Page 1

SER Y TENER FILMEKO EZAUGARRI ESANGURATSUENAK “Ser y tener” filma ikustean irakasle baten heziketa paregabea islatzen da. Bere lanean erabat murgilduz eskolan nahiz eskolaz kanpoko egoeratan laguntzen du. Film honetan irakasle batek bere eguneroko lanean aurkitzen dituen arazo eta oztopoak nola gainditzen dituen ikusi daiteke. Irakasleak hainbat rol betetzen ditu: Errespetua du, pedagogo ezin hobea da, psikologo lanetan ere aritzen da, hezitzailea, didakta eta bere lanean oso aditua da, beti laguntzeko prest dago, neutrala da ikasle guztien artean, pazientzia handiko gizona da, bokazioa du bere lanbiderako eta entzule ona da. Film honetan esanguratsuak diren zenbait faktore azpimarratu nahi ditugu, hala nola, ikaskideen artean euren lanak baloratzen dituzte, horrela batak bestearengandik ikasteko. Horrez gain, ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzen du irakasleak , haien beharrei erantzunez, adin ezberdinetako jendea baitago ikasgelan. Hala ere, adin bereko ikasleei atentzio pertsonalizatua ere eskaintzen die. Irakaslea erabat murgiltzen da bere lanean, aspektu guztietan lagundu, eskolako arloetan zein arlo pertsonalean. Errespetua, miresmena eta diziplina oso ezaugarri garrantzitsuak dira filmean eta hauek irakaslearengan nahiz ikasleengan ematen dira. Ikasleek haien arazoak partekatzeaz gain, irakasleak ere bereak partekatzen ditu ikasleekin, giro atsegin bat sortuz. Beraz, beraien artean konplizitate berezi bat dagoela argi ikusten da. Ikasgela barruan, hainbat arlotan trebatzen dira haurrak, besteak beste, sukaldaritzan, matematiketan, plastika, irakurmena eta idazmena lantzen … Eta aipatzekoa da, ikasgelatik kanpo naturarekin duten kontaktua, hori argi ikusten da, egoera konkretu batzuetan (elurra edo eguraldi bikaina egiterakoan) kanpoan jarduera ezberdinak egiteko duten joera. Horrela egunerokotasuneko monotoniatik ateratzen dira. Laburbilduz, konturatu gara esperientzia ezinbestekoa dela profesional baten lanean autokritika eginez eta norberaren akatsetatik ikasiz iristen baita norbanakoa gailurrera, hau da, irakasle on bat izatera.

GALDERAK -Egokia al da irakasleak une batetik bestera bere rola aldatzea? Bat batean gertutasuna adieraztetik, ikasleek “si señor” erantzun behar izatera, diziplina eta autoritarismoa kontrajarriz. -Zenbateraino da egokia haur batek beste hau bat zuzentzea? Ondorio negatiborik izan al dezake? -Egokia al da adin desberdinetako ikasleak gela berdinean egotea? IKASIMAGIS TALDEA: Amaia Inda, Laura Erasun, Maialen Iribarren, Leire Gutierrez

Ser%20y%20tener%20talde%20lana  

Ser y tener

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you