Page 1


komunikazioa lantzeko eskema KOKAPEN POLITIKOA:

XEDE TALDEAREN ANALISIA:

Konponbidearen aurkako erasoei aurre egingo dien harresia da eraiki beharreko dinamika. Horma, soil soilik erasoei altxako zaie. Horma horiek ez dira existituko Euskal Herritarren artean, Euskal Herrian zubiak eraikiko ditugu. Hormak edo harresiak, soilik konponbidearen aurka datozen erasoei. Herritarrek osatzen dute harresi hau.

Gure xede talde ezin da orohar jendartea izan. Oso erraza da hori esatea baina ez da efektiboa. Ahalik eta zehatzenen jakin behar dugu gure dinamika NORI eta NORENTZAT eginen dugun. Aitzitik, badakigu jendartearen multzo bat (zabalagoa, edo murritzagoa) ez dela gure dinamikan aktibatuko.

• Hasiera batean behintzat, dinamika hau une honetan kalean dauden herritarren epaiketa edo atxiloketen kontra posizionatuko da. Ziklo politiko berri honetan epaiketok LEKURIK EZ DUTELA plazaratu nahiko duen dinamika.

- Nolakoa da gure xede taldea?

• Herri harresi honek ahalik eta espektro zabaleneko herritarrak barnebildu beharko lituzke. KONPONBIDEAREN alde lerrokatzen den jendarte sektorea.

• KONPONBIDEAREN alde lorrokatuko den jende multzoa. Gure xede taldea, konponbidearen alde posizionatutako jendarte multzoa izango da, beraz, konponbidea oztopatzen duenaren aurrez aurre posizionatu daitekeena. Alabaina gai zentrala epaiketak eta kartzelaratze berriak izanda.


komunikazioa lantzeko eskema POSIZIOA:

HELBURUAK (komunikatiboak)

Zein den gure oinarrizko mezua/ideia? Gure helburuak lortzeko, zein ideia na¬gusi transmitituko ditugun.

• Estatuek gatazkak luzaroan iraun dezan interesa dutela eta horretarako estrategian burubelarri dabiltzala argi uztea. Alegia, hau guztia iraganeko delituengatik justizia egitea dela deritzon iritziari buelta ematea, konponbidearen kontrako neurriak baino ez direla azalduz.

Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbiderako ekarpena egiteko konpromisoa hartu dugu. Gure erronka, konpromiso hori lau haizetara zabaltzea da, ahalik eta herritar gehien, iritzi bateko ala bestekoak izan, konponbidearen alde lerrokatzea. Konponbidearen aldeko giroa zabaltzea euskal jendartean. Konponbidea errealitate bihur dadin, oraindik orain prozesu horren kontrako hainbat oztopo antzematen dira. Horiek geldiarazteko lerro horretan kokatzen dugu gure burua. Lehentasunez, epaiketak alde batera uztea da gure aldarri nagusia, Audientzi nazionaletik datozen erasoak geldiaraztea. Herri honetara konponbidea ekartzeko, ezinbestekoa baita etapa hori bukatzea. Gatazkatik konponbidera salto egiteko gogoa erakutsi du jendarteak eta beraz, eskaera horri kasu eginez, edozelako atxilotze, kartzelaratze, zigortze zein eraso, konponbidearen aurkakotzat jotzen ditugu. Hortaz, gure borondatea eta lana, hauek gainditzea izango da. Horretarako, Euskal Herrian zubiak eraikitzera goaz, konponbidea geure eskutik eskuratzera eta bestetik, konponbidearen aurkako erasoei harresia jarriko diegu.

• Konponbidea lortu nahi badugu, politika errepresibo hau ezinbestean desaktibatu behar dela sinistaraztea. Ez dela gure kapritxo kontu bat. • Gatazka honek sortzen dituen ondorioak herritarren begitara ateratzea. Ezkutatua dagoen errealitatea plazaratzea. Errealitate hau, momentuz audientzitik datozen epaiketa eta zigorren salatzera bideratuko dugu. • Herritarrok, gutako bakoitza, dela gatazka hau gainditzeko boterea duena eta beraz, bakoitzaren KONPROMISOA ezinbestekoa dela barneraraztea.


Nortasun irudia: Herritarren harresia irudikatzeko: GIZA KATEA Globoarekin jokatzen jarraitu. HH ikurrekin bi pertsona sortu ditugu: buruak globoak dira, eta gorputzak H letra.


Nortasun irudia: Eraso eta jazarpenen aurrean gure desioa ezagutarazteko: LIBRE Kolore laranjarekin eta letra motarekin bateratuko ditugu planteamenduak. Leloa klabe positiboetan eraikitzea komeni da jendartearen parte hartzea errazteko. - Elkartasunetik konpromisora egin nahi dugu salto, konpromiso guzti horiekin lortuko dugulako konponbidea. - Konprmiso horiek irudikatzeko giza katearen irudia erabiltzen jarrai dezakegu.

epaiketa politikorik ez!

elkartasunetik konponbidera


Tipografia: Explora izeneko tipografia erabili dugu. Erabilera librekoa da eta dafont.com webgunetik deskargatu daiteke.

ABCDEFGHIJKLMN OPQRSTUVWXYZ abcdefghijklmno pqrstuvwxyz 1234567890

Jarraitutako eredua:


Aterako den materiala:

ekimenetarako kamiseta

elkartasun pultsera


Kamisetak:


elkartasunetik

konpromisora

desobedientziaz desobedientziaz

bizi!

bizi!


Txapak:

elkartasunetik

konpromisora

elkartasunetik

konpromisora


Pin desberdinak eskulan bidez: Fieltrozkoak Hautatu laranja kolore desberdinak

Goma EVA edo Foamy-zkoak


Propaganda ekintzak: Giza kate laranjak nonahi:


Horma irudiak

Zebra bideak

Klarionak banatu herritarren artean margoketak egin ditzaten

ยกNO JUICIOS POLรTICOS!


Pankartak:

LIBRE globoa

HH epaiketarik ez!

EPAIKETA POLITIKORIK EZ!

elkartasunetik

konpromisora

Zubi harresia

LiBRE giza katea

elkartasunetik konpromisora

elkartasunetik konpromisora

konpromisotik konponbidera


Plantillak:


Elkartasun haizea: Norbanakoak egingo duen ekarpena finkatzeko iruditegia egin daiteke eta globo desberdinekin identifikatu.

NIRE LAGUNAK ZUENGANA HURBILDUKO DITUT. Harremanak

NIRE ARGAZKIA ZUEN ONDOAN. Argazki publikoa pertsona ezagunekin.

NIRE ETXEA ZUENA DA: Hau da sustatuko dugun elkartasun ekimen nagusia. Identifikazio ikurra erabiltzeari garrantzia eman behar diogu. Fieltrozko pin txukunak aterata.

NIRE AHOTSA ZUEN ALDE. Iritzi publikoa emango dute komunikabideetan: iritzi artikuluak, tertuliak....

EKARPEN EKONOMIKOA.


Zabalpena: Herrietan burutzen diren dinamikak dokumentatu eta zabaltzeak garrantzia handia hartuko du. - Posible den einean ekimenak bideoz grabatu. - Ekimenaren aurrelanketa dokumentatzea ere oso garrantzitsua da. Lortzen ditugun emaitzak erakustea bezain garraitzitsua da jendartearen konpromisoak biltzeko egiten dugun lana erakustea. Behin ekintza burututa igo materiala sarera eta sare sozialen bidez zabaldu:

libre.epaiketarikez.org www.herriharresia.net eleakmugimendua.info

@libreEH @AskeGunea @EleakMugimendua

Libre herriharresia


Tresna kutxa  
Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you