Page 1

HEZKUNTZA PROIEKTUAK

BIXKIAK: Itsaso

Bastarrika

Leire Carrera

EHU/UPV 02/11/2010

eta


AURKIBIDEA 1.- Sarrera ............................................................................................................ 3 2.- Garapena......................................................................................................... 4 2.1.- Eskola2.0................................................................................................. 4 2.1.1.- Zer da ................................................................................................ 4 2.1.2.- Zergatik sortu da ............................................................................... 4 2.1.3.- Nola sortu da ..................................................................................... 5 2.1.4.- Zertarako sortu da, helburuak ........................................................... 5 2.1.5.- Nola aplikatuko da hezkuntzan ......................................................... 5 2.1.6.- Ikasleen papera: ................................................................................. 6 2.1.7.- Edukiak: ............................................................................................ 7 2.1.8.- Irakasleen papera eta prestakuntza: ................................................... 7 2.1.9.- Teknologia berriek izango duten funtzioa......................................... 9 2.1.10.- Zertarako izango zaie baliagarri ikasleei etorkizunean? ............... 10 2.1.11.- Eskola 2.0ren legedia .................................................................... 10 2.1.12.- Metodologia .................................................................................. 12 2.1.13.- Aurrekontuak................................................................................. 12 3.- Beste proiektuekin alderatuz ........................................................................ 13 3.1.- IKT heldutasun eredua .......................................................................... 13 3.1.1.- Zertan oinarritzen da ....................................................................... 13 3.1.2.- Ezaugarriak ..................................................................................... 14 3.1.3.- Ikasleengan duen eragina ................................................................ 14 3.2.- IKASYS ................................................................................................ 15 3.2.1.- Zertan oinarritzen da ....................................................................... 15 3.2.2.- Ezaugarriak ..................................................................................... 15 3.2.3.- Ikasleengan duen eragina ................................................................ 16 3.3.- Berdintasunak eta desberdintasunak ..................................................... 16 4.- Ondorioak ..................................................................................................... 17 4.1.- Alde onak: ............................................................................................. 17 4.2.- Alde txarrak: ......................................................................................... 17 5.- Gure iritzia.................................................................................................... 18 6.- Bibliografia................................................................................................... 19 6.1.- Eskola 2.0.............................................................................................. 19 6.2.- IKT heldutasun eredua .......................................................................... 20 6.3.- IKASYS ................................................................................................ 20

2


1.- SARRERA Teknologia berriak hezkuntzan txertatzeari buruzko lan honetan sakonki aztertu ondoren, gu Eskola 2.0 proiektuaren alde azaldu gara, izan ere, egokiena iruditzen baitzaigu IKT-ak lantzeko. Eskola

2.0-ren

helburua,

hezkuntzarako

modernizazio

teknologikoa

eta

metodologikoa da. Programa honek, azken urteotako hezkuntza programarik handienetakoa denak, gelen digitalizazioa planteatzen du hezkuntza alorrean kultur eta metodologia aldaketak bultzatzeko. Honen bitartez ikasturte honetan, miniordenagailu bat emango zaio Euskal Herriko Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasle bakoitzari 940 gela ingurutan. Honez gain, ordenagailuak kargatzeko eta biltegiratzeko armairuak jarriko dira, haririk gabeko lotune batekin eta bideo proiektagailua eta bozgorailuak izango dituen arbel digitalekin batera. Programa honekin, ikasleek nabarituko dute aldaketa gehiena, izan ere, aurreko sisteman ikasleak ikasgela batetik bestera ibiltzen ziren teknologia berriak lantzeko, informatika gela izenekora joan behar baitzuten teknologia berriak erabili ahal izateko; orain berriz, ohiko lanlekua digitalizatuko da. Honez gain, irakasleek eskola 2.0-an duten papera oso garrantzitsua da eta hauek jaso beharreko prestakuntza ere. Azken finean, irakasleak baitira gerora ikasleei teknologia berriei buruzko ezagutza irakatsi behar dietenak eta ezinbestekoa da hauek ere IKT-en inguruko jakintzak izatea. Azken finean, gerora gu izango gara IKT hauek eskoletan txertatu beharko dituztenak eta beharrezkoa ikusten dugu gai hauen inguruko jakin mina izatea eta ikasteko gogoak izatea, horrela gero eta metodologia hobe eta zehatzagoak sortuko ditugu, gure ikasleentzat harik eta baliagarriagoak izango direnak eta bide batez irakasleak ere teknologiarekin bat joango dira.

3


2.- GARAPENA 2.1.- Eskola2.0 Jakintza gizarte aurreratuetan sortzen da, sarritan, pertsonaren eta makinaren elkarreraginez. Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren

eta

Komunikazioaren

teknologiak

sartzen

ditu.

Jaurlaritzaren

Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean. 2.1.1.- Zer da Eskola 2.0 eskolak digitalizatzearen aldeko proiektu bat da, aparailu digitalak gelan erabiltzea beharrezkoa baita, horretarako, hirugarren zikloko ikasle bakoitzari ordenagailu bat ematen zaio, ikasgela bakoitzean arbel digital bat jartzen da, beste hainbat aurrerapen teknologikorekin batera. Baina ez da soilik gela teknologiaz betetzea, baizik eta ikasgelak gaur egungo, XXI. mendeko, gizartera hurbiltzea, non teknologiak presentzia handia duen. IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) erabiltzearen aldekoa da beraz. Web 2.0-rekin antzekotasunak dituela esan daiteke, esaterako, ezagutza partekatua; lankidetza on-line (sarera igotzea); informazioaren trataera berria, hau ondoren jakintza bihurtzeko; ikasleen sormena bultzatzea: aplikazio tresnak sarean; erabilerraztasuna: baliabide errazak, guztientzat eskuragarriak direnak. 2.1.2.- Zergatik sortu da Hezkuntzak aldaketa bat behar duelako eta gaur egungo gizartean txertatzeko beharrezkoa delako teknologia berriekin harremanetan jartzea, beraz, ez dago modu hoberik eskolan irakastea baino. Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta hobeto izango da ikasleentzako, eskolatik ateratzen direnean normaltasun osoz, egunerokotasunean teknologiak erabiltzeko gai izan behar direlako.

4


2.1.3.- Nola sortu da Espainiako ikasleen porrot eskolarraren eraginez Zapatero gobernuburuak proposatu zuen hezkuntzak erreforma bat behar zuela eta esan zuen 5. mailako ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri bat emango ziola horretarako. Gora behera batzuen artean, martxan jarri zen proiektua, Espainian Escuela 2.0 eta aldi berean EAEn Eskola 2.0 atera ziren, azken hau lehenengoaren moldaketa bat izanik. 2.1.4.- Zertarako sortu da, helburuak Honen bitartez hezkuntza aldatzea lortu nahi da, zentzu modernoago bat eman nahi zaio, ez betiko moduan arbela, klariona, testu liburuak etab. erabiliz. Teknologiarekin aurrerapauso bat eman nahi da, hezkuntzak honekin batera aurrera egin dezan. Honen atzean, lan egiteko hainbat modu daude: talde lan moduan, jakintza trukatzearen moduan etab. Eta esan beharra dago, orain arte izandako moduak ez duela aukera hori eman. Helburu nagusiak hauek izango lirateke: 

Ikasgela tradizionalak ikasgela digitalak bilakatzea, gutxinaka-gutxinaka sartzen joatea IKT-ak geletan.

Irakasleak IKT gaitasunetan trebatzea.

Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.

Eten digitala murriztea (ikasle guztiek baliabide berdinak izateko aukera izatea, beharbada ikasle guztiek etxeetan ezin baitituzte IKTak izan, beraz, ikastetxean minimoki erabiltzen ikastea)

Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikaskideekin eta ikastetxeekin lankidetza eta sarea sustatzea ikasleak erosoago sentitzeko.

HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA

2.1.5.- Nola aplikatuko da hezkuntzan Ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri txiki bat izango du, baina ez da soilik horretan zentratuko, testu liburuak ere izango ditu, oraindik ere irakaskuntza eta metodo tradizionalekin batera bizi beharko du; ezin baita aldaketa hori egun batetik bestera eman, gutxinaka baina etenik gabe baizik.

5


Softwarearen aldetik, ordenagailu bakoitzak arranke duala izango du. Eskolak ordea, software librean heztea egokiago ikusten du, etorkizunean beraiek aukera egin ahal izango dute baina eskolak ez du izan nahi software pribatu bat ordaintzera behartu diena (Windows, Microsoft, Word... esaterako). Honetaz gain, programa guztiak euskaraz jartzen saiatu dira, nahiz eta ez den guztiz lortu eta batzuk gazteleraz eta beste batzuk ingeleraz daude oraindik. Irakaskuntza berri hau askoz dinamikoagoa izango da, ikasleek parte hartze zuzenagoa izango dute baina betiere ikasleei protagonista izaten uzten bazaie, beraz irakasleek paper hori aldatu beharko dute gutxinaka. Bestalde, hona hemen 2010/2011 ikasturtekoa programaren egoera zehatza: - 5. mailako ikasleek ikasturteko lehenengo hiruhilekoan jasoko dute ekipamendua. Hasieran, matrikulatu den ikasle beste ekipo emango dira. Hortaz, matrikula-kopurua aldatzen bada, aldaketa jakinarazi beharko zaio dagokion Lurralde Ordezkaritzako Hornikuntza Zerbitzuari, ekipoa ematen denean ikasle beste ordenagailu izan daitezen. Gero ekipo gehiago behar baldin bada, aurreko paragrafoan azaldutako prozeduraren arabera jokatuko da - Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak: iazko ikasturtean emandako ekipamendu bera izango dute aurten ere. Baldin eta beharrezkoa bada, Hezkuntza Sailak hornidura osatuko du, matrikulazio-datuen arabera. Ikasturtea hasi eta gero beste ikasleren bat sartzeagatik aldaketak egiten badira, ikastetxeko zuzendaritzak horren berri emango dio dagokion Lurralde Ordezkaritzako Hornikuntza Zerbitzuari. Ikasle baino ordenagailu gehiago badago, ikastetxeak gordeko ditu ordenagailuak, erreserbagisa. 2.1.6.- Ikasleen papera: Ikasleak ohituta daude aparailu horiek guztiak etxeetan ikusten, beraz, ez zaie arrotza egingo eskolan ordenagailu, arbelekin etab.ekin lan egitea. Ikasleek kontuan izan behar dute teknologia guzti hori beraiei zuzenduta dagoela eta ondo zaindu behar dutela.

6


2.1.7.- Edukiak: Eduki edo material didaktiko digitalari begira, gaur egun, Internetek, ikasgelan erabiltzeko material asko eskaintzen badigu ere gehiena ingelesez dago, ondoren gazteleraz eta euskaraz oso material didaktiko gutxi dago. Hori dela eta, dagoen materialaren zerrenda egin da, erakunde ezberdinekin hitzarmenak sinatu dira, hezkuntzan erabilgarriak izan daitezkeen materialak partekatzeko, eta gainera horretarako espresuki egingo dira, Eskola 2.0 programarako material digitalaren sorkuntza sustatzen duen araua onartuz. Beraz, hau ikusita, testu liburuak erabiltzea beharrezkoa da oraindik ere. 2.1.8.- Irakasleen papera eta prestakuntza: Irakasleek aspektu metodologikoetan eragina izan behar dute, hau da, ez dute informazioa emateagatik soilik eman behar baizik eta aspektu laguntzaileak edo lankidetzazkoak landu nahi dira, alegia, ikustea beste modu batzuetara lana egin daitekeela, esaterako lankidetza sareak sortuz. Irakasleei begira, hiru irakats talde bereizten dira: 1. IKTak ikasgelan gutxi edo ezer erabiltzen ez dituzten irakasleak, hortaz, antzematen da horiei buruz gutxi ezer dakitela, beharbada ez dira ordenagailu batera hurbiltzen ezertarako ez, soilik Interneten informazio apur bat bilatzeko, edo azterketak eskuz baino ordenagailuz idazteko. Baian gauza gutxirako, are gehiago, irakaskuntza eta klaseekin zerikusirik ez zuten gauzetarako. Ez dute ziurtasunik beraiengan IKTekin. 2. IKTekin harremanetan jarritako irakasleak dira bigarrengo hauek; noizbait ikasleekin informatika gelara joandakoak, ordenagailuarekin ariketaren bat egindakoak, kanoia ipini eta bertan interneteko zerbait erakustea, egunkariak ipini eta notiziaren bat konparatzea etab. Bigarrengo hauek beldurra kenduta dute eta nahiko abilak dira gauza hauekin. 3. Hirugarrenik, IKTetan adituak direnak daude, hauek eguneratuta daude, ez ditu inork formatu, beraien kabuz ikasi dute eta ikasgelan IKTak maiz erabiltzen dituzte. Ez dute inongo beldurrik eta oso trebeak dira.

7


Imajina dezagun, lehenengo taldeko irakasle bati egokitu zaiola bosgarren mailan irakasle izatea, irakasle hori kezkatuta egongo zen gutxi formatuta egongo delako, bai teknikoki, bai teknologia berriei buruzko pedagogian. Irakasleak eroso eta gaituak sentitu behar dira beraien lanean IKTak %30 %50ean erabiltzeko. Batzuk ordea, ez dira %20ra iritsiko, baina hala eta guztiz ere eroso sentitu behar dira, IKTak maneiatzeko gaitasunarekin, nahiz eta beldurrarekin egongo diren hanka noiz sartuko kezkatuta edo urduri baina, saiatu beharko dira eta aurrera jarraitu, kezkak alde batera utzi eta ahal den heinean irakatsi eta irakasleak berak ikasi. Honetaz gain, hainbat blog sortu dira proiektu honen inguruan, alegia, IKT-ei buruzko adostasunak, elkarrizketak, eztabaidak etab. gauzatzeko. Metodo tradizionaletik urrunduz, irakaslea agintaria eta jakintza osoa izatetik, informazioa tratatu eta gauzatu ondoren ikasleei lagunduko die hori prozesatzen. Irakasleen

prestakuntzarekin

jarraitzeko,

esan

behar

da,

hobe

dela

heterogenotasuna egotea, aberastasuna, izan ere, dibertsitatean datza. Zenbait irakaslek, beste batzuekin lan eginda, beharbada besteen mailara iritsi ahal izango da. Izan beharreko prestakuntzak hiru maila nagusi ditu: 1. Oinarrizko IKT gaitasunak (batez ere 1. taldeari eta baita 2. taldeko irakasleei ere zuzenduta) hau da, ofimatikarekin, sistema eragilearekin, Internetekin zerikusia duen guztia (ez soilik gauza bakoitzak nola funtzionatzen duen (Word esaterako), baizik eta horretaz gain, edukiekin testuinguratzea) 2. Arbela digitala, alegia, honen erabilera interaktibo eta didaktikoa. 3. Web 2.0 tresnen multzoaren erabilera eta bere aplikazioa ikasgelan (Wiki, Google docs, blog-ak...) Irakaslearen prestakuntzarako informazio eta material hau, Software librean eskainiko da (Open Office Word-aren ordez, Linux Windows ordez, eta edozein kasutan Web 2.0-n argituko dira arazo eta zalantzak) nahiz eta irakasle bakoitzak gero pribatua ala librea erabili ahal izango du. Aldi berean, hizkuntza aldetik euskaraz eta gazteleraz egongo dira eta prestakuntza hau Berritze-guneetako aholkulariek emango dute.

8


Amaitzeko, LH 5. mailako irakasleentzat ezinbestekoa izango da prestakuntza hau, batez ere, tutoreentzat eta Ingeleseko eta Pedagogia Terapeutikoko irakasleentzat. Bestalde, ikasgeletako gertuko lan proiektuen bitartez metodologia prestakuntza, oinarrizko gaitasunak (digitalak bereziki) aintzat hartuko dira. Hau ikasturtean zehar izango da, hau da, iraunkorra, beraz, “IKT apur bat eta didaktika ugari IKTarekin� egingo dute. 2.1.9.- Teknologia berriek izango duten funtzioa Teknologia berrien funtzioak, hezkuntza ereduaren araberakoak izango dira, hau da, irakasteko modua nolakoa, teknologia berrien erabilpena halakoa. Baina esan beharra dago, teknologia berriak modu egoki batean erabili ezkero umeentzako oso baliagarriak izan daitezkeela. Gainera txikitatik hauekin hezten dira eta hauekin dituzten harremanak edota gertutasuna oso handiak dira. Hala ere, teknologiak besteak beste honako funtzio hauetan izan daiteke lagungarri: Adierazgarritasunean oso lagungarriak izan daitezke, hauen bitartez, aurkezpenak egin daitezke, musika entzun edo hau baliabide erara erabili, informazioa jaso eta bidali, gure beharren arabera argazkiak, bideoak... ikusi, erabili eta manipulatu daitezke... Komunikatzeko eta informazioa prozesatzeko bidea da (honi esker lanak erraztasun gehiagorekin egin ditzakete eta informazioa nola bilatzen den eta nola erabili dezaketen ikasten dute). Honez gain, beste edozein motatako ikaskuntzak nola egiten diren ikas daiteke teknologia berriei esker. Gainera, hauekin ikaskuntza ludiko bat egin daiteke. Bestalde, kontutan izan behar da ikasleei teknologiek asko erakartzen dietela eta

hauei esker ikaskuntzak

gehiago erakartzen dietela.

9


2.1.10.- Zertarako izango zaie baliagarri ikasleei etorkizunean? Baliagarritasunari dagokionez, esan behar da, eskolan teknologia berriak ganoraz sustatu ezkero, gerora ikasleen egunerokotasunean oso baliagarriak izatera irits daitezkeela, hau da, denok dakigu gaur egungo umeak teknologiarekin bat hezten direla eta gaitasun asko dituztela hauek eskaintzen dituzten berrikuntzetara moldatzeko baina argi izan behar dugu ere, azken finean, beraiek ematen dieten maneiua gehienbat ludikoa izaten dela eta heziketaren arloari dagokionez nahiko atzeratuak daudela. Beraz, IKT-ak eskolan behar bezala irakatsiz gero, umeek teknologia hauek heziketara moldatzen ikasiko dute eta lanak egiterako orduan, informazioa bilatzerakoan... erraztasun gehiagorekin egingo dituzte. Honez gain, baliabide berrien erabilerak ikasiko dituzte eta hainbat gaitasun mota lortu, besteak beste idazteko erraztasuna, irakurketa lanketa... 2.1.11.- Eskola 2.0ren legedia Eskola 2.0-ren inguruan egin diren legediak bi izan dira. Bat eskola pribatuentzat eta bestea ikastetxe publikoentzat. Bertan, eskola 2.0 programaren funtzionamendu egokia arautzeko jarraibideak islatzen dira. IKASTETXE PRIBATUAK: eskola 2.0 programa iazko ikasturtean jarri zen martxan lehen hezkuntzako 5.maialako ikasgeletan. Arau orokorrak: Ekipo informatikoa finantzatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa saileko aurrekontuak zordunduko dira. Beraz, sail hori izango da ekipoaren gordailuzaina. Horrenbestez, ikasleek ikastetxetik irteten direnean ordenagailu

eramangarria

ikastetxean utzi beharko dute. Esandakoarekin bat, ikastetxeak izango du ardura ekipoa ikastetxeko gelatan dagoen bitartean ekipoa zaintzeko, eta egoki joko dituen neurriak hartuko ditu ekipoa seguru izango dela, kargatuko dela eta behar bezala mantenduko eta erabiliko dela bermatzeko. Horregatik, gomendagarria da ikastetxe bakoitzak material horren erabilera arautzeko arauak egitea, eta antolakuntzan jarduera araudira sartzeko arauok gero.

10


Irakasle taldeak erabakiko du une bakoitzean ikasleek noiz eta nola erabili behar duen ekipoa, hezkuntza helburuetarako. Ondorioz, ekipoa ikasgelan erabiltzea aholkatzen da. Salbuespenez, ikasleek etxera eraman eta etxean erabiltzea baimen daiteke, beti ere baldintza batzuk betez. Ekipoa maileguz ematea: Salbuespenez, eta ikastetxeak berak araututakoaren arabera, ikaslearen aitak, amak edo tutoreak ekipoa ikastetxetik ateratzeko eskaera egin dezake. Horretarako, ebazpen horren eranskin gisa doan dokumentua sinatuko beharko du, eta sinatzearen bidez ekipoa erabiltzeko eta zaintzeko ardura bere gain hartuko du. Ikaslearen familiak izango du ardura tutoreari jakinarazteko ekipoan etxean duen aldian gerta daitezkeen matxurak, akatsak, behar ez bezalako erabilerak edo erabilera okerrak, eta gertakari horietatik erator daitekeen erantzukizun oro bere gain hartuko du. Oporraldietan, ekipoa ikastetxean izan beharko da. Matxurak: Berme aldian ekipoetan izan daitezkeen arazoak enpresa bermatzailearekin kudeatu beharko dira. Eskola publikoarekin alderatuz gero, aztertutako gaietan ikus dezakegun desberdintasun bakarra matxuretan azalduko da. Ikastetxeko zuzendaritzak izendatutako pertsonak hezkuntza sailak kontrataturiko mantentzen lanetarako zerbitzuari jakinaraziko dizkio software zein hardware arazoak, eta zerbitzu horrek jasotakoa konponduko du bere bitartekoen bidez edo, kasuan kasu, fabrikatzailearekin kudeatuko du bermea. Ekipoan egindako kaltea gaizki erabili izanaren ondorio bada, ikastetxeak ordaindu beharko ditu ekipoa konpontzearen gastuak; eta, konpontzea ezinezkoa bada, ekipo berriaren kostua ordaindu beharko du. Ekiporen batek fabrikatzailearen bermeak estaltzen ez duen matxura badu, ekipo horren ordez berria eskatzeko honako prozedura honi jarraitu beharko zaio:

11


- Ikastetxeak hezkuntza sailari eskatuko dio matxuratutako ekipoaren ordez beste bat eman dezala, eta harremanetan jarriko da dagokion lurralde ordezkaritzako hornikuntza zerbitzuarekin. - Hezkuntza sailak ekipo berria emango du, eta ikastetxearen ekipamendurako aurrekontutik 300€ kenduko ditu. - Ikastetxeak matxuratutako ordenagailu txikia gordeko du eta garbigunera eramango du. Azkenik, ikastetxeak erabakiko du ekipoa ordezkatzearen kostua ordaintzeko modua, antolakuntza eta jarduera araudia aplikatuz. 2.1.12.- Metodologia Metodologiari dagokionez, gaur egungo heziketarekin alderatuz, hainbat aldaketa emango direla ikusiko dugu. Hala ere, oso garrantzitsua da aldaketa hauek modu diskretu batean egitea umeengan gutxiago eragin dezaten. Beraz, bertan praktikatuko diren aldaketak hauek dira besteak beste:  Irakas-praktika hobetzea  Curriculumeko gaitasunean lana indartzea  Lankidetza proiektu telematikoak abian jartzea: Euskadin Zehar – Asmakilo – Pelutxeak – Vikidia eus  Ikasgelako sekuentzia didaktikoak eskuragarriak izatea eta guztiz irekiak, irakasleek nahi beste aldaketak egin ahal izateko. 2.1.13.- Aurrekontuak Programa honetarako 12.660.004,12 € jaso dira, miniordenagailu eramangarriak, arbel digitalak, armairuak, Wi-fi konexioak eta garraio-poltsak erosteko. Kopuru horri irakasleentzako ordenagailu eramangarriak gehitu behar zaizkio eta konektibitatea handitzeko eta irakasleak prestatzeko ekintzen kostua. Gela bakoitzeko ekipamendua: Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat. (Neurriak: 82zm x 116 cm x 54zm (zabalera x altuera x sakonera)). 12


Arbel digital elkarreragilea: 77´´-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria duena. (Neurriak: 165.7zm x 125.7zm x 13.0zm (zabalera x altuera x sakonera)) Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT + teklatu irakasleentzat. Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera konektatzea ahalbideratuko duena.

3.- BESTE PROIEKTUEKIN ALDERATUZ 3.1.- IKT heldutasun eredua IKT heldutasun eredua Informazio eta Komunikazio Teknologiakoak sustatu nahi dituen eredua da, honekin batera, baliabide digitalen guztizko erabilera eta probetxu ateratzea egin nahi da. 3.1.1.- Zertan oinarritzen da Proiektu honek hainbat intentzio ditu eta hauek gauzatzeko helburu hauetan oinarritzen da: 

Ikastetxeen Heldutasun Teknologikoaren Eredua, IKT Dinamizatzailearen eskutik martxan jartzea.

Hezkuntzan parte hartzen duten eragileek, hau da, irakasle ikasle eta familiek, baliabide digitalak guztiz erabiltzen jakitea, ikastetxeen kudeaketa pedagogikoan eta administrazio kudeaketan erabiltzeko sustatzea, eta horrela, eskola guztiek ekintza guztietan koordinazioa eta koherentzia egongo dela bermatzea. Horrela, egungo eta etorkizuneko herritar/hiritarrak heziko dira.

Ikastetxeei IKT Ziurtagiria lortzeko aukerak ematea.

Eten digitala murriztea.

Hezkuntza-eduki digitalak sustatzea eta komunitatearen eskura jartzea.

13


3.1.2.- Ezaugarriak Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua erreferentziazko esparru bat da, hainbat ezaugarri dituelako: 

Helburu komunak finkatzen ditu IKTei probetxu osoa ateratzeko eta ikastetxe guztiek berdina ateratzeko.

Ikastetxe mota guztietara egokitu daiteke, ikastetxe bakoitzak bere planera egokitu dezake, norberaren beharretara eta konpromisoetara moldatzeko.

Irizpide objektiboetan oinarritzen da, gainera, irizpideoi esker, ikastetxeen ranking orokorra egin daiteke.

Kalitate ereduekin bateragarria da, edo are gehiago osagarria.

IKTen erabilera pedagogikoari buruzko nazioarteko jardunbiderik onenetan oinarritzen da.

Ereduaren parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak publikoak dira.

Ekintza hauek egingo dira: 

Ikastetxearen Heldutasun Teknologikoaren Eredua egingo da, ikastetxe bakoitzaren egoera aztertzeko, etapaz etapa.

Irakasleen profila zehaztuko da, aro digitaleko hezkuntza-errealitate berrira egokitzeko.

Ekintza-plana diseinatuko da, ikastetxe bakoitzak zehaztutako heldutasun teknologikoko maila eta ziurtagiria eskuratzeko.

3.1.3.- Ikasleengan duen eragina Gela guztietako ikasleak, gutxienez, astean behin joango dira informatika- gelara, ofimatika programak (testu, aurkezpen, kalkulu- orriak lantzeko), programa zehatzak (klik programak esaterako), informazio bila eta internet bidezko komunikazioak aurrera eramateko. Etapa honetako ikasleak Interneten garrantziaz ez ezik eskaintzen diren komunikazio eta zenbait edukiren berri izateko aukeraz ere berehala konturatuko dira. Pertzepzio horretaz iaz kontratatu ziren Begoñazpi Ikastolan (adibidez), GIC elkarreragilea den plataformarekin sendotu egin zela. Honek ikasgai bakoitzeko 14


ekintzak antzeko lekua eta neurri formal bereko tokia izatea ekarriko du. Irakasle bakoitza dagokion ikasgaiaren taldean egongo da, eta taldearen erantzukizuna ikasgai horretako irakasleak izango du. Irakasle honek gidatu eta aurrera eramango du ekintza bai klase barruan bai plataformari dagokion taldean. Lehen Hezkuntzan IKTen erabilera garrantzitsua izango da nazio eta nazioarteko proiektuetan ere. Beste ikastetxeetako ikasleekin harremanetan jartzeko nahiz aurkezpen zehatzak eta lanak egiteko balioagarria izango zaielarik.

3.2.- IKASYS 3.2.1.- Zertan oinarritzen da Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berritzailea da. Ikasys proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak, aplikazio informatikoak eta, estrategia kurrikularrak uztartzen dituen multzoa da. 3.2.2.- Ezaugarriak Ikasys proiektuaren osagai edo ezaugarri nagusiak ere hiru dira: hardwarea, softwarea eta eduki kurrikularra. Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitzak bere ordenagailuarekin arituko da. Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa. Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).

15


3.2.3.- Ikasleengan duen eragina Proiektu honek ikasleengan hiru eremutan du eragin handiena. Trebakuntzak, memorian eta nork bere lana egiterako orduan. Trebatzeko: ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko era progresiboen bilduma da. Besteak beste kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa... Memorizatzeko: ikaskuntzaren hainbat eduko memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza lexikoa... Nork berea egiteko: ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduera egiteko eskaintzen duen prozesua da.

3.3.- Berdintasunak eta desberdintasunak Hona hemen hiru proiektu hauen ezaugarri nagusiak kontutan hartuta, hauen artean aurkitu ditugun 4 berdintasun eta 4 desberdintasun jarri ditugu, hauekin konparaketa zuzen bat egin nahi izan dugularik. BERDINTASUNAK Eskola 2.0

IKT heldutasun eredua

IKASYS

IKTak gizartean txertatzeko IKTak gizartean txertatzeko IKTak gizartean txertatzeko balio du

balio du

balio du

Eten digitala murriztea maila Eten digitala murriztea maila Eten digitala murriztea maila ekonomikoaren gainetik

ekonomikoaren gainetik

ekonomikoaren gainetik

LHko ikasleei zuzendua

------------------------------------

LHko ikasleei zuzendua

------------------------------------

EAErako sortutako proiektua

EAErako sortutako proiektua

16


DESBERDINTASUNAK Eskola 2.0

IKT heldutasun eredua

LHko 3.zikloan hasi

Mailaz maila frogatu

IKASYS Oraingoz, 6-12 urteko haurrei zuzendua

2009-2010 ikasturtean hasi

2007-2008 ikasturtean hasi

2007-2008 ikasturteko azken hiruhilabetekoan

LHko ikastetxe publiko eta LHko eta BHko ikastetxe

LHko ikastetxe publiko eta

pribatuek gauzatu

pribatuetan

Espainia

mailako

publikoek gauzatu Escuela EAErako sortutako proiektua

EAErako sortutako proiektua

2.0ren moldaketa

4.- ONDORIOAK 4.1.- Alde onak: Ikasleak erosoago sentitzen dira klasean, gehiago hartzen dute parte, aktiboago daude, gutxiago aspertzen dira, izan ere, gauza berria da eta betiko modu “aspergarritik” urruntzen den metodoa baita. Etorkizunean ikusiko da ea epe luzean zein ondorio ekartzen duen. Azken finean etorkizunean dena birtuala izango bada, ez da hainbeste paper gastatuko, ez dira hainbeste koaderno erosi beharko ezta testu liburuak eta diru asko aurreztu ahal izango da. Baina testu liburuak eta koadernoak ez erabiltzeak desabantailak eta alde txarrak dakartza.

4.2.- Alde txarrak: Zalantza dago Wi-fi konexioak ez ote duen eragin kaltegarririk izango (minbizia esaterako). Azkenean ezeztatuta geratu da zalantza hori eta esan dute ez duela inongo ondoriorik izango. Ikasteko era “tradizionala” (idatziz, liburuak irakurriz eta laburpenak eginez etab.) ez da gauzatiko, azkenean ikasleek ez dute idazten ikasiko, kaligrafia onik izango eta

17


horretaz gain, begietako arazo asko egongo dira, jende guztiak betaurrekoekin amaituko du. Material asko dago ikasgela bakoitzean, diru asko sartuta eta askotan ikasleak ez dira arduratsuak izaten, beraz, ordenagailuak apurtzen eta gaizki funtzionatzen hasten direnean lan guztia atzeratu egingo da eta denbora gehiago emango da edukiak ematen.

5.- GURE IRITZIA Gure iritziz, proiektu mota hauek aldaketa nabariak ekarriko dituzte orain arte izandako hezkuntzan. Alegia, liburu eta metodo tradizionalak erabiltzetik digitalizaziora pasatzean aldaketa sakona eman da. Oraindik, nahiz eta ez dagoen guztiz ondo prestatuta edo antolatuta, aurrerapen nabariak dagoeneko eman direla uste dugu guk. Gaur egungo ikasleek proiektu hauen beharra dute, gizartearen arabera antolatzen delako hezkuntza eta hau delako hezkuntzari falta zaion aurrerapausoa: IKTak egunerokotasunean sartzea. Irakasle izaten garenean hau sustatu beharko dugu eta ondo prestatuak egon behar dugu horretarako. Hala ere, ez da berdina izango guk dugun teknologia maila eta irakasle edadetu batek izango duena, hala nola, gu prestatuagoak egongo gara beste gizarte aurreratuago batean hezi garelako, teknologia artean hain zuzen eta orain horretara gehiago moldatzen ari garelako. Besteek ordea maila xume batean jarraituko dute aurrera. Hala eta guztiz ere, irakasle guztiok jaso beharko ditugu IKT-en inguruko ikastaroak hauen irakaskuntzan nola txertatu behar diren ikasteko. IKTen aldekoak gara gu. Hiru proiektu hauek (nahiz eta guk Eskola 2.0 hobetsi) onurak ekarriko dituztelakoan gaude. Gainera ikasleei proiektu hauek modu “tradizionala�

baino

gehiago

gustatzen

zaiela

esatera

ausartuko

ginateke,

dibertigarriagoak direlako, betikotik urruntzen direlako eta ez dutelako suposatzen orduak eta orduak ikasten pasatzea edo liburuei begira egotea. Beraz, argi dago eginaren eginez ikasiko dutela eta garai onean sartu dituztela gailu guzti hauek hezkuntzan. Honetaz gain, ikasleak dibertitu egiten dira eta esaten den moduan: “irakasgaia dibertigarria bada ez da inoiz ahaztuko�. Honekin espero da beraz, hezkuntzako edukiak hobeto menperatzea eta emaitzek hobera egitea. 18


Bukatzeko, esango dugu, irakasle izango garenez, gu ere izango garela probetxua aterako diogunak, alegia, gu ere erosoago ibiliko gara, eta errazagoa izango zaigu klaseak ematea, nahiz eta, beharbada metodologia hauek ikasleen portaera pixka bat okertuko duten, ez dituztelako hain serioski hartuko klaseak. Baina hau denborarekin hobera egingo duela uste dugu, ohiko hezkuntzatzat hartzen denean.

6.- BIBLIOGRAFIA 6.1.- Eskola 2.0 http://eskola20.ning.com/ http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest;jsessionid=169A5ECD3D957D296C400FD F3E36EAD6.liferay http://www.slideshare.net/eskola20 http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100311/pvasco-espana/eskola-arranca-lunes20100311.html http://sites.google.com/site/cursoeskola20/ http://softwarelibre.deusto.es/eskola-librea-software-libre-en-eskola-2-0/ http://ividal.com/joomla/general/eskola-2.0-y-entrevista-del-periodico-escuela-3.html http://www.eitb.com/corporativo/detalle/373559/eskola-20-eitb/ http://www.youtube.com/watch?v=cmGitToDFIQ http://www.youtube.com/watch?v=aTfsVVK9_FM http://www.educatics.es/ http://www.educatics.es/2010/03/las-mediciones-certifican-que-la-tecnologia-de-eskola2-0-es-segura/ http://www.diariovasco.com/20101026/mas-actualidad/sociedad/eskola201010261611.html http://www.deia.com/2010/02/28/sociedad/euskadi/eskola-20-como-que-y-para-que http://www.youtube.com/watch?v=tPFsu9P71Lc http://www.youtube.com/watch?v=ZIbrVS_u_0M&feature=related 19


http://www.youtube.com/watch?v=yr1un4z2R7k&feature=related

6.2.- IKT heldutasun eredua http://www.santutxu.net/index2.php?option=com_content&do_pdf=1&id=528 http://www.lauaizeta.net/proiektuak.cfm?atala=proiektuak&id=34 http://www.ballontibhi.net/proyectos/tic_eu.php http://ategorri.net/attachments/083_Ereduaren%20azalpenaExplicaci%C3%B3n%20del%20modelo.pdf http://ategorri.net/index.php?option=com_content&view=category&layout=blog&id=20 &Itemid=24&lang=eu&el_mcal_month=12&el_mcal_year=2010 http://www.aniturri.com/proiektuak.cfm?atala=proiektuak&id=48&hizkuntza=1 http://burdinibarraikt.blogspot.com/2008_04_01_archive.html http://www.santutxu.net/index.php?option=com_content&task=view&id=528&Itemid= 1 http://jakintza.net/proiektuak/ikt-proiektua/ http://www.scribd.com/doc/2544457/AURKEZPENA-ikt-proiektua http://www.aniturri.com/proiektuak.cfm?atala=proiektua_azalpenak&id=124 http://gureikastetxekoikttxokoa.blogspot.com/ http://santutxu.net/ikt/index.php?option=com_content&view=article&id=49:ikastetxeen -heldutasun-teknologikoaren-ereduar&catid=51:aurkezpena&Itemid=96 http://moodle2.ehu.es/file.php/4113/heldutasun/0902221a.pdf http://iktbegonazpi.blogspot.es/

6.3.- IKASYS http://www.ikasys.net/wordpress/?page_id=3&langswitch_lang=es

20

Hezkuntza Proiektuak  

piribi, piribi

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you