Issuu on Google+

Onena emateko garaia


Leioa bizi. Ilusioz eta harrotasunez. Gure herriak eraldaketa positiboa bizi duelako. Gaur egun Leioa Euskadi Erkidego Autonomoko 50.000tik beherako herrien artean gogokoena da bizi proiektu berrri bati hasiera emateko. Jaurlari­ tzaren Etxebizitzaren Behatokiak esaten digu hau. Datu honek Leioak azken urteotan irabazi duen aldea nabarmentzen du. Eta gu bisitatzera datozenek adie­ razten dutena, eta Leioa bai jaoitzez edo aukera pro­ pioz bizileku gisa hautatu dugunok berresten duguna azpimarratzen du. Hiri txikia baina, hiriko espazioa gero eta ordenatuago garatuz eta haziz joan den hi­ ria, aisialdirako guneak, kaleak, plazak eta parkeak garatu dira, herri-ekipamenduak, zerbitzuak, kultu­ ra, kirola eta oro har aisialdirako eskaintza ere zaba­ la da, bai eta laguntza zerbitzuak ere. Azken batean, hiriko bizitza kalitatezkoa da, gero eta nabarmenago. EAJ-PNV-ko kideok iritzi berekoak gara, gure hiria garatzeko ereduari dagokionez. Pertsonak eda­ dez, eta bestela desberdinak izanik ere, elkarrekin bizitzeko proiek­tua dugu, denentzako espazio atse­ gin eta kalitatezkoa sortzeko asmoa dugu, etor­ kizunari irekia dagoen espazioa hain zuzen. Gaur ume eta nerabe direnentzat, lan egiteko sasoian direnentzat nahiz jubilaturik direnentzako espazioa. Leioa gure seme-alabentzat, guretzat eta gure aitite-amamentzat. Leioa belaunaldi batean zehar garatzeko proiektua dugu. Leioak ikusiko gaitu al­ datzen, bera ere gurekin aldatuko den bezala.

Leioa maite dugu, grinaz. Nabaritzen zaigu. Leioaren proiektuarekiko dugun gogo biziak auke­ ra ematen digu lidergoa hartuko duten pertsonen aldaketa egiteko. Hori horrela, betikoak garen arren, EAJ-PNVko kideak, oraingo honetan des­ berdinak gara. Hauxe aberastasun handia da, pertsona eta dedikazioa indarberritzea ahalbide­ ratzen duena. EAJ-PNVko hautagaitzan dauden gizon eta emakumeek bateratzen dituzte urte­ tako lan esperientzia eta lehen aldiz erronka honi aurre egingo dionaren grina. Konbinazio hau lan gogorra eta ongi eginaren bermea da. Erronka betetzeko oinarri ezin hobea dugu: orain arte egindako lana. Eta askoz gehiago ere. Inguruan dugun errealitatea ondo ezagutzen dugu, berari oso lotuta baikaude. Leioakoak gara, Leioarentzat. Leioako gizarte egiturarekin oso harreman estua dugu, modu berezian aberasten gaituena. Leioa garatu eta aberastu dadin nahi dugu, gurekin bat egin nahi izanez gero guztion ekarpen onuragarriei esker. Leioa garatzeko gure ideia ez da egingarria den bakarra, ezta perfek­ tuena ere. Ez da laguntza behar ez duen horie­

takoa. Gure asmoak modu berezian bete nahi di­ tugu: leioaztarrentzako biderik onena bilatu arte, behar beste alditan pentsa­tzeari emango diogu, ezein posibilitate baztertu gabe. Orain dela hamabi urte, leioaztarren aurrean aurkeztu ginen, hauteskunde programa bat bai­ no askozaz gehiago genuela. Handik hogei urte­ ra begirako Leioaren proiektua proposatzen ge­ nuen. Gaur bertan, ekintza asko buruturik daude egitan. Beste batzuk burutzeko bidean dira eta bestetsu azken xehetasunak konkretatu bezperan dira. Garatzeko bidean diren proiektuak bukatzea soilik nahikoa lana litzateke hurrengo lau urteta­ rako. Hala ere, guk ekimen berriak jarri nahi di­ tugu abian. Ideia onak eta lan-talde onak, erronka batekin: Leioa eta leioaztarren alde gure onena emateko. Bide ho­ rri ekiteko aukera izatea zorte handia da. Zuekin elka­ rrekin burutuko delako esperantza dugu.

Eneko Arruebarrena Elizondo


Jakin eta egin Eneko Arruebarrena Elizondo 1970ean jaioa, ezkondua eta seme bien aita. Euskalduna, Zuzenbidean Lizenziatua eta Ekonomian Diplomatua Deustuko Unibertsitatean. Gizarte Ekonomian postgradoa du Unibertsitate berean. Giza Baliabideen Zuzendaritza Masterra Madrileko ICADEn. Lurraldearen Hiri足 gintza eta Antolamendu arloan espezializatu da, Herri Administrazio Publikoen Institutuaren bidez. Leioako Udaletxeko Gobernu lanetan hasi aurretik ASLE enpresa elkartearen Vitoria-Gasteizeko egoitzaren arduraduna izan zen. Lehenengo Alkateordekoa, hirigintza, etxebizitza, obrak eta zerbitzuak, ga足 rraio eta ingurugiro eremuko ardurak izan ditu Leioako Udal Gobernu Batzor足 dean azken zortzi urteetan (1999-2003 eta 2003-2007 bitartean). 2007. urtetik Leioako Alkatea da.


Jakin badakigu zein Leioa nahi dugun. Gustatzen zaigun Leioa. Egiten ari garen Leioa eta bere alde gogor lan egitea merezi duen Leioa.

Honelako Leioa nah Leioa bizia

Hiri biziaz blai dagoena. Aisiaz betetzeko bere gune publikoak hainbat ekimenez betetzen duen erkidegoa.

Leioa dibertigarria

Kultura, kirola, antzerkia, musika, dantza, aisial足 dia abiapuntutzat hartuz. Umorez beteta.

Leioa ederra

Hiri garbia, txukuna, maitekiro zainduta.

Leioa abegikorra

Buruz eta besoz zabalik dagoena. Leioaztar be足 rriak eta euren ekarpenak jasotzeko prest, geure nortasuna aberastu eta osatzeko.

Leioa euskalduna

Gure nortasunaz harro eta berau indar足tzeko kon足 promisoa duena. Gure izate propiotik mundura zabalik. Hiri eleanitza.

Leioa adeitsua

Geure hiria sentitu, ulertu eta bizitzeko modua dakarren kontzeptu argia eskaintzen dizugu. Leioa buruan eta bihotzean baitaramagu. Amets zehatza daukagu Leiorentzat eta zurekin konpartitu nahi dugu. Burutu ahal izateko. Hauxe da gauzatu nahi dugun Leioa.

Bizitzeko, prestatzeko, lan egiteko eta aisialdiaz gozatzeko hiria.

Leioa aktiboa

Bizitzeko eta lan egiteko lekua bateragarri egiten dituen hiria. Jarduera ekonomikoa eta enplegu duina sustatzen dituena. Bertoko merkataritza bizia eta kalitatezkoa eskaintzen duena.

Leioa erakargarria

Behar bezela egindako lanaren ondorioa; artaz eta kalitatezkoa.

Leioa gaztea

Bizi gogoz, aurrera jotzeko asmoz, aukeraz eta indarrez beteta, arriskatzeko gaitasunez. Ibilbide luzeko hiria.


hi dugu

Leioa irisgarria

Erosoa eta erraza guztientzat. Bide eta garraio onekin. Kalea oinezkoentzat, bizikletentzat eta ga­ rraio publikoarentzat irabazi duena.

ren eta gizartearen garapenaren giltza. Formakun­ tzan inbertitzea pertsonengan inbertitzea da.

Leioa gizatiarra

Pertsonen neurrira egindakoa. Bertan bizi eta go­ zatzeko pentsatua.

Leioa gurea

Etxebizitza eskaintza orekatu batekin, leioaztarrek gehien nahi dutena egin ahal izan dezaten: Leioan berton bizi.

Leioa modernoa

Leioa harmonikoa

Etorkizuna aurreikusiz, pentsatuz eta biziz.

Hiri-gunea eta auzoak aldi berean. Erritmo be­ rean aurrera doan hiria.

Leioa solidarioa Leioa jasangarria

Arduratsu hazi eta garatzen den hiria. Ingurume­ narekiko konpromisoa duena.

Leioa justoa

Guztientzako aukera berdintasunarekin eta guztiak berdinak izateko benetako aurkerekin.

Leioa konplexu barik Leioa herritarra

Erkidegoaren izaera sakonaz, herri arima man­ tentzen duen hiri txikia.

Jarrera aktiboa duten pertsonekin. Parte har­ tzeko prest dauden hiritar irekiekin. Sen kritikodu­ nak, berriztapenerako gertu.

Leioa hurbila

Hiritarrekin batera egindako kudeaketa publiko batekin. Entzunez, hitz eginez eta erabakiz.

Leioa kultoa

Ikasteko gogoa duena. Heziketa handiko hiria eta hiri hezitzailea. Ondo hezitua. Prestakuntza da gizakia­

Gehien behar dutenak gogoan hartuz, zainduz eta gizarteratuz. Elkarlaguntzak Leioa hobeago eta batuago bat egiten du.

Leioa tolerantea

Baketan bizitzeko hiria. Guztien nortasunak erres­ petatuz eta herriaren borondate askea muga bakartzat duena.


Leioaztarren bizi-ka

Azken urte hauetan, Leioak sakonean aldaketa positiboa bizi izan du. Euskadiko Udalerriei dagozkien datuak eguneratzen dituzten udalaz gaindiko erakundeek hala dute egiaztatuta. Udalerrien datuekin, azterketa konparatiboa egin daiteke. Ondokoak, Leioari buruz EUSTAT eta Etxebizitzaren Behatokiak argitara ematen dituzten datuak dira.

- 50.000 biztanlez beherako udalerrietan, (251etik 244 dira biztanleri neurri horre­ takoak) Leioa, etxebizitza eskaera gehien duen udalerria da. Bizitza-proiektu bati hasie­ ra emateko orduan, gustukoena da.

- Per capita errenta eta pertsonako, eskura­ garri den batez besteko errenta, eskualdekoa eta Bizkaikoa baino dexente handiagoak dira Leioan.

- Populazio aktiboa, 16 urtetik gorakoa, biztan­ leen ehuneko 49,8koa da, eskualdekoa eta Bizkaikoa baino 4,5 puntu handiagoa.

- Leioak azken urte hauetan egin dituen babes ofizialeko 1.000 etxebizitzekin hirukoiztu egin du, inguruko herrietan eraiki den mota bereko etxeen portzentaia.

- Eraiki den Babes Ofizialeko Etxe kopuruari be­ giratuz, Bizkaian laugarren udalerria da Leioa, nahiz eta biztanleriari erreparatuz gero, zor­ tzigarrena den. Euskadiko 251 udalerritan zazpigarren gara, eta poblazioari dagokionez, hamabigarren.

- Banan-banako kontratu kopuruari begiratu­ rik, Leioan eskaintzen den enplegua 364koa da, 1.000 biztanleko. Ingurukoaren gainetik dago, Bizkaian 300era iristen da eta. Hori dela kausa, langabezi tasa, ingurukoa baino bi puntu baxuagoa da.


alitatea hobetu da

- Demografiaren ikuspegitik, Leioa udalerri gaz­ tea da. Kontuan hartu behar da biztanleko jaiotza tasa gordina 11 jaiotza dela, 1.000 biztanleko. Eskualdean baino 2 jaiotza gehiago eta lurraldean baino 1,5 gehiago. Gure udale­ rriaren hazkunde begetatiboa mila biztanleko 4,27koa da, eskualdeko geldialdia (-0,32) eta Bizkaiko datua (0,09) baino hobea. - Leioak duen 0-14 urte bitarteko biztanleria, eskualdekoa baino 3 puntu handiagoa da, eta lurraldekoa baino 2,5 gehiago. Hirurogeita bost eta hortik beherako biztanleetan, eskual­ dekoa eta lurraldekoa baino 7 puntu baxuagoa da Leioako kopurua. - Inguruko udalerriekin alderatuta Leioak badu, haurrentzako jolas-lekuen kopururik handiena, hain zuzen 8 jolas-leku 1.000 biztanleko.

- Hiriko parke eta berdeguneei lotuta, ingu­ ruko udalerriekin alderaturik, Leioa lehena da. 1.000 biztanleko ditugun 15 metro koadroko kopuruari esker, Europako estandar ideala ere hobetu egiten da. - Leioaren eraginpean dauden herrietan, gurea erreferentziazko herria da eskola-eskaintzari dagokionez. Unibertsitate aurreko eskola publiko eta kontzertatuen plazak 9.000tik gorakoak dira. 0-2 urte bitarte, 5,10 plaza eskaintzen dira 1.000 biztanleko. Bizkaian, berriz, ez da 3,5era iristen.

- Leioako delinkuentzia tasa Bizkaiko batez bes­ tekoa baino % 40 txikiago da.

- Musika eskolako plazak, tamaina bereko uda­ lerrietakoa baino handiagoa da, alde handiz.

- Kotxe istripuetan ere, Leioak, mila biztanleko duen kopurua lurraldeakoa baino % 5 txikia­ goa da. Aldea, are handiagoa da, oinezkoen segurtasunari dagokionean. Oinezkoen harra­ patzeak Bizkaian Leioan baino % 18 handia­ goak dira, 10.000 biztanleko 3,22 biztanle harrapatuak izan dira. Inguruko udalerrien ba­ tez bestekoa ere handiagoa da, % 5a.

- Adineko pertsonentzako eguneko zentroetan eskaintzen den plaza kopurua eskualdekoa baino hobea da (1.000 biztanleko 17,65) eta egoitzetako kopuruari dagokionez, bikoizten da.

Datu hauek ez dute adierazten, inolaz ere ez, arazorik ez dugunik. Izan baditugu, bai noski. Aitzitik, arazoei aurre egiteko garaian, aukera gehiago eta hobeak ditugula erakusten dute.


Bete ditugun lau urteak, ekimenez beteta…

Krisi ekonomikoa pairatzen ari gara. Krisi gogor honek jota dauzka familiak, enpresak eta erakundeak oro har. Horrela bada ere, era askotakoak dira egoera mingarri honi aurre egiteko moduak. Leioa baikor egoteko moduan da.

Azken urte hauetako kudeaketa zentsuzko, ze­ hatza eta zuhurrari esker, diru-kontuak garbi dau­ de, eta horrek lasaitasuna ematen digu. Leioako Udalaren defizita hutsa da, eta finantza erakun­ deekin zorrik ez du. Ez defizit, ez zorrik. Udalaren diruzaintzako likideziak, bere soberakinak kontuan hartuta, gerora begirako proiektuei fidagarrita­ sun osoz aurre egiteko moduan jartzen gaitu.

Udalaren egoera ekonomiko finantziero ezin hobe hau lortu ahal izan da, inbertsio politika indartsu bati uko egin barik azken lau urte hauetan zehar. Izatez, 2007tik 2011ra doazen urteetan udalak proiektu desberdinetan 40 milioi eurotik gora in­ bertitu izan du, hauetariko batzuk oraindik buru­ tzen ari direlarik.


Kultura eta Kirolak

- San Bartolome-Basaez Kulturgunea. - Pinueta Kultur aretoa. - Gaztegunea. - Kandelazubieta kiroldegiaren berrikuntza. - Sarriena futbol instalazioen berrikuntza. - Pinosolo kanpoko kirol eta aisialdirako gunea.

Hezkuntza

- Artatza Haurreskola. - Musika Eskolaren handitzea eta haurreskola, Txomin Arestin.

Sustapen ekonomikoa eta enplegua - Ikaslan-Lanbide Hastapenetarako Ikastegia. - Ibaiondo, enpresen haztegia.

Inbertsioak eraikinetan - - - - -

Udaletxearen berrikuntza lanak. Pinueta adinekoen zentroaren berrikuntza. Txorierri adinekoen zentroa eta hauzo lokala. Kortesenabarri Baserriaren berreraikuntza. Ondiz Dorrearen berrikuntza lanak.

Inbertsioak espazio publikoetan - - - -

Pinosolo parkea eta Artatzakoarekiko lotura. Ugarteondo eta Horoskopo parkeak. Mendibile igarobidea. Lamiako tren geltokiaren aurreko enparantza­ ren berrikuntza. - Cervantes enparantzaren birgaitze-lana. - Santa Ana etorbidearen berrikuntza. - Iturribide oinezkoentzat gertatu. - Hostoa eskultura eta Mendibururena. - Herribitarteko saneamendua, Ibaiondo auzoan. - Txorierriko saneamendu-sarea. - Bidegorri-sarea. - Osasun zentroaren ondoko aparkalekua. - Haurrentzako jolas-gune berriak. - Txopoetako kirol anitzetako kantxa. - Gaztelubideko parking eta enparantza, Pinuetan. - San Bartolome historikoaren berrikuntza. - Ikeako sarbide mekanikoak.

Moderrnizazioa

- Sistema-plan zuzentzailea: Udala administra­ zio elektronikoaren oinarria. - 12 WiFi zonalde eta 16 kanpokaldeko pantalla informatiboak.

…eta eguneroko lanak ahaztu barik Aukera-berdintasunaren aldeko ahalegin irmoa

Gaur egun premiazko egoerak gainditzeko lagun­ tza behar dutenekin solidarioagoak gara: - 820.000 euro Etxez-Etxeko Lagun-tza Zerbi­ tzurako - 350.000 euroren kudeaketa Gizarte Larrial­ dietarako Laguntzetarako. - 272.000 euro esku-hartze soziokomunitario­ rako. - 50.000 euro Gizarte Larrialdietarako. - 50.000 euro Laguntza psikozozialerako. - 100.000 euro Berdintasun politikarako. - Udal Aurrekontuaren %0,7 Garapenerako La­ guntzetara zuzentzen dugu.

Bizitzaz betetako hiria

Leioaztarrek badakigu gure herriaz gozatzen. Gure kaleak, plazak eta parkeak leioaztarrez bete izan dira. Ekintzez, aisiaz, umorez, ikuskizunez be­ tetako eremu publikoak… bizitzaz azken finean.

- - - - - - -

Umore Azoka, kaleko antzerkiaren azoka. Musikale, musika banden azoka. Artisautza Azoka. Nekazaritza eta Abeltzantza Azokak. UDA eta UDATXIKI kanpainak. Euskara Zerbitzua. Euskeraren Erakundea. Leioan dauden hainbat hezkuntza-zentroen es­ kolaz kanpoko Tailerrak eta Ekintzak. - Musika ekitaldiak: Udal Kontserbatorioa eta Musika Eskola.


Hiri berrikuntza

Leioak, azken urte hauetan, ahalegin handia gauzatu du bere hiri-bilbea berriztatzeko inbertsio etengabe batekin, erdialdea eta auzoen arteko oreka zainduta.

Gauzatu izan dugun programa Azken lau urte hauetan burutu ditugun ekintza hauek lehengoari eusten diote. EAJ-PNV buru de­ larik, Udalak urte hauetan gauzatu duen ekintzazerrenda luzeari lotu behar zaio, orain hamabi urte hartutako konpromisoei eutsiz.

- Tokiko Merkataritza Biziberritzeko Planak. - Behargintza, Prestakuntza eta Enplegurako Udal Zentroa. - Lanbide Hastapenerako Ikastegia-Ikaslan.

Etxebizitza babestua

Leioa hazi egin da eta hornikuntza berri eta mo­ derno gehiago dauzka leioaztarren zerbitzurako, eta leioaztarrek goza ditzaten. - Kultur Leioa - Mendibile Jauregia. Bizkaiko Txakolin Etxea. - Errekaldeko eta Lamiako-Txopoetako Nagu­ sien etxeak,. Horiek guztiek erabilera anitzeta­ rako aretoak dauzkate, herritar guztiek erabil ditzaten. - Ondizko Probalekua berriztatu. - Altzaga Ikastola berria. - San Bartolomé I. P. handitu: gimnasioa eta jantokia. - Lokal berriak hurrengo udal zerbitzuetarako: Gizarte Ekintza eta EISE - Bulego Teknikoaren lokal berriak (irekitzetik gertu). - Pinuetako bulego administratibo deszentrali­ zatua. - Behargintzaren lokalak. - Iñaurratzagako Eguneko Zentroa. - Elexaldeko errota.

Leioa aitzindari izan zen Babes Ofizialeko Etxebi­ zitzak (BOE) eraikitzen, horiek eraikitzeko behar legalik ez zegoenean. Ordutik hona, urte guzti hauetan, 1.000 BOE baino gehiago gauzatu egin izan dira eta den denak leioaztarren artean zo­ zketatu.

Ekonomi iharduerak eta enplegua

Jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko eremu ezberdinak garatu dira Udalaren lagun­ tzaz. Era berean, leioaztarren enplegua eta pres­ takuntza sustatzeko neurri desberdinak ezarri dira: - Ibaiondoko Enpresa Jardueretarako Parkea (EJP). - Ugarteondoko EJPa, Landabarri ondoan. - Udondo-Errekako EJPa. - Amaiako EJPa. - Ibarrabarriko EJPa. - Lantegi-Eskolak eta Enplegu-Tailerra (Errekal­ de, Ondiz, Mendibile).

Hornikuntza publiko berriak

ERDIALDEA - Udondoko Bulebarra ireki eta Otsobarrena ka­ lea zabaldu herri barrua eta Metroa artean. Iturriondo berrurbanizatu. - Aldapabarrena kalea egokitu. - Ikea Barri berrurbanizatu. - Osasun Zentro azpian prestatutako 150 gara­ je partzela. - Hiri-hobekuntzak Kandelazubietan. - Libano, Aldapabarrena, Ibarrabarri eta Ake­ txeko errotondak prestatu. - Udondoko azaleko aparkalekua, Libanoko e­rro­ton­da ondoan. - Laubide eta Lekueder kaleak ireki (oinezkoen­ tzat) erdialdea eta Artatza artean - Inaurratzagako eta Euzko Gudariak kale on­ doko (Mulligans gainean) errotondak presta­ tu. Era berean, azken horren ondoan dagoen azaleko aparkalekua prestatu. - Estartetxe eta Iñaurratzaga kaleak ireki eta Dendariena eta Etxebarrikoena oinezkoek era­ bili ahal izateko egokitu. - Elexalde Etorbidea berriztatu. - Elexalde Parkea Udaletxe ondoan eta errota ondoko parkea - Estartetxe Plaza, Errekalde Plaza eta errota ondoko aparkalekua. - Bulebarra hobetu: berriz asfaltatu, gaineko pasabideak goratu, semaforoak jarri, marke­ sina berriak eta argiztatzea. - Sakoneta Kiroldegiko plaza txikia.


- Grupo Elejalde ondoan dagoen kalea oi­ nezkoentzat egokitu eta Libanoko erdigunea oinezkoek erabiltzeko prestatu. - Artea kalean: Oteiza eta Basterretxea-ren es­ kulturak. - Saneamendu-kolektore handi berria UdondoMendibilen eta Bustinondoko Industria Poligo­ noa bertara gehitu. ITURRIBIDE, SAN JUAN, IKEA ETA MENDIBIL - Bidekurtzio Plaza prestatu. - Bidekurtzio aparkalekua (205 leku). - Mendibileko errotonda prestatu. - Mendibilbarri eta Mendibilostekoa kaleak zabaldu. - Mendibil Parkea prestatu - Artea kalean: Andaren eskultura. - Hiri hobekuntzak Iturribiden. - Ikeai kalea berriztatu: espaloiak eta aparkatze­ ko edukiera zabaldu (50 leku). - Aparkalekua Martibarrenako hegalean, errota eta Ikea artean (100 leku). - Ikeai auzoko goiko aldean kalea zabaldu eta aparkalekuak: 120 leku. - Balkoidia Errotabide paseabideko erreka on­ doan. - Txorierri-Areeta autobus-linea zabaldu Ikearaino. LAMIAKO-TXOPOETA - PERRIaren lehenengo fasea: lehen eraikun­ tzak, auzokideak berriro alojatzekoak barne. - Pikuetako 170 BOE ondoko ingurua urbani­ zatu eta Nagusien Etxe ondoan dagoen plaza prestatu. - Hornidurako eta saneamenduko sareak be­ rriztatu Langilerian eta Maximo Agirren. - Metro geltokia markesinekin hornitu. - Pasabidea igogailu eta nasa artean Metro gel­ tokian. - Metro geltokiko aparkalekuak (180 leku). - Artea kalean: LAMIA eskultura. - Langileria 186ko plaza txikia. - Lamiako I.P-rako kalea oinezkoentzat egokitu, Langileria 50-56 eta Langileria 24-36. - Hitzarmena Correosekin lokalak uzteko. TXORIERRI, ONDIZ ETA BEGOÑAKO ANDRA MARI - Plaza-parke berria prestatu BOE ondoan.

- Azaleko aparkalekua eta auzoan sar-tzeko ibil­ gailuen zirkulazioa erregularizatu. - Hiri-berriztatzea auzoko sarreran (31, 33 eta 39 zk. aurrean). - Pasealekua berriztatu. - Kale barruko zenbait saneamenduko kolektore berriztatu. - Txorierri-Areeta bitarteko autobus linea forala zabaltzeko urteko diru-laguntza. - Begoña Auzorako sarrera hobetu. - Independentzia kalea berriro asfaltatu Begoña Auzotik Ondizeraino. - Ur edangarrirako eroanbide berria Begoña Auzotik Ondizeraino. - Linea elektrikoa eta transformadoreak lurpe­ ratu Txorierrin. PERURI ETA AKETXE - Telefonia, energia elektriko eta argiztatze sa­ reen kableatua lurperatu, eta argi berriak Pe­ rurin eta Aketxeko sarreran. - Peruri eta Aketxe kaleak berriro asfaltatu. - Aketxeko sarrera nagusia prestatu. SANTSOENA, SANTIMAMI ETA LERTUTZA - Santsoena eta EHU artean asfaltatu, baita Santimamin ere. - Hiri-altzariak berriztatu Santsoenan (eserleku eta paperontziak) eta abiadura murrizteko go­ mak jarri. - Santsoena eta Lertutza arteko kalearen zabal­ pena. - Ospitale zaharraren egitura lurrera bota. - Azpigeltokitik instituturainoko espa-loia eta ai­ reko lineak kendu. PINUETA, ARTATZA ETA IBAIONDO - Gaztelubideko 12-14 zk. espaloi bidezko sarbi­ dearekin hornitu. - Txistulariaren Plaza Txikia eta Artatza Parke­ rainoko oinezkoentzako pasealekua. - Pinuetako lorategiak berriztatu. - Amaiako semaforizazioa. - Artea kalean: putz-egilearen eta txistulariaren eskulturak. - Gaztelubideko errotonda. - Amaia kaleko semaforizazioa. - Auzoko bide seinalizazio berria.

- Artatza I.P ondoan azaleko aparkalekua pres­ tatu eta espaloiak berriztatu. IPARRAGIRRE ZEHARBIDEA - Parkea eta jolaserako eremua hobetu. - Argiztatze publikoa eta hiri-altzariak berriztatu. BASAEZ, ARTATZAGANA, ALDEKOENA ETA SARRIENA - Laubide kalea eta oinezkoentzat den Lekueder zabaldu, Basaez erdialdearekin lotzeko. - Artatzagana Laubide lotura asfaltatu. - Artatzagana kalea asfaltatu Iñaurratzaga-Gu­ re Kabia tartean. - Perurira doan Larrakoetxeko jaitsiera asfaltatu. - Artatzaganan eta Larrakoetxen, Perurirako bi­ dean, ur beltzen eta euri-eroanbidea berrizta­ tu. - Aldekoena eta Sarrienako errotondak. - Bordeoena parkea, hori inguratzen duen aparkalekua eta horri erantsitako hiri hobe­ kuntzak. - Artatzaganatik Sarrienara doan kalea be­ rriztatu, baita hornidurako, saneamenduko zein aireko lineak eta transformadoreak lurpe­ ratzerako sareak ere. - Aldekoenako pasealeku gorria. - Artatzaganatik San Bartolomera doan oi­ nezkoentzako pasabidea. - Basañese kalea ireki. - Tuñón de Lara pasealekua eta parkea berriztatu. - Zarragabarrena Parkeko linea elektrikoa lur­ peratu. - Artea kalean: Txutxaren eskultura - Telleriako ingurua hobetu. - Telleriako errotondako lorategia hobetu. - Noranzko bikoitzeko zerbitzua ezarri Bizkaiko Zubia-EHU linearako, Artatzaganatik eta Alde­ koenatik. ETA HIRI GUZTIAN ZEHAR - Hornidurako eta saneamenduko sareak be­ rriztatu. - Espaloiak, asfaltatzeak, seinaleztapenak, ar­ giztatze publikoa eta hiri-altzariak berriztatu. - Traba arkitektonikoak suntsitu mugi-kortasun urriko pertsonentzat eta itsuen-tzat. - Zuhaitz berriak landatu. - Umeen jolasetarako eremuak prestatu.


Leioa aurrera Gelditzen dena, azkenean, atzean geratzen da. Eta Leioak ez du atzera egin nahi. Beharrezko osagaiak dauzkagu garapen eta ongizatean hazten jarraitzeko, politika publikoen kudeaketarekin asmatuz, eta berebiziko garrantzia duen unean gainera, inguratzen gaituen ziurgabetasun ekonomikoa dela-eta. Iniziatiba eta soluzio posibleak ematen dizkiegu Leioako gune zibila osatzen duten familia eta enpresen arazoei.

Hiri gehiago

Babeseko etxebizitza gehiago

Leioak bere hazkunde muga zehaztu behar du helburu bikoitzarekin, hirigunea eta auzoak batu eta unibertsitateari lotu. Hori da Leioako hirihazkundearen gakoa, baita muga ere. Bilbe ur­ banoa eratzea, erosotasunez ibili ahal izateko eta Leioako gune populatuenen arteko distantzia fisikoak murrizteko. Horrela, hiri dimentsio era­ ginkorra emango digu bilbeak, ez gehiago, Leioak ez baitu besterik gabe hazi behar.

Planteatzen dugun hazkundeak babeseko etxebi­ zitza ofizialen eskaintza indartsuaren oinarria izan behar du.

Orekaz hazi behar dugu gainera, guztira, ez-eraiki­ garria edota berdea den zorua hiri-garapenak oku­ patzen duena baino zabalagoa izan behar duelako.

Eta aldi berean, hurrengo zortzi urteotan, gutxie­ nez beste 1.000 BOE gehiago sustatzeko oina­ rriak jarriko ditugu.

Hurrengo lau urteotan, 1.100 babeseko etxebi­ zitza (BOE eta tasatuak) baino gehiago abian jarri eta bukatuko ditugu, Leioa osoan zehar: Aldapa­ barrena, Artatza, Lamiako, Larrakoetxe, Leioan­ di, Torresolo eta Txorierri.


Leioak hiru oinarrizko ardatzen gainean eraiki du bere eraldaketa positiboa, eta horrela, hirikonfiguraziorik egokiena hartzen du: etxebizitza berrien eskaintza, enplegua sortzeko aktibitate ekonomikoak sustatzea, eta leioaztarren beharrak asebetetzeko zerbitzu gehiago eta hobeak dakartzaten ekipamendu berriak abian jartzea. Bide horri tinko eutsi behar diogu.

Aktibitate ekonomiko eta enplegu gehiago

euren ekimenei aurrekontuen bidez lagundu, hiri bizia lortzeko helburuarekin.

Leioa Getxo eta Erandio artean dago, Uribe Kos­ ta eta Txorierri, eta bokazioa dauka enplegua eta aberastasuna dakarten aktibitate ekonomikoak sustatzeko diren lurzoruak garatzeko, baita espe­ rientzia ere.

Leioako ardatz turistikoa sustatu Bilboko eta Ge­ txoko zirkuituetan sartuz eta udalerriko ondare anitzari balioa emanez.

Hori dela-eta, ekimen pribatuaren eta erakundeen arteko kolaborazioarekin, bost Enpresa Parke be­ rri hartzeko zoruak bultzatuko ditugu, hurrengo 12 urteotan 5.000 lanpostu berri hartuko di­ tuztenak: Saltuena, Udondo, Leioa-Astrabudua, Dartsena-Itsasadarra eta Leioako Teknologia eta Zientzia Parkea, EHU-UPVn. Behargintza optimizatu, Prestakuntza, Enplegu Sustapen eta Toki Garapen Agentzia izan dadin, Leioako langile, langabe eta enpresen zerbitzura.

Birsorkuntza urbano gehiago Leioaren garapenak ez du hutsik dauden lurzo­ ruetara soilik zuzendu behar. Erronka da zonalde zaharrenak eta hobekuntza beharrik handiena du­ tenak leheneratzea edo konpontzea. Lamiako-Txopoetako PERRI garatzen jarraitu, fal­ ta diren etxebizitza eta bi plazekin.

Ibaiondoko Udal Enpresa Mintegia abian jarri.

DELTA, ALESA eta LAN fabrikek orain arte oku­ patzen dituzten lurzoruen aurreikuspenak gau­ zatu, kutsadura kendu ostean, eta Lamiako au­ zoarentzat berreskuratu.

Toki Merkataritzaren sustapen irmoa. Merkata­ rien Elkartearekin programa bereziak bultzatu eta

Bukatu Telleria inguruko urbanizazioa, gaur egun martxan dagoena.

Egoiliarren aparkalekua amaitu, Gaztelubide urba­ nizatu eta hiri-hobekuntza berriak Pinuetan, auzo­ tarrek erabili ahal izateko guneak handituz, behin ibilgailuen presentzia murriztuta. Iberdrolarekin akordio batera iritsi Pinuetako az­ piestazioa kendu eta lurzoruari erabilera berriak emateko. Aldapabarrena kalean egin den urbanizazio berria eta sortutako espazioak baliatu Independentzia in­ guruko zonaldea berriztatzeko, espaloiak hobetuz eta handituz. Leioako itxiera urbanoa zehaztu gaur egun arte DOW Chemicalek okupatzen dituen lurzoruen gai­ nean, eta egungo Udondo industrialeko lurzorue­ kin, erabilera mistoko zonaldea garatu (aktibitate ekonomiko gehiago etxebizitzak baino). Hiri-leheneratze lan berriak proposatu, uda­ lerriko zonalde zaharrenak berriztatzeko eta bertako biztanleei etxebizitza berriak emateko, kalitate handiagokoak. Betiere, aurretiazko akor­ dioekin.


amaituko dugu, eta lau urteren buruan, Txomin Aresti eta Mendibile zentro bakar bihurtuko di­ tugu. Eusko Jaurlaritzaren esku behar haina lurzoru utziko dugu Lamiakon ikastetxe berria eraikitzeko, eta Haurreskola gehituko diogu. Eusko Jaurlaritzari exijitu egingo diogu Leioan ins­ titutu berria eraikitzea, eta bultzatu egingo dugu ekimen hori. Udalak bi orube utziko dizkio Jaurla­ ritzari, doan, hori egin dezan. IGE eta hezkuntza zentroekin daukagun kolabora­ zioa sustatu nahi dugu, eta eskola orduz kanpoko aktibitateak gehiago indartu nahi ditugu.

Kirol gehiago, osasun hobea Kultura gehiago Gaztelubide ondoan zabaltzen diren aukerazko lurzoruetan, Kulturgune berria eraiki nahi dugu: kultura eta gizarte zentroa eta Pinueta, Ibaiondo eta Lamiakorako udal bulego txiki deszentraliza­ tua, elkarteentzat ere irekia. Udal Musika Eskolako prestatze eta handitze la­ nak amaitu, gure gazteak hezten jarraitzeko eta kalitatezko musika-kultura irakasteko. Gure ingu­ ruko hirietatik desberdintzen gaituen balio eran­ tsia da hori. Kultur Leioa eta auzoetako Kulturguneen progra­ mazioa indartu. Kale, plaza eta parkeen aldeko apustuarekin jarraitu, horiek ere kultura espazio izan daitezkeelako. Elkarteak eta kultura taldeak laguntzen eta finantzatzen jarraituko dugu.

Formazio gehiago, hezkuntza gehiago Leioa, hezkuntza hiria, hiri hezitzailea. Hiri hezia. Leioak Hezkuntza eta Prestakuntzaren aldeko apustua egin duelako, balioak eta bizikidetasuna. Ikastetxeak, institutuak, unibertsitatea, Ostala­ ritza Eskola, Udal Musika Eskola eta Kontserba­ torioa, Ikaslan, kirol eskolak… Ikasten ari diren

10.000 gaztez osatutako altxorra dauka Leioak. Horregatik sinatu nahi dugu munduko hiri hezi­ tzaileen Karta. Hiriguneko Haurreskola eraikitzen eta prestatzen

Behin Pinosoloko kanpoko zonaldea martxan ja­ rrita, gainerako kirol-konplexua eraikitzeko ordua da. Erreferentziazko instalazioa izango da kiro­ lean, osasunean eta aisian. Gainera, ohiko kirol diziplinen artean, ura (barruko eta kanpoko igeri­ lekuak eta bainuetxea) izango du oinarri.


Leioandiko osasun-parkea prestatu: kirola eta fa­ miliarentzako (txiki zein handi) aire libreko aisia gune duen 30.000 m2 baino gehiagoko espazioa. Areto-futbol eta saskibaloi kantxak, frontoiak, ping-pong, haurrentzako guneak, nagusientzako gimnastika… Irekia eta doanekoa. Bi frontoi eraiki, Gaztelubiden eta San Bartolo­ men, udalerriko hego eta ipar zonetarako hurre­ nez hurren. Lamiakoko fabrikek orain arte okupatu duten le­ kuko zati baten, kirol erabilerarako gune bat eraiki.

Konexio mekanikoa ezarriko dugu Artatzaganan, beheko zonaldearen (pasabidea) eta goikoaren (farmazia) arteko malda ekiditeko. Gainera, au­ zoko bide-konexioak hobetuko ditugu hiriguneare­ kin eta Basaezekin.

Ikastetxeetako aire libreko instalazioak hobetzeko plana eta horiek parte baten estaltzen hasi.

Txorierrin, beheko aldean, pasealeku-begiratokia eraiki, Itsasadarrera begira, handik Lamiakora doan konexio mekanikoa behin-betiko ezartzeko. Horrez gain, auzoan bide-konexio berria jarri nahi dugu, gaur egun dagoen bakarraren osagarri izateko.

Laguntza eta finantzazioa kirol klub eta elkar­ teentzat.

Tranbia aprobetxatuz, errepideko garraio publikoa berrantolatzea proposatzen dugu, bikoizketak ekidite­ ko eta autobus publikoa jarri ahal izateko gaur egun linearik ez duten Leioako zonetan: Pinueta, Basaez…

Leioak Osakidetzaren osasun zentro berria behar izango du udalerriko ipar zonalderako, gaur egun­ go Ikeabarri eta Areetakoaren osagarri izan da­ din. Eusko Jaurlaritzari doaneko orube bat uzte­ ko konpromisoa hartzen dugu zentroa eraiki­tzen hasteko.

Kandelazubieta, Artatzagana, Txorierri, Pinueta eta Lamiakon egoiliarrentzako aparkalekuak egin nahi ditugu, ondoko hiri-garapen lanak baliatuz edo ho­ rretarako beren-beregi pentsatutako ekintzen bidez.

Erabilerraztasuna eta espazio atsegin gehiago Urbanismo ordenatuagoa, erosoagoa eta atsegi­ nagoa daukagu. Hala ere, Leioako orografiak era­ bilerraztasuna hobetzeko ahaleginak bikoiztera behartzen gaitu. Gainera, espazio publiko gehiago sortu behar dira hiriak goza ditzan.

umeentzako jolasekin. Apurka, jolas esparru ho­ riek estali egin nahi ditugu ere bai, euria ari due­ nean erabilgarri egon daitezen.

San Bartolomeko berriztatze urbanoarekin amai­ tu, zonalde historikoan dagoen plaza handituz eta hobetuz. Ondizko inguru historikoa partzialki oinezkoentzat egin. Haurrentzako jolas gune gehiago egin nahi ditu­ gu eta lehengoak berriztatu, desgaitasunik duten

Boulevarden dagoen zona estali eta beiraztatua handitu nahi dugu Leioako merkatarien eskura jarri ahal izateko, aldizkako azokak sustatu eta hobetzeko. Arkitektura-hesiak ezabatzeko Plana etengabe hobetzen joatea, mugikortasun urriko pertso­ nentzat eta itsuentzat.


Zona berde gehiago, paseatzeko espazio gehiago Bi parke berri eraiki nahi dugu, Altzagaondo eta Arriena. Dagoeneko daudenekin batera, 650.000 m2 parke izango ditugu udalerrian, leioaztarren zerbitzura, leioaztarrek goza ditzaten. Bidegorrien sarea amaitu. Paseorako ibilbide atseginak eratzen joan parkeetan eta Leioa osoan zehar, eraztun berdea osatuz.

Ondare historiko gehiago

Saneamendu publikoko sareak etengabe hobetu. Laguntza ekonomikoak pribatuak direnak hobe­ tzeko. EDAR eredugarria garatzen dela ziurtatu ikuspegi teknologikotik eta ingurugiroari dagokionean. In­ guruan integratzen dela bermatzea ibai-parke eta Itsasadar ondoko pasealeku baten bidez.

Unibertsitate hiri gehiago Unibertsitatea Leioan integratu, hazkunde jasan­ garriaren ikuspegitik behinik behin. Kirol, hezkuntza, kultura edo ekonomia eremue�� tan jarduerak antolatzeko elkarlana bultzatu Uni­ bertsitatearekin batera.

Elkartasun gehiago

Leioa euskaldunagoa

Udondo aldean Nagusientzako Egoitza modernoa, Eguneko Zentro berri bat ere berton kokatuz. Na­ gusien Etxeetako ekimen eta programak bultzatu.

Txikienentzat, kultur eskaintza euskaldunak euren eskoletan eta herriko kultur eta kirol gunetan: OLGETAN,TXIRINBUELTAKA... Denentzako Ber­ balagun taldeak.

Leioagoitia baserria berreskuratu eta prestatu erabilera publikorako, Leioako baserririk zaha­ rrenetarikoa da, eta bere izena gordetzen duen bakarra.

Euskeraren autoikaskuntzarekin aurrera jarrai­ tzen duen euskaltegi malgua. Etorkinek euskera ikas dezaten, AISA programa. Udalerriko dendak euskalduntzeko MEPI progra­ mak bultzatu. Leioako erakunde euskaltzaleekiko harremanak sendotu. Bere bazkideen artean euskeraren era­ bilera indartzeko hitzarmenak bultzatu herriko taldeekin.

XVI. mendeko eraikina den Ondiz dorrea berrizta­ tzen amaitu eta berton Herri Kirolen zentro te­ matikoa eragin.

Jasangarritasun gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak indartu, eta Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritzarekin eremu honetako programak sustatu: Berme Errenta, Etxeko laguntza zerbitzuak, Premiazko lagun­ tzak eta esku hartze sozioedukatiboa, besteak beste.

Udaletxeko Euskeraren Erabilera Plana.

Berdintasun Plana, Drogomenpekotasun Plana eta Etorkin Plana garatu.

Energia eta ura gutxiago kontsumitzeko neurriak sustatu. Ur-hornidurako eroanbideak hobetu eta berriztatu, ihesak ekiditeko. Udalerri osoko ar­ giztatze publikoaren sistema aldatu egingo dugu apurka, eta kontsumo txikiko argiztatzeak instala­ tuko ditugu.

Garapenerako laguntza %0,7 koa.

Hondakinak biltzeko zerbitzuak eta birziklatze eta berrerabiltze politikak indartzea proposatzen dugu. Hondakin organikorako edukiontzia ezar­ tzen lagundu.

Udaltzaingoa hiri hazkuntzari eta behar berriei egokitu. Ertzaintzarekin batera lan eginez. Babes zibileko bolondresgoa sustatu gizarte parte har­ tze eredu berri baten ildotik.

Bazterketa forma berriak antzeman eta bere aurkako planak martxan jarri.

Hiri segurtasun gehiago

XXI mende barrenean gero eta gehiago Leioa hiri digitala. Leionet XXI. Hirikide eta admi­ nistrarien artean aldi bereko erlazioa. WiFI zonalde gehiago zabaldu herrian zehar.


Eta esandakoa bete Tranbia Gogorra izan da tranbiaren proiektuaren admi­ nistrazio-tramitea. Leioako Plan Nagusia onartu behar izan da horretarako, baita Euskadiko Tren Sektorearen Lurralde Plana, ibilbidearen proiek­ tua, Ingurugiroarekiko Inpaktuaren ebaluazioa eta eraikitze-proiektua ere. Tramitazioak parte har­ tzeko eta informatzeko epe desberdinak behar izan ditu. Urteetan luzatu egin da, hortaz.

Jakin badakigu bete ez ditugun konpromisorik hartuta daukagula, eraikitzea erabaki genuen herriaren parte diren leioaztarrekin: tranbia, Avanzada eta Txorierriko igogailua. Proiektu horiek ez daude geldirik. Garapen fase desberdinetan daude eta ziur gaude hurrengo lau urteak erabakigarriak izango direna hirurentzat.

Aurreko Eusko Jaurlaritzak bukatuta utzi zuen 2009an tranbia proiektuaren tramitazio ad­ ministratiboa. Prest zegoen eskaintza egiteko. 2010ean, oraingo Eusko Jaurlaritzak eta Leioako Udalak hitzarmena sinatu zuten tranbia ezartze­ ko. Udalak zuzenean bete zuen bere akordioaren zatia eta Jaurlaritzaren esku jarri proiekturako beharrezkoak ziren lursailak. Urtebete luze pasa­ tu da handik hona eta Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro bakarrik inbertitu du, eta proiektua martxan jartzeak, guztira, 40 milioi baino gehiago balio du. Bost milioi horiek kotxe-tokiak eraikitzeko bakarrik izan dira.

Azken horri buruz, Aldundia 36 milioi eurotik go­ rako proiektu baten garapenean lanean ari da, eta 2011 honetan bertan esleituko du.

Txorierriko igogailua 2009an, aurreko Eusko Jaurlaritza eta Udalaren artean hitzarmena sinatu ostean, erakunde biek urbanizazio lanetan elkarrekin aritzeko konpromi­ soa hartu zuten, besteak beste, auzoaren hegoal­ dea errematatzeko babeseko 78 etxebizitzarekin, eta Txorierri Lamiakorekin lotuko duen igogailua eraikitzeko. Jaurlaritzaren erantzukizuna zen etxebizitzak eraikitzea eta urbanizatzea. Udalak, bere aldetik, igogailua finantzatzen zuen.

Udalak zegokiona egin du, eta Eusko Jaurlari­ tzaren txanda da orain, proiektuaren gainerako guztia garatzea, horretarako beharrezkoak di­ ren 35 milioi baino gehiago horiek inbertitzeko modua ahalbidetzen. Udalak, gainera, adi egon beharko du. Ea, esaten duen bezala, Jaurla­ ritzak hartutako konpromisoa betetzen duen 2012an.

Avanzada Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Avanzada hirigunetik estaltzeko Hitzarmena sinatu dute. Trintxera tarte biak estaltzea barne hartzen du horrek, baita estalpea Iturribide eta San Juanera luzatzea ere, hori bai, tunelaren segurtasun bal­ dintzak mantenduz beti. Eta Artatza eta suhiltzai­ leen arteko pasabide bat jarri.

Bi urte igaro dira aurreko Jaurlaritzarekin hi­ tzarmena sinatu genuenetik eta horri ekiteko beharrezkoa den tramitazio administratiboarekin bukatzen ari da gaur egungo Jaurlaritza. Horrela, Udalak hurrengo agintaldian jarri ahal izango du igogailua.


Onena emateko garaia

Eneko Arruebarrena

Mari Carmen Urbieta

Jon Lazkano

Ainara Guzmán

Juan Carlos Ibarra

Idoia Blasco

Iñaki Goikoetxea

Iker Agirre

Dioni Andrés

Pilar Guerrero

Iban Rodriguez

María Cabrera

Josu Azpiazu

Felisa Aurrekoetxea

Jose Angel Basauri

Garbiñe Urrutikoetxea

Mikel Abascal

Ainara Urbieta

Gorka Díaz

Jon Loizaga

Bea Resa

María Ángeles Eguren

Valentín Otxoa

Mari Carmen Etxebarria


Hauteskunde programa