Page 1

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA:

UNIBERTSOA

2010-12-07

BIXKIAK: ITSASO BASTARRIKA ETA LEIRE CARRERA


AURKIBIDEA 1.-

FITXA TEKNIKOA ...................................................................................... 3

1.1.-

Tipologia ................................................................................................. 3

1.2.-

IKT Maila/Fasea ..................................................................................... 3

1.3.-

Orientabide didaktikoak .......................................................................... 3

1.3.1.- Ikasketa-objektuen sailkapena .......................................................... 3 1.3.2.- Multzokatzea ..................................................................................... 3 1.3.3.- Formatu teknikoa .............................................................................. 3 2.-

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAREN EZAUGARRI NAGUSIAK......... 3

2.1.-

Testuinguraketa ....................................................................................... 3

2.2.-

Helburu Didaktikoak ............................................................................... 4

2.3.-

Konpetentziak ......................................................................................... 5

2.3.1.- Oinarrizko Konpetentziak ................................................................. 5 2.3.2.- IKT Konpetentziak ............................................................................ 5 2.4.-

Edukiak ................................................................................................... 6

2.5.-

Orientazio Metodologikoak eta Jarduera Sekuentzia eta azalpena ......... 7

2.5.1.- Jarduera Sekuentzia........................................................................... 7 2.5.2.- Azalpena............................................................................................ 8 2.5.3.- Baliabideak ........................................................................................ 9 2.6.-

Ebaluazio irizpideak ............................................................................... 9

2.6.1.- Arloarekiko ....................................................................................... 9 2.6.2.- IKT-ekiko .......................................................................................... 9 3.-

ONDORIOAK.............................................................................................. 10

4.-

BIBLIOGRAFIA .......................................................................................... 11


1.- FITXA TEKNIKOA 1.1.- Tipologia Tipologiaren aldetik, gure Hezteko Objektu Digitala Ikasketa Objektua izango da. Objektu honek ikas-jarduera batzuk, ebaluazio irizpideak eta baita mapa kontzeptualak ere jasoko ditu. Curriculum estaldura 5. mailako ikasturterako ezagutza-blokea izango da.

1.2.- IKT Maila/Fasea Gure Hezteko Objektu Digitalaren IKT Maila erdikoa edo tartekoa izango da, izan ere, guk finkatutako edukiak lantzeko programa itxiak erabiliko baititugu, alegia, Hot Potatoes, Cmap Tools eta Windows Movie Maker.

1.3.- Orientabide didaktikoak 1.3.1.- Ikasketa-objektuen sailkapena Bideoa: sintesi jarduera. Hot Potatoes-eko jarduerak: ebaluazio jarduerak. 1.3.2.- Multzokatzea Bideoa: Ikasgela-talde moduan egin beharrekoa. Hot Potatoes-eko ariketak: banaka, binaka edo talde txikietan egiteko balio duten ariketak. 1.3.3.- Formatu teknikoa Bideoa: multimedia formatua. Hot Potatoes-eko jarduerak: html formatua.

2.- HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAREN EZAUGARRI NAGUSIAK 2.1.- Testuinguraketa Objektu digital hauek egiteko, pentsatu duguna zera izan da: Unibertsoari buruzko ezagutzak gure ikasleei irakastea. Horretarako, honi buruzko informazioa eta baliabideak eskuratu behar ditugu, eredu desberdinetako teknologiak erabiliz. Gai hau


aukeratu izatearen arrazoiak hainbat dira, besteak beste, Unibertsoak gugan eragin zuzena duelako, bertan Lurrean ez dauden material mota desberdinak daudelako, beste hainbat planetaz inguraturik gaudelako, gurearekin alderatuz gero oso desberdinak direnak, edota, une oro aldatzen ari den zerbait delako eta oso garrantzitsua delako bertan gertatzen diren fenomenoei buruz informaturik egotea. Aldez aurretik, gu ganoraz informatzea ezinbestekotzat hartzen dugu, gu izango garelako material honen transmititzaileak eta umeek egiten dizkiguten edozein motako galderei erantzuteko prest egon behar garelako. Honez gain, bertan jorratuko ditugun gaiak, era ludikoan eta interesgarrian landu nahi ditugu. Horretarako, Hezteko Objektu Digitalak erabiliko ditugu, hauek puntu motibagarri bat ematen baitiete mota hauetako gaiei. Gainera, iruditzen zaigu, Unibertsoaren gaia teoria zuzenaren bitartez irakatsiz gero, nahiko aspergarri gerta dakiekeela, beraz, horrelako jarduera motak erabiliz, gure helburuetariko bat dena (ondo pasatuz ikasi) lortzera irits gaitezkeela.

2.2.- Helburu Didaktikoak 1. Talde-jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatuz; besteei lagunduz eta elkartasunez jokatuz; funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak aplikatuz; norberaren eta besteen ekarpenak balioetsiz, eta elkartasunez komunitatearen alde eginez inolako bereizkeriarik gabe. 2. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea; ingurunearen antolaketa, ezaugarriak eta harremanak aztertzea eta ingurumenari zein bizi-kalitateari buruzko erabakiak hartu eta ulertzea, gero eta konplexuagoak diren espazio-eremuen ezagueran aurrera egiteko. 3. Gizakiak ingurunean egindako esku-hartzeen zenbait adierazpen aztertzea, eta horiek iraunkortasunaren parametroetatik kritikoki balioestea. 4. Ikaslearen inguruko natura-, gizarte- eta kultura-ingurunean denboraren poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak hautematea eta kritikoki balioestea, eta aldaketa horien aldiberekotasun- eta segida-harremanak aztertzea, hortik eratorritako ezagutzak gainerako memento historikoak ulertzeko unean aplikatzeko. 5. Ingurune hurbileko elementu esanguratsuekin lotutako galdera eta arazoak identifikatu, pentsatu eta konpontzea, informazioa tratatzeko eta bilatzeko estrategiak


erabiliz, hipotesiak adieraziz, eta horiek frogatuz, irtenbide alternatiboak aztertzeko eta ikaskuntza-prozesuari berari buruz hausnartzeko. 6. Zenbait material, substantzia eta objekturi buruzko oinarrizko ezaugarrien ezaguera erabiltzea, eta ezagutza zientifiko-teknikoan aurrera egitea, aldez aurretik erabakitako helburua duten proiektu, gailu eta tresna sinpleak planifikatu eta gauzatzeko. 7. Informazioa lortzeko eta ezagutza trukatzeko informazio- eta komunikazioteknologiak erabiltzea. 8. Berezko nortasuna eratzea, norberaren lorpen-, esfortzu- eta hobetzemotibazioa sustatuko duten estrategien alde eginez, gizaki autonomo eta besteekin harremanean ari den gizartekide gisa garatzeko.

2.3.- Konpetentziak 2.3.1.- Oinarrizko Konpetentziak o

Informazioa lantzeko gaitasuna eta gaitasun digitala.

o

Kultura zientifikoa, teknologikoa eta osasunerako gaitasuna.

o

Informazioa tratatzea eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

o

Ikasten ikasteko gaitasuna.

o

Autonomia eta ekimen gaitasuna. 2.3.2.- IKT Konpetentziak Jariakortasun teknologikoa

1. Harware-aren oinarrizko baliabideak erabiltzeko gaitasuna 2. Informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko IKT-ak erabiltzeko gaitasuna 3. Testu informazioa prozesatzeko IKT-ak erabiltzeko gaitasuna 4. Zenbakizko informazioa prozesatzeko IKT-ak erabiltzeko gaitasuna 5. Informazio multimendia prozesatzeko IKT-ak erabiltzeko gaitasuna 6. Beste pertsona batzuekin komunikatzeko IKT-ak erabiltzeko gaitasuna


Bizitza osorako ikaskuntza 1. Komunikazioa eta laguntza 2. Ingurune birtualen erabilpena 3. Informazioa kudeatu, sortu eta baloratu 4. Irudimena eta sormena 5. Mundu erreala ulertu, aztertu eta bertan moldatzeko gaitasuna Hiritartasun digitala 1. Informazioa pribatu mantentzea 2. Propietate intelektuala baloratzea 3. Komunikazio elektronikoaren estilo eta forma desberdinak errespetatzeko gaitasuna

2.4.- Edukiak 1. Eduki-multzoa. Ingurunea eta hura iraunaraztea. -

Lur planeta: ozeanoak, itsasoak eta kontinenteak. Baliabide naturalak eta ingurumena babestea.

-

Unibertsoa. Eguzki-sistema.

-

Gizakiak ingurumenaren osagai dira eta naturarekin harremanak izateko gaitasuna dute. Giza eraldaketak balioestea. 2. eduki-multzoa. Izaki bizidunen aniztasuna.

-

Bizitzaren aniztasuna balioestea. Gizakia eta biodibertsitatea. Espezieak desagertzea. Iraunarazteko neurriak.

-

Izaki bizidunei eta haien bizi-baldintzei buruzko informazioa hainbat iturritan bilatzea. 5. eduki-multzoa. Aldaketak denboran zehar

-

Datazio- eta periodizazio-arauak (K.a. eta K.o. datak).

-

Giza ekintzak, gertakari historikoak eta gizarte-aldaketak azaltzeko faktoreak.


-

Iraganeko

gertakariak

denboran

eta

espazioan

kokatzeko,

iraupena,

aldiberekotasuna eta gertakarien arteko harremanak hautemateko teknikak erabiltzea.

2.5.- Orientazio Metodologikoak eta Jarduera Sekuentzia eta azalpena 2.5.1.- Jarduera Sekuentzia Lehenik, gaiarekin harremanetan jartzen hasteko, guk egindako lehen objektu digitala jarriko dugu, bideoa alegia (Bideoa). Ondoren, gaiari buruzko mapa kontzeptual bat erakutsiko zaie. Ondorengoa:

Jarraian, bideoan eta eskeman azaldutako informazioan oinarrituz, gainontzeko ariketak egingo dituzte (Hot Potatoes-ekoak), bideoan ateratzen ez den informazioa ere agertzen delarik; hau ipini dugu gehiago ikasteko egokia, ulergarria eta aproposa dela iruditzen zaigulako. Ondorengo ordenean egingo dituzte ariketak: •

Definizioak lotu (1- Definizioak lotu)

Galderak erantzun (2- Galderak erantzun)

Hutsuneak bete (3- Hutsuneak bete)

Eta azkenik, gurutzegrama (4- Gurutzegrama)


2.5.2.- Azalpena Bideoan Unibertsoari buruzko informazio garrantzitsuena dago, era xumean azalduta, baina informazio kantitate asko dago batera jarrita, beraz, hau behin eta berriz ikusi beharko dute. Pare bat aldiz hain zuzen, lehenengoan ideiak barneratzen joateko besterik ez, eta bigarrenean ikasleak apunteak hartzen saiatuko dira. Oraindik gazteak dira apunteak hartzen hasteko, baina kontzeptu garrantzitsuenak gutxienez koadernoan izateko eta horiekin kontaktuan egoteko. Hau dena ondo ulertzeko, memoria bisuala martxan jartzeko eta apunteetan gauza handirik hartu ez badute, gaiaren ordena, egitura etab ikus dezaten mapa kontzeptual bat emango zaio ikasle bakoitzari. Hot Potatoes-eko jardueretan: Definizioak lotzekoa, bideoan ulertutakoarekin egiteko ariketa da eta bideoan azaltzen diren eta azaltzen ez diren definizioak beren esanahiekin lotu behar dira. 5 minutu daude definizio guztiak zuzen ipintzeko. Galderak erantzuteko ariketan, sei galdera daude, bakoitza lau erantzun posiblerekin eta zuzen bakar bat aukeratu behar da. Hauek galdera motzak dira orokorrean eta nahiko errazak, motibazioa areagotzeko, hain zuzen. 6 minutu egongo dira dena amaitzeko, zuzenduri eman eta gero zerbait gaizki badago zuzentzeko etab. Hutsuneak betetzekoan, testu luze bat dago 20 minututan betetzeko. Jardueran bertan azalduta dago zer egin behar den, alegia, hutsuneak betetzea eta zalantzaren bat izanez gero pistaren botoiari sakatzea definizio bat azaltzeko. Hala ere, jakin gabe jarraitzen bada, laguntzari sakatu, orduan asmatu beharreko hitzaren letra bat gehituko da. Behin erantzunak jarrita, zuzenduri eman behar zaio eta zerbait gaizki badago zuzendu beharko da. Hainbat hutsunetan, erantzun bat baino gehiago posible da. Azkenik, gurutzegraman, aurretik ikusi diren kontzeptuak eta berriren bat azaltzen dira. Zenbakitxoari emanez gero erraztu egiten da lana definizioak azaltzen baitira, hainbatetan laukitxoak betetzea zaila delako (lehenengoetan batez ere) ez baitago hizkirik oraindik. Laguntzari emanez gero, aurreko ariketan bezala, erantzunaren letra bat azalduko da pista moduan. Jarduera hau egiteko eta zuzentzeko 20 minutu egongo dira ere.


Azken finean, kontzeptu guztiekin gora eta behera gaude denbora guztian hauek barneratzeko asmotan. 2.5.3.- Baliabideak Bideoan erabili beharreko baliabideak ez dira asko, DVD-a edo ordenagailua eta kanoia, arbel digital batean proiektatua edo bestela pareta zuri batean. Ikasleek beren ordenagailuetan har ditzakete apunteak edo koaderno batean bestela. Hot Potatoes-eko jardueretan bai, beharrezkoa da ordenagailuak izatea, multzokatzearen arabera gehiago edo gutxiago beharko dira baina talde bakoitzeko gutxienez bat izan beharko da.

2.6.- Ebaluazio irizpideak 2.6.1.- Arloarekiko 1- Gizakion portaerak ingurumenari era positibo edo negatiboan nola eragiten dion erakustea. Naturaren babesaren aldeko jarrerak izatea gure planeta eta ondorioz Unibertsoa babesteko. -

Inguruneko aldaketek, bai prozesu natural edota gizakiak eragindakoek, lurraren eta unibertsoarengan duten eraginaz ea ohartzen diren ala ez.

2- Gizakion jarduerek lurraldean duten inpaktuaren adibideak jartzea, baita paisaiak zaintzea zein garrantzitsua den. 3- Lurra sortu zen unetik orain arte egon diren aldaketei buruzko ideia jakin batzuk barneratuz hauen data kronologiko eta historiako edota gizarteko aldaketen oharmena barneratu. -

Ea bereizten dituen, K.a eta K.o epeak.

-

Ea dakizkien historiako gertakizun nagusiak.

4- Ohiko ikurrak eta eskala grafikoak erabiliz, plano eta mapak egitea, interpretatzea eta erabiltzea. 2.6.2.- IKT-ekiko 1- Transformazio

teknologikoko

eragindakoak) aztertu

zenbait

prozesu

eta deskribatzea,

(batik

eta munduak

desberdintasunen kausak identifikatzea eta balioestea.

bat, egun

globalizazioak bizi

dituen


-

Ea jabetzen den bizitzan eta ingurunean komunikazioaren hobekuntzari eta teknologiari esker sortutako aldaketez eta ea balioesten dituen.

-

Ea jabetzen den komunikazioek giza bizitzari ekarri dizkioten abantailen eta ingurumenak behar duen errespetuaren arteko orekaz.

2- Iraganeko

garaietako

ezaugarri

adierazgarrienak

identifikatzea

ezaugarri

adierazgarrienak identifikatzea. -

Ea topatzen dituen Interneten, iraganeko gertakizunak.

-

Ea bilatzen duen ikerketa garatzeko behar duen informazioa, bere inguruan dauden baliabide teknologiakoak erabiliz.

3- Ea behar bezala aplikatzen dituen ezagutza teknologikoak. 4- Ea ematen duen lortutako konklusioen berri, kasuan kasuko metodo egokiena (grafikoa, idatziz...) eta forma komenigarriena hautatuz (horma-irudia, laburpena, koadroa...) eta ahalik eta era argienean, dela euskarri digitalean dela paperean.

3.- ONDORIOAK Lan honetatik hainbat ondorio atera ditzakegu eta denak baliagarriak dira. Esan beharra dago lan hau egiten gauza asko ikasi ditugula eta gerora umeekin lan egiterakoan baliagarriak izan daitezkeela. Lan mota honek, guk landu nahi dugun gaia hobeto ezagutarazten lagunduko digu eta horrela honekin erlazio zuzenagoa izatera, ez soilik gainetik ikastea. Azken finean, ariketak guk geuk asmatzen baititugu eta ezinbestekoa da, hauek ondo ateratzeko, gaia sakonki ezagutzea. Bestalde, ariketa mota hauek guztiz ludikoak direla esan dezakegu eta umeek interes eta motibazio askorekin hartuko dituztela. Besteak beste, bertan jorratzen diren ariketak, gurutzegramak, galdeketak, hutsuneak betetzea edota bikoteak bilatzeko ariketak baitira eta horrelakoak oso tentagarri bihurtzen dira. Honez gain, erabili ditugun programak guretzat guztiz ezezagunak ziren eta hasiera batean buru hausteak sortu zizkigun arren, gure zailtasunei aurre egiten ikasi dugu eta programa hauei erabilera egoki bat bilatzen ere.


Gainera, lehen adierazi bezala, programa mota hauek oso bereziak, interesgarriak eta jolasgarriak dira eta gerora gelan erabiltzeko oso baliagarriak izan daitezkeela pentsatzen dugu. Hau horrela izanik, ariketa mota hauei erabilpen anitzak emango dizkiogula pentsatzen dugu eta maila eta ikasgai bakoitzaren arabera egokitu ahal izango ditugula, horrela gure metodologia propioa sortu dezakegularik.

4.- BIBLIOGRAFIA http://www.eskola20.org/formacion/mapa_competencial_TIC.pdf http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r432459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/curriculum _2010/basica_refundido_2010/1_01_lmh_e.pdf http://eu.wikipedia.org/wiki/Unibertso http://www.eskola20.org/formacion/guias/cm/modulos/es/modulo04_p.html http://www.youtube.com/watch?v=3N2RbZ1BhkE Beethoven-en: Symphony 9 - II. Molto vivace bideoaren musika.

Unibertsoa  

Unibertsoa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you