Page 1

LUCIO Aitor Arregiren hitzaldia Lucio pelikula Nola egin zen azalduz. Hitzaldia entzuteko erraza zen, esplikazioak erraz uler zitezen emanez. Hitzaldian zehar, informazio iturri anitzak erabiltzen ditu. Lehendabizi, Italiar batek Luciotaz galdetu zuen. Aurrerago, googlelera jo zuten informazio bila eta eusko jaurlaritzaren diru laguntzak jaso zituzten. Ondoan, beti izan zuten liburu on bat informazioa osatzen joateko, guztiz fidagarria baitzen. Gero, beste italiar batekin topatu ziren entrebista bat egiteko. Berari buruzko dokumental batetik informazioa atera zuten, bereziki bertako elkarrizketetatik. Lanarekin jarraituz, familiar eta lagunartera jo zuten. Liburu asko irakurri zituzten anarkismoaren inguruan. Azkenik, dokumentuak bildu zituzten. Asko bizi izan zen klandestinidadean eta horregatik izan zen zaila informazioa aurkitzea. Inbestigazioaren amaierara hurbilduz, polizengana jo zuten informazio bila, beraiek izanda baitzuten informazio mamitsu adina, Ander Robber izan zen entrebista-tuetako bat. Azkenean, Koldo Mitxelenara jo zuten bertako periodiko zaharretan informazio bila. Guztira 84 izan ziren ikertzaileak. Behin informazio guztia bilduta, nolabait kontrastatu egin behar zen. Dokumentu asko zeudenez, ordenan jarri behar ziren, gero beste informazio liburuekin konparatzeko eta behar bazen ere, informazioa gehitzeko. Orden bat jarraitzeko, beretaz hitz egiten zuen liburu baten ordena jarraitzen zuen informazioa gidoian ordenatua sartzeko. Proiektuan lan egin zuten pertsonak eroso egin zuten lan, ondo organizatuz. Pelikula egin aurretik, lehen etapa informazioa bilatzea eta ordenatzea da, lehen aipatu dugun bezala: jendea entrebistatu, liburuak irakurri, dokumentuak bildu, lagunartea eta familia entrebistatu‌ 2003an izan zen lehen aldiz Luciori buruz jakin zutela, berari buruz historia bat entzun zuten eta interesgarria iruditu zitzaienez, proiektuarekin aurrera jarraitu zuten. Eusko Jaurlaritzaren laguntza izugarri garrantzitsua izan zen informazio bila jarraitzeko. Lehen esan dugun bezala, klandestinidadean bizi izan zenez, bizitzako zenbait atal hutsak zeuden, baina zenbait libururi esker, hutsuneak bete zituzten. Ezagun baten bitartez, zenbait italiarrekin hitz egin zuten informazio gehiago bilatzearren. Pausorik garrantzitsuena, familiarekin eta ingurukoekin hitz egitea izan zen. Amaierara hurbilduz, anarkismoari buruz informatu ziren, dokumentuak bilduz. 2005ean, grabaketa hasi zuten, Parisen bere etxean, pasaporteak‌ faltsifikatzen zituen lekuak. Amaitzeko, atxiloketa Donostian amaitu zuten. 2007an estreinatu zen zinemaldian.

Lucio  

lucio el anarquista

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you