Page 1

01 Apirila

KARLOS SALDISE PLAZA KOLORE BIZIZ

lezo aldizkaria2.indd 1

PATRIKAK ZAINTZEKO GARAIA

ZEIN DA ALDE ZAHARRAREN OSASUNA?

9/4/10 13:05:11


2

lezo aldizkaria2.indd 2

9/4/10 13:05:12


3

KARLOS SALDISE PLAZA

KOLORE BIZIA

Kolore gehiago du azkenaldian Karlos Saldise plazak eta ez, estalki berriak plaka gorriak, urdinak eta arroxak dituelako. Edo ez horregatik bakarrik, behintzat. Plazari jendeak eman dio kolorea, jendearen algarak, haurren jolasek eta gazteen hizketaldiek. Txuria eta beltzaren arteko aldea, horixe da plaza zaharretik berrirako aldaketa. Duela hilabete batzuk, joan den urteko abenduan plaza eraberritu aurretik, euria egiten zuenean, haurrek eta gurasoek ez zeukaten non egon eta non jolastu. Orain, ordea, bai. Eguna euritsu, eguzkitsu edo lainotsua egon, bizi dago plaza. Are gehiago, ostegunetan estalpea frutaz, barazkiz, bakailuz, azeitunaz eta

lezo aldizkaria2.indd 3

jaki gozoz janzten denean. Orain bezala, lehen ere ostegunero iristen zen merkatua Karlos Saldise plazara, baina, hiru postu izaten ziren gehienera. Egun, ordea, babesari esker, askoz merkatari gehiago etortzen dira. Bete egiten da. Gainera diru dantza gehiago egoten da, herritarrek patxada handiagoz hartzen dutelako erosketa. Euriaren beldurrik gabe, hitz aspertua tartekatuz eta jeneroari arreta gehiago jarriaz gehiago saltzen da. Hori ona da herriko ekonomiarentzat. Haur eta gazteen txoko egunero, azokazaleen gune ostegunetan... eta festalzaleen topaleku jaietan. Estalpea dagoenetik ez dago zerura begira aritu beharrik kontzertuak, otorduak eta jolasak antolatzeko.

9/4/10 13:05:13


ONGIZATE IRAUNKORRA Horixe izango da aurrerantzean gure herriaren abizena: ongizate iraunkorra. Abizenak garenaren eta izan nahi dugunaren adierazpide sendoa izan nahi du. Gure egiteko nagusia lezoarren bizi kalitatea eta ongizatea bermatzea da; gaurko eta biharko ongizatea. Ongizatea da herritarren eta udalaren arteko topagunea, baina, dimentsio asko biltzen ditu, hala nola, ekonomia, ekologia, gizartea...

lezo aldizkaria2.indd 4

Lezoarrak, ordea, oreka zailean bizi gara aspektu horietan guztietan, eta zailtasun horiek erabakitzen dute gure geroa. Udal markak ongizatea eta iraunkortasuna biltzen ditu, hori delako bilatzen duguna. Ongi bizi nahi dugu orain eta beti, pertsonen ongizatea eta ingurumenarena bateragarri eginda. Udal-markaren irudia oinatz bat da. Utzi nahi dugun aztarnaren kontzientzia osoa dugulako. Oina hutsik dago,

lezoarrok inguruarekin izan nahi dugun harremanaren nolakotasuna adieraziz: konfidantzazko harremana. Bihotza geure burua geure inguruan maite dugulako ageri da. Bizi nahiaren ordezkari unibertsala. Hostoa, ingurugiroaren ikurra da, gurekin bat eginda etorkizunerantz urratsak emango dituena. Pausuz pausu egingo dugu lan lezoarren alde, arrastoa utziz.

9/4/10 13:05:13


5

Bienestar duradero y sostenible. Ése va ser en adelante el apellido de nuestro pueblo, o dicho de otra manera, la marca. Busca ser una muestra de lo que somos y queremos ser. Nuestro deber principal es garantizar la calidad de vida de los lezoarras; pero no el bienestar de hoy o de mañana, sino el permanente.

Los lezoarras vivimos en un equilibrio difícil con esos aspectos, y hoy en día, son esas dificultades las que determinan nuestra situación. La marca municipal envuelve el bienestar y la perdurabilidad, porque es eso lo que queremos. Queremos vivir mejor, pero siempre conciliando el bienestar y el medio ambiente.

El bienestar es el punto de encuentro entre el pueblo y el ayuntamiento, pero abarca muchas dimensiones: económica, ecológica, social, etc.

La nueva marca municipal representa una huella, porque tenemos plena conciencia del rastro que queremos dejar. El pie está descalzo anunciando

lezo aldizkaria2.indd 5

la relación que queremos tener con el entorno: basada en la confianza. El corazón aparece porque nos gusta vernos en nuestro entorno, y es símbolo universal de las ganas de vivir. La hoja es el representante del medio ambiente, que avanzará con nosotros hacia el futuro. Trabajaremos paso a paso por el bienestar de los lezoarras, dejando la huella.

9/4/10 13:05:13


6

lezo aldizkaria2.indd 6

9/4/10 13:05:14


7

PATRIKA ZAINTZEKO GARAIA Zailtasun ekonomikoko garaiak bizi ditu herriak eta udalak ere somatu du hori, baina, gerora kalte handiagoak saihesteko ari da lanean. Herritar gehienen antzera, sartzen eta ateratzen den dirua arreta bereziz jarraituz. Lezoren egoera eta inguruko beste herriena antzekoa da: aurreko urte oparoetan baino diru gutxiago sartzen da udalean, baina herritarren beharrak bere horretan daude, eta kasu batzuetan, ugaritu egin dira. Hortxe egoeraren gakoa. Egoerari aurrea hartu nahian, aspaldi ari da udala gastuak murrizteko neurri zehatzak hartzen. Izan ere, krisiaren larriena iritsi aurretik ere, garestiegiak ziren zerbitzuak murriztu egin zituen. Horretarako, irizpide bat oinarri hartuta ari dira: zerbitzu guztiak mantentzea, baina egoki ikusten diren murrizketak eginda. Esate baterako, kale garbiketa %20an murriztu da. Kaleak garbitu egiten dira, noski, baina igandeetan ez eta, gainera, ez da ura erabiltzen. Bestalde, diru-laguntzen partida ere txikitu egin da, eta udalak egin duen

lezo aldizkaria2.indd 7

esfortzuaren parekoa egiteko eskatu die bertako langileei ere: lanaldia asteko 32 orduetatik 35 orduetara igotzea, udaltzainen gaueko txanda Oiartzungoekin elkarbanatzea‌ Hala ere, baliabideak urriagoak direnean, horiek erabiltzeko lehentasunak ezarri behar dira, badirelako alor batzuk besteak baino garrantzitsuagoak direnak egungo testuinguruan. Aurrekontuak egitean islatzen dira lehentasun horiek eta Lezokoek argi erakusten dute Gizarte Zerbitzuetara bideratzen diren diru-laguntzak (egoera larrienetara, batez ere, gizarte politikei eragiten diena) eta kohesio sozialaren inguruko programak babestea dela udalaren lehen kezka.

Non dago zuloa? Bi dira, nagusiki, udalaren egoera ekonomikoan eragiten duten arrazoiak. Alde batetik, Foru Aldundiaren fondoa eta, bestetik, hirigintzari dagozkion zergak. Foru Aldundiak jarduera ekonomikoa-

9/4/10 13:05:15


8

ren zergak biltzen ditu eta, ondoren, bilketa horren zati bat udaletara bideratzen du. Zerga horiek aurreko urteetakoak baino txikiagoak izan dira jarduera ekonomikoa mantsotu delako batetik, eta Foru Aldundiak zerga horien tasa txikitu egin duelako bestetik. Ondorioz, diru partida txikiagoa dago udalentzako. Haritz Salaberria, Lezoko Alkatearen iritziz, erakunde gipuzkoarrak krisiari egotzi dio diru-bilketaren jaitsiera baina, Foru Aldundiak krisia iritsi aurretik ezarri zituen aldaketak zerga bilketan. “Udalak ordaindu du aldaketa hori. Kontuak ez dira ateratzen diru gutxiago jaso eta zerbitzu berdinak eman behar direnean� Hirigintzari dagozkion zergak ere (obrak eta etxebizitzak egitean jasotzen direnak) gutxitu egin dira, baina, eragin hori ez da hainbeste nabaritu, bestela ere, Lezo ez delako hirigintza-jarduera handiko herria. Bestalde, udalak bere bitartekoekin egin ditu herrian dauden udal-ekipamenduak (eta ez dira gutxi). Inbertsio handiak izan dira horrelako udal txiki batentzat eta maileguak eskatu ditu udalak urteetan. Horregatik, zorpetze maila handia da eta, ez da mailegu berrietan sartzeko unerik egokiena. 2010 urtea egoera orekatu batetik hasi da, baina patrikak zaintzen jarraitu beharra izango dugu hemendik aurrera ere.

lezo aldizkaria2.indd 8

9/4/10 13:05:17


9

Herriaren egoera ekonomikoa Esan gabe doa egoera ekonomiko ezin traketsago hau kalean ere nabaritu egiten dela. Hori bereziki nabaritzen da Gizarte Zerbitzuen bidezko diru-laguntza eskaeretan. Geroz eta ugariagoak dira. Gazteak dira seguru asko enplegu falta gehien pairatzen dutenak. Langabezia zifrei begiratu besterik ez dago hori ikusteko. Horiei begira, udala enplegu politikari eta formazio politikari dagokion alorretan ari da lanean. Hala ere, programa horiek gazteei laguntzeko asmoz egiten diren arren, ez dira beraientzako bakarrik. Alkatearen hitzetan bi lan ari dira egiten hor: “Oarsoaldeko Garapen Agentziaren bidez programak eta formazio aukerak eskaintzen dira eta, bestalde, Arantzadirekin egiten ari garen esperientzia interesagarria. Formazioa eta hilabete batzuetako kontratazioa lotzen duten esperientzia tailerra da. Horrekin oraintxe hogei bat lagun dira lanean Markesanen�. Krisi egoerak gazteei begira berekin dakarren arazo larriena etxebizitzarena da, eta udalak irtenbideak eskaini nahi ditu. Bide horretan, Eusko Jaurlaritzarekin lotutako hitzarmen baten bidez, bost urterako alokairuzko etxebitzak jarriko dituzte, eta horretaz gain, laster hasiko dira 20 etxebizitza tasatu eraikitzen. Horien zozketa aurten egitea da udalaren asmoa.

lezo aldizkaria2.indd 9

9/4/10 13:05:18


10

Krisiaren aurkako neurriak Udalak krisiari aurre egiteko hartu dituen neurriak ondo pentsatutakoak dira. Azpiegitura handiak eraikitzea baztertu da, inbertsio handia delako eta bueltan ez duelako hainbeste onurarik ematen. Horren ordez, dimentsio txikiagoko industria eta aktibitate ekonomikoak bultzatuko ditu. Bizi-kalitatea, eta industriaren eta ingurumenaren kalitatea lotuta daude, eta hiruren arteko oreka bilatzen du udalak. Ildo horretan erabaki hauek hartu ditu: - Udalak baliorik gabeko nekazal lur batzuk lur indrustrial izendatuko ditu, Papresa lantegia handitzeko. Izan ere, lantegi horrek lan asko ematen du. - 107 poligonoko partzelak saldu edo 75 urterako alokairuan jarri ditu. - Gaintxurizketan dauden 14 hk aktibitate industrialetara bideratuko ditu. -Nekazal lurrak babestu ekonomia inbertsio estrategiko modura lana sortzeko. Nekazaritza ekologikoa bultzatu nahi da. -Enpresek dagozkien zergak ordaintzen ote dituzten ikusteko inspekzio fiskala egingo da. -Algeposaren ingurua urbanizatu egingo da eta inguruko baserrietarako sarbidea hobetu. Gainera, biltegi gisa erabiltzeko metro koadro batzuk eraikitzeko aukera izango du enpresak (baina ez lur okupazio berriekin), eta errekak ez kutsatzeko neurriak hartuko ditu.

Langabetu kopurua urtarrilean

lezo aldizkaria2.indd 10

2007

2008

2009

2010

218

213

273

363

9/4/10 13:05:20


0

11

TIEMPOS DE APRETARSE EL CINTURÓN A pesar de los difíciles tiempos que acechan a la sociedad, el Ayuntamiento de Lezo tiene la situación controlada, gracias a las diversas medidas que ha tomado en los últimos años. Al igual que la mayoría de los municipios, el ayuntamiento tiene menos ingresos que los habituales, pero las necesidades de los ciudadanos se mantienen, cuando no se agudizan. He ahí el problema. Ante eso, el ayuntamiento está trabajando duro desde hace tiempo. Antes de que llegara lo peor de la crisis, ya había reducido los servicios que consideraba excesivamente caros. Por lo demás trabaja con un criterio firme: mantener todos los servicios, recortando la partida destinada a cada uno de ellos. Así, por ejemplo, se siguen limpiando las calles, pero no los domingos. Las dos fuentes principales de ingreso del Ayuntamiento de Lezo son por un lado, los fondos de la Diputación destinados a los ayuntamientos y, por otro,

lezo aldizkaria2.indd 11

la recaudación de los impuestos de urbanización. Lezo, por sus características, no ha acusado tanto la disminución de esos últimos ingresos (no es una actividad importante). Pero sí ha acusado los cambios que ya antes de que llegar la crisis hizo la Diputación, reduciendo los impuestos y, por tanto, la partida que llega hasta los ayuntamientos. En situaciones de crisis hay servicios que por sus características el ayuntamiento considera prioritarias: Servicios Sociales (sobre todo, el dinero destinado a los casos más graves) y la cohesión social. En opinión del alcalde, Haritz Salaberria, son los jóvenes los que más difícil lo tienen. Por ello, la Agencia de Desarrollo de Oarsoaldea está trabajando los aspectos de formación de cara al empleo. Es el caso de los talleres de experiencia que se está llevando a cabo con Aranzadi. 20 personas están rehabilitando Markesane en un progama que aúna la formación y la contratación por unos meses. La situación se recrudece cuando se habla de vivienda. Para ello, el ayuntamiento ha firmado un convenio con el Gobierno Vasco: pondrán en alquiler apartamentos para

cinco años. Además, pronto comenzará la construcción de 20 viviendas tasadas las cuales esperan sortear este mismo año. A diferencia de otros consistorios, en Lezo se ha rechazado construir grandes infraestructuras, porque exigen cuantiosas inversiones públicas y el rendimiento no compensa. Como alternativa, el ayuntamiento apuesta por impulsar actividades económicas de menor dimensión, reservando parcelas para responder a necesidades de las actividades industriales. Asimismo, el ayuntamiento entiende que hay que incentivar la economía conservando la calidad de vida y la del medioambiente. Esos tres aspectos son inseparables y el objetivo es equilibrarlos. Con todo, el ayuntamiento ha tomado estas decisiones: convertir unas tierras agrarias en tierras industriales y dedicarlos a la necesaria ampliación de Papresa; vender y alquilar las parcelas que el ayuntamiento tiene en el Polígono 107 para uso empresarial; impulsar la agricultura ecológica para generar empleo; llevar a cabo una profunda inspección fiscal en las empresas, y urbanizar el polígono de Algeposa.

9/4/10 13:05:21


12

ALDE ZAHARRAREN TAUPADEI ADI Udalak hiru lan egingo ditu urtea amaitu aurretik Alde Zaharrean. Edozein herrira bisitan joan eta lekuaren esentzia gordeko duelako ustean Alde Zaharra izan ohi da jomugetako bat; xarma handiko gunea izan ohi da, auzorik zaharrenak izanda, historia eta bitxikeriaz beteak egon ohi direlako. Maiz, gainera, herritarren elkargune da; goizetan erosketak egiten elkartzen direnentzako, eguerditan basoerdia hartzera tabernetara gerturatzen direnentzako eta arratsaldetan haurrentzako, esate baterako. Udala aspaldian gune hau berritzeko eta berpizteko lanean dabil, bigarrenetik lehenengotik baino gehiago behar duela ondo jabetuta.

lezo aldizkaria2.indd 12

9/4/10 13:05:22


2

13

Urtea amaitzerako, hiru berrikuntza Arantzadi, INEM eta udalaren artean sinatutako akordio bati esker, hamar lorezain eta beste horrenbeste igeltsero (denak eskualdekoak) parkea berritzeko lanetan dabiltza urtarriletik. Lezoko eliza berritzeko lanetan aritu zirenetik Arantzadiko arkeologoek Markesane parkean aztarna interesgarriren bat aurki zezaketelako susmoa zuten, eta hala izan da. Izan ere, Lezoko lehen etxea izan daitekeenaren aztarnak aurkitu baitituzte: Lezo Haundi izeneko dorrearen 289 metro koadroko oinplanoa. Lanak bukatzean emango dute zehatz-mehatz aurkitutakoaren berri, baina, edonola ere, aurkitzen dutena parkearekin uztartuko dute hor lanean ari diren langileek. Lan-taldeko arduradunek egun parkeak dituen akatsak zuzentzeko plana diseinatu dute. Horren arabera, parkea ireki eta herrian integratuko dute, egun ez baitu bertan sartzera animatzen. Gainera, eguzkia parkean ondo sar dadin zuhaitz batzuk kendu egin behar dituztela esan du Jon Legorburu Hirigintza Zinegotziak: “teknikoek esan digute zuhaitzak ez daudela ondo landatuak. Zuhaitz handiek ez dute eguzkia sartzen uzten, eta zuhaitz txikiak eta belarra ez dira ondo hazten�. Markesane Lezoko birika dela dio zinegotziak eta helburua “Lezoko historia berreskuratu eta jendea historia horren parte egitea da�.

lezo aldizkaria2.indd 13

Lanak abenduan amaituko dira eta 321.000 euroko aurrekontua dute (%75a Izartu Planaren bidez ordainduko da eta gainontzekoa, udalak jarriko du). Bestalde, aspaldi du udalak Jauregialdeko herriko sarrera berritzeko asmoa. Horretarako, aurreko korporazioak martxan jarritako proiektua hartuta, egungo Gobernu Taldea bizilagunekin bildu da bitan, beharrak aztertu eta proposamenak kontuan izateko. Hortik ateratako emaitza laster ikusiko da, lanak apirilean hasiko baitira eta urrirako amaitu. Alde batetik, errepideak gutxitu eta espaloiak zabalduko dituzte. Horrek terrazak jartzea ahalbidetuko du. Bestalde, bizilagunek eskatu bezala, aparkaleku plaza gehiago jarriko dituzte. Horretarako, besteak beste, taxi geltokia Ijurkora eramango dute behin betiko. Gainera, oraingo zuhaitzak kendu eta hiriguneetarako aproposak direnak jarriko dituzte. Izan ere, gaur egun daudenen sustraiek zorua lehertu dute. Lan horiek ere Izartu Planaren barruan daude. Hala, 522.000 euroko aurrekontutik %75a diru-laguntz en bidez ordainduko da eta gainontzekoa udalak jarriko du. Andreone liburutegia zaharkituta geratu da eta berritzeko lanak hasiko dituzte uztailean, liburutegia gutxien beharko den garaian, hain zuzen. Ikasturtea

9/4/10 13:05:23


hasterako, urriaren bueltarako, prest egongo da. Berrituta dagoenean, beheko pisuan artxiboa egongo da eta liburuzainarentzako lanerako leku egokiagoa jarriko da. Gainera, leihoak eta leiho-ateak konponduko dituzte, kresalak erabat janda baitaude. Lehen pisuan kristalezko gela bat egokituko dute haurrak gurasoekin joan daitezen. “Beharbada liburu gutxiago egongo dira bistara” dio Jon Legorburuk “baina leku atseginagoa izango da haurren aisialdirako”. Bestalde, egun hirugarren solairuan dagoen KZ gunea hortik aterako dute (oraindik ez dago

lezo aldizkaria2.indd 14

erabakita non jarriko duten) eta errekuperatuko den espazioa liburutegia zabaltzeko erabiliko da. Liburutegi berriak ingurugiroaren inguruko informazioa eskuratzeko txoko bat ere edukiko du. Jon Legorbururen hitzetan, “geroz eta informazio gehiago behar dugu Jaizkibelen, Kanpo Kaiaren eta bestelakoen inguruan. Era honetan dena eskurago izango dute herritarrek”. Azkenik, sarrera nagusia Jaizkibel hiribidera ematen duen aldera pasako dute, arrapala bat jarrita ezinduentzako sarrera egokitzeko. Obra guztia Espainiako Gobernuak lekuan lekuko inber-

tsioak finantzatzeko diru-laguntzekin ordainduko du. Guztira, 170.000 euroko aurrekontua du.

Orain arte, trafikoarekin eta zoruarekin borrokan Egingo, hasiko, bukatuko... denak etorkizuneko aditz-denborak. Baina, orain arte badira udalak Alde Zaharra hobetzeko hartutako erabakiak. Ez dira aurrekontu aldetik lan handiak izan, baina bai, erabateko aldaketa ekarri dutenak. Aspaldian Lezora etorri ez eta egun bertatik buelta bat ematen duenak kotxeak Alde Zaharretik desagertu egin

9/4/10 13:05:23


direla ikusiko du lehen begiratuan. Izan ere, udal honek hartutako lehen erabakietako bat kaskoa oinezkoentzat egokitzea izan zen, autoentzako sarbideak plazatik, Txerrimu単otik eta Polentzarrenetik moztuz. Segurtasun eta bizi-kalitatearen mesedetan hartutako erabakia izan zen hura, herritarrak lasaiago ibil baitaitezke kaleetan paseoan eta haurrak jolasean. Pikukaleko txukunketa izan da beste lanetako bat. Autobus geltokia eta Alde Zaharra batzen dituen kalexka txukundu egin du obra txiki baten bidez. Aitzitik, hartutako erabaki guztien artean gehien goratu dena Alde Zaharreko lurraren zati malkartsuenak trokela-

lezo aldizkaria2.indd 15

tu edo lakartu izana da. Oso labainkorra zen lehen; herritar batek baino gehiagok hartu du min Kale Nagusian edo Donibane Kalean, esaterako.

tiak bost kategoriatan katalogatzen ditu: babes berezikoak, babes ertainekoak, oinarrizko babesa dutenak, interesik gabekoak eta inguruarekin bat ez datozenak.

Alde Zaharra kontserbatzeko plana

Kategoria horietako bakoitzaren arabera, barrualdean zein kanpoaldean egin daitezkeen (edo ezin daitezkeen) esku-hartzeak zehazten ditu. Sailkapen horretan, besteak beste honakoak hartzen dira kontuan: eraikuntzaren materiala, leiho eta balkoien forma, eskaileren forma edo barneko tipologia...

Parte Zaharraren Birgaitze Plan Berezian dabil lanean udala azkenaldian. Planaren helburua aurrerantzean Alde Zaharrean eraikuntza publiko eta pribatuetan egiten diren lanak erregulatzea da, tipologia mantendu, ondarea ahal den neurrian kontserbatu eta Parte Zaharraren osotasuna mantentzeko. Planak Alde Zaharreko eraikuntza guz-

Plana jendaurrean egon da alegazioak egiteko, eta apirilaren amaierako osoko bilkuran behin betiko onartzea espero da. Hori hala gertatzen bada, indarrean sartuko da automatikoki.

9/4/10 13:05:24


16

¿CÓMO ESTÁ DE SALUD LA PARTE VIEJA? Por la historia que guarda, por ser punto de encuentro de jóvenes y mayores y por muchas razones más, el Casco Viejo suele ser la parte con más encanto de los pueblos. El Ayuntamiento de Lezo está desarrollando tres proyectos para mejorar los servicios, el ocio y la urbanización. Markesane será a finales de año un parque muy diferente al actual. Más integrado en el pueblo y más agradable. Para ello, Aranzadi, INEM y el Ayuntamiento están trabajando conjuntamente, de manera que 10 estudiantes de jardinería y otros 10 de albañilería están rediseñando el parque e integrando en él los restos que se han encontrado en él: la primera casa de Lezo, Lezo Haundi. El presupuesto es de 321.000 euros. El 75% se paga a través del Plan Izartu y el resto lo pondrá el ayuntamiento.

lezo aldizkaria2.indd 16

Por otro lado, entre abril y octubre se llevarán a cabo las obras previstas en Jauregialde. Se pretende adecentar la entrada al pueblo, dando más espacio a las aceras para pasear y poder poner terrazas, disminuyendo la cantidad de carreteras y plantando árboles adecuados para las ciudades, es decir, con raíces más pequeñas que los actuales. Además se habilitarán más plazas de aparcamiento, para lo cual, la parada de taxis se trasladará a Ijurko para siempre. Estas obras también entran en el Plan Izartu. El 75% del presupuesto (522.000 euros) es subvencionado y el resto lo pondrá el consistorio. Por último, las obras de la biblioteca Andreone se llevarán a cabo de julio a octubre. La entrada principal pasará a estar en la fachada que da al paseo Jaizkibel. En el piso de abajo se habilitará el archivo y el espacio para el bibliotecario; en el primero se va a crear un espacio dedicado a los más pequeños, y el tercero se utilizará para ampliar el espacio dedicado a la biblioteca. Para ello, se cambiará de ubicación el KZ-

gune, aunque aún no saben dónde lo instalarán. En este caso, toda la obra (de 170.000 euros) es subvencionada por el Plan Zapatero. Hablamos de obras que se están realizando o comenzarán pronto, pero hasta ahora el ayuntamiento ya ha llevado a cabo varias intervenciones que han mejorado el casco antiguo: se han quitado los coches con el objetivo de peatonalizar la zona, se ha punzonado el suelo en los puntos más peligrosos y se ha adecentado Piku Kale. Al tiempo que se están haciendo todas esas mejoras, el ayuntamiento está trabajando en el PERCH (Plan Especial de Rehabilitación del Casco Histórico) con el objetivo de regular las obras que en el futuro se realicen en los edificios públicos y privados de la zona, de manera que se conserve la tipología y no se hagan barbaridades en el patromonio. El plan ha estado expuesto al público para que se pudieran hacer alegaciones y se prebé aprobar en el pleno de finales de abril. Si es así, entrará en vigor automáticamente.

9/4/10 13:05:27


6

17

ZER BEHAR DU LEZOKO ALDE ZAHARRAK BIZIAGOA IZAN DADIN? Azken urteetan egin ahalak egin ditu udalak Alde Zaharra hobetzeko, txukuntzeko, zerbitzu hobeak eskaintzeko, atseginagoa egiteko, eta egungo edertasuna etorkizunean ere ziurtatzeko. Baina zerbait falta du oraindik herriko auzo zaharrenek izaten duten giroa eta bizia erakartzeko. Lezoko Alde Zaharrak zer behar duen galdetzera atera gara kalera. Bizi falta da gehienen ustez Lezoko Alde Zaharrak duen arazo nagusiena. Askotan herri hila dirudi. Arazoaren jatorriaz hitz egiterako garaian norabide berean begiratzen dute gehienek: komertzio falta. Angel Errasti, Errasti Decoración komertziokoak, ongi daki dena oso ezberdina zela urte batzuk atzera: “Kale Nagusian bakarrik lau aroztegi zeuden. Jende zirkulazio askoz gehiago

lezo aldizkaria2.indd 17

zegoen”. Horixe da gakoa, herrian komertzio gutxi daudelako erosketak egitera kanpora atera beharra...edo esan beharko genuke, jendea kanpora joaten delako itxi direla herriko dendak? Horri nola buelta eman asmatzea zaila dela aitortzen dute, baina, udalaren aldetik herrian kontsumitzera bultzatzeko kanpainak egin beharko lirakela dio Angelek. Arazoaren sustraian askoz haratago doa Agustina Pontesta herriko Bake Epailea. Bere ustez, herri nortasuna galdu izana da guztiaren jatorria eta horri buelta emateko, hain zuzen, lezoar izatearen harrotasuna landu behar da. Hala jendeak herriarekiko lotura eta konpromiso handiagoa edukiko luke. “Alde Zaharra izan beharko litzateke herriaren bihotza, gehiago zaindu beharko genuke”. Egun kultura mugimendurik ez egotea ere tristuraz ikusten du Agustinak. Egin beharreko guztia udalaren esku

bakarrik al dago? Edurne Riaño, Xua pelukeriakoaren ustez ez. “Nik uste azkenean herritarrek bere aldetik ere jarri behar degula, lokalak irekitzeko eta gauzak antolatzeko”. Lander Zurutuzak, Udal Liburutegiko liburuzainak, herrikideek aipatutakoari beste arazo bat gehitu dio. “Alde Zaharrean ikusten dudan gauzarik larriena eta jendearen osasunean eragin zuzena duena portuko kutsadura da, txatarraren deskargarekin eta termikaren kutsadurarekin. Arazo hori konponduko balitz nik uste det zoriontsuagoak izango ginatekela. Egia da orain Alde Zaharra txukunagoa dagoela eta atseginagoa dela paseatzeko; baina ez da nahikoa”. Iritziak iritzi, egoera hau ziklikoa dela diote laurek, baina, denborak arazoak berez konponduko dituen zain egon gabe, udalak Alde Zaharrari falta zaiona emateko egingo du lan.

9/4/10 13:05:35


LEIRE BETETA INGURUMEN AHOLKULARIA

“Jaizkibel eta landa eremua dira Lezoren aberastasunik handienak� Lezoko Udalak ingurumenarekiko duen kezka ez da berria. Bi urte atzera, ikerketa bat egin zen herrian aurrera eraman daitezkeen ekintzak zehazteko; iaz aholkularitza lana egin zuen enpresa bat kontratatu zuten eta, urte honen hasieran, udalak aholkulari lanak egingo dituen langilea hartu du. Leire Beteta errenteriarra da Udaleko Ingurumen Aholkularia. Zein da zure egitekoa udalean? Ingurumenarekin zerikusia duten arazoak detektatu eta konponbidea bilatzea. Komunikazioa ere landu behar det, jendeari jakinarazi zer egiten ari garen eta kontsultatzeko informazioa eskura jarri.

lezo aldizkaria2.indd 18

Horrekin lotuta dago liburutegian jarriko duzuen txokoa? Bai, ingurumenari buruzko txoko bat sortu nahi degu. Dokumentuak eta ordenadore bat egongo dira kontsultatzeko. Ez da pertsonarik egongo informatzeko, baina, hala ere, jendearen arretarako ni egoten naiz udaletxean asteazken, ostegun eta ostiral goizetan. Eskura egongo den informazioa Lezokoa eta eskualdekoa izango da hasteko. Zer duzu eskuartean? Iaz hasitakoarekin ari gara lanean, baina, bidean geroz eta gauza gehiago ateratzen dira. Jarduera industrialen lizentzia aktibitateak berrikusten ari

9/4/10 13:05:35


LEZO

gara eta erreken uraren kalitatea hobetzen. Jaizkibel Onura Publikoko mendia da eta Natura 2000 sarearekin lotutako zenbait gauza ateratzen joango dira aurten. Gainera, egungo kaiarekin lotuta, portuan dauden enpresek egiten duten erabilpena kontrolatu behar degu, kutsadura sortzen dutelako. Zein da herriak ingurugiroaren aldetik duen balio handiena? Jaizkibel ingurua oso garrantzitsua da, baina, nik landa eremua ere azpimarratuko nuke. Ongi kontserbatua dauka paisaia aldetik; baserriak daude, zuhaiztiak, larreak, errrekak... Zein da Lezok daukan arazo larriena? Bi eskala egingo nituzke. Alde batetik,

lezo aldizkaria2.indd 19

19

oraintxe bertako arazoak: kontrolatu gabeko isurketak, betelanak, mendian egiten diren erabilera batzuk. Udaletxeak ez dauka basozainik eta zaila da hori guztia kontrolatzea. Bestetik etorkizuneko arazoa: mehatxua ikusten det kanpo kaiarekin, dudarik gabe. Hori egiten bada erabat aldatuko da herriaren itxura, ez du ezer ikustekorik izango. Sentsibilizatuta al dago herria ingurumeneko gaiekin? Egia da pertsona multzo bat dagoela herriko balio naturalen alde lan egin duena, baina beraiek bakarrik dira. Gauzak antolatzen direnean edo jendeari zerbait azaldu nahi zaionean, jendeak gutxi parte hartzen du. Ez dakit interes falta den edo jendeak daudana

ez ote duen behar beste apreziatzen. Iruditzen zait hor lan polita egin dezakegula udaletik, herritarrak informatuz eta eguneroko ohitura batzuk aldatzeko ekimenak sustatuz. Leire oraingoz urte amaiera arte egongo da lanean, baina, jarraipena emateko, datozen urteetan ere lanean gogor segi beharko litzateke.

“Liburutegian ingurumenari buruzko txoko bat sortu nahi degu eta hor dokumentazioa eta ordenadore bat egongo dira kontsultarako�

9/4/10 13:05:36


LEZO

20

20

MAÑONTZI BERTSO ESKOLA

Herriko doinu eta errima Lagunarteko giro ederrean bertsotan aritzeko gai izatea zuen buruan duela bost urte Mañontzi Bertso Eskola sortu zuen lagun-taldeak. Izaskun Etxebeste da sortzaileetako bat: “gure burua trebatu nahi genuen edozein afaritan bertsotan aritzeko gai izateko. Baina, herri mailan ere giro hori sustatu nahi genuen”. Hasieran astean behin elkartzen ziren, ostiraletan, afariaren aitzakian. “Irakaslerik gabe biltzen ginen” dio Izaskunek

lezo aldizkaria2.indd 20

“gure kontura. Gure artean txandakatu egiten genuen prestaketa: batean batek prestatzen zuen klasea eta besteak afaria egin. Eta gero alderantziz”. Duela bi urtetik, ordea, Aitor Errazkin irakaslearen gidaritzapean hasi ziren lanean. Orduz geroztik, ostiraleko saioaz gain, asteazkenetan ere biltzen dira. “Ostiraletan kanpoko irakaslea ez da egoten eta ez da iguala, konfidantza gehigorekin ibiltzen gera, erosoago.

9/4/10 13:05:37


0

21

Batzuek nahikoa dute afari batean lau bertso botatzeko gai izatearekin eta beste batzuk nahiago dute beren teknika perfekzionatu”. Bertso giroa bultzatzen ari dira, izan ere, aurten talde bakarra izatetik aurten hiru izatera pasa baitira kolpetik. Hasierako taldean 16 urtetik gorako jendea biltzen da; beste bietara, aldiz, gaztetxoagoak joaten dira: Herriko Eskolako taldean 12 urteko zortzi haur daude eta bestean 13-15 urte bitarteko bost. Azken horien kasua bereziki pozgarria izan zen Mañontziko kideentzako, ikasleen borondatez sortu baitzen. Gogoa, beraz, badago. Taldea sortu aurretik hutsunea zegoen, bertsoarekin lotuta egiten ziren ekitaldi bakarrak jaietakoak ziren. Bertso eskolak, beraz, herriko bertsozaleak iratzarri dituela esan daiteke. “Hasiera batean jendeak zaletasunik ez zegoela uste zuen, baina urtean zehar antolatzen ditugun ekitaldi gehienek arrakas-

lezo aldizkaria2.indd 21

ta handia dute” dio Erlantz Altsuk, Herriko Eskolako taldeko irakasleak. “Esan behar da, hala ere” azpimarratzen du Erlantzek “azkenaldian bertsolaritza oso modan dagoela eta horrek ere asko eragiten du. Bertsolari Txapelketaren ondorioa ere bada hemen antolatzen ditugun gauzek arrakasta edukitzea”. Bertso-eskolako kideek okerren daramatena denbora falta da, Izaskunek azaldu bezala: “saiatzen gera deitzen diguten leku guztietara joaten. Adibidiez, Koadrilategitik deitu ziguten tailer batzuk emateko eta gu hori zaintzen saiatzen gera, badakigulako bertso -eskolara etortzera animatuko direnak egon daitezkeela”. Urtean zehar antolatzen dituzten ekintzen artean bertso-afariak eta otsaila inguruan Gezalan egin ohi duten bertso -saioa daude. Horrez gain, Urtezahar egunean ere baserriz baserri kantari ateratzen dira eta herrian kalejira

egiten dute, bat-bateko bertsoak eta abesti zaharrak tartekatuz, “jendeak parte har dezan” dio Erlantzek. Herriko kultur giroaz hizketan ekitaldi eta mugimendu gutxi dagoela uste dute. “Bertso-eskolaz, dantza taldeaz eta Orratx antzerki taldeaz aparte ez dago mugimendu asko. Ekitaldietan ere, Lezoko ihauteriak, jaiak eta gabonak kendu eta ez dago gauza handirik” kexu da Izaskun. Horri buelta emateko Udalak akuilu lanak egin eta herriak erantzun egokia eman beharko liekela uste dute biek. Faltan botatzen dute kultur mailako mugimendu handiagoa egotea. Etorkizunera begira, egun dituzten hiru taldeak mantentzea da bertso-eskolaren helburu nagusiena, hasie rako ildoari sendo eusteko. Bide horretan segiko dute lanean, azken finean, bertsotan aritzea eta klaseak prestatzea baitute gustukoen.

9/4/10 13:05:38


Haritz Salaberria LEZOKO ALKATEA

lezo aldizkaria2.indd 22

9/4/10 13:05:41


Irakurri berri duzuen aldizkaria udalaren asmoen erakusgarri da, udal informazioa herriarena egitea baita aspaldi dugun nahietako bat. Ongi ikasiarena izan ohi da aurkezpenetan norbere buruaz azkena hitz egitea, eta halaxe egin nahi izan dut nik ere. Orain arte egindako lan guztiak zerrendatzen hasiko ez naizen arren, lerro gutxi batzuk gorde nahi ditut epe laburreko gure ibilbideari kasu egiteko. Aldizkariaren

datozen

zenbakietan

herritarrok egiten ari garenaren berri izango duzue; baina, udalari dagokigunean, lezoar guztion ongizatea helburu jarraituko dugu lanean. Herritarren eta aldizkariaren arteko aurkezpenak eginak, laster martxan jarriko den Herritarren Sarean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet, udal informazioa jasotzeaz gain, udal-kudeaketan eragin izan dezazuen.

lezo aldizkaria2.indd 23

La revista que acaban de leer es una muestra del propósito del ayuntamiento: hacer al pueblo partícipe de la información municipal. En las presentaciones es lo adecuado hablar de uno mismo en último lugar, y así lo he querido hacer. Por eso, no voy a enumerar todo lo que hasta ahora hemos hecho, pero sí quiero guardar unas líneas para hacer una mención al camino que seguiremos a corto plazo. En los próximos números tendrán noticias sobre lo que estamos haciendo entre todos los ciudadanos. Pero, en lo que al ayuntamiento se refiere, seguiremos trabajando en favor del bienestar de los lezoarras. Hechas las presentaciones entre la revista y los ciudadanos, quiero invitarles a participar en la inictiativa Herritarren Sarea que pronto comenzará su andadura, para que además de recibir información municipal, puedan influir en la gestión municipal.

9/4/10 13:05:41


24

HERRITARREN SAREA MARTXAN

HERRITARREN SAREA, EN MARCHA

Herriak, etxeak bezala, zimendutik hasita eraikitzen dira. Horregatik, lezoarrek udal kudeaketan eragin eta zeresan zuzena eduki dezaten, Herritarren Sarea jarri berri du martxan Lezoko Udalak.

Los pueblos, como las casas, se construyen empezando por los cimientos. Por eso, para que los lezoarras influyan y tengan qué decir en la gestión municipal, el Ayuntamiento de Lezo ha creado Herritarren Sarea (red de ciudadanos).

Herritarren Sarea maiztasun jakin batekin (hasieran hamabosterokoa) elkartuko da, era atsegin eta dinamikoan, herriaren inguruko eztabaida sustatzeko. Kezkak plazaratu, zalantzak argitu eta herrian zer hobetu daitekeen eztabaidatuko da, eta hor egiten diren proposamenak zuzenean tratatuko ditu udalak bere batzordeetan. Lezoko Udalak herrigintzarako beste eredu bat nahi du. Hala, lezoarron ongizatea babestu eta bermatzeko ideiak eta proposamenak badituzu edo eskuartean ditugun proiektuak gertuagotik ezagutu nahi badituzu, parez pare dituzu zabalik gure ateak. Edonola ere, aldez aurretik eskertzen dizugu gugana hurbiltzeko egingo duzun ahalegina.

Lehen bilera: apirilaren 20an, 18:00etan, Donibane kaleko kultura aretoan.

La red se juntará con una frecuencia determinada (al comienzo cada 15 días) para fomentar el debate entorno al pueblo, de manera agradable y amena. Se expondrán preocupaciones, se aclararán dudas y se debatirá sobre qué se puede mejorar en Lezo, y todo lo que ahí se proponga el ayuntamiento lo tratará directamente en sus comisiones. El Ayuntamiento de Lezo quiere un modelo diferente para la construcción del pueblo. Por ese motivo, si tienes ideas y propuestas para proteger y garantizar el bienestar de los lezoarras, o quieres conocer de cerca los proyectos en los cuales el ayuntamiento está trabajando, tienes nuestras puertas abiertas de par en par. En cualquier caso, agradecemos de antemano el esfuerzo que realizarás para acercarte.

Primera reunión: 20 de abril, a las 18:00, en el salón cultural de la calle Donibane.

www.lezo.net lezo aldizkaria2.indd 24

9/4/10 13:05:41

Lezoko Udal Aldizkaria 01  
Lezoko Udal Aldizkaria 01  

Lezoko Udal Aldizkariaren 1. alea. 2010eko apirilean argitaratua.