Page 1

INAUTERIAK 2013 TRAPUJALE 25 URTE

OSTEGUNZURI: Otsailak 7 16:00 Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera eta ongietorria emango dio. 19:00 Trapujaleren jaitsiera Martizkone baserritik Alde Zaharreko Joaldunen laguntzarekin aterako da eta TGLUMEko taldeak alaiturik. Pregoia eta arranpuila. Ondoren

Trapujaleren herri-dantza berriaren aurkezpena Gurutze Santuaren plazan. Herri Dantzaren entseguak otsailaren 2an Karlos Saldise plazan 17:00 etan.

20:00 Lezoko “Trapujale” oroigarri bereziaren banaketa. Aurten urte hauetan guztietan emandako laguntzagatik, aspaldiko Ekaitz aisialdi taldea omenduko da.

OSTIRALORI: Otsailak 8 09:00 Herri Eskolako eta Institutuko ikasleen kalejira herrian zehar. 10:30 Institutu eta Herri Eskolako ikasleen “Lezo DiscoTK” emanaldiaren ikuskizuna Bekoerrota Kiroldegian. 11:00 “Trapujale festa” Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen eskutik Gurutze Santuaren plazan:


Euskal-Inauteri dantzen emanaldia. Ondoren, hamaiketakoa eta Trapu Jolasak mailaka. 18:00 Zirikuen kalejira herrian zehar Murixka Dantza taldearen eskutik (Bekoerrota kiroldegitik abiatuta). 19:00 Lezoko Euskal Dantzazaleak, “Inauteritako dantzak” emanaldia Gurutze santuaren plazan. 20:00 Enkartelada. 21:30 Barrikotea Uztarri tabernan.

LARUNBATGORRI: Otsailak 9 19:00 Trapujaleren 25. urtea ospatzeko emanaldia Karlos Saldise Plazan. Partaideak, Orratx! Antzerki taldea, Iñaki Labaka eta Lorea Intxaurrandieta abeslariak, Murixka dantza Taldea, Sutargi eta Aiton Bordako Abesbatzak, Atzekoate Zortzikotea eta guztia animatzeko Trikisound taldearen emanaldia.

IGANDUBEL: Otsailak 10

ASTELEHENARRE: Otsailak 11 17:30 “Cher ami .. ta ni!” filmaren zine emanaldia Gezalan eta amaiaeran Txokolatada Ludotekan.

ASTEARTEBELTZ: Otsailak 12 15:15 Herri Eskolako ikasleen eskutik, epaiketa txikia Gurutze Santuaren plazan. Hirugarren zikloko ikasleek Trapujaleren epaiketa eta erreketa antzeztuko dute eskolako gainontzeko ikasle eta gurasoentzat. 16:00 Txokolatada Herri Eskolan. 19:00 Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan eta herio bidaia.


Inauteriak 2013  

Inauteriak 2013

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you