetik bestera oilo bat gutxiago zeukaten.

Behin Josuk basurdeentzat tranpa bat egin zuen. Egunero tranpa begiratzera joaten zen, baina inoiz ez zegoen basurde gozo bat ere ez. Behin, etxera joaten zirenean, Mariak eta Udanek ikusi zuten tranpan norbait zegoela. Mariak Josuri deitu zion, basurde bat harrapatu zuela pentsatzen. Josu arrantzatzera joan zen egun horretan eta ez zion hartu telefonoa. Mariak pentsatu zuen etortzean Josuk hartuko zuela basurdea eta, gainera, Udaneri etxerako-lanekin lagundu behar zion. Ordea, Aroa telebista ikusten zegoen, etxerako-lanak bukatuta zeuzkan. Josu etxera heltzen zegoen eta Mariak guztiz ahaztuta zeukan basurdearena. Familia guztia afaldu eta ohera joan zen. Hurrengo goizean zapatua zenez, Aroa basurdea zelakoa ikustera joan zen, berak inoiz ez zuen basurde bat ikusi eta. Basurdea ez zela hain itsusia ikusi zuen: begi handiak, gorputz berdea, baxua, sudurrik gabekoa,‌ Berezia zen eta euskaraz hitz egiten bazekien. Aroa hasi zen pentsatzen hori ez zela basurdea. Orduan internetera joan zen. Aroak ez zekien zer zen hori eta etxean ezkutatu zuen.


Laster berarekin jolasten hasi zen. Ondo eramaten ziren. Baina ez zekien zer zen. Astelehena zen eta ikastolara joan behar ziren. Orduan armairuan ezkutatu zuen. Baina horrela ezin segitu egunero. Zerbait egin behar zuela pentsatzen zuen.Aroak marrazki bat egin zuen eta aitari erakutsi zion. Aitak estralurtar bat zela esan zion eta espazioan bizitzen zirela. Aroak espaziora bidali behar zuen estralurtarra, baina nola? Orduan estralurtarren liburuak irakurtzen hasi zen. Liburu batean jartzen zuen estralurtarrak espaziontzietan etortzen zirela. Orduan, espaziontzi bat egin behar zuen, baina nola? Aroa espaziontzia egiten hasi zen; inoiz ez zuen horrelakorik egin, baina egiteko prest zegoen. Herrian latak eskatzen ibili zen; itsulapikoa apurtu zuen eta zeukan diruarekin kola erosi zuen, eta puztukiak. Goizean estralurtarra espaziontzian sartu zuen; baina alferrik, puztukiak ezin zuten pisuarekin. Hamarrak ziren eta Aroa klasera joan behar zen.Liburu polit bat irakurri zuen; eguzkiari buruzkoa zen. Liburuan eguzkia apurtu egiten zen baina herritarrek zatiak pegatzen zituzten eta kometa handi batean eguzkia zerura bidaltzen zuten. Aroak ideia bat eduki zuen; kometa bat egin ahal zuen estralurtarrarentzat. Herrian kordela eta papera eskatzen ibili zen. Arratsalde osoa eman zuen kometa egiten, baina lortu egin zuen. Kometa erraldoi bat egin zuen. Gauean estralurtarra kometan sartu eta espaziora bialdu zuen. Mariak ipuin bat egin zuen Aroak kontatu zion ipuinagas edo hori uzte zuen berak.Eta Josu jateko ezer gosoagas gelditu zen.

ETA ZAR DADILA KALABAZAN


XX.mendean, baziren hiru mutiko Pierre, Leo eta Pertseo. Hirurak oso lagunak ziren eta ederto konpontzen ziren euren artean. Pertseok bizitza tristea zuen bere aita hil egin zelako eta orain ama bakarrik zeukan. Bere ametsa astronomoa izatea zen bere aita bezala, izarrak planetak eta beste hainbat gauza aztertu nahi zituelako eta motibazio hori amak ematen zion. Pierrek eta Leok ere espaziora joan nahi zuten eta promesa egin zioten elkarri handitan hirurak batera bidaiatuko zutela espaziontzi batean. Pertseo handia egin zen, eta egun batean, NASA ko zientzialariek espaziora joateko deitu zioten. -Kaixo, Pertseoren etxea da hau? -Bai ni naiz Pertseo, esan. -Gure konpainiak zu espaziora joatea nahi du, Jupiterren dagoen zulo beltz bat aztertzeko. Baina ez zara bakarrik joango zurekin beste bi pertsona joango dira. - Ongi da. Banoa espaziora orduan. Eguna heldu zenean, Pertseo NASAko laborategian agertu zen eta hor zeuden berarekin batera, Pierre eta Leo, bere txikitako lagunak. Zelako sorpresa! Hainbeste denbora pasatu ostean lortuko zuten beren ametsa: espaziora joatea. Baina espaziora joan aurretik proba batzuk egin behar zituzten: Grabitatera moldatu, erresistentzia, zerbait apurtzen bazen konpontzen jakitea eta beste gauza asko ere. Hainbeste egun, aste eta hilabeteren ostean espaziora joateko eguna iritsi zen. Hirurak oso urduri zeuden. -10, 9,8,7,6, 5, 4 , 3, 2, 1...... espazioraaa!! Espaziontzia unibertsora abiatu zen ziztu-bizian. Mundu guztia irrikaz zegoen bidaia horri esker, informazio gehiago lortu ahal zutelako zulo beltzei eta espazioari buruz. Beraien misioa Jupiterrera joatea zen eta han zegoen zulo beltza aztertzea. Oso arriskutsua zen , baina apustu egin zuten teknologian. Bidaian zehar, bat-batean motorra apurtu egin zen. -Zer gertatuko zaigu orain? - galdetu zuen urduri Leok. - Lasai Leo dena ondo irtengo da. Ikusi! Marte hor bertan dago, han lurreratu gaitezke eta motorra konpondu. - lasaitu zuen Pertseok. Lurreratu aurretik grabitatearen aurkako jantziak ipini zituzten eta espaziontzitik jaitsi ziren. Motorra konpontzeko beraiek uste zutena baino denbora gehiago beharko zuten eta horregatik Marten kanpatu zuten. Motorra konpontzen 3 egun eman zuten eta bitartean Marte esploratzeko aprobetxatu zuten. Egun batean, Pertseo paseo bat ematen zebilela ura aurkitu zuela iruditu zitzaion. Korrika, bere bi lagunei abisatzera joan zen. Hirurak lekura heldu zirenean, konprobatu zuten Pertseok esan zuena egia zela eta berehala NASAkoei abisatu zieten. Aurkikuntza historiko bat egin zuten momentu


hartan!! Pertseo, Leo eta Pierre emozionatuta zeuden. Hori gertatu bezain laster, Jupiterrera abiatu ziren ikerketarekin jarraitzeko. 3 asteren ondoren, azkenean Jupiterrera heldu ziren. Ez zuten denborarik galdu eta zulo beltza aztertzera joan ziren. Zulo beltzera heldu zirenean zulo beltzak xurrupatu egin zituen eta beste galaxia batera eraman zituen. -Amatsu etxera joan nahi dut!- esan zuen Leok. -Lasaitu zaitez ez da ezer gertatzen, lortuko dugu hemendik ateratzea- erantzun zion Pertseok. - Ez dela ezer gertatzen? Ez dakigu non gauden eta gainera ez daukagu koberturarik! Harrapatuta gaude! - Zer egingo dugu orain?- oihukatzen hasi zen Pierre. Pierrek arrazoi zuela ikusi zuen Pertseok eta orduan zer egin pentsatzen jarri zen. Halako batean, planeta bat ikusi zuten eta bertan lurreratzea erabaki zuten. Planeta arraroa zen, zeren 3 eguzki zituen eta ortzadar koloretsu bat ere bai. Planetara heldu bezain laster NASAkoekin komunikatzen saiatu ziren, baina alferrik, planetan ez zegoen koberturarik, eta gainera ez zeukaten janaririk ezta urik ere. Pierr eta Leo oso urduri zeuden. Baina Pertseok berriro ere lasaitu zituen. Bost egun pasatu zuten planeta aztertzen eta bat-batean estralurtar hiri batekin topo egin zuten. Harrituta geratu ziren. -Harrigarria!-esan zuen Pertseok. -Azkar sartu gaitezen hiri horretan eta galdetu dezagun ia janaririk daukaten eta ia nola bueltatu gaitezkeen berriro lurrera.-esan zuen Pierrek -Bai, ni ados nago, baina lehenengo edateko zerbait hartu behar dugu, ni egarriak nago eta!- esan zuen Leok. Hirira sartu zirenean estralurtar hiria zela konturatu ziren. -Pe- Pe Pertseo.... hau estralurtarren hiria da! -esan zuen urduri Leok. -Bai arrazoi duzu, kontuz ibili beharko gara orduan.... -erantzun zion Pertseok. -Kaixo! -esan zuen bat-batean estralurtar batek. -Nondik zatozte? Ez zarete hemengoak..... Estralurtarra ikusi zutenean hirurek beldurraren beldurrez, konortea galdu zuten. Esnatzerakoan estralurtarra berrio ikusi zuten. Berak esan zien ez izateko beldurrik , planeta horretan salbu zeudela eta hiria ezagutzera eraman zituen. Hiria oso modernoa zen. Eraikin altu-altuak zituen eta den dena automatikoa zen. Egun asko egon ziren planeta horretan eta azkenean estralurtarra, Pierre Pertseo eta Leo oso lagunak egin ziren. Estralurtarrak esan zien ia nahi zuten beraiekin betirako gelditzea. Baina hirurek erantzun zioten ezin zutela, etxera joan behar zutela familiarekin. Estralurtarrak orduan, bertatik ateratzeko bidea erakutsi zien eta pena handiz joan ziren estralurtar hiritik. Azkenean zulo beltz horretatik irten ziren eta NASAkoei ondo zeudela esan zien, abentura zirraragarria eduki zuten hiru lagunek, lurrera iritsi zirenean beste promesa bat egin zuten elkarri abentura hori inori ez kontatzea.

AMAIERA



Ipuinak 4