Page 1

NOLA PRESTATU HERBARIOA Landare lehorrak aztertzeko herbario bat erabiltzen da. Horretarako landareak ondo kontserbatzeko prestatu behar dira. 1. PAUSUA: LANDAREAK JASO Landareak jasotzeko instrumentu batzuk eraman behar dira, adibidez guraizeak, landareak ez direlako erauzi behar. Plastiko poltsa batzuk behar ditugu ere, bilketa gordetzeko. Land areak egun bat pasa baino lehenago frigorifikoan gorde behar dira, lehorketa egingo ez dugun arte. Datuak etiketa batzuetan apuntatu behar ditugu (bizilekua, altitudea, data‌). 2. PAUSUA: LANDAREEN LEHORKETA Landareak haien etiketekin egunkari paper pleguen artean ordenatu behar dira. Landare bakoitzak lau edo bost egunkari paperekin separatuko ditugu, hezetasuna hobeto ateratzeko. Paper pila hori prentsatuko dugu. Egurrezko bi zati artean ipiniko dugu, eta hauek uhalekin edo liburuekin estutuko ditugu. Egunkari paperak, aurrenean, egunero aldatu behar dira. Egunak pasatzen diren neurrian, aldaketen aldiak murriztuko ditugu, landareak ondo lehortu arte. 3.PAUSUA: HERBARIOAREN MONTAJEA Landareak esparatrapuarekin kartoi mehetan itsatsi behar dira, eta ondoan landare horien askatutako haziak gordetzeko sobre bat jarri behar da. Baita landarearen datuen etiketa jarri behar da, eta hemen datu hauek idatzi behar dira: - Landarearen izen zientifikoa - Landarearen aurkikuntzaren lekua - Landarearen ezaugarriak (bizilekua‌) - Landareen bilketaren data - Bilketa egin duen pertsonaren izena (Leg. + izena) - Landarearen izena identifikatu duen pertsonaren izena (Det. + izena)

Nola prestatu herbarioa  

Nola prestatu herbarioa