Issuu on Google+

Zer da niretzat irakasle on bat izatea?

Gaur egun, geroz eta irakasle aniztasun gehiago aurki dezakegu ikastetxe desberdinetan. Bakoitzak, haren ustez, hezkuntzarako onena den bidea erabakitzen du. Hori dela eta, irakasleak klaseak emateko moduaren arabera sailka ditzakegu: zorrotzak, axolagabeak, pazientzia askokoak ‌ Nire ustez, irakasle on bat izatea ez da zeregin erraza. Ikaslearen arreta eskuratzea, eta hark esango duen informazioa bereganatzea da,ustez, irakaslearen betebehar nagusia. Baina horiek ez dira betebehar bakarrak. Irakasle on bat ez da edukiak besterik gabe askatu eta haurrek bat-batean ulertuko dutelakoaren ustea duena, baizik eta eduki horiek era iraunkorrean haurrak bereganatzea lortzen duen irakaslea. Horretarako, teknika desberdinak daude. Nire ustez, hori lortzeko modu eraginkorrena edukiak modu dinamikoan azaltzea da. Haurrek esperientzia bidez ikasten dute, eta ikasi behar dituen edukiak bizitzen baditu, gehiago gogoratuko da haietaz etorkizunean. Gainera, era dinamiko batez gain, era dibertigarri batean ere azaldu behar zaizkio edukiak haurrari, hark ondo pasa dezan ikasten duen bitartean. Horrela, haurrak edukiak inkontzienteki bereganatuko ditu, gogokoa duen gauza bat egiten ari den bitartean. Haurrak interesgarria iruditzen zaiona egiten jarraituko du, horrela eduki asko bereganatuz. Egia da, batzuetan, gai batzuk ez direla oso interesgarriak izaten. Kasu horietan, interesgarria ez dena interesgarri bihurtzea izan behar du irakaslearen zeregina. Horretarako, era desberdinak daude. Modu bat era dibertigarrian azaltzea izan daiteke, ikasleak inoiz ahaztuko ez dituen adibideekin edo dibertigarriak diren jokoak planteatuz. Baina ez dugu ahaztu behar haurra pertsona bat dela , eta ez dugu hura hartu behar edukiak jasoko dituen gauza balitz bezala. Irakaslea izateaz gain, hezitzailea ere izan behar da, haurraren jarraibide nagusienetako bat baita irakaslea. Beraz, eduki berriak erakusteaz gain, ideia moralak ere erakutsiko dizkio haurrari. Hori dena beti maitasun ikaragarriarekin tratatuz.


Beraz, irakasleak entzule ona izan behar du, haurren arazoez jabetzeko. Haurra ezagutu behar du, horrela, haien zailtasunen kausa detektatu ahal izango du eta hori nola konpondu asmatu dezake. Beraz, irakasle on bat izatea ez da gauza erraza, baldintza asko bete behar baitira.

Leire Gutierrez


Zer da niretzat irakasle on bat izatea